Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 140

2000
‎Izen publikoen dantzan behintzat ez zegoen eurodiputatuarena. Jose Bonok ere bere burua aurkeztuko du, esan duenez, eta hautagai gehiago ere izango da. Diez haserraraziz, Felipe Gonzalezen hautagaia dela diote gerristek.
‎Baina seietarik bortz bederen lasai egon gintezkeen, zeren baitzirudien ezen bularrean herensuge bat tatuaturik zeukan frantses haietarik baten bila zebiltzala. Izan ere, guardia buru zirudienak kriseilua goratu eta, ezpata punta bihotzaren parean jartzen ziola, non baitzuen herensuge tatuatuak ere bere burua, erran zion: " Zuhaur zaitugu asasinoa, zalantzarik gabe!" Eta ustezko asasinoa, kontra egin gabe, guztiz damuturik, belaunikatu, eta oihuka hasi zen, barkatzeko eta barkatzeko.
‎Edozein modutan ere, norberak bere burua aska al dezake kontzertu berezko eta ezinikusizko ahalmen horren eragin eta onuragarritasunetik? Horren bitartez, hain zuzen ere, asaldurarik eta iraulirik gabe, herriek lege makurren justizia egiten diote euren buruari, eta halaber, gizartea bera babesten dute, legegileari emandako ustekabekoetatik eta legegilea bera ere bere buruaren hutsetatik.
2001
‎Frantziako Iraultzan ezkerrekoa izatea ez zen komunista izatea. EAk ere bere burua ezkerrekotzat dauka. Ezker liberalismoa izan da ezkerrekoa zenbait zentzutan, lehen aipatu dugun gizabanakoaren askatasuna asko goraipatu du eta guk gaur egunean ezker horri hori zor diogu.
‎Historia errealean Azpilkueta teologo ezagunarekin (Doctor Navarrus) gertatu zen bezala, espainolek frantsesa zela baitzioten eta frantsesek alderantziz. Andre Larralderen antzera, Azpilkuetak ere bere burua nafar soiltzat jotzen zuen.
‎Nahiz eta oraindik ez den erabat ohartzen egin duenaz. Hau ezin zioat inori kontatu, zin eginarazi dio hala ere bere buruari. Eta une batez larritu egin da.
‎Bestetarikakoak ez zaizkit ahazten, gizon bainaiz euskaldun baino lehen, baina neureak datoz aurrenik. Besteak ere bere buruari begira daude, ez guri.
‎– Badirudi froga guztiek suizidioaren hipotesia baieztatzen dutela; pistolaren posizioa gorpuarekiko, bolbora arrastoak hatzetan, hatz markak... Hala ere bere buruaz beste egiteko balizko arrazoiak ez daude, ordea, hain garbi –bekainak altxatu eta ezpain ertza doi bat luzatu zuen– Jokinen askatzea denbora kontua baino ez da.
2003
‎Kurloiak (Kur), Akatsbako gizonaren heriotza (Akats) eta Euskaldunak Madril" en (EuskM) obretako protagonista" Arrigorrieta" deritzan herri edo hirikoa izango da salbuespenez Gabeko Atorra (GabAt) elaberrian Gernikakoa dela diosku Mariño, eta beronen konplexu bako edo nortasun sendoko hizkeratik da ezagun gernikarra dena. Ez hori bakarrik, gauza jakina da, elaberrietako protagonistek euren buruak Arrigorrietakotzat dituzten bezala, idazleak ere bere burua gernikartzat izan zuela bere bizi guztian. Gernikagazko barne atxikimendu hori sendoa izan dena gauza ageria da, beraz; are gehiago, dakigula bizi izan zen larogeitik gora urteetan lehenengo hamasei hamazazpi urteak baino ez zituela bizi jaioterrian, eta harik aurrera uriarekiko lokarria aldian aldiango ikustaldien bidez baino ez zuela jagongo.
‎Ahantzia zuen mendiko astearen ondoko zalantza uhina. Ahantzia ekintza batean, nor edo noren, batez ere bere buruaren kolpatzeko lotsa. Edo hiltzeko.
2004
‎Erkidegoko erakundeek laguntza fiskalak eskainiko lizkieke, horren ondorioz, babesleak inbertsio handiagoak egin ditzake talde horretan. Etxe babesleak ere bere burua hobeto saltzeko aukera izango luke. Eta gainera, erakunde publikoek beste bi gauza lortuko lituzkete:
‎Ez al da bada ikaragarria, herri batek jasan duen etnozidioaren ondorengo statu quo a txintik atera gabe onartu eta horren aldeko diskurtsoa eta estrategia aldeztea? Edota, ez al da bada benetan gogorra, ukapenaren paradigma izan den gure herriak, azkenean, noizbait, bere nazio duintasunaren aldeko hizkuntzazko eta kulturazko berreskurapen apal honetan ere bere burua gutxietsi eta arbuiatu behar hori?
‎Deseroso zirudien... baita bere buruarekin haserre ere, berak ere bere burua aho zikintzat balu bezala. Jarraian, baina, bere haserrea eta bere deserosotasuna begi ezpainen keinu samur batean urtzen saiatzen zela, gaineratu zuen:
2006
‎Tespiako iturria da ispilua Xabierrentzat. Han ez du bere burua ikusten, besteok ere bere buruaz ikus diezaiokeguna baizik.
‎Leihotik begira egon nin  tzaion. Ez zen jiratu, une hunkigarria behar zuen hartan ere bere buruari ezarritako segurtasun arauak errespetatu zituen.
2007
‎iBARRETXE LEHENDAKARIAK eta PSE EEko buruzagiek Batasuneko kideekin izandako harreman publikoetan delitu zantzurik ikustea, Alderdien Legeak sortutako egoera politiko maltzurraren isla besterik ez da. Kate beretik Jose Luis Rodriguez Zapaterok ere bere burua estu ikusi luke, bai Batasunarekin bai ETArekin izandako elkarrizketa eta negoziazio saioak medio.
2008
‎Aitor ere bere buruaz harritu da erantzun duenean:
‎ESAITen helburua Euskal Herriak kirol esparruan ere bere burua ofizialki munduaren aurrean ordezkatu ahal izatea lortzea da. Horretarako bultzatzen ditugu selekzio nazionalak, eta, noski, selekzio nazionalak izateko agerikoa da Euskal Herri osoan oinarrituriko federazioak behar ditugula, bestela horrelakoak gertatzen dira:
‎Bera bezalakoa naizela uste dut. . Oraindik ere bere buruaz gauza berriak ezagutzen eta deskubritzen dituen gizon bat ikusten dut nire aurrean?. Nire alabak bere amaren gauza asko ditu, esan du gero, poz izpirik gabe.
2009
‎(Grekoentzat, eta berdin kultura primitibo gehienentzat, arima biziaren eta mugimenduaren printzipioa baino ez da). Film bat, zeinek ere bere burua berak egiten baitihardu? –bainihardu?:
‎Maria Bibianarengandik ikasi zenuke. Badakizu orain ere bere buruari uko egin diola, zu hobeto zaintzeko, hain gustukoa zuèn lana alde batera utziz, zu arrastoan sartu bitartean. Norbaitek zaindu baitzaitu, zu zeure burua zaintzeko gai ez bazara, etxetik berriro ihes egin ez dezazun!
‎Jakin, badaki ezin duela estuegi hartu Israelgo Gobernua, horrek arazoak ekarriko lizkiokeelako Washingtonen indar handia duten erakunde juduekin; baina horrek ez du esan nahi ezer egin ezin duenik. Agian, Netanyahu ez da buruzagi egokiena palestinarrekin bake akordioa lortzeko, baina hark ere bere burua boteretik at ikus dezake Washington haserrearazten badu, Etxe Zuriaren laguntzarik gabe Israel galduta legokeelako.
‎Orduan, mutilarentzat ere bada. Mutilak ere bere burua babestu behar du; neskak gaixotasunak izan ditzake.
‎Hala ere, gaur hasiko da Erresuma Batuko batzorde hori lekukotzak biltzen. Filtrazioak ez du toki onean uzten inbasioaren lehen urteetan gobernuburu izandakoa; dena dela, izango du horrek ere bere burua defendatzeko aukera. Izan ere, Blairrek lekuko gisa agertu behar du batzordearen aurrean.
‎Maria Bibianarengandik ikasi zenuke. Badakizu orain ere bere buruari uko egin diola, zu hobeto zaintzeko, hain gustukoa zuèn lana alde batera utziz, zu arrastoan sartu bitartean. Norbaitek zaindu baitzaitu, zu zeure burua zaintzeko gai ez bazara, etxetik berriro ihes egin ez dezazun!
2010
‎Jatorra, umoretsua eta oso azkarra. Hau ere bere burua defenditzera etorri da, drogatik irteteko terapia taldean ari delarik. Agian aurten kalera dezakete.
‎Hasieran ez zion utzi nahi izan. " Denbora gehiegi aspertzeko, horixe daukazu zuk" esango zion, nahi gabe ere bere burua emanez eredutarako, egun osoan lan eta lan jardunda txolinkeriei eta bestelako endredoei zirrikituak oro ixten zitzaizkielakoan. Andreak hobera egin beharrean gero eta abailduago zirudiela ikusita, ordea, amore eman eta psikologoarengana lagundu zion, hiriburuan halere, ezagutuko ez zituzten tokian, badaezpada.
‎Burua goitik behera mugituz baietz egin du Julenek, berak ere bere burua aurkeztu behar ote duen pentsatzen duen bitartean, mahai gainean ikusten duen esku motx horretan iltzaturik begiak, nahi ezta ere.
‎Balantzea egiteko, nolabait; elkarri kontuak eskatzeko. Eta Maite ere bere buruari galdetzen ariko zen, semeak hitz egiteko gogorik izango ote zuen. Biak horretan pentsatzen ariko ziren beharbada.
2011
‎Bakezko bidea, razionalki, bortxazkoa bezalaxe izan liteke inmorala, moraltasunaren prejudizioa bere alde izaten badu ere. Bortxazko bideak bere burua justifikatu beharra bazuen, berdin berdin du bakezkoak ere bere burua justifikatu beharra, helburu batzuetarako efikaziarekin, etab. (helburu eta helbideen logikarekin, hortaz), humanismo sentimental faltsu batekin gabe, eta pazifismoaren moral dogmatikoarekin gabe ere. Ikasten has gaitezke bakearen giltza nahia dela:
‎harkaitzek ere bere buruaz beste
‎etxekoak arroztea eta arrotzak etxekotzea. Estrategia horri esker, gainera, errepresioaren bide zatarra saihestu egiten du neurri batean behintzat. Eta emigratuak, nola ez bada, doan herrian ere bere burua bere nazioaren lurralde barruan dakusanez, asimilazioaren ariketak ezin hobeto funtzionatzen du.
‎da halakoa Fishmanen esanetan. Ez daki nola izendatu ere bere burua. Izena ere galdu du, izanaz gainera.
‎Salvador Dalí ren aitaren aldetiko aitonak (Gal Josep Salvador Dalí) paranoia jasan zuen eta bere buruaz beste egin zuen. Aitaren anaia Rafael ere bere buruaz beste egiten saiatu zen. Zorotasunak sortzen duen herstura jaso zuen Salvadorrek bere arbasoengandik.
‎Hiru: EAJ ere bere burua birbataiatzekotan omen dabil, baina bere gaztelerazko izenari doakionez soilik. Orain arte Partido Nacionalista Vasco izan dena Partido Nacional Vasco bihurtuko da.
‎Hainbeste aldiz deskribatua zuen ama bere liburuetan ze orain ezin zuen imajinatu irudi desitxuratu haien atzean. Oroitzen zen, halere, amaren perkalezko mantalaz, altzariez, horman esekita zegoen ispilu txikiaz, parket zaharreko oholtxo horiez, Pertsiako tapizaren fruta usainaz, saguek oholak marraskatzean egiten zuten zarataz; eta batez ere bere buruaz oroitzen zen, drillezko praka motxetan, bere mantal arrosarekin. Bihotza gainezka zeukan maitasunez eta errukiz... bere buruarentzat.
‎Alferrik zen ukatzea. Eta gizon hark, hainbat urte eguzkia marratan hartzen pasatu, eta berriro ere bere burua ipintzen zuen terroristen zerbitzura, bahiketa batean parte hartzeko, harrapatua izan eta bere bizitzaren beste hamarraldi bat fideltasunez kausa bati emateko. Onartu beharra zeukan etsaiak eta etsaiak zeudela, eta arratoi zikin hari aitortzen zion Rodrigo Mesak leialtasunaren zentzua garatuta izatea, kontsekuentea izatea bere ideiekin.
2012
‎Gero botatzen dituzten mezuak dira... direnak, gauza batzuk aplikagarriak izan daitezke Sortu burutu behar duen eztabaidan, beste batzuk berriz... ba ez dakigu. Sortuk ere bere burua eratu behar baitu alderdi bezala. Baina, hara, orain batzuek ez digute esan behar, inoiz ez badira egon ezker abertzalean, guk nola eratu behar dugun gure burua.
‎Bakezko bidea, razionalki, bortxazkoa bezalaxe izan liteke inmorala, moraltasunaren prejudizioa bere alde izaten badu ere. Bortxazko bideak bere burua justifikatu beharra bazuen, berdin berdin du bakezkoak ere bere burua justifikatu beharra, helburu batzuetarako efikaziarekin, etab. (helburu eta helbideen logikarekin, hortaz), humanismo sentimental faltsu batekin gabe, eta pazifismoaren moral dogmatikoarekin gabe ere. Ikasten has gaitezke bakearen giltza nahia dela:
‎Emmak mordoa zeukan bere arasan, eta berak alferrik hondatzen zituen bata bestearen ondoren, Charlesek sekula ohartarazpen txikienik ere bere buruari zilegitu ez ziolarik.
‎Bigarrenik, herriak erakusten duen praktika historikoa, bai kanpoko erasoeinazio moduan erantzuteko eta bai baldintza txarrenetan ere bere burua antolatzekoeta erasoei aurre egiteko, batez ere, eta hau oso garrantzitsua da, bere gaitasunaezerezetik abiatuta benetako estatu operatibo eraginkorrak eratzeko, herriarengehiengoaren sostengua izan duten eta atzerriko inbasio militarren ostean soilikdesagertu diren estatu operatibo eraginkorrak eratzeko, hain zuzen ere. Iraganurrunean, nolabaiteko estatu forma existitu zen; orain, aldiz, eskubide hori indarrezdago debekatuta, eta bi egoera horien arteko kontrasteak agerian uzten du errealitatehistoriko bereizi baten existentzia.
‎Ezin da ukatu Unamunok gora goratik aldarrikatzen duela norbanakoa, indibidualista erradikala dela (batez ere bere buruarena). Baina norbanako liberalaEstatuaren aurrez aurre zutitzen da autonomo; Unamunoren norbanakoa, a) Elizarenaurrez aurre, eta b) heriotzaren aurrez dago zutik eta biluz.
‎Indarkeriaren eta indarkeria zaleen jazarpena eraman ezinda zihoala esanaz alde egin zuen Euskal Herritik Mikel Azurmendi euskal idazleak. Ez dakit Geroztik inoiz inork euskal idazle aipurik egin zion edo berak ere bere burua ez ote zuen inoiz halatzat ikusi. Iragarpena egin zuenean. ezin urduriago, egoerak erremediorik gabekoaren traza izan arren, zerbait egin behar berehalako batek bildu ninduen.
‎Zerurantz begiratu zuen, zer egin ez zekiela. Laino mardul antzekoak zeuden eta aldi berean hasita zegoen gauaren itzal arina ere bere burua erakusten. Senak esan zion ordurako berandu zela itzultzeko, eta, gehiago pentsatu gabe, ibiltzen hasi zen.
‎Ez dut uste gu izan garen bezain zoriontsu inor izango denik". Paul Celanek() ere bere burua hil zuen. Parisko Mirabeau zubitik behera bota zuen bere burua.
‎Primo Levik() ere bere burua hil zuen. Bizitza latza izan zuen italiarrak, eta bere buruarekin amaitu zuen.
‎Jarrera edo postura burutzerakoan eta berau mantentzerakoan ez da gehiegizko ahaleginik egin behar. ...ere bai noski oinarrian irakurtzearen plazera hizkuntza idatziaren bidez begietatik gorputzera sartzen zaigun zorion dosirik gabe, pinpirin txikiena bada ere ez dago literaturarik idazleak irakurleari ere plazera eman behar dio idazten duenarekin ez du berak soilik plazera sentitu behar beste kontu bat da zein irakurleri zer plazer eta abar hogeita hemeretzi irakurleak plazeraren ertz batetik bada ere bere buruari galde diezaiola nik zer egingo nukeen halako egoera baten aurrean huts hutsean pertsonaiaren jokabidea epaitu ordez berrogei nola lortu irakurlearen betaurreko zorrotzak bere baitarako ispilu bihurtzea berrogeita bat nor gara David militante pertsona zorrotza kontraesanen esan gabekoen eta gezurren, txikiak izanik ere, mozorropean eta gainean aurrera egiten duena berrogeita bi, edota... Mitxirriken gogoa bizkarrezurrean jarri.
‎Erakundetzean, berriz ere esandakoa errepikatuz, talde militar klandestinoak borondate baitu ez armak entregatzeko, ez eta ere bere burua desegiteko, baizik eta ekintzarik gabe egoteko estrategia demokratikoa aurrera eramateko kondizioak errespetatzen direnen artean. Beraz, praktikari lotzen zaion eginkizun zuzendaria militante eta egitura legal eta publikoei pasatuko da.
2013
‎Idazlea irudimenaren atzean mozorrotzen da, esatera ausartzen ez dena esateko. Egia delako ere bere buruaz etengabe hizketan ari den pertsona, idazlea berez den hori, jasangaitza izan daitekeela.
‎Ez du uste, era berean, Schopenhauerrek zioen gisara, gizakia animalia metafisikoa denik. Izatez gerotan, animalia basatia dela esango luke Versusek, atzera ere bere buruari erreparatuta. Esentzia, izatea, Jainkoa, mundua, denbora, espazioa, metodo espekulatibo deduktiboa..., kontzeptu horiek guztiak osti santu bat besterik ez zaizkio orain iruditzen, ergelkeria zikin bat.
‎Allahk alegia, Zyriab bitartekari. Abdel Haqqek hori sinesten zuen bederen, hura ere bere buruari egindako engainu mengainu bat izan zitekeen arren?
‎Bere xarma hondoratzen ari zen gizonaren begietan; bere familiak halako ahuldade froga bat emanda, desohorerik handiena hala ziurtatuta zegoela, dena hondoratu behar zen. Elizabeth ezin zen harritu, ezin zuen haren jokaera gaitzetsi, baina Darcy jauna berriz ere bere buruaren jabe izatearen ideiak ez zuen inolako kontsolamendurik eroaten Elizabethen altzora, ez zuen bere estutasuna ezelan ere eztitzen. Aitzitik, hori guztia zehatz eta mehatz zegoen kalkulatuta Elizabethek bere nahiak argi zitzan; eta orduan, maitasun guztia jadanik alferrikakoa zenean, inoiz baino zintzoago sentitu zuen baietz, Darcy jauna maitatu ahal izango zukeela.
‎Arrazakeria zerbait nabari zen hor, baina bereziki frantses nortasunarenganako grina. Berriz ere bere burua guztiz frantses aurkezteaz gain, frantses izaera horretaz mintzo zen. Ez zen soilik frantses hiritartasuna ukaitea, Frantzia osoaren nortasun «garbia» zaindu nahi zuen, beti ere bere burua nortasun horren parte eginez.
‎Ez dut neure txokoa abandonatu nahi izan,, neure heriotzaren txanda duk? pentsatu dut, duela hilabete batzuk emakume batek ere bere burua bota baitzuen etxea kentzera zihoazkion egunean bertan. Ez pentsa, niri ere pasa zait burutik ikusi ditudan unean leihotik jauzi egitea, baina banaiz eusteko lain, banaiz horrenbeste.
‎Ez ETAk, ezta Raxoyk ere, ez dute aurrerapusurik ematen. EAJk berriz ere bere burua eskeintzen du zubi gisa egiteko bien artean eta behingoz bakea Euskadira ekarteko
‎Allahk alegia, Zyriab bitartekari. Abdel Haqqek hori sinesten zuen bederen, hura ere bere buruari egindako engainu mengainu bat izan zitekeen arren...
2014
‎55 Hau orduan ezin jakin nezakeen arren, kontrazala itxita ere arazoak izaten dituzu Incadenzarrak eta Gately eta beste guztiak ahazteko; liburua bukatu eta gutxira literatur webgune amateur batean irakurri nuen iruzkin bikain bat, eta ezin sentitu nintzen identifikatuago, hain zuzen iruzkingileak deskribatzen zuenean fenomenoa, bukatu ostean ere bere burua topatzearena eleberria artean baztertu ezinik irakurri gabeen mesanotxetik jada irakurritakoen apalategira, gutxienez astean behin ausaz aukeratutako orrialde batean zabaldu eta kontakizuna irakurtzeari berrekiteko tentazioari amore emanez.
‎Nire aita irakasle zen probintziako unibertsitate batean, eta baziren zenbait gauza ezin nituenak egin ez zirelako ongi ikusiak izanen nire klasekoen artean, nire familian, bat batean uretara zihoan neska amerikar bat seinalatu zuen?: Baliteke andereño hori takigrafoa izatea, eta hala ere bere burua desitxuratzeko beharra du, munduko diru guztiaren jabe balitz bezala jantziz eta jokatuz.
‎Funtsean, frantses hori, bere kaskarin itxura gorabehera, oso zorrotza zen eta oso fina. Beti txoro txoroan hitz eginik ere, gauzen berri jakiteko gogoa ezkutatzeko, beharbada?, ez zuen sekula ere bere burua agerian uzten. Hitz jarioak berak asmoa ezkutatzeko balio zion, eta apika sotilagoa, zuhurragoa zen Daily Telegrapheko laguna baino.
‎–Barka nazala berorren maiestateak!... , erantzun zuen poliziaburuak zezelka, pentsamendu horixe iradoki baitzion hain zuzen ere bere buru mesfidati kezkatuak.
‎nahiz eta haren begi argietan azken zalantza baten aztarna nabari zitekeen, artean ere. Hantxe zuen, baina, Beñat, animatzeko, Beñatek berak ere bere burua animatzen zuen bitartean:
‎Asko triptikoak ziren, artikuluak, funts berezirik gabeko dokumentuak, baina ordurako hirurehun liburuki garrantzitsu zeuden. Orduan ere bere buruari galdetu zion Bartholonik zertarako izkiriatu behar ote zuen hirurehun eta batgarrena. Eta ordea, hemen bildu ditugun testuak gero idatzi dituzte, azken mende laurdenean:
‎Azkenak jadanik duela 18/ 19 urtekoak dira. 1995ean mundua bildu zuten orduko kabalkada toberek, zoritxarrez parasol pean aterbeturik, euri erauntsiak ere bere burua gomitatu baitzuen. Ondorioz, ondoko urtean ere eman zuten ikusgarri berdina, aro onez orduan.
2015
‎«Sakabanaketarekin amaitzeko ea behingoz gobernuek zerbait egiten duten. Alde batek argi du hau amaitu beharra, ea besteak ere bere burua argitzen duen».
‎Horrez gain, zenbait kasutan behaketak oker egindakoak izan dira eta animaliak ez du inola ere bere buruaz beste egiten, hala badirudi ere.
‎Eskaileretan gora, alabari zer esango dion galdezka ari zaio oraindik ere bere buruari, nork kontsolatuko duen nor, berak alaba ala hark bera.
‎Berriro ere bere buruaz ari da, bere sufrimendu eta gaixotasunez. 40 urte atzerantz eginik, berak 22/ 23 urte zituen adinera goaz, nobizio alditik gaixotasun beldurgarriak Becedas era eta hil zorian egotera eraman zueneko garaira.
‎Bai beharrezkoa zaiela hau (uler iezadazue), Jaunak Bera dagoen egoitza berean dituenei ere!; inoiz ere ez dagokio besterik eta nahi izanda ere ezin izango du, goi goian egon arren?; apaltasunak, erleak erlauntzean bezala, beti ontzen du eztia, eta hura gabe dena dago galdua. Baina gogora ekar dezagun erlea ez dela geratzen loreak ekartzeko hegan egitera irten gabe; horrela arimak ere bere buruaren ezagutzarako; sinets diezadala eta egin dezala hegan noizbehinka bere Jainkoaren handitasun eta gurentasunaz gogoeta egitera. Hemen aurkituko du bere ezereza bere baitan baino hobeki, eta lehenengo geletan sartu ohi diren zomorroetatik libreago, hemen baitu nork bere burua ezagutzen; izan ere, diodanez, honetan jardun ahal izatea Jainkoaren erruki handia izan arren, jardute hau gehiago nahiz gutxiago izan daiteke, esan ohi denez?.
‎Espainia eta Frantzia ez dira egunotantxe adibide txarrak: Kataluniak ezin dio inola ere bere buruari nazio iritzi, etab.
‎1134. " Ez dute inolaz ere bere burua neoliberal harrapari ase ezinen kabikide ikusten. Utikan neoliberal goitizena!
‎" Hirugarren guneak" itxaropen adina errezelo eragiten zuen Ezker Abertzalean: ...rrazten zizkion, eta Ezker Abertzalearentzat gakoa zen gatazkaren konponbide negoziatuaren zilegitasun eta egokitasunaren aldeko ustea indartzen zuen jendartean; bestetik, ordea, beldur zen gunearen lausotasunak eta guneko hainbat eragileren ikuspuntu eta planteamenduek ez ote zuten bere proiektu politikoa desitxuratuko eta oinarri militantea nahastuko.625 Horregatik, uneren batean Rafa Diez berak ere bere burua guneko kidetzat hartu bazuen ere" hirugarren gunekoa" eta ez, inondik ere," hirugarren bidekoa", zehaztu zuen— Ezker Abertzaleak argi utzi zuen hirugarren gunea ez zela proiektu bat, bidea egiten lagundu zezakeen giro bat baizik.626
‎Enrique Goñik ere bere buruari mailegua eman zion. Lan hitzarmenak langileentzako baldintza bereziak jasotzen bazituen ere bere kasua berezia zen.
‎Bizkarra biziki iletsua du basurde horrek eta ahotik ateratzen zaizkio bi hortz alimale, metro erdi bat luzekoak berdin. Hortz horiekin landareak errotik ateratzen ditu eta hortz horieri esker du ere bere burua zaintzen ahal...
‎Elgarren kontra jokatu dute igandean finalerdia Bilgunen Euskal Herriko xapelgoan. Lehen taldea (Irachabal, Villain, Sarratia, Itçia, Etchecopar) nagusitu da bigarrenari (Pelletrat, Etchepare, Fernando, Susperreguy, Haitze) 13 eta 4 Azken talde hunek gazteago izanik ere bere burua ongi zaindu du hasieran, bainan bestek esperientzia gehiago zaukatela ikusi da. Irabazleek finala jokatuko dute uztailaren 14an Baionako plazan.
2016
‎19 Oso ohikoa den egora mingarri bat tabernari bati euskaraz egitean gertatzen da, praktika inkriminatorioak normalean pobreei zuzentzen zaizkielako. Noski eskaria egiten duenak ere bere burua desleku etengabean ikusten du.
‎Leitmotiv tintingarri bat bihurtu balitz bezala, Adan berriz ere bere buruari galdezka hasi zitzaion, ea benetan zergatik egin zituzten Eba eta bera. Ipuin batetik jalgiak ote ziren, edo?
‎Fisikoki ere bere burua ezkutatzera, ezabatzera jotzen zuen, desagertzera. Malnate eta biok aurrez aurre eseri ohi ginen, gela erdian, bata dibanean eta bestea bi besaulkietako batean:
‎berrikuntza, lasaitasunik gabeko eboluzio edo garapena, eta akzioan konpontzen diren arazoen jakintza efektiboa lortzeko prestutasuna (hirurak jarrera txit positibista eta baikorrak). Ekonomia mistoetan, gainera, «argitasuna» nolabait desitxuratuta edo desagertuz doalarik, arte garaikideak ere bere burua birdefinitzeko duen premia gorria dela-eta, bere baitako hiru angeluetan eragina du: arte ekoizpena, arte hezkuntza eta arte ikerketa.
‎Esan urtean sorterrira itzuli zen. Labetsen mediku lanak kitorik egiten zizkien herritarrei, eta pentsa bedi bere etxekoan garaiko azken aurrerakuntzak egon bazeudela, berbarako inguruetan erradioa erabili zuen lehenbizikoetako sendagilea bagenuen Minvielle; halarik ere bere burua bozketan aurkeztu zuenean ez zuen lorpen handirik erdietsi. Zernahi ere Minvielle bazen izan aipatu beharreko beste hainbat ekimenen bultzatzailea:
‎Geroztik bertze kasu batez hobendun jarri zen Sarramagnan apeza, Baionako Gurutze Saindua parropian, neskatxa gazte bati buruz, 2007an. Hor ere bere buruaz beste egitera entseatu zen, bigarren aldikotz. Kasu hori haatik auzitegira eraman zen eta afera jujatua izan da.
2017
‎Ikusiko duzu jende tailu batzuek, maleziarik eta engainurik baizik ez dutenek, den santuenak baino buruak gogorrago dituztela eta salbatzeko esperantza gehiago dutela; halako moldez ezen, etortzen zarenean halakoekin mintzatzera, esango baitizute ez dezaketela bere esperantza zurearekin truka, ez daukatela inor ere bere buruak baino santuago eta ez prestuago, nornahi den bezain ongi Jainkoari gomendatzen zaizkiola. Eta bitartean belarrietaraino bekatutan barrena sartuak egon.
‎Ezin esan daiteke zein handia den hartan Jainkoari egiten zaion bidegabea, eta bekatoreak berak ere bere buruari garraiatzen dion damua eta kaltea.
‎Ez da zuhurtzia faltatan erortzen denak faltatan erortzen dena gaitzestea eta gaztigatzea, zeren, halatan, berak ere bere burua gaitzetsi eta gaztigatu behar bailuke.
‎Harro heldu zen etxeko atarira, berriz ere bere buruarekin konforme, ordubete lehenago, auzotik noraezean zihoala sentitutako segurtasunik eza ahaztuta. Gizonaren autoestimak behea jo zuen une batez, bi unez, hobeto esanda:
‎1919koa urte gogorra izan zen Orixerentzat. ...bora larregi ematearren; Orixek berak 1943an idatzitako De mi vida externaapunte biografikoetan (Iztueta & Iztueta 2006, 511) zehazten du are sendagile psikiatra batenera bidali zutela nagusiek, zoro gaixotzat hartuta, baina ikasturtea amaitu ondoren Orixek jesuiten probintzialari eta bisitatzaileari idatziriko gutunetan (Iztueta & Iztueta 2006, 31) ikusten dugu bestelako salaketen aurrean ere bere burua defendatu beharra ikusten duela: irakasle txarra izatea, ikasleak mendean hartzen ez jakitea, marmarka aritzea, nagusiekin manugaitz izatea, euskaltzale eta are abertzale izatea, literaturako eskoletan gai lizunak erabiltzea... haien ustez ezdeusa izatea.
‎Ingurunean bai, baina ingurune naturalean baino ez kasu batzuetan; eta dimentsio indibidualean bereziki, noski (autoestimua, autonomia, auto...). Gure buruari galdetu ahal diogu ea esperientzia batzuen atzean ez ote dagoen beste arloetan aurkitzen dugun logika neoliberal berbera, non gizabanakoa ardatza den, familiak arlo edukatiboan ere bere burua bezero moduan ikusten duen, helburua" nire umearentzat onena" den, komunitatearen edo ingurune sozialaren beharrak kontuan izan gabe. Umeen premien izenean, ikastetxe batzuetan ez da euskara irakasten, etxetik euskaldunak ez diren umeek ez baitute premia hori adierazten.
‎Josebak, aldiz, susmatu zuen batez ere bere buruaren aurrean famatzen zuen ustezko senaren harira, portatzeko molde bat mustu zuela adar jotze harekin, bien artean aritzeko modu bat, areago zuena lehiatik ezen ez elkarlanetik, ziren hori –ez bikote, ez adiskide, ez amorante, oraindik–, kontrario izateko bidean ezarriz.
‎Mirenen telebistako albistegirako berria emateko iradokizuna, agindu entenditu zuen Axik, ongi entenditurik. Urteak zeramatzan kameren aurrean agertu gabe, Euskadi Irratiko berrien erredaktore lanean, eta gustatzen ez bazitzaion ere bere buruari aitortu behar izan zion oraingoan ez zitzaiola inporta izan. Halako poz bat nabaritzen zuen bere baitan.
2018
‎Aitari alzheimerra diagnostikatzeak ere bultzatu zuen horretara. Gaur, etxean eta etxekoekin erabiltzen du Reikia, batez ere bere buruarekin: " Gauetan esnatu eta ezin lokartu nagoenean, haserretzen naizenean, haurrak gaixorik daudenean, aitarengana hurbiltzean...".
‎Ikasgaia ondo barneratua zeukan neskak. Gurasoak euren buruaren jabe ziren bezala zen Beire ere bere buruaren jabe. Bakarrik utzi izan zuten askotan, heldua zela ikusarazi izan zioten eta orain, hori guztia ona izan zela jabetzen zen.
‎Hor daukazue Linda. Berak ere bere burua aurkeztu zuen. Oratoriarako abilezia berezia dauka, bota zuen ironiaz.
‎Hori bera galdetzen zion Iratik ere bere buruari: zer egingo nuke Frantziara joanda?
‎Edonola ere, pistola lortuta lasaiago dago Ebbe. Alabaren bahitzailearen atzetik joateko segurtasuna ematen dio, zer gerta ere bere burua defendatzeko modua du. Erasotzen saiatzen bada, edota bera ere bahitzeko ahalegina egingo balu, arma bat eskuan izanda hura gerarazteko gai izango dela pentsatzen du.
‎Haize bolada txikienik ere ez zen, eta pakebote beltzean alde guztietara zabaldu zen musika hura, zeruko agindu ulerkaitz bat balitz bezala, Jainkoaren manu konpreniezin bat. Eta neskatoa zutitu egin zen, bera ere bere buruaz beste egitera balihoa bezala, bera ere bere burua itsasora botatzera balihoa bezala, eta gero negarrari eman zion, Cholengo gizona etorri baitzitzaion akordura, eta hala, bat batean, ez baitzekien ziur ez ote zuen maitatu, ura hareetan bezala historian galdu izanagatik, oharkabean pasa bide zitzaion amodio batez, orain arte, musika hura itsaso zabalera isuria izan zen unera arte ikusi...
‎Haize bolada txikienik ere ez zen, eta pakebote beltzean alde guztietara zabaldu zen musika hura, zeruko agindu ulerkaitz bat balitz bezala, Jainkoaren manu konpreniezin bat. Eta neskatoa zutitu egin zen, bera ere bere buruaz beste egitera balihoa bezala, bera ere bere burua itsasora botatzera balihoa bezala, eta gero negarrari eman zion, Cholengo gizona etorri baitzitzaion akordura, eta hala, bat batean, ez baitzekien ziur ez ote zuen maitatu, ura hareetan bezala historian galdu izanagatik, oharkabean pasa bide zitzaion amodio batez, orain arte, musika hura itsaso zabalera isuria izan zen unera arte ikusi ez zuen amodio batez....
‎4 ERRAIMUN OLABIDE (Gasteiz, 1869 Okzitaniako Tolosa, 1942) Jesuita eta euskaldun berria, Bibliaren itzultzaile gisa nabarmendu zen, bereziki hil ondoren argitaratutako Itun Zâr eta Berriari esker (1958). Euskaltzaindiaren lana ez zen soilik euskararen batasuna erdiestea, baita ere bere burua instituzio gisa antolatzea. Adibidez, lehen araudia («Sortarauak») Olabidek moldatu zuen.
‎Emaztea lehentxoago egondako tokian azeri bat zegoen orain, larruazal gorriminarekin, eta erreguzko begiekin bizpahiru urrats egin zituen senarrarengana; gizona berehalakoan ohartu zen animaliaren begietatik emazteak begiratzen ziola. Haren zirrara orduan, eta agian baita emaztearena ere bere burua gisa hartan ikusirik, animalia bihurturik; hala bada, kasik ordu eta erdi igaro zuten begiak begietan, besterik egin gabe, gizona harri eta zur, eta emakumea begirakune galdetzailearekin, hizketan arituko balitzaio bezala: –Zer bihurtu ote naiz?
‎Pertsona hilkorra da, baina ez du hil nahi: mamu hegemonikoak ere bere burua natural eta ezinbestekotzat du, baina eroriko da. " Gainbehera dator dena", idatzi zuen Chinua Achebek112 bere eleberriaren atarikoan.
‎Fuchs Solerrek egina zion paper bat bere garaian lagapen haiekin guztiekin, batek daki zein mudantzatan galduko zuen dokumentua, hainbeste etxe diferentetan bizi izan da. Irenek esan dio hobe duela musikatik eratorritako irabazi guztiak bere arrebei eta ilobei uztea, berak ez du deus behar; ez luke inolaz ere bere burua borroka horretan sartuta ikusi nahi, senarraren poemek emandako errenta bingoan eta pattarretan xahutzen duen Yestes andrearen gisako alargun deman topeka. “Eta kontu korronteko dirua? ”, galdegin diote notariotzakoek.
‎Haiek hil zuten Txopo bigarrengoz, Teklasek eta Fakirrak berak, lehenengoak bigarrenari kanta hura gehiago ez kantatzeko eskatu zionean. Ez ote zukeen Fakirrak ere bere buruaz beste egingo, zango biko amildegiaren erdira jauzi egingo, ezagutu izan ez balu garaiz Tatiana, oparitu izan ez balio hark Yourcenarren liburua, erakutsi izan ez balizkio Hadrianoren hitzak eta Gericaulten zaldiak, bizi izan ez balitz mailegatutako etxe haietan guztietan apopilo, Arakisen lorratzean, Ainararen etxean, Kororenean, Telmorekin Grosen?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia