Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Eta hura eni beha geratu zen, deus ere ulertu ez balu bezala, eta orduan erran nion:
2001
‎Are, trebetasun eta jakintza horiek denak edukita ere, sekula ez nuela denborarik edukiko, inolaz ere ez, baina are gutxiago plurienpleoarekin, egunean hamalau eta hamabost orduko lanaldiak egiten bainituen, nire jostailu guztiekin jostatzeko. Benazko erdeinua profident hortzen atzean ezkutatzen zuten makina bat saltzaile irribarretsu eta gorbatadunen jostailu baino ez nintzen; haiek eramaten ninduten, eskutik helduta, hiperazoka globalaren iraganbide ez beti erabat zuzen eta gardenetatik barna, ibiltzen doi doi dakien ume bat eramaten den modu berean, ezertarako ere ulertzen ez nituen argibideak eman eta gero, beti" Ados?" irribarretsu eta prefabrikatu batez galdetzen zidatela ea ulertzen nuen. Nik beti baietz esaten nien, kortesiak hori eskatzen duelako, baina benetan ulertzen nuen bakarra zen saltzaile horiek denak ikastaro berbera eginda zeudekeela, ikastaro estatubatuarra, ausaz, zeinean beraiek bezalako beste saltzaile gorbatadun irribarretsu batek, Ameriketatik etorria, jakina, azalduko baitzien, Texasko azenturik onenarekin, jada ez duela balio garai batean bezala saltzea, saltzaile erasokorraren garaiak joan direla, bezeroaren unetik unerako adostasuna lortzea ezinbestekoa zela, eta unetik unerako adostasun bakoitzak O.K.
2002
‎–Konparatuko duk hik har bat hegazti batekin...! –eta ikusi zuenean aho zabalik geratu nintzela, tutik ere ulertu ez niolako, erantsi zuen–: Hik ba al dakik zenbat ziren errege magoak?
2003
‎Hori saskarra! alabak zabal zabalik zeuzkan begiak, tutik ere ulertzen ez zuela.
‎Erritu formulazio horiek beren xedea lortzen badute, Jainkoa dagoelako da esaten dituen apaizaren eta jasotzen dituen eriaren atzetik. Elizgizonak ez diren asko ere aritzen dira, ordea, Ebanjelioko hitzekin (gehienetan latinez idatziak edo ahoskatuak," sendatzaileak" ere ulertzen ez zuen moduan, alegia) edo antzeko formulekin gaixoak sendatzen ahalegintzen: guztiak iruzurti galantak izango dira nahitaez; eta gaixoa osatzea lortzen badute, deabrua lagun dutelako izango da.
2005
‎Harrizko zubirainoko tartea hitz eta pitz eman dugu. Atsoari tutik ere ulertu ez arren, banabil belarria galegora moldatzen.
2006
‎Beste planeta batetik etorritako kazetariaren antza hartzen diot batzuetan neure buruari. Oso ondo ere ulertzen ez dudan mundu honetan nekez esan dezaket ezertaz ondo ala gaizki iruditzen zaidan. Jakin minez begiratu dena, hori bai.
‎Sweat Housean luzaroagoan sartuta egon ahala hordi sentsazioa areagotu baino ezin da egin, dena ilun dagoelako ez ezik egonaldia zuzentzen duen Brooklynek hitz egin ostean harekin diren beste indiar bik kantuari ekin diotelako ere. Kantuek diotenaz tutik ere ulertu ez arren, alarauak –halaxe baitirudi ari direla, alarautan– bihotzeko barrunbeetaraino sartzen zaizkigu. Gero –ala lehenago izan da? – desio bana eska dezagun eta errituzko hitz batzuk esan ditzagun eskatu digu, eta ezer eskatzeko gogorik izan ezean errituzkoak berdin esateko.
2009
‎500.000 izanda ere berdin da. Hitzik ere ulertzen ez badizute, berdin da; hori jada ez da problema. Beste hau da problema:
‎Bere aurkikuntza zen, eta bazekien, Arantzazu horretatik ari zen despeditzen, aurkikuntza hori, bitartean denon samarra bilakatua dagoen arren? oraindik ere ulertzen ez dutenei ia azkeneko aldiz predikatzen ari balitz bezalako beroz. (Ulertzen ez duten horiek fraideak berak dira.
‎Edonor zebilela ere, ez zen berriz mugitu, eta Rosak, behin ere ulertuko ez zuen intuizioak jota, abesten jarraitu zuen. Melodia bukatzerakoan, ezkutaturik zebilenak haren itxura erakutsi zion.
‎/// Auzi jartzaileentzat, prozedura luzea eta garestia zen. Euliek euren abokatuak zituzten-eta, epaileen aurrean jende gehienak, eta beharbada euliek eurek ere ulertzen ez zuten hizkuntza batean aritzen ziren. 39 13 00
‎81 Gaur egungo ikus entzuleriaren datuei gagozkiela, gogora ditzagun liburu honen lehenengo atalean aipaturiko zifrak: CIES etxeak 2009ko maiatzaren 20an ezagutarazitako datuen arabera, 197.000 ikusle ditu ETB1ek (Hegoaldeko ikus entzuleriaren% 3; jakina, datu horietan euskara dakitenak zein tutik ere ulertzen ez dutenak sartzen dira, eta, hortaz, ehuneko hori askoz altuagoa litzateke soilik euskaldunak aintzat hartuz gero; 2008ko datu metatuetan, berriz, ikus entzuleriaren% 4,4 ematen dio ETB1i CIESek), eta 626.000(% 14) ETB2k (Ipar Euskal Herriko ikus entzuleak gehitu behar zaizkie zifra horiei; ETB2ren kasuan, 2008ko datu metatuetan% 15,1 ematen dio CIESek kate horri)....
‎Eta hala ere, ze gauza bitxiarekin konturatu naizen. Ingelesaren hitz bakarra ere ulertzen ez nuenean, banekien zer esaten zuten Bruce, Dylan, Nick Cave, Waits xikinak, Cohen jaunak. Bada edertasun bat gizakien bihotzean, esaten zuten, eta horren bila ari naiz, belauniko eta hunkituta, besterik ez bada, behintzat atzamar puntekin ukitzeko, zu ukitu nahi zaitudan bezala.
‎...tian eta yogako ikasle ohien artean, zure aita ere desioaren mende erori zen, guztiok bezala, eta okerrago da onartu nahi ez izatea, errealitatearen zentzua galtzen baita eta psikopaten bidetik abiatu, esna zaitez, zure aita besteok bezalakoa zen, haragizkoa hura ere, irritsez betea; nire aitaz horrelakorik esaten ez dizut utziko, zuk ez zenuen ondo ezagutu, ez duzu ulertzen haren jokabidea, nirea ere ulertzen ez duzun moduan, santua zen hura, zuk ez dakizu ezer, benetan ezagutu izan bazenu ez zenuke horrela hitz egingo; ba hobe ez ezagutu izana, Ananda, bestela agian ni ere" argitzen" saiatuko zen, biluzik besarkaturik, nebak kontatu zidan gustuko zituela gaztetxoak, ezta?, baita mutilak ere; ixo, emagaldua, itxi aho beltz hori, ez duzu ezer ulertzen; ez erakutsi niri ukabilik, Anan...
‎Izan ere, elebitasun pasiboaren helburua lortzen den neurrian, bi urrats egiteko moduan izango gara: batetik, herritar horiek bertan utziko diote euskarari bizkar emanda eta euskararen mundu (ar) ekiko ezjakintasun erabatekoan bizitzeari; bestetik, euskaraz bizitzeko hautua egin dutenek aukera gehiago izango dituzte horretarako, solaskideak euskaraz ulertu ere ulertzen ez badu, ezinezkoa baita inor erosotasunez euskaraz bizitzea. Bi ikuspegietatik begiratuta, onura besterik ez dakarkio horrek bizikidetzari.
‎Apal apal bukatu zuen, zer esaten zuen ere ulertzen ez zitzaiola. Nahasten hasia zegoen ordurako.
2010
‎Eta ez Madrilen, preseski. Joera suntsitzaile hau dela eta, aldi txarra pasatzen ari dira boto emaileak, zipitzik ere ulertzen ez dutelako zergatik desegin behar den, akatsak akats, nafar gizartearen hainbat alor sozio-politikotan horren lan txukuna egin duen eta obratzen segitzen duen koalizio hau. Gaizki pasa?, bai horixe.
‎Beraz, eta usadio zaharrari eutsiz, Nafarroako euskal gizarteari dagozkion arazoei buruzko erabakiak Nafarroan berean soilik hartzeko partez, beste behin, beste nonbaiten deliberatu dituzte. Eta ez Madrilen, preseski.Joera suntsitzaile hau dela eta, aldi txarra pasatzen ari dira boto emaileak, zipitzik ere ulertzen ez dutelako zergatik desegin behar den, akatsak akats, nafar gizartearen hainbat alor sozio-politikotan horren lan txukuna egin duen eta obratzen segitzen duen koalizio hau. Gaizki pasa?, bai horixe.
‎Ba ote daki Asierrek ezertxo ere horretaz guztiaz. Imajinatzen ote du zenbat eta zenbat gauzari egin dionan uko urte hauetan, hik heuk ere ulertzen ez ditunan arrazoiak medio?. Ertzetik aldendu gabe ez dago itsas zabala ezagutzerik, horra bere esaldietako beste bat:
‎Ereserkiak, gogoa pizteko kantuak, ezinbestekoak dituk iraultzak exijitzen dizkigun sufrimenduak arintzeko. Ingelesa tutik ere ulertzen ez duten progre asko hor entzuten dituk, The Beatlesenak zoroen antzera kantatzen.
2011
‎Astakirten haietatik bakar batek ere ez zuen kaka balio. Horregatik, haien aurrean Jonek eta biok espainieraz fitsik ere ulertzen ez duten albaniarren papera jokatzen dugu.
‎Eta mahaian nire ondoan eserita dagoen Bernardek, niregana inguratuz, belarrira xuxurlatzen dit (gazteleraz): " iQue escandalo! iQue escandalo!", lehendik ere ulertu ez banu bezala.
‎Testuinguru horretan euskal etnologoa gertaeren menpe harrapatuta dago, eta ez daki nola irten berak ulertzen ez duen eta guk ere ulertzen ez dugunegoera batetik alde egiteko. Israeletik ihes egitea da geratzen zaion aukera bakarra.
‎" Ez da elizkizunik izango, zuzenean ekarriko dugu hona", esan zidaan bozeramaile egiten zuenak," eta hemen egingo diogu gorazarrea". " Ados", erantzun niean, tutik ere ulertu ez arren. Kanposantua Elizarena zuan eta orduan ez nian halako ospakizunen berririk; Eibarren hileta zibilak egiten zirela entzuna nuela salbu.
2012
‎Nahasterakoan, Tue Madsen «punk» samarra dela uste du Juanek, eta zarata «eztitzeko» ahaleginik ez duela egiten. «Gure musika ulertzen du, esandakoa tutik ere ulertzen ez duen arren». Ordea, aurreko bi diskoekin ez bezala, Cadenas de odio bere kabuz argitaratu du taldeak.
‎Torturatua bere barrutik ikusten dugu ispiluan ibiltzen. Bere kezka moralak, ahultasuna, ikaraturik poliziengan bertan bilatzen duen ulerpena eta errukia, puritanismoa bezalako tinkotasun bat, berak ere ulertzen ez duen desesperazioa eta indarra momentu batean. Torturatua izan denaren bizitza isila, gero, Nafarroako herrixka batean maistra, bizitzaren bila, bizitzatik ihesi, ahaztu ezin eta esan ere ezinda, kasik emozio gabe gogoratua dena, jada sentituko ez balu bezala.
‎Baina patuak beste modu batera erabili ninduen. ...oz kolpeak entzun nituen, jendea lanean ari balitz bezala; hala, ziriek eta lokarriek uzten zidaten neurrian burua harantz biratu nuenean, plataforma bat ikusi nuen eraikita, zorutik metro erdi ingurura; biztanle haietako lau gainean edukitzeko modukoa zen, bi edo hiru eskailera zituelarik bertara igotzeko; eta haietako batek, goi mailakoa zela ematen zuen batek, hitzaldi luzea bota zidan, txintik ere ulertu ez nuena. Baina buruzagi hark bere mintzaldia hasi aurretik, hiru aldiz Langro dehul san hitzak oihukatu zituela esan behar dut (hitz haiek eta aurrekoak ere geroago errepikatu eta azaldu zizkidaten); berehalaxe, haietako berrogeita hamar inguru etorri eta nire buruaren ezkerraldeari eusten zioten lokarriak moztu zizkidaten, eskuin aldera biratu eta hitz egin behar zuenaren itxura eta keinuak ikusteko aukera emanez.
2013
‎Eta, aldi berean, zerbait kontatzea, kontatzen dudan pasadizoa nik neuk ulertzeko. Hotzanaken kasuan, behinik behin, inondik ere ulertzen ez dudan egoera ulertzeko beharra, irudien bitartez.
‎zait haren hitzik ere ulertzen ez badut. Orain haren irribarrearen beharra daukat, inguruan norbait dudala sentitu behar dut
2014
‎Altxatu eta bigarren aldiz besarkatu ninduen; besarkada itzuli nion nik ere, bitxia egin bazitzaidan ere, familian nahikoa altuak garelako guztiak, eta ez nengoelako ohituta altuera ezberdintasun horretara. Labur agurtu nuen, nik neuk ere ulertu ez nituen hitzak murduskatuz. Galdetzera nentorrena galdetu nion gero.
‎Ez zen mahaia, tranpa zen. Eseri, ireki liburua, irakurri inoiz ere ulertuko ez duzun hitz mordo hori, egin ariketa matematiko konpondu ezinezkoak. Erabilitako mahaia zen, bestetik.
2015
‎Eta hor agertu zen Casabal I Handia. Erakutsi zuen ingelesez oso ondo dakiela, gaiak ematen baitzituen, baina bereziki erakutsi zuen ahots izugarri handia duela, euskaraz tutik ere ulertzen ez zutenen arreta osoa lortu baitzuen. Umeez, musikariak arduratu ginen.
‎Ez naiz oilategian kateaturiko oilo bat besterik. Zer konpondu behar dut dagoeneko nik ere ulertzen ez ditudan xuxurla zentzugabe horiekin. Ez naiz akordatzen Atira alabaren begi tipiekin, bere jaioberri usain xaloarekin.
‎Emaztearen heriotzaren ondotik, oinordekotza kontuak eta legezko tramiteak itxi ahal izateko bere sinadura behar zuela jakinarazten zion idatziz, denbora zeramala bere bila eta mesedez harremanetan jartzeko eskatzen zion. Ez Jotak, ez eta Trinik ere ulertzen ez zituzten esaldi korapilatsu askoren ostean, bikotearen etxebizitzaren helbidea agertzen zen dena dela.
‎Emakume hori berarentzat ez zela jakitearekin batera ohartu zen emakume huraxe maite eta nahi zuela; Heidi eskuraezina zela jabetzeaz batera, Heidi eskuratu beharra bihurtu zitzaion bere bizitzaren iparra. Zertan ari zen konturatu gabe, kruasan apurren eta txokolate tantoen gainetik Heidiren eskuak bereetan hartu eta belauniko geratu zen emakume harrituaren aurrean, ezpain artean berak ere ulertzen ez zuen zizi paza bat botatzen zuela:
‎Transkribapen bat ere eskaintzen zuten beste web orri batean, eta hor gehixeago harrapatu zuen, ez gehiegi hala ere. . Mikel Urresti bezalako idazle batek ere ulertzen ez badu..., esan zuen bere artean.
‎f. Benetako hizkuntza da euskara. Ez da, dagoeneko, euskaldunek eurek ere ulertzen ez dituzten dialekto sorta. Hizkuntzek izan ohi duten prestigioa bereganatzeko urratsa egin da.
‎Irudirik ez badute eta ahalmenek ere ulertzen ez badituzte, nola gogora ekar daitezke? –Hori ere ez dakit nola; baina badakit arima honetan Jainkoaren handitasunaz hain errotuak geratzen direla egia batzuk, non, bera nor den eta Jainkoagatik sinestera behartua dagoela esaten dion federik ez duenean, une hartatik Jainkotzat gurtuko bailuke, Jakobek egin zuen bezala eskailera ikusitakoan, eta harekin batera gero adierazten jakin ez zituen beste sekretu batzuk ere jakingo zituen; aingeruak jaisten eta igotzen ziren eskailera ikusiz besterik gabe, barruko argitasun handiagorik izan ezik, nekez uler zitzakeen hain misterio handiak.
‎Eta erabilerari erreparatuta... ulermena da gakoa norberak gura duen hizkuntzan jarduteko. Helduen artean emaitzak eman ditzake epe laburrera begira. Gipuzkoan euskara tutik ere ulertzen ez duen oso jende gutxi dagoela iruditzen zait. Baina badago profil bat, zerbait ikasten hasi eta utzi egin duenarena.
2016
‎Kaleetan, errepideetan, bulegoetan nagusi den giza zurrunbilotik aparte, goizetako bizimodu aktiboa eta dinamikoa urruneko mundu galdu batekoa bezain arrotz zaio. Saltzaileen, langileen, enkargatuen eta zuzendarien erreinua da eguna, energiaz betetako jende dinamikoarena, zaintzaileak inoiz ere ulertu ez duen mundu bat, ezagutu ere egiten ez duen lurralde bat.
‎Hala ere, poesiak badu Iraren bekatuarekin zer ikusirik: niri, eta irakurle askori, eragiten digun haserreagatik poema bat irakurri eta ezertxo ere ulertzen ez dugunean, ez lehenengoan, ez bigarrenean, ezta hirugarrenean ere. Witold Gombrowicz ek zioen bezala,. Gizon bat era naturalez mintzatzen denean, hau da, hitz lauez, bere mintzaerak elementu asko hartzen ditu barrenean; baina orduan poetak etortzen dira eta mintzaeratik elementu apoetiko guztiak kentzen dituzte.
‎proportzio esanguratsurik. Besteak beste, ondorio zuzen hori du oraindik ez lortu izanak euskara derrigorrezko irakaskuntzan inolako mailatan zabaltzea, eta EAEn eta Nafarroa Garaiko eremu euskaldunaren aldean, ikaragarria da hauetan euskara hitzik ere ulertzen ez duen zeinahi adinetako herritar kopurua. Nahiz konpromiso pertsonala guztietan dugun nahitaezko.
‎Eta hemendik aurrera ere nola jarraitu genezakeen asmatzeko ez da seguru asko bide txarrena izango ahalik eta hobetoen ezagutzen jarraitzea non gauden eta zein lur zapaltzen dugun. 600.000 hiztun inguru euskara lehen/ familia hizkuntza jaso dugunak, 1.500.000 herritar inguru jada guri euskaraz ulertzeko bederen gai garenak, eta ordea 3.000.000 herritarren itsasoan urtuak, beste 1.500.000 herritar euskara (ia) tutik ere ulertzen ez duena alboan, eta zoritxarrez okerrago askotan batere ulertu nahi ez diguna?. Bi estatu etsaietan banatuak, 66 milioi herritar frantses, 46 milioi herritar espainol?
‎alemanez, arabiarrez, italieraz, ingelesez, geure euskaraz eta ikusi ahal izan dugun moduan, nederlanderaz, gaztelaniaz, danieraz, grezieraz, behe bretoieraz, eta azkenik, noiz edo noiz ere latinez. Solaskideak fitsik ere ulertzen ez duela eta esandako guztien laburpena egin beharra dio frantsesez, besterik gabe, gosearen gosez dagoela aldarrikatzeko, eta tripa bete ostean prest legokeela edozein galderari ihardesteko. Euskaraz ere, hauxe litzateke goragoko testuaren funts sakona nahiz mami maratz lodia.
‎Hau italiarrarengana itzulikatu zen ordea eta Salvatoreren erretilua jo eta airean atera zen. Pedrotxok berak ere ulertu ez zion juramentua bota zuen italiarrak. Bi gizonak bekoz beko zeudelarik sartu zen Pedrotxo tartean.
2017
‎Viktor Ulicsni (Nagykoros, Hungaria, 1989), ingelesez eta euskaraz zuzendu zaigu, gaztelaniaz tutik ere ulertzen ez duela. " Beti interesatu izan zaizkit atzerriko hizkuntza eta kulturek.
‎Benetan ez zen erreza. Eta nola ulerteraziko nion neronek ere ulertzen ez nuena.
‎Atxiloketa hartan fitsik ere ulertzen ez zuena, Beistegi abokatua zen: Madridetik etorritako gizonak bazekien zer galdekatu, eta Mikel eta Natik bazekiten zer ezkutatu.
‎Gauza bakarra baitzegoen baten amak deitzea baino lotsagarriago: norberak deitzea bere amari, min hartutakoan edo beste batek jotakoan; negarrez hastea maritxukeria bat izango zen baina ulertzekoa ere bai, minaren neurriaren arabera; inola ere ulertzekoa ez zena, koldarkeria lotsagarrienaren seinalea, amari deika hastea izaten zen. Eta baten batek, negarrez arrantzaka,. Ama?
‎Ordurarte lotsatu eta beldurtzen zuten komunikabideak arrunt egin ziren bere giroan. Behiala isiltasuna zegoen lekuan, orain inork ere ulertzen ez zituen ergelkeriak esan ohi zituen artistak. Kritikariak pozik zeuden.
‎Inork ulertuko ez balu bezala oihukatzen dio telefonoari, 1.3 bilioi horiek ulertuko ez balute bezala, norberak ere ulertuko ez balu bezala.
2018
‎Ikasleen aldetik ez du hain harrera ona eduki, hala ere. Batez ere, abestiaren letra irakurri eta ezertxo ere ulertu ez dutenean. Alferrik aritu da Karlos azalpenak ematen, oso osorik itzuliko diela aginduz eta, edonola ere, letrak ez duela batere garrantzirik eta partiturari bakarrik begiratu behar diotela azpimarratzen.
2019
‎Inguruko jendearekin izandako harremanei esker, aitonak lortu zuen euskaraz moldatzea. amonak, ordea, ez zuen ikasi eta esango nuke ez zuela ikasi nahi izan. garai hartako Berrobi erabat euskalduna zen. eskolara zihoazen haur guztiak euskaldun hutsak ziren, elebakarrak alegia. Bertara bidali zituzten irakasleak aldiz, erdaldun hutsak, elebakarrak, alegia. eta eskola hiperdiglosiko hartan, ama omen zen, bere gelan, irakasle erdalduna ulertzen zuen bakarra. kalean bizi zirenez, egoera ongi aprobetxatzen omen zuen eta erdara zipitzik ere ulertzen ez zuten ikaskideei itzulpen lanak egiteagatik, sagarrak eskatzen zizkien. uste dut, inguruan ezagutu dudan lehen itzultzaile" ordaindua" izan dela. gure familiaren adibidea kontatu izan dut hitzaldi askotan eta ondoren, galdera hau egin izan diet entzuleei: nola liteke, frankismo bete betean, euskara zokoratuta eta zigortuta zegoela, eskola erdaraz, komunikabideak erdaraz, administrazioa erdaraz, familia erdaldun batean, seme alaba guztiek euskara ikastea?
‎beste bat ondoan nahi izatea: bere aje petralekin, bere eztabaida galtzen ari denean ihes egiteko estrategia infantilekin, bere zurrunkekin, bere ego disimulatua eta auto gezur nabariekin, ulertzen duzula diozunean ere ulertzen ez diozun horrekin guztiarekin... Horregatik da puskaz aukera atseginagoa, aukeratzerik balego, behintzat, fikziozko pertsonaia batekin maitemintzea.
‎Eskailerak jaitsi eta etxea inguratu zuen, beste Spink eta Forcible andereñoen pisuraino. Ateko bonbillak kliska kliska zebiltzan, Coralinek inondik ere ulertzen ez zituen hitzak sortuz. Atea itxita zegoen.
‎–Guri esker, munduak ez du ilargia galdu!?. Animaliek harriduraz aditzen zituzten tximinoen harrokeriazko hitzak, deus ere ulertzen ez zutela.
‎Gure hizkuntzan fitsik ere ulertzen ez duen pertsona batekin:
‎Mazureken kantu bat iruditu zait, doinua bai behintzat, erraza da hori, baina letra ere bai... Letra ere ikasi du Sorok, Eszterrek ere ulertzen ez duen letra. Arnasa natural eta begiak apur bat irekita nituela ikusi duenean, isildu egin da.
2020
‎ontzira igo eta bestalderako bideari ekin diote –badirudi mina gero eta txikiagoa bezala dela, nolabait esatearren, alde egiten ikusten dudanean, ohituz banindoa bezala– Erromaran gora ekin diot etxerako bideari, eta, portxeko lehen eskailera mailan jarrita, pentsatu dut agian hilda egoteak badakarrela berarekin propio hildakoena den jakituria antzeko bat. Bizirik gaudenok urrunetik ere ulertzen ez dugun eta, bide batez, sekula ulertuko ez dugun zerbait, ideia goren bat. Eta horregatik oratu didala gaurkoan ahizpak eskutik –nik berari heldu beharrean, babesa behar duena bera dela sinetsita–, hizketan hasiz gero nire mundua, hemengo mundua azken finean, hankaz gora jarriko lukeela sinetsita.
‎Olatuetan energia higidura dago, ez masa higidura. Geroago azaldu zidan kostaldeko lagun batek fisika kontzeptu hori, egun ere ulertzen ez dudana. Horietako nabigazioetako batean, jada laugarren edo bosgarren itsasaldian, lasterraren erregulartasunaz guztiz fidatuta nindoalarik loak emeki hartu ninduen.
2021
‎Nolabait ere, baliteke Laurak hori inola ere ez ulertzea, baliteke bera bezalako milioika gizakumek berdin egitea, nik neuk oraindik ere ulertzen ez dudan bezala, ez behintzat orduan egin bezala, neure konpromisoa norainokoa izatera heldu zen jakinda, bost axola niri garai hartan bizi edo sartuta egon nintzen giro benetan itogarri eta eroak eraginda edo, hots, ezagun nituen lagun zein gertaeren eragina, dena delakoa, eta zinez diot, zeharo damutzen naiz, dagokidan heinean bederen, ez baitut inolako gogo edo asmorik Kristoren modur...
‎Oraindik ere ondo argitu ezin izan dituzten hitz bakan batzuk badira, baina testuaren handi aurkia argia dela dio Rosek. «Testuaren %20 da iluna, eta oraindik ere ulertzen ez ditugun dozena erdi bat hitz badira». Bost mende ez dira alferrik joan.
‎Ia ordubetez Emiliaren besoari helduta joan zen; bi semeoi begirik kendu gabe, hala ere, jendetza artean erdi ezkutatuta ez baitziren ageri ere, bien ile gorri eskandaluzko hura gorabehera. Bateko maina eta besteko kasketa, erramu makilan sartutako anisezko erroskilak eskatzen zizkioten, eta Alvaro Urbinak jakako poltsikoan eskua sartu besterik ez zuen egiten, urduri, berak ere ulertzen ez zuen moduan.
‎Zelan eskatuko diozu ama bati, bera sano egonda gainera, konfinamendurako euren motiboak ere bete ez direnean, ume bi horrela abandonatzeko, gainera txikia berarekin lokartzen denean gauero? Eta zelan azaldu umeei zeuk ere ulertzen ez duzuna. Halakoetan, bihotzak krak egiten du.
2022
‎Bueno, bere alabari eta bere nortasun guztiari. Erabat fikziozko istorioa da, ez dago benetako historia batean oinarritua, baina interesgarria iruditzen zait damutzeko aukera hori eta uko egiteko aukera hori, ulertuko ez genukeena eta igual istorioan ere ulertzen ez den zerbait bezala aurkezten dena.
‎Zopilote bikotea ikusi dute bidaiariek, errepidearen beste aldean: bata erdi erdian zetzan, autoren batek jo eta zapalduta, itxuraz; aldamenean laguna zuen, begiak talo, deus ere ulertzen ez zuela. Hemendik aurrera ez dik arrautza asko jango horrek.
‎Jokintxok eta biok begirada larri bat trukatu genuen. Nola azaldu guk ere ulertzen ez genuena?
‎" Diru kontuetan ezertxo ere ulertzen ez duelako da zekena. Loteria irabaziko balu, niri ehun errublo bakarrik emango lizkidake, gainerakoak giltzapean gordetzeko".
‎Kutxa madarikatua baserrian topatu zuenetik gertatutako guztia berrikusteari ekin zion orduan. Hasieran ezertxo ere ulertzen ez bazuen ere, pixkanaka abentura zoro hartan bere lekua topatu zuen. Erkuden eta Bakarneren ahotik entzundakoa Iban Zalduaren ipuin bat edo etxeberriatarren azken komikia izatetik gertuago zegoen ohiko errealitatetik baino, baina, hala ere, lasaitasun beldurgarriz barneratu zuen.
‎Sukalde zahar haren iluntasunean, plana martxan jarri zutenetik bizitako guztia gogoratu zuen urratsez urrats: Igone errekrutatu zuen eguna, Escuelako ganbarako bilerak, Leire Albaretz agentea, hitz bakar bat ere ulertzen ez zitzaion kroganiarra, denboraren makina, baserria, Petilla, Añana... Gertaera haiek guztiak errepasatuz, Igonerengatik izan ez balitz, Kiliki Frexko Campuseko atera ere ez zela iritsiko konturatu zen.
‎irudikatzen nuen etsai andana itzel baten artetik nindoala eta kaliza onik neramala. Aldika aldika neskaren izena ezpainetaratzen zitzaidan, neronek ere ulertzen ez nituen otoi eta gorespenetan. Askotan malkoz betetzen zitzaizkidan begiak (ez dakit zergatik) eta, batzuetan, bihotza bularrean isur  tzen zitzaidala ematen zuen.
‎Poema labur eta erraza aukera zezaten espero nuela esan dut arestian. Baina Nahikari B. ikasleak Konstantinos P. Kavafisek 1904an idatziriko Erdaldunen esperoan zuen hautaturik, eta zalantzati zebilen poema gaizki ulertu zuelakoan, bat ere ulertu ez zuelako susmoz hain zuzen ere. Argibideak eskatu zizkidan, eta nik poema ez zela inondik ere erraza onartu nion, ez nintzela ziur nik ere ondo ulertu ote nuen, inori azaltzeko moduan alegia.
2023
‎Baina hori «ez da gertatzen ari». Kontrara, laborategiak «kontrolik gabeko lasterketa batean» daude murgilduta, «eurek ere ulertzen ez dituzten gogo digitalak garatzen».
‎Algara betean sartuta batzuk; Amaiarekin abesti zerrenda osatzen beste batzuk; balkoitik kalera oihuka pare bat, mozkortasuna aldarrika. Bakarrik dago Landerren aitorpen eta irribarrearekin, eta berak ere ulertu ez duen garagardoaren komentarioarekin: " Garagardoa izango da", zer?!
‎Axola ez bazitzaidan, Luzia izena esateko, berritzeko, errepikatzeko eskatu zidan. Benetan, Petra, bizi izan ez duenak ezin du ulertu, nik oraindik ere ulertzen ez dudan bezala. Eta nire izena errepikatzen hasi nintzen, behin eta berriro, izenak esanahia galdu zuen arte, batere autoerreferentzialtasunik gabe geratu zitzaidan arte.
‎ez dauka zurearen antzik batere. Ez dakizu ondo nola ernegatzen nauzun tutik ere ulertzen ez duzulako kontatzen dizudanean Françoise zerako zerarekin dabilela, Marie Jo zapatuero parrandan ateratzen dela. Puztu egiten dut gainerakoen askatasuna, haien lepotik neuretzat beste horrenbeste erdietsi ahal izateko.
‎Halakoetan gertatzen diren prozesuak oso konplexuak dira: batzuetan makarrismoa da, beste batzuetan hermetismoa, hitz egingo dut ezertxo ere ulertuko ez didazun modu batean “beste maila batean nagoelako”. Urteak pasatu ondoren, orain, zahartuta, ohartu naiz jarrera horiek ez dutela ezertarako balio, eta gure arazoak areagotu besterik ez dituztela egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia