Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.719

2000
‎Julio Urkixok bildu zituen bere lanak, sarrera eta oharrez osaturik argitaratzeko (ikus Obras vascongadas del Doctor Labortano Joannes D. Etcheberri, 1712 Paris, 1907), norengan aurki genitzakeen giza eskubideen alderako iritziak. Esate baterako, Lapurdiko Biltzarrari idatzi zion gomendiozko gutun hartan zioen: –Mundu hau bada bere oinean badago, mantentzen bada, legeak egiten badira, nori bere zuzena begiratzen bazaio, jakintasuna, eta eskolak irakasten, eta ikasten badira, eta guztien gainetik baldin salbatzen bagara; ontasun eta fagore hauk guztiak heldu zaizkigu mintzotik eta hitz egitetik?.
‎Rocío honek harritzen nau, esaten dituen guztietan. Esate baterako azaldu didanean arkitektura ikasketak azken mailan utzi dituela (amaitzeko pare bat asignatura geratzen zitzaizkionean), zertarako eta Londresera joateko aktoresa izateko asmoz. Edo Los Angeleseko auzo desberdinetan lau mutil lagun dituela, batak bestearen existentzia ezagutzen ez duelarik noski, eta lauren kontura moldatzen duela bere unibertso sentimentala.
‎Errazagoa zatekeen berarentzat, Dublinen egin bezala, kontrazeinua aurkitzeko ahalegina egitea, esate baterako" O’Brien’s" sartzea, eta gero" Abbey" hitzarekin saiatzea, eta azkenean Eiderrek aukeratutako hitza" Holiday" zela deskubritzea. Eta hori jakinda, izen bereko aterpetxera joan eta logelaren lasaitasunean hirugarren artxiboa irekitzea.
2001
‎Eta bere hogeita zazpi urte bete berrietan pentsatu du gogoz kontra ere. Azken urteetan, esate baterako, zer da bere bizitzan aldatu dena. Ezer ez.
‎Ilusio handiz kontatu zion dena, Lucas bera Vienako kontzertuaren antolatzaileetako bat balitz bezala edo, are, munduan zehar aukeratutako musiko bat balitz bezala, Belgradokoa esate baterako.
‎Sinplea zen jolasa: Marcosek idazten zuen lehenengo esaldia, esate baterako, Zikoinak ez du restopik Afrikarako bidean. Romari ez bazitzaion elementuren bat gustatzen, borragoma hartu eta ezabatu egiten zuen.
‎Harrigarri egiten zitzaion nola jartzen zituzten kamerak: laugarren kamera, esate baterako, helikoptero batean. Eta laugarren kamera horrek erakutsi zion, hain zuzen, ziklisten tropela, goi goitik, muino bat igotzen, eta ezkerrean arbolak, berdeak eta okreak, eta eskuman hilerri bat, berdea eta okrea.
‎Hala eta guztiz ere, solasaldia bizia zen eta Romaren nebak ere asko hitz egin zuen eta bere problema kontatu zuen. Eta bere problema zen leku huts bati begira geratzen bazen, esate baterako koadrorik gabeko horma bati begira edo sabaira begira, eta beste ezertan pentsatu gabe eusten bazion begiradari, gauza arraroak ikusten zituela han, hala nola, xakean ari diren enterradoreak edo pelikulen argumentuak kontatzen dituzten mandeuliak.
‎Katedraletan euren irudiak jartzen zituzten erregeek: Jesus, apostoluak, aingeruak eta erregeak (Abelardo IV.a, esate baterako). Hil zenean, ze zeru mota eman zioten Abelardori katedrala kakaztu eta gero?
‎1 Begiak neurrigabe zabaltzen dituzte, ezelako sorpresarik, ezbeharrik edo sustorik hartu barik; esate baterako, parke batean jesarrita, arratsaldeko zortziak eta hogeian, udan.
‎Gizaldiz gizaldi lau taldeok 3.000 baino talde (kasta) gehiagotan banandu ziren, lanaren arabera. Urregile bat, esate baterako, arotza baino gorago dago. Eta jendea jainkoekin harremanetan ipintzen duen Brahman apaiza goren gorenean dago.
‎Zerbait iritsi dute. Uttar Pradesh en, esate baterako, administrazioko 540 lagunetatik 150 dalitak dira. New Delhin gobernuko lanpostuetatik %15 dalitentzat dira.
‎Ontzia abante dena doan artean, ezin izango dizkiezu zerrendak egiten hasi diren militarrei galderak erantzun. Permanent Adress, esate baterako, burua altxatu eta permanent adress galdetuko dizutenean.
‎‘Batzuetan bai. Esate baterako, labana zelan esaten den galdetu, hatz erakuslea ere erabili badaezpadan labana seinalatzeko, eta posible da besteak ondo ez ulertzea. Zure hatz erakusleari begiratuko dio eta zure intentzio hori, igual, batek hatz erakuslea itzuliko du, beste batek burdina, eta beste batek tresna, eta beste batek zorrotza, edo arriskutsua.’
‎Hau, daten konparazioa aintzat hartuz gero, etorkizunean gertatzen ari da. Neba gaztearen gutunak, esate baterako, bi hilabete lehenagoko data du:
‎‘Antzinako bidaiariek urberoak aurkitu zituzten, ’ esango du Axelek, ‘Erik Sorensenek esate baterako 69 gradu zentigradutakoak topatu zituen.’
‎bakar bakarrik. bbk. Baina deklarazio bitxiak ere badira, esate baterako: ‘Isilik geratzea, giza jokamodu legitimo eta oso logikoa da, ’ errime esateko egokia iruditzen zaidana.
‎Telebistan hondartza irudiak agertu dira, Rio de Janeiroko hondartzan izotzean eskultore den Nelson Oliveira aurkeztu dute. Izotz hutsezko eskulturak egiten omen ditu, A garota de Ipanema izeneko hori esate baterako, eta obrak hondartzan bertan erakusten dira.
‎Eta baloia beste ekipoko batek kenduz gero, ba tira, baina sarritan zaharrago batek kentzen zizun, bosgarren edo seigarreneko batek, edo orduan kito. Urruti izeneko batek, esate baterako, baloia hartu eta, Iribarren sakea eginez, baloia estratosferara botatzen zigun beti. Gero, lehenengo bere oinetakoari begiratzen zion, ea apurtu ote zuen, eta zapata apurtu ez bazuen baloiaren itinerarioa miresten zuen, harik eta pilota nonbait erortzen zen arte, patioan bertan txut bertikalarekin, edo Ikastetxeko teilaturen batean edo lekutako orturen batean txut eliptikoagoekin.
‎‘Derrigorrezkoa, ’ esango du Axelek barreka. ‘Hara hemen situazio bat, esate baterako. Autoan zoaz eta batbatean, mafiakoek hiru auto jarri dituzte bidean trabes zure aurrean, zu tiroka hiltzeko agindua dutelako.
‎Trakatrak honek beste hainbat berba ekartzen dit gogora, esate baterako be gi ttu a kor du be da rra, baina gurpilen jirabirak iradokitako berbaroa ere apur bat irreala da, as mo-ak as mo-ak bai no ez.
‎Eta hor lotu zait goiza liburua eskuan, memoriaren disoluzioekin, batzuetan hartu eta orriak mekanikoki pasatuz, besteetan pasarte batean geratuta, ondo nahastuta, hurrengo orrialdera pasatzeko gauza ez naizela. Ahaztu egin dut frantsesa, ez ditut hitz guztiak ulertzen, zer ote da, esate baterako, le néant. Galdu egiten dut zentzuaren haria, eta ulertzen dudanak ere ez dit Goioren kasuan zer egin behar dudan erakusten.
‎Eta han intxaurrondoko bere tronuan egon zen luzaroan, lurretik lau metro gora, adarraren gainean zaldiaren bizkarrean bezala lasai eserita, paisaia eta denbora errebisatzen, munduaren antolaketa ezkutuki zentzuzkoa igarri guran. Baina ez zuen zentzu orokor handirik antzematen, gauzak nahiko absurdoak ziren berez, arkanbeleak esate baterako, eta kakalardo adardun haietako bat hartu zuen eskuan eta erabat zentzurik gabekoa iruditu zitzaion. Eta zaunka urrunak entzun zituen, igelak kroak kroak entzun zituen, kilkerren erestaldia, eta geroago, gaueko hamarrak edo hamaikak aldera, tejabana gaineko enborretan pausatuko zen seguru asko, eta intziri ikaragarria entzungo zuen.
‎‘Teoria horren oinarrietako bat kontinenteen arteko ahokadura da. Amerika eta Afrika hurbilduz gero, esate baterako, Afrika ekuatoriala Antilletan ondo sartuko da, eta Brasilgo lurmuturra ere ondo sartuko da Gineako golkoan. Gainera, kontinenteak urtero lauzpabost zentimetro urruntzen dira elkarrengandik.’
‎‘Inguratu egin gaituzte, Bonnie! ’ Clydek esan, esate baterako, eta pantaila batbatean zuri geratzen zen.
‎Trikimailuak. Esate baterako, odolari buruzkoak. Hain emaro isurtzen zen odol hura ez zen benetakoa.
‎Baina udaren hondarrak ez ezik, neguaren letaginak helduko dira ari arian, eta letaginak ez dira denak itsusiak izango. Halako egun batean, esate baterako, ostadar arraroa osatuko da, gortina kiribil gorri, berde, urdin eta egundo ikusi gabeko koloretakoak zabalduko dira zerutik zintzilik itsasoraino. 19 gradu izango dira zero azpitik eta elurra atertu gabe.
‎Bere ontasuna urtaroek ere frogatzen omen zuten eta, Jainkoa belauniko bere buruari otoitzean imajinatzen genuen. Baina Jainkoaren justizia ez zen hain ulerterraza, hiltzeko kondena orokorraz aparte infernuan ezartzen zituen zigorren krudelegia esate baterako. Zeure ama bera ere infernuko suzko amildegian higatu zen, eta hatz puntak uretan bustiko zituen, Padre Mendiberen esanetan, eta hatz puntetako ur tanta hori ezpain erreetara eramaten ahaleginduko zen sekula betiko, alferrik beti.
2002
‎Nola ez nuen atsegin izango, Rezolako tximiniak –ene ametsetako Gulliverrek– liluraturik banindukan eta hura ume umetatik imitatu nahi izan banuen? Bai baitira munduan ekologia baino premia handiagoko beharrak, eta asko eta asko baitziren auzoko bizilagunak zementu fabrikan lan egiten zutenak, ene gurasoen lehengusu batzuk, esate baterako, baita ene izeba Luisaren senarra ere. Ke hura, beraz, eguneroko ogiarekin lotzen nuen, eta horregatik nuen, beharbada, tximiniaren irudi hura atsegin.
‎Izan ere, esan berri dut nola aurkitzen nintzen ni neu, amodioarekin etsitua bezala, hotz eta urrun, Sara ezagutu baino lehen bederen. Hargatik, aise erabiltzen nuen umorearen ezten maiz korrosiboa, anbulatorioko beste medikukideen aurrean, esate baterako, sarkasmoaren mugetaraino. Neure esperientzien ondoren, ez bainuen amodioan sobera sinesten.
‎Baina horrek ere ez zuen zertan gertatu, halabeharrez. Churchillen kasua zegoen, esate baterako. Edo, hurbilago, ene kontsultatik pasatzen zen hainbat eta hainbat agure zahar.
‎Baita beste lagun batzuenak ere. Dioni eta Soniarenak, esate baterako. Biak ziren Almeriakoak:
‎Esan nahi baita bere buruari aitortua besteei aitortzea falta zitzaiola: bost urte haietan ezagun egin zituèn herriko gizon emakumeei, esate baterako. Haietako batek baino gehiagok galdetu izan baitzion zer moduz ote zegoen Sergio, aspaldi ez zutela ikusi...
‎Eredua. Arantxak, esate baterako, ez zion barkatu. Esan zion:
‎Eta, batzuetan, gonbidatu egiten ninduen bere ibilaldietan. Egun batean, esate baterako, nik bederatzi edo hamar urte nituela, Santio mendirantz eraman ninduen, bazkalondoan. Gailurrera iristeko gutxi falta zitzaigunean, miru bat ikusi genuen, zeruan jira eta bira.
‎Baita txoriak ere. Txoriak, esate baterako, zepoan hartzen nituen. Eta haiek behin akabatuz gero, labana txiki batekin irekitzen nituen, haien tripak aztertzeko.
2003
‎Gainera, jaiotza eta heriotza hurbil jartzea jolasaren kalterako izango litzateke; izan ere, hil eta gero, jendeak ez dauka ohiturarik gauzak egiten jarraitzeko. Hil eta gero, esate baterako, jendea ez da goizeko seietan altxatzen lanera joateko edo ez ditu futbol partiduak antolatzen, ez lagunartekoak ezta profesionalak ere. Esan daiteke, erratzeko beldurrik gabe, goitik behera alfertzen dela pertsona hil eta gero.
‎Gerra asko irabazita zegoen bera 25 titular haiekin eta zertan hasiko zen aldatzen. Altuegiak ziren, gainera, ordezko soldaduak, eta aski ezaguna da pertsona altuak ez direla onak gerrarako, ez eta, esate baterako, brikolaje lanetarako ere. Pertsona altuak ez dira onak, oro har, ia ezertarako.
‎Eta, betiko moduan, eltxo bat irten zen iturriko muturretik. Ez dakit beti eltxo bera zen ala eltxo diferenteak ziren, aurrekoen seme alabak, esate baterako, edo koinatu errainak. Kontua da, iturria desorduetan zabaltzen nuenean, beti irteten zela eltxo bat iturriko muturretik, barrutik, erdi lotan eta nahiko portaera desorekatuarekin.
‎Eta gomazko pilotaren boteak distraitu egiten zuen Matias nerbioso zegoenean edo bere burua lekuz kanpo sentitzen zuenean. Esate baterako koktel batean edo argazki ofizialen bat egiten ziotenean. Horregatik agertzen zen argazki askotan –egunkarietarako eginikoetan ere bai– gomazko pilota bat eskuan, edo, beste era batera esanda, suge anarkista bat eskuan.
‎Bere buruari buruz idazten zuen Matiasek. Esate baterako, escola hitza hartzen bazuen, idazten zuen: " Pariseko jesuiten ikastetxean ikasi nuen hamasei urte ondo bete arte." Ez zekien jesuitek ikastetxerik zeukaten Parisen; berdin zion, gainera.
‎Hilobi batzuetan oso gustura egoten zen Matias; gominolak jaten direnean bezain gustura. Gales ipar mendebaldeko hilerri batean, esate baterako. Bere burua imajinatzen zuen Matiasek hilobi barruan, hilkutxa akoltxatu batean, gustura, gominolak jaten.
‎Kale bat zen Henri Dunant kalea, eta beste kale bat zen Hendrick Van Balen kalea eta beste bat, esate baterako, Egas Moniz kalea. Matiasi denak iruditzen zitzaizkion berdinak, Hendrickek eta Egasek zerikusirik ez daukaten arren.
‎Kuriosoa egiten zitzaion une hartaraino entziklopedia bera ikusi gabe zuela konturatzea; argazkietan ere ez zuen ikusi. Kuriosoa egiten zitzaion, esate baterako, azalaren kolorea ere ez jakitea edo izenaren azpiko marra antiestetiko haien berri ez izatea, entziklopedia haren bila hainbeste denbora eman ostean, entziklopediari buruz hainbeste hitz egin eta gero.
‎Ez zuen mindu, jakina, Malcok Museora joan behar izateak, ez baitzuen Matiasek aparteko gorrotorik museoen kontra. Museoek bizitzaren aurrean daukaten jarrera gustatzen ez bazitzaion ere, ez zeukan ezer museoen kontra eta gustatzen zitzaion, esate baterako, museoen intentzioa. Intentzioa bai; museoen intentzioa asko gustatzen zitzaion Matiasi.
‎Baina lau edo bost segundoz madarikatu zuen gehienez ere. Izan ere, Matiasen madarikazioak ez ziren iraupen handikoak; ez ziren, esate baterako, madarikazio maratonianoak.
‎Angustiatu zen ez ziolako astirik emango benetan egin nahi zituen gauzak egiteko. Eta katastrofea izango litzateke, esate baterako, arratsaldeko lanak –transkripzioak eta– gaueko bederatzietan amaitzea: afaldu eta oheratu beste lanik egiteko astirik ez lukeelako izango orduan.
‎guztiz hilarri homologatuak, guztia esan behar bada. Baina pentsio bateko balkoi batetik ezin da halako afirmazio erabatekorik egin, begien trukoa izan zitekeelako hura edo, are okerrago, burmuinaren trukoa izan zitekeen, eta burmuina izaki peligrosoa izan daiteke, batez ere etxetik kanpo gaudenean; esate baterako, etxetik zazpi ordura gaudenean, trenez. Existitzen ez dena inbentatzeko abilidade inportantea dauka burmuinak.
‎Baina normalean ez zuten ezertarako balio italiarrak entziklopedietan sartzen zituen gauzek. Sartzen zituen, esate baterako, pasatutako loteria txartelak, zapata dendetako ordainagiriak, elektrizitate erreziboak. Paper zatiak ere sartzen zituen italiarrak entziklopedietan.
‎Eta faltsifikazio batzuk txikiak ziren, inokuoak. Faltsifikatzen zituen, esate baterako, presoen jaiotza datak edo gurasoen izen abizenak. Izugarri gustatzen zitzaion, horrezaz gainera, presoen jaioterriak faltsifikatzea.
‎Izaera faltsifikatzen zaio pertsona horri. Faltsifikatzen zaio, esan zuen Luvinok, erabiliko duen galtzontzilo tipoa, esate baterako. Izan ere, herri bakoitzean galtzontzilo diferenteak saltzen dira.
‎Batzuetan amorratu egiten dira espagetiak, batek daki zergatik, eta eraso egiten diote pertsonari. Malcori, esate baterako, salto egin zion espageti batek eskutik alkondarara. Alkondarako poltsikoan sartu zitzaion.
‎Eta leku askotan ezagutzen dituzte Gaudí eta Gómez de la Serna. Ezagutzen dituzte, esate baterako, Argentinako herri minuskulo batean. Herri horretako etxe gehienak egin zituen arkitektoa oso Gaudízalea zelako.
‎Kimikaria zen Van’t Hoff, Nobel saria, 1901ean. Baina ez zuten Argentinan ezagutzen, esate baterako, herri minuskulo batean, eta ez zen tangoetan aipatzen, ezta milonga triste batean ere.
‎Ohea izango da, beharbada, munduan interpretazio gehien dituen tresna. Pertsona batzuk, esate baterako, ohera sartzen dira mariskeria batera sartzen diren bezala. Esan nahi da pertsona batzuk errespetuz sartzen direla ohera, ezin dutelako nahi bezala lo egin eta, zazpi ordu egiten badituzte ohean, lau itzarrik egoten direlako.
‎Matiasen buruko lehen ilea burkoaren gainean pausatzen zen unean bertan geratzen zen lotan. Interruptorea zen Matiasen ilea, eta burkoaren kontra jotzen zuenean zerbait amatatzen zen klak Matiasen buru barruan; amatatzen zen, esate baterako, Matiasen espiritua klak. Edo, beste era batera esanda, loak hartzen zuen klak Matias, kontenplaziorik gabe.
‎Baina bigarren egunean ezagun egiten zitzaion gehiena. Ezagun egiten zitzaion, esate baterako, sabaiko mantxa hura, ohe gainean zegoena. Sabaia zuri zuri zegoen bestela, baina mantxa bat zeukan ohearen gain gainean.
‎Eta Idus itsasoaren ondoan dagoen munduko herri bakarra balitz bezala pentsatzen zuen hori. Bazekien gogoeta tontoa zela, baina gogoeta tontoak izaten dira normalenak etxetik kanpo, haizeak mugitzen dituen partikula jobialak sudurretik sartzen ari zaizkigunean, esate baterako.
‎Baina ez dira poetak konturatzen solemnitatea marketing txarra dela, eta historiak nahiago izaten dituela bestelako epitafioak. Nahiago duela historiak, esate baterako, H. G. Wellsen epitafioa: " Ez nizuen, ba, nik esan, babuok!"
‎Izango zuen Fisikak azalpenen bat. Hori baino inkognita handiagoak ziren, dudarik ez, pantera arrosari gertatzen zitzaizkion gauzak, esate baterako. Inkognita erraldoiak ziren pantera arrosarenak.
‎Amak ez zuen alaba egunero leku hartan imajinatu nahi. Ez zuen imajinatu nahi, esate baterako, jubilatu arte han. Eta imajinatzen hasten bazen, imajinatzen zuen aurpegiko mantxa gorri haiek gorputz osora zabalduko zitzaizkiola alabari, eta azal zati handiagoak jausiko zitzaizkiola, komunean eta egongelako sofan, eta arrain baten itxura izango zuela alabak pertsona batena baino gehiago.
‎Apur bat tontoa iruditu zitzaien, hala ere, 26 urteko alaba zigortuta edukitzea. Esate baterako gelatik atera gabe; esate baterako asteburu batean.
‎Apur bat tontoa iruditu zitzaien, hala ere, 26 urteko alaba zigortuta edukitzea. Esate baterako gelatik atera gabe; esate baterako asteburu batean.
‎Pentsatu zuen pertsona inportanteak zuztarrik gabe hiltzen direla, asko pentsatu gabe hiltzen direla, edonon. Askozaz egokiagoa izango litzateke herri txikiago batean hiltzea edo herria ere ez den batean hiltzea; auzune batean, esate baterako. Hartara, entziklopedia batean sekula agertuko ez ziren herrien izenak agertuko lirateke.
‎Gero fijatzen hasi nintzen eta izen ezagun asko zeuden w letra hartan, Henrik Wergelanden orri berberean. Esate baterako, Win Wenders zinemagile alemaniarra (Düsseldorf, 1945) edo H. G. Wells idazle britainiarra (Bromley, 1866 Londres, 1946) edo Westfaliako itunak, Hogeita Hamar Urteko gerrari amaiera eman zioten itunak (1648) edo James Whistler, pintore eta grabatzaile estatubatuarra (Lowell, Massachusetts, 1834 Londres, 1903) edo Walt Whitman, poeta estatubatuarra (West Hills, 1819 Camden, 1892), bertso... Eta Walt Whitmanen erretratu inponente bat zegoen entziklopedian.
‎Grabaketak egiten jarraitu zuen. Eta grabatu zituen, esate baterako, Iduseko familia baten gorabeherak. Edo, hobeto esanda, aitaginarreba eta errain baten gorabeherak.
‎Harritu nintzen inork ez zidalako arkitektoaren bizitza kontatu, eta harritu nintzen arkitektoen bizitzak arruntak izaten direlako, normalean. Gaudí, esate baterako. Tranbia batek harrapatuta hil zelako salbatzen da Gaudíren biografia, esate baterako.
‎Gaudí, esate baterako. Tranbia batek harrapatuta hil zelako salbatzen da Gaudíren biografia, esate baterako. Bestela bizitza arrunta izan zuen Gaudík, Familia Santua eta Güell Parkea okurritu zitzaizkion arren.
‎Ume bat ezin delako, berez, saltzailea izan, hipodromo bateko arduradun izan ez daitekeen moduan. Esate baterako.
‎Eta postariek arkitektoa madarikatuko zuten, inhumanoa delako kale bati hain izen luzea jartzea. Eta inoiz baino nekatuago helduko ziren postariak etxera, iluntzean, eta administrazioak oporraldia luzatu zien, berrogeita hamar egun esate baterako, eta postari batzuk goizaldeko lauretan esnatuko ziren bat batean, ikaratuta, eta emazteek esango zieten hiru ordu laurden eman zituztela gauza bera errepikatzen: " Luciana Langa Birelda, Matilde Bas Ledor eta Maria Olda Belade kalea, 10, 3.H".
‎Zineari buruzko hiru lau komentario egin zituen gero, bat bera ere sinistu gabe. Esan zuen, esate baterako, pelikula batzuk kortxozkoak direla eta beste batzuk mortadelazkoak. Lekuren batean irakurri zuela hori.
‎–Aktore adiskide batekin hitz eginda zegoen heriotza antzezteko. Entseguak ere egin zituzten behin eta berriz, eta ez nuela inolako arriskurik esaten zidaten, aski nuela egun horretan batzordeko norbaiti, zuri esate baterako –eta begirunez begiratu zidan–, telefonoz dei egin, heriotzaren berri eman eta prestaturik zituzten frogak, lehen eman dizkizudanak, erakustea eta ondoko egunetan jendaurrean burumakur, goibel eta samindurik agertzea, aski nuela hileta egunean eta omenaldikoan malkoren batzuk isurtzea edo, ezin banuen, betaurreko beltzak jantzirik, nire itxura urrun eta ausentearekin ibiltzea, ... Nik ezetz erantzun nien.
‎Seguru nago gauza batzuk nire etxean uztea erabaki zuela itzulera errazagoa izan zedin. Gutxien uste nuen lekuetan topatu izan ditut geroztik behin eta berriz irakurtzen zituen nobelak, Max Frischenak esate baterako, eta nire arropa zuriarekin nahasian aurkitu izan ditut bere musuzapi ñimiñoak edo kolore desberdinetako bragak, Monikak prenda hori etengabe aldatzeko ohitura baitzuen, umorearen arabera beharbada, zuriak goizetan edo beltzak gauez ateratzen ginenean. Batzuetan, ni baino lehen altxatu eta bere egitekoetara joaten zelarik, prenda lorratz bat utzi ohi zuen pasilloan barrena.
‎–Gauza askotan antza duzue. Orain, esate baterako, Frischek bezala hitz egin duzu –esan zidan, eta nigan beste norbait ikusi edo nik beste norbait gogoratuko banio bezala begiratu zidan.
‎Neke horien buruan proiektua alde batera utzi eta Travenen jantziak soinean zituela ibiltzen omen zen haren esaldi famatuenak errepikatuz, ideario anarkistaren goiburuak aldarrikatuz. " Itotzen gaituen zibilizazio honen aurkako defentsa bakarra gezurra da", esaten omen zuen, esate baterako. Garbi omen dago Traven bera dagoela nahasketa horien iturburuan, berak pilatu zizkiela ondotik etorriko ziren biografoei arazo eta behaztopak, eta berak sortu zuela berariaz misterioa.
‎Garbi omen dago Traven bera dagoela nahasketa horien iturburuan, berak pilatu zizkiela ondotik etorriko ziren biografoei arazo eta behaztopak, eta berak sortu zuela berariaz misterioa. Michael L. Bauman ikertzaileak, esate baterako, idazlearen ideario anarkistan oinarritzen omen du jarrera hori; aginte mota guztien kontrako gorrotoan, burokraziarekiko mespretxuan, estatuarekiko mesfidantzan. Ez da gure idazlearen kasua, nekez aurkituko da honengan jarrera politiko hain garbirik, baina Travenek bezalaxe, iruzurrez, okerreko norabidez eta aztarna faltsuz beteta utzi die bidea ondotik etorriko zaizkion aztertzaile eta biografoei.
‎Eta hirugarrenarekin, Gravity’s Rainbow rekin irabazi zuen, azkenik, 1974an National Book saria, herrialde hartako handiena, baina ez zen saria jasotzera agertu eta inork ez daki nolako itxura duen, inork ez du ezagutzen Thomas Pynchonen aurpegia. Gure idazlearen jarrera Pynchonena bezain legezkoa zela nabarmendu eta gertatuaren errua denona, gizarte osoarena ez ote den galdetu ondoren, isiltasunean gorde nahi izan duten beste zenbait idazle aipatzen nituen artikuluan, Salinger edo Thomas Harris esate baterako.
‎Hondamendi batetik onik atera den pertsona bakarra zirudien komisariako itxarongelan, komisarioak arrapaladan bildu zituen lekuko eta ezagunen artean. Ondoan eserita, esate baterako, atso ileurdin bat genuen, etxeko bata zarpail eta zapatila beroekin. Besoetan zakur ñimiño bat zeraman, ertzainen bat agertzen zen bakoitzean zaunka egiten zuena.
‎Gure artean gauzak okertzen hasi zirenetik (hasieran grazia egiten diguten gauza berberek sortzen digute gero ondoeza) maiz izaten zituen maitasun erasoaldi horiek. Niri lepotik heldu eta maite ninduela esanez egiten zituen minutu batzuk, nik egunkariari begira, patatak zuritzen edo are egiteko konplexuagoetan murgilduta jarraitzen nuen bitartean, Barthesen saioren bat irakurtzen, esate baterako.
‎–Pentsatu dut horretan ere –jarraitu omen zuen gizonak, eta barre haize bat marraztu omen zitzaion aurpegian–, baina gustatzen zaizkidanak erabiliak daude: Goethe, esate baterako, edo Shakespeare edo Musil bera, Svevo ere gustatzen zait, edo besterik ezean Bernardo Atxagarekin konforma naiteke, baina ez dago zer eginik, goitizen horiek guztiek beren jabeak dituzte.
‎Bere pertsonaiak ez dira, noski, gordelekuetan bizi, salbuespen bakanetan izan ezik, baina han hartzen dute atseden, han bilatzen dute babesa, han sentitzen dira beren aisiara. Bere nobela labur bateko protagonistak, esate baterako, gerrako frontetik ihes egin eta baserriko kupel batean gordeko du bere burua. Gauez bakarrik aterako da pixka bat egurastera.
‎–Izugarri motza omen da tratuan. Ez omen da gauza auzoko eta ezagunekin hitz bi jarraian egiteko, eta igogailuan norbaitekin tokatzen denean txistua jotzen hasten omen da isilka, benetako piezak, pianorako idatzitako lan zailak esate baterako, eta baita lan sinfonikoak ere. Auzokoek kontatzen dutenez, hirugarren solairuan bizi delarik, pieza maiz bere ederrenean utzita ateratzen omen da, ezer esan gabe.
‎Heriotzaren eszenatokian detaile txikienak erabakigarri bihurtzen dira. Lekuko batzuek, esate baterako, garrantzi handia ematen zieten emakumearen betaurreko beltzei eta buruko zapiari, bi elementu horiek, bigarrenak bereziki, hain anakronikoa izaki, besterik gabe eramailea errudun egin balute bezala.
‎Polizia nobelan aditua zen. Hilketa bakoitzaren diseinua interesatzen zitzaion, ez exekuzioa, eta inoiz, bilera osteko txolarteetan, hizketan uzten genionean, gauzatu gabeko krimen handien aipuak egitea gustatzen zitzaion, zeren literaturaren historian libururik gabeko idazleak dauden bezalaxe (Sokrates esate baterako), krimenaren analetan ere ba omen daude, zioenez, odol tantarik isuri gabe (tinta tantaren eta odol tantaren arteko simetria topikoa guztiz atsegin zuen) sekulako hiltzaile gradua lortu dutenak. Nik ez bide nuen askorik ikasi maisu handi horiengandik.
‎Badakigu, musu baten epela ezpainetan eta maindireen artean izerdi lurrin gozoa utziz alde egin duen emakumeak ebaluaketa bat egingo duela bidean eta, etxera bezain pronto, leihoaren argitan eseri eta bere egunerokoan, kontaduria sentimentala eramateko duen liburuan, zure nota idatziko duela: " eskuekin trebea da, ahoarekin ez hainbeste, barruan sutsu baina laburregi", esate baterako, edo, nik al dakit," beti dago prest, ganoraz hasten da baina atseden luzeak behar izaten ditu", eta ondoren zoko gorderen batean ezkutatuko duela. Inoiz edo behin, bizitzan behin edo birritan gertatuko da baina gertatu izan ohi da ez altxatzea ere.
‎Arrakasta ezagutu eta galdu duenaren itxura hartzen omen zioten baina, galtzaile gehienek ez bezala, eroapen handiz zeraman egoera, duintasunez eta kexarik gabe, inoiz ere tragediarik egin gabe. Ibiltzeko eran, esate baterako, oraindik txaloak entzuten ari den dantzari baten pausajea suma omen zekiokeen, begiradan jendearen maitasuna ezagutu duenaren beroa eta imintzioetan aktore baten dotoretasuna, baina ez omen zitzaion iragan horren hobespenik nabarmentzen, gailurretik berariaz jaitsi eta itzalean hobeto sentituko balitz bezala. Gizonezkoek, urrutikoa hobesteko dugun joerarekin, ez zirudiela hemengoa zioten eta erbestekotasun horrek erakargarriago egiten zuela.
‎Hor zeudela esan ohi zuen, eroritako gizaki horiengan, bizitzaren metaforarik ederrenak, eta banekien autobiografiaren bat idaztekotan hor zituela kontakizun iturririk onenak. Urruneko hotelen batetik deitu ohi zuen astebete edo biren buruan eta banekien orduan paper konbentzionalagoren bat antzezten arituko zela, Romain Garyren itxurak eginez, esate baterako, horixe baitzen behin eta berriz irakurtzen zuen idazlea, Emile Ajar asmatu aurretik eta ondoren. Orduan, beste norbaiten paperean zebilenean, bazekien atsegina eta maitagarria izaten.
‎Eta ongi sentitzen naiz, gainera, lan egiteko gogoarekin. Atzo, esate baterako, Justoetxeko don Justo lehengusuarekin egon nintzen, eta Etxabekoa egina dago...
‎Izan ere, harrera on haren ildotik gauza asko bururatu zaizkio. Hiru hilabete lehenago hasitako borroka hura uztea, esate baterako. Ez al da, bada, berea ipotx baten borroka, don Justiniano eta Easaren indar erraldoiekin parekatuta?
‎Harrigarria zen, zinez, Joxepek amets egiteko zuen ahalmena. Etxe bat marraztu nahi zuen, esate baterako, eta buruan lapitz magiko bat agertzen zitzaion, bere lanari ekiten ziona, etxe bat marraztuz; baina gero esaten zuen, adibidez: " Tximinia luzeegia egin zioat", eta lapitza joan, eta borragoma miresgarri bat etortzen zitzaion burura, tximiniak soberan zuèn puska ezabatzen zuena.
‎Baina, saihestu ezin zituenean, ahalik eta normaltasun handienaz erantzuten saiatzen zen. Igandeetan, esate baterako, don Kosme hurbiltzen zitzaion; gero, mezatako jantziak aldatuta, don Estebe hurreratzen zitzaien. Patxik orduan ez zuen ihesbiderik.
‎Gizon emakume haiek, ordea, oso atzeratuak zituan. Ez zitean ezagutzen, esate baterako, gaurko lanabesik: ez gaurko aitzurrik, ez burdinazko aizkorarik, are gutxiago traktorerik edo motorrik.
‎Batasun honen barruan, aro bakoitzak bere berezitasunak ditu. Itzulinguruko bidea izan zen, esate baterako, denbora bateko justizi ikurra. Orain, berriz, Pelloren oilarra da.
‎Dena ez da gertaera haren bitartez argitzen, baina edonola ere asko baldintzatzen du. Esate baterako, orduko argazkiak, hemezortzi urte nituenekoak ikustean sentitzen dudan tristura argitzen du.
2004
‎–Irekia zarela badakit, Joana, baina gauza batzuetan. Orain, esate baterako, nirekin nahiko estu ari zara jokatzen. Harro antzean ikusten zaitut, oso goitik hitz egiten.
‎Etnozidioaren datu batzuk aski argigarriak dira: mendeko herri nazioaren hizkuntzari eta kulturari folklorearen estatus itzala emateko joera, esate baterako. Nazio estatuaren politika totalitarioa ageri da horretan guztian garbiro, baina orain, lehen Estatu esparruko politika zena, mundu zabalera hedatua.
‎Salabururen pentsamendu logika hau zorrotz aplikatuko bagenu, beraz, nik ez nuke telebistarik euskaraz ikusi, horri darion ideologia begitan hartua daukadalako. Logika demokratiko horren harian, pentsa dezaket, esate baterako, Salaburu Tolosako Udaletxean zinegotzi edo alkate balitz, eskualde horretan argitaratzen den Hitza kazetari ez liokeela inolako diru-laguntzarik emango, hau ezker abertzalearen ezpalekoa omen delako. Nik, ordea, ez dut horrelako jokabiderik imajinatzen espainolen edo frantsesen artean:
‎Nafarroako ordezkariak utzita, gatozen auziaren azalpena gipuzkoarren esku jartzera. Julen Arexolaleibak, esate baterako, iritzi trinkoa bezain laburra dauka honekiko: –Euskara gizarte integraziorako bide izango bada benetan, euskararen interesak aurrejarri egin behar zaizkie alderdi politikoen gorabehera interesatuei.
‎Euskararen zoriak kezkatzen gaitu, eta zoriaren ona edo txarra dugu atal honen ispiluan ikusi beharrekoa. Esate baterako, Xabier Aizpuruaren ispiluan begiratuko bagenu, zoriaren onak gaindituko luke gaitza: –Unescok enkargatutako txosten hark dioenez, euskararen biziraupena ez dago bermaturik.
‎Mendekoaren gutxiespen konplexuak zertara garamatzan: orain arte ez da herritarren borondate eta nahia izan hizkuntza aldaketa eta ordezkapena eragin duena, Frantziako Errepublika demokratikoan, esate baterako, ez baita politika hori aplikatu, eta haiek ez dira kontsideratzen, ageriko gauza denez, Euskal Jaurlaritzan hizkuntza politika diseinatzen dutenak baino antidemokratikoagoak. Are gehiago, Lakuan lanean dihardutenek ere ez nuke esango Frantzian eta Espainian egun indarrean dagoen Estatu eredua demokraziaren areriotzat daukatenik, hitzetik hortzera darabilten elea, Estatu bi hauek izendatzerakoan, erdarazko. Estado de derecho?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
esan 1.719 (11,32)
Lehen forma
esate 1.412 (9,30)
Esate 307 (2,02)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia