Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 18

2004
‎Haienganako errespetua agertzeak ez du esan nahi haiek nahi dutena egiten utzi behar zaiela.
‎Horregatik, arreta handiz kontrolatu behar da tratamendua, kontsumitzaileak eskatzen duen informazio guztia jaso dezan. Erradiazio ionizatzaileen ondorioak Elikagaiei eman ohi zaizkien dosiek ez dute esan nahi haiek esterilizatu behar direnik; aitzitik, pasteurizazioaren antzeko tratamendua eragiten dute. Ondorio nabarmenena da elikagaiek nolabaiteko mikrobio kutsadura dutela, baina ia patogeno guztiak desagertu egiten dira.
2006
‎Kaltedunak auzira alderdi gisa agertzen ez badira ere, horrek ez du esan nahi haiek uko egiten dietenik epai irmoan euren mesederako erabaki daitekeen itzulketa eskubideari, konponketa eskubideari edota kalte ordaina jasotzeko eskubideari; izatez, beharrezkoa da eskubide horri beren beregi eta modu zehatzean uko egitea.
2008
‎Hola, mende berria hasi zenerako, jada ez da Azkueren militantzia politikoaren inolako konstantziarik azaltzen, ez sektore euskalerriakoan, ezta sabindarrean ere. Horrek ez du esan nahi haiengandik aldendu zenik. Aitzitik Sotarekin harreman pertsonalak mantentzeaz gain, EAJren bilakaera ere interesez segitu zuen, baita Euskalerria Elkartekoen eta sabindarren konfluentzia saioak ere35 Hauteskundeetan ere EAJri bozkatzen ziola dirudi (edo 1916tik EJBri, alderdi jeltzaleak urte horretan izena aldatu baitzuen).
2009
‎Gaur egun, zazpi urteko haur batek informazio gehiago dauka, erromatar enperadore batek zeukana baino. Gizarte sareak, solasguneak, eztabaidaguneak... Gazteentzat Internet da plaza publikoa, eta hor egiten dituzte harremanak.Zer jarrera hartu behar dute gurasoek. Internetek aukera ematen du gazteek euren mundua zabal dezaten, hori hala da, baina, aldi berean, areagotu egiten du harremanen azalkeria, eta horrekin batera, konfiantza falta ere bai, eta bizi esperientzia sakonak trukatzeko zailtasuna ere izugarri handitzen du.Muga bat jarri behar dela iruditzen zait, eta hori gurasoek egin behar dutela, baina, ahal den neurrian, deus inposatu gabe, elkarrizketa erabiliz.Arauak ulertu egin behar dira lehenik, eta gero onartu.Komeni da, beraz, gazteak elkarrekin bilduz jar daitezela harremanetan, eta ez bide birtualetatik.Harreman fisikoak ordezkaezinak dira.Azken bi hamarkadetan gertatu diren bi fenomenok aldatu egin dituzte giza harremanak.Lehena telebista izan da.Gurasoek eta seme alabek arreta gehiago jartzen diete pantailan ageri diren irudiei, eta elkarren arteko hizketa isildu egiten da.Ondorioz, familia bihurtzen da leku berean bizi den arrotz multzo bat.Bigarren fenomenoa Internet da.Telebista baino askoz hobea da, ikuslea ez delako pasiboa.Aktiboa da.Internet bidez pertsona asko ezagutzen ditugu, baina haren etxeko ataria soilik ezagutzen dugu, ez barru barruan dagoena, eta hortxe dago arazoa.Gainera, bizitzak ez du ematen dozenaka, ehunka lagun min edukitzeko adina, eta Internetek besterik pentsaraz diezaguke.Ezinezkoa da.Lagun onak esku bakarreko hatzekin konta daitezke, edo bi eskuetakoekin, asko jota.Eta hori aurrez aurreko harremanean landu beharra dago.Gurasoek seme alaben lagunak izan behar dute. Seme alaben lagunik onenak izan behar dute gurasoek.Mugak ere jarri behar dituzte, baina ekuazio horretan dago gakoa, mugen eta adiskidetasunaren arteko ekuazioan.Beharrezkoa da gure seme alabak harritzea, eguneroko errutinatik irtetea, gure galeren eta frustrazioen berri ematea, seme alabek uler dezaten gure bizi esperientzien bidez ez beti onak, gainera, sentiberago egiten garela, gizatiarrago, eskuzabalago.Sekula ez da gaur beste garatu entretenimenduaren industria, eta sekula ez dira izan pertsonak gaur bezain tristeakEz zaizu iruditzen gurasoak adiskidetzat hartuta, seme alabek oker uler dezaketela harreman horren muina. Adiskide izan behar dela esaten dudanean, ez dut esan nahi seme alabek aurrez antzeman behar digutela zer egingo dugun, seme alabei nahi dutena egiten utzi behar zaiela, gehiegi babestu behar direla edo haurrek gurasoak manipulatu behar dituztela.Egun, haurrek manipulatu egiten dituzte gurasoak.Adiskide izateak esan nahi du gure irudi ezin hobea ematea seme alabei, gehiago besarkatzea, maitekorragoak izatea eta eskuzabalagoak; eta aldi berean, mugak jartzen jakitea, ezetz esaten ikastea... Hau da, oreka lortzea autoritatearen eta afektibitatearen artean.Ez dirudi erraza oreka hori lortzea.Ez da erraza, ez.Baina egiten ez badugu, nola prestatuko ditugu gure seme alabak bizitzak jartzen dituen erronkei aurre egiteko, krisiei, estualdiei, desilusioei... Gure seme alabak ez baditugu prestatzen beste gizaki batzuekin harremanak edukitzeko. Ez dugu egingo baldin eta arau eskuliburu oso zorrotz eta azalekoa hartzen badugu oinarri; eta nahi duten guztia egiten uzten badiegu eta eskatzen duten guztia erosten badiegu, orduan ere ez dugu egingo.Era horretan jokatuz, kontsumitzaileak soilik sortzen ditugu, kreditu txartel baten zenbakiak.Eskola porrota, jazarpena, bullying a, aspaldiko arazoak dira eta gizarte guztietan ageri direnak.Zergatik ematen diegu halako garrantzia gaur egun. Gero eta ohikoagoa da haurrak eta gazteak krudel jokatzea elkarren artean, eta sentimendurik ez erakustea besteen minarentzat.Gero eta enpatia gutxiago dago, bestearen lekuan jartze hori.Adimenaren funtziorik garrantzitsuenetakoa da, eta inon ez dute lantzen.Zer egin behar litzateke. Gurasoek eta irakasleek lagundu behar lituzkete seme alabak, ikus dezaten nola bizi den hain ongi ez dagoen jendea, langabeak, adinekoak, gaixoak... Gure haurrak ez baditugu behin eta berriz horretan entrenatzen, ehunka aldiz, ez dute garatuko gaitasun hori.Eta horren faltan, liderrak sortuko ditugu, oso txarrak, beren zilborrari baino begiratzen ez diotenak.Guztiok ezin ditugu eduki maila handiko ikasketa, lan bikainak eta aitortza handiak.Arrakastaren gizartean, nola erakutsi jendeari arrakastarik gabe bizitzen. Egungo gizartea obsesionatuta dago garaipenarekin, podiumarekin, lehenengo izatearekin.Baina gutxi batzuk soilik irits daitezke horra.Baina izan gaitezke hamargarrenak, ehungarrenak, milagarrenak, duin eta zoriontsu, eta hori irakatsi daiteke, eta irakatsi egin behar da.Tamalez, gizartearen agenda paranoikoak kontrakoa sustatzen du.Seme ...o gizartea obsesionatuta dago garaipenarekin, podiumarekin, lehenengo izatearekin.Baina gutxi batzuk soilik irits daitezke horra.Baina izan gaitezke hamargarrenak, ehungarrenak, milagarrenak, duin eta zoriontsu, eta hori irakatsi daiteke, eta irakatsi egin behar da.Tamalez, gizartearen agenda paranoikoak kontrakoa sustatzen du.Seme alaben lagunik onenak izan behar dute gurasoek, baina horrek ez du esan nahi haiek nahi duten guztia egiten utzi behar dietenikZuk baduzu seme alabarik. Hiru alaba dauzkat, eta izugarri maite ditut.Esaten duzun hori egiten duzu haiekin. Egiten dut, eta zenbaitetan nire hutsegiteak onartu behar izaten ditut, barkamena eskatu... nahi dudalako nire alabek uler dezaten zer den pertsona heldu izatea: bere hutsegiteak onartzen dituena.Duela urte batzuk, alaba zaharrenak aurpegiratu zidan jende asko hartzen nuela kontsultan, hitzaldi asko ematen nituela, baina azkenaldian ez nuela denborarik berekin hitz egiteko.Begietara begiratu nion, besarkatu eta esan naion:
‎Nafarroako eliz barrutiek, baina, ondare horiek berenak direla diote, eta ez udalenak. Haien hitzetan, egia da udalek lagundu egin dutela, baina horrek ez du esan nahi haienak direnik, elizarenak baizik. Hala izan dira, eta hala izango dira, eta hori frogatzeko paperak dituztela diote, gainera.
‎Hala, FIAk hiru taldeok zuzenean onartzeak ez du esan nahi haien baldintzak onartu dituela, baizik eta abisua: badakizue 1 Formulan egongo zaretela, beraz ahaztu zuen eskaerak.
2011
‎Emozioeskaera gutxi duten harremanetan hobeto konpontzen da, harreman intimoetan irentsia edo xurgatua sentitzen baita. Besteekin harremanik ez edukitzeak ez du esan nahi haienganako etsaitasuna duenik edo haiek maite ez dituenik. Hala ere, eskizoidearen bikotekideak edo senitartekoek sarritan beste pertsonekin eduki behar izaten dituzte harremanak.
2014
‎Spirit Fire Ezohiko gastu komunei buruzko akordiorik ez badago, semeak jarduera horiek egiteko erabakia hartzen duenaren kontura izango dira gastuak. Bat dagoenean dibortzioa, seme alabak ezin dira babesgabe gelditu. Gurasoak elkarrekin bizi ez izanak ez du esan nahi haiek beren bizimoduan eraginik izango dutenik, eta bereizketa gertatu arte ahalik eta antzekoena izan dadin saiatzen dira. Honako gastu hauek:
2017
‎Izugarri amorratzen naute gogoeta horiek, ematen baitu ezinbestean etsi egin behar duzula. Beste batzuen egoera okerragoa izateak ez du esan nahi haien eta nire egoera hobetu behar ez denik. Diskurtso ofizialaren parte da beste aukerarik ez dagoela sinetsaraztea.
‎Nahiz eta artikulu honetan ezaugarri bakoitza indibidualki definitu eta deskribatu ditugun, horrek ez du esan nahi haien artean erlaziorik ez dagoenik. Literatur berrikusketa egiten ari ginen bitartean ezaugarri horietako batzuen artean lotura estuak daudela konturatu ginen.
2018
‎loturaz eztabaidatzen zen. Baina, legearen esparruko historialariek, antropologoek eta teorialari psikoanalitikoek familia patriarkalaz eta zibilizazioaz eztabaidatuagatik, horrek ez du esan nahi haien, egiazko eztabaidagaia, ez zirenik sexu eta ezkon harremanak ere.
‎Curriculumak konparatzeko ere ez du balio PISA-k. Finlandiak puntuazio altuagoa lortu badu, horrek ez du esan nahi haien curriculuma gurea baino hobea denik. Objektiboki, ez daude curriculum onak edo txarrak; aldiz, curriculum jakin bat herrialde baten beharrei ongi egokitzen zaio, edo gaizki egokitzen zaio.
2019
‎halaxe esan didate, gainera, ginekologo batzuek. Mintzagai izan dudan tentsio morala dela kausa, bere gain hartzen dituzten zeregin guztiak direla kausa, barrenean dituzten kontraesanak direla kausa, emakumeak jazarriak daude etengabe, indar guztiak xahutzeko zorian; horrek ez du esan nahi haien gaitzak alegiazkoak direnik: egiazkoak dira, eta suntsitzaileak, islatzen duten egoera bezala.
2020
‎Teorian, populazio begetarianoaren hazkundeak fruta, barazki eta lekaleen kontsumoa areagotu luke, baina errealitatea ez da horrela. Industriak merkatu hobi handi bat aurkitu du veggie edo vegan adierazpenetan, eta ezaugarri horietako produktuez bete ditu dendak, baina ez du esan nahi haien nutrizio balioa. Begano ez diren elikagai ultraprozesatuekin gertatzen den gauza bera gertatzen da:
‎Mikel Laboaren Lekeitioak. Ezin dut jasan jende baten intolerantzia, baina horrek ez du esan nahi haiekin gauza askotan bat ez natorrenik”.
2021
‎COVID unitatea agertzeak gure bizitza aldatu zuen, eta, bereziki, zaharrenena. Pandemia hasi zenetik, askok murriztu egin dituzte irteerak, kutsatzea saihesteko, baina horrek ez du esan nahi haien egoera fisikoa zaindu behar ez denik. Parkerik erabili nahi ez badute edo kirol zentroek kopuru mugatua badute, etxean kirol jarduerarekin jarraitzeko alternatibak daude.
‎Prousten aita da, eta haren esaldi labirintiko bihurgunez eta zokoz beteena; Faulknerrena eta bere bakarrizketa nahasgarri eta maiz lokatuena; eta Joycerena, ematen baitu Finnegan’s Wak idazterakoan aldi berean hizkuntza bat baino gehiago darabiltzala, haietako batzuk berak asmatuak. Ez dut esan nahi haien artean ahaidetasunik dagoenik edo elkarren antza dutenik estiloan. Egia esan, Heraklitoren maxima labur, bitxi eta sendo batzuk besterik ez zaigu iritsi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia