Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Askatasuna eta erantzukizunaren ordua da. Askatasun osoa noski, bakoitzak egiten duen lanaren erantzukizuna hartzeko eta egiten ez duena ez egitearen erantzukizuna ere bere gain hartzeko, zintzotasunez jokatzeko.
2003
‎Gainera, martxoaren 1etik aurrera gripe sintomak izan eta Vietnamera edo Hong Kongera joan diren pertsona guztiek azterketa egin dute. Belgikako Gobernuak ere bere gain hartu ditu Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioak, eta informazio zirkular zehatza bidali du herrialdeko ospitale guztietara. Aireportuetako zerbitzu medikoek arreta berezia eskainiko diete Asiatik datozen bidaiariei.
2006
‎Orain arte adierazitakoaren arabera, argi geratzen da babesleari dagozkiola gehienbat emateko obligazioak. Alabaina, posible da egitekoak ere bere gain hartzea. Izan ere, babesleak abantailaren bat lortu behar badu babestuarengandik publizitatean, jarrera aktiboa hartu du sarritan eta, esaterako, babestuak erakutsi beharreko materiala hark eman dio:
‎Helburu horrekin, Hezkuntzaren aldeko Gizarte Ekintzaren Astea hasten da gure herrialdean. Aste hori Ayuda en Acción, Intermón Oxfam eta Entreculturasek sustatzen dute, eta hark ere bere gain hartzen du astearen koordinazioa. Lankidetzan aritzen diren beste erakunde batzuk CCOO Irakaskuntza Federazioa, Irakaskuntzako Langileen Sindikatuen Konfederazioa eta Espainiako Langileen Federazioa dira.
2008
‎lotsa lotsagarri hura, bai, barrutik zikintzen zuena, nola poz zitekeen, izan ere, ahizpa horrela sufritzen ikusita!? eta modu bakarrean garbi zezakeena, Nataliaren penak eta sufrimenduak berak ere bere gain hartuta?
‎Baina hantxe geunden, bigarrenik gabe; eta, jakina, beharrezkoa zen gizonen bat mailaz igotzea. Job Anderson kontramaisuak zirudien ontziko egokiena, eta, lehengo titulua gorde arren, bigarrenaren egitekoak ere bere gain hartu zituen nolabait. Mister Trelawney itsasoan ibilia zen, eta bere ezagupenek oso baliagarri bihurtzen zuten, maiz bera geratzen baitzen zaindari eguraldi ona zenean.
‎Nazioaren interesak defendatzeko inori eskariak egiten ibiltzeaz gain Azkuek pertsonalki ere bere gain hartu zuen ataza hori. Inplikazio pertsonal hau, Azkueren lehen obra nagusian, 1905eko euskara gaztelania frantsesa hiztegian bertan ikus daiteke, hitzaurreko lehen esaldietan:
‎Kasu honetan ez litzateke hain zaila izango mileuristak ordainketari aurre egitea eta banketxeak hipoteka ematea. Etxebizitza 80.000 euro gehiago kostatuko balitz eta hipoteka 74.000 eurotan emango balitz, kuotak 400 euro baino gutxiago izango lirateke, 380 euro inguru, eta kostu hori ere bere gain har liteke. Hondartzan etxebizitza askoren prezioa jaisteak mesede egin diezaieke gutxiago kobratzen dutenei Landa eremu jakin batzuetan bizi direnek ere badituzte abantailak etxea erosteko orduan.
‎Armadako buru zela presidente kargua eskuratu zuenean, konfiantza mozioa onartuko zuela ziurtatu zuen. Alabaina, presidente kargua eskuratzean Parlamentua desegiteko ahalmena ere bere gain hartu zuen Musharrafek, horretarako Konstituzioa erreformatuz.
‎Jarraian, Natividad gelaratu zen, kikara bat zopa esku batean eta koilara bestean, Natividadek esana baitzion amari, honek ere onartutako erabakian, biktimarekin egingo zuela bere gurutze bidea, Beronika edo Simon Zirenekoaren paperean; nahiago zuela, bai, paper hura, soldadu erromatarrena baino, eskuan ezpata eta lantza, ahoan biraoa eta mehatxua... ikusi ere, ikusten baitzuen Natividadek Natalia amore emateko bidean zegoela –orratz ziztada baten mehatxupean bazkaltzera errenditu zena nekez izan zitekeen, Romeoren Julieta bezala, amodio istorio bateko heroi–, baita egoera hark –ahizparen porrotaren iragarpen hutsezinak– halako bikoiztasun batera zeramala, Natividadi poz iturri gertatzen zitzaiona lotsa iturri ere gertatuko balitzaio bezala: lotsa lotsagarri hura, bai, barrutik zikintzen zuena –nola poz zitekeen, izan ere, ahizpa horrela sufritzen ikusita! – eta modu bakarrean garbi zezakeena, Nataliaren penak eta sufrimenduak berak ere bere gain hartuta...
‎Nazioaren interesak defendatzeko inori eskariak egiten ibiltzeaz gain, Azkuek pertsonalki ere bere gain hartu zuen ataza hori. Inplikazio pertsonal hau, Azkueren lehen obra nagusian, 1905eko euskara gaztelania frantsesa hiztegian bertan ikus daiteke, hitzaurreko lehen esaldietan:
2009
‎Finantzaketaren %34a Jaurlaritzari dagokio, %33 Lasarte Oriako Udalari eta beste %33 txartelen salmentari. Txalo konpainiaren kasuan, Lasarte Oriako Udalari dagokion zenbatekoa ere bere gain hartuko du.
‎Hirugarren honetan, Miguel Carcañok, adingabeaz gain, bera ere errudun dela adierazi du. Beraz, berriz ere bere gain hartu du krimena. Eta, gainera, datu berriak ere eman ditu:
‎Gainera, online dendari esker, urtaro bakoitzari egokitutako marka ezagun askoren diseinuak erosi ahal izango ditu jokalariak. Baina, denda kudeatzeaz gain, orrazkera eta makillajea arropa berrietara moldatzeko zeregina ere bere gain hartu du.
‎Bost axola zaio nik zertan dabilen ikustea. Eta makillaje horiek, pose horiek, trago horiek, zapatu gauetako begirada zoro hori... baina zelan da posible bere aita blokeatzeko ardura eta lan txiki hori ere bere gain hartu nahi ez izatea?
‎Gauzak horrela harturik, eta obra orori beti akatsak, edo zenbait gauza hobeki egin zitekeenik ere, kausi dakizkiokeela onartuz, ez da dudarik enetzat, Euskaltzaindiaren lana, azken lau hamarkadetan bereziki, biziki emankorra izan dela. Bai, gaurko gizarteari doakion hizkuntza eredu baten agerrarazteko baitezpadako norabideak eman dituelako, baita ere bere gain hartu dituelako bertzelako zenbait eginkizun, oinarrizkoak eta bertze nehork egin ez zitzakeenak, hala nola, bertzeak bertze, ororen euskararen moldatzeko baliagarri diren hiztegi eta gramatika lanak, herri hizkeren altxorra biltzen duen atlasa (azkenean laster argitaratzekoa), edo oraino onomastikakoak. Nire ustez, abiatzean gauzak zertan zeuden gogoan izanik, euskal gizarteak euskararen alde egin dituen lan handietan Euskaltzaindiak bere bereak zituenak, garrantzizkoenak behintzat, franko ongi bete ditu.
‎Ondarrak 1993an batzordeburu izateari utzi zionean, batzordeko ardura ere bere gain hartu zuen Peillenek, bi urtez. 1995ean Beñat Oihartzabalek hartu zuen Dialektologia arloaren ardura; 2003an Andolin Eguzkitzari eman zion lekukoa baina, 2004ko martxoan hil zenez, berriro Oihartzabal izendatu zuten batzordeburu.
‎Ziur aski gainera, hilberri hori ere bere gain hartuko zuen bera zelakoan Charenceyri buruz gehien zekiena euskaltzaleen artean, berau izan baitzen urte batzuk lehenago, RIEVen bertan, konte jaun honek Bonaparte printzearekin izan zuen gutuneria argitaratu zuena. Areago, Villasantek berak ez du Charencey aipatu ere egiten bere Historia n (1979), eta horrek oraindik itxura misteriosoagoa konferitzen dio, topikoa izan baita gure artean pentsatzea Villasantek aipatzen ez zuena ez zela existitu ere egiten.
‎Groenlandiari eskumen zabalak aitortzen dizkio herritarren %75ek erreferendum bidez babestu zuten estatutuak. Groenlandierak ofizialtasuna izango du hemendik aurrera, eta espetxeetako politika, justizia, mugako kontrola eta aire garraioa ere bere gain hartuko ditu Nuukek. Kopenhageren esku, berriz, defentsa, segurtasuna, naziotasuna, dirua eta atzerri politika egongo dira.
2010
‎Orain kudeaketa eredua da inporta duena. Erakunde publikoez gain, erabiltzaileek ere bere gain hartu dute azpiegituren finantzaketa, Enparanzaren ustez; eta errepideen mantenu fisikoa soilik ez, bestelako kostuak ere sartuko dira bidesari horietan, kostu ekologikoa, adibidez.
‎Izebak, baina, arrosarioa errezatzeko era berezia zuen. Berari, hasteko, ez zitzaion arrosarioa gidatzea gustatzen, baina hartarako zuen gure ama, honi bai, izugarri gustatzen baitzitzaion protagonismo hura ere bere gain hartzea. Etxekook behin arrosarioari ekinez gero, berriz, agurmarien erritmo monotonoan kulunkatzen zen izeba, esan ere, esan zidan behin batean halako zerbait?, hitzei ere gehiegirik erreparatu gabe, harik eta, erritmoaren eraginagatik edo, hutsune batean bezala sartzen zen arte, jainkozko bake batek guztiz hartzen zuela?
‎Izebak, baina, arrosarioa errezatzeko era berezia zuen. Berari, hasteko, ez zitzaion arrosarioa gidatzea gustatzen, baina hartarako zuen gure ama, honi bai, izugarri gustatzen baitzitzaion protagonismo hura ere bere gain hartzea. Etxekook behin arrosarioari ekinez gero, berriz, agurmarien erritmo monotonoan kulunkatzen zen izeba —esan ere, esan zidan behin batean halako zerbait—, hitzei ere gehiegirik erreparatu gabe, harik eta, erritmoaren eraginagatik edo, hutsune batean bezala sartzen zen arte, jainkozko bake batek guztiz hartzen zuela...
2011
‎Amuguk, ordea, 268.000 euro zor zizkion bankuari. Zor duenaren eta salmenta prezioaren artean, 50.000 euroko diferentzia dago, baina horrez gain, prozesuaren gastu guztiak ere bere gain hartu behar dituela dio legeak, eta beste 83.000 euro dira horiek. Guztira, beraz, 133.000 euro eskatzen dizkio finantza erakundeak.«Bankuak berak tasatu zidan niri etxea 284.000 euroan.
‎Oxel Erostarbe alkatearen esanetan, lehen akordio horrek bigarren bat ekarri behar du; gunearen kudeaketa osoaren ingurukoa, hain zuzen. Elgetako Udalak nahi du Angiozarrek ere bere gain hartzea hezegunea txukun eta garbi mantentzeko lanak. Hala, lehen akordioa sinatu bezain pronto hasi behar ei dute bigarrena negoziatzen.
2012
‎Orain arte adierazitakoaren arabera, argi geratzen da babesleari dagozkiola gehienbat emateko obligazioak. Alabaina, posible da egitekoak ere bere gain hartzea. Izan ere, babesleak abantailaren bat lortu behar badu babestuarengandik publizitatean, jarrera aktiboa hartu du sarritan eta, esaterako, babestuak erakutsi beharreko materiala hark eman dio:
‎" ETAk kalteak sortu dituela ez dago dudarik. ETAk berak onartu du hori beti, eta ardura politikoa ere bere gain hartu du, bere helburuetan asmatu duenean eta asmatu ez duenean". (E, 2011).
2013
‎Nazioartean ofizialtasunik ez duen Euskal Selekzioaren ordezkaritzaren hutsa betetzen dute hein batean futbol klubek. Areago, ofizialtasun faltak selekzioaren inguruan ezbaia sortu zuen 2007tik 2010era bitartean, selekzioaren beraren izendapena ere bere gain hartu zuen talka, eta urteroko adiskidantzako partida bertan behera uztera amildu zuena. EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren izendapenaz kutsatuta dagoen Euskadi deituraren ordez, Nafarroa eta mugaz gaindiko euskal hiru probintziak hobeto ordezkatuko zituzkeen Euskal Herria izendapenaren alde agertu ziren futbolariak.
‎Mirenek laguntzen dit lanekin; taldekide hain ordenatua izatea baliotsua da niretzat. Baina, askotan, nik bakarrik ezin dezakedala ezer egin adierazten dit, eta nire lanak ere bere gain hartzen ditu.
2014
‎lurraldeetako ezein hezkuntza sistematan. Testuinguru horretan, ordea, Franco jeneralaren diktaduraren denboran, Hegoaldeko euskal lurraldeetan sortu zen mugimendu bat aski garrantzitsua, besteak beste euskararen defentsa ere bere gain hartu zuena (Euskaltzaindia Siadeco, 1977; Euskaltzaindia Siadeco, 1979). Franco hil ondotik (1975), espainiar estatuan laster eratu ziren Autonomia Erkidegoak, eta Autonomien Estatua delako antolamenduaren barrenean (el estado de las autonomías) erkidego horiek zenbapaitekoerabakimen politikoa erdietsi zuten.
‎Baina horretaz gain, argi zuen testuinguru horretanemakumeen presentzia beharrezkoa zela. Jendartean, oro har, hainbat aldaketajazotzen ari ziren, eta horiek euskal kulturan zabaldu behar zirelakoan zegoen.Erronka hori ere bere gain hartu zuen. Berarekin hizketan askotan aipatzen du ideiabera:
‎Gizartean, oro har, hainbat aldaketa ematen ari ziren, eta horiek euskalkulturan zabaldu behar zirelakoan zegoen. Erronka hori ere bere gain hartu zuen. Berarekin hizketanaskotan aipatzen du ideia bera:
‎2013ko abenduan kaleratu zen' Tenpesta' diskoa aurkeztu du musikariak, oraingoan kantu formatuari atxikiago. Instrumentu ia guztiak jotzeaz gain abesteko ardura ere bere gain hartu du. EP berri honetan berriz ere Felix Buff (Willis Drummond, Napoka Iria, Los Separatistas...) aurkituko dugu baterian, baino Aitor Goikoetxeak (Sons of Woods, Berri Txarrak ohia) ere parte hartu du' Erraietatik Erran' izeneko kantuan.
2015
‎11 Kalkuluak egitea. Iphone ak kalkulagailua du, baina edozein eragiketa matematiko egin nahi bada, oinarrizkoenetatik konplexuenetara, Siri ere bere gain har dezake. 12 Egiaztatu egutegiaren datak.
‎Edozein diskoetxek bere katalogorako nahi luke horrelako lan bat are gehiago emaitza entzun eta irakurri ondoren, baina inorengana jo barik bere kasa argitaratzea erabaki du Aranzabalek. Horrek esan nahi du artistikoa ez den lan guztia ere bere gain hartu behar izan duela: grabazio estudioa kontratatzea, crowdfunding kanpaina antolatzea, kolaboratzaileak lotzea, kontzertu bira prestatzea, komunikabideei proiektuaren berri ematea, sare sozialetan zabaltzea, diseinua enkargatzea, masterra fabrikara bidaltzea...
‎Lizarra Garazi amaitu ondoren ere antzeko eskemari jarraituko zion Ibarretxek, aldaera batekin: politika abertzalearen gidaritza ere bere gain hartzen joango zen, baina utzi gabe aldarrikapen abertzalea hauteman zedin gobernuaren jardueran; horrela, Ibarretxe deitu planarekin lehendakaria Madrili oldartu zitzaionean ere, hark zuzendutako Jaurlaritzak ahalik eta kudeaketa arrunt, otzan eta aseptikoena egiten jarraituko zuen.
‎%11koa eta langileek %5ekoa. Udal aurrezki kutxen kasuan, legeak zioen udal sortzaileak gainerako udalei zegokion %40 ere bere gain hartu eta guztira ordezkaritzaren %51 eduki zezakeela. Konstituzionalak, berriz, zioen erakunde sortzaileari soilik %40 horren kuota zegokiola.
2016
‎Alegia, ezin direla irabaziak bermatu, merkatuan eskaera gutxitzen bada enpresak gutxiago irabazi behar duela. 5\. artikuluan espreski dio egin dituen inbertsioak ez berreskuratzeko arriskua ere bere gain hartu behar duela enpresak. Erraustegi berriaren pleguek ez dute lege honek dioena errespetatzen:
‎Horrekin lotuta, inpresioa daukat, agian inpresio erratua? euskal kritika ez dela idazle jarduerarekin bateragarria edo, behintzat, gero eta okerrago ikusten dela idazleak kritiko lanak ere bere gain hartzea. Hau ez da berria, eta gure inguruko literaturetan ere sumatzen dela esango nuke; garai batean, ordea, normalagotzat hartzen zen idazleen lan kritikoa.
‎Noski, apezaren hitzak ere garrantzia du, eta gazte honek mezu hori ere bere gain hartzen du, baina indar bereziarekin:
2017
‎Txuma Murugarrenek zioen ARGIArako elkarrizketa batean berak sortu egin nahi duela, beste lan guztiak ere bere gain hartu behar izan gabe. Nola ezkontzen da hori autoekoizpenaren ideiarekin?
‎Usurbilekin abiatzera doan lankidetza berria da UEU rentzat, eta udalerri honek eskainiko duen tokia oso egokitzat jo du. Matrikulazio prozesua kudeatuko du UEU k, zabalkunde lanak egingo ditu eta zerbitzu teknikoak antolatzeko ardura ere bere gain hartuko du.Joan Mari Torrealdai, Jakin Fundazioko lehendakaria: " Unibertsitate herritarra ez da utopia" Elkarlanaren eredu on eta unibertsitate herritarraren eredu gisa definitu du Jakin Fundazioko lehendakari Joan Mari Torrealdaik, hiru erakundeek gaur sinatu duten lankidetza hitzarmena.
2018
‎Pertsona gazte bat behar dute, ekimentsua, pilota maite eta haur eta heldueri irakasten dakiena. Kirol animatzaile lana eginen luke apiriletik buruilera, tartean St Pierren urte guziz agorrilean egiten den Euskaldun Besta antolatzea ere bere gain harturik. Lan biziki polita izaten ahal da, erronka eta esperientzia ederra.
‎Nola idaztea gostukoa zuen, dudarik gabe hasi zen Arraia izengoitiarekin pilota saileko berriak emaiten. Geroztik gelditu gabe beste arlo batzuk ere bere gain hartu ditu, bai eta Herriaren zuzendaritza.
‎Beste ikastola batzuek ere eman zituzten munizipalizaziorako urratsak, hala nola Agoitz, Etxarri, Tafalla, zein Leitzako ikastolek, baina herri horietako udalek, abentura horietan ez sartzea erabakita, beste mota bateko laguntza ematea erabaki zuten. Hala ere, Nafarroako udalek eskola publikoen funtzionamendu gastuen ardura hartzen zutenez, 335 ikastoletako funtzionamenduak ekartzen zituen gastuak ere bere gain har zitzatela eskatu zuten ikastola guztiek. Batzuek lortu zuten.
2019
‎Garaiko gizarte moralistaren ustez, gizonezkoei noiznahi onartzen zitzaizkien ekintzak arau hausleak ziren emakumeek eginez gero. Are gehiago, memoria kolektiboak gogoan ditu hainbat emakume, garaiko moralak eta legeak hautsiz, pentsatzen zutena egin eta esaten zutenak, maiz lotsagabearen estigma ere bere gain hartzeko arriskuarekin. Nolanahi ere, gaur egun jendeak alaitasunez eta miresmen puntu batez gogoratzen ditu emakume ausart haiek.
‎Horrez gain, Donostia eta Zarautz arteko autobide zatia doan jartzea proposatzen dut, turismoa, merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko. Zarautzen proposatzeaz gain, Gipuzkoako Alderdi Popularrak ere bere gain hartzen du eskaria, eta hori proposatuko du aldundiko Batzar Nagusietan ere.
2020
‎Europako Batasunak hartutako konpromisoei jarraikiz, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroak ere bere gain hartu dute 2050erako berotegi gasen isurketak %80 gutxitzeko plana. Eusko Jaurlaritzak %40 gutxitu nahi ditu 2030erako, eta Nafarroak %45, 2005eko datuak oinarri hartuta.
‎Eguzki energia %75 baino gehiago merkatu zen 2016an, eta ikatzarekin, petrolioarekin edo gasarekin ekoitzitako beste edozein energia mota baino merkeago bihurtu zen munduko 60 herrialdetan. Megawatt bakoitza ekoizteko beharrezkoak diren eguzki instalazioen batez besteko prezioa eolikoaren azpitik ere geratu zen, eta, horrela, berriztagarrien sektoreko lidergoa ere bere gain hartu zuen energia fotovoltaikoak. Geroztik, areago jaitsi dira kostuak, eta, azken urteotan, munduan martxan jarri diren energia proiektu berri gehienak berriztagarriak izan dira.
2021
‎Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak, gaur gaurkoz, Bizkaiko 81 herritako ur hornidura kudeatzen du. Hilabete gutxi barru, Busturialdeko Ur Partzuergoko hamasei herrietako hornidura ere bere gain hartuko du. Hala, Busturialdekoa desagertuta, Bizkaian ur partzuergo bakarra geratuko da.
‎da ekarpenaren akordio horrek arnasa ematea Nafarroako altxortegiari. Izan ere, logikaz, diru gutxiago ordaindu luke Nafarroak, aurki trafikoaren ardura osorik hartuko duelako eta bizitzeko gutxieneko diru sarreraren kudeaketa ere bere gain hartuko duelako. Bi kontu horiek garrantzia handia dute negoziazioetan, baina orain arte ez da ezer aurreratu negoziazioaren edukiaz eta nondik norakoez.
‎Sanagustin ireki ostean etorri zen Kulturaz kooperatiba, eta fokua jarri izan du sormenean, transmisioan eta sustapenean, gestioan ez ezik. Soreasu antzoki berrituaren kudeaketa eta Dinamoa sormen gune berriarena ere bere gain hartu zituen Kulturazek. Kultur proiektu global bat da hau.
‎Urteetan Sukarrietako kanposantuan ehorzle lanetan ibili izan zen Anton Barrenaren semea da Joseba. Aita, izatez, igeltseroa zen, baina, ehorzle ofizialik ez zegoenez eta udalaren kontura ofizioko lanak berak egiten zituenez, hildakoentzako hobia atxurtzeko eta katabutaren gainean lurra eta adreiluak jartzeko ardura ere bere gain hartzen zuen. Ofizioko lan haietan alboan izaten zuen Joseba semea gazte gaztetatik.
‎bai, bere militanteak han zirela, eta tiroka hasi zirenak poliziak izan zirela. Azkaingo ekintza ere bere gain hartu zuen.
‎Komunikatuan ere bere gain hartzen zuen Luis de la Parra Urbaneja komandante ohiaren aurkako ekintza. Baliteke azken errebindikazio hori plazaratzeko egin
2022
‎Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilean erabaki zuenaren arabera, Espainiak 12 000 euro pagatu behar dizkio preso donostiarrari eta epaiketa gastuak ere bere gain hartu behar lituzke (8 000 euro).
‎Bestalde, ibilgailua erraz identifika daiteke gainerako gidariek eta oinezkoek, «L» urdina baitaramate. — Aseguruak ez dizu estaltzen Halaber, disuasiozkoa da kontuan hartzea ezbehar baten aurrean horrelako ekintza bat egiten den bitartean, asegurua ez da inola ere bere gain hartuko. irakasleaIstripu larriak izateko arriskua Oso garrantzitsua da gidabaimena ateratzean arduratsu izatea, gidatzea ez baita beti erraza eta gaizki egiteak arazo larriak ekar ditzake bide segurtasunerako. , bai autoa erabiltzen dutenentzat, bai gainerako gidari eta oinezkoentzat.
‎Municheko artzapezpikua da 2007tik, eta dimisioa aurkeztu zuen iaz, Alemaniako Elizak egindako abusuei buruzko txostena argitara atera zenean. Adierazi zuen berak ere bere gain hartzen zuela«katastrofearen» erantzukizuna. Frantzisko aita santuak, baina, ez zion onartu.
‎Dokumentaziorako halako atari baten beharra ikusi zuen orduan BERRIAk, batetik, kazetariei datutegi hori izateak lana erraztuko zielako, eta, bestetik, euskal musikak Interneten erakusleiho eta erreferentziazko gune bat izan zedin nahi zuelako. Ordutik, baina, datu base izatetik beste hainbat funtzio ere bere gain hartzera igaro da Badok. Musikaren inguruko informazioa ez ezik, musika bera entzuteko aukera ematen hasi zen 2014an, esaterako.
‎Eskumenaren titulartasuna aldatzeak esan nahi du espedienteak ez direla Madrilera bidaliko, tramitazioa azkartuz. Izapidetzaz eta aitortzaz gain, ordainketa ere bere gain hartuko du Jaurlaritzak. Kontzertu Ekonomikoaren bidez finantzatuko da; Gasteizko gobernuak bere aurrekontuen kargura ordainduko ditu laguntzari dagozkion zenbatekoak, eta diru hori deskontatuko du Madrili urtero ordaintzen dion kupotik.
‎Hura zauli eta aldi berean harmoniatsu mugitzen da pistan barna. Dantzakidea ere ageriko nekerik gabe garraiatzen du, haren baldarkeria sobera ez nabarmenarazteko lana ere bere gain hartuta.
2023
‎" Aldundiak hondartzetan eskaintzen duen garbiketa eta mantenu zerbitzua ona da, kalitatezkoa, eta justua, hondartza guztietan garbiketa eta mantenu bera egiten duelako. Sorospena ere bere gain hartuko balu, zerbitzu hori ere berdina izango litzateke hondartza guztietan. Izan ere, orain herri bakoitzaren ahalmen ekonomikoaren araberakoa da", azaldu zuen Getariako alkateak.
‎Jabearen eta animaliaren arteko harremana egokia izatea ez da txakurraren ardura bakarrik, ezta hezitzailearena ere. Lanketa handia eta sakona dela esan du Oteizak, eta jabeak bere bizitzan txakur bat izatea erabaki duenetik txakur horrekin egin beharreko lana ere bere gain hartu behar duela. «Harremana orekatzen denean, txakurrek asko jartzen dute euren aldetik, eta prozesua erraztuz joaten da».
‎Mundu anglosaxoitik, Miley Cyrusen Flowers, Dua Liparen Dance The Night eta Nicki Minaj eta Ice Spiceren Barbie World. Azken biak Barbie filmaren soinu bandan agertzen dira; Greta Gerwigen zinema fenomeno arrosak musika ere bere gain hartu du.
‎Hala ere, erkidegoen eskumenei dagokien artikuluan (148.1) zehazten du ‘gizarte babesa’ delakoa erkidegoen esku uzteko eskumena izango dela. Eta hala egiten du 1979an EAEko Autonomia Estatutuak, berezkoak dituenen artean ‘gizarte babesaren’ eskumena ere bere gain hartuaz. Nahiz eta 1982an Gizarte Zerbitzuen legea onartu, 1983ko Lurralde Historikoen legeak determinatuko zuen EAE barneko eskuduntza banaketa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia