Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 120

2000
‎Iruñean bizi da eta farmazia ikasketak egin bazituen ere bere bizitza profesionala euskalduntze alfabetatzeari eskaini dio lehenbiziko gau eskoletatik hasi, AEKn jarraituz ondoren eta Ika n gaur egun. 1981etik gaurdaino Iruñeko Arturo Kanpion euskaltegian ari da. EHEko sorrera taldean izan zen Nafarroan eta politikan ere eginak ditu zenbait urrats: Iruñeko Udaleko HBko zinegotzia izana da eta baita Nafarroako Legebiltzarreko HBko parlamentaria ere.
‎Bere poltsatik bertze pilula bat atera eta irentsi zuen, komuneko joan etorria berriz ere egina zuen basoaren eduki gardenaren laguntzaz. Nahi ote nuen galdetu gabe ezarri zuen bertze bat nire eskuan, edalontzi erdizka hustuarekin batean.
‎Belarritako luzeak dilindan eta zapatillak zangoetan. Margo-lanak ere eginak zituen bisai ezpainetan: kokotseko pikorrak ez zitzaizkion kasik ezagutzen.
‎Afalondo batean, Ximurrarekin joka lotzeko puntuan egon zen Charly, hain luze, hain estu eta hain nabarmen dantzatu baitzen Josefinarekin. Kristinarekin ere egina zuen inoiz, baina ni ez nintzen horrela sutu. Zibilizatua naiz.
‎Ez duk harritzekoa, bertzalde, opari pozoitsua baitzen. Lapurketaren salaketa bera ere egin gabe zuelarik, pentsa zer nolako argibideak eman zizkigun, atsoa erreklamatzera etorriz gero!
‎Josuk lan aferak zirela-eta egiten zituen kanporaldiek aisatu zizkigun gauzak. Egunak eta are asteak ere eginak genituen elkar ikusi gabe.
2001
‎Eskutik odola Juan Bautistaren labanaz atera eta eskuak batu zituzten, eta isilean egon ziren, inori ere ez baitzitzaion zina hornitzeko pelikuletako moduko esaldirik gogora etorri, baina atzamarrak banan bana ebakita galdurik ere ez zuten harrezkero laguna traizionatuko. Ez zen lehenengo aldia, lehenago ere eginak zituzten odol zinak, eta bazekiten gero, adiskidetasunaren froga lez, banan banako sekretuen errebelazioa zetorrela.
2002
‎Tranbia abian denean, tranbia bakoitzak hiru autobusen edo 100 kotxeren bidaiari kopurua garraiatuko duela aurreikusten da. Metroa, trena eta tranbiaren arteko bidaiari kopuruen konparaketak ere eginak dituzte eta honako aurreikuspenak prestatu dituzte. 2005 urtean metroan 134.000 bidaiari ibiliko da, trenean 40.000 eta 56.000 bitartean eta tranbian 31.000 eta 37.000 bitartean.
‎Hirugarren idazle honen berbak jasotea dagokigu. Arean, euskal filologian trebatua dan Etxebarriak sarrera hau ezezik, beste batzuk ere eginak ditu; esaterako," Loramendi" olerkariazko lana, (Egan, 1985)," Txurio txoria" elebarriaren sarrerea (1986); Litterae Vasconicae banakoan" Ana Juanita" baladaren ereduen azterketea (1988) eta Labayru Ikastegiko" Gerraosteko literatura" idaztian Salbatore Mitxelena zanaz, lan jakingarria (1989).
‎Egia esan, ez diat uste argazkirik dutenik, baina horrek bost axola. Gura balute, honez gero filma ere eginda lukete. Hor atzeko koitadu guztiak ostatuko bezero bezala zagozak erregistratuta, eta legez bezero guztien datuak agintariei pasatzea ezinbestekoa duk.
2003
‎Ordiziako igerilekuan baldosak jartzen... baina igerilekuari urik kendu gabe. Gauza harrigarriagorik ere egina zuen gizonak, halere, errekak su hartu zuen batean, gasolinarekin itzali baitzuen! Beste behin...
2004
‎Lehendik ere egina nuen, baina, berezko simetria akatsen ondorioz, arazo handiak agertzen ziren: inperfekzio txikienek prozesu osoa desegonkortzen zuten.
‎Berdenboran, esan dezadan, antologia honetan dauden guztiak beharrezkoak direla urteetan bere lana gauzatu dutenen eta gauzatzen jarraitzen dutenen panorama aurkezteko. Are eta gehiago, beste hainbat antologietan agertu ez den anitzek ere egina baitu bere bidea, isil isila, ohiko kritiken artera iristen ez den liburumotalanduz, poesia landuz; ohiko aldarrikapen pertsonaletatik urrun samar, askotan.
‎Altua goapoa zen, zerbait animalia zuen, basa nahi bada; Ikek zioenari arreta paraturik, nabarmen ageri zen munduan ongi kokaturik zegoela, eta Carlosek behin esandakoa etorri zitzaion burura: " Mundua haren neurrira egina dagoela ematen du harakinak", izan ere, akordatzen baitzen Carlosen lagunetako bat harakina zela, txantxa ere egina baitzuten harakinen erotikotasunari buruz. Hura behar zuen harakina, munduaren aurrean egoki kokaturikoa.
2006
‎Ondoan daude bi herriak, Oleta eta Legutiano, alegia, baina elkarren berri ez balute bezala da, euskarari dagokion kontu horretan behintzat». Hipotesia ere egina dute Carrerak eta Garciak: «Aramaion eta Oletan miretsi egiten dute euren euskara, harro daude.
2008
‎Unamuno batek, adibidez, idazten hasi aurretik, mendetako literatur tradizio sendoa zeukan bere hizkuntzan, eskolan, biblioteketan zein unibertsitatean eskura izan zuena. Gaztelaniaz alfabetaturiko irakurlego zabala ere egina zuen (orobat salmentarako merkatua), baita Euskal Herrian bertan idatzitako gaztelaniazko literatura «zintzo» ugari askoa ere, gainditua izateko prest. Euskal kasua gaztelaniarekin barik, hain normaldurik ez zegoen beste hizkuntza batekin alderatzen bada, katalanarekin adibidez, euskararen oinarrizko egoerak kaxkarra izaten segitzen zuen:
‎bat tandemean zihoanean, gainerakoak furgonetan”.“Oso pozik ibili dira denak. Gehienek lehendik ere egina zuten bizikleta irteeraren bat eta oso gustura joaten dira. Lehendabiziko aldiz egin duen pertsona bat ere izan da eta oso ondo moldatu da.
‎Koadro batetik atera dugu, baina perspektiba legeak ez ziren mantentzen oso ondo, eta korapilatua izan da neurriak ateratzea. Lehenago ere egina du biola bat gaztelu bateko freskoa aintzat hartuta. Toki askotako bezeroak izan ditu, AEBetako bat tartean.
‎Alkateak esan digunez, duela hamarkada batzuk egindako lanak ubeldea" kanal bat bezala" utzi zuten. Aurten eginen dituen moduko lanak ubeldearen beste zati batean aurretik ere eginak ditu Arruazuko Udalak eta emaitzak" onak" izan dira. Udan herritik Uharteko zubira bitarteko tartea eginen dute, 800 bat metro.
2009
‎Parentesi eta guzti, pastorala ere egina duzu zuk, Atharratzen sortu Agosti Xahoren biziaz.
‎Halaz guztiz Santiagora ailegatzeko asmoa du. Lehendik ere egina du Donejakue bidea, nola neguan hala udaldian. Ez dit aitortu gainera aurtengo hau azkenengoa izango denik.
‎Aita zoragarria izan dut, baina inoiz gorrotatu banuen, orduantxe egin nuen! Izan ere, Josebarenaren aurretik, nik ere eginak nituen barrabaskeria batzuk, gurasoek sekula barkatzen ez zizkidatenak; egun batean, bost sei bat urte nituela, gurasoen lagun batzuen semearekin hasi nintzen borrokan, eta aitak berehala ohartarazi zidan: –Kontuz, Txaro, neska bat zara, eta neskek ez dute borrokarik egiten?; mutilari, aldiz, inork ez zion hitz erdirik ere esan!
‎Bide hori aurrez beste batzuek ere egina zuten. Del.icio.us en esperientzian oinarrituta, adibidez, http://www.bildu.net sortu zuten laster markak gorde, partekatu eta euskaraz etiketatzeko.
‎Bera da artista, dio Inesek, piloa ikasi dugu berarekin. Eguneroko otordu beganoak prestatzen hasi baino lehenago ere eginak zituzten plater beganoak hainbat dastatzetarako.
‎Ostegun honetan jokatu beharreko partida astebete aurreratu zen, eta orain 15 egun emango ditu lasai antzean. Azken partidan, gainera ez du ezer edukiko jokoan, Estudiantesek ere eginak baititu etxeko lanak. Fuenlabradaren aurkako kolpeak mina egin ote duen da zalantza, baina pentsatzekoa da ezetz, Tauk ez baitzeukan motibazio handirik bete betean jarduteko.
‎Haren eskuetatik pasatu dira mendizaleen hatz eta behatz izoztuak azken 20 urteetan. Ospitaleko neurokirurgia taldeko burua da Arregi, eta, mendizaleen moduan, hark ere egina du mendien sailkapena, tontorrik gabeko sailkapen berezia. –Hamalau zortzimilakoak igoak ditut nik ere; K2tik Juanito Oiarzabal eta Edurne Pasaban etorri ziren, Makalutik, I, urrategi anaiak...?.
‎Hau guztia aldarrikatzeko azaroaren 25ean 12:00etan elkarretaratzeak egingo ditugu hiriburuetan gehiengo sindikalak deituta. Era berean, mugimendu feministak arratsalderako antolatutako manifestaldietan parte hartzeko deia ere egiteko dugu LAB sindikatutik.
‎‘Hemen etxeko mutila! ’ Aita zoragarria izan dut, baina inoiz gorrotatu banuen, orduantxe egin nuen! Izan ere, Josebarenaren aurretik, nik ere eginak nituen barrabaskeria batzuk, gurasoek sekula barkatzen ez zizkidatenak; egun batean, bost sei bat urte nituela, gurasoen lagun batzuen semearekin hasi nintzen borrokan, eta aitak berehala ohartarazi zidan: ‘Kontuz, Txaro, neska bat zara, eta neskek ez dute borrokarik egiten’; mutilari, aldiz, inork ez zion hitz erdirik ere esan!
‎2009ko otsailean ezagutu genuen Unescok moldaturiko" Arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlasa" [18]. Lehenago ere eginak ditu Unescok helburu berarekin hizkuntza atlasak, 1995 eta 2001ean hain zuzen ere. 2009ko atlasean jasotako balorazioa bilakaeraren perspektiban aztertu ahal izateko, gogora dezagun bilakaeraren perspektiban baino ezin daitekeela aztertu zorroztasunez edozein hizkuntzaren bizi indarraren neurria?, ezinbestekoa da aurrekoetan, 2001ekoan bereziki, jasotakoarekin alderatzea.
2010
‎2009ko otsailean ezagutu genuen unescok moldaturiko" arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlasa". 1995 eta 2001ean ere eginak ditu unescok helburu berarekin hizkuntza atlasak. 2009ko atlasean jasotako balorazioa bilakaeraren perspektiban aztertu ahal izateko ezinbestekoa da aurrekoetan, 2001ekoan bereziki, jasotakoarekin alderatzea. bost maila edo kategoriatan sailkatzen ditu unescok nolabaiteko" arriskuan" dauden hizkuntzak. arrisku txikienekotik handienekorako hurrenkeran (batetik bostera) finkatuta daude aipatutako kategoriak. hurrenkera horretako mailarik onenean —arrisku txikienean esan nahi dut— jarri dute euskara, lehenengo kategorian:
‎Zentzugabea da bere beldurra, egiaz, baina halaxe sentitu du. Ilunbeak liburuko protagonista onik ateratzen bazen, berak ere lortuko zuen onik ateratzea; pertsonaia hura onik atera ezean, bereak ere egina zuen, ziurrenik. Ilunbeak.
‎Ez dira bakarrak. AED Arrasate Euskaldun Dezagun (Gipuzkoa) elkarteak ere egina du hausnarketa, beste zenbaitek bezala. Euskara elkarte zaharrenetakoak dira horiek.
‎Mahai ondoan zeukan otarre batetik atera zuen maindire zimurtua, eta mutur batetik hartuta, beste mutur bat luzatu zion Kepari. Gehiagotan ere egina zuten lan hori, ezaguna zuten, ez zegoen azalpenik eman beharrik. Alderik laburreneko punta biak bilatu zituen bakoitzak; haiek elkartu, eta tolestean sorturiko erpin berriarekin beste horrenbeste egin zuten gero, modu sinkronizatuan ia, hogeita hamar bat zentimetro zabal zen oihal zati luzanga bat eratu zuten arte; orduan, ballet mutu hartako zatirik ederrena baletor bezala, dantzari biak elkarrengana hurreratu ziren, izararen muturrei hatz puntekin heldurik.
‎Denbora gutxian, Martintxipinea etxe bikainaren jabe egiteaz gain, herriko bi kargurik handienen jabe ere egina genuen, beraz, bertsoak salatzen duen eskribau famatua.
2011
‎Me llamo Ezequiel y as sera siempre. Roberto Moso (Santurtzi, 1960) Zaramako abeslariak ere eginak ditu literatura lanak. R.M. k ipuin bildumak egin izan ditu, beti umore zipriztinduaz.
‎Kantuzale haietarik zenbatek ulertuko ote zuten egiten ari zirena gure lehen hilobiratze publikoa zela, gure belaunaldiaren aurreneko gerlari eroriaren omenaldia askatasun artistikoaren sinboloa bizitza molde berri posibleen esploratzailea, guk infernua ikertzera bidali borrokalaria. Gisa batez, Aleksandrak ere egina zuen bestelakoa nahi zukeen munduaren ezagutza: gu, mutilok, mutil futbolariok zurrutariok ameslariok, emakumearen beldur bizitzeko prest geunden proletarioen ume inozook.
2012
‎Pitrauk emakumeen artean ere egina du inkesta. Baserrietako lan ordu luze neketsuak, erosotasun falta, sarritan ur berorik ere ez… Nor harritu neskek kalera ihes egiteaz?
‎Aurrean zuen gizon puska zein gizajoa eta onbera zen ikusita, barregura ematen zion gau hartan jazotako, jasandako eta uste izandako guztiak. Whiskyak ere egina zuen bere sendatze lana.
‎Esan bezala doa guztia, eta ezin naiz ezertaz kexatu. Gainera, haurrek proba ere eginda dute dagoeneko.
‎Egia esan, oso zaila zen Yangambin ezeren gainean pintatzea. Bera saiatzen zen, eta egin ere eginak zituen hainbat koadro aurreko urteetan, baina gehienei bulegoko mandrilenari bezalatsu gertatu zitzaien, hondatu egin zirela hezetasunarekin. Horregatik, nahiz eta pintura poesia adina maite, eta bizigarri hobea izan oihaneko ordu luzeak arintzeko, gogorik gabe geratzen ari zen.
‎Hatxek antzerki ikasketak ordaintzeko aldikako lana egiten du, erietxe batean gaueko zaindari, erizain ikasketak ere eginak baititu. Hatxek erietxean dagoen egunetan uzten dio gela.
2013
‎Ez zitzaion gustatzen egun oso batez biki galtzaile sentitzea. Beste egunetan, errutinan, ez zen gogoratu ere egiten bazuela 25 kilometro baino gutxiagora bizi zen ahizpa bat, lau solairuko etxe bat, Porscheak, txoferrak, semeak eta kluba zituena.
‎Baina, 1970 urtera arte ez zen argitaratu. Horrenbeste denbora argitaragabe egotearen arrazoia ezin egotzi dakioke egilearen borondateari, honek 1959ko otsailean bertan idatzita edukitzeaz gainera, argitaratzeko gestioak ere eginak zituela aitortzen baitu, nahiz eta helburua lortzeko itxaropen handiegirik ez izan. Agerikoa denez, hamaika urte itxaron behar izan zuen.
‎ALIZIA. Lanez gainezka nenbilen, eta berak ere egitekoak zituen?
2014
‎Batzuetan bere onetik irteten zen. Segurtasun lanak ere eginak zituen, eta arma bat ere bazuen etxean… Ertzainetara joan nintzen, laguntza eske, pijamatan! Eta oso txarto.
‎Lo kanten gaineko bilduma ere egina duzu.
‎Oraingoa erronka handia izan dela onartu du Guillanek. «Aurrez ere eginak zituen bakarrizketak Javik JB Pedradas ezizenarekin, erdaraz, baina proba egin nahi zuen beste era bateko obra bat bakarrik eta euskaraz egiteko, horretarako esfortzu berezia eginda». Baten umore absurdoa eta bestearen poetika uztartuz osatu dute pieza, azkenean.
‎Lehenago ere egina zenuen lasterketa?
‎Esperantza galduta zegoela, ideia zoragarria izan zuen tupustean. Lehenago ere egina zuen (ez horren kontu larrietan), eta frogatuta zeuzkan formula haren onurak. Antzerkia egingo zuen.
2015
‎Alderete, komikilari baino, ilustratzailea da, afixak egiten ditu, disko azalak eta hau eta hura. Komiki tirak ere eginak zituen, baina honen moduko lan mardulik ez. Hala ere, berarekin kontaktatu nuen.
‎Gauza gehiegi egiten ahalegindu zarela, leku gehiegitara ailegatzen ahalegindu zarela eta bidean zer irabazi eta galdu duzun zenbatu gabe duzula oraindik ere. Eta dituzun zulo eta adabakien inbentarioa ere egiteke duzula hor nonbait.Oporrak aprobetxatu eta orain arte aditu ez duzun hori aditu nahi duzu, ikusi ez duzun hori ikusi, sentitu ez duzun hori sentitu, ezagutu ez duzun hori ezagutu. Nahi izan ez duzulako, dituzun barne trabek utzi ez dizutelako edota besterik gabe parean tokatu ez edo interesik izan ez duzulako bere momentuan albo batera utzi duzulako.
‎Haien artean zeuden gudako etsaiak, Alemaniako adituak. Horregatik jarri zuen martxan armada alemaniarrak komando txiki bat, Heinz Brcher koronel eta botanikariaren gidaritzapean, sobietarrek bildutako haziak eskuratzeko (lurralde errusiarrek Reich aren nekazaritzarentzat eskaintzen zituzten aukerei buruzko txosten bat ere egina zuen Brcherrek). Gerraren hasieran armada gorriak atzera egin zuenean, alemaniarren esku gelditu ziren Vavilovek eraikitako ikerketa estazioetako batzuk.
‎–Ezker abertzale ofizialak, ETAk, edo EPPKren izenean mintzatzen direnek ez dute Aralarren existentzia onartzen?. Lehendik ere eginak zituzten antzeko salaketak Aralarreko ordezkariek, banakako adierazpenetan, eta halaxe erantzun zien ETAk: –Biktimismoa egiteari ere gustua hartu diote.
‎Jaiak izanagatik, ez nago festetarako. Amaren eta Pioren kapituluak idatzi eta gero hirugarrena ere egina dut, baina inportanteena falta zait: pista pentsatzea.
‎bidetxidorretik Zarautza ematen zuen bidea, esate baterako, eta bide luzeagoak ere bai. Donostiara ere egina zuen joan etorria behin baino gehiagotan. Kapitalera joateko egun pasa egin beharra zegoen derrigor:
‎Zer gertatu zen ordea 1976a Euskal Kazetaritzaren Urte izendatzeko? Izan ere, arestian ikusi dugun moduan, euskaraz aritzeko hautua beste aldizkari batzuek ere egina baitzuten lehendik (ia ia mende bat aurretik). Argiakoen ustez (1988:
‎Etxea hutsik dago bera ez dagoenean. Plagio txiki bat ere egina zuen: Hutsik dago bizitza, bera ez baitago.
‎Alargunak ere egina zuen gogoeta hori aspaldian, emaztea egunetik egunera hiltzen ari zitzaiola. Beste hitz batzuekin, gogoeta berbera.
‎Familiak galdatu zion hilarria Jose Errota eskultoreari, zeinak Maria Ajarnaute eta Ataulfo Urmenetarenak ere eginak baitzituen. Eduki ere, familiak harreman handia baitzeukan harekin, 1953ko udara Garraldan emanez geroztikoa.
‎Rennes hirian (Roazhon, Bretainia) sortua balinbada Justine Quincarlet eta hiri hortan ere eginak baditu unibertsitateko ikasketak (espainola ikasketak), Normandian bizi izan da bere. Duela hamahiru urte, 14 urte zituelarik, familia etorri zen Euskal Herrira oporretara, Donibane Lohizunera.
2016
‎Arrasaten ez ezik, Bergaran, Aretxabaletan eta Oñatin ere eginak ditugu dokumentalak. Beste bat ere bai, Intxortari buruz oro har ari dena.
‎Bere irudia estatu gizon batena zen, gizon lasai eta zuhurrarena. Pentsatu zen bera izan zitekeela Francoren aurka zeuden alderdien artean zubi egin zezakeen gizona –bitartekari lana ere egina zuen elkarri muturka ari ziren lider errepublikazaleen aurrean, esan nahi baita Prietoren eta Azañaren artean–, eta amerikarrek bere izena ere hartu zuten gogoan balizko Espainiako presidente izateko. Agirreren profila aldatuz zihoan New Yorken egin zituen adiskidantza berrien eraginez.
‎" Sarako etxeak" eta" Bittor Ituria". Emilek eskerrak eman ditu bere pastoraleko misionetan eta elizako lanetan laguntza ekarri dioten guzieri, gauza horiek direla giristino izaitea," ez da errex, gerota gutiago apez gira eta denak zahartzen ari, nik ere 78 urte baditut, hortako erretiratzen naiz, auzapezak erran duena egia da, bai Baionan soldadu egona naiz paraxutiztetan, Aljeriako gerla ere egina dut eta denetara baditut 28 salto eginak". Iduritzen zait orai arte zure bizian ongi zerbitzatu duzula eliza, orai ongi pausa zaite Angeluko zaharretxean, bainan ez dut dudarik Sarako xokoak ez dituzula ahantziko.
‎Kantaldia bera arraroa izan da, hogoi kantu baino gehiagorekin, kasik denak euskaraz bainan batto korsikarrez, Korsikan egin egonaldi batetarik landa ikasia... Kantuen artetik, Daniel Jadin arizan da oroitzapen harrotzen, zernahi ixtorio pollitekin, ez dezagun ahantz nolako bidaiak ere eginak dituzten kantari horiek, dela Ipar Ameriketan, dela eta hor gaindi... Azkenean, txalo luze eta kartsuak, jendeak bihotzaren zolatik eskertuz Arrantzaleak...
‎MADRIL, ESPAINIA. Eta iragan asteburuan ere egina dute bilkura Madrilen Europako euskal etxeetako euskara irakasleek. HABEk antolaturik, Madril, Bartzelona, Valentzia, Mallorca, Valladolid, Bordele, Parise, Erroma, Londres, Berlin eta Bruselako ordezkariak bertaratu dira.
2017
‎2020 urteari begira ezarri duten xedea zabalagoa da, tren geltoki ondoan aparkalekuak ere egitekoak baitituzte, kantitate handian.
‎Gainerakoan, hutsaren hurrena da jendeak gure uharteaz dakiena… Erresuma Batuko historiaren barnean leku seinalea da Guernesey, Mantxa kanaleko uharteak izan baitziren alemanek okupatu zuten erresumako territorio bakarra. Zenbait film ere eginak dituzte gai horren gainean, Guernesey izenarekin, eta horrek ere hainbat lagundu du jendeak uhartea ezagun dezan.
‎Nik bitartean ezin eutsi tentazioari eta galdera txiki batzuk egin dizkiot Larreari ARGIArako bere saltoaz. Ez da ilustrazio munduan hasi berria kolaboratzailea, eta ARGIArekin ere eginak ditu lehendik lan batzuk; hala nola Asisko Urmenetarekin eta Mattin Irigoienekin batera Okatxu komikiaren sormen lanetan aritu zen, baita ARGIAren 90 urteurrena ospatzeko antolatutako" bertso zirimarra" emanaldian ere. " Zer da Adur Larreak astero irakurleari eskainiko diona?" Galdetu diot, eta hemen bere erantzuna:
‎Kastrexana, Zeberio eta beste zenbait herri bisitatu behar ditut ermitei buruzko irudi eta xehetasunak biltzeko”, dio. Zezenketari buruzko bertso bilduma bat ere egina du. “Neu zezenzalea izaki, hasi nintzen biltzen eta altxor ikusgarria aurkitu dut.
‎Zeren enpresa hartan nire diru guztia galdu bainuen: langileak, teleferikoa, bagonetak; kai txipi bat ere egina baikenuen zurgaia esportatzeko, eta orain, berriz, zer esportaturik ez. Dena galduta.
‎Urtebete eskas zeraman karguan Frantziskok, San Fermin egun hartako sermoia eman zuenean. Aurrez ere eginak zituen sexu abusuen inguruko aipamenak han hemenka eskainitako elkarrizketa eta hitzaldietan, eta hasieratik azaldu zuen asmoa Benedikto XVI.ak aldarrikatutako, zero tolerantzia, hura jarraitzeko, baina egun hartan eman zuen urrats nagusia:
‎Posta ez dabil oso txukun, nire anaia. Sumatzen dut, nik idatzitako bati erantzuten diozunerako beste bat ere egina dudala, eta hala, galde erantzunak, pilota partidu batean bezala elkarren ondotik etorri beharrean, saltoka datozela ematen du, binaka alegia. Posta berandu, edo ni idazketan azkarregi nabilelako.
‎Orduan, Arrasatera joan nintzen, San Andresen duten egoitzara. Protestarako kamiseta batzuk ere eginda nituen ordurako. Sartu eta langile bati esan nion:
‎Testamentua ere egina zuen hil aurretik, nahiz ondorerik ez izandu. Eta badirudi senar artaxoarrak ere, hanka egin zuela Goizuetatik emaztea hil bezain laster.
‎Recalde Aristegui, natural de Artajona de 29 años de edad, casado, Regente de Farmacia, domiciliado en la calle Santa Maria n° 82, manijestando que su esposa Da Victoria Arocena Vidaurreta de 33 años de edad, jallecio a las 5 de la mañana a consecuencia de Grippe". Goizutarra zen botikarioaren emazte hila, Martin eta Joanaren alaba, eta testamentua ere egina zuen hil aurretik. Egin galde amari edo aitonari, aditzerarik ba ote duen, gripealdi beltz hartan hildako botikarioaren emaztea nongotarra zen.
‎Itzala amildegira hurbildu zen. Han egon zen aldi bakanetan berak ere egina zuen itzala egitera zihoana, hurbildu eta behera so egin. Ageri ziren zabor poltsak, ez zekien zergatik zuriak, obra hondakinak, horma zatiak, porlan puskak bereizten saiatu.
‎Horretarako baliabideak bagenituenez, artean gidoia idazten hasi ere egin gabe nuela ekin genien ekoizleak eta biok filmerako zen ohol gaztelua eraikiarazteko lanei. Mutil koskorretako ohol gazteluak izaten ziren orubean ezinezkoa izan zitzaigun, han aparkaleku bat zegoelako, baina handik gertuko beste orube batean eraikiarazi genuen, Azkoitiko Urrategi auzorako errepidearen beste bazter batean, nik mutil koskorretan ezagututako egurzaleen oinordekoei enkargatuta.
‎Haietan badira ehunka buru dauzkatenak, eta badira milaka buru dauzkatenak. Badira omen biologikoaren urratsa ere egina dutenak!
‎bere hitzaldi zoragarriek hunkitu gaitiztek, batek kasernan eta bertzeak elizan. Hik ere egina huen denek gogoan diteken bat, 2016ko San Mixel egunean. Agian norbeitek atxemanen ditik eta zabalduko hire prediku paper mutturrak!
‎Euskal etxeetan, baina eskoletan, kultura aretoetan eta ikuskizunak ematen ahal diren leku handi eta tipietara ekar daiteke. Afixak eta bideoak ere eginak dituzte iragartzeko. Ekoiztetxe bat, Lyric Soul Productions, sartu dute laguntzaile.
2018
‎Iturralderen arabera, Urraki mendi tontorretik gertu dago Gipuzkoaren erdigunea, Beizamako lurretan. Iturraldek ez zekien, ordea, Isasak ere egina zuenik Gipuzkoako erdigunearen kalkulua. Beizaman kokatu zuen hark ere, eta txostena aztertuta, ia leku berera iritsi dira biak.
‎Anglofiliak bizi gaitu. Zain nago, waiting, ia lehendakariak noiz bihurtzen ditugun Prime Minister; apostua ere egina dut: baietz laster gure hiriei «city» abizena eman?
‎Baina, zer egingo du ba berak, beste lanik topatu ez badu informatika gradua amaitu eta gero, eta gidabaimena ordaintzeko gurasoek ez badiote diruz lagunduko? Itsasorako enbarkerik ere ez dago jada, sasoi batean bezala, nahiz eta aurtengo ikasturtean patroi ikasketak egiteko aurrematrikula ere egina duen. Baina hori urrun ikusten du.
‎Abantaila aterea zion heriotzak haren historiaren amaierari. Bizi zelarik ere egina zuen harenak, beranduegi zuen hiltzeko, gauza egina zen hura neba gaztea hil zenetik. Hitz sorgintzaileak:
‎Gertu ditugun hiriburu eta kostaldetik ezberdinduko duen eskaintza du udalerri honek," gure txikitik eskaintza aberatsa" duela dio Udalak eta balore hauei guztiei lotutako esperientzia turistikoak eskaini nahi dituzte.Beti ere, orain arte egindakotik abiatuta. Gogoan izan, Udalak" Harria hitz" Usurbilen barrena arte garaikideari lotuta ditugun altxorrak ezagutzeko hainbat bisita gidatu antolatu ohi ditu. " Ibilbide horrek irudikatzen du, tradizioaren edo gizarte molde baten eta modernitatearen edo arte garaikidearen arteko trantsizioa", zioen aurreko asteko agerraldian alkateak.Oria ibaiaren inguruko lanketa ere egina dute. " Oria ibaia guretzat altxorra da ikuspegi askotik; ondare, etnografia, arkeologia, paisajiaren ikuspuntutik.
‎Gertu ditugun hiriburu eta kostaldetik ezberdinduko duen eskaintza du udalerri honek," gure txikitik eskaintza aberatsa" duela dio Udalak eta balore hauei guztiei lotutako esperientzia turistikoak eskaini nahi dituzte.Beti ere, orain arte egindakotik abiatuta. Gogoan izan, Udalak" Harria hitz" Usurbilen barrena arte garaikideari lotuta ditugun altxorrak ezagutzeko hainbat bisita gidatu antolatu ohi ditu. " Ibilbide horrek irudikatzen du, tradizioaren edo gizarte molde baten eta modernitatearen edo arte garaikidearen arteko trantsizioa", zioen aurreko asteko agerraldian alkateak.Oria ibaiaren inguruko lanketa ere egina dute. " Oria ibaia guretzat altxorra da ikuspegi askotik; ondare, etnografia, arkeologia, paisajiaren ikuspuntutik.
2019
‎zientziaren alor ezberdinetan pentsatzeko moduak antzekoak izan daitezkeela erakutsi duguadibide horrekin. Lehenago ere egina zuen Mitxelenak gisa bertsuko konparaziorik; hizkuntzalaritza
‎Aitak paretaren kontra biltzen diren zurezko oheak egin ditu, lekua irabazteko. Paretetan zulo batzuk ere eginak ditu, arasa moduan erabiltzeko, ontziak eta trasteak han gordetzeko da?. Komuna egin du eta dutxa bat ere bai, ura euritik lortuko dugu?.
‎Gainera, oso aspalditik luberritua behar zuen izan. Hain zuzen ere, beraiena justifikatzearren, Iturmendikoek argudiatzen dute Bakaikuk ere eginak dituela hainbat luberritu, hala nola Sorabillan (gaurko Sorabil)" de mas de sesenta años a esta parte", Santa Barbaran" hace 46 años mas o menos". Alabaina, argudio edo aitzaki hoberena litzaiekeen aldameneko luberritua," sembradio de Mirutegui" hori, ez dute auzitan jartzen, oso antzinakoa izatearen seinalea, beharbada.
2020
‎Maiatzaren amaieran, haur eskola publikoen aurre-matrikulazio epea jada hasia zela, Berriozarren lokal bat aurkitu zutela iragarri zuten. Nutrizio plana ere egina zuten ordurako. Bazirudien gauzatzera zihoala herri haur eskola, baina pandemiaren garaian antolaketa arazoak izan dituzte.
‎Naia Arrizabalagak dagoeneko abestu du, Oñatin jokatutako aurreneko kanporaketan aritu baitzen kantuan. Xabier Albizuk ere egina du bere partea, Ikaztegietan jokatutako kanporaketan egin baitzuen bertsotan.
‎Ikuspegi horrek tradizionalki militarra edo sekuritarioa izan den ikuspegia gailentzen du, arrisku zibilak kudeatzera bideratuagoa dagoen ikuspegia landuz eta herritarren bizi kalitateko gutxieneko estandarrak mantentzeaz arduratzen diren egitura kritikoez arduratuz; bai eta gizarte gisa dugun erresilientzia indartzeko politikak bideratuz ere. Baina eztabaida hori ere egin gabe dugu gurean. Zein da gure herriak behar duen politika sekuritarioa?
2021
‎Oraindik legeztatuak ez direnez, ez zuten ofizialki ospakizun bestarik antolatzen ahal, beraz profil baxuarekin bildu dira, mintzatzeko, baina ikurrinak ere apaingarri, bozkarioz aitzina doalako heien Euskal Etxearen izaera ofizialarena. Logoa ere egina dute, eta estatutuak idatziak, eta orain paperetan beharrezkoak diren sinadura eta baimenek zenbat denbora hartzen duten da gakoa. Gogora dezagun, euskaldunak badaudela eta egon direla aspalditik Afrikan, baina hau izanen dela egituratu eta ofizialtasuna eskatuko duen lehenengo Euskal Etxea.
‎Iriondok kontatzen duenez, Haranburuk Euskaltzaindiko Ahozko Literatura batzordeko aktak bertsotan jasotzeko ahalegina ere egina zuen, eta ez zen harritzekoa izan irratiko esperimentu hura (J. Iriondo, elkarrizketa pertsonala, 2017/VII/18).
‎Ikerketa ere egina zuten lehenagotik hainbat norbanakok, eta frankismo garaiko zikloaren bigarren erditik Euskaltzaindiaren Ahozkotasun batzordearen 668 baitan antolaturik zeuden. Baina alor honetan ere topaleku zabalagoa eraikitzeko ahalegina egingo du Elkarteak.
‎Saizarbitoriak ere egina du itzulpenari buruzko gogoetarik (2012), eta fikzioan ere ageri da hala egin izana. Soziologo lanetan aritu izan da Saizarbitoria, eta, idazle bizimoduari dagokionez," amateurra naiz" dio (Saizarbitoria, 2015); haren hitzetan, libre izan duen denbora eman izan dio idazteari, eta, gainera, bere lan profesionala ere atsegin zitzaiola eta ordu asko ematen zizkion hari ere.
‎Orduan burrego batek, iganik egur metaren gainera, sartu zion ezpata bihotzean. Eta hainbertzenarekin haren arima saindua hegaldakatu zen Jesus jaunaren besoetarat (Joanategi); Aldeko iturrian xurga xurga edanik, badut uste lo kuluxka bat ere egina nuela, noiz eta ere iruditu baitzitzaidan, burrunba mutu ilun bat, urrun urrundik heldu, entzuten nuela. Xutitu nintzen, eta, hainbertzenarekin, burrunba sumatu nuen nireganik hurbilago (Barbier); Egun berean bost mitin eman zituen eta hainbestenarekin ahotsik gabe geratu zen.
‎Irtenbide bat lortzeko «malgutasuna» eta «sakrifizioak» beharrezkoak direla nabarmendu zuen, eta alde guztiei dei egin zien Haririk urrian gobernua eratzeko hasitako ahaleginak burura eramateko. Hezbollah hurbilago dago Aounengandik, eta akordio estrategiko bat ere egina du haren alderdiarekin. Hala ere, Qassemek azaldu zuen bere taldeak «presio egin» eta «akordio bat lortzera animatu» besterik ezin duela egin, «botere konstituzionalik» ez duelako.
‎G7ko kideek —AEBak, Erresuma Batua, Europako Batasuna, Frantzia, Italia, Alemania eta Kanada— maiatzean iragarri zuten eten egingo zituztela ikatza energia gisa baliatzen zuten itsasoz bestaldeko proiektuetarako laguntzak. Hego Koreak eta Japoniak ere egina dute urratsa.
‎Eta hona hemen Gasteizen, Filologia fakultateko irakasle titular, apaiztegi zahar dotorean, demokrazia iritsi berritan, Literatura Unibertsala ikasgaia ematen. Tarteko urteetan, Salamancan doktoregoa egiteko beka bat, eta gero literaturako irakasle laguntzaile denbora luzean; han ezagutua dut Mitxelena, berarekin lan egina naiz euskal literatura zaharra zein berria aztertzen; haren literaturaren historiarako asto lana ere egina dut, iturriak kopiatzen nahiz probak zuzentzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia