Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2015
‎10 Hemen egoitza honetan dagoen aldea esandakoa da: ia inoiz ere ez dago ez lehortasunik, ezta gainerako guztietan noizbehinka izaten ziren barruko nahasmendurik ere, baizik eta arima ia beti baretasunean dago; ez dago deabruak mesede hain goren hau imita dezakeen beldurrik; sen batean dago, ordea, Jainkoa delako ziurtasunaz; izan ere? esanda dagoenez, ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko ez dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez?
‎Gai berean jarraitzen du, eta beste era bat jartzen: Jainkoak arima espirituaren hegaldira jasotzen duenekoa, esanda dagoen eraz bestelakoa dena. –
‎Otoitzaren ondorioetako bat agertzen du, aurreko kapituluan esanda dagoena. Eta zertan igarriko den egiazkoa dela eta ez engainua.
‎noski, ezta ez da komeni mirarien zain egoterik ere. Jaunak berak nahi duenean egin ohi ditu, arima honengatik, esanda dagoenez eta geroago ere esango denez; baina Haren Maiestateak geure burua kaskartzat izatea nahi du, ez dugula halakorik merezi uste izanik, eta geure buruari lagun diezaiogula ahal dugun guztian. Eta nik uste dut hil arte, otoitzik gorena izanda ere, hau beharrezkoa izango dela.
‎9 Egia da, Jaunak zazpigarren egoitzan sar dezanak, oso gutxitan, edota ia inoiz ere ez duela ahalegin hau egin beharrik izango, gogoratzen banaiz, han esango dudan arrazoiarengatik; baina aldiro aldirokoa da Kristo gure Jaunarekin era miragarrian ibiltzetik ez aldentzea, eta haren laguntza beti da jainkozkoa eta gizatasunezkoa era batera. Beraz, esanda dagoen sua borondatean pizturik ez dagoenean eta Jainkoaren presentzia ere sentitzen ez denean, bilatu beharra dugu; hauxe da, izan ere, Haren Maiestateak nahi duena, Kantarik Ederreneko Emazteak egiten zuenez, eta galde diezaiegula kreaturei nork egin zituen, san Agustinek, uste dut, bere Meditazioetan edo Aitorkizunetan dioenez?, eta ez gaitezela ergelen antzera egon denbora galtzen behin eman ... Bada, Jainkoari nola poza eman aginduen eta aholkuen bidez badakigunez gero, ibil gaitezen honetan arretaz, eta haren bizitza eta heriotza eta zenbat zor diogun gogoan erabiltzean; gainerakoa betor Jaunak nahi dezanean.
‎10 Hemen dator erantzuna, gauza hauetan ezin direla gelditu esanez, eta esanda dagoenagatik, beharbada, nolabait zuzen egon daitezke. Badakizue adimenaz gogoeta egitea gauza bat dela, eta oroimenak adimenari egiak agertzea beste bat.
‎1 Bide espiritual honetan, ene ahizpak, esatekoak esanda daudela eta gehiago ez dagoela zer esanik irudituko zaizue. Zentzugabekeria handia litzateke hori pentsatzea; izan ere, Jainkoaren handitasunak mugarik ez badu, haren egintzek ere ez dute izango.
‎Nork lortuko du haren erruki eta handitasunak kontatzea? Ezinezkoa da, eta horrela ez zaitezte harritu esanda dagoenaz eta esango denaz, Jainkoaz esan behar denaren seinaletxo bat baino besterik ez da-eta. Nahiko erruki agertzen digu gauza hauek halako pertsona bati jakinaraztean, haren bidez iritsiko baikara gu jakitera; izan ere, zenbat eta gehiago jakin kreaturekin komunikatzen dela, gehiago goretsiko dugu haren handitasuna eta Jaunari hain atsegin zaizkion arimak ez gutxiesten saiatuko gara; gutariko bakoitzak dugu arima bat, baina ez dugu ederresten Jainkoaren irudira egindako kreatura batek merezi duen bezala, eta horrela ez ditugu ulertzen harengan dauden sekretu handiak.
‎Argiago azalduko dut: arima bat esana dagoen nahigabe handian eta barruko nahasmen eta adimenaren iluntasun eta lehortasunean murgildurik dago; honelako hitz bat esanez besterik gabe: ez izan nahigaberik, bakean eta nahigaberik gabe geratzen da, eta argi handiaz, nahigabe hura guztiz kendua du; eta iruditzen zitzaion mundu guztia eta jakintsu guztiak bilduko balira ere nahigaberik har ez zezan arrazoiak emateko, zuketela, hartatik ateratzen eginahalak egin arren.
‎Eta argi argi Jainkoak emana den gauza denez gero, horrela sentitzeko ez bailitzateke nahiko izango giza industriarik, hori duenak inola ere ezin har dezake bere ondasuntzat, Jainkoaren eskuak emandakotzat baizik. Eta, nire iritziz, esanda daudenetako mesede batzuk goragoko mailakoak izan arren, honek Jainkoaren ezagutza berezia dakar berarekin, eta etengabeko laguntza honetatik sortzen da Haren Maiestatearekin maitasun samur samurra eta norbere burua erabat haren zerbitzurako eskaintzeko oraindik esanda daudenak baino ere desira handiagoak, eta kontzientziako garbitasun handi, bere ondoan dakarren presentziaz ohartarazten duelako;... hemen, ordea, ezin arduragabe egon, beraren ondoan den Jaunak iratzartzen baitu.
‎Eta argi argi Jainkoak emana den gauza denez gero, horrela sentitzeko ez bailitzateke nahiko izango giza industriarik, hori duenak inola ere ezin har dezake bere ondasuntzat, Jainkoaren eskuak emandakotzat baizik. Eta, nire iritziz, esanda daudenetako mesede batzuk goragoko mailakoak izan arren, honek Jainkoaren ezagutza berezia dakar berarekin, eta etengabeko laguntza honetatik sortzen da Haren Maiestatearekin maitasun samur samurra eta norbere burua erabat haren zerbitzurako eskaintzeko oraindik esanda daudenak baino ere desira handiagoak, eta kontzientziako garbitasun handi, bere ondoan dakarren presentziaz ohartarazten duelako; izan ere, egiten dugun guztian Jainkoa hantxe dagoela jakin arren, gure izaera halakoxea da-eta, ez dugu hori pentsatzeko ardurarik hartzen: hemen, ordea, ezin arduragabe egon, beraren ondoan den Jaunak iratzartzen baitu.
‎ez ibili izuturik. Ongi da, hala ere, beldur izatea eta arreta handiagoz ibiltzea, eta ez hain fidaturik, hain mesedetuak izanik, arretarik gabe ibil zaitezketelakoan, Jainkoagandikoa ez delako seinalea baita, esanda dauden ondorioekin zeuon burua ikusten ez baduzue. Egoki da hasieretan jakintsu on bati aditzera eman diezaiozuen aitortzapean, haiek baitira argia emango digutenak, edota, pertsona oso espiritual bati, halakorik balego; eta halakoa ez bada, hobe da oso jakintsua dena; bietakoak baleude, jarri harremanetan batarekin eta bestearekin.
‎2 Lehenengoa da bere buruaz ahazte erabatekoa, egiaz hura honezkero ez delako itxura emateraino, esanda dagoenez; izan ere, halako egoeran, ez du gogoan beretzat ez zerurik, ez bizirik, ez osperik izango denik, Jainkoaren aintza bilatzeari emanda baitago oso osoan; badirudi Haren Maiestateak esandako hitzak egintza bihurtu direla, hau da, arduratu dadila arima Jainkoaren gauzez eta Bera arduratuko zela arimarenez. Eta horrela, ez du gerta daitekeenaren ardurarik, ahanzte era bitxi bat baizik, eta, diodanez?
‎5 Arima hauek barruko poz handia izaten dute pertsegituak direnean, esanda dagoena baino askoz ere bake handiagoaz, eta kalte egiten edo kalte egin nahi dietenen aurkako gorrotorik gabe; alderantziz, maitasun berezia hartzen diete, eta nekepean ikusten badituzte, barru barruan sentitzen dute, eta edozein neke hartuko lukete haiek handik askatzearren, eta Jainkoaren eskuetan uzten dituzte gogotik, eta Haren Maiestateak egiten dizkien mesedeetatik pozik galduko lituzkete ...
‎Halako esperientziarik ez duenak, berriz, gehiago behar du. Esanak dauden pozek ez dute zabaltzen bihotza; bestera: eskuarki pixka bat estutu egiten dutela dirudi, Jainkoagatik egiten dena ikustearen poz guztiarekin bada ere; baina halako malko larri batzuk datoz, nolabait grinak eraginak diruditenak.
‎1 zenbakian hasi zuen objekzioari erantzutera dator. ? Esanda dagoenagatik: 7 zenbakian esan du.
‎14 Baliteke izatea batzuk buru eta irudimen hain ahulekoak, nik ezagutu ditudanak bezalakoak?, non pentsatzen duten guztia ikusi egiten dutela iruditzen baitzaie; oso arriskutsua da hori. Horretaz geroago hitz egingo denez gero, hemen ez dut besterik esango, egoitza honetan asko luzatu naizelako; izan ere, uste dut arimarik gehien sartzen direnekoa dela, eta era berean naturazkoa eta naturaz gaindikoa denez gero, deabruak kalte handiagoa egin dezake; esateko dauden egoitzetan, ordea, Jaunak ez dio hainbesteko lekurik uzten. Izan bedi goretsia beti betiko, amen.
‎1 Egoitza honetaz guztia esana dagoela irudituko zaizue, eta ez, asko geratzen da oraindik,, esan nuenez, gehiagoa eta gutxiagoa dagoelako.
‎Nora joango ote da, bada, gaixoa? Irten zen lekura ezin da itzuli, hori? esana dagoenez, ez baitago gure esku, eginahalak egin arren, Jainkoak berriro mesede hau egin nahi digun arte.
‎Samin hauek laster batean igarotzen dira; otoitzeko gozotasunak direla-eta, esan nuenez, badirudi ez direla arimaren sakon sakoneraino iristen, zentzumen eta ahalmen hauetaraino baizik. Aurreko egoitza hauetan dabiltza, baina ez dira sartzen esateko dagoen azkenekoan, horretarako beharrezkoa baita aipaturiko ahalmenen geldiaraztea; Jauna ahaltsua da bide askotatik arimak aberasteko eta egoitza hauetara eramateko eta ez esanda geratu den lasterbidetik.
‎irakur dezala Ama Teresak idatzi zuen bezala, hark ulertzen eta hobeki esaten baitu, eta utz dezala alde batera gehiturikoa eta Santaren testutik ezabatua har dezala ezabatua ez balitz bezala, bere eskuz zuzendua eta ezabatua dena izan ezik, baina gutxi dira halakoak. ...Eta arren eskatzen diot liburu hau irakur dezanari, begirunea erakuts diezaiela esku santu hark idatzitako hitzei eta letrei eta saia dadila haiek ongi ulertzen, eta argi ikusiko du ez dagoela zertan zuzendurik, eta ulertzen ez badu ere, sinets dezala idatzi zuenak hobeki zekiela; ez dagoela behar bezala zuzentzerik, haien esanahia guztiz ulertzen ez bada; izan ere, guztiz ulertzen ez badira, ongi esanda dagoena gaizki esandakotzat hartuko da, eta horrela, liburuak hondatzen dira eta alferrik galtzen?.
Esanda dagoenerako: aurreko kapituluetan agertzen diren grazia mistikoez ari da.
‎13 Gauza batzuetan argi ikusten nuen errurik gabe kondenatzen nindutela, neure burua handi egitearren eta ospea lortzearren egin nuela eta horrelakoak esaten baitzituzten. Baina beste gauza batzuetan egia ziotelakoan nengoen, ni beste batzuk baino kaskarragoa nintzela esaten zutenean, eta etxe hartan eraman ohi zen lege betetze zorrotza gordetzen ez banuen, nola pentsatzen ote nuen zorrotzagoa zen beste batean gordetzea, eskandalizatu egiten nuela herria eta gauza berriak jasotzen nituela. Horrek guztiorrek ez zidan inolako nahasmenik sortzen ezta penarik ere, baina nik penaz nengoelakoa egiten nuen, esaten zidatena aintzat hartzen ez nuelako itxura ez ematearren.
‎1 Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari?
‎Ez da gorputzeko mina, arimakoa baizik, gorputzak ere hartan pixka bat esku hartu arren, eta batzuetan pixka bat baino gehiago ere bai. Arimaren eta Jainkoaren artean gertatzen den maitasun solas hain gozoa delarik, nik eskatzen diot haren ontasunari, probatzera eman diezaiola gezurra diodalakoan dagoenari.
‎1 Uste dut egoki izango dela agertzea nolakoa den Jainkoaren hitz egite hau arimari eta honek zer sentitzen duen, berorrek uler dezan. Izan ere, Jaunak mesede hau egin zidala esan dudan aldi hartatik orain arte, oso ohikoa da, esateko dagoenean ikusiko denez.
‎4 Eta sumatzen dela diot eta zeure burua eramaten ikusten duzula, eta ez dakizu nora. Izan ere, atseginez gertatzen bada ere, geure berezko izaera argalak beldurra sartzen digu hasieran, eta bihotz ausart eta adoretsua behar da? esanda dagoenerako baino askoz ere handiagoa, guztia arriskatuz, datorrena datorrela, eta Jainkoaren eskuetan jarri eta garamatzaten lekura joan gogoz, nahi baduzu eta nahi ez baduzu ere eramango baitzaituzte.
‎1 Era arrazoizkoan esana dago otoitz modu honi dagokiona eta zer egin behar duen arimak edota, hobeki esan, zer egiten duen Jainkoak berarengan, Jainkoak dagoeneko baratzezain ofizioa hartzen baitu eta arimak atseden hartzea nahi baitu. Borondateak berak gozatzen dituen mesede haiek onartzen ditu soilik.
‎14 Hasten denak kontu izan behar du, probetxurik handiena nondik ateratzen duen begiratzeko. Horretarako noraezekoa da maisua, eskarmentuduna bada; halakoa ez bada, huts handiak egin ditzake eta arima bat ezagutu gabe eraman eta hari bere burua ezagutzen utzi gabe; izan ere, maisuaren esanera egotea merezimendu handia dela jakinik, ez da ausartzen agintzen dionetik irteten. Nik aurkitu ditut hesituak eta nahigabetuak zeuden arimak irakasten zienak eskarmenturik ez zuelako, errukia ematen zidatenak, eta haietako bat bere buruaz zer egin ez zekiena; izan ere, espiritua ezagutzen ez dutenez gero, arima eta gorputzari sufriarazten diote eta eragotzi egiten dute aurrerapena.
‎edo euria sarri sarri eginez, Jaunak ureztatzen du guk inolako lanik egin gabe, eta esanda dagoen guztia baino hobea da alde handiaz.
‎–Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari?
‎23 Horrela egin dut, neure burua adituen mende jarriz, lan guztian gaizki esana dagoela uste dutena ken dezaten: ken dezatela bai, beharbada, niri egokien iruditzen zaidana oker egon baitaiteke.
‎20 Laguntzaren Amaren monasteriora joan behar genuen; esana dago Villanuevatik hiru legoara dagoela; eta han gelditu behar genuen, bagindoazela jakinean jartzeko, hala baitzeukaten hitzartua, eta bidezkoa zen nik gauza guztietan aita hauei men egitea, haiekin gindoazen-eta. Etxe hau basamortu eta bakardade oso atseginean dago; eta hurbilera iritsi ginenean, fraideak era oso modutsuan irten ziren beren Prioreari harrera egitera.
‎8 Niri ezinezkoa zitzaidan joatea, urruti nengoelako alde batetik eta fundazio hura burutua ez zegoelako bestetik, aita frai Jeronimo Graciánek? esanda dagoenez, bisitari apostolikoa zenak erabaki zuen han fundatuko zuten mojak, Malagóngo San Joserenean geratu zirenak, joan zitezela, ni joan ez arren.
‎...uekin guztiekin nengoela, Jesulagunen laguntza bilatzea erabaki nuen, toki hartan, Medinan, oso onartuak zirelako; lehenbiziko fundazioan idatzia dudanez, haien ardurapean izan nuen urte luzez neure arima, eta arimari on handia egin ziotelako, berariazko maitasuna diet. Gure aita jeneralak agindu zidana idatzi nion hango errektoreari; hain zuzen ere, urte askotan nire aitor entzulea izan zena zen, esanda dagoenez, izenik esan ez badut ere. Baltasar Alvarez zeritzan, une honetan probintziala dena.
‎22 Hara etorri zen Jesusen Lagundiko aita bat, haren desiren berri zekiena; papera erakutsi zion, eta esan zion poztuko litzatekeela berak Ordena hura aurkituko balu bertan sartzeko. Jesulagunak bazuen monasterio hauen berri, eta Karmengo Amaren Ordenako Erregela zela hura esan zion, baina ez zion hain argi adierazi; nik fundatzen nituen monasterioen berri eman zion, ordea; eta horrela, niri mezularia bidaltzen saiatu zen, esanda dagoenez.
‎15 Sevillara iristean aita frai Marianok guretzat errentan harturik zuen etxe batera, aurrez esanda baitzegoen, nik uste nuen guztia eginda zegoela; izan ere,, diodanez. Artzapezpikuak asko laguntzen zien fraide oinutsei eta niri neuri ere idatzi zidan zenbaitetan maitasun handia erakutsiz.
‎Arin arin jaiki ziren haren bila, baina ez zen gehiago agertu. Bera poz pozik geratu zen, eta guztiak harri eta zur, Jainkoaren partekoa zela ohartu baitziren, eta horrela estimu handitan izan zuten alaba, esanda dagoenez. Urte hauek guztiak igaro ziren, uste dut hamalau izan zirela, honen ondoren, bera beti gure Jaunaren zerbitzuan, bere desira bete zezala eskatuz.
‎15 Gorputzeko begiez ez zuen ikusi egundo ezer, esanda dagoenez, halako fintasunez eta halako adimen gauza moduan baizik, batzuetan hasieran irudipena izan zela pentsatzeraino; beste batzuetan, berriz, ezin zuen hori pentsatu. Ezta sekula ere ez zuen entzun gorputzeko entzumenaz, bi aldiz izan ezik, eta hauetan ez zuen ulertu esaten zioten ezer, ezta ez zekien nork esaten zion ere.
‎Eta izan ere, gaitz hori dutenak ez hartzeko ahalegin guztiak egiten ari bagara ere, hain sotila da, non behar denerako moteldu egiten baita eta horrela erremediorik ez duenera arte ez gara konturatzen; liburutxo txiki batean honetaz zerbait esan nuelakoa dut, ez naiz gogoratzen; ez da ezer galtzen hemen zerbait esateaz, Jaunak asma dezadala nahi badu. Behin edo behin esana egon daiteke; beste ehunka aldiz esango nuke, on egiteko zerbait esaten asmatuko dudala uste banu. Umore honek bere borondatea egin ahal izateko bilatzen dituen trikimailuak hain ugariak izanik, argi ibili behar da haiek sumatu eta gainerakoei kalterik egin gabe nola eraman eta tratatu ikusteko.
‎haren arimei ezin diezaiekezue on handiagorik egin. Izan ere, esanda dagoenez eta berriro esaten dudanez (beraientzat hau ulertzea garrantzi handikoa delako, noiz edo behin, edo batzuetan, gehiago ezinean egoten badira ere), errutik aske uzten duen zorotasun ziurra ez denez gero, batzuetan halakoa izan arren, beti ez, eta arima arrisku handitan geratzen da; dena dela, diodanez, arrazoia guztiz ilundua badu, gehiago ezin zuenean egiten zuena egiten edo esaten du.
‎2 Berorrek dioenari dagokionez, poza handitzeko da gehiago hura eragozteko baino; izan ere, ez zegoen astirik arimako gauzez hitz egiteko, eta gainerako gauzetan asko aurreratzeko izango zen. Horrela egin behar du berorrek gure Jaunaren zerbitzuan, hain doktrina ona baitu.
‎17 Mezetatik asko esanak daude eta gainerakoak ere esango dira. Moja bat hartu dut ezer gabe; ohea ere nik neuk eman nahi nion, eta Jainkoari eskaini, berori eta seme alabak onez ekar ditzan.
‎5 Teresak muin egiten dio eskuetan berorren jauntasunari eta berorren esanera dago, eta, bere borondatez, pozik joango litzateke berorren jauntasunarekin.
‎bultzatu egiten dituzte eta poza hartzen monasterioak gehitzeaz, Karmengo jeneral txit agurgarriak hain gaizki informaturik egon aurretik bezala. Ezin ulertuzkoa da jende hain erlijiosoaz eta hain etsenplu ona ematen eta eman duenaz, eta halako onestasun eta erlijiotasunez monasterioak fundatzera zihoazenez zabaldu duten informazioa, Ordena guztiek dutena debeka diezaieten, esanda dagoenez.
‎6 Goraintzi asko ematen dizkiote moja guztiek, batez ere lagun ditudanek. Gainerakoan, aita Nicolaoren gutunean esandakoari nagokio. Oi, bai poztu naizela berorren aitatasunak hain lagun ona izateaz!
‎5 Berorrek kaperako diruez dioenari dagokionez, ez kezkatu nahi bezain laster ezin badituzte bidali, hartarako zirelako idatzi bainuen.
‎7 Sermoiez dioenari dagokionez, ongi da oraingoz; izan ere, aukera horiek daudenez gero, esaten diotena egin beza; geroago, berriz, gure aktek diotena gordetzea besterik ezin da, haserretzen badira ere.
‎Mojak hutsaren truke hartu besterik ez dute egin. Portugalgoaz dioenari dagokionez, presa handia ematen du artzapezpikuak; nik denbora hartzeko asmoa dut hara joateko. Ahal badut, orain idatziko diot.
‎2 Frai Bartolomeren arrebez dioenari dagokienez, bat nator aurkitzen dien akatsaren gorabeheran; izan ere, haiekin etxea ordaintzea lortuko balu ere, onartezina da. Argiak ez badira, ez beza onar haietako bat ere, konstituzioaren aurka doalako eta gaitz sendaezina delako.
‎6 Berorren aitatasunak dioenari dagokionez, hau da, nik idatzi dudala esan dadila aldatze horri oztopoak jartzen nizkiola; horrelakorik burutik pasatu bazait, Jainkoak ez nazala idatz bere liburuan. Jasan bedi esateko modu hau, nire iritziz, berorren aitatasunak jakin dezan ez dudala hitz egiten Jesusen Lagundiaz honen gauzak ariman dituenaren eran baizik, eta gauza horiengatik bizia emango nukeela, kontrakoa ez eginez Jainkoaren aurka ez dela egiten jakin dezadanean.
‎2 Gure Jaunak seme alabak emango zizkiola idatzi niola dioenari dagokionez, orain berresten dut eta izango dituela itxaro dut Haren Maiestateagan. Nik ez diet inoiz kasu handirik egin Pedro Ahumadak zituela zioen asmoei, eta orain ere ez diet egiten?, eta hain nago aspertua horietaz, non, kontzientzian jarri ezean, guztia alde batera utziko bainuke, eta halaxe nuen erabakirik, baina Perálvarezek esan zidan berorri mindurik nagoela irudituko zitzaiola, San Joserenari zegokion negozioa zelako.
‎3 Bestearen doteaz dioenari dagokionez, esan zuen handik berrogeita hamar dukat atera behar zirela biderako. Nik esan nion, hori horrela izanik, zergatik esaten zuen dotea seiehunekoa izango zela, horretakotan ez zegoela izen hori eman beharrik.
‎2 Berorren aitatasunak aita Marianoren gutunean, zergatik ez zuen Brebea bidali zioenari dagokionez, egia esan, inongo zalantzarik bada, hobe da aurretik izatea. Berorren aitatasuna zeregin horretatik askaturik, fraide eta moja oinutsen zerbitzuan geratzeko eran izango ahal da.
‎Ahal bada, berorren aitatasunak deklarazio hori ikus dezala nahiko nuke. Mojak eramaten ditudala dioenari dagokionez, beti izan da prelatuen baimenaz. Hemen dut, mojak eramateko, Melkisedekek berak Beas eta Caravacarako eman zidan baimena.
‎3 Berorren aitatasunak Malagóngo ama prioreaz dioenari dagokionez, idatzi diot berorren aitatasunari horretaz. Dena dela, hain gauza garrantzitsua ez du utzi behar berorren aitatasunak nire gain, izan ere ez ahalmenik dut horretarako, ez bihotzik eragozteko berorren aitatasunak nahi duela ikusiz gero; eta horrela, arren eskatzen diot, hoberena deritzana egin dezala, eta ikus dezala nor izan daitekeen ona horrako, priore orde izateko baino gehiago behar baita.
‎4 Lur emateaz dioenari dagokionez, jakin beza oso ongi egina dela. Hemen klaustroan lur ematen diegu, eta gure aitak horrela egitea agindu dezan saiatuko naiz, bestea moja oso irekiena baita; beraz, oso zuzen ibili zen aita Garciálvarez (eman berari nire goraintziak), eta premia horretarako [klausuran] sartzean ere bai; baina ez beste inor, Garciálvarez bera beti sartzea bailitzateke hoberena; monasterioa hain urruti egonik, ez dakit nola izango den; dena dela, hobetzat dut Garciálvarez, bera delako aitor entzulea eta beti aitortzen dituena.
‎Bestalde, uste dut Jaunaren borondatea dela eta misterio handia duela. Hori esango da; bada, berorrek esaten didana egiten bada, esana dago. Jainkoak ordain biezaio nire iritziaz duen irudi ona; Hark nahi beza irautea.
‎2 Limosna eskatzeaz dioenari dagokionez, bihotzean sentitu dut, eta ez dakit zergatik galdetzen didan zer egin nahi dudan, hainbat bider esan bainien hor, errentarik ez zegoela jendeak jakiterik ez zitzaigula komeni, arrazoi handiagoz limosna eskatzerik. Eta Konstituzioak berak ere esaten du, nire iritziz, premia larria izan duela limosna eskatzera behartuko dituena.
‎Gai berean jarraitzen du, eta beste era bat jartzen: Jainkoak arima espirituaren hegaldira jasotzen duenekoa, esanda dagoen eraz bestelakoa dena. –
‎Otoitzaren ondorioetako bat agertzen du, aurreko kapituluan esanda dagoena. Eta zertan igarriko den egiazkoa dela eta ez engainua.
‎Egiaz Jainkoaren maitasunarekin hain bat eginda egonik, nola atzeman dezake adimenak? Bistatik galtzen du tarte hartan; ez da inoiz izaten iraupen luzekoa, laburra baizik, eta han Jainkoak, tarte hartan eta gero ere, Haren Maiestatea ongi kontentatzen jakiteko eran ezartzen du, adimenak ulertu gabe, esanda dagoen bezala. Hala ere, gero adimenak ongi ulertzen du, arima esmaltez beterik eta bertutezko harribitxiz eta perlaz horniturik ikusten duenean, harriturik baitauka eta esan dezake:
‎47 Kontuan izan, etxean sartzen denean, hau da, monasterioetan klausura bisitatzera sartzen denean (arrazoizkoa beti egitea eta arretaz errepara diezaiola etxe osoari, esanda dagoenez), beti bere lagunarekin batera eta priorearekin eta beste batzuekin joatea; eta inola ere ez bedi gera, goiz partea izan arren, monasterioan bazkaltzen, ekin eta ekin egiten badiote ere; ez, begira dezala zertara doan, eta itzul dadila gero, hitz egiteko hobeki delako burdin saretik. Izan ere, ontasun eta lautasun osoz egin badezake ere, aurrekaria jartzea litzateke eta, beharbada, denboraren joan etorrian, baliteke hainbesteko askatasunik komeni ez zaiona etortzea, eta are bere kontura askatasun handiagoa hartu nahi izatea.
‎5 Ez bitez arduratu munduko arazoez ezta haietaz jardun ere, esaten dietenei erremedioa emateko, eta haiek egiaren bidean jartzeko edota arazoren batean kontsolatzeko bidea izan daitekeela uste den gauzetan izan ezik. Eta fruiturik lortzeko asmorik ez bada, amaitu bedi laster, esanda dagoenez; izan ere, asko doakiguna da gu bisitatzen gaituena nolabaiteko irabaziaz joatea eta guri ere gera dakigula, eta ez dadila joan denbora alferrik emanda. Hirugarrenak kontu handia izan beza hau ongi bete dadin; betetzen ez bada, prioreari jakinarazteko eginbeharra du.
‎8 Konpleten eta otoitzaren ondoren, goian esanda dagoenez, amak neguan eta udan ahizpek elkarrekin hitz egiteko baimena eman dezake, eskulanak egiten dituzten bitartean, esanda geratu denez; eta denbora hori ama prioreak deritzon erakoa izango da.
‎15 Zelatariek arreta handiz kontuan har bitzate ikusten dituzten faltak, ofizio garrantzitsua baita; eta jakinaraz biezaiote nagusiari, esanda dagoenez.
‎Eta hortik ez doanarentzat nahigabe handia litzateke egia hau ez ulertzea, hau da, Jainkoak ematen duena dela hau; eta salbatzeko noraezekoa ez denez gero ezta saria irabazteko eskatzen dena ere, ez beza uste izan inork eskatuko dionik. Esana dagoen guztia egin dezana, hori gabe ere, perfekziora iritsi gabe ez da geratuko. Aitzitik, baliteke askoz ere merezimendu handiagoak izatea, bere aldetik neke handiagoa duelako eta Jaunak sendo bezala daramalako; horrela, hemen ez dituen atseginak era batera emateko gordetzen dizkio.
‎Esperientziaz ikusi dudana esan dut soilik, eta aitortzen dut hain murgildua ibili naizela, non ez baitiot ulertu orain arte neure buruari. Baina, Jaunaren maitasunagatik, esanda dago, pobretasun santua, gure Ordenaren fundazioaren hasieran gure Guraso santuen artean hain estimu handitan izan eta gordetzen zena, delako gure arma (ongi dakienak esan dit ez zutela ezer gordetzen egun batetik besterako); beraz, kanpotik hainbestean gordetzen ez bada ere, barrutik saia gaitezela horri eusten. Bi ordukoa da bizitza, saria, berriz, handi handia; eta Jaunak aholkatu ziguna betetzea baino besterik ez balitz ere, ordain handia litzateke Haren Maiestatea zerbaitetan imitatzea.
‎geure borondatea haren esku uztean eta barkatzean, horiek guztientzat baitira. Egia da horretan gehiagoa eta gutxiagoa daudela, esana dagoenez: perfektuek perfektu gisa utziko dute beren borondatea haren esku eta esana dagoen perfekzioz barkatuko dute; guk, ene ahizpak, ahal duguna egingo dugu, Jaunak guztia onartzen baitu.
‎Egia da horretan gehiagoa eta gutxiagoa daudela, esana dagoenez: perfektuek perfektu gisa utziko dute beren borondatea haren esku eta esana dagoen perfekzioz barkatuko dute; guk, ene ahizpak, ahal duguna egingo dugu, Jaunak guztia onartzen baitu. Izan ere, Hark gure ordez bere Aita Betikoarekin egiten duen hitzarmen antzekoa dirudi, esanez:
‎Lehen idazketan, labur idaztearen arrazoitzat hau aipatzen du: Beste liburu batzuetan esanak daude.
‎–Badirudi Jaunak nahi izan duela, ene ahizpak, guk uler dezagula hemen bildurik dagoen pozbidea eta liburuak kentzen dizkigutenean ere, ezin kendu izango digute liburu hau, hutsik egin ez dezakeen eta Egia bera denaren ahoz esana dena. Eta, esan dudanez, egunero hainbeste aldiz Pater Nosterra errezatzen dugunez gero, goza dezagun hartaz eta saia gaitezen ikasten hain Maisu bikainagandik, otoitzean erakusten duen apaltasuna eta esanak dauden gainerako gauza guztiak.
‎Ez izan, iturri honetatik edatera dei egiten digun Jaunak, egarriz itotzen utziko gaituen beldurrik. Hau esana dago, eta behin eta berriro esan nahi nuke, Jaunaren ontasunaren berri, fedearen bitartez jakin arren, esperientziaz ez dakiten pertsonak asko kikiltzen dituelako. Gauza handia da, izan ere, bide honetatik doazenak zein maitasun handiz eta gozo tratatzen dituen norberak ikustea, eta nola bideko neke guztia ia bere gain hartzen dien.
‎4 Bada, lehenik badakizue bakarrean izan behar duela irakasten duela Haren Maiestateak; horrela egiten zuen Berak otoitz egiten zuen guztian, eta ez bere premiagatik, guri irakastearren baizik. Dagoeneko hau esana dago, ezin dela era batera hitz egin Jainkoarekin eta munduarekin, horixe besterik ez baita errezatzen aritzea eta beste aldetik hitz egiten dutena entzuten egotea, edota etor daitezen pentsamenduetan murgiltzea haiei eragozpenik jarri gabe; aldarte txarreko tarte batzuetan izan ezik, batez ere malenkonia duen pertsona bada, edota buruko mina duen tarteetan izan ezik; orduan, eginahalak egin arren, ezin du, edota Jainkoak baimentzen ditu ekaitz handietako egunak bere zerbitzariengan beraien onerako, eta nekatu arren eta barrua baretzen saiatu arren, ezin dute, ezta ez daude esaten dutenera ere, hartan saiatu arren, ezta adimenak ere ez du sosegurik hartzen, baizik eta zoroaldi batek eman diola dirudi, hain nahasia dabil.
‎Hoberena honek irautea da, eta zu kaltetu eta eraitsia, eta zurekin dagoen Jaunagatik zuk hala egon nahi izatea. Jarri begiak zeure buruagan eta begiratu barrurantz, esanda dagoenez; zeure Maisua aurkituko duzu, hutsik egingo ez dizuna; alderantziz: zenbat eta kanpoko pozbide gutxiago, gozotasun gehiago emango dizu.
‎Amaitzeko, hori lortu nahi dezanak, bada, diodanez, gure esku dago?, ez dezala etsi esanda dagoenera, hau da, apurka apurka bere buruaren jabe izatera eta alferrik hor ez galtzera, ohitu arte; alderantziz, bere burua mende hartu dezala bere onerako, hau da, barne bizitzarako bere zentzumenez baliatzeko. Hitz egiten badu, saia dadila gogora ekartzen bere barruan baduela norekin hitz egin.
‎38 kapituluko 3 eta 4 zenbakietan esana dago. Lehen idazketan San Pauloren pentsamendua zekarren berriro(, leiala da Jainkoa?
‎Lehen idazketan San Pauloren pentsamendua zekarren berriro(, leiala da Jainkoa? Ko 10, 13), eta beti beti Elizaren esanera egoteko aholkua ematen zuen.
‎4 Orain dela egun batzuk neure bizitzaren kontakizuna idatz nezala agindu zidaten, eta han ere esan nituen gauza batzuk otoitz jardueraz. Baliteke nire aitor entzuleak nahi ez izatea zuek hura ikus dezazuen, eta horregatik jarriko dut hemen han esana dagoen gauza bat edo beste eta baita beharrezkotzat joko ditudan beste batzuk ere. Jaunak bere eskuz jar dezala, eskatu diodanez, eta bere aintzarik handienerako eratu dezala, amen.
‎Nik ohartarazten dizuet, ez diezaiezuela kasurik egin bertute hauei, eta ez dezagula uste izan izenez baino gehiago ezagutzen ditugunik, ezta Jaunak eman dizkigunik ere, garbi ikusi arte; izan ere, gertatuko da zuei min emateko hitz bat esatea, eta pazientzia guztia behera etortzea. Askotan sufri dezazuenean, gorets ezazue Jainkoa, bertute hau irakasten hasia baitzaizue, eta egin ahaleginak sufritzen, bada, horrekin ordaintzea nahi duelako seinalea da, eman egiten baitizue, eta ez ezazue eduki, esanda dagoenez, gordailuan baizik.
‎Eta halakorik ez badago, errezelo handiz ibil bitez, pentsa bezate badutela beldur izateko motiborik, saia bitez zer den jakiten, eskariak egin bitzate, apaltasunez ibil bitez eta Jaunari otoitz egin tentaldian utz ez ditzan; izan ere, seinale hori ez badago, beldur naiz ez ote gabiltzan tentaldian sartuak. Hala ere, apaltasunean ibiliz, egia jakiten saiatuz, aitor entzulearen esanera eta harekin egiaz eta lau lau hitz eginez,? esanda dagoenez?, deabruak zuei heriotza ematekotan diharduela, hor erabilitako bitarteko berarekin bizia ematen dizue, diren eta ez diren mamu eta begitazioak zuengan eragin nahi baditu ere.
‎2 Nik uste dut orain, hobeagoa litzatekeen beste iritziren bati men egiten diodala? Jesus onak gugatik eman zuena ikusirik eta zein ardura handikoa zaigun ematea eta horretarako den zailtasuna? esana dagoenez, gu garen bezalakoak garelako eta hain joera handikoak beheko gauzetara eta maitasun eta adore gutxikoak, harena ikusi beharra genuela itzartzeko, eta ez behin bakarrik, egunero baizik, hemen gurekin gelditzea erabaki baitzuen.
‎gorputzak lan egin dezala, janaria lortzen saiatzea ongi baitago, baina atseden har dezala arimak. Utz ardura hori, luze eta zabal esana dagoenez, zeuen Senarrari, Hark bere gain hartuko baitu beti.
‎3 Otoitza dela-eta zer edo zer esan dezadala eskatu didazue, eta esango dudanaren ordainez, eskatzen dizuet, orain arte esana dagoena bete eta sarri irakur dezazuela gogo onez.
‎1 Jaunak, Haren Maiestatea denagatik, ez diezaiola probatzera eman inori etxe honetan esanda dagoen sufrimendu hau: norbere burua gorputz eta arima estura handitan ikustea, edota Ama Nagusiaren eta aitor entzulearen arteko harreman onak direla-eta, haiek, ez honi hartaz eta ez hari honetaz, ezer esaten ez ausartzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia