2000
|
|
Ez, nik
|
ere
ez dakit zer pentsatu, baina jarraitu eta, batez ere, egidazu berba Rakelen koadernoaz. Aurkitu al duzu azkenean?
|
|
Bada nik antzeko zerbait sentitu nuen Dabidek egia aitortu zidan gau hartan: itxuraz gure artean ezer gertatzen ez zela (beharbada hori arrazoietako bat izango zen, hau da, gure artean ezer ez gertatzea), amodio istorio ezkutu bat garatzen ari zen, nik errealitate paralelo hartaz ezertxo
|
ere
ez nekiela.
|
2001
|
|
Gutxien horientzat gauza atsegina izaten da horrelako aitzakia polita aurkitzea besteak baztertzeko eta gaitz erdi, nire ustez, baztertze hori, nahiz eta paperetan horrela agertu, gure artean sekula zeharo eta azken fineraino eramana ez izana. Bizkaiko Juntetan beti ari dira esanaz hango ordezkariek behar dutela erdaraz jakin eta agindu hori behin eta berriro oroitarazten baita, badirudi, aginduak gorabehera, hara bidal  tzen zituzten ordezkariek gero
|
ere
ez zekitela erdaraz gehiegi.
|
|
Maiz entzuten dira gure artean hileta hotsak, badirudi udazkeneko hotzikara sentitzen dugula gorputzean. Eta hala
|
ere
ez dakit. Askotan egiten dut nirekiko ez ote gauden aitzitik udaberri aurrean.
|
|
Eta ez dut esan nahi euskaldunik gehienok ez dugula ezagutzen: inortxok
|
ere
ez daki zer den eta, batez ere, zer izan den. Nola izango dugu, bada, gure historiaren berririk?
|
|
12 Guipúzcoa, obra editada por la Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, Donostian argitara emana, 1968an, dirudienez, ez baitio ez non eta ez noiz atera zuten; noren  tzat argitara zuten
|
ere
ez dakigu ongi. Dena den, 219 or. dator pasarte hori (K.M.O.).
|
2002
|
|
Neuk
|
ere
ez zekiat agertuko naizen. Uste diat, ikusita daukadala.
|
|
Tori. Akordatu
|
ere
ez dakit nola egin naizen, hemen egon zen zalapartarekin.
|
|
Gu beti inoren peskizan. Zuekin, auskalo non ibiltzen eta zer ordutan agertzen zaretelako; gazteekin, berriz, non direnik
|
ere
ez dakigulako.
|
|
Haurretako oroitzapen desatsegin batekin lotu nuen, oraindik
|
ere
ez dakit ondo zergatik, Abelen inizialen agerpena. Oso gustukoa nuen zaldiko maldikoa eta hango marrazki urre koloreek ere izango dute agian zerikusirik loturarekin.
|
|
Badut asetzen ez zaituen zerbait, eta honezkero ez dut jakingo zer den. Agian, zeuk
|
ere
ez dakizulako. Baina zure juzkatu beharrak akasdun sentiarazi nau beti.
|
|
Beno, neuk
|
ere
ez dakit zer den onena esaten dit azkenean. Aurren aurrena, hitzordua lortzea da.
|
|
Euskal Herriaren zati handi bat ezustean pasatu da gizarte tradizional batetik, gure garaikotik, zuk egunero ikusten duzun gizarte moderno horretara. Eta gizarte moderno honek," modernoa" diot bizimodu tradizionala ezereztua gelditu delako, aurrekoaren ordainetan jarri diguna anitzetan zer den
|
ere
ez dakigula, gizarte moderno honek, diot, ez du, oraingoz behintzat, euskara hil, Euskal Herriaren zati handi batean. Ez du hil Euskadiko Autonomia Erkidegoan.
|
|
Baina kontatzen hasten naizela, burura etorri zait lehenbiziko zalantza, ez baitakit ongi zer hizkuntza mota erabili eta gauzak, berez ilun diren gauzak, argi ikusi nahi ditudalako hasiera hasieratik: forma kontua baldin bada ere, ez dakit hika edo zuka egin behar dudan, gazte bati hika egitea eskatzen baitu hizkuntzak, edo guri bederen hala eskatzen zigun lehenago, baina hika hasiz gero
|
ere
ez dakit nik ez ote litzatekeen testu hau pixka bat ulergaitz gertatuko. Egia esan dezadan, niri ere zailago egingo litzaidake adizki guztiak ongi harrapatzea eta behar den maneran erabiltzea, lagun arteko hizkera mota honek bere zailtasunak erakusten baititu behin paper baten gainean zerbait apailatu nahi duzunean.
|
|
Eta euskaldunak ginela eta gure artekoa euskara izeneko hizkuntza txiki eta zahar bat zela entzutean ere, arrapostuak mota guztietakoak ziren: batzuek bazuten Euskal Herriaren berri, batez ere gatazka politikoa zela-eta; beste batzuek, aldiz, euskaldunik bazegoenik
|
ere
ez zekiten.
|
2003
|
|
emeek beren sukaldeetan egoten bazekiten. Bozek ez zuen besterik errepikatzen, emaztea zer zen
|
ere
ez zekiten mutiko mukizu haiei. Kerguelen su pulo baten gainean hedailo mustupilka lerratzen zela ikustean, Txoko urguiluz hantu zen.
|
|
filosofo frantsesen libururen bat duenak, irakurri gabe, berehala jar dezala gotzainaren edo dagokion eliz ordez  kariaren eskuetan. Liburu horiek irakurrita filosofoak eta teologoak jausi baldin badira, nola ez dira galduko, bada, ia irakurtzen
|
ere
ez dakiten xaloak, modagatik edo jakin min gaiztoagatik ari direnak?
|
2006
|
|
Printzesak, bizkitartean, hamabost urte bete zituen, eta, errebolta bat zanpatzeko kariaz, errege bertan ez zegoela aprobetxatuz, ezezaguna zitzaion jauregiko alde bat bisitatzea erabaki zuen. Han, hautsez beteriko gela zahar batean, atso gor bat topatu zuen, erregeren debekuari buruz ezertxo
|
ere
ez zekiena, tramankulu bitxi bati eragiten: printzesak ezin zuen jakin hura gorua zela, inoiz ez zuelako bat ikusi, eta, jakin minak bultzatuta ukitu zuen bezain laster ardatzarekin behatz batean ziztatu eta zerraldo erori zen lurrera, lo.
|
|
Egun hartan, zu utzi eta etxerantz nindoala, berriz piztu zitzaidan lehentxeago zuri egin nizun galdera," Damaso, zein usain daridala niri esango zenuke?", eta, neuk
|
ere
ez dakit nola eta zergatik, buelta eman nion berehala: " Asier, eta zuk..., zein usain dariola Damasori esango zenuke?".
|
|
Errealitateak, ordea, indar gehiago izaten du gure aurreikuspen eta ilusio guztiek baino: brastakoan, zakur batek ipurdian horz  ka egin izan balio baino biziago zutitu zen gizona eta kaiolatutako abere amorratu baten moduan hasi zen, aurrera eta atzera, ipurdia non zuen
|
ere
ez zekiela. Marmar hiratua zerabilen hortz artean, Erika edo erantzukizuna bezalako hitz ulergarri batzuen eta ulertzen ez nizkion hitz askoren arteko kalamatika bat osatuz.
|
|
Barkamena eska niezaiokeen, baina banekien okerragoa zela. Berak nahi zuenean eta berak nahi zuen moduan askatuko zuen mina, egon beharra neukan iritsiko zenik
|
ere
ez nekien une horren zain. Orduan zuritu ahal izango nuen nire jokabidea, inoiz zuritzekotan.
|
|
Hutsaren hurrengoa zen Nerinari buruz nekiena. Neskak
|
ere
ez zekien niri buruzko deus. Ez zekien, edo ez zuen jakin nahi, antzeko kontua da?
|
|
Ez du ezer jartzen hor azpian, ezta? Jende hau nor den
|
ere
ez dakit. Aitaren lagunen batzuk.
|
|
Kontzeptu mehea da, indarrik gabea, lausoa eta irreala. Egon badagoen zerbait sailkatzeko balio izan digu, baina gerok
|
ere
ez dakigu ongi zer den. Pixkanaka, arian arian, hiztunen tipologien definizioak hobetu eta findu ditugu, ahal dela ongi ezagutzen ditugun eta aztertuta nahiz egiaztatuta ditugun errealitateak islatzen eta jasotzen saiatuz.
|
2007
|
|
–Neronek
|
ere
ez dakit.
|
|
Gizajoa. Zer zen
|
ere
ez zekien, ziur, baina hitza gustatu egiten zitzaion. Sotanosaurioak...
|
|
–Neronek
|
ere
ez dakit zer ostia egiten dudan hemen.
|
|
–Nik
|
ere
ez nekien dena Igorri buruz.
|
|
Gorputzarekin zer egin zuten
|
ere
ez dakigu. Joannis de Hiriart, Gannis de Sale, Piarres Detchegaray eta Ioannes de Suhigaraychipi Coursicekin Plazentzian gertatu zen bezala, itsas ertzeko hilobi batean ehortzi ote zuten?
|
|
Leku horretarako jendeek ez dute ez jainkorik, ez eidolorik, ez elizarik. Izkiriatzen
|
ere
ez dakite eta eguneroko lanendako gerletan irabaziak dituzten esklaboak dituzte erabiltzen.
|
|
Batzuk asaldatzen dira ikusirik Euskal Herria zer den
|
ere
ez dakitenen arbasoak hego euskal herritarren batasunaren alde zeudela. Ez da beharrik.
|
2008
|
|
Isildu egin zen. Nik
|
ere
ez nekien zer esan.
|
|
Erantzun baten zain nintzen, etsairik gogorrenak ere merezi duelako zerbait erantzunetan; eta ez natzaizu eskerrak emateko eskatzen ari, ezta nik entzun nahi nukeen zerbait esateko ere. Are gehiago, une honetantxe nik
|
ere
ez baitakit zer entzun nahi nukeen. Edozer gauza entzuteko prest nago, baina esan zerbait.
|
|
–Zer sartzen zaizue batzuetan neskoi buruan? Zuk
|
ere
ez dakizu zer esaten ari zaren!
|
|
Gure bideak banatzen diren puntura heltzean, pentsatu dut, ea zer irudituko zaion etxean Franken zain dagoen neskari, Frankek arratsaldea nirekin pasatu izana. Ez dakit zein harreman mota duten, baina berak
|
ere
ez daki nolakoa den gu biona, eta, ezer jakin gabe, posiblea da kezkatuta egotea.
|
|
Nola esan. Nik neuk
|
ere
ez dakit non nagoen.
|
|
Hamarnaka mezu bidali dizkiat, eta lehengo egunean, hire amarekin topo egin nian kalean: hark
|
ere
ez zakik ezer hitaz, eta neuri galdetu zidaan, pentsa. Eta koadrilakoak haserre zaudek hirekin.
|
|
Neska guztiak kendu eta, ordainetan, ordenagailuari emakume jartzeko agintzea izan da asteburuko lanetako bat. Neuk
|
ere
ez dakit erabaki ona izan den. Hor dago.
|
|
Zenbat aldiz ibili nintzen Inaziorekin motoan, neuk
|
ere
ez dakit! Gerritik heltzen nion eta burua haren bizkarrean jarrita, arnasa sentitzen nion, pau pau pau, eta niri ere bihotza pau pau pau jartzen zitzaidan, Inaziorengatik, noski, baina baita Tomasen beldurrez ere, beti saiatzen ginen inork ezagutuko ez gintuen bazterretan ibiltzen, baina pipirik gordeena ere ez dago sekula salbu, eta baten bat joan zen Tomasengana nire ibileren berri ematera.
|
|
" Idazle" izatea gauza haunditzat daukate. Zer den
|
ere
ez dakit nik hori. Burutazioak auskalo nondik etorri eta haiek, bestelakotuz eta desnaturalduz?
|
2009
|
|
–Bai, baina psikoanalisia teoria serioa da, zientifikoa. Nondik atera den
|
ere
ez dakigu Asfar hori," arimen maisu" hori.
|
|
Gutxi jan zuen, baina ardoa, ardo epel eta zoragarri hura, zeinera ez baitzegoen ohitua eta zer izen zuen
|
ere
ez baitzekien, bat batean igo zitzaion burura. Halako aztoramen sakona sentitzen zuen, aparteko zoriontasuna eta mozkor hasi berri hori, dena atsegin eta goxo bihurtzen duena, misteriotsuki mingaina askatzen duena eta bihotzik gogorrena ere astindu eta erdi zabalik uzten duena.
|
|
Txiki biak neskatoak. Hirurek
|
ere
ez zekiten euskara baizik hitz egiten.
|
|
Ez dakit ideia gustatuko zaizun. Neuri gustatzen zaidan
|
ere
ez dakit, egia esan. Kontua da modeloak begiratzen hasi naizenean burura etorri zaidala aukeratuko nuen jantzia zeuri ere gustatu egin behar zitzaizula.
|
|
Orain bezala. Zuk ez duzu Hagintxoren berririk; etxetik azkenengo biderrez alde egin zenuenean neuk
|
ere
ez nekien ezer. Ez nuke gura nire egoeraren berri jakin duzulako sar zaitezen programaren batean, hau da, nire egoerak pena ematen dizulako.
|
|
(Zintzoa izango naiz: gerokoaz, gaur
|
ere
ez dakit zer pentsa. Igandero joaten naiz elizara, beti bezala; ez dut uste kalterik egiten didanik, barrua baretzen laguntzen dit behintzat; badakizu neure usadioak dira, ez dakit beste azalpenik ematen.
|
|
Mugena, konforme, erakutsi eta ikasi beharreko zeozer da; garrantzitsuena, ostera, ez da hori, zergatik merezi duen bizitzea jakiten ahalegintzea baino. Eta ez nizun halakorik erakutsi, nik neuk
|
ere
ez nekielako orduan (ez dakit gaur egun dakidan; baldin badakit, edonola ere, berandu dut honezkero).
|
|
Zeuk apurtu zenuela, eta, beraz, zeuk ordaindu behar zenuela bota zenidan bat batean. Hasieran zer erantzun jakin gabe geratu ondoren, halako batean, neuk
|
ere
ez dakit nola, otu zitzaidan etxeko diruarekin erosiko genuela Itxasori biharamunean itzuli behar zenion Nancya, eta, horrekin batera, itsulapiko bat erosiko genuela, zure poltsatik astero astero hara botako zenuen diruarekin zuk zeuk ordaindu ahal izateko Nancy hura. Gustatu egin zitzaizun ideia; ez nuen duda txikienik ere izan zure aurpegia nola aldatu zen ikusita.
|
|
Moila berrian zu aurkitu ez izanak esan gura zuen beste zeozer pentsatu behar nuela. Eta une hartan nekea sorrarazten zidan horrek, hau da, ez neukan indarrik nondik heldu
|
ere
ez nekien zeozeri buruz pentsatzen hasteko. Pauso hots batzuek atera ninduten pentsamendu haietatik.
|
|
Basoilarrak
|
ere
ez daki.
|
|
berriz, ongi esplikatzen
|
ere
ez dakit.
|
|
Badakigu euskaraz badakitenak lehen baino erruz gehiago izatean, lehen baino gehiago erabiltzen dela euskara, gehiago baitira euskara erabiltzen dutenak, nahiz eta ez duten guztiek neurri berean erabiltzen eremu guztietan, jakin
|
ere
ez baitakite neurri berean. Begien bistakoa da.
|
|
Asimetria hori ez dugu, beraz, larrimin iturri bihurtu behar. Gure iritzian, kasu horretan, elebitasun pasiboa lortzea izan behar du helburuak, alegia, euskaraz tutik
|
ere
ez dakiten herritar horiek, oraindik ere beste hizkuntza bat ikasi dezaketen milaka horiek, gutxienez euskaraz ulertzera iristea.
|
|
EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak argitaraturiko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun herritarren %37, 5ak daki ongi euskaraz; eta duela hogeita bost urte, %22k besterik ez. Duela hogeita bost urte herritarren bi heren ziren euskaraz tutik
|
ere
ez zekiten erdaldun elebakarrak; baina, gaur egun, erdia baino gutxiago dira, %45 besterik ez.
|
2010
|
|
Urte asko behar izan nituen horretaz konturatzeko. Iñigo Iruin txirrindulari ona zela
|
ere
ez nekien. Duela urte batzuk Orioko ikastolak antolatutako ibilaldi zikloturista bat egitera joan nintzen herri gipuzkoar horretara eta Iñigo Iruin ikusi nuen han Joseba Egibarren konpainian, biak Euskaltel Euskadiren maillot kuloteekin jantzita.
|
|
Ez zekiten-eta. Lagunei galdetu nien baina haiek
|
ere
ez zakiten ezer. Misterioa zen gehienontzat.
|
|
Beste gauza batzuen artean, ni hain idazle txarra banintzen, ez zen ongi ulertzen Euskal Herrian hainbeste idazle egonik zergatik aukeratu ninduen Verinesera joateko. Han esan zidanez nire lehen liburua asko gustatu zitzaion (ordurako argitaratuta nuen bigarrena existitzen zenik
|
ere
ez zekien, ezta bertan ipuin bat gaztelaniaz agertzen zenik ere, Verinesen irakurri nuena hain zuzen). Irainik bota gabe erantzun gogorra idatzi nion.
|
|
Gazte errebelde, idazlearen erraietatik irtendako olerkigintza adierazkorra... Ez zen horrelakorik izan ordea, beharbada orain horrelaxe izatea nahi genukeen arren, jakin
|
ere
ez dakigu horixe izango zen Lotsatiren bidea gure artean iraun izan balu, baina Lotsatik utzitako lanari nortasuna aitortu behar diogu, ahots sinisgarria izan zezakeen olerkaria izateko aukera emango zion nortasun berezia. Horregatik, Lotsatiren olerkierak, ona izan gabe, batez ere teknika aldetik?
|
|
Elkarri begira gelditu ginen, Sara Xianek geuk
|
ere
ez genekien zerbait deskubritu izan balu bezala. Teresaren aurpegian aurkitu nuen patxada eta atseginak ez zuen bezperan lehenengoz harreman bat izan duzun pertsonarekin izaten dena ematen, aspalditik elkar hartuta dauden pertsonena baizik.
|
|
Zer gertatzen zitzaion? Zergatik egiten zuen laster modu hartan, zuzen ibiltzen
|
ere
ez zekien dortoka mantso eta baldar baten aurka?
|
|
Neska gaztea herrirantz laster egiten hasi zen, Jenofanes maisuak agindutakoa egin izanaz seguru, baina beldurtuta. Zenon zaharrak
|
ere
ez baitzekien ezer bere bilobak eta bere adiskide poetak prestatutako planaren inguruan; poetak, Zenonek bezala, lasterketa azkenean ere egin zedin nahi baitzuen, eta ez horrenbeste Eleako eskolak mugimenduaz zuen teoria frogatzeko nola Iliadako heroia garaitua ikusteko, eta, harekin batera, atletak eta heroiak Greziaren jabetzat hartzen zituzten guztiak.
|
|
Hau da, ETAren eta Espainiako Gobernuaren ordezkarien arteko isilpeko bilera eta akordioetan oinarritutako su etenen garaietara. Gaur
|
ere
ez dakigu oraindik ofizialki nor izan ziren akordioaren egileak, ez eta zer klausula zituen akordioak ere.
|
|
Lehendakari zelarik, Euskadin bizi zien galiziarrei esaten zien ez ahazteko non zituzten sustraiak. " Nondik datozen ez dakitenek, nora doazen
|
ere
ez dakite" esan ohi zuen sarritan, aititak esaten ziona oroituaz: " bizitza honetan ez dago arazorik edozein lekutan bizi izateko.
|
|
Badirudi Berdabio jaunak bazuela, nonbaitean, bere martingalarako meazulo sekreturen bat, inortxok
|
ere
ez zekiena non. Berak beste inork ez zekiela dio On Manuel Lekuonak, meazulo haren berri [51]:
|
|
Ondore hartan, 1985 aldera edo, sarreran esan bezala Goizuetako eliz artxibora joan nintzen batean, alde guzietatik kontuak nahaspildu zitzaizkiola eta, etsiak hartuxea aurkitu nuen Goizuetako bikario xaloa, eta orduan kontatu zizkidan bere penak, eta baita animatu ere, aztertu nahi izanez gero gai polit askia banuela esanez. Nik artean tutik
|
ere
ez bainekien kontu honen zinezkotasunaz, kantak berez iradokitakoa besterik. Baina, esan bazidan, esan zidan behingoz Don Bixentek!...
|
2011
|
|
Denbora honetan guztian ez dut haren berririk izan. Jakin
|
ere
ez dakit hilda ala bizirik dagoen, baina nik nahiago dut pentsatu hilda dagoela. Dena dela, igartzen da polizia zarela:
|
|
Badakit ez dakidala gauza handirik baina gauza txikiek
|
ere
ez dakite nik oro dakidanik.
|
|
Burdinazkoa ematen duzu, Marcelle, burdinazkoa. Inork
|
ere
ez daki zer ote duzun buru horretan. Malaretekoak horrelakoxeak gara, izan ere, ezin igarri sekula zer ari garen hausnartzen harik eta beranduegi den arte.
|
|
Ez inork entzun eta ez inork ikusi, egia esan. Basoan diote inork
|
ere
ez dakiela leku horren berri. Eta halaxe da ziurrenera.
|
|
Alderdi honetan beti egiten du epel eta, askotan, baita bero galanta eta sargoria ere. Hemen nagoen denbora guztian sekula ere ez dut hotzik eduki, sekula ere ez dut izotzik eta elurrik ikusi, eta bertoko zaharrenek
|
ere
ez dakite gauza horiek zer diren. Otxandion, berriz, aterpea zegoen garbitokian, baina nahiz eta aterpeko teilatuak eta hormek euriaren eta haizearen aurka babes egin, neguko hotzaren aurka ez zegoen ezer egiterik.
|
|
Larunbat goiza hiriko Kazetaritza fakultatean eman genuen. Egia esan, dezente kostatu zitzaigun hitzaldi aretora iristea, bidea behar den moduan seinaleztaturik ez egoteaz gain atezain zein bedel lanetan ari ziren lagunek (denek ere 60 urtetik gorakoak ematen zuten) ingeles zipitzik
|
ere
ez zekitelako. Aretoan sartzea, bestalde, denboran atzera egin eta sozialismo errealaren garaietara itzultzea bezala izan zen; dena zen oso oso retroa:
|
2012
|
|
Inasek
|
ere
ez daki nora doan sartzen. Ez daki Jesus Mariren hitzetan zer dagoen jasotzeko modukorik.
|
|
–Ea nola ateratzen den, erantzun dio Inasek?, neuk
|
ere
ez baitakit zer aurkituko dugun aipaturiko lekuetan.
|
|
burua, bildutako hanken artean zeukala eserita zegoen ezkerraldekoa; eztarriko hotsak jaurtitzen zituen eskuinaldekoak, hontzarena egiten arituko balitz bezala, soa gorantz zuzendurik; hirugarren bat, mendebaldeko hormaren punta batetik bestera zebilen, pauso bizkorrez, lurrean eratzita zeukan bidezidorretik atera gabe... Zaintzailea erraz asko konturatuko zen Inasen jarrera zalantzatiaz; ziurtasun gutxienekoa bera ere galduta zebilen Inas munduan halako ingururik bazela jakin
|
ere
ez zekien patio hartan. Horregatik, are gehiago eskertu zuen zaintzailearen jarrera hain abegitsua.
|
2018
|
|
Oso erromantikoa iruditzen zaiola batak bestearen izena jakin gabe elkarrekin egotea, eta ez diola esango eta nahiago duela bererik
|
ere
ez jakitea. Mutilaren ahotsak kitzikatu egiten du, geroz eta gehiago, eskailerak igo, eta ia giltza sartu orduko elkar biluzten ari dira, ahoak lotzen dituen musua moztuz arropak burutik ateratzeko.
|
|
Planteamendu tentelak darabiltzatela iruditzen zaio, egiatik urrun daudenak, gauzen muina usaindu ere egiten ez dutenak. Baina berak dakiena ezin du erabili, behartuta dago ezertxo
|
ere
ez baleki bezala jokatzera. Eta okerren okerrena, are edukia baino okerragoa, tesiak behar duen formatua da.
|
|
Salaketa Osasun Zerbitzu orokorrei zuzendu zien amak, alabarekin azken boladan batere harremanik ez zuenak eta hura zertan zebilen
|
ere
ez zekienak. Osasun arlokoak ez ezik, beste hainbat arlotako agintariak ere arduratu ziren TRIAren egoeraz, eta aholkulariei txostenak eskatzen hasi ziren.
|
|
Loreak ez daki, ezin du jakin, azkeneraino egon zela Andres TRIAn murgilduta, eta gainontzeko guztiak bezala itunari atxikia dagoela. Aurreko astean poliziaren bisita izan zuenik
|
ere
ez daki, jokabide susmagarriak nabaritu dizkiotelako. Ez daki, ezin du jakin, Andres beldur dela; uste duela amarruren batean harrapatu nahi dutela katakonbetara bidaltzeko, ezinago abisu argia egin baitzioten:
|
|
Goian, ate bakarra. Jakin
|
ere
ez zekien gela hartan soldadu bat zegoen edo bat baino gehiago; baina, haraino ailegatuta, han ez zen atzera egiterik. Konprobatu zuen fusila kargatuta zeukala, gogor estutu zuen arma eskuen artean, eta behera bota zuen atea ostikada batez.
|
|
–Neuk
|
ere
ez dakit zein den, baina baietz bertute bat izan, lepoa egingo nuke, ispiluaren eta sugearen apaingarriak askotan ikusita nagoelako.
|
|
–Bakanetan erabiltzen ditut etxeko areto horiek guztiak, desenkusatu nintzaion, armen klaustropeko sabaian habe nagusiaren lana egiten zuen gatzariari buruzko bere galdera bat erantzun gabe utzi nuenean?: Neuk
|
ere
ez dakit nola eusten dion hain gatzari luze batek horko sabai horri. Baina eusten dio, begi bistakoa da.
|
|
–Zertan lagunduko lidake berorren kopistarik bizkorrenak, neuk
|
ere
ez baitakit oso garbi zer nahi dudan?
|
|
nintzela aitortu niola,, trenak ekarritakoa?, alegia. Surapeek ez zion nire aitorpenari garrantzi handiegirik eman eta, bestalde, gaineratu zuen titiriteroen antzekoa iruditzen nintzaiola, haiek
|
ere
ez baitakite oso ongi ez noiz ez non sortuak diren, eta haien xedea batetik bestera ibiltzea baita, beti ibilian, ibilian beti...
|
|
Alabaina, yetiaren existentzia misterio bat den bezala, Ana eta Biktor ere ez ziren inorentzat existitzen: inork ez zituen ikusi, inortxok
|
ere
ez zekien ezer haietaz. Hutsa eta putza!
|
2019
|
|
Ikusiak ditut haien izen zenbakiak. Zenbaki handi horiek zenbatzen
|
ere
ez dakit.
|
|
–Nire senargaia, istripuz hildako nire senargai zenaren anaia dena, nire lagun batekin larrua jotzen dabil. Eta nire senargai zenak seme bat zeukan nik orain dela egun gutxi arte existitzen zenik
|
ere
ez nekiena. Zer iruditzen zaizu?
|
|
Indiar kabroi horiek potroetaraino naukate. Eskuineko eskua non daukan
|
ere
ez dakien tontolapiko bat bidali dute hitzarmena sinatzera eta azkenean ez dut ezer lortu. Egun guztia izorratu dit bere erretolikarekin eta azkenean kaka bedeinkatua.
|
|
–Ba berak
|
ere
ez zekien atzo arte, aizu. Gezurra badirudi ere, aspaldian izan dudan ederrena.
|
|
Nadia bertan iltzaturik geratu zen. Urko, zer esan
|
ere
ez zekiela, lekuz kanpo sentitzen zen.
|
|
Oraindik
|
ere
ez dakit zergatik eman nuen izena. Baliteke, gaztetan, Prosper Mérimée idazlearen Carmen nobelak niregan uste baino arrasto sakonagoa utzi izana; esango nuke Etxalarko buhamesa izan zela euskaldunei buruz nik jasotako lehen aipamena.
|
|
Felixek, bildutasun izutuan, Hodeien ehortzetak oroitu zituen bat batean: gurasoen etsipena irudikatu zuen, lagunena, mutikoaren inplikazioaz deus
|
ere
ez zekiten herritarrena. Zazpi apezek eman mezara hurbildu ziren guztiak bidegabeko destinoaren dorpeak lehertzen zituen eta Felixek, oraino ere, tristura sakona senditzen zuen papo aldean.
|
|
Zer gertatzen zitzaien? Non bizi zen
|
ere
ez zekien. Marian hartu zuten unearen biolen  tziaz oroitzen zen:
|
|
Zuk bakarrik dakizu honen berri. Nire emazteak
|
ere
ez daki liburu debekatuak irakurtzen ditudala.
|
|
Pasartearen arabera, erditik irekitzen du Biblia edo aurreko herenetik, laurdenetik, hiru laurdenetatik edo hamarrenetik. Primeran ezagutzen ditu ebanjelioen ordena, Testamentu Zaharreko kronologia, profeten eta erregeen hurrenkera, eta lur promestuak pairatu dituen arpilatzeen segida; baina ez horiek bakarrik, ondo ezagutzen ditu entzute handirik ez duten beste liburuxkak ere, zuk horien bila nondik hasi
|
ere
ez dakizunean: Oseas, Amos, Esdras, Judas.
|
|
Bat batean, zera errekeritu zien: " Zuen izenik
|
ere
ez dakit, eta dagoeneko hilabete bada elkarrekin gaudela". Nekez badarik ere, ulertu zioten behintzat zer nahi zuen, eta beren izenak eman zizkioten, noski.
|
|
Zer kontu itsusia. Zer esan
|
ere
ez dakit. Baina, jakina, gaixto plantak egin nahi, eta gaizto fama hartu zenuen, eta orain gainean eraman behar zama hori, zuk nahi edo nahi ez.
|
|
Ai, ama, zer zaren tuntun padera! Badakit ikaragarri maite nauzuela biok, baina tutik
|
ere
ez dakizue. Nola arraio onartuko dut nire egoera berria!
|
|
Itzultzaileak ez du zertan jakin idazleak zein bidaide izan dituen liburu bat idazterakoan. Nik
|
ere
ez dakit nire testuak zein bidaide iradoki dizkion itzultzaileari. Eta liburua kalean den momentutik, ez idazleak ez itzultzaileak jakingo dute irakurleek zein bidaide, musika, oihartzun, iradokizun, burutazio?
|
|
Txingarrak eta txartel ere azpimarratuta dauzkat... Irakasle batek begiratzen zituen nire azpimarrak, alboan erdarazko itzulpenak emateko, eta in margineko ohar batean aitortu zidan berak
|
ere
ez zekiela zer zen Iraolaren liburuko pertsonaia baten" denbora dendeletean pasatzea". Orotarikoak" alferkeriatan egon, estar cazando moscas" esanahia ematen du, testuinguruak ere hala iradokitzen du, baina hitza ez dut euskararen inongo bazterretan aurkitu...
|
2020
|
|
–Neuk
|
ere
ez nekien.
|