Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2007
‎Santamañe aldea… Baina Geldo edo Daño aldetik nahiago dot ibili, bertako bideak askoz be egokiagoak diralako zaldiz ibilteko. Beste lurralde batzuetan, Frantzian esate baterako, bideak askoz hobeto prestatuta dagoz zaldiei begira. Han milaka eta milaka kilometro egin neikez zaldi ganean arazo barik; berton, barriz, hainbat oztopo topatuko neuke, Gorbeiara joan ezkero… Amets bat daukat…
‎Baina euskeraz ez, eta gazteleraz holan idazteak ez dau balio euskeraz bardin idazteko. Berezko modu naturalen bat erabili behar dogu, esate baterako SALDA BEROA, edo SALDA BERO BEROA.
‎Bata apirilaren 26an, 18:00etan, egingo dute Lezamako liburutegian, eta bestea maiatzaren 10ean, 18:00etan, Larrabetzuko Kultur Etxean. Hitzaldi horietan hainbat gai landuko dira; seme alabek kalean edo etxean gaztelaniaz eginez gero, zer egin?, esate baterako.
2008
‎Lurra alde batera utzita, gomaren gainean ere badituzte txapelak: 1990 eta 1991 urteetan lortutakoak, esate baterako. Goiherrik hiru urte eman ditu txapelketa ofizialetan parte hartu barik, nazioarteko federazioak ez baitzuen ontzat hartzen sokatira euskal federazioa.
‎Horrezaz ganera, ahalegin handia egin dau jai batzordeak aspaldian antolatzen ziran ekintzak berreskuratzen: bitsaren jaia eta mozorro lehiaketa, esate baterako. “Iaz lagun asko batu ginan ekintza horretan.
2009
‎Blog horretan ekarpenak egin dituzte herritarrek hainbat arlotan: hirigintza, ekonomia eta enplegua, hornidura eta ingurumena, esate baterako. Era berean, iradokizun ontziak ipini dira dendetan, tabernetan, banketxeetan, Kultura Etxean..., eta batzar bereziak egin dira ume, nerabe, gazte eta bestelako eragileekin.
‎Gazteek lur orotako ibilgailu errusiar bi erosi dituzte; Lada Niva bi, hain zuzen ere. Vladimir Aritz eta Jonen autoak, esate baterako, 20 urte ditu eta iruditu ez arren, ondo baino hobeto dabil. Bidaiaren xehetasunak dituen dossierra ere idatzi dute abenturazaleek eta hori besapean zutela, leku batetik bestera ibili dira diru-laguntza bila.
‎Jarduera diskografikoak ezagun egin du herrialde ezberdinetan, eta kantautorea leku batetik bestera ibili da bere lana aurkezten: Georgia (2000), Argentina (2001, 2004 eta 2006), Venezuela (2001), Brasil (2006), Italia (2006), Katalunia() eta Espainiako Estatua(), esate baterako. Era berean, eszenatoki eta jaialdiak partekatu ditu izen handiko musikariekin; Luis Eduardo Aute, Loquillo, Javier Krahe, Oskorri, Kortatu, Imanol eta Amancio Prada, euren tartean.
2010
‎Derioko Udalak, esate baterako, 90.000 euro eman zituen duela urtebete baino gehiago, autobia ondoan lursailak erosi eta institutu ondoan dagoen ibilgailuen parkinga bertan jartzeko. Parkinga gaur egun dagoen lursaila institutuaren handitze obrak egiteko erabil daiteke, eta Udalak lursail hori doan utzi dio Hezkuntza Sailari.
‎Jesús ez da oraindik bere sormenari askatasun osoa ematera ausartu, eta margolan famatu edo argazkien kopiak baino ez ditu egiten. Besteak beste Munch, Manet, Murillo, Dalí, Modigliani eta Van Goghen lanak margotu ditu, eta normalean bere “ikutua” ematen dio lan bakoitzari, kolorea edo trazuren bat aldatuz, esate baterako. “Klasikotzat” jotzen du bere burua pinturari dagokionez, baina kolorea jorratzeko orduan “garaikideagoa” dela uste du.
2013
‎Bestalde, segurtasuna bermatzen duten ziurtagiriak ere egon dira. Amazonen zortzi helizeduna, esate baterako, helizetako bat galdu arren jarraitzeko gai izango omen da. Eta bukatzeko, airean zein baldintzapean mugituko diren ere arautu da.
2014
‎“Txarra izan zen familiarentzat, lagunentzat, niretzat... Baina gauza asko ikasi nituen, esate baterako, zein indartsu izan ahal naizen... Oso jende ona ere ezagutu dut”.
‎Begiratu ondoko herriei: Zamudion, esate baterako, botoitxoa sakatuta funtzionatzen dute eta Zornotzan ez dago ezta semaforo bat ere.
2015
‎“Jaietako bizkarrezurra dira eta jarduerak dinamizatu egiten dabez”. Loiuko Bakarrak gazte alkarteak, esate baterako, gazteentzako herri bazkaria antolatu dau barikurako, txupinazoa bota baino lehen. Bazkariak 10 euro balio dau eta izena emotea bide honeetariko baten bidez egin behar da:
‎Etxean daukadan 1942ko Dizionario de la Lingua Italianak, esate baterako, hauxe dakar: A BENITO MUSSOLINI DUCE D´ITALIA FONDATORE DELl´IMPERO.
2016
‎Gaur egun, ordea, alde batera utzi ditugu txokoak, eta komunitatea sortu dugu, han eskualdeko elkarteek, enpresek eta norbanakoek albisteak, bideoak edo oharrak eskegitzeko. Esate baterako, futbol taldeek euren partiden kronikak idatzi ahal izango dituzte edo dantza taldeek euren saioen berri eman dute. Eta administratzaileek interesgarritzat jotzen badute Komunitatea atalean dagoen edozein edukiera, webgunearen lehenengo orrian bertan argitaratu ahal izango dute.
‎Bai, esate baterako, bateren batek oporrak hartzen baditu, ba, ez dator ordezkorik. Bere lana beste lankideon artean banatzen dogu.
‎Azaldu deuskun moduan, neskatilek, haur edo kadete mailara ailegaten diranean, esku pelotea ixten dabe, pelota gogorragaz hasten dalako jokatzen. Eta gehienak, edo asko, beste modalitate batzuetara pasaten dira, palea eta trinketa esate baterako. Federakuntzatik hutsune bat ikusi dabe arlo horretan, eta ahalegina egin da emakumeak esku pelotan ibiltzen animetako, eta modalitate horretan be bardintasuna bultzatzeko.
2017
‎krisialdiak zelan ez, ohituren aldaketeak eta bezeroen tipologiaren aldaketeak. “Gu hasi ginenean ez egoan supermerkatu handirik eta oso bezero onak euki genduzan, asteko erosketak berton egiten ebezan andrak, esate baterako. Baina edadekoak izan dira eta hiltzen joan diran heinean galdu egin dogu, gazteek supermerkatu handietara joan gurago dabelako.
‎Aurtengo ikasturtean lau urtetik 12 urtera bitarteko 10 ume inguru ibili dira zirko tailerrean, Sondikako Gorondagane herri ikastetxean. Nolanahi ere, tailerra beste ikastetxe eta leku batzuetan ere ematen da, esate baterako, Plentziako eskolan edo Ubideko Kultur Etxean, eta orotara 60 ume hurbildu dira zirko mundura. Horietako batzuk Sondikako Kultur Etxean elkartuko dira astelehenean, ekainaren 19an, ikasitakoa jendaurrean erakusteko.
‎Eta horrek dirua ere eskatzen du; auto elektrikoa ere badabil finkatzen, baina ni­re ustez, horrek ez ditu gaur egun automobilgintzaren inguruan dauden industria eta lanpostuak bermatzen. Esate baterako, zer egingo dute ba, kulatak egiten dituzten enpresek. Gainera, auto elektrikoak gasolina gehiago erretzen du eta, on­dorioz, kutsadura gehiago sortzen du”.
‎Beste batzuk ordea ez dira hain errazak. Helduen kasuan, esate baterako, CRISPR tresna zelula askotan sartu behar dugu, eta hortxe daukagu erronka nagusietako bat.
2018
‎Pentsiodunen helburua da gutxieneko pentsioak igotzea eta pentsio guztien igoera KPIrekin parekatzea, eta horrela alargunak eta pentsiodunak pobretzea ekiditea. “Dirurik ez dagoela diote, baina haiek badute nahi dutenerako; beren soldatak igotzeko, esate baterako. Estatuan bederatzi milioi pentsiodun gabiltza kalera ateratzen; kontuan hartu dute”.
‎Bizkaiko gizonezkoen ile apaintzaileen elkartea gara eta batez ere gizonezkoen ile apainketa garatu eta bultzatzea dugu ardura. Era berean, erantzuna ematen diegu bazkideen arazoei, ikastaroak antolatzen ditugu, txapelketak… eta antolatzen gara gure errebindikazioak kalera ateratzeko, esate baterako, BEZa jaitsi dadila. Nire ustez, sektoreak elkartu behar du, horrela guztion artean indar gehiago edukiko dugulako gure errebindikazioei heltzeko.
2019
‎Legealdiko lehentasunezko proiektuen atalean 17 egitasmo jaso dituzte, hala nola haur parkea estaltzea, argiteria publikoa eta eraginkortasun energetikoa, eskolako jolastokian estalkia ipintzea eta Artxanda biziberritzeko plana. Bestalde, lehentasunezko kudeaketako proiektuen atalean 42 egitasmo daude, esate baterako, Ola Sondika tren linearen jarraipena, merkataritza indartzea, enplegua sustatzea kirol azpiegiturak hobetzea eta puntu beltzen mapa egitea. Azkenik, modernizazio proiektuen atalean jadanik martxan dauden edota hobetu nahi diren 28 egitasmo jaso dira; haien artean, hauek daude:
2020
‎Lastetxe, Orue, Marike Bekoa... Batzuk desagertu dira, esate baterako, aireportuko lanen ondorioz”, esan digu Jesus Sustatxa elkarteko kideak. Baserriez gainera, beste argazki batzuk ere jaso dira:
‎“Proposamen horiek bat datoz udal gobernuaren lan ildoekin: esate baterako, udal tasak eta –zergak bere horretan uztea, gizarte zerbitzuetarako diru partida handitzea eta, oinarrizko gizarte zerbitzuen bidez, etxegabetuak izan daitezkeenentzako laguntza ildo berari eustea”. Bestalde, dirulaguntza emango zaie Derioko eskolan ikasten duten umeei, Sondikan ikasten dutenen eskubide berberak izan ditzaten, eta langabetuek ez dute ibilgailuen zerga ordaindu.
‎Azaldutakoaren arabera, Txorierriko hainbat leku gogor garbitzen dabiltza eta arreta berezia ipintzen dute kutsatzeko arriskua egon daitekeen tokietan: anbulatorioak, supermerkatuak, farmaziak, hiri altzariak, barandak, postontziak eta edukiontziak, esate baterako. Goizero, garbiketa ibilgailuek tenperatura handiko presiopeko urarekin eta desinfektatzaileekin garbitzen dituzte aipatutako lekuak zein zabor edukiontziak; ostean, beste talde batek eskuz fumigatzen ditu leku horiek, desinfektatzaileak erabilita.
‎Maskarak egiteko, lagun batek mutilentzako bainujantziak egiteko zuen oihal soberakina erabiltzen dabiltza, eta Sanchezek zuen materiala, esate baterako, goma eta alanbrea. “Beharbada, ez dira maskararik eraginkorrenak izango, baina oso oihal trinkoa da, eta ezer ez ipintzea baino hobea izango delakoan gaude”.
2021
‎Munduko klima ez ezik gertuko klima ere aldatuz doa eta: paseoan gabiltzala, esate baterako, tenperatura aldaketa igartzen dugu, basoa zein den gora-behera. Ondo jagotako baso batek ura kudeatzen eta mantentzen du, eta ekosistema orekatuak gura baditugu, basoak bere funtzioa bete behar du”.
‎Lezamako jaien ordez, hainbat kirol eta kultura ekitaldiak egiten dabiltza azken egunotan herrian. Bihar, hilaren 10ean, esate baterako, profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dira frontoian 20:00etatik aurrera. Lehenengoan, Salaberria Etxebarria bikotea arituko da Zubizarreta III.a Uriondo bikotearen kontra; eta bigarrenean, Olaizola II.a Albisu, Elezkano II.a Rezustaren aurka.
‎“Ezin zara inora eskatzera joan, ezta erakundeetara ere. Entrenatu ahal izateko, Nafarroara, Errioxara, Burgosera edo Kataluniara joan behar dugu, eta, egia esan, pena da etxetik hurbil zirkuiturik ez egotea… Beste herri batzuetan, esate baterako, Katalunian edo Galizian, kirol hau nahiko babestuta dago eta erakundeek diruz laguntzen diete pilotuei. Bertan, aldiz, ez dago rallyetarako diru-laguntzarik eta oso zaila da lasterketak aurrera ateratzea”.
‎Luzea da ikerketa prozesua; paratuberkulosiaren kontrako txertoa garatzen, esate baterako, 15 urte daramatzate. “Ikerkuntzan egiten den inbertsioa ez da nahikoa; txikia da, gurearen antzeko bizi maila duten herrialdeetan egiten denarekin alderatuta.
‎Sondikan, esate baterako, “Eguneroko emakumeen meritua” argazki erakusketa antolatu nahi dute Garrasia talde feministaren kideek eta, horretarako, herritarrei eskatu diete garrasiatf@gmail.com helbide elektronikora edo taldearen Instagramera inguruko emakumeen argazkiak bidaltzeko, “egunerokotasunetik, eremu ikusezinetatik borrokatu diren emakumeen argazkiak. Emakume horiek ohoratu nahi ditugu, eta bizitzari eusteko egin dituzten ekintzak ikusgai egin”, azaldu dute.
2023
‎Aurrerapauso sendoak eman dira. Burura datorkit, esate baterako, Euskaraldia bi aldiz egin dugula. Bigarrena, gainera, oso kolokan egon zen, baina egiteko erabakia hartu zen, eta nik uste dut klabea izan zela.
‎Batzuetan, bai; esate baterako, zapatu batzuetan bi emanaldi egin ditugu ekainean; edo barikutik astelehenera arte egun guztietan izango dugu kontzertua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia