Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2002
‎Seguru asko, inork ez duenez nahi bere gauzak ezezagunen esku uztea edo beren lehentasunei jarraitu gabe banatzea, logikoena testamentua egitea da. Arazo eta kostu handiegiak saihestu baditzake ere, horrek ez du esan nahi ustekaberik dagoenik, batez ere jakiten ez bada ondasun guztiak ezin zaizkiola libreki utzi. Legeak “nahitaezko oinordekoak” edo senipartedunak errespetatzera behartzen du.
‎Abisu bat? Zeuek ere badakizue ez dela hori!". Isildu egin zen, esan behar zuenak oihartzuna izan zezan gu guztiongan:
2005
‎Aldiz, ene bilobak ikastolan dira, eta ni beti euskaraz ari naiz. Haiek ere badakite ez dutela eni hitza frantsesez eman behar.
2006
‎Ez dakiguna da aurretik zer zegoen Segurako nukleoan. Pentsa daiteke testuak dioenagatik, aurretik ere izango zela herriguneren bat, bere izaera bazuena, agian, hiri gutunean aipaturik agertuko zena, baina, ez denez dokumentua gorde, ez dugu ezagutzen; aldi berean, bertako barrutia ere finkatuko zen, hobeto ezagutaraziko zigukeena, baina hori ere jakiterik ez dugu.
2009
‎Munduko beste edozein tokitan, noski, hau ez litzateke posible, munduko beste edozein tokitan ez baitira gu bezain orangutanak. La Pollakoek ere badakite ez direla toki arruntean bizi: " Vivo en un sitio que es como todos los sitios, lo unico que uno de cada ocho es policia".
‎Bakardadea ageri da lehen eszenan. Telebistaz deus ere jakin ez, eta programa bat egin beharra: izen bat asmatu, eta izenetik izana landu.
‎Erreformatu eta erromazaleen arteko bake agiriaren xedapenen arabera, bateko eta bertzeko iheslariek bazuten beren etxeetara batere trabarik gabe itzultzeko eskubidea. Hala izanagatik ere, inozoenak ere bazekien ez zuela burua lepo gainean atxikiko Mauleko Goiko Hirian sudurra erakusten zuen higanotak. Halako papista zuloa izaki Zuberoako hiriburua!
2010
‎Berak ere badaki ez dela erraza, eta zenbaitetan laguntza eskatu behar dela (tutoreei, psikologoei, familiari berari), baina heziketa ona ematea da seme alabei maitasuna erakusteko modurik onena.
‎Azken jardunaldian Mallorca hartu du mendean. Susaetak ere badaki ez dela samurra izango. Xerezen kontrako partidak tranpa dauka.
‎Hamabost egun zain ministroarenean, honek existitzen direnik ere jakin ez eta, hala ere, kasazio errekurtsora eramaten ditu aztertu omen dituelakoan.
‎–Bestela ere badakit ez zinela azalduko. Zu komunista eta, gainera, Errealekoa zara.
‎Hiru mila atal bete dituen Goenkale tik ere badakigu ez dela gizarte osoarentzako berri onik; beti egon ohi dela galtzaile, bekaizti edo kalteturik. Aste kaskarra amaitu du Ibex(+ %0, 49), astean ia %4 galduta.
2011
‎Hil zen urte berean Manex Hiriart Urrutik Eskualduna astekarian idatzi zuen" Eskual herritik behinere jalgi diren jakintsun handienetarik bat" zela. Eta guk, berari buruz zipitzik ere jakin ez. Gure utzikeriaz baita ere, frantses zientzialari bezala ageri da ia beti.
‎Izan ere, oraindik ez da inplementazio erabat zuzena existitzen. Produktu horiek saltzen dituzten enpresek ere badakite ez dutela inplementatzen fisika kuantikoak eskatuko lukeen bezala, eta, horren ondorioz, ez dira erabat seguruak. Norvegian eta Singapurreko esperimentu batzuetan erosi egin dituzte sistema horietako batzuk, eta frogatu dute ez daudela erabat ondo eginda, ate batzuk irekita uzten dituztela, eta, beraz, informazioa irakurgai dagoela.
‎Miresgarria hala ere egoeraren bridak zein denbora gutxian utzi dituzten amaren esku, nahikoa izan baita pare bat irribarre aldirekin egoera beren eskemetara egokitu eta egoera gidatzera jartzeko. Ez dakit zertan nabilen hemen, izan ere, ez dakit Elisarekiko zein lotura afektibok behartzen nauen bere egunerokoaren sostengua nire gain hartzera, ez dugu inoiz batak bestearekiko izan ditzakegun konpromisoei buruz hitz egin, horrek zenbaiten ustez konpromisorik ez dagoela esan nahi du, ezer agindu ez duenak ez dakit zertan bete behar lukeen, eta hala ere badakit ez dudala alde egingo oinek hori eskatzen didaten arren, oinek eta batez ere berriro ere marmarrean sumatzen dudan organo boikot egileak.
2012
‎Muturbeltzeko kideek ere badakite ez dutela ezer asmatu. Gitarra, baxua, bateria eta ahotsa nahastu, eta aurrera.
‎Gaztea? Han sartu nindutenetik ni ikusi ez eta nire itxura nolakoa zen ere jakingo ez zuela bururatu zitzaidan. Agian nik ere ez nuen ezagutuko.
‎Ez nuen sekula entzun Brigitte Declos Marc Ohnetekin" ibiltzen" zelako zurrumurrurik, hemen esaten den bezala. Baina lurralde honetan, mota horretako esamesak kaleko azken etxeetaraino bakarrik iristen dira; landetxe apartatu hauetan, bata bestetik soro eta basoz bereiziriko etxe isolatu hauetan, gauza asko gertatzen dira inork ere jakiten ez dituenak. Niri dagokidanez, halere, duela ordubete urmaelaren ertzean jaka gorri bat besterik ikusi ez banu ere, lepoa jokatuko nukeen bi gazte haien artean bazela amodio konturen bat, erakusten zuten jarrera lizun eta lotsagabeagatik eta beren mugimendu eta irribarreetan igartzen zitzaien berotasun sor eta ezkutuagatik.
‎Alferrik, botak eta galtzerdiak baizik ez zituen ikusi. Bulegora joan zen, baina iritsi baino lehen ere bazekien ez zela han egongo. Ulertu egin zuen kolpetik.
‎Zigarreta piztu aurretik leiho zirrikitu bat ireki dut. Ez dago hautsontzirik etxean, esan gabe ere badakit ez dudala erre behar. Komitekoak ozta ozta eutsi dio Gitanesa piztu gabe.
2013
‎Zerbait horrek ez du izenik beharbada, baina emakumeek berehala antzematen diote eta liluratu egiten ditu edo galbidean jartzen ditu, horrela esan badaiteke. Nire emaztea bereganatzeko ere badakit ez zuela pausorik eman, aski izan duela atea irekitzea. Nire emaztearen sexu entrenatzailea ume aurpegiarekin irudikatzen dut.
‎Oraintxe bertan bereganatuko natzaio, aurretik joan ez izana barkatuko didalakoan. Haien arteko loturaz ezertxo ere jakin ez izanak zurituko ahal du orain barkeske joan beharra.
‎–Hain egin nau zoriontsu, esan zuen gau batean?, aurreko udaberrian hirian nintzenik inondik ere jakin ez zuela esan didanean! Ez nuen uste halakorik izan zitekeenik.
2014
‎Iñaki pentsatzen geratu da bere artean, ordu horretan beste inor izan ezin daitekeelako bota duen, ala benetan ezagutu duen urruma urrun horretan seme gazteenaren kotxea, ibilgailuez deus ere jakin ez arren, hitz baten doinuan seme alaben gezurrei antzematen zien antze eta ziurtasun berberaz.
2015
‎%96, 2k aldeko bozka eman zuen, %2, 3k kontrakoa eta %1, 1ek boto zuria eman zuen. Independentziaren aldeko bozka kopuru horren inguruan zer irakurketa egiten duzu? 2009an ere bagenekien ez zegoela Estatuagaz berba egiteko aukerarik. Bagenekien Estatuaren politika katalanon interesen kontrakoa zela, nazio moduan eta langile klase moduan.
‎Zuzendari batek zerbait izan behar bazuen, ordenatua behar zuen, halaxe ikasi zuen berak behintzat Escuela Superior Comercialean. Zer eta, bere etxeko plantxak nola funtzionatzen zuen ere jakingo ez zuen mutur zikin hark, iseka airez zera galdetzeko gero:
‎Filosofoez burlatzen da: , ezertariko ezer ere jakin ez arren, guztia dakitela aldarrikatzen dute handiki? (LII).
‎Antza zenez, kalean galduta zebilen emakume atzerritar bat topatu zuen. Frantsesez tutik ere jakin ez eta franko kostatu omen zitzaien elkar ulertzea, baina, azkenean, euskalduna zela atera omen zuen aztarrena.
‎Baina, hala ere, begirada ingurura zuzendu eta ulertu ezinik zirauen Kepak. Nolatan, baina nola arraio hurbildu zen Mosku erdia, izenik ere jakingo ez zuten herri bateko selekzioa ikustera?
‎Ezkutuan gorde nahi duzu harridura, eta burua itzuli duzu, poliki, idazkariak leihora begira begira harrapa ez zaitzan. Ez daukazu zertan kezkatu; paperaren gainean azaltzen ari zaizkion letretan murgilduta dago, bertan zaudenik ere jakingo ez balu bezala.
‎–Baita zera ere! , erantzun zioten terrazako adituek, ezertxo ere jakin ez baina edozertaz iritzia emateko ausardiaz?. Zertarako nahi dituk zigarro zikin batzuk, putakume horrek etxean gordetzen duen dirutza eskura baldin baduk?
‎bezeroak oso gutxi ziren. Kanadarren falta sentitzen zuen, haiek eskupekoa zer zen arrastorik ere jakin ez arren. Gaurko ondoeza areagotzeko, Jerryren gonbidapena onartu izanaz damu zen.
2016
‎–Arroza hozten ari da?,. Banoa?,. Kubako erara??,. Ez, arrautzarik gabe, tomatearekin bakarrik?. Eta esango ziokeen amari ez zuela arroza Kubako erara ondo prestatzen, banana frijitua ere jartzen zitzaiolako, baina amari hori zerrikeria irudituko zitzaiokeen; eta zergatik hasi eztabaidan, arroza Kuban ez zen-eta hala jaten; indabekin, gehienetan, edo oilaskoarekin, baina ez banana, tomate eta ertzak erretako arrautzarekin; zergatik hasi eztabaidan, Kuba non zen ere jakingo ez zuen amarekin.
2017
‎Horrek, halere, ez gaitu libratzen justuak izateko betebeharretik. Hitz batean esanda, justuak izan behar gara justuak nola izan zehatz mehatz inoiz ere jakingo ez dugularik. Aporia horri, paradoxa askaezin horri nekeza, zorrotza edota izugarria iritzi ahal izango zaio, ez ordea absurdoa edo zentzurik gabekoa.
‎Horrezaz gain, latinez emandako gainerako aipamenak ere badakigu ez zirela Axularrek zuzen zuzenean erabilitako testuetatik jasoak izan, bitartekari askotxo erabili baitzuen zeregin horretarako, baina, edonola ere, haien jatorrizko jatorria barka argigarria izan nahi duen erredundantzia identifikatzen saiatu gara eta, ondorioz, urdazubiarrak aipatzen dituen obretako pasarteak ahalik ongien ematen.
‎–Hau ez ziguan kontatu Jontxuk?, pentsatu nuen neure artean. Gauza asko zeuden, ordea, Jontxuk kontatu ez zizkigunak, jakin ere jakingo ez zituenak, eta nik orduan ikasi nituenak. Julian Lasari Zaperok gerran egindakoari buruz galdetu nionean, hain zuzen ere.
2018
‎...atea, edanari emanda bizi naizelako, tristezia sartu zaidanetik ene barru barruko kolorerik gabeko zulogune beltzera, bizitzeko adorea falta zaidalako, gogorik eduki ez eta aurrera egiteko, alferrik egingo ditudalako guztiak, askatasunagatik ere, ezer gutxi egiteko nagoela nagoen modura egonik; negarrari eman diot hainbat aldiz eta beste hainbeste alditan barreari, neure erotasunean zertan nabilen ere jakin ez dudalarik.
‎" Etxen, amak guti aipatzen zituen alemanak. Aski halere nik ere jakiteko ez zituela batere maite. (...) Erraiten zuen ere bizkitartean Aleman horiek gu bezala jendeak zirela, Jainko beraren umeak."
‎Berriro zabaldu nahi nuen haurtzarorako atea, berriro aurkitu ni izan nintzen haur jakingose hura. Bestela ere badakizu ez naizela besoak gurutze egoten diren horietarikoa, ezta erretreta harturik ere.
‎" Nik dakidana eta berorrek ez dakiena kontatzen diot nik berorri; baina batez ere badakidan ez dakidana eta berorrek agian badakiena kontatu nahi nuke. Hala ere, berorrek eskatu edo nahi izanez gero, bego hemen eta neuk zerbitzatuko dut..
2019
‎Eta aber, diskurtso zuzen hori ere beharrezkoa da, baina oraindik identifikatu behar dugu transfobia, jarraitzen dugu gizarte oso transfobo bat izaten; beraz, hor lanketa potente bat egin beharra dago. Eta, zentzu horretan, ekintzaile feministak ezinbestekoak garela uste dut, zeren egia da guk sartzen eta lantzen dugula gaia, eta gero eta gehiago azaltzen dela errealitate hau gure mugimenduetan eta feminismoan, baina oraindik ere badakigu ez dela feminismoaren agendan lehentasunezko gai bat, edo eztabaidak daudela gai honekiko. Adostasunak ere badaudenez, nik uste dut mugimendu aldetik lantzen jarraitu beharra dagoela.
‎Paul Brasi goraintziak emateko eskatuko nizueke, berarekin batere harremanik ez duzuela izan? ezta izanen ere jakingo ez banu.
‎Nahiago nuke gaurko eguna inoiz bukatuko ez balitz. Nitaz jabetzeko duten disputan, Jainkoak edo Deabruak, bietako nork irabazi duen behin ere jakingo ez banu hobe. Badakit halako pentsamenduekin traizioa egiten diodala Jainkoaren konfiantzari.
2020
‎Berehala isildu da Izaskun. Ez medikuak esan diolako, berak ere badaki ez zaiola komeni. Atseden hartu behar duela, buruari lasaitasuna eman.
‎Azken hamar urteetako itsas bidaia guztiak on  tzi berean egiten zituzten, Nuestra Sennora de Yçiar zeritzon hartan; Itziarko Ama, alegia. Urtero birritan, udaberrian eta udazkenean, itsasoz bidaiatzen zuen Manuelak, izatez lehorreko alabak, bere bizitzako lehen hogei urtean itsasorik zegoenik ere jakin ez zuenak.
‎Nik ere badakit ez dela hain ona.
2021
‎Zein da tratua egiteko gizakirik onena: gai bati buruz ezer ere jakin ez eta, arras bakana dena, badakiena ezer ez dakiela; edo gaiari buruz zerbait jakin bai, baina dena dakiela uste duena?
‎Kostata, baina ni ere konturatu nintzen, azken azkenean, neure borroka kideen egoskorkeria ideologikoaz edota itsukeria moralaz, horregatik gaur egun aspaldi sinesten eta defenditzen nuen gehienaren aurka nago, horregatik ere politikaren joku zikinari muzin egiten diot, ez dudalako inolako gogorik berriro barreneraino hanka sartzeko, behinola erabat okertu bezala, eta Laurari ondoko hau sekula aitortuko ez diodan arren, honezkero nahikotxo kontatu egin diodalakoan, nire etorkizuna kolokan eta batez ere maite ditudan gurasoak zein semea ere ozta ozta oinazera bidean jarri egin nituelako. Hau guztia horrela izanda, eta beharbada berak ez dakiena ere, inola ere jakin ez lezakeena, niri dagokidanez inoiz jakingo ez duena, orain naiz ni atsekabetzen dena, Lauraren jokabidea gehiegizkotzat jotzen dut, berak ere orduko borroketan parte hartu edo zerikusirik benetan izan balu bezala, hau da, bere adinaren arabera ez dagokion benetako edo mamizko ezagumendurik balu bezala, hau guztiaz aparte bizi izan balitz bezala. Galdetzekotan nago, jada apurtxo bat aztoraturik, sumindurik, ea ETAren bortizkeria errotik gaitzesteko nik baino motibo gehiago duela uste duen.
‎ironiaz mozorrotutako hitz horien atzean ikusi nuen eraso bat". Bi Irati gara orduan, neuk ere eraso bat ikusi nuelako, eta neuk ere badakit ez nintzela bakarra izan.
‎Nire bikingo itxura zela-eta (biserak ez zituen bekainak estaltzen...), lehendik gutxi ez eta, ederki jo zidaten adarra Telepizzako motozale gazteek. Nor zen ere jakin ez eta, Conan deitzen zidaten umemokoek! Conan el bárbaro!
‎–Biok ere badakigu ez dizudala honetaz hitz egin behar, baina halaxe da. Segitzen nuen ikerketa ildoak harexengana ninderaman.
‎Alexandro edo Sikander, hori baita izenaren arabierazko bertsioa. Alexandrok berak erabiltzen ere jakinen ez lituzkeen milioika produktutan inprimatzen da urtero haren irudia: kamisetak, gorbatak, sakelako telefonoen zorroak, bideo-jokoak...
2023
‎Marta maitea: Erabat arrotza zait zuri lerro hauek idaztea; alde batetik, Vendetta taldearekin Pello Reparazek kantatzen zuen bezala, neronek ere badakidalako ez dituzula lerro hauek sekula irakurriko, eta bestetik, ez diodalako inoiz zu bezalako pertsonaia famatu bati ezer idatzi. Gauza asko dut zuri kontatzeko baina lerro hauei argia ematen dien etxeak ezartzen didan karaktere muga ez dut gainditu nahi eta sintesirako gaitasuna erakutsi beharra daukat.
‎Joseba Rubio lankidearen adiskide egina zen. Oren anitz egoten ziren kalakan; Josebak ez zion xehetasun handirik ematen errefuxiatu izateko arrazoiez, ez zion kontatzen zergatik egin zuen ihes sorlekutik, eta berak ere bazekien ez ziola galdetu behar. Ordu arte ez zuen harreman handirik abertzaleekin, are gutxiago militanteekin.
‎Sisca isil isila geratu zen. Egundo ez zuen haginetako minik izan, oraindik ere jakin ez nolakoa den. Paquitak, orduan:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia