2009
|
|
Egun batean, pilatutako sufrimenduarekin aski ez balu bezala, haragi puska zafratua are bereago egiteko asmotan edo, beso izterrak zimikatzeari ekin zion Ernestinak, baita bere sabela ere, azal inguru hura ubelunez josi zuen arte; gero, haurra, ubelunez josia hura
|
ere
sortzetik beretik, besoetan eztiki hartu, eta begiak goratu zituen, keinuari hitzik erantsi gabe, haragiaren minezko hitza eta minaren haragizko hitza, hitzik gabe esanak, otoitzik goitiarrenak balitu bezala; hara iritsita, sorgortasunaren eremuan sartu eta ustekabeko zorion infinitu batek hartu zuen, oinazeari irri biribil bat lapurtzen ziola, lurrarena zen arren lurrezkoa ez zena, sufrimenduari buruzko galdera erantzunik gabekoari behin betiko erantzuna aurkitu balio bezala, bizitzari zentzu osoa ematen ziona, hitzetatik eta sufrimendu orotatik harat, oinazerik ilunenak argitara jotzen zuèn leihoaren parean doi?
|
2010
|
|
–Alemania Handia? erantzun nion neure buruari, ziur neure buruaz, artean
|
ere
sortzetik beretik bizi izan ninduèn gazte idealistaren inertziaren mende banengo bezala, baina segundo bat geroago kikara ezpainetaratu nuenean, guztiz beste era bateko sentimendua gailendu zitzaidan, ustezko handitasun guztiak, baita Alemania Handia ere, kafearen baitan urtu baitzitzaizkidan. Alemania bezalako kilometro koadro askotako lurraldea kikara hartan sartua!?, kafeari bota ohi nion azukre koskorraren antzera.
|
|
‘Ideia handien Alemania ote da Alemania, zeinengatik hiltzea edo hila izatea merezi duen... ala ni hartzen ari naizen kafe mikatz bezain ezti hau —azukre koskor batekin hartzeko ohitura bainuen— ote da Alemania? ’ Ongi baino hobeto gogoratzen naiz halaxe etorri zitzaidala galdera —gogoratzeko modukoa ere bada, ez didazu ezetzik esango, Damaso! —, Alemania Handiaren eta txikiaren arteko aurrez aurreko oposizio baten antzera, ñabardurarik gabe, bata ala bestea. " Alemania Handia" erantzun nion neure buruari, ziur neure buruaz, artean
|
ere
sortzetik beretik bizi izan ninduèn gazte idealistaren inertziaren mende banengo bezala... baina segundo bat geroago kikara ezpainetaratu nuenean, guztiz beste era bateko sentimendua gailendu zitzaidan, ustezko handitasun guztiak, baita Alemania Handia ere, kafearen baitan urtu baitzitzaizkidan —Alemania bezalako kilometro koadro askotako lurraldea kikara hartan sartua! —, kafeari bota... Egia da, bai, sentimendu haren ondotik beste bat nagusitu zitzaidala, lotsari lotua, ongi ere ez baitzitzaidan iruditzen —oso ongi behintzat ez— egin nuèn aukera, ni kafe hura hartzen ari nintzen bitartean aitona azkenetan egon baitzitekeen, frantses soldadu batek tirokatu edo bonba bat ondoan lehertu izanaren ondorioz, Alemania Handiaren izenean...
|