Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 179

2004
‎Ama superieurek egin dudana jakiten badu, larriki pagaturen deitzut. Hilabeteko penitentzia ezarriren deitazu bederen —esan zien Pauline Bernardettek lorategiko belaze polit bateraino eraman eta gero. Gazteek baietz egin zuten buruaz, eta denda antolatzen hasi ziren.
2010
‎Orduan anfitrioia hurbildu eta esan omen zion, zer ari haiz zerrikeria hori edaten? Leku aparte batera eraman eta whiski bat atera omen zion." Barre egin zuen, eta guk berarekin batera. " Goazen ba udaletxe aldera —esan zuen Cesarrek bankutik altxatuz.
‎Baina don Pedrok ez zuen arreta esan hartan jarri, autoan zegoen gizon batengan baizik. Betaurrekoak zeramatzan eta argala zen. " Bernardino!", hots egin zuen auto barrura bultzatu zutenarekin batera.
‎Basoa baino lehentxeago, belazean", esan zion soldaduetako batek. Erriflea masailera eraman eta katua sakatu nuen. Alferrik.
‎Militarrak eskua aurpegira eraman eta igurtzi bat eman zion, bizarra zenbateraino hazi zitzaion ikusteko bezala. Ez zen erabat jabetzen entzun berri zuenaz.
‎Kutxazainaren aurka ostiaka hasteko zorian nengoen. Amorrazio biziak gutxienez kristalak apurtzera ninderaman eta ez nintzen gauza sentitzen nire burua gelditzeko. Ostia puta, mila infernu eta deabru.
‎Autobidera bitarteko kilometro laburrak isilean eman genituen, umeak lozorroan zihoazelako Mar ama lasaiaren albo bietan. Kalefakzioa neurrian generaman eta giro goxoa zen nagusi.
‎Bertako kafeak nahasketa parekaezina darama eta pintxo egin berriak eskatu ahala ateratzen dira sukaldetik. Oparotasun eta finezia; usu kontrajarrian ageri diren bertuteak.
‎Chiarak eraman eta irakurri egingo zuen, baina idazkari zaharrak —agure maitagarri baten gozotasuna izan behar zukeen arren— halako enpagu bat sortzen zion, harengandik ahalik eta urrutien mantentzen zuena.
‎808. Adibidez, 1970eko otsailean Rabatek Mohamed Ajar y Ahmed ben Jelum UNFPko militanteen estradizioa eskatu zuen, Espainian errefuxiaturik bizi baitziren, eta Madrilek baiezkoa eman zuen. Mohamed Ajar eta Ahmed ben Jelum Rabatera eraman eta han hil zituzten. Urte berean, frankismoak belgikar gobernuaren eskaria saihestu eta Madrilen bizi zen Leon Degrelle nazia ezkutatu zuen.
‎" Badakizu zuk hori, apatxetatik beherakoa besterik ezin duzula jan!". Etxera eraman eta buruz behera ipini zuen zerria, apatxetatik zintzilik. Eta osorik jan zuen.
‎Izenak, badakizkigu: ...ncisco Jesus Carles, gailegoa, Requeixon 1894an jaioa, 42 urte zituen; Luis Echevarria, Zeanurin 1895ean jaioa, 41 urte; Simon Miguel Rodriguez, Zamorakoa, Villalcampon jaioa 1912an, 24 urte; Miguel Zarragua, Iurretan jaioa 1870ean, 66 urte; Antonio Saez de Ibarra, arabarra, Hijonan jaioa 1914an, 22 urte; eta Felix Echevarria Gorostiaga, Zeanurin 1893an jaioa, Luisen anaia, 11 urterekin Chipionara eramana eta 43 urte zituena 1936ko uda hondar hartan.
‎Fezera eraman eta gamelu baten gainean paseatu zuten hirian barrena, burdinazko kaiola batean sartuta.346 Sultanaren aitzinera beste gatibuak pasatu ziren aurrena, borrokan hildako lagunen buruak eskuan zekartzatela. Gero Jilali ben Salem sarrarazi zuten, Bu Hamara, El Rogi, mailatu eta odoldua.
‎Baina Paulo Yanzi ez zen gerlaz protestatzearekin konformatu. Galoidunak seinalatu zituen, mutil gazteak Afrikara eraman eta, eskaporik gabe, esklabo edukitzearen arduraduntzat. Galoidunak:
‎1921eko apirilean jadanik, Annualekoa baino lehenago, Uariagelekoek eta Bokoiakoek borrokarako buruzagitzat hartu zuten. 1922ko otsailaren 1ean, Sidi Mohand El Khatabi Arrifeko emir496 proklamatu zuten, kristauen aurkako" gerla santua" aurrera eraman eta lege islamikoa ezartzeko mandatuarekin, hala zabaldu zen azoketan, meskitetan eta nahinon.
‎Sekula ez nuen egin halako afera onik. Bost dinar balio zituen astoa eraman eta hamar balio dituena ekarri dut!
‎Eta neskatxak galdera hori egin zuen —adierazten du Battutak—, bizimolde ahalkegarrira emana, senideek zeha eta erhan ez zezaten amoreagatik, bada, Sultanen baimendua zuelako". Halaber erlijioaz denaz bezainbatean; ezagun da Profet Mahometen suhi Ali, jariyi haietatik batek erhan zuela pozonduriko ezpata batez; ez da hain ezagun II. kalifa Umar eta III. Utman ere, ez adinaren akabantzan aitatxi on gisa, baina ezpataz zendu zirela; ez eta Quermat haren segizaleek Al Kaaba ko harri beltza eraman eta pusketan hautsi zutela ere.
‎Bezero haietatik apur zenbait saltegi barnera eraman eta Abuk berak egiten zituen zapata, babuch eta bestelako oinetakoak erakusten zizkien urguilutsu, zeren" munduko ederrenak baitziren": Damasko edo Mosul-eko manerakoez beste, urrezko harietan eta harribitxiekin apainduak zirenak ere bai, bada, baizik sultanak ez baitziren aski duin haiek janzteko.
2011
‎Diozu edangialat eraman eta heldu zaizkizula gibelerat mihia busti gabetarik, edo gorenaz hurrupa bat edo bertze harturik.
‎Izan ere, harrigarria iruditu arren, horrelakoetan zer eta ur falta izaten da lehenbiziko ondorioetakoa. Edo hobeki esanda, urak herria leku guztietatik hartu duenean, etxeetan sartu, autoak eraman eta karrikak ibai bihurtzean bizilagunek arazo askori aurre egin diete, horietako bat urperaturik dagoen herrian ez dagoela ur edangarririk.
‎zalantza fedearen lagun. Testigantzak on eta gaiztoen, zeru eta infernuaren dotrinatik urrun garamatza eta, aldi berean, ustezko harkaitz mugiezina gizakiago bihur daitekeela ikusteak federa edo hurbiltzen gaitu.
‎Orduan senarrak etxetik bidal zezala agindu zion amari. Eta hala, behingo batean amaginarrebak morroi bati deitu eta erraina bere seme alabekin urrutiko mendi batera eraman eta hil zitzala agindu omen zion, eta gero errainaren bi eskuak eta bihotza ekar zitzala.
‎Azkenik, eta hau ia kontu formala baino ez bada ere, grabaketetan agertzen diren hitzik gabeko inprobisazio berriak jarriko ditugu. Esan dut kontu formala dela, zeren aipatutako dantzen inguruko inprobisazioak edo hainbat kanturekin egindakoak aurreko hitzen oihartzun eta bilakaerak sortuak badira ere, gorpuzte askea baitaramate eta guztiz libre baitira azkenerako: erbesteari egindako
‎Lukas irakaslea, Tonetti eta Rikardorekin hasi dira saguaren bila, autobus osoa miatzen, eta joan dira pixkanaka bazter batera eramaten eta hantxe, plastikozko poltsa batean sartzea lortu dute.
‎Kazetaria pentsakor geratu zen, esku bat kokotsera eraman eta jarraitu zuen: arrazoi duzu, argiagoa izaten saiatuko naiz.
‎Mercedesa inolako arazorik gabe utzi zuten pasatzen, baina Vespa ikusi zutenean gelditzeko keinuak egin zizkieten. Ez gelditu!, oihukatu zion Ninak, armak daramatzagu eta ez gaituzte harrapatu behar! Neskaren hitzak entzun bezain laster, Fabiok eskumuturraren mugimendu bortitz batekin buelta osoa eman zion azeleradoreari.
‎Isilik geratu ziren laurak. Giovannik zigarro bat ezpainetara eraman eta pospolo bat piztu zuen. Pospoloaren garrari begira geratu zen une batez.
‎Txanpona poltsikoan gorde eta zer gertatzen ari zen ikustera hurbildu zen Changengana. Gazte gehienek aurpegiak zapiz estalita zeramatzaten eta poliziaren eta faxismoaren aurkako oihuak errepikatzen zituzten behin eta berriro, plazako sarrera guztiak, ahal zuten moduan, itxi zituzten bitartean. Lipar batean bost barrikadarekin plazako sarrera guztiak ixtea lortu zuten eta, barrikaden beste aldean, carabinieri ak ziren eztanda txikien arduradunak.
‎Guri tokatzen zaigu orain partida hau langileriaren aldeko xake matean kokatzea. Hitzak bukatu ondoren garagardoa ezpainetara eraman eta, zurrutada luze bat emanez, neskaren begietara so eginez geratu zen. Ninak baiezkoa egin zion buruaz, eta adierazi:
‎Dutxaren soinua entzutean ireki zituen begiak Norak. Esku bat burura eraman eta, begiak irekitzeko zituen zailtasunak gaindituz, ingurura begiratu zuen.
‎Anitak eguzki betaurrekoak eta berokia kendu zituenean Bruce ahoa bete hortz geratu zen emakumearen gorputz lirainaren aurrean. Gau jantzi urdina zeraman eta, ezinbestean, Bruce Leeren begiak emakumearen titi handiek begi bistan uzten zuten bularraldean iltzatu ziren. Hasierako shock egoera gaindituta, txinatarraren begiek emakumea bere edertasun osoan kontenplatu zuten.
‎Bide guztiek bihotzaren azken arnasera zeramatenean eta isiltasun zurietan urkien ametsek atseden akitua zutenean aurkitzen elurra ari zuen elurra ari zuen muntoaren hegaletara bildu ginen bizitzaren ohidurak zainetan generamatzanok izaki errukarriok otoitzerako ere kemenik gabe, galtzaile apalen lur sagaratuan utzi genuen handikerien gerlarik jokatu ez zuen hura irautea zelako irribarrezko koroe duinena umeen jolasekin unibertsoa zilegiztatuz, ba...
‎Eguneroko etxean dena dator berriro ohiko izatera, argi aldakorra eta orduen joatea enparantzetako solasen murmurioak, eguerdi helduak arratsaldearen zuzi iratxekiak... bidaia luze batetik itzuli zinen udatik, uzta betearen landetan zehar urruneko urratsen irudietan trabatua errelatoetako hirien harmonia zugan eramanez eta haiekin harresi urreztatuen oroimina. baina orain betiko egoitza ezagunean zaude, hor dituzu solaskide gozakaitzak eta haien oihuak, liskarrak jendearen erokeria aldarrikatuak, oste zurbilari ordaintzen diozun gutxiespen isila. ez zara ordea engainatzen, zu ere etxearen eta zarataren partaide izaki ikara berdinetan trabatua ahul, koldar, hiztun, zeken. badakizu, hala ere, badirela zuzenak giz...
2012
‎Sinbolismoa, beraz, kulturaren eta psikearen muina da. Ezinbestekoak dira alderdi organikoak, baina psikea ez da bizitzarako" animua", edo bestela esan, arima ez da bizi kemena, arima norberaren jokatze soziala da, ilusio joko sozialetan nork bere burua ezagutzeko, eramateko eta egokitzeko jarduera. Hartan agertuko zaio aiurria, mendua, jasa, jitea, nortasuna edo dena delako hori.
‎Halako irakaspenek bere baitan itxitako sasi subjektua sendoagotzen dute. Subjektu horrek ez du ikasiko gatazka psikosozialak nola eraman eta kudeatu bestea ezesteko gogorik izan gabe, ez du ikasiko bestearen jarrerak eta balizko erantzunak ulertzen eta aintzat hartzen. Zeren eta adimen soziala landu ez duen subjektuarentzat arrotza mehatxu arriskutsua baita eta parekoa babesa edo bide oztopoa.
‎Ohi bezala, begiraleetakoa zen hura, eta gainera mutuetakoa, jokoari buruz hitz erdirik esaten ez zuena. Nahikoa zuen, nonbait, alkandora askatuta eramatearekin eta bere zinta urdina eta bere urre eta zilarrak erakustearekin. Zinez, diziplinaren aurka zihoan harrokeria hura; askari askok kastigua izaten zuten hala ibiltzeagatik, eta ziegan pasa behar izaten zuten astebete edo gehiago.
‎Pentsamendu haiek guztiak gonbitoaren indarrarekin iristen zitzaizkion ahora, eta kanporatu egin nahi zituen. Baina Lalande Biranek hatza ezpainetara eraman eta isiltzeko agindu zion:
‎Chrysostomeren karta jokatzea erabaki zuen. Tximu Mozkorrarekin salbatzeko aukera bat zeukan, batez ere bere plana aurrera eraman eta asko ibilarazten bazuen. Chrysostomek, ordea, ez zien barkatuko.
‎oimbeagatik eta odolagatik. Berriro ere eskua lepora eraman eta aurrekoan baino indar gehiagorekin estutu zuen. Mina eman zion orduan ere.
‎Oraindik erdi lokartuta bazegoen ere, urdailaren garrasiak isilarazteko prest zegoen. Haginkada ederra eman zion kruasanari, ia kruasan erdia ahoan sartu zuen, baina bat batean aurpegiaren zainek Sobiet Batasunaren banderaren kolorea hartzen zutela nabaritu zuen, eta sumendi bat izango balitz bezala erraiak kiskaltzen zizkion sua antzeman zuen, goragalea ere sentitu zuen, baina eskuak ahora eraman eta baso bat ur eskatu zuen ahal izan zuen moduan. "!", oihu egin zuen bere kolkorako.
2013
‎Angelarekin hitz egin eta joatea erabaki nuen. Ostiralean, apirilaren 18an, Izaskun eta Sara eskolara eraman eta South Lake Tahoera abiatu nintzen.
‎Ito zenean, testikuluetako" ale" bat* kendu zioten erasoa agerikoa izan ez zedin, eta une berean, azken hatsa eman zuen Aitak. Gero Linok eta besteek etxera eraman eta bere ohean etzan zuten.
‎Bera eta Mourelle Monterreyko portura begira zegoen etxe batean jarri zituzten. Sonorako beste gizonak, berriz, San Carlos Borromeo de Carmelo misiora eraman eta aita frantziskotarren zaindaritzapean utzi zituzten.
‎Indioei hura gurutzatzeko toki aproposaz galdetuta, mutiko batek, gero jakin nuenez San Miguel misio ingurukoak, bere burua eskaini zuen erakusteko. Urmaelaren burura itzuli eta, pasabidea erakutsi bazidan ere, ez hartzea erabaki nuen, ur dezente zeramalako eta lokatzetan harrapatua geratzeko arriskuagatik. Beste jentil bat jarri zitzaigun gidari, eta konturatu nintzen okerreko bidetik eraman nahi gintuela.
‎Lekukoen kontakizunak nabarmen urruntzen dira desertzio haien berri ematerakoan. 15eko sarreran, Hecetak dio bertako bi buruzagi susmagarritzat jo eta ontzira eraman zituela, baina, Bodega y Quadra Sonorako kapitainaren eta fraideen aholkuak aintzat harturik, laster askatu, atzera lehorrera eraman eta opariak eman zizkiela. Hurrengo egunean, desertoreetako bat, Pedro Lorenzo, itzuli zen, eta indioek bultzatuta eta haien laguntzarekin geratu zela lurrean esan zuen, baina gero damutu eta ihes egitea lortu zuela.
‎Portu honetan, Mexikoko lau ontzi handi daude 600 eta 800 tonakoak, gure ondasunak Txinara eramatea eta handik hona ekartzea beste lanik ez dutenak. Honela egiten dute.
‎Hasiera hartan, ukoak eta oztopoak baino ez zituzten jaso alde guztietatik, baina azkenean, 1697ko otsailaren 5ean, Salvatierrak eskuetan izan zuen lizentzia. Jesuitak Kaliforniako lurrez jabetu, erregearen izenean, eta haietan kokatu ahal izango ziren; soldaduak eraman eta haien buruzagia hautatu ahal izango zuten, eta justizia auzitegiak izendatzeko eskumena ere izango zuten. Baina hori guztia beren kontura egin zuten, espresuki jasota geratu baitzen zutela Koroaren ondasunetatik ezertxo ere baliatu.
‎" Euskaldun koherente eta konpetente izatea ez da hiritar estandar baten kondizio linguistiko bera. Nahimen tentsio bat darama eta ahalegin bat eskatuko du." Afirmazio hori analisian txertatzeak dirudiena baino eragin handiagoa du hizkuntzaren norabidea pentsatzerakoan. Besteak beste horregatik ez da funtzionala ‘normalizazioaren’ paradigma, iritzi gidari, agintari eta euskaltzaleen artean ere indarrean izan duguna eta duguna.
‎Aitona Ioanesi eskaleen kontu zaharrak esateko eskatu diote. Nolatan Ahalduneko aldategira lotara sartu baino lehen pospoloak, txiskaria eta tabakoa sukaldeko mahaiaren gainean utzarazten zieten, nolatan batzuek aitaren keinua egin eta otoitz egiten zuten eta beste batzuek ez, nolatan maiz haserretzen ziren elkarrekin eta bakea jartzera etxeko nagusiak joan behar izaten zuen, nolatan herri batetik bestera berriak, esamesak eta zurrumurruak eraman eta barreiatzen zituzten...
‎Ulisoko plazara eraman eta ongi baino hobeki miatu dutelarik, aitortu behar izan dute gizaki kanpotarrak ez zeukala inolako armarik; ezta aizkorarik edo ganibetik ere. Soil soilik elorri makila apal bat zeraman eskuetan.
2014
‎Belar hostoa jaso, ahora eraman eta ondoko hau idatzi zuen Edna St. Millay k orrialde ertz batean:
‎Hortik, hizkuntzari dagokionez, entzuten diren kontradikzioak. Buhameak izugarri ontsa euskaraz ari, aditzak biziki ontsa dominatzen, hau gipuzkoarren daramatzate eta datorkit, edo izugarri gaizki. Hau alokutiboaren gaizki erabiltzearengatik, xuka madarikatu hori bereziki, gizonen artean erabil baitaiteke ere Garazin baina norekin ezin jakin.
‎Honek ez du problemarik sortzen, aktoresak jiten dira beti behar den bezala beztituak. Jaunak pika buztana darama eta kastorrezko txapel gora. Kastorra deitzen dugu guk.
‎Aristokratek zeuzkaten zaldi haietarik. Urrun eraman eta neska bortxatu zuen eta hil. Eta injustizia animalia izanik ere jende xeheak ezin zuen salatu.
‎Gerra Zibilan ez zen hildakorik egon hemen, erresistentzia gutxi izan zen. Iheslariek muga zeharkatzen zutenean, haien senideak atxilotu, Iruñeara eraman eta isuna itzelak jartzen zizkieten. Errazionamendu garaian probetxua ateratzeko frankista egin zen familia hura, jauntxo batzuen abizenak ere esaten dizkit.
2015
‎Kontuan hartu behar dugu irakaspen hori, izan ere, hemendik aurrerako eszenatokietan euskarak sarriegi jokatu baitu, izango bada, anomalia gisa. Hortaz, ezinbesteko izango dute euskarazko praktika konkretuek zentzu integral osoa bere soinean eramatea eta baliokide izan daitezkeenekin artikulatzea. Antzeko gogoeta dut euskal Zerarentzat, nekez iraungo du bereiz eta berez, egitura unibertsal bat eraikitzeari uko egiten badiote Zereko arizaleek.
‎New Yorkera bidali nituenerako, hiruna balio zitean. Eramatea eta ekartzea pagatu behar izan nian, eta hara orain non dauden, hogeita hamar urte pasata. Dolar bat ere ez liketek egingo gaur egun, baina auskalo... beharbada noizbait.
‎Andyk maleta bere gelara eraman eta husten hasi zen. Julia eta biak ez zeuden apartatuta, baina, kanpoan hainbeste ibilita, ez zuen zentzurik armairuak eta tiraderak partekatzeak.
‎Ezkontzaren barruan, Juliaren erantzukizun nagusia Andy Renoko aireportura eramatea eta handik ekartzea zen. Gaur, masaileko ohiko musutxoa onartu zuen.
‎Karlistek Subizako ur hornikuntza moztua zuten, geroago inguruko abelgorriak eraman eta herrietako abereak uxatu zituzten.
‎Urtzearen sasoia ohi baino beroago izan zen, milaka urtez momia estalia zuen elur geruza urtu arte. Innsbruckera eraman eta hurrengo urteetan zientzialari austriar talde batek aztertu zuen bai momiaren gorpua, bai soinean zeramatzan larruzko jantziak eta gauzakiak. Gorpua aztertu, neurtu, erradiografiatu zuten.
‎—Atxilotuak izan ondoren, jadanik ez gintuztela hilko uste nuen; gogatu bainuen morroi haiek halako asmoa izatekotan, lehenengo unean eginen zuketela; tiro bana eta akabo. Baina herri haren kanposantuaren hormatzar ondora eraman eta bertan utzi gintuzten ordu pare bat inguru. Dena bukatutzat jo genuen.
‎Koronel lizartarra Oiartzunen zegoenez gero, bere emazteak Solchaga jeneralengana bidali zuen Mokoroa. Hori Solchagarekin hitz egitera joan eta, bitan pentsatu gabe, Orixeren Santa Cruz Apaizaren azken atal erdaratua eraman eta eman zion. Bertan Orixek karlistak begirunez aipatzen zituela irakurritakoan, Solchagak aipatu zuen:
‎Etortzeko, goazen. Bi soldadu dira; batak fusila bizkarrean eta linterna eskuan, besteak ere fusila bizkarrean darama eta botila bat jakako sakelan. Zurrupada bat hartzera gonbidatzen zaitugu.
‎Jarriko dik doktorea bizi den hotel horren izena, helbidea, zenbakia, dena. Idatziko dik, baita ere, esaldi pare bat frantsesez, taxilariari esan dioana tren geltokitik hoteleraino eramateko eta, gero, harreran esplikatu duana doktorearekin elkartu arte. Hortik aurrera gure lagunak lagunduko dik edozertan, hi ez hadi ezertaz kezkatu.
‎Jeromo Sansinenea, GU klubeko kidea, autoz Isidoro eraman eta ekarri egiten zuena, saiatzen zen berarekin hitz egiten animoa altxatu nahian. Gauza bera egiten zuen Balerdi managerrak.
‎Saloira iristear nengoela, bat batean pasilloko ateetako bat zabaldu zen eta muturrez aurrera jo nuen Isidororekin. Adatsa guztiz harrotuta zeraman eta saiatzen ari zen alkandora galtzapetan sartzen. Ni ikustean, ez zen batere asaldatu.
‎"[...] iragan udaran itzuli zen hona, eta eraman eta lagundu nuen Garaikoetxearen ezagutzera. Biharamunean Bilbora joan zen HBkoen ikustera...
‎Harremanak are gehiago gaiztotzeko, UGT eta CCOOk ahaleginak egin zituzten Europako Sindikatuen Konfederazioak ELAri kargu har ziezaion: bi idazkari nagusiek, Candido Mendez eta Antonio Gutierrezek, gutun bat bidali zioten uztailean CESeko idazkari nagusiari ELA salatzeko; gutunean ziotenez, ELAk jarduera" insolidario eta zatikatzailea" zeraman eta arrazoi politikoengatik ari zen" helburu hiper nazionalisten" alde egiten: gizarte segurantza, enplegu eta Prestakuntza Jarraituari buruzko eskumenen aldarrikapena Gernikako Estatutuan jasotako gaiak hirurak— jartzen zuten ELAren" hipernazionalismoaren" frogatzat.
‎ELArentzat gaiak ez zuen bueltarik: gehiengo sindikalaren errespetua oinarrizko baldintza zen elkarrizketa eta negoziazioen garapen zuzena eta emaitzen zilegitasuna bermatzeko; osterantzean, aukera osoa eskaintzen zitzaion mahaiaren aurreko aldeari prozesua nahierara eramateko eta, komeni izanez gero, ahulenaren edo erosgarrienaren amore ematea baliatzeko.
‎Aznar eta Mayor Orejak ez zuten zirkinik egin: " lau hilabete su etenean eta zazpi hilabete hildakorik gabe daramagu eta ez dira mugitu", asaldatu zen Xabier Arzalluz.749 Kontua da oso bestelakoak zirela, aipatu bezala, Lizarra Garaziko indarren eta gobernu espainolaren ikuspegiak eta lehentasunak.
‎❖ Akademia musika edo kontsumo musika entzutera ohitutako askori, irlandar musika entzutean, dena antzekoa iruditzen zaie eta aspertu egiten dira. Hiri kutsatu bateko fabrika batean lan egiten duen erretzaile porrokatu baten parekoak dira, tupustean baso baten erdira eraman eta ahokada bete aire garbi hartzen duelarik arnasa. Seguru asko arnas estuka geldituko litzateke, ondoezak jota!
‎Aro honetan, ez dakit zer egiten zaidan nireagoa edo barkagarriagoa. Etika itsusi baten gordinkeria, kartel honetakoa, ala horrekin eskuak burura eraman eta etika polit batekin barne errealitatearen erdia estaltzen duen onkeria.
‎sistema eraldatzeko geneukan arazorik handiena kontsumo maila altua zela. Pentsatu, hori 1978an idatzi zuela, eta, bitartean, hemen, AEBko bizimodu estilo hori azken muturreraino eraman eta eraman." (SM)
‎berau ohi bezain eleketari eta abegior ilki zen, Lichi besarkatu zuela eta etxe baitara gonbidatu ere kafe edatera. Tonykplatano burro multzo handi bat prest zuen Lichik Jururura eraman eta Ñuñori eman liezaion. Hura orga gainera igan, eta, adio elkarri erran aitzin, Tonyk Arecha botila bat atera zuen, idoki," sainduentzat" tanta apurrak ate gibelean utzi erortzera, eta lagunak edaten hasi ziren.
2016
‎Bere hankek ezin zioten gorputzari eutsi, eta putzuaren ertzeko harkaitz zapal bateraino eraman eta hantxe eseri zuten. Bellek zaunka doi bat egin zuen.
‎Mugimendu mekaniko batez, poliziak bere metraileta zuzendu eta Carlosi begira jarri zuen. Aldi berean, lepotik zintzilik zeukan txilibitu bat ezpainetara eraman eta abistu egin zuen.
‎Okindegiko argia piztu zuenean Jon eta Joneren afari bandejak ikusi zituen, bat erabat hustua eta soilik hondakinekin, eta bestea ia ukitu gabea. Bigarren honetan Jonerena, pentsatu zuen Carlosekkaskarki inprimatutako orrialde bat zegoen, Demokrazia hau itxura hutsa da izenburua zeramana eta organizazioaren une hartako ikuspuntua azaltzen zuena.
‎—Abia gaitezen esan zuen Stefanok Danuta terrazaren barandilaraino eraman eta hango puntu jakin batean, fokoek ematen ziotela, kokatuz. Gogoratu, nahiz eta Danutak gogoratu beharrik ez daukan, zeren maiz suertatu baita kameraren aurrean hitz egiteko premian...
‎—Guardia prestatuenak ekarriko zizkiaten iritzi zion Mikelek furgoneta hotel atzealderaino eraman eta sukaldearen zerbitzu ate ondoan aparkatuz. Nik uste asko jokatzen dutela Munduko futbol txapelketa honetan.
‎—Ea bizimodu berri bat hasten dugun hemen duplex bat bilatu eta gero erabaki zuen Guiomarrek autoa erdiko karrilera eraman eta hiriko Diagonalerantz zuzenduz. Hamaikak eta laurden dituk esan zuen gero erlojuari begiratuz.
‎" Gogo sendotasunak bi eginkizun ditu: jasan eta eraso; eraman eta ekin. Jasan, eraman, bildur ta kokiltasuna azpiratzen dituanez, sendotasunari dagozkion egizkizunak dira; eraso, ekin berriz, azarkeria neurritzen duanez dagozkionak.
‎" Oroz gainetik eskuara dezagun ikhas, mintza, irakur, osoki ezagut. Eskuaraz gaitezin elhesta ala etcheko jendeen artean, ala herriko adiskide eta lagunekin, bai eta herriz kanpo ere, hitz batez, non nahi, eskualdunekin garen ber. Erderaz noiz nahi mintzatzeko errebeskeriak errekarat garamatza eta makhur horrek diraueno, gue eskuara egunetik egunera galtzerat dabilke. Nola daite bertzela?
‎Aldizkari horretan ateratako zenbait informaziorengatik, aldiz, Tolosatik hanka egin behar izan zuen, berriz ere Zuberoara itzuliz. 1844an duelu batean zauriturik, Lespes inprimatzaileak berekin eraman eta zaindu zuen. Lau urte beranduago, Baionan jada, LAriel aldizkari famatua argitaratzen hasi zenean, politikan sartu zen, alderdi errepublikanoaren ordezkari gisa.
‎—Sastamente. Orduan, aginduak bete, gudu santuetan borrokatu, israeldarrak Juditen baratzara bueltan eraman eta Tenplua berriz jasotzen badu, orduan badugu Mesias eta bukatu da itxaronaldia. Maimonidesek hau dena idatzi zuenean juduak diasporan zeuden, noski.
2017
‎—Baina ezer eraman nahiko nikek. Eskuak patriketara eraman eta horiek husteko imintzioa egin du. Ezer utziko al didak?
‎Baina igandean elizara azaldu ez zirenean, hartaz ohartuta, auzokideek salatu egin zituzten. Eliz auzitegi baten aurrera eraman eta euren sektaren inguruan sakonki galdekatuak izan ziren. Jarrera tematia mantenduz argudio sendoen bitartez zuzenduak izatearen aurka egin zutenez, Elizatik kanporatu eta justizia sekularrera entregatu zituzten.
‎Bestea, Y kromosoma da, gizonezko bihurtzen duena, gizonak daramana eta emakumeak ez duena. Kromosoma hau aitak semeari igarotzen dio, izaera kulturaleko ezaugarri batek, abizenak, jokatzen duen antzera.
‎Zalantzak eta eztabaidak eten gabe sortzen zitzaizkion gerra giro hartan. Aurreko egunetan Izaban zegoela, Oloronera heltzen saiatu zen gerra Pirinioez bestaldera eramateko eta Nafarroan presioa arintzeko asmoz. Ez zuen lortu, ekaitz batek atzera bidali zuen eta.
‎Ekonomia aldetik baliabide ugari behar zituen itsasontzia atontzeko eta jendez, elikagaiz eta armaz hornitzeko. Gainera, bidaia baliatu nahi izan zuen, Ameriketara merkantziak eramateko eta bertan saltzeko, eta horiek ere eskuratu behar izan zituen aldez aurretik. Europako gerra amaitutakoan enplegurik gabe geratu ziren militar porrokatuak bildu behar zituen itsasaldian joateko, horiek guztiek edozein arrazoi zutelarik ere abentura hartan parte hartzeko:
‎Horretarako espioien bidez, hainbat informazio zehatz eman zizkion: itsasontziak zenbat fusil zeraman eta nortzuk zihoazen bertan, baina izenik eman gabe, ez baitzekien Caledonia itsasontziaren izena, ez eta zein portutan zegoen gorderik. Fernan Nuñezek informazio hori eskuratu zuen, han hemenka sakabanatuta zituen espioiei esker:
‎1817ko maiatzaren 24an, Minak Sotoko gotorlekua utzi zuen 300 bat soldadu berekin eramanda eta bi hilabeteren buruan itzuliko zela hitz emanda. Ez zen itzuliko eta sei hilabete geroago hilik zegoen Cerro del Bellacon.
‎Peotillosen Minaren gizonak karmeldarren etxalde batean aterpetu ziren 14ko gauean, eta oso nekatuta zeudenez, afaldu gabe oheratu ziren. Ordurako etxaldeko fraideak alde eginak ziren, janari guztia eramanda eta ihesaldian txerri eta oilasko gutxi batzuk han hemenka ahazturik.
2018
‎Nola edo hala, erregeak eurak izan ziren, zeharka bada ere, Nafarroako Gorteek agintean jarraitzeko baimena eman zutenak. Erregeak ez ziren ausartu Gorteen oniritzirik gabe zenbait konstituzio erreforma aurrera eramaten eta, beraz, Gorteak deitzen jarraitu zuten eta, euren nahigaberako bazen ere, Gorteen boterea luzatu zuten horrela. Halere, XVIII. mendearen erditik aurrera, monarkia Gorteen instituzioari protagonismoa kentzen ahalegindu zen.
‎Asmatuak. Zeruak jartzen edo kentzen dizkie azalak, bernizak, maskarak; mareak eraman eta ekarri egiten ditu mendiak, elkartu eta banatu, aldendu eta gerturatu, etengabe. Ur gainean irristatzen dira.
‎Añesek ezetz esan dio gonbidapenari. Platerak leihatilara eraman eta paperezko zapi batekin mahaiko tomate orbanak garbitu ditu Xuanek. Beste zapi batekin, aurretik mihiarekin busti duen aho ingurua errepasatu du.
‎Lazarok hartu zuen haren aztarnak behar bezala ehortzeko arrangura: lurpetik aterarik," Babalao" zenaren gorpua ahal izan zuen artarik handienarekin" ceiba" raino eraman eta sustrai artean ehortzi zituen; egin ere, soilki bihi beltzezko idunekoaz jantzia, zein Rogeliok Afrikatik ekarri eta bere mende osoan nehoiz erantzi ez baitzuen.
‎Lehenagoko denboretan, ia haurra zelarik, Pedroinak berak zuen eramaten eta zaintzen artaldea negu osoan hango lurretan edota mutil zebilen hango etxeren batendako, udaberrian itzultzeko.
‎Eta beti prest solasean aritzeko, zernahiz izan zitekeen xardukia: ari zen lanari buruz, haren sinbologiari buruz, erromanikoaz, arte tradizionalaz. azken honek desagertzen ari zen ohiko kulturaren gaira gintuen naturalki eramaten eta ezinbertzez— herrian galdutako Euskararenera. Josek gure gabezia bera zuen, ez zen gai Euskaraz mintzatzeko baina lekuko aparta zen herrian azken mende erdian zer gertatu zen kontatzeko eta guk horixe aditu nahi genuen gure zergatiak asetzeko.
2019
‎Kultu eta kleroko errazioak eta kontribuzioak kobratzea baino gehixeago proposatu zion, eta aitajaun Pantxok kontra egin zion horretan. Noizean behin jenerala geratu egiten zen, eskularru horiarekiko eskua kokotseraino eraman eta laztan egiten zion. Gogoa firin faran abiatzen zitzaion, eta itzuli hurrena:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia