2001
|
|
Hizkuntza gutxik egin dute literaturan euskarak bezain sarrera pozgarria, Etxepare erretoreak dantzarako deia egin zionean. Honek, itzulinguru eta zehar
|
esanik
gabe bere egiazko antzirudia bertsoetan emateaz gainera âlurkoi eta fededun, atseginetan txoro eta ezbeharretan gizontasunez beteaâ, handiagorik egin zuen eta jakinaren gainean zegoen handiagorik egiten ari zela: berak zuela alegia euskara munduko plaza zabalera lehenbiziko aldiz agertzen.
|
|
Lehengo neska probokatzailearen xarma ahitu eta liburutegiko aulki bero baten traza hartu zuen osoro. Amaiak bi hatz erakuslez ertzetatik dagari heldu eta arretaz begiratu ziolarik, hitzik
|
esan
gabe bere gelara joan zen. Daga mesanotxean ipini, argi urdinxka egiten zuen lanpara txikia piztu eta, tiradera batetik paper bat aterata, idazteari ekin zion.
|
2003
|
|
Leihoaz bestalde euria ari zuen bitartean Pessoa irakurtzea arriskugarria zela esaten nion, eta halaxe zen, tristura umel batez kutsaturik bezala ibili zen bolada batez, xangrin edo saudade sakon batekin. Niri ezer
|
esan
gabe bere gabardina gorria jantzi eta euritan buelta bat ematera joan ohi zen. Monikaz maitemindu berritan bere leihora begira egon eta euripean ibili nintzen egunak ekartzen nituen gogora, eta norbaitekin maitemindurik ibiliko zela pentsatzen nuen.
|
|
Dagoeneko ez ninduen, noski, hasiera hartan bezala, Frischekin alderatzen, dagoeneko ez zidan edozein motibogatik" Frischek ere horixe esango zukeen" eta horrelakorik gogora ekartzen, eta dagoeneko ez zen maitekiro, ziraun baten antzera, Barthesen eta bion artean, niri irakurketa galarazi gabe, triangelu bateko maitalearen gisan, isilka eta emeki limurtzen. Niregana hurbildu beharrean, Frischen nobela itxia besaulkian utzi eta ezer
|
esan
gabe bere langelan sartu ohi zen eta orduak egiten zituen handik atera gabe, abiarazi ezinik zuen testuarekin. Ni ez naiz idazlea eta ezin nitzake juzga sorkuntzak dituen arazoak, baina Monikak pitin bat esajeratu egiten zuela iruditzen zitzaidan.
|
2006
|
|
Cristinak ez zion erantzun, eta ez genuen haren beste hitzik aditu. Kanpoan ondo jelatu eta gero sartu zen barrura, hitzik
|
esan
gabe bere puskak jaso, motxilan sartu, kotxera eraman, eta, buruaz adio keinu bat eginda, alde egin zuen San Miguel del Montetik.
|
2009
|
|
Baina hor ikusi diot oraindik orezta txikia, ezpainen alboan, eta pentsatu dut Carmen dela oraindik, gure Carmen. Elkarri begira geratu gara, eta ezer
|
esan
gabe berarengana hurbiltzen hasi naiz, Beatrizek eta Sabinek lagunduta. Mirari ere gurekin batera etorri da.
|
2013
|
|
St. Jamesen izana bazen ere, Sir William hain zegoen txundituta inguruan zeukan handigoiaz, non ozta ozta izan zuen nahikoa adore erreberentzia handi bat egin eta berba bat ere
|
esan
gabe bere lekuan esertzeko; eta haren alaba, beldurrak ia ia senetik aterata, aulkiaren ertzean eseri zen, zein aurpegi jarri ere jakin gabe. Elizabethek egoerari aurre egiteko gai ikusi zuen bere burua, eta bere aitzineko hiru damak lasaitasunez aztertu ahal izan zituen.
|
2015
|
|
Hala ere, bikotea etxetik irten bezain laster, Arratek arineketan igo ditu goiko solairurako eskailerak, eta hitzik
|
esan
gabe bere logelan sartu da, Caitlin eta biok bakarrik utzita. Hasieran, nagikeria apur bat eman dit arratsaldea bost urteko haur batekin igaro behar izateak, normalean ez naizelako umeekin ondoegi konpontzen.
|
2017
|
|
Kazetariak agur
|
esan
gabe bere lekutik altxatu eta alde egin zuen gelatik.
|
2019
|
|
Beste ezer
|
esan
gabe berak ulertuko balu bezala gerriko imajinarioarena, lege zaharrena eta ringean emakumeen artean ematen den borrokarena. Bidaian zehar buruan izan dituzun horiek guztiak.
|
2020
|
|
Haur hura bere eskuetan utzi zuten egunetik eta maiatzean Bruggetik itzuli zen arte bere buruko min bakarra izan zen umea ondo zaintzea, ze susmoa zeukan mutiko hura maite ez zuen norbaitek baztertutakoa zela. " Orain, gizontzen hasi denean, bat edo batek bere premia izango du, eta mutikoa nondik datorren eta nora daramaten
|
esan
gabe berataz jabetu nahiko du, Sebastiani iritzirik eskatu gabe. Nire eskuetan dagoentxoa egingo dut horrelakorik gerta ez dakion".
|
2022
|
|
Biseraduna, bietatik argalena eta altuena, atea ireki eta ezer esan gabe irten zen, eta bestea, berriz, ez hain argala, ilea militar erara moztuta, itxura oso delikatukoa, baina izotzezko begiradakoa, distantzia aholkatzen zuena eta zalantzarik gabeko erabakia erakusten zuena, kontagailuan begiratu zuen eta taxi gidariari berrogeita hamarreko billetea eman zion, eskuarekin mugimendu klasikoa eginez esateko" gorde gainerakoa zuretzat". Hitzik
|
esan
gabe bere laguna atera zen ate beretik irten zen. Hotelera sartu ziren.
|
2023
|
|
Egun hartan banekien bera ez zegoela oso ondo, eta ez nekien laguntzen edo kontsolatzen jakingo ote nuen. Pozik sartu nintzen, berriketan Markosek atea zabaltzen zidan artean barrura pasatzera gonbidatuz, hitzik
|
esan
gabe berak, igual harrituta bere isiltasuna eta lasaitasuna hondatu nizkiolako. Aho zabalik so egiten ninduen, esango nuke, eta aldi berean nolabaiteko keinu dibertigarri batekin.
|