Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Eta ordu arte malkoei eutsi banien ere, handik aitzina ezin, eta nigar batean urtu nintzen. Eta, argiz gabeturik zirudien ziega hartan deus ere ikusten ez nuela, oihu egin nuen: " Aitaaa!", baina pareten oihartzun errepikatua bertzerik ez nuen aditu.
2001
‎Berako Hargaitzeko harrobira kamioiak ailegatzen ziren: apez bat, fusilez armaturiko soldadu boluntarioak eta begiak bendatuak zituzten gizonak, eskuak bizkarraldean loturik, egunaren argia berriz ere ikusiko ez zutenak. Bortz sei fusilek batera egiten zuten su.
‎Emakumea harrituta zegoen; haatik, berehala buruaz baiezkoa egin zidan. Masail banatan ordu arte behin ere ikusi ez nizkion bi zulotxok azken ukitua ematen zioten aurpegi irriberari.
2002
‎Eta gainera, han ba dugu zuk inoiz ere ikusi ez duzuna.
‎Kontuan izanik betiere gertatu diren aldaketa funtsezko hauek: egungo mundu honek lehenagokoak baino lastertasun handiagoa eskatzen du; Euskaltzainditik kanpo idazle eta ikertzaile asko daude, oso prestatuak eta oso prestuak; euskara jagoteko gobernu oso bat dugu, eta Foru Aldundiak, besteak beste, ametsetan ere ikusten ez ziren baliabideekin gainera. Eta horren aurrean Euskaltzaindiak berdefinitu behar ditu bere eginkizun nagusiak.
2004
‎Nire autoan (batek badaki norena den) eta erloju dendan inor ere ikusi ez duenean, kalea akordonatzeko agindu du Don Trifonek. Eta nire bila (Andoniren bila) hasi dira.
‎Are gehiago, mendi mazeletan goiti ibilki delarik, bere adinerako sasoi betean baitago, itzaletik itzalera mugitzen da. Itzaletik itzalera gauaz, inork ere ikus ez dezan.
‎Lupe zegoen haiekin, asistentea: argala, ile motza, beltzez moderno jantzita; Joxek behin ere ikusi ez zuen gizaseme bat ere: burusoila, galtza grisak, oinetako lustratuak.
2005
‎Serorarik ez dutela gehiago ematen gure herriek? Nola izan dezake serora joateko ideia, serora bat behin ere ikusi ez duen batek?
‎Berba horiek entzunik, Platon ikasleak idatzizko elkarrizketetako batean frogatu zuen mintzatzailea errazago has daitekeela hizketan ikusten ez duen, behin ere ikusi ez duen eta seguruenik ostera ikusiko ez duen pertsona batekin ikusten ari den pertsonarekin baino, transmititu nahi dena norberaren afektuak eta maitasunezko sentimenduak direnean, batik bat.
‎Hiriaren metamorfosian parte hartzen dute hiritarrek, sinkronizaturik. Bertan, sugeak mugiarazten dituzte batzuek, tximuak dantzan jartzen beste hainbatek, gena tintaz marrazkiak egin begiak ere ikusterik ez dakien emakume zahartuek... Baina horretaz guztiaz gain, hiriko agure zahar hizlarienak, bastoia esku batean, hanka hutsik, txilaba iluna eta turbante pisutsua soinean, istorioak kontatzen hasten dira, istorio miragarriak, antzinako istorioak, harresiak kolore gorri iraunkorra zutenekoak...
‎Europa ostera ere ikusiko ez zuelakoan zegoen Gerena.
2006
‎Zer atera zen? APkoek eta Reutersekoek ateratakoak, gurpildun aulkitxo puska bat, bere belarria ere ikusten ez zena. Nik beharrean beste batek atera izan balu nire argazkia, urrezko egingo zuten.
‎Eta zuzenean eta berehala ikusiko dugu (ez dakigu oso ondo nola eta nondik) bitasun azkengabea, geuri aurkeztuko baitzaigu (argiari esker) deusez infinitu gisa; infinitu eta amaigabea, bai, baina gainera, eta oroz gain, hutsa. Zalantza barik, baldin eta ispilu biak lauak eta perfektuak badira, eta perfektuki paraleloak, ez dugu deus ere ikusiko ez batean ez bestean. Baina ezerez hori bera ikusi dugu, bere buruaz bestelakoa den heinean, argi homogeneo hedatu eta iraunkor gisa.
‎Muebles El Paraíso izeneko altzari denda baten iragarkia entzun dut irratian. Horixe bera da barren zerua irudikatzean sekula ere ikusi ez dudana: altzariak!
2008
‎Beste muturrean, Zarauzko herritarren herenek baino gehixeagok ez dute inolako ohiturarik euskarazko hedabideak ikusteko eta irakurtzeko. Azken astean ETB1 behin ere ikusi ez dutenak zarauztarren %43, 9 dira. Horietako askok ez dakite euskaraz, baina Zarauzko elebidunen artean ere laurdenek (%24, 5) ez dute telebista hori behin ere ikusi azken astean.
‎Beste muturrean, Zarauzko herritarren herenek baino gehixeagok ez dute inolako ohiturarik euskarazko hedabideak ikusteko eta irakurtzeko. Azken astean ETB1 behin ere ikusi ez dutenak zarauztarren %43, 9 dira. Horietako askok ez dakite euskaraz, baina Zarauzko elebidunen artean ere laurdenek (%24, 5) ez dute telebista hori behin ere ikusi azken astean.
2009
‎hain justu ere ikusi ez eta
‎Baietz. Eta gero txikitu egin zen, desertuaren muga lainotuan desagertu arte, Nebraskako etxetik urrun, Sarak behin ere ikusiko ez zituen munduko bazterrak bisitatzera. Istanbul, Sukarrieta, Bagdad.
‎Agurea, ostera, begira daukat oraindik eta badirudi sukaldean sartu denean hartutako ezustekoan erori dela berriro. Neuk ere ikusten ez dudan zerbait dago nigan, antza, berak soilik ikusten duena. Beste edonork hala begiratuko balit, deserosoa litzateke.
‎aurpegia emango zuen, zer arraio, lehenbizikoan bai bederen, behin aurpegia emanda, orduan bai?, lasai gorde baitzezakeen gordetzekoa!; aurpegia emango zuen, bai horixe, eta duintasunez emango zuen, gainera, elegantzia pixka batekin, alegia?, ea bulegariei irri bat ateratzen zien, bide batez, hain ziruditen guztiek aspertuta bulego buruak emandako hitzaldiarekin? haietako bat aharrausika ere ikusi ez zuen, bada, eskuaz keinua estaltzen ahalegindu bazen ere!; Domingori, beraz, buruan zeukana hitzez esatea bakarrik falta zitzaion, eta, orduan, bulego burua eseri bezain laster zutitzen zela, esan zuen:
‎Eta, hala ere, Nazariok Reginaren planteamendua?. Gure haragitik dator, zera?, eta, geurea egiten ez dugun bitartean, ez dugu bakerik izango?? onartzen zuen; planteamendu hark, baina, gauza bat zuen oinarrian gaizki, Nazariok ez baitzuen ikusten nola egin zezakeen bere haragi hura benetan bere, Reginak ere ikusten ez zuen bezala, bestalde. Nazariok, baina, zerbait egin behar zuen, bere burua engainatu eta emaztearen eta bere artean sortu zèn distantziari zuribide bat eskaini gutxienez, jada sakrifizioa ez zèn sakrifizio baten itxurapean:
‎Frankensteinen antza du? , esan zuen, mirespen osoz, Frankenstein behin ere ikusi ez zuen arren, ez marrazkietan ez pelikuletan, haren irudi bat baldin bazuen ere, Alberto Mariñok kontatutakoaren gainean eraikia.
‎–Bai, baina ez komentatu gertatua anai arrebekin. Eta zatozenean, hartu neurriak inortxok ere ikus ez zaitzan.
‎Udaran ezinezkoa suertatzen zait eguzkiari aurrez aurre begiratzea. Horrek begietara zerbait iristen zaidala esan nahi duela pentsarazten dit, nik ezer ere ikusten ez badut ere.
‎Eta, hala ere, Nazariok Reginaren planteamendua –" Gure haragitik dator ‘zera’, eta, geurea egiten ez dugun bitartean, ez dugu bakerik izango" – onartzen zuen; planteamendu hark, baina, gauza bat zuen oinarrian gaizki, Nazariok ez baitzuen ikusten nola egin zezakeen bere haragi hura benetan bere, Reginak ere ikusten ez zuen bezala, bestalde. Nazariok, baina, zerbait egin behar zuen, bere burua engainatu eta emaztearen eta bere artean sortu zèn distantziari zuribide bat eskaini gutxienez, jada sakrifizioa ez zèn sakrifizio baten itxurapean:
‎–Bai, baina ez komentatu gertatua anai arrebekin. Eta zatozenean, hartu neurriak inortxok ere ikus ez zaitzan.
‎zertaz lotsatu behar zuen berak, baina?; ikusten zuen, bestalde, ongi ikusi ere, gordetzen den guztiak egiten duela sarri azalerako bidea –debozionisten ikastetxeko geografi irakasleak Guadiana ibaia zuen hartarako adibide–, eta hura okerrago izan zitekeela, norberak lotsaz gordetakoaz jendeak hasieran isil gordean egiten baitu trufa eta azkenean lotsarik gabe: ...ngo zuen, zer arraio, lehenbizikoan bai bederen, behin aurpegia emanda –orduan bai–, lasai gorde baitzezakeen gordetzekoa!; aurpegia emango zuen, bai horixe, eta duintasunez emango zuen, gainera –elegantzia pixka batekin, alegia–, ea bulegariei irri bat ateratzen zien, bide batez, hain ziruditen guztiek aspertuta bulego buruak emandako hitzaldiarekin... haietako bat aharrausika ere ikusi ez zuen, bada, eskuaz keinua estaltzen ahalegindu bazen ere!; Domingori, beraz, buruan zeukana hitzez esatea bakarrik falta zitzaion, eta, orduan, bulego burua eseri bezain laster zutitzen zela, esan zuen:
‎Frankensteinen antza du... –esan zuen, mirespen osoz, Frankenstein behin ere ikusi ez zuen arren, ez marrazkietan ez pelikuletan... haren irudi bat baldin bazuen ere, Alberto Mariñok kontatutakoaren gainean eraikia.
‎Goiargia da, goizargia, hauek denak iratzartzen eta kantargituko dituena. Ikusi ere ikusten ez den argi gardena da, bizia tiraka esnatzen duena.
2010
‎Honek agerian uzten du erregio mailakointegrazio ekonomikoaren eta mundu mailako merkataritzaren liberalizazioarenarteko bereizketa. Alde batetik, badago diferentzia bat eremu geografikoaren gainekoa, alegia, bata mundu mailakoa eta bestea erregionala edo eskualde mailakoadelako (erregioaren mugak zabalak edo murritzak izan badaitezke ere), azken honenliberalizazioa erregiotik mundura zabaltzeko inongo derrigortasunik eta sarritanezta beharrik ere ikusten ez delarik2 Baina horrez gain, historikoki ezagutuditugun talde erregional gehienen kasuan, integrazioak taldeko kide ez direnekikomodu batean edo bestean diskriminazioa dakar.
‎Horiek modu espezifikoan trebatzen dira halako establezimenduetan jokatzeko, non “beti leku diskretu bat hartzen baitute erabiltzailearen aulkiaren ondoan edo mahaiaren azpian”. Programa honen helburua txakurrak oharkabean pasatzea da, “janaria gertu egon arren”, gainerako bezeroek ere ikus ez ditzaten. Arau jakin batzuk ikasteko, gosari edo bazkari batean nola jokatu behar duten ikasi behar da, baita hotel batean nola egon behar duten ere.
‎–Niri antzeko zerbait gertatzen zait zurekin. Fenomeno parapsikologiko bat ere ematen du, baina kontsultako atea irekitzen hasi zinenean, oraindik aurpegirik ere ikusi ez nizula, banekien zerbait inportantea zela zetorkidana.
‎Nigatik horrenbeste borrokatu duen Marik egunerokoei lotutako pasadizo mordoa kontatuko lituzke, nire kontakizun hau baino erakargarriagoak. Jaiotzen ere ikusiko ez dudan balizko iloba imajina nezake, askaltzen ari dela, asmatutako eta egiazko hamaika ipuin eta konturekin aho zabalik, igogailurik gabeko zazpigarren solairuan dagoen 68 metro karratuko pisuan bizitza landa berdez inguratutako baserrian litzatekeenaren antzekoa irudikatu gura duen amamari adi adi, otordua prestatzen duela, irratian trikiti doinuak entzunda odola berotuta fandangoa, a... Eperdikoren bat edo beste eman ere emango dio eta, batez ere, dena izateaz harro sentitzen irakatsiko dio.
‎Nirekin ere ahalegindu zen, baina ni ikasle oso txarra izan naiz txikitxuterik. Hori guztia eta askoz gehiago imajina nezake; eta okerrena da imajinatu legez gertatuko dela, begiak zabaltzen ere ikusiko ez dudan balizko ilobak nire alaba izango duela ama eta, minbizi honek akabatuko ez banindu, aita naizen hau izango zukeela aitita. Haur jaioberriari erraz kontatuko nizkioke isilean gordetako guztiak.
2011
‎Esposizio idealak sujetaren alderik ilunenaren itzalak doi bereizten ahal den dentsitate bihurtzen dizkigu negatiboan. Esposizio luzeago batek, berriz, zer dentsoago bat emango digu pelikulan, alderik ilunenean ezer ere ikusten ez dela. Esposizio latitudeak, zein pelikularen eta sujetaren mendeko baita, zedarritzen du esposizio erabilgarrion nondik norainokoa; argi itzalen arteko aldearen neurria dela esan daiteke, beraz.
‎zikoina emea ikusi ez ote zuten inguru haietan? zinta urdina ere ikusi ez zioten, bada! Nahiz eta agertu orduko desagertua behar zuen, inork ez baitzuen geroztik ikusi.
‎bidelapurrek ere ikusiko ez luketen tokian.
‎Inozoa! Lurrean zuk ametsetan ere ikusi ez dituzun borrokak egin behar izan ditut!
2012
‎Dena den, eraso egiteko jarreran nengoen, lehen ere egon nintzen bezala, eta ezer gertatuko balitz ekiteko prest. Tarte luze batean zaratarik egiten ote zuten zain egon ondoren, azkenean, eta lasaitu ezinik, armak eskaileraren oinean kokatu nituen eta gora egin nuen mendi tontorreraino; eta, beti bezala, nire bi solairuak igo eta han geratu nintzen, kontuz burua mendi tontorrean agerian ez uzteko, inolaz ere ikus ez nintzaten. Orduan konturatu nintzen, betaurreko luzearen laguntzaz, gutxienez hogeita hamar zirela, sua piztua zutela, eta haragia prestatua.
‎Konturatu nintzen baita ere uhartea lugorria zela erabat, eta arrazoi sendoak nituen uste izateko jendeztatu gabea zela eta piztiak besterik ez zirela bizi izango, horietako bakar bat ere ikusi ez nuen arren. Hegaztiak, berriz, ugari ikusi nituen, baina ez nekien zein motatakoak ziren, eta haiek hilez gero ere, ez nekien zeintzuk izango ziren jateko onak eta zeintzuk ez.
2013
‎Ezin izan nuen aho barnean atxiki. Aitatxik gaztetan utzi eta berriz ere ikusiko ez zuen hiria aitzinean nuen, 1591ko urri bukaerako egun hartan.
‎–Bertzalde, pagatzen didazuen miseriarekin erokeria da neure burua gehiago arriskatzea. Urtebete du, gainera, sos bat ere ikusten ez dudala. Emazte bat eta hiru seme alaba ditut, eta?
‎– Ez da Bingley jauna, esan zion senarrak?; nire bizitza osoan behin ere ikusi ez dudan pertsona bat da.
‎Duela bi egun, behin ere ikusi ez ginuen josteta eman daukute etsaiek, gure pausatokian, firurikan bizpahirur ehun obus ikaragarrienetarik, hamar minueta barnean, igorriz. Eta nola zapartatzen ziren!
‎Bere onera itzultzea asko kostatzen ari zaio eta hotzikarazko astinduak egiten ditu noizbehinka. Begiak ireki eta itxi, ireki eta itxi etengabe, nahiz eta ezer ere ikusiko ez balu bezala, beldurra ematen du. Lozorroan bezala mintzatzen da gizagaixoa, zurrungen zirrikitutik hitz bakanak jaurtikiz:
2014
‎Nolanahi ere, Mikel Strogoffek inoiz baino premia handiagoa zuen Ivan Ogareffi ihes egiteko eta traidore horrek inola ere ikus ez zezan lortzeko. Bekoz beko topatzeko unea iritsiko zen, eta orduan jakingo zuen nola jokatu, aurrean Siberia osoaren jabea baldin bazuen ere!
2015
‎Xake taula zoragarria zen, ordura arte ikusi ez eta aurrerantzean ere ikusi ez dudan modukoa. Harrizkoa zen, zalantza barik eskuz landua.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Nik esaten diot benetan, berorren gutunek poz handi ematen didatela; horrela, bat irakurri ondoren gehiago ez zegoela-eta, bestea aurkitu nuenean, bat ere ikusi ez banu bezala egin zitzaidan, eta harri eta zur geratu nintzen neure buruaz. Horregatik, jakin beza atsegin handia ematen didatela berorren gutunek.
‎13 Berriro diot, pertsona asko ezagutzen ditudala Jaunak naturaz gaindiko gauzetara jasotzeko mesedea egin dienak, esandako otoitz edo kontenplazio hau emanez, eta beste huts eta inperfekzioekin ikusten baditut ere, honekin ez dut ikusi haietako bat bera ere eta ez dut uste izango denik ere, mesedeak Jainkoarenak baldin badira, esan dudanez. Mesede handiagoak har ditzanak, begira beza berarengan nola doazen haziz ondorio hauek; eta bat ere ikusiko ez balu, benetan beldur izan dadila eta ez dezala uste izan gozotasun horiek Jainkoarenak direnik, esan dudanez. Hark arimara etortzean beti aberasten baitu hura.
‎moduan diseinatzen, berez sortzeko izurrite eta gaixotasunen kontrol onargarria. Horrek ez du esan nahi erabat desagertuko direnik, ezta gure laborantzetan intsektu bat bera ere ikusiko ez dugunik. Baina haietako gehienak gure aliatuak izango dira, izurriteak kontrolatzen lagunduko digutelako, izurriteon berezko etsaiak diren heinean.
‎Aspaldian elkarrekin egon gabe zeuden, eta horren desenkusarekin hasi zuten bilera HBkoek; ez arduratzeko, erantzun zieten ELAkoek: egon ez bazarete premiarik ikusi ez duzuelako izan da, EAJk eta, beste maila batean, LABek ere ikusi ez duten bezala.
2016
‎–Ezin naiteke irten?. Pasadizoaren alde batera eta bestera begiratu nuen, eta ez gizonik, ez emakumerik, ez haurrik ere ikusi ez nuelarik, kanpora joan nintzen arreta gehiagorik gabe.
‎Eta, batek jakin, beharbada egin ere egingo nuen, une hartan bertan, Albertorengana bueltatu nintzen bitartean haren lekukotasuna eta laguntza erdiesteko, berriro konturatu ez banintz haren aurpegiko zurbiltasunaz, zabalegia geratzen zitzaion jertsearen barruan galdutako sorbalden argaltasunaz (begi keinuka ari zitzaidan, ez haserretzeko bezala, eta beste mintzagai bat atera zuen berehala: tenis kantxa «oinarritik bertatik» hobetzeko lanak nolanahi ere aste hartan hasiko zirela...), eta une hartantxe ere ikusi ez banitu agertzen, zuhaiztiaren bazterretatik, Ermanno irakasle jaunaren eta Olga andrearen iruditxo beltz oinazetuak, elkarren ondoan, arratsaldero parkean egiten zuten paseotik zuzen zuzen gure aldera zetozelarik.
‎Lekaleak, arroza, olioa, haurrentzako produktuak eta haurtxoak behar dituzte Herritar guztien laguntza behar da, gure herrialdean baliabide gutxien dituzten pertsonak elikatzeko. Espainian, familia askok erakunde, parrokia eta baliabide publikoen laguntza jasotzen dute, eta horiei esker elikatzen jarraitzen dute, oraindik ere ikusten ez den pobrezia baitago. Batzuetan, elikagaiak nork jasotzen dituen eta non ematen diren ez jakiteak ez du arrazoi hori ematen.
‎Hartan kausi daitekeen jakintza ez da gutti, hainbat arlotan aplikagarri, baita gurean ere. Horixe gogoan, azken lezioa ematera gatozkizue, beti izanen baita zerbait begi aitzinean ikusgai egonagatik ere ikusten ez duguna, hain ohi gara itsu, hain ohi gara gor.
2017
‎Mundakatik behera nentorren arratsalde hartan Gernikarantz, goiza Bermeo inguruetan egin nuela, baina lehenagoko mendixka batean gelditu nintzen, hegazkinek Gernika inguruan botatzen hasi ziren lehergailuek kamioiaren hotsa ere mututu baitzuten. Ahal bezala errepidetik atera nuen nire zisterna kamioi zaharra, baserri baten ondoan utzi, eta bailaran zehar luzatu nituen begiak, gerra labur baina hondoratzaile hartan behin ere ikusi ez nuen bezalako bonbaketa haren aurrean. Kea beltzegi zen Gernika gainean, eta suteen dirdira beroek eduki geldiarazlea zemaioten hiri gaineko masa beltzari.
‎Halatan esaten du Platonek pertsona haserrekorrak eta koleratsuak adimentsu direla eta anitz ikasteko on; ez, ordea, herriak gobernatzeko eta ez eskola edukitzeko ere (Erasmo, Aphothegmata, 8 lib.). Zeren hartarako pazientzia behar da, sosegu behar da, eta anitzetan ere ikusia ez ikusi eta aditua ere ez aditu irudi egin behar da.
‎Lorategian eta landetan ibilbideak egiten zituenean, txori batzuk ikusten zituen, eta mikak edota usoak izaten ziren horietako handienak. Liburuan, bazeuden lertxunak eta basoiloak, miruak, tukanak, txori zezenak, indioilar basatiak, ibisak, urrezko faisaiak; ametsetan ere ikusi ez zituen izakien museo bat zen.
‎Askotan ekartzen nuen gogora 16 urterekin margolari zaharrarentzat posatzen zuenean gizonak esaten ziona,, modelo on batek gorputza eskaini egin behar du, zu itxi egiten zara?, eta nirekin beharbada bere gorputza eskaini egingo zuela pentsatzera iristen nintzen eta halakorik gertatzekotan ondoezen bat emango zidala pentsatzen nuen. Nire pentsamendu heze samar horiek gorabehera (uste dut ohituta zegoela gizonen begietan pentsamendu horiek irakurtzen), bere begiradan mirespenaren distira edo liluraren argia suma niezaiokeen eta horrek asaldatu egiten ninduen, ez bainekien zer ikusten zuen nigan, neuk ahaleginduta ere ikusten ez nuena.
‎Eta esango nuke elkarri begira egon garela, zer egin jakin ezinda, tarte luze batez. Ni, behintzat, Labrit eta Telmo pisukideak eserita zeuden sofaren aldera begira egon naiz, piperrik ere ikusten ez banuen ere. Izan ere, iluntasunak hori dauka, balio izaten duela metafora zinez argigarriak egiteko, baina ez dela ostiarik ere ikusten.Telmo izan da ahoa irekitzen lehena: Nork demontre itzali du argia. Ockhamen labanak, batzuetan, kilikiak egiteko ere ez du balio.
‎Aeropuertos" zombies" deitzen dituzte Espainian egunean ehun bidaiari ere ikusten ez dituztenak, ongi gostarik eginak haatik. Leongoan 80 milioi euro gastatu dute egunean 600 bidaiariren hartzeko aski handia izan zedien eta 75 dira pasatzen!
2018
‎ez da ETArik gehiago. Eta, nik dakitala behin ere ikusi ez dena, barkamendu eskatu du. Euskal Herritik kanpo ere azpimarratu dute barkamen eskatze hori, hain da gauza arraroa.
‎eskerrak Gabonetan ere ikusten ez nuen.
‎Kenton andereñoa, berez, «Benn andrea» da gaur egun, eta halaxe izan da azken hamar urteotan. Hala eta guztiz ere, berarekin harreman estua ezkongabetan bakarrik izan nuenez eta behin ere ikusi ez dudanez «Benn andrea» izateko West Countryra joan zenez geroztik, barkatuko didazue berari modu trauskil horretan deitzea; alegia, bera ezagutu nuen garaian eta gaurdaino nire kautan deitu izan diodan bezala. Jakina, beraren gutunak aparteko arrazoi bat eman dit berari «Kenton andereñoa» esaten jarraitzeko, zeren, zorigaitzez, balirudike beraren ezkontza hautsia dela.
‎Sasi eta garo artean etzanda, ezertxo ere ikusten ez genuela, Martinen gorputzaren presioa sentitzen nuen nirean. Baita bere dardara ere, bere beldur ikara.
2019
‎–Hartu behar dizkidazunak! , etxeratu zen Sabina, aurrekorik ere ikusten ez zuela.
‎hemen ez dago inoren zain egoterik! Horma kontrako egur metaren gaineko motozerrari heldu eta aurrekorik ere ikusten ez duela jarraitu du errekaraino:
‎–Zure zain nago, zeren, azken batean, nahiago baitut zure zain egon, ez zarela etorriko pentsatu baino?. Egia da Hugok apartamentu txiki batean konfinatu zuela Juliette, hura behartu eta gero bere babesle aberats Demidoff printzearekin haustera, eta bakarrik ateratzea debekatu ziola hamabi urtean, garai bateko adiskideetako bat bera ere ikus ez zezan. Baina bere burua, zure biktima gaixo giltzapetua?
‎Aldi berean, baina, zeinen urrun geratzen zitzaizkion mito haiek guztiak: Michel Angello eta Rafael, denborak hauts bihurtutako jenioak; Greta Garbo, zeluloideko printzesa atzemanezina; Einstein, argazkian ere ikusi ez zuen gizona; Fangio, nodoetan eta egunkarietan maiz samar ikusten zuena, baina inoiz ez bertatik bertara; Gino Bartalirekin ere. Italiak munduari eman dion txirrindularirik handienetakoarekin?, halatsu; Santa Teresa eta beste santu anitz: santu haietatik, hala ere, ez ziren geratzen erlikia benetako batzuk baizik, ile bat edo azkazal bat?
‎Badago harrizko bide bat, hiriaren erdian jauregiaren hormak osatzen duen zirkulurantz zuzen doana, eta hura hartu dute neskek, anabasaren artean. Pixkanaka kale ordenatuagoak agertu dira, etxe zainduagoak, zura eta harria nahasten dituztenak, Aizek eta Hodeik Gatzazun ere ikusi ez duten estilo batean, gero eta dotoreagoak, kaleak gero eta garbiagoak, jauregiaren eraztunak lohia uxatzen duen eremu magnetiko bat baleuka bezala. Orduan atera dituzte haien aurpegiak soingainaren azpitik arnasa hartzeko, harresiaren barruko lehen tartean gutxik egin baitu haietakoren batek edo hirurek kale erdira oka egin ez dutenean.
‎Bi haranak bereizten zituen mendi gain txikira iristean, Gaston desagertua zela konturatu zen Leire, jada burutua zuela bidezidorrak bigarren mendiarte hartan egiten zuen itzulinguru txikia, nahitaezkoa baitzen handik pasatzea bertako akueduktuaren arkuetako bat zenbait urte lehenago erori zenetik. Haran hartan haren itzala ere ikusten ez zenez, hirugarrenera igaroa zela ondorioztatu zuen.
‎»Artean geratzen ziren lagunak bakantzen joan zitunan, gau hartan berriro ere ikusiko ez nuen Marie, tartean, harik eta, azkenean, bakarrik geratu ginen arte.
‎Bere helmugara inguratu ahala, eliza guztiz mende hartzen duen hauts trinko batean sartzen da. Ia deus ere ikusten ez denez, besoaz begiak babestuta, nola edo hala aurrera egiten du. Halako batean, lehen kapera zegoen tokira iristen da eta, ikaraturik, leherketaren ondorioez jabetzen hasten da.
‎–Nire etxaldeko fruta arbolez aspertzeraino entzun didak hizketan, eta noiz etorriko bisitan, eta negu gorrian, ezertxo ere ikusterik ez dagoenean. Hi haiz, hi!
‎Horrela gertatu zen: tunelaren erdira iristen zarenean, halako iluntasun handi batek harrapatzen zaitu, ez duzu ezertxo ere ikusten ez aurrera begiratuz, ezta atzera begiratuta ere. Horrela zihoan erromes gizagaixo hura.
2020
‎Gizadia inoiz izan den ahaltsuena izatera iritsia denean, mikroskopioan ere ikusten ez den birus nimiño batek erakutsi digu zeinen ahulak garen. Ahaltsuago eta etsaiago, etsaiago eta ahulago.
‎Nire gainetik zeudenek kontrakora behartzen ninduten, ordea. Ikasketen parentesian jarraitu nuen, urtebetez bederen, inolaz ere ikusten ez nizkion abantailen aitzakian, asteburuetan Amatxirengana joan ahal izateko askatasuna ez bazen. Egun eskas batzuk besterik ez ziren falta ikasturte berrirako, eta antzeman egiten zen, giroan, kalean zebilen jendearen berriketetan, paisaia urbanoan.
‎Eta orduan, ilea mozten zuenean, itxirik gelditzen zen han goian, Matavaquesen, huraxe baita haren etxearen, gure etxearen, izena. Bi hilabete inguru ematen zituen, inork ere ikus ez zezan, ileak hatz eta erdiko luzera berreskuratu arte. Eta pinpirina halakoa esaten zidan izeba Carmek, pinpirina halakoa, baserritar pinpirin baten bila jo behar huen hik ere!
2021
‎oraindaino —oraingino, orainino—, gaurdaino, egundaino, orduraino; galderetan, baldintzetan, konparazioetan eta ezezko perpausetan ageri dira maiz horrelakoak: [...] oraindaino gehiegi mugitu ez badira ere (Mitxelena); Bidez aldatzea zer zen ez nekien gaurdaino (Txillardegi); Baldin bazen eta izan bada egundaino egiazko euskaldunik, hura zen (Hiriart Urruti); Eta beretan arkitu zituela orduraino inon ere ikusi ez bezalako zuhaiztiak (Iztueta). Egundaino k ‘gaur arte’ esan nahi du esandako testuinguruetan, baina ‘inoiz (ez) ’ adieraz dezake ezezkako esaldietan:
‎Ikasleek berriz ere ikusiko ez dituzten puntuazioen erregistro materialak ekoizten dituzte.
‎Une horretan, eta senarrak deus ere ikusten ez zuela, kanporarazi zuen laguna, baina senarra ohartu egin zen eta erran zion:
‎1984 liburuan dagoena, alegia. Atxilotua inoiz filmetan ere ikusi ez dituzuen iskiluekin, autoan bertan jipoia hartzen hasia, etxekoek ez zekiten lekuren batean itxita eta bost egunez habeas corpus barik, kolpeak, Jiménez, un maketo, no te da vergüenza, quieres tirarte por la ventana, coge la pistola, cógela, un maketo como tú, lorik eza, quién es más abertzale, Arzalluz o Garaikoetxea, quién es más lista, quién es más tonta, la policía españo...
2022
‎Ba familia osoa mercedesean sartu, eta, jende gehienak ikusiko zituen unea aprobetxatuz, herriko kale nagusia alderik alde korritu eta ospa; oporretan, jakina, urtero bezala. Gero, baina, etxera itzuliko ziren ilunpetan, eta inork ere ikusten ez zituelarik, atzeko atetik sartu, atea eta leihoak itxi, eta hilabetea bertan emateko gotortuko ziren. Zer esango zuten, bestela, herrian?
‎Beldurra sekulakoa ematen zigun. Hura etortzen zenetan, mantala ongi lotzen nuen, ongi itxi leporaino, deus ere ikus ez zezan!". Ohikoak ziren begiratuak, errankizun lizunak.
‎Gaur Sorrabonican bazkaldu dugu eta otordua bukatu ondoan hurbildu naiz segundo batez errekara. Ez dut mossoek lehenago topatu ez duten deus ere ikusi ez topatu ere, baina gogoeta batek asaldatzen nau une oro, bitxia baita hagitz zeinen soraio agertzen diren gauzak giza gorabeheren aurrean. Gorputz bat datza errekan, eta deus gertatu ez balitz bezala bere emanean segitzen du urak, eta inolako grinarik agertu gabe daude hari begira zuhaitzak eta sasiak, eta beren bizitza miserableekin segitzen dute intsektuek, eta eguna argitzen du, egunero bezala, eta gaua iluntzen, gauero bezala, deus gertatu izan ez balitz bezala.
‎Ikaragarrienak, benetakoenak ere badirelako. Inor ezin harrotu daiteke itsasoa ezagutzeaz baldin, bare ez ezik, zakarturik ere ikusi ez badu. Oraingo hau bezalako aldi batean ikusi dituenak bakarrik ezagutu ditzake gizonak eta emakumeak.
‎Zer esango dizuet nik, Star Wars ere ikusi ez duen honek. Baina Rohmer, Pasolini, Buñuel ikusten hezi banaiz –ez intelektualkeriarik bilatu, otoi, hitz horietan; deskriptiboak dira erabat–.
‎Zer nahi kabala hiliki, ustelduraren artean ibiliko gira. Beste mundu bat eta infernu filmetan ere ikusten ez direnak. Bi orenez.
2023
‎Batzuetan kosta egiten zitzaion aurkitzea, lekurik bitxienetan ezkutatzen zeneta: barrinoibarrenean, Irati bere eskutxoez uretan txiplitxapla aritzen zenean, leihoko beiran, gaua etorri eta kanpoan pauso batera ere ikusten ez zenean, ardoboti lan edo zilarra iruditzeraino garbitutako lapikoan. Baina ar mairuetan agertzen zen batez ere beste neska hura:
‎Beharbada Oteizak Altzuzatik inspiratu zuen natura halako paraje harrigarria osatzeko. Iratxoak nonahi ageri ziren; sinesten ez duena, bihoa; joan eta hala ere ikusten ez dituenak, begira bitza formen arteko kizkur harrigarriak, eta esan biezat iratxoen formak diren ala ez. Nik hizketan eta guzti entzun nituen, baina hori lortzea ez da hain erraza; pixka bat pitzatuta egon beharra dago horretarako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia