|
Perla haiek entzuten zituenean, Damaso zeharo pozten zen, baina, hitzen paisaia hura arrotz egiten ez zitzaiolako edo, ez zen harritzen, irudipena balu bezala ezen pentsamendu haiek noizbait pasatu zitzaizkiola burutik, laino artean bazen ere; sintonia hartan alea lastotik bereizten zuela, sineskeriak eta nahikeriak arrazoiari ostutako espazioak berreskuratzen zituela, beraz?, Damaso bere ondorioetara iritsi zen, baita portaerari eta jokabideari buruzko alorrean ere; horregatik aritu zitzaion gogor Adari, neska airedromoan bere leloarekin ibili zenean, miraria da eta miraria da, zientziak mugatzen eta zedarritzen duen eremuan miraria ezinezkoa delako, materia lege fisiko estuen menera dagoenez: esan nahi baita Damasorentzat San Jose Cupertinokoak bezala hegan egin nahi izatea zela erokeria eta ameskeria, anormala eta bideraezina, bestela esanda?, eta normala pilotu nahi izatea, bideragarria zen neurrian; Damasoren buruak, beraz, erabaki zuen erabaki beharrekoa, eta, hala, sentimenduak
|
ere
buruak erabakitakoaren menera ipintzen zituela, anaiaren aldeko jarrera hartu zuen, halako eran, non, gurasoek, izebak edo anai arrebek iritzia eskatzen bazioten, berehala botako baitzien buruan zeukana: –Domingok bizitzan egin nahi izan duen gauza normal bakarretakoa pilotu izatea da, eta ez dut ulertzen zergatik ez diozuen utzi behar?.
|
|
Perla haiek entzuten zituenean, Damaso zeharo pozten zen, baina, hitzen paisaia hura arrotz egiten ez zitzaiolako edo, ez zen harritzen, irudipena balu bezala ezen pentsamendu haiek noizbait pasatu zitzaizkiola burutik, laino artean bazen ere; sintonia hartan alea lastotik bereizten zuela –sineskeriak eta nahikeriak arrazoiari ostutako espazioak berreskuratzen zituela, beraz–, Damaso bere ondorioetara iritsi zen, baita portaerari eta jokabideari buruzko alorrean ere; horregatik aritu zitzaion gogor Adari, neska airedromoan bere leloarekin ibili zenean, miraria da eta miraria da, zientziak mugatzen eta zedarritzen duen eremuan miraria ezinezkoa delako, materia lege fisiko estuen menera dagoenez: esan nahi baita Damasorentzat San Jose Cupertinokoak bezala hegan egin nahi izatea zela erokeria eta ameskeria –anormala eta bideraezina, bestela esanda–, eta normala pilotu nahi izatea, bideragarria zen neurrian; Damasoren buruak, beraz, erabaki zuen erabaki beharrekoa, eta, hala, sentimenduak
|
ere
buruak erabakitakoaren menera ipintzen zituela, anaiaren aldeko jarrera hartu zuen, halako eran, non, gurasoek, izebak edo anai arrebek iritzia eskatzen bazioten, berehala botako baitzien buruan zeukana: " Domingok bizitzan egin nahi izan duen gauza normal bakarretakoa pilotu izatea da, eta ez dut ulertzen zergatik ez diozuen utzi behar".
|