Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 688

2000
‎Maulen ere sentitzen al duzu gazteen aldetiko aitzinatze hori?
‎Seme eta anaia galdu, desagerpenaren inguruko zurrumurru desberdinak, eta gainera nolabaiteko babes falta ere sentitu izan dute ezker abertzaleko erakundeen aldetik. Joxi eta Joxean izan dira beti desagertuak, eta' Naparra' rena aparte geratu ei da sarritan.
‎Niri oso azkar pasatu zait. Beharbada, momentu hartan prezipitatzen ari nintzela ere sentitu nuen. Hori norberaren erritmoa da.
‎X. Larralde: Europak dakartzan aldaketa horiek estatuek ere sentitzen dituztela ikusirik, ni beldur naiz gero eta zailago izanen dela Paristik eta Madrildik autodeterminazio eskubidearen onarpena lortzea. Estatu frantziarrean jada sentitzendira mugimendu arrunt kezkagarriak.
‎Hau da, subjektuak eszenan rol bat burutzean, bestela sentitu ere sentituko ezzituen afektu, jarrera, blokeo eta abarrez jabetu daiteke; edota beste subjektueirolak izendatzerakoan, benetako bizitzan esplikazio edota analisirik gabe geradaitezkeen alderdiak oharteman ditzake. Taldean hau gertatutakoan, eszenetakokoprotagonistak edota gainerako taldekideak jarrera, emozio, blokeo horien ispiludira.
‎ezdeuskeriarena; hots, espirituaren eta askatasunaren, erorikoarena? bezala naturara, edo bekatuarena (esanahi existentzialean), budista batek ere senti lezakeen eran. –Maitasuna...
‎Eta kontseilari haien artean mendekua nuen labana, eta gorrotoa eta urguilua zorroztarri. Eta neure mendeku nahiaren eta neure odol irakiduraren lehen abiatze eta oldartze hartan jakin nuen ezen ez ninduela nehork geldiaraziko... zeren eta ene gorrotoa eta ene urguilua naturalak ez ezik borondatezkoak ere baitziren, eta zeren gorputzean ez ezik ariman ere sentitzen bainituen.
‎Ai, jaun André, nola agertu eta nola esplikatu istant hura, neure oina untziaren gainean jarri nuenekoa...! Lehen ere sentitua nintzen zerbait, eta zerbait baino gehiago ere bai, Donibane Lohizunetik Italiarako bidean partitu ginenean; baina orain are handiagoa eta sakonagoa zen sentitzen nuena, handiagorik senti bazitekeen... zeren eta Italiarako bidaiak itsasoz ibiltzerat bulkatu baininduen, baina ez ninduen itsas gizon egin; Amsterdamerakoak, aldiz, itsasgizon egin ninduen, eta bulkatu ninduen, ez soilki itsa...
‎Jolas bat bezala da. Zuk ez duzu ezer sentitzen; baina beste batean, zurekin jolasean jardun behar dudan beste batean, neu izango naiz ezertxo ere sentituko ez duena.
‎Nekaturik ez ezik, deseroso ere sentitzen hasi gara gauza pertsonalegiak aterako ote ziren beldur, eta, gure misteriotxoari eutsiz, gure solasaldia sua bezalaxe itzali da. Horregatik elkar agurtu, eta komunera jo dut, baina han ere pentsakor geratu naiz bikote baten arnasestu bateratua entzun dudanean, eta hotzikara batek buruko ileetatik oinetako behatz ttikiraino zeharkatu nau komunetik irten, eta, zelai bateko ilunpetik agertzen, nor eta Esther, norekin eta Luisekin irteten ikusi dudanean.
‎Eta niri zalantza sortzen zait. Alde batera, Patxi ezkontzekoa dela jakin dudan honetan, jelosia doi bat ere sentitzen dut; funtsean atsegin nuela, pentsatzen dut, Patxiren setio galaia; eta zalantza egiten dut ea Patxirekiko josteta moduko hura ez ote dudan alferrik iraunarazi, hari ezezko borobila ematera guztiz ausartu gabe. Baina bestera, Rubenek ere kezkatzen nau:
‎Bertigoa ere sentitu dut mendi malkartsu eta piko haien azpi azpian ibai bati antzeman diodanean: Colorado River.
‎Eta kontua da Chicagotik aski gorputzaldi petralarekin irteteaz gain, azkenean leher kaka egina amaitu dudala eta, bestalde, arimari doi bat kostatu zaiola nire gorputza aurkitzea. Beharbada horregatik ere sentitu naiz estrainio samar, horregatik eta Tomengatik.
2001
‎Bestela gure laborantzak, hogei urteren berantarekin, beste lekuetan ikusten den beherakada segituko du. Jadanik gure herrian ere sentitzen hasiak garena.
‎" Halan suertatu eta hil banaiz goroldio eta lur azpiko zoko honetara sartu banaute, ene etzan lekura inola ailegatu ezin bada, belar sustrai tipien hazkurea ere sentitzen ez badut, bene benetan hilda banago, orduan bizitza ez zait hainbeste axola" (GP, 72)
‎Arraio demonio! Ez al zen konturatzen nik ez nuela ezertxo ere sentitzen! Bai zera!
‎Nazka pixka bat eman zigun Trinik kontatutakoak eta, egia esan, inork ez zuen inbidiarik izan. Handik urte batzuetara egin nion felazioa mutil bati, nire lehenengo senargaiari, eta ez nazka baina ezta kitzikapenik ere, ez nuen ezertxo ere sentitu. Denborarekin ikasi nuen disfrutatzen, postura hartan gizonezkoak nesken menpe zeudela konturatu nintzenean, hain justu.
‎Gurpilak bueltaka hasi ziren, ezarian ezarian lehenbiziko, eta gero eta habaila handiagoan. Lurretik altxatu zenean Margaritak oihu luze bat egin zuen, eta hegaka ibiltzearen sentsazio ezaguna berriz ere sentitu zuen. Bi eskuekin bere aurpegia ukitu zuen, bere burua, bere ilea, Rafaelen besoa... ametsetan ez zegoela sinesteko.
2002
‎Dantza egitea bakarrik balitz dantzari izatea, etxean dantzatuko nuke. Ni eszenara noa, lehendabizi zerbait sentitzeko, eta gero sentitzen ari naizen hori ikusleari transmititzeko, berak ere sentitu dezan. Ez dezatela musikaren erritmora dabilen gorputz baten mugimendua bakarrik ikusi, baizik eta sentimendu bat bizi dezatela, dantzaria transmititzen ari dena.
‎Sariek" bizirik nagoela sentiarazten didate" aitortu digu. Irakuleenganako nolabaiteko konpromiso bat ere sentitzen du Patxi Ezkiagak: " Irakurle batzuk oso zintzoak ditut eta obligazioa sentitzen dut neure barne mundua beraiekin partekatzeko".
‎Euskal Herriko gatazka sinplea da kausetan azaltzea, baina konplexua konponbide iraunkorretan gauzatzea. Lizarra Garaziko prozesua abiatu zenean tuneletik behingoz aterako ginela zirudien, baina batek baino gehiagok zapuztu ondoren, berriro ere sentitzen gara tunelean. Azken asteotako irudiak oso argigarriak badira ere, hitz goxoak baino askoz gehiago, zaila zaigu esku argi egokia aurkitzea, eta horrela gabiltza, amorru eta ezinean, eta batzuk umezurtz.
‎Sinets liteke zuk zeuk ere sentitua duzula Kupidoren arkua:
‎Honenbestez, Soniak Ticesko Ama Birjina aipatu zionean, gainetik so egin zion Sarak. Baina inbidia apur bat ere sentitu zuen, aldi berean, Soniak gutxienez oinarri sendo bat zuelako. Eta, nola bihotz bihotzez estimaten baitzuen laguna, halaxe esan zion, azken buruan, irri eginez baina irri egin gabe:
‎Joan zaio minutu batzuk lehenago zuen sosegua. Berak ere sentitzen ote du bion arteko hesi hau. Ez dakit.
‎Batasunak eredu bakarra jarri du bazter guztietan eta horren ondorioa izan da, batetik, euskara betitik ibili izan dutenek, euskaldun" arruntek" nolabait ere esateko, ziurgabetasuna sentitzen dutela orain" eskolatuekin" (hitz hau nirea da) mintzo direnean: ez baitira gai sentitzen hauen okerren zuzentzeko, berek erabiltzen duten hizkera okerrez betea egiaz okerrik izan gabe inola ere sentitzen dutenez. Bestetik, hizkuntza ikasi dutenek, ñabardurarik gabe ikasi dute eta aski ahul sentitzen dira praktikan.
‎Gure txanda ailegatu zitzaigunean, mugazainak begirada arina bota gure pasaporteei eta, luzamendu gehiagorik gabe, pasatzen utzi zigun. Eta aitortu behar dut lotsa apur bat ere sentitu nuela, nire aldamenean zeudenek hainbeste desiratzen  zutena, hau da, muga madarikatu hura igaro  tzea, zertarako eta Estatu Batuetan euren amets guztiak nola zapuzten eta zimeltzen ziren ikusteko, nik inolako eragozpenik gabe lortzen nuela Lehen Munduko pasaporte baten jabe nintzelako.
2003
‎Egunkaria itxi eta gutxira ETBk eskaintzen duen Potftica mente incorrecto telesaioan iritzi gehiago barreiatu ziren, ondo ren prentsa idatzian zeresan franko eman zutenak. Joxerra Garziak behin eta berriz ekidistantzia kontzeptuaazpima rratu zuen, ez konstituzionalista ezta ezkerreko abertzale ere sentitzen ez direnen umezurtzia adierazteko eta, inplizituki, Egunkaria ri identifikazio politiko gutxiagoa eta zabaltasun handiagoa eskatzeko.
‎Gainera, Damianek zantzu arraro bat ere sentitu du. Gertatzen denaren narratzaile bakarra bera baizik ez daitekeela izan, horixe sentitu du.
2004
‎Demagun egia esatekobetebeharra sentitzen dudala. Bestetik, laguna ez saltzeko betebeharra ere senti dezaket.Zer egin behar dut laguna ez saltzeko modu bakarra gezurra esatea denean. Noia jdkatubehar nuke eginbeharren arteko kontraesan honen aurrean?
‎Ze igual Di Ruggero heldu zen Cervinora eta ikusi zuena izan zen bailaretan pilatutako lainoa, olatu formak ere hartzen zituena eta gai zena zipriztintzeko inguruko mendi guztiak. Igual hori izan zen ikusi zuena, baina satisfazioak hori dauka, Signora Maria, kaleko pertsonarik muskerrenak ere senti dezakeela, eta txikienak ere igarriko duela inoiz holako poz bat barruan, hainbeste ze itsasoa ere ikusiko du –arnasa hartzen du Oscarrek– Behin neska batekin joan nintzen mendira, artean gazteak eta zoroak, eta gaua ikusi ostean eguna ikusi genuen sortzen, biok isilik, harrituta, eta gertatu zen itsasoa agertu zela normalean basoa dagoen sakan batean, lainoak holako txorakeriak e... Batez ere, Signora Maria, lainoaren partez itsasoa ikusteko gogoa baduzu.
‎Haur kixkalien odola arnastu. Oraindik ere sentitzen dut kirats hura, nire amesgaiztoetan. Batzuetan esna nagoelarik ere sudurreratzen zait.
‎–Bota –erran nion, inondik ere sentitzen ez nuen segurtasuna eman nahirik neure ahotsari.
‎ekintzaren zirrara sentitzeagatik jarraitzen zuen afera hartan. Parisko tiroketan sentitu zuena berriz ere sentitzearren. Parsifalen maleta ezkutuan miatzean bizitutakoa berritzeagatik.
‎Antiaju Berderen guardiek Usandizaga hila zutelarik, eta preso eramana Balantzategiko ugazaba andre Genoveva, behiok bakar bakarrik gelditu ginen etxean. Eta, lehen mementoetan, lasaiago ere sentitu ginen denok, zeren gerrak erabat bukatua baitzirudien gure haranean, eta ez baikenuen, bestalde, inongo nagusiren aginduak betetzen ibiltzeko obligantzarik. Ordea lehen memento haiek pasa zirenean, ukuiluko jende gehiena urduri jartzen hasi zen.
2005
‎Gaur egungo bertsolaria ere sentitzen hasia baita halako mugitzeko behar bat. Hitza interpretazio amiñi batez laguntzeko premia.
‎Baina ziur egon Euskal Herria faltan botako dudala. Nik eta nire familiak bost urte zoragarri bizi izan ditugu, eta pixka bat gasteiztarra ere sentitzen naiz. Oso pozgarria izan da hemengo jendea ezagutzea, Euskal Herria herrialde ezezaguna baitzen niretzat.
‎Eta Teresak gustu gustukoak aurkitzen zituen Emiliren gustuak, bere bereak ere sentitzen zituenak, urteetan ehortziak izan zituen arren, amaren esanei eta haren heziketa zorrotzari makurtuta?, eta horrela, ezin pinpirinkiago janzten hasi zen.
‎Seismoa bertako 09:20an izan zen (03:50 GMT), Islamabadetik 95 kilometro ipar ekialdera, Indiarekiko mugatik gertu, Estatu Batuetako Zerbitzu Geologikoko bozeramaile batek esan zuenez. Lurrikara Afganistanen eta Indiako hainbat eremutan ere sentitu zen, hala nola New Delhin, Punjaben, Gujaraten eta Madhrya Pradeshen, eta Cachemiran, NDTV katearen arabera. Dardarak zirela eta, pertsona asko atera ziren etxetik Indiako hainbat herritan, eta meskita askok errezo bereziak egiten zituzten Pakistanen.
‎Bere betiko apaingarriak inguruan izateak babestuta sentiarazten du. Karakola handia hartu eta putz egiteko gogoa ere sentitu du, soinurik aterako ez diola ondo jakin arren. Azkenik, aluminiozko orekariari burua apur bat bultzatu eta oin puntetan balantzaka utzi du.
‎Naroa ere lehengusuaren gorputz biluzia igartzeko premia biziak bultzatu du, eta esku bizkorrek pijamaren goialdea erantzi diote. Izterrean lehengusuaren animoa ere sentitu du, zut. Atzerabiderik ez dagoela jakinda, lau urte lehenago jolasean baino ikusi ez zuena azkenean eskuan izateko gogoa du, eta badaki oztoporik ez dagoela. Sabel gihartsutik irristatu eta praka barrura luzatu du eskua, luze barik atzamarrek haren buru tinkoarekin topo egin duten arte.
‎Zelan utzi zuen bahitzaile hura konorterik gabe. Errudun ere sentitzen da. Bera Madokarekin olgetan, Naroa zelako estualdian zegoen burutik pasatu ere egin gabe.
‎Ametsek bero ez, erretzen ere sentitu ditu masailak, sukar antzeko batek jota.
‎Zabua edo Joshejofrana, Tximista edo Vajrasana...; azken hori zen niretzat jarrerarik zailena, istripua jasandako hankako orkatilak eta belaunak min egiten baitzidaten; hilabete asko behar izan nituen belauniko jarri eta gero orpoen artean ipurdia eroso samar sartzeko. Hura guztia oso serio eta mistizismo punttu batez hartzen banuen ere, bazuen jolas eite bat, eta, noizbehinka, pailazo samar ere sentitzen nintzen gorputz jarrera bitxi haietan. Noiz edo noiz, amak abisuren bat emateko edo atea zabaldurik, jarrera xelebre haietan harrapatzen ninduen, galtzontzilo hutsean, eta barre karkaraka aldentzen zen korridorean barna.
‎Barazkiekin igo nintzen gau hartan, Kafkaren Itxuraldaketa irakurria izan banu, Gregorio Samsa ere sentituko nintzen, txolarre ez ezik, ziur, labezomorro bihurtua, gela zikin batean itxia, zoko lohi batean baztertua, hainbeste maite izan zuen arrebak higuindua.
‎Idoiarekin haustea gogorra gertatu bazitzaidan ere eta egun askotan hondoa jota eta estutasunez beterik ibili banintzen ere, ez nintzen behin ere sentitu arbuiatua edo gorrotatua; bitxia izan zen benetan. Oraindik ere maite dudala esango nuke, oroiminez besterik ez bada ere, inolako gorrotorik gabe, garbi, berak maite izan ninduen bezalaxe.
‎Eta ni berriro ere sentitzen naiz kreazioaren garaipena.
‎Etxeko kristal bat hautsita zauritu zela, hori esango zutela. Amodioa egin zutenean, Juliak ez zuen ezertxo ere sentitu, eta izutu egin zen.
‎Ebakuntza gelan betiko lo geratu izan banintz, ez neukake akidura ere sentitu beharrik. Ez neukake bizitzen jarraitzeko ahalegin txikienaren lanik ere.
2006
‎Gu sei urte arte ez ginen eskolan hasten, gainera anaia eta lehengusuak zaharragoak ziren, ni baino urtebete lehenago hasi ziren, eta nik uste dut horrek piztu zidala ikasteko gogoa. Eta ikasteko grina hura oraindik ere sentitzen dut. Orain ere bultzatu litzateke hori, azken batean, gero egin behar dituzun gauza guztiak zuk bilatuta egin behar dituzu.
‎Fase laburra da, baina aunitzetan gertatzen dena. Gero, amorru sentimendua dator, ‘Zergatik niri eta ez bertze bati’ pentsatzen duzu, norbera errudun sentitzen da eta bertzeen kontrako amorrua ere sentitzen du, medikuen kontra, sinisten badu Jainkoaren kontra… Fase hau ere hagitz llaburra da, baina intentsoa. Horren ondotik, gehien ezagutzen dugun fasea dator, depresioa.
‎Lagunaren konkista horiek, esan dudan moduan, ez ziguten bekaitzik sortzen, eta geure garaipentzat ere sentitzen genituen, neurri batean. Amodio librearen defendatzaile izan arren bikote normaletan genbiltzan gu ordurako, eta Hankapalo, horrenbestez, guk nahi eta ezin genuen horrexen gauzatzailea zen, gizonezko uztartuen mendekatzaile eta gure koadrilaren ohorearen goratzaile.
‎–Hara: hamazortzigarren irribarrea, udaberri ko katalogoan sartzeko– Etxeko hormetan ere sentituko duzu astindua. Andreak uxatzen ditu, abisatuta zaude.
‎Gosearen hortzek haginka egiten ziguten urdailean, baina amodioaren hortzak ere ez ziren kamutsak. Beste gose modu bat ere sentitzen nuen nik: Mirraren gosea.
‎Uste denaren kontra, halako gauzei antzematea ez da emakume guztiek izan ohi duten dohaina, baina Ainhoarengan bereziki garatuta zegoen: Antoniorekiko harremanaren gorabehera txikiena ere sentitzen zuen larruazalean; inguru hurbilaren gogo aldarteak isobara mapa baten antzera zabaltzen ziren emakumearen begiradapean, eta edozein presio aldaketa sumatzeko gai zen. Maitasuna, jende askorentzat, ohiturarekin nahasten da, erromantizismoa eta horren ondorengo guztiak ideia horren aurka gogor aritu diren arren; funtsean, iritzi horretakoa zen Ainhoa ere.
‎Lotsa naiz. Bueno, ez dakit lotsa den ere sentitzen dudan hau. Lotsa sorrarazten dit neure buruak, pentsatzen ari naizena pentsatzeagatik.
‎Nahitaezko bihurtzea. Nik ez bainuen Hermannik gabe onik izaten, horixe lortu behar nuen neuk ere, berak ere senti zezala nirekin egoteko premia. Horretarako, ordea, neure buruaz ahaztu eta lagunaren ona bilatu behar nuen; edo haren adiskidetasuna gorde ororen gainetik.
‎Euskaldunak euskara erabil dezan nahi badugu, euskaraz eroso sentitu behar du, eta hizkuntzaren balio praktikoa ere sentitu behar du. Beraz, on litzateke euskararen balio praktiko hori handituko duen neurriren bat hartzea.
2007
‎Belaunaren luzatze eta biltze mugimenduak mugaturik daude, eskaileretatik igo eta jaistean, makurtzean eta belauniko jartzean hautematen den bezala; intentsitate aldakorreko mina ere sentitzen da horrelakoetan.
‎Zu ezagutu eta Iker ahaztu. Beno, ahaztu, ez dut ahaztu, baina orain ez dut mutil horrengatik deus ere sentitzen. Gezurra dirudi.
‎–Eta hark ez badu zureganako deus ere sentitzen?
‎Clocharda zilar koloreko tapaki batekin estalia zeukaten. Orduan, egunsentian eta ateri zenean, jada hotzik ere senti ezin zezakeenean. Tximista batek kiskali omen zuen gauean hareatzan, bustita lo zegoela.
‎Nekatuta nago, zeharo. . Baina alkoholaren beharra ere sentitzen dut, erantsi nuke.
‎argiztapena, altzariak, jatorrizko lanabesak... Areago, baserria betetzen zuten usainak eta lurrinak ere senti daitezke.
‎1206 Ereño Humboldt-en ohorea defendatu beharrean ere sentitzen da: «En la lingüística contemporánea no todos, afortunadamente, son partidarios de la irracional teoría de la lengua como visión del mundo.
‎«Gau izartsu batean eserita nengoen arkazien baso txiki batean. Nire baitan bizi eta biziagoa ari zen egiten, inguratzen ninduen guztia ni bezalakoxe izakiak zirela, nire birundan xuxurlatzen zuen osto bakoitza, zapaltzen nuen lurra, eta izaki guzti horien barru indar loak egunen batean iratzarriak eta gotiaraziak izanen zirela, eta orduan entusiasmoak harrapatu ninduen; oraindik oraintxe ere sentitzen dut nola nengoen bai, nola belaunikatu nintzen eta pozez negar egin nuen eta zeru izarrez beteari otoi nola egin nion debotoki... »26.
‎Gauzak ikusi eta narratzearekin batera gauzak konparatzeko beharra ere sentitu zuen giza abere arkaikoak:
‎Honezkero laster behar genuke erretiratzeko tenorea, ilundu du aspaldi. Villanublako atea zabaltzen duten bakoitzean, aire txorrotxa iristen da honaino, zeuk ere sentitzen duzu, ala zahar honen kontua baizik ez da. Pozik egongo da Plasma, aire egokitua batere piztu beharrik gabe.
‎Irriz lehertu zen Josefina, eta luza gabe ere senditu erretzen zuen sua hiltzer zoala.
2008
‎Entzungo dituzu zure oroitzapen propioen islak haien hitzetan. Entzungo dituzu baina batez ere sentituko dituzu. Eta hunkitu egingo zara agian.
‎airea. Eta soinuak non errebotatzen duen ere sentitzen dut: soinuari eta aireari esker dakit sabaia zer distantziara dagoen.
‎Euskal kultura izan dut bizikide, eta hori ere nire sentimendu bilakatu da. Euskaldun ere sentitzen naiz. Ni Galizian jaio nintzen, baina bertan bizi izan ez nintzenez, ez naiz galiziar sentitzen.
‎Jendeak aurkitzeko moduan ezkutatzea gustatzen zaizu. Zuk ere sentituko zenuen txikitan, armairu zokoan uste baino denbora gehiago itxaronarazi zizutenen batean, munduak zu gabe biraka jarraitu dezakeelako sentipen txikitzaile hori. Zu, armairuan kiribilduta; eta inor ez zure bila.
‎–erantzun zion fraideak?. Nik ere sentituko nuen zure kasuan. Baina zuk, zeure borondatearen mugimendu batez, ama nagusiak agindua bete zenuen, eta hori da inportanteena.
‎Ernestinak egoerak gainditua sentitu behar zuen, urduri ere sentitu baitzen une batez, begiak goratu eta beheratu zituen hiru bider bederen; gero, berriz, apaizari so egin zion, baina so egingo ez balio bezala, bere buruarekin ari ote zen une hartan, solo Dios basta, solo Dios basta eta solo Dios basta??, harik eta, oreka berreskuratzen zuela, aurrez aurre zuenari horrela esan zion arte:
‎Beldurrak airean zegoen izeba Eugeni, alde batetik, baina, bestetik, dar dar zegoen arren, lehenengo adrenalina uholdearen eraginpean, beldurra garaitzeko beharra ere sentitu zuen, antza, eta hara: makinatik kanpora egitera zihoala zirudienean, zutitzearekin batera, ezker hanka ere alboratu zuen apur bat, mugimendu ezin azkarrago batean?, ilobaren aurrean emakume indartsua zela agertzearren edo, sorginen ipuin asko zekizkien arren, izeba Eugenik ez zuen sorginetan sinesten, azken batean!?, barrura egin zuen kanpora egin orduko?
‎Eta berdin alaitasun bezalako hitzekin. Poza askoz motzagoa da, sinpleagoa, eta gizaki orok nonahikoa eta noiznahikoa dela ere sentitu dezakeena». Poza hitza askoz hitz naturalagoa iruditzen zaio:
‎Ernestinak egoerak gainditua sentitu behar zuen, urduri ere sentitu baitzen une batez, begiak goratu eta beheratu zituen hiru bider bederen; gero, berriz, apaizari so egin zion, baina so egingo ez balio bezala –bere buruarekin ari ote zen une hartan, solo Dios basta, solo Dios basta eta solo Dios basta? –, harik eta, oreka berreskuratzen zuela, aurrez aurre zuenari horrela esan zion arte:
‎–Zer gutxiago! –erantzun zion fraideak– Nik ere sentituko nuen zure kasuan. Baina zuk, zeure borondatearen mugimendu batez, ama nagusiak agindua bete zenuen, eta hori da inportanteena.
‎Beldurrak airean zegoen izeba Eugeni, alde batetik, baina, bestetik, dar dar zegoen arren, lehenengo adrenalina uholdearen eraginpean, beldurra garaitzeko beharra ere sentitu zuen, antza, eta hara: makinatik kanpora egitera zihoala zirudienean –zutitzearekin batera, ezker hanka ere alboratu zuen apur bat, mugimendu ezin azkarrago batean–, ilobaren aurrean emakume indartsua zela agertzearren edo –sorginen ipuin asko zekizkien arren, izeba Eugenik ez zuen sorginetan sinesten, azken batean! –, barrura egin zuen kanpora egin orduko...
‎Imajinatu neguan. Haize laster hotza manta azpian ere sentitzen zen gauetan. Errusiatik zetorren lasterra.
‎–Zer esango dizut? Ni Iruñan ere sentitzen nintzen kanpotar.
‎(Geroztik ondarrutar nexkato baten esanetik jakin dut, bere ustez, bere sentieraz, neuk ere senti nezakeen sentieraz?, etxean eta kalean euskeraz egiten duela, eta ikastolan batun. Esanak esan eta sentituak sentitu, duda latz batek hartu nau ea bere hizkuntzan idazten duten idaztaileen sailekoa naizen edo ez).
‎(Neuk ere sentitzen dut boladatan uniforme moduko bat soinean. Ez dut nik definituko.
‎Orain dena energia da eta denok energia omen gara (eta, beraz," denok dena gara", horixe baita energiazaleen gurari ezkutua). Baina ni batzuetan uhina ere sentitzen naiz, eta beste batzuetan partikula, edo masa, edo (anti) materia, edo abiadura, edo grabitazioa, edo jauzi kuantikoa, edo... Beraz:
2009
‎Biziak dira kordel horiek, eta arimara josirik ditugun hariak dira askotan. Min ematen dute hariok, baina plazer leun bat ere senti dezakegu heriotza, tristezia, gaixotasuna, depresioa… behatzen ditugunean gure neurriko erraldoi baten begietatik. Gizakiok baino hamabi bider handiagoak dira liburuan ageri diren gaiak, eta hala eta guztiz ere arintasun txundigarriarekin tratatzen ditu idazleak.
‎bertsozale eskasa nauzu, maitale mengela. Bertsokada ere sentitu izan dut inoiz. Larria al da, mediku jauna?
‎Inguruan entzuten duten edozein barre edo algara eurengatik dela pentsatzen dute, eta larrimin eraso baten sintomak ere senti ditzakete zenbaitetan: izerdia, zorabioa eta dardarak.
‎Inguruan bat bateko aldaketa bat gertatzen denean ere senti daiteke bakardadea, norberak nahi ez duela ere.
‎Beste pertsonekin gaudenean ere senti gaitezke bakarrik, eta hori beste bakardade mota bat da, bitxia badirudi ere.
‎Euskal Herrian dantza egiteari dagokionean, bertan egindako edozein emanaldi beti da esanguratsua, azaldu du Jasonek. Haleere, beldurra ere sentitzen dute.
‎Luze ari zaio egiten arratsaldea Diegori. Engainatua ere sentitzen da, bahituta. Hogei minutu baino gehiago daramatza hemen eta oraindik ez dira saioak (alegia, ordainduko dizkioten saioak) hasi.
‎Ez eta ez: aita semeen arteko harremanetan, oker nahiz zuzen, aitaren autoritatean sinesten baitzuen Nazariok, horregatik begiratzen ote zion honek bere bibote dotore bezain oparoari, ispiluaren aurrean jartzen zen bakoitzean, halako harrotasun batekin, marra hura azpimarra gisa ere sentitzen zuelako,, autoritatea, bezalako kontzeptu gain gaineko bati atxikia??, halako moldez, non aitaren kontzientzia zuzenak, bera beti zuzen jokatzen ahalegintzen baitzen halakoetan, ondorioak ondorio?
‎Adak ere irri egin zuen, baina ez irri zabal bat, ezerezetik betetasunerako eta betetasunetik ezerezerako bidea osatzeko bere denbora behar duena, guztiz bestelako irri bat baizik, ezpainetan agertu orduko desagertu zitzaiona, bere baitan zatitua egon zitekeen seinale: Teofilo Mariak eta Maria Bibianak bezala, lasaitu ederra har zezakeen Adak, bai, baina, dezepzionatuta ere senti zitekeen, hain zegoen Domingoren orbitaren barruan sartua, haren kontakizunetara ohitua, izuaren eta sinetsi nahiaren arteko tirabiran: fantasmak izaki miragarriak dira?
‎Don Zoilok lasaigarriak eman zizkion arren, Teofilo Mariak minbera zeukan eskua, eta minbera zeukan bihotza, soin atal minbera bat dagoenean soin osoa minbera dago-eta; aitaren hitzak, berriz, orratzak bezala sentitu zituen, bihotz minbera zulatzen ziotenak eta are minberago uzten: Teofilo Maria, beraz, mindua ez ezik umiliatua ere sentitu zen, bi aldiz umiliatua, beharbada, hitzak munduan gehien estimatzen zuèn pertsonarengandik zetozkion neurrian?, baina ezinetik eta desliluratik bere ikuspuntua defendatzeko prest zegoen, eta honela azaldu zion aitari kexua:
‎Une hartan, izan ere, inorena nabaritzekotan, Domingoren falta nabaritzen zuen Adak; non zegoen Domingo, berak gehien behar zuenean, Teofilo Mariaren harrokeriari aurre egiteko?; ez zegoen, baina, guztia Domingori leporatzerik: zer jokabide zen hura, bada, berea, Adarena?, Domingoren gogoarekin bat egitera bultzatzen zuena etengabe?; minduta ez ezik, barregarri ere sentitu baitzen, baliteke; izan ere, zer zen Domingori ziòn maitasuna, globo bat baizik, orratz bat edo ziri bat sartu orduko desegiten zena?; gero, begiak itxi, eta, irri etsi bat ezpainetan, eskuak bularretara eraman zituen pausatuki, igurtzi bat ere egin zuen, baita eskuak handik erretiratu ere era bortitz bezain azkarrean, haiek deskarga elektriko baten eraginpean balitu bezala, mihitik best... –Lur debekatua, bekatu mortala?, eta jarraian:
‎Domingok, beraz, segundo gutxiren buruan egin zuen olatuaren azpitik, erruduna ere sentitu zen, ausaz, memento batean, Chaplini ura eskatzeagatik, olatuaren gailurrera, eskerrak ere eman zizkion Jainkoari, Jainkoaren miraria behar baitzuen hark, ezer izatekotan!?, bat batean urruneko hotsak entzun zituenean:
‎Amaieran, 36ko gerraren gaiarekin aztoratuta zebilela aitortu zuen. Beldurra ere sentitzen zuela. Testigantza lazgarriak irakurri berri zituela, eta irakurritakoak iradokitzen ziola frankismoaren errepresioa berak uste zuena baino are bortitzagoa izan zela.
‎ABEL. Ez horixe, motel. Gainera neurri batean arduradun ere sentitzen nauk.
‎Kontuan izan behar duguberauek gure behar, zaurgarritasun eta desirak ezagutzen dituztela eta gainera, milisegundotan erantzuteko gai direla, nahiz eta gu kontziente ez izan. Emozioasko ustekabean agertzen dira, gure kontroletik at. Hori dela-eta, askok emozioakdisruptiboak direla pentsatzera iritsi dira, baina benetan emozioak ustekabeanagertzeaz gain, kontzienteki ere senti genitzake, eta horrela arrazoimenaz maneiatzeko aukerak izan ditzakegu. Erantzun emozionalaren nolakotasuna aztertuz gero, hobeto ulertzen da zer dela-eta gerta daitezkeen bi aukerak, alegia modukontzientean edo inkontzientean agertzea emozioak:
‎Haiek ere lan eginarekin akort, eta euskarazko emankizun horiek deus ez zitzaizkiela gostako ikusirik, baia eman zuten. Urrun, arrotz herri zenbeitetan zirelako sendimendu gozoño bat ere sendituko zuten turistek zenbeit minutoz. Horra nola sortu ziren lehen aldikotz euskarazko emankizunak Frantziako irrati ofizialetik, Iparralde honetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia