|
FUSILEN eta kanoien tratu biribil hark zernahi merezi zuen. Eta aitari, jakinik ezen dukea oso zezenzalea zela eta zaldi gainean ongi baino hobeki toreatzen zuela, bururatu zitzaion ezen on izan zitekeela horrelako festa berezi baten moldatzea eta prestatzea; bigarren arrazoin bat
|
ere
bazuen hartarakotz, 1660ko urte hura Urbiaingo herriaren fundazionearen hirurehungarren urteurrena zenez: estakuru bikaina zen konmemorazione hura, beraz, aitaren asmoetarako, tiro batez bi txori hiltzerat deliberatzen zela.
|
|
Etxerakoan, besteetan ez bezala, seme alaben aurretik irten zitzaion emaztea bidera; eta, besteetan ez bezala, halaber, zeinetan masailean musu bat ematera mugatzen baitzen, Regina Aldasorok senarra besarkatu, burua haren paparrean pausatu eta, era nabarmenean izan ez bazen ere, negarrez hasi zen? arrazoi batzuk
|
ere
bazituen hartarako: Jainkoaren aurkako desadostasuna izan zitekeen arrazoietako bat, zoritxar hura igorri ziolako; edo askotan sentitu izan zuèn lotsa, bere sabel hura munstro ezin itsusiagoaren aterpea izan zelako bederatzi hilabetez; edo bere urguilu zauritua?
|
|
Etxerakoan, besteetan ez bezala, seme alaben aurretik irten zitzaion emaztea bidera; eta, besteetan ez bezala, halaber, zeinetan masailean musu bat ematera mugatzen baitzen, Regina Aldasorok senarra besarkatu, burua haren paparrean pausatu eta, era nabarmenean izan ez bazen ere, negarrez hasi zen... arrazoi batzuk
|
ere
bazituen hartarako: Jainkoaren aurkako desadostasuna izan zitekeen arrazoietako bat, zoritxar hura igorri ziolako; edo askotan sentitu izan zuèn lotsa, bere sabel hura munstro ezin itsusiagoaren aterpea izan zelako bederatzi hilabetez; edo bere urguilu zauritua... baita bere errudun ustea ere, Reginak beste seme alaben erosotasuna aukeratu zuelako, Ernestina etxeko munstroarekin uzten zuen bitartean; beste arrazoi bat izan zitekeen –zergatik ez? – inguruan hain bakanak ez zirèn zortzi, hamabi eta are seme alaba osasuntsu gehiago zituztèn familiekiko bekaitza eta inbidia, hain zitzaizkion ederrak Reginari ardi beltzik gabeko artaldeak, ardi zuriz eta ardi zuriagoz osatuak; edo senarrarekiko harremanetan urte erdi hartan bizi izandako porrota... eta, oro har, urte erdian pilatutako mota guztietako tentsioa, munstroak proiektatzen zuèn itzal beltzaren menera, Reginak itzalaren galbahetik pasarazi behar izaten baitzuen egiteko bakoitza, baita bere egitekorik xumeena ere –bazkaltzea, afaltzea edo zapatak janztea–, halako eran, non bazkaria ez baitzuen bazkari huts, baizik eta bazkaria gehi itzala; afaria, afaria gehi itzala, eta zapatak janztea, zapatak janztea gehi itzala; beste arrazoi bat ere egon zitekeen zerrendari erantsi beharrekoa, bai baitzirudien ezen, antzeko kasuetan –amari semea hiltzen zitzaionetan, alegia–, ohiturari eta baldintzapen sozialari lotutako arauak erakusten eta agintzen zuela amak negar egin behar zuela –negar apur bat gutxienez, gogotik ez bazen ere–, eta horregatik egiten zuen, beharbada, Reginak negar –horregatik ere bai, segur aski–, seme alabei –alabei, batik bat– jarraibide eta etsenplu ematen ziela, bidenabar.
|