Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Rakeli buruzko xehetasunik txikiena eskatu zenidanean, ulertu nizulakoan nengoen, baina orain galdu samar, ez, abtsulutuki galdua sentitzen naiz. Beharbada kontua da ez dudala onartu gura, atzo, ez nintzela berarekin berba egiten ausartu ere egin eta errudun sentsazioa geratu zitzaidala. Horregatik, berri gutxi eman ahal dizut, ezpada bikote bananduei buruzko artikulu bat irakurtzen eta koaderno batean idazten jardun zuela, ez zuela ezer jan eta komunera ez zela behin ere joan, azafatari tapaki bat eskatu ziola, eta gehiago ezer gutxi.
‎D’ailleurs, orain  dik harrigarriagoa izan da Luisek, Rakel marrubizko izozki batekin konparatu zuenak, bidaia bertan behera uztea eta turista batekin alde egitea. Niri dagokidanez, azkenik, jakizu Adelak orain ez didala kasu zipitzik ere egiten eta, zorionez, begiak Danentzat baino ez dituela. Entre nous, haren jokabidea ulertuko duen ama semerik ez da jaio.
2001
‎Koro gazte asko daude, gazteentzat eskolak… Baita esperientzia berritzaileak ere (txalaparta ahotsarekin uztartzea, Nacho Duatok txalapartarekin koreografia bat prestatzea) … esperientzia horiek denek pista bat ematen dizute musikak nondik joko duen jakiteko. Otxoteak ez ziren duela 500 urte existitu ere egiten eta agian gerora desagertu egingo dira. Baina desagertu denok desagertuko gara!
‎Eta, ondorioz, berbaitango gauzez ez dago esakune sintetikorik egiterik. Kantek bere filosofia eraikitzeko eskatzen duen aurrebaldintza bakarra zerbaitek gu espazioan eta denboran afektatzea da, baina afekzio horren aurretik hori zer ote den ez zaio inoiz interesatu; eta, egiatan espazioaren eta denboraren baldintzen aurretik eta hauetatik at geratzen denez, ezin da aztertu ere egin eta berari buruz egindako galderak ez du zentzurik: X ezezagun eta ezagutezin bat da.
‎Jokin sofan jausia zegoen, burumakur eta uzkur. Juliak ez zidan begiratu ere egin eta bi eskuez buruari heltzen zion Pablori zerbait xuxurlatzen zion belarri ertzera. Jokinengana inguratu nintzen.
2002
‎Horixe salatu du Francisco Corretjek, hots, Setemek koordinatzen duen" Ropa Limpia" kanpainaren arduradunak: " Nike eta Adidas enpresek produzitzen duten herrialdeetako sindikatuek esaten digute kode etikoak itzuli ere egin gabe eta fabrikan jendaurrean jarri gabe daudela leku askotan, eta, horrenbestez, langileek ez dutela beren eskubideen berri".
‎Inork gutxik pentsa zezakeen, ordea, Ertzaintzak ez zuenik Garzonen agindua beteko. Ez du behin ere egin eta gainera, aitzitik, askotan jo du ezker abertzaleko ekimen eta pertsona desberdinen aurka, sarritan oso modu desegokian gainera. Madrilen biziki txalotu zuten, eta hori kezkagarria da.
‎–Itxoin ezak, hi! Ez nauk joan ere egin eta hi ja hurrengoarekin ari haiz.
‎Borroken arteko tartea gero eta laburragoa izaten ari zen, hasieran hogei minutu izan zirenak hamarrean gelditu ziren, eta atsedenaldiko une horiek lepoaldean toallaz puztutako txabusina jantzita pasa zituen. Ez zituen eskunarruak erantzi ere egiten eta elbarritutako mozoloa ematen zuen esku baldarrez ezin baliaturik egikera guztiak –ura edan, izerdia txukatu, haizea hartu– besteren laguntzaz burutu behar zituenean. Zerua ez zen oskarbi eta izarrak ezkutatuta zeuden hodeien atzean, baina epel zegoen gauaroa.
‎Gizontzen ari zen zinez, eta Joselu izena txikigarriegia ez ote zen zalantzak hartu zuen. Aita ikusi zuelarik, Joseluk ez zituen lagunak agurtu ere egin eta ziztu bizian jo zuen harengana. Aitak, serio, ez zien semearen poz keinuei berehalakoan erantzun.
2003
‎Beharbada bila zetorkion atzetik, bidean birao isilak jaurti edo mendeku izugarriak aginduz. Baina nik ez omen nuen erruki zirkinik ere egin eta emakumeak, duintasun puntua berreskuratuz, niri bizkar emanik, alde egin omen zuen. Berandu, beranduegi, gutuna irakurri ondoren, ohartu omen nintzen gertatu behar zuenaz edo gertatuko zenaz eta alferrik egin omen nuen korrika emakumearen bila, nik neuk martxan jarria nuen heriotzaren gurpil eroa geratu nahirik.
‎Kale hartan kokatzen zen Oskarrek amonaren agendan topatutako denda bat," Marlene, ileordeak eta estilismoa". Ile apaindegia zen, eta ileordeak ere egin eta saltzen zituzten. Handik bidaltzen zizkioten amona Sarari niretzat hain aproposak ziren ileordeak.
‎Konta iezadazu zergatik gustatzen zaizkizun hainbeste. Esan Damian, zer dute euliek besteok ez daukagunik hainbeste gustatzeko, jarraitu du jostari, Damianek aldartea pozteko egin behar izan duen ahalegin eskergari erreparatu ere egin gabe eta, batez ere, gaur arratsaldean biologiako bi ikasle etorriko dira etxera, dardararik gabe esan ahal izateko aurkitu behar izan duen adorearen handiaz ohartu ere egin gabe.
2004
‎Duela zenbait urte egin beharrekoa zen, munduko museo garrantzitsu batzuk, Washingtongoak edo Pariseko Louvre k, berriztatzeak burutu zituzten garai bertsuan. Orduan ez zen ezer ere egin eta orain egitea, hein batean, gure mesederako izan da, beste lekuetan egindakoa aztertzeko aukera eman baitigu, horrela, hanka sartzeak saihestu ahal izan ditugularik.
‎Bertan, denboran zehar pilotarien baldintza fisikoak jasotzen ari dira, entrenamenduak jarritako helburuekiko bide onetik doazen aztertu ahal izateko. Arlo psikologikoa, berriz, ez da ukitu ere egiten eta goi mailako beste modalitate askotan hain ohikoak diren kirol psikologoak ez dira pilotarien gustuko izaten.
‎Zer uste duzu, Iratiri ahoz ahokoa egin niolako asko maite dudala? Orduan ez nuen ezagutu ere egiten eta. Maitasuna ez da neurtzen egindako fereka eta emandako muxuekin, Joana.
‎–Bale, bale, ongi da. Oraindik ez gara elkarrekin ateratzen hasi ere egin eta jeloskor nago dagoeneko. Beraz, niretzat jantziko duzu bereziki gona labur hori.
‎Baina ez gara erosten hasi ere egin eta!
2005
‎Haizeak nahi duen norabide guztietatik sartzen dizu ura, aterkia alde egokira zuzentzeko borroka aldez aurretik galdura behartzen zaituen bitartean. Gainera, gaur ez du atera ere egin eta ez du hotzeririk harrapatu nahi. Hortaz, hobe bizkortzea.
2006
‎Bere ahotsa potente eta argia izatetik ia entzun ezina eta nekatua izatera bueltatu zen. Bere begi handiak jada ezin zituen ireki ere egin eta bere ezpainak zurituz zihoazen poliki poliki. Berak bazekien hil egingo zela, eta erabat izututa egon arren, besteoi irribarreen bitartez kontrakoa demostratzen saiatzen zen.
‎Eramazue ziegara!, agindu zuen, niri begiratu ere egin gabe eta zakurrekin jolasean.
‎Anghios kafearekin itzuli zen eta nire katilua bete zuen. Gero, Müller jaunari zuzendu zitzaion hizketa molde arras bereziz, ia ezpainak mugitu ere egin gabe eta kasik bere kolkorako. Ibilera klandestinoen usadioa.
2008
‎zitalak iruditu zaizkidala beste talde batzuetako hainbat ordezkarik irrati horretan bertan egindako adierazpenak; baten baten helburu bakarra nire taldekidea atzamar salatzailearekin seinalatzea baino ez zela zirudien, mendebaldean hedatuz doan eta REtik hain gogo handiz suspertu nahi bide duten su garbitzailera jaurtikia izan dadin edo. Bereziki patetikoak, baina argigarriak, iruditu zitzaizkidan+ Gehitu elkarteak irrati horretan bertan eginiko adierazpena eta beraren ondoko komunikatua elkarte horrek ez zuen sinatu manifestua, Bilbon ez duelako presentziarik eta, hortaz, ez zitzaiolako sinatzeko eskatu ere egin eta ez, ulertarazi nahi den bezala, uko egin ziolako. Sortu zirenetik sumatzen genuena agerian geratu da, bere izenak iradoki lezakeenaren kontra, ez zetozela gay les borrokara batuketa egitera, kenketa baizik.
‎Garbitasun ezari dagokionez, “etxe inguruan edo ibaira” botatzen dutela zaborra ziurtatzen dute Zubibaiko kideek. “Etxe parean dauzkaten zabor ontziak ez dituzte erabili ere egiten eta oinarrizko premiak etxe inguruan egiten dituzte”.
2009
‎Espainiako Estatuan esaten da, nerabeek bere buruaz beste egiten dutela buru nahasmenduengatik, arrisku jarrerengatik, edo drogak kontsumitzeagatik, homofobia ez dago zerrendan. Bullyingaz hitz egiten denean homofobia ez da aipatu ere egiten eta Alba Payasen ustez lehen kausa da.
‎Eskua sentitu nuen neure sorbalda gainean pausatzen. Ez nuen hurreratzen sumatu ere egin eta katu baten gisan astindu nuen neure gorputza bankuan, bat bateko izu ikarak jota. Ugarte.
‎TXIMISTA k ez dio KEVIN i begiratu ere egiten eta joan egiten da.
‎Bertan izan ziren etxekoek adierazi zuten tokiko erakundeak ez diela ezer jakinarazi eta ez direla beraiekin harremanetan jarri. " Xabier hil zutenean Udalak ez zuen ahorik zabaldu ere egin eta 24 urte hauetan ez du ezer egin horren gainean", salatu zutenez. Beraientzat biktima guztiak batera omentzeak" inoiz zentzua izatekotan gatazka konpondu eta gero" izan dezake," baina Udalaren ekimen honen asmoa ez da ez konponketarik, ez adiskidetzarik bultzatzea, itxura egin nahi dute besterik gabe, dena dagoen bezala jarraitu dadin".
2010
‎Formazio zentro eta akademia pribatuak biltzen dituzten elkarte batzuek ere egin eta onartu dituzte kode etikoak, elkarte horietan partaide diren zentroen jokabidea bideratzeko eta kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko.
‎Taldeak korrika egin eta zelai osoan presioa egiten duenean edozein talderi aurre egiteko gai dela adierazi du Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzaileak. Stuttgarten aurka hala gertatu zen, alemaniarrek ez zuten baloia usaindu ere egin eta jokalarien erantzuna ontzat eman du katalanen teknikariak.
‎De Marcos Muniainen ordez jarri zuen Orduña Utrerako entrenatzaileak baina arabarrak ez zuen ia atera jaurtitzeko aukerarik izan. Bere jaurtiketa huts egin ez zuena Luca Toni izan zen, aurrelari italiarrak 1 0ekoa jarri baitzuen ezker oinaz baloia sare barrura bultzatuz, partidako 73 minutuan.Athleticek ez zuen hurrengo 15 minutuetan Genoaren atea ikusi ere egin eta gutxigatik ez zuen talde italiarrak bigarren gola sartu 89 minutuan. Hala ere, Destrok bakar bakarrik huts egin zuen Iraizozen aurrean.
2011
‎«Ez digu deitu ere egiten, ez gaitu ezertaz informatzen», salatu zuen. «Badirudi langileok ez garela existitu ere egiten eta ez daukagula ezeren inguruan iritzirik emateko eskubiderik». Aldiz, patronalaren iritziari balio handiagoa ematen diola gaitzetsi zuen.
‎Informazio guztia bildu eta aztertu ondoren bilduko da Gipuzkoako Diputazioa Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzarekin, dekretuak estaltzen ez dituen arloetako beharrei hiru erakundeen artean aurre egiteko. Izan ere, kalteei aurre egiteko eskumenak hiru erakunde horien artean daude banatuta.Kaltetutako udalerriak hondamendi eremu izendatzearen inguruan, berriz, Gipuzkoako Diputazioak dio 307/ 2005 dekretuak ordezkatu duela izendapen hori, izendapen hori egun ez dela «existitu» ere egiten eta juridikoki «oso nahasia» dela.
‎Itoginei eta ordaintzen zuenari buruzko azken liskarra izan ondoren, ama Loritoaren etxetik irten zen batean gertatu zen istripua. Sesioaren ondorengo haserrearekin ez zen eskaileretako putzuarekin akordatu ere egin eta, konturatzerako, irrist egin eta eskaileretan behera etorri zen gure ama.
‎Izugarrizko tentsioa nabari da eta isiltasuna gailentzen da. IBON eta JOANAk ez diote elkarri aurpegira begiratu ere egiten eta BIETAKO inork ez du erantzuten. MANEX, urduri.
‎ITXASO komisariarako bidean da IBON Bogatik atera eta elkar topatzen dutenean. ITXASO ez da konturatu ere egingo eta IBONek agurtuko du.
‎Gestoria Zerbitzuan Gizarte Segurantzako nominak eta agiriak prestatzen dira, baita kontratuak, lan bajak eta abar ere. Era guztietako dokumentazio fiskala ere egiten eta aurkezten da. Zerbitzu hori etxetik bertatik egin daiteke, baita bulego satelite batetik ere.
2012
‎Pentsatzen jarrita, bazekien ingurukoei bost axola zitzaiela zer edaten zuen berak. Egia esan, ongi zekien jendeak ez ziola begiratu ere egingo eta bakoitzak bereari helduko ziola. Baina ezin lasai sentitu, bazkalosteko portzelanazko perfekziotik kanpo ikusten zuen bere burua.
‎Zerbait egitearren, kikara hartu duzu. Infusioa hotza dago honezkero, baina ez zara ohartu ere egin eta dena edan duzu. Beste bazterrean dagoen bikotea algaraka ari da.
‎–Nola jakingo dut ba, ez didazu telefonoa hartu ere egin eta!
‎–Stu, oso gaizki pasa nuen Londrestik itzuli nintzenean. Ez zenidan deitu ere egin eta?
‎Niregatik?! Ez didan aurpegira begiratu ere egin eta! Telmorengatik dun, ezta?
‎Ozpindutako neskazahar bat haiz! Gizonek ez haute sekula begiratu ere egin eta ez dun harritzekoa! Ez niri berriro horrela hitz egin, aitu??
‎LEIRE amarengana hurbildu eta besarkada bat emango dio. AIMAR ez da mugitu ere egin eta LEIREk besarkadara bilduko du besoarekin. AIMARrek artifizial samar egingo du, baina azkenean besarkatu egingo ditu beste biak.
‎Urte asko pasatu dira, asko!, nire familia azkenekoz ikusi nuenetik. Gazteenak ez baititut ezagutu ere egiten eta nire adinekoak hiltzen hasita baitaude, bisita bat zor nion geratzen zaidan familiari. Azkeneko bisita izango da, nire gorputza ez baitago ausardia askotarako, eta, horregatik, urte osoa eman dut furgoneta opariz betetzen, ditudan diru apurrei buruzko kezka handirik gabe.
‎Askotan esan ohi da errealitateak fikzioa gainditu ohi duela, nahiz eta gaur egun bidezkoa daitekeen guztiz kontrakoa ere esatea. New York eta Washingtonen aurka burututako eraso bortitz eta ezin latzago horiek gizakiek asmatu dituzte eta, orain jakin dugunez, zenbait zinemagilek eta idazlek ere eginda eta idatzita omen dituzte juxtu New Yorkeko bi dorre erraldoi horien (eta baita Pentagonoaren) aurka egindako atakeak.
2013
‎–Horrelako astakeriak? Ez zenituzten berrehun metro ere egin eta motoaren gainean.
‎Hau da, testu mezuak, argazkiak, bideoak eta erabiltzailearen posizioa edo kontaktu baten datuak bidaltzeko aukera ematen du. Linearekin, VoIP bidez ere egin eta jaso daitezke deiak, doan. Nahiz eta pertsonak erabilitako datu planaren arabera, erabilera hori gainkostua izan daiteke.
‎¿ A vivir a cuenta del Gobierno?". Eltzetzuek ez zioten begiratu ere egin eta kieto segitu zuten lerro bat zaintzen, handik aitzinera inor ez pasatzeko. Bertzelako guardak ere baziren, ordea, eta eguzkitako antiojoak zituen arrotz batek besotik lotu eta kanpora atera zuen.
2014
‎Horrez gainera, hainbat materialen erabilerari buruz informazioa eskuratu eta aztertu duzu, baita erabilera horri lotutako arazoak ere. Sortutako arazoak arintzeko edo saihesteko proposamenak ere egin eta esplikatu dituzu. Beraz, dagoeneko prest zaude hasierako egoerari erantzuna emateko.
‎Gol bat sartzea arrunkeria nabarmena eta kontrako atezainari egiten diozun deskortesia handia da, zuk ez duzulako atezain hori ezagutu ere egiten eta berak ez dizulako ezer egin; autogol bat sartzea, berriz, independentzia keinu bat da".
‎Igandean, uztailak 27, begiak argitasunera berriro ere eginez eta aurreko eguneko dezibelioen intentsitatea jaitsiz, Paella eta Tortilla txapelketak izango dira, ajea kentzeko aukera. Arratsaldean, herri karaokea izango da oraindik ahotsa geratzen zaien haientzako.
2015
‎Selman Waksman ikerlariaren laguntzailea zen Albert Shatz ek estreptomizina antibiotikoa aurkitu zuen, baina bere nagusiak ez zuen aipatu ere egin eta ohore osoa bere gain hartu zuen. Saria eman zioten 1952 urtean.
‎Brian Currinen asmakizunak, adierazpen labur baten bidez Espainiako Gobernuari eta ETAri eskakizunak zuzentzeak, ondo funtzionatu zuela baloratu zuten. Batasunari berari, su etena hitza aipatu ere egin gabe ETAri su etena eskatzeko aukera eman zion. ETAri, alde bakarreko su etena gatazkaren konponbiderako proposamen baten testuinguruan eman ahal izatea eskaintzen zion, su etena Espainiako Gobernuari eman beharrean Mandela Fundazioari eta abarrei eman ahal izatea.
‎Baina prozesuak aurrera egin dezan, hura zaindu eta defendatu beharra dago; horrek prozesuari erasaten dioten ekintzak —agiria eragin duen Montxo Doralen erailketa aipatzen da zehazki— autonomiaz aztertzeko gai izatea eskatzen du; LAB ez da, ordea, gauza izan Doral elakidearen aurkako ekintzaren kritika txikiena ere egiteko eta horrek, ELAren ustez, sindikatu honen behar adinako autonomiarik eza erakutsiko luke —ETArekiko autonomia eza, espresuki esaten ez bada ere— eta, bide batez," ekimen batasunean aurrera egiteko muga eta oztopoak" azaleratuko.
‎Beraz, hark ezin du ezta entzun ere egin eta zuk edalontziak hausten dituzu, zentzugabea da.
2016
‎«Zelan daramazu ezer ez sartzearena?». «Uste nuen abstinentzia sindromea okerragoa izango zela, baina ez naiz konturatu ere egin eta ez dut anfetaminaren faltarik sumatu; garbi nago eta hala jarraituko dut». «Izugarri pozten naiz, hori da bidea».
‎Izenburu hori zeukan txikitan ikusitako pelikula bat gogorarazi zion. Iratik ez zuen besterik esan eta, errafiazko zorroa buru gainean ipinita, semaforo hurbilenerantz jo zuen, aurreko espaloiko etxeen aterpetxora lehenbailehen iritsi nahian, atzera begiratzeko imintzio tipiena ere egin gabe eta Josebak jarraitu egingo ziola guztiz seguru. Operatik ateratako jendea inguruko kale guztietarantz ari zen abiatzen kanpoan zegoenarekin nahastuz, guardasolik ez zutenak agudo eta aterkidunak polikiago.
‎Xbelek harrituta begiratzen dio. 2ttorrek oraindik gehiago, baina 4rak ez du kasurik ere egiten eta kontzentratuta ornitologiari buruzko liburua irakurtzen jarraitzen du. Xbelek bidaitaurrekoak piztu eta gozatzen hasten da.
2017
‎Buruarekin baiezkoa eman diot. Jatetxerako bidean ez dugu hitzik ere egin eta egoera hau jasanezina egiten zait. Afaltzean ez dugu hondartzan gertatutakoa aipatu ere egin.
‎Ikusiko duzu arrunki gauza txarrengatik, okasio ttipiengatik jendeak haserretzen direla, eta bai heriotzak ere egiten eta gertatzen. Zeren haserretzea ez dago, ez, hainbat egitekoaren balioan, nola pertsonaren kondizioan.
‎Helmuga, Tourrean bezala, Printzeen Parkean kokatu zuten eta handik gertuko Picardieko muinotxoan jo zuen aurrera Anquetilek. Stablinski taldekideak, jakina, ez zuen jarraitzeko imintziorik ere egin eta Simpsonek ere ez zuen Jacquesen zartakoari erantzuteko nahikoa indarrik izan; ingelesa hustu egin zen kilometro batzuk lehenago ihesean zebiltzan Mahe eta Stablinski harrapatu nahian, eta larrutik ordaindu zuen Jacquesek jo zuenean. Bordeletik atera eta 15 ordu 2 minutu eta 33 segundo geroago iritsi zen Anquetil Parisera.
‎Batzuetan, bi egun lehenagoko Scotsman bat ekartzen zidan, eta ikusi nuen Portland Placeko Hilketari buruzko jakin mina lasaitu egin zela. Ez zen aipatu ere egiten eta irakurtzeko ezer gutxi zegoen, Batzar Orokorra zeritzonari buruzko albisteak izan ezik. Ulertu nuenarengatik, eliz parranda edo horrelako bat zen.
‎Gero, loak hartu ninduen eta Dumfriesen esnatu nintzen justu garaiz trenetik azkar atera eta Galloway gurutzatzen zuen tren motelean garaiz sartzeko. Nasako gizon baten itxura ez zitzaidan batere gustatu, baina ez zidan ezta begiratu ere egin eta, neure burua makina automatiko bateko ispiluan ikusi nuenean, ez nintzen harritu. Aurpegi beltzaranarekin, tweedezko arropa zaharra jantzita eta ibilera erdi makurrarekin, hirugarren klaseko bagoiak betetzen zituzten baserritarren itxura peto petoa nuen.
‎Amak ez zuen ikusi ere egin eta sartzean eseri egin zen, Sararen eta bere artean eserleku bat libre utziz. Aita berehala jabetu zen Sararen presentziaz eta berarengana jo zuen, haserre itxuraz, eta bere alboan jesarri.
‎Goizaldeko ezordu etsituetan halako batean Nazioarteko Patruila agertu zen begiratu bat ematera, eta soldadu errusiar batek hanka egin zuen eskailera aldera haien begisitan, burua makurtua eta alboratua zeramala, basapizti zirtzil batek bezala. Amerikarrek ez zuten zirkinik ere egin eta inork ez zion bidea galerazi. Martins edan eta edan ari zen; berak ere emakume bat hartuko zukeen, baina kabareteko neska guztiak etxera joanak ziren eta apenas gelditzen zen emakumerik bertan, bakar bakarrik begi zorrotzeko kazetari frantziar eder bat, bere lagunari zeozer komentatu eta erdeinuz lokartu zena.
‎apika ezatseginagoa, baina Leonik badaki manera eraginkor bat gauzak ulertarazteko nornahiri. Mirail aitzinean orraztu ere egin gabe eta euli edota ezparen sartzetik begiratzeko ganberaren leihoa berriro hesteaz oroitu gabe, Leonik binaka jaitsi ditu eskailera mailak. Sukaldean, baina, ez du Ferranddorik atzeman, kafea eta erreximenta hunkitu gabeak baino; itxura eman dio gizona ez dagoela ja baserri barnean.
‎Bilkura berean, ezkerraldeko hautetsi batzuk ere hori dute preseski azpimarratu. Obra batzu duela bi urte egin beharrak ez direla jaz ere egin eta aurten eginen direla errana izan bada ere hautetsi horiek diote ez dela hortaz segurtamen osorik...
2018
‎Bartzelonara joan zen batean ikusi eta erosi zuela kontatu die. Farmaziek ere saldu luketela, bere ustez, baina administrazioak halako kanpaina bat sustatzen ez badu, anbulategiek ez dute aipatu ere egingo eta, horrela, inor ez dela ausartuko saltzen, politikoki zuzena ez delakoan. Baina, berak bai.
‎lan jantzia eskutik jaregin barik mahai gainean makurtu eta negarrari ekin zion, kontsolaezin. Agenteek ez zuten zirkinik ere egin eta begira jarraitu zuten, balizko sentipenak profesionaltasunez ostenduta.
‎Bakarrik moldatu behar izan du Karlosek gurditxoa, poltsak eta janaria jaisten. Bukatu duenean, ia begiratu ere egin gabe eta gero arte soil batez, etxerantz jo du Oyvindek. Bere kolkorako biraoka sartu da Karlos autora.
‎Merkataritza eskola batean ikastera joan omen zen Parisa; egia dio azkenean, hots, ez zuela deus ere egin eta aitak moztu egin ziola hornimendua, itzultzeko txartela bidali ziola eta Frantzia utzi beharrean aurkitu zuela bere burua. Itzulera hura, horixe da bere tragedia.
‎Begira, horretan ados gaude. Eta ea udalekua bukatu eta bidaian joaten naizen amarekin, ezin zaitut ikusi ere egin eta!
2019
‎Ezta pentsatu ere! Ez nau begiratu ere egiten eta!
‎Atea itxi den bezain laster, Otto nire aurrean belauniko jarri eta galtzak eta kuleroak jaitsi dizkit, eta aluan musuka hasi zait. Martinek ez zuen ia behin ere egiten eta egiten zuenetan ere lubrikatzeko eta gero berehalaxe sartzeko izaten zen. Ottok askotan egiten du, debozioz, eta izugarri gustatzen zait, baina oraingoan apartatu egin dut, esertzeko agindu diot, bere gainean zangalatraba eseri naiz eta larrua jo diot nire barruan korritu den arte.
2020
‎«150 bat sinadura lortu genituen aste batean». Horietatik 120k euskaraz ikasi nahiko luketela adierazi zuten. Sinadura bilketaz gain, unibertsitatean euskararen presentzia areagotzeko bertzelako ekimenak ere egin eta egiten dituzte: «ikasle euskaldunak identifikatzen saiatu gara, irakasleekin harremanetan jarri gara, errektoretzako arduradunekin mintzatu gara...
‎Ez zuen urrats bat ere egin eta tabernako atea ireki zen, norbait agertu eta bertan gelditu zen. Barruko argipean tabernako mutil gaztea ikusi zuen, Baltza esaten zioten hura.
‎Kapitaina adi adi begira zegoen, begi kliska bat ere egin gabe eta irribarre kabroi bati eutsiz, baina Mikelek zekarren asmoa bete behar zuen kosta ahala kosta.
‎Antxon gelan sartzen azkena izan zen. Saioak ez zion Hugori begiratu ere egin eta biek elkar ezagutuko ez balute bezala egin zuten. Neska laukizuzen itxura zuen mahaiaren beste aldean kokatu zen, Hugoren aurrean baina harengandik ahal izan zuen bezain urrun.
2021
‎Bizik gaitzeko pena sentitzen du eta bere doluminak eta elkartasuna luzatzen dizkie familia eta hurbilekoei. Ber denboran, nahi ditugu gure eskerrik beroenak adierazi Michel-ek, Euskal Herrian eta Euskal Herritik haratago ere egin eta ekarri duen guziarentzat.
‎Emakumeak oilar bat utzi zuen lurrean eta hiru kandela piztu zituen harriaren alde lauean. Azenarik ikusi zuenetik, emakume zaharrak ez zuen soinurik txikiena ere egin eta bere egitekoak bukatuta, mutilak begi bizi bizi haiek barneraino sartzen zitzaizkiola sentitu zuen. Iltzatuta gelditu zen ezin mugituz.
‎Eguna oraindik ez da etorri eta ke xurgagailuaren argia piztuta egin du, txintik atera gabe. Zarata handia ateraz utzi ditu katilua eta edalontzia mahaian, atentzioa eman nahian bezala, baina ez diot begiratu ere egin eta ohera itzuli da minduta dagoen jopua nola.
‎Ez zieten erruedatara egin tiroa, automobila gelditzeko, burura! Gainera, bala zen barruan lehertzen den horietakoa, medikuak ezin izan zuen ezer ere egin eta esan zigun: * (No hay derecho!+ Burua txikituta zeukan.
2022
‎Arrebak ikusi zuen anaia zapatila batzuk janzten oin biluzietan. Kanpora irten zapatilak lotu ere egin gabe eta etxe aurreko belarditik ibili zen astiro, oinak ondo bustiz. Poz itxura guztia zeukan.
‎–Eta nola demontre dakizu? Ez duzu dragoi bolak bilatzeko tramankulua atera ere egin eta!
‎–Ez dut uste... neu ere antitaurinoa naiz, eta inoiz ez litzaidake burutik pasa ere egingo eta abar.
‎Ba irudikatu libre nahiko zenukeen toki hori eta irudi hori oso oso fuerte bidali unibertsoari. Unibertsoak, noski, ez dauka beste ezertxo ere egiteko eta aparkalekua libre utziko du zuretzat. Honek izugarri lasaitu ditu udalak.
2023
‎Horrez gain, plazako ostalari eta merkatariek ere egingo dituzte beraien jarduerak. Saiatu dira haiekin ere egin eta indarra ematen, baina beraien bidea jarraitzea nahiago izan dute. Hau da 17:30etik 20:30era Jaizkibel plazan aurrera eramango dutena:
‎Jadanik finkatua muntadura horien zerrenda luzea eta pisua, biziki pisua, ikusiz nolako behar orduak izan ditazkeen ondoko egunetan! Konduak ere eginak eta gisa hortan jakin da zazpi urte horietan balitakeela 413 miliar euroren enplegua! Holako konduak burtxoroak ere emaiten ahal ditu haatik!
‎Ez genuen dantza egiteko aukera edo leku asko izan, baina. Horrenbestez, Gallego tabernara heldu eta bertan barraraino heltzeko zein katxiak behin eskuetan kalera irten ahal izateko enegarren aldiz ingurukoekin elkar bultzaka, ostikoka edota biraoka ere egin eta gero, Roberrek Gaztelu Plazara itzultzeko proposatu zigun.
‎Horretarako, txandaka, etxeetan biltzen ziren gazteak artaburu pila baten inguruan eta, erreposki, banan banan garbitzen zituzten. Abagune aproposena zen, eskulana bitartean, mihi lana ere egiteko eta, horrela, bertso, kanta, ipuin, istorio, pipitaki... ahoz aho zebiltzan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia