Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2004
‎Horri buruz ere badut beste irudipen bat. Oker egon ninteke honetan, baina isuri egingo dut, edozein baieztapenen mamian dagokeen zalantza zantzuarekin.
2005
‎Gurasoek ere badute beste kezka bat: telebista ez dadila haurren jostagarri bakarra izan.
2007
‎XVII. mendean eraikia da, bi isurialdeko teilatua du eta barruan Belengo Andre Mariaren aldarea dago, bera baita Igartzako leinuaren zaindaria. Horrez gain, Beasaingo Andre Maria Zeruratuaren Parroki Elizan ere badu beste kapera bat, garai hartako erlijio jaieraren lekuko.
2008
‎Adibideak beste herrialde batzuetan Irudia: WaterstudioHerbehereez gain, antzeko sistemaren bat proposatzen duten enpresak ere badituzte beste herrialde batzuek. Alemanian, Floating Homes konpainiak bi solairu altu dituzten modeloak asmatu ditu, beren ontziralekua dutenak.
‎Woody Allenek itxura ahuleko emakume bati (Mia Farrow) izaera irmoko pertsonaia eman zion bezala, berak ere antzekoa egin duela dio. Eta zuri beltzaren erabilpenaz ere badu beste azalpen bat: Elkarrizketen gordintasuna eta erreferentzia sexualak arintzeko modua eman du.
‎Gozamenez Sexualitatea eta gaztedia abiapuntutzat dituen programa bat da. Programan bertan, ekintza ezberdinak egiten dira errespetuzko, positibotasunezko, heterogeneitasunezko, aberastasunezko... ikuspuntu batetatik.Gozamenez programa duela 9 urte sortu zen eta Sakanan ere duela beste hainbeste urte darama lanean. Sakanan talde multidiziplinar batek aurrera eramaten du programa; bertan, Altsasu eta Etxarriko osasun zentroetako gizarte langileek, Cofes zentroko sexualitate hezitzaileek, Irurtzun, Etxarri eta Altsasuko zonaldeetako gizarte hezitzaileek, Etxarriko kultur teknikariak, Altsasuko gaztedia teknikariak eta Gozamenezeko koordinatzaileek parte hartzen dute.Bertan zonaldeko gazteekin hainbat ekintza prestatu eta gauzatu izan dira; udara eta udazkena partean aurten Sakanak programazio zabal bat izan du: Altsasuko UR FESTA GOXOan, Abuztuan, gaua berezi eta aparta bizi izan zen.
2009
‎Duin Hiltzeko Eskubidea izeneko elkarteak badu bat, eta Espainiako Eliza Katolikoak ere badu beste bat.
‎Horrenbeste osagairekin ikuskizuna efektiboa ez izatea ia ezinezkoa da baina entsaladetan moduan, konbinazioan dago gakoa eta baita ere gustuetan. Abesbatza, fanfarrea eta orkestra batzeak ere badu beste abantaila bat eta da ikuslea ere edozein motatakoa izan daitekeela. Klasikoenek abesbatza eta orkestrarekin goza dezakete, musika arinagoaren zaleak fanfarrearen erritmo itsaskorrarekin geratuko dira eta Luz internak hainbeste pasarte eta horren ezberdinak aurkezten ditu ezen edozein musikazale bi orduz aulkian egon daitekeela, kexatzeke.
‎Horien umorea, horien algarak! Inguruan ere bazituzten beste koadrila batzuk. Berez, su festa ikustera joanak ziren Ziudadelara, baina koadrila mojitozaleari begira zeuden horiek ere.
‎euskarak eduki ditzakeela bere inguruan dituen hizkuntza normalizatu eta indartsuek adina hedabide? " Ondoko hizkuntzak 300 produktu baldin baditu (telebistak edo egunerokoak edo askotariko aldizkariak), euskarak ere badu beste horrenbeste izateko eskubidea; beraz 300 askotxo bada ere, 100 behintzat iritsi behar dugu normalizatu nahi baldin badugu. Horretarako plan bat egin behar da, helburu zehatzak, epe are zehatzagoak eta diru baliabide oparoak izendatuta izango dituena":
2010
‎ThyseenKruppek egoera ekonomikoa aipatzen du eta dio murrizketak Alemaniako beste planta batzuei ere eragiten diela. Tavexek ere baditu beste planta batzuk munduan, hala nola Marokon eta Hego Amerikan, eta haietan ere" doikuntzak" egin dituela dio. Bialsak Txinan eta Portugalen ditu plantak, baina azkeneko emaitza eta fakturazioek ez dute hain neurri gogorrik aurreikusten.
‎orri haiek, zeinetan nobelagileak maisu eta ikasleen arteko harremanak lantzen dituen, Don Bernardino eta Martinicoren artekoak bereziki; ez dakit liburua irakurri duzun, Damaso, baina Martinico, nobelako ikasle protagonista? mutil konkor bat da; gorputzean ez ezik, baina, ariman ere bazuen beste konkor bat, gorputzekoa baino konkorragoa zena eta jatorrizko bekatua baino bekatuago, maisuak, don Bernardinok?
‎Piramideak Egipton, Partenoia Grezian? baina hemen ere badugu beste bat, eta hori euskara da, munduko hizkuntzarik zaharrena, guztiok zaindu genukeena?; eta orduan zuk, Damaso, honela erantzun zenidan gutxi gorabehera, harro: –Zer esan nahi diguzu, euskara fosil bat dela, lehen gizon emakumeak leize zuloetan bizi zirèn garaikoa?
‎Maritxuk eta Migeltxuk ere badute beste antzekotasun bat: Arrasaten Maritxu bere kaxan sartuta dago, San Juan parrokiaren albo batean, Erdiko kalea eta Herriko plaza zaintzen.
‎Eta ez bakarrik Bizkaian, Araban ere badu beste" imitatzaile" bat Maritxu Kajoik. Kasu honetan, Laudion iaz antzeko egun bat ospatu zuten baserritarren egunean, Txinparta koadrilaren eskutik.
‎Baina ez uste Arturo Campiónen liburu osoak hunkitu ninduenik, orri gutxi batzuek baizik: orri haiek, zeinetan nobelagileak maisu eta ikasleen arteko harremanak lantzen dituen, Don Bernardino eta Martinicoren artekoak bereziki; ez dakit liburua irakurri duzun, Damaso, baina Martinico —nobelako ikasle protagonista— mutil konkor bat da; gorputzean ez ezik, baina, ariman ere bazuen beste konkor bat, gorputzekoa baino konkorragoa zena eta jatorrizko bekatua baino bekatuago... maisuak —don Bernardinok— ez zion besterik baieztatzen eta ez zion besterik itsusten behintzat, behin eta berriro, eskuan izaten zuèn erregela etengabeko mehatxu bihurtuz; eta zein zen, bada, Martinicoren bekatua?; euskalduna izatea!; baina orduko ale zaharra hementxe daukat mahai gain...
‎" Munduan aspaldiko monumentuak ditugu, ederrak baino ederragoak: Piramideak Egipton, Partenoia Grezian... baina hemen ere badugu beste bat, eta hori euskara da, munduko hizkuntzarik zaharrena, guztiok zaindu genukeena"; eta orduan zuk, Damaso, honela erantzun zenidan gutxi gorabehera, harro: " Zer esan nahi diguzu, euskara fosil bat dela, lehen gizon emakumeak leize zuloetan bizi zirèn garaikoa?
‎Erdibidean gelditu nahi duenak ere badu beste bide berri bat: diakono izatea.
2011
‎Eta seiehun mila turista daude asteburu honetan Londresen. Egunkarietan nekez bilatzen da beste albisterik gaur, etzi arte itxaron dugu benetan inporta duten gauzak ikusteko, haiek gaur parentesia egiterik izango ez badute ere?. Monarkiaren aurka, «anti royal wedding» festak antolatu dituzte errepublikanoek Londresko kaleetan, protokoloaren zirkuitutik urruti, kaosetik urrun, baina beraiek ere badutelako beste arrazoi bat. Jaieguna eman digutenez, egin dezagun festa, gugatik; tira, aukeran...
2012
‎Hildako adingabe horietako bat espainiarra izan liteke (Belgikako eta Espainiako nazionalitateak izango lituzke). Gainera, nazionalitate bikoitz hori ere baduten beste bi adingabe zeuden autobusean, eta zaurituak izan dira.
2013
‎Aurretik, berriz, Moby Dick ariko da. Etorkizunera begira ere badute beste disko bat miran. Hurrengo urtean grabatuko dute, eta «idatzi egiten duen» lagun baten testuak baliatu nahi dituzte.
‎Mahaigaineko bertsioa ere badu, Windows eta Mac OS X ordenagailuetarako. Windowsen kasuan ere badu beste bat Windows 8rako eta RT rako, Microsoft en aplikazioen dendatik. Nola hasten dut aplikazioa erabiltzen?
‎Kasu batean zein bestean, Bidebarrik ez du produkziorik egiten; makinak bete, dirua jaso, hondatuta daudenean konpondu…egiten ditu; eta okindegiak eurak eta bertako produktua ez dira bereak, baizik eta Bidebarrik denda horiek eramaten ditu soilik. Bi aktibitate horiek ondo errotuta daude –200 makina baino gehiago kudeatzen dituzte Bidebarriko langileek–, baina ez dira Bidebarriren historian bakarrak izan, eta gaur egun ere badituzte beste jarduera txikiago batzuk: bereziki, enpresek azpikontratatzen dizkieten lanak egiten dituzte.
2014
‎Baina, Mataren arabera, beste talde batzuk ere badira: Donostian, Matia fundazioak bi talde ditu, eta Atzegik ere badu beste bat.
‎2 Laburbildu itzazu taula honetan Erdi Aroko gizartearen ezaugarriak, hurrengo orrialdeko irudia, bideoa eta zure ezagutzak erabiliz. Ekigunean ere baduzu beste informazio iturri baten esteka. Zenbait ezaugarri jarrita dauzkazu, eredu gisa.
‎Aurrekoan bezala, datuak aldatu egiten badira, konparazioak egin. Konparazioen ereduaz oroitzeko ere baduzue beste bideo bat. Deskribapenak nahiz konparazioak egitean erabil itzazue Matematikan ikasitako testu antolatzaileak.
‎Bestalde, edozein unetan bertan behera uzteko aukera onartzen du, inolako penalizaziorik gabe. Banca Ceissek ere badu beste diseinu bat bezeroari inposapenik gabe. «Bi klik» kontua da,% 0,75eko errentagarritasunarekin, mantentze komisiorik gabe eta erabateko erabilgarritasunarekin eta interesen hileko likidazioarekin, zure aurrezki ereduaren ezaugarri nagusiak baitira.
2015
‎Hemen egon nintzen denbora honen buruan, moja izateko gogo handiagoa nuen, baina ez etxe hartan, geroago haiengan aditu nituen bertuterik handieneko gauzak zirela eta, gehiegizkoa iruditzen baitzitzaidan; eta baziren gazteenetako batzuk, horretan laguntzen zidatenak, zeren guztiak iritzi berekoak izan balira, probetxu handia izango bainukeen. Adiskide min bat ere banuen beste monasterio batean, eta horrek eragingo zidan, moja izan behar banuen, hura zegoen tokian izan ezik beste inon ez izatera. Neure sentsualitatearen atsegin eta banitateari gehiago begiratzen nion neure arimaren onari baino.
‎yellowcloud Bakarrik bizi direnek, beste felido baten lagunik gabe, ez dute beste pertsona batzuekin jolasteko aukerarik. Gainera, elkarrekin bizi diren bi katuk ere badute beste argudio bat. Felidoak, hein handi batean, elkar zaintzen aritzen dira, behatzen eta katuen arteko liskar edo liskarrak saihesten, eta Bristoleko Unibertsitateko John Bradshaw katuetan zientzialari adituarekin egindako «Horizon» portaera felinoen azterketa amaitzen da (Erresuma Batua).
‎Jakin badaki garai globalizatuan ezinezkoa zaiola menderakuntzari ihes egiterik, baina berak erabaki nahi du nork hartzen duen mendean, noiz eta zelan. Orain, bigarren Sisifo honek ere baditu beste bi aurpegi. Biak matxinoak izanik, batek —idealista edo neurotikoak— bere lanari ekiten dio gogotsu noizbait haitza tontorrean geratu edo bestaldera bultzatzeko itxaropenarekin, besteak —tragiko edo histerikoak— onartu duen bitartean ez dagoela haitza tontorrean jartzerik, eta betiereko erresistentzia baino ez zaiola geratzen.
2016
‎Alde horretatik, herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekintza egiten ari dira," nolabait ere, beraiek parte senti daitezen gauzak ondo egiten ari direla". Buruan ere badituzte beste zenbait: " Plastikoa batzeko eguna, adibidez.
‎Barazki izoztuak: osasuna guztion eskura urte osoan Nutrizio ezaugarriak kontserbatzeaz gain, barazki izoztuek ere badituzte beste abantaila batzuk. Edozein barietate (espinakak, zainzuriak, brokolia, orburuak) sasoitik kanpo lor daiteke, urte osoan eskura baitago.
‎Ezkerrekoen jokoa nahasiz nolazpait, solasaldi batzu hasiaketa denen artean ikusteko nor litakeen hautagai egokiena... Gatu horrek ere baduke beste buztanik... J B D
‎Ez segurik François Hollande berriz hautagai izaiten balinbada... Beihalakoak ziona, gatu horrek ere baduke beste buztanik!
2018
‎Jimmy Bidaurreta Gasteizko Big Bandaren zuzendariarekin ere baduzu beste proiekturen bat abian...
‎Zeren Hortz Handik ere bazuen beste ni bat eta, lotan zegoenean, haren beste ni hark atzera jotzen zuen bere ametsetan, narrasti hegaldunetaraino, dragoiekiko borroketaraino, eta harago oraindik, lehen ugaztun karraskari iheskorren bizitzaraino, eta atzerago oraindik, hasierako ozeanoaren bazter basatsuetaraino. Ezin dut gehiagorik esan, ez naiz ausartzen.
‎Berak, Karrek zuen gertatu zen guztiaren errua. Horrek gaizki sentiarazten zuen baina, era berean, berak ere bazituen beste arazo asko, aitaren arazo handia, amarekin ere haserre zegoen. Eskerrak bere bizitzan Ane agertu zen.
‎Aurrizki botiboa bagenu, ‘heldu ailitz han’ uler genezake. Osagarria inesiboan leramake ‘heldu’ aditzak, eta horrelakoak Lazarragaren eskuizkribuan edo Portalen olerkian ere baditugu besteak beste. Etxeberri Ziburukoak ere badu adibide bat, baina Mendebalean nagusiago dela dirudi (cf.
2019
‎Baina esango nuke oraindik ere baduzula beste izenen bat. Esango al zenidake?
‎" Euskarazko esaera zaharretan ere badugu beste hiz  kuntzetatik ekarritakorik. Auskalo nork –apaizen batek, seguru–Terenzioren beraren" Quot homines, tot sententiae" (Zenbat gizaki, hainbat sententzia) edukiko zuen buruan" Zenbat buru, hainbat aburu" asmatu zuenean, ez zaizu iruditzen?
2020
‎Aurretik ere bazuten beste babes klase bat sortzaileentzat hemengo egoerarekin batere zerikusirik ez duena. Nik pentsatu nahi dut agian Euskal Herriak beste jarrera bat hartuko duela.
‎Bigarren bizi bat emanez delako pinoari... Gauza bera egitekoa ere dute beste arbola batzu direlarik han edo hemen lurretik atera...
2021
‎kontaminaziorako langa 20 milisievert eko erradiaziora igo dute autoritateek konparazione, Txernobylgo maila baino lau aldiz gorago jarriz; eta CIPR Babes erradiologikoaren Nazioarteko Batzarrak 1 mSv ko heinean finkatzen du muga. " Estresa emendatzen" zuelakoan, guneka erradioaktibitatea neurtzeko testak gelditzeko erabaki politikoa hartu izana ere dugu beste adibide bat.
2022
‎Txanponak ere badu beste aldea: AEBek eta Europar Batasunak (EB) Errusiaren aurka hartutako zigor ekonomikoek txikitu behar zuten herrialdea, eta Errusiak asko sufritzen du, baina ez dirudi iragarri bestekoa izaten ari denik, eta gainera, EBk ere sufritzen du.
‎Gorago aipatu dugun aitzinsolasean Joseba Sarrionandiak dio irabazleek idazten dutela Historia, baina galtzaileek ere badutela beste historia bat. Estatuek nahi dutena kontatzen dutela, baina herri txikiek era badutela zer esana.
2023
‎bi Gasteizen (Laminaciones Arregui zena eta Trefilerias Moreda), eta beste bat Trapagaranen, Bizkaian (Nervacero). Ipar Euskal Herrian ere badu beste lantegi bat, Bokalen (Lapurdi).
‎Jaialdiena continuum bat da, inongo irabazi asmorik gabe eta eszenatokia izateari uko eginez antolatzen diren kontzertu izerditsuetatik hasi eta profesionalizazio maila altuagoa dutenetaraino doana. Erabateko autogestioan oinarritzen dira aipatutako batzuk, instituzioen nolabaiteko laguntza dute gehienek eta enpresa pribatuekin harremana ere badute beste zenbaitzuek. Guztiek dituzte musikazale porrokatuak atzean.
‎Bala arrastoak ere baditut beste hankan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia