Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2008
‎Europako auzitegiak aintzat hartu du 2002ko urtarrilean Paueko auzitegiak emandako ebazpena. Azken horrek adierazi zuenez, irudiak «moralki sostengatzen ditu atentatuaren egileak, eta ontzat hartzen ditu milaka herritarren kontrako erasoa, biktimen duintasuna zangopilatuz».
‎Joan den asteko ostiralean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak koke plantari Ingurumen Baimen Bateratua ematearen aldeko ebazpen proposamena egin zuela eta, hedabide gehienek Petronorren «mezua errepikatu» zutela salatu zuten. « [Ebazpen proposamenaren bidez] koke plantaren aurkako plataformari xakea egin ziotela esan zutenei, erantzun behar diegu ez garela lau lagun, bi mila baizik», aldarrikatu zuten.
‎Iragan urriaren 31n igorri zuen Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak Petronorren URF proiektuari (Erreduzitzeko Unitatea) IBBa ematearen aldeko ebazpen proposamena; ondoren, alegazioak aurkezteko hamar eguneko epea ireki zuen. Prozedura hartan, egitasmoan eskumenik zuten erakundeei alegazioen berri eman behar zitzaien; erakundeek hamabost egun edukiko zituzten alegazioen inguruko txostenak aurkezteko, eta txosten horiek bete beharrekoak izango ziren.
‎Izate taldearen arabera, ordea, ez zen horrelakorik egin. Hala, ebazpen proposamena igorri eta egun gutxira, azaroaren 19an hain zuzen ere, IBBa emateko ebazpena eman zuen Jaurlaritzak.
2009
‎Auzitegi Konstituzionalak beste lege bati buruz emaniko ebazpena hartu du oinarritzat bere azalpenetarako. 1964ko Hirietako Alokairuaren Legeari buruz Konstituzionalak ebatziriko 340/ 1993 epaia, hain zuzen.
‎Bizkaiko Auzitegiak emandako ebazpena, nolanahi ere, oso garrantzitsutzat jo du Calatravak, arkitektoen obrak bestelako arte diziplinetako lanekin parekatzen baititu, eta legez hala babestu behar direla ezartzen baitu.
‎Auzitegiaren erranetan, horiek zioten zer egin behar zen Batasuna legez kanporatua izaten zen kasuan. Froga horren inguruan ez du zehaztasunik eman ebazpenean, ez izen abizenik, ez datarik ezta erreferentziarik ere. 10 eta 11 artikuluaren urraketari buruz, ganbera txikiak ebatzi du ez zuela azterketa berezirik merezi kontuan hartuz lehen protokoloaren 3 artikuluari buruz adierazi zuena.
‎1962an Uruguaiko Literatur Sari Nazionala jaso zuen, hamar urte geroago narratzailerik onena izendatu zuten, Argentinan, Txilen eta Espainian jardunaldietan parte hartzen hasi zen... Baina 1974an, sariketa bateko epaimahaikide gisa emaniko ebazpen baten harira, lau hilabetez preso eduki zuten kartzelan.
‎NBEk Hagak emandako ebazpena betetzeko exijitu zion Israeli.
‎Bizkaiko Merkataritza Gaietarako 1 Epaitegiko Edmundo Rodriguez Atxutegi epaileak, ordea, eskulturaren lekualdatzea ezin zitekeela galarazi adierazi zuen iazko maiatzean emandako ebazpenean, eta artistak helegitea aurkeztu zuen Bizkaiko Lurralde Auzitegian, egilearen moral eskubideak lehenesteko eskatuz.
‎Estrasburgoko Auzitegiaren epaiari babesa emateko ebazpena eztabaidatu eta bozkatuko dute gaur Eusko Legebiltzarrean. PPk proposatu zuen idatzia are gogorrago egin zuen PSE EEk, eta Alderdien Legea zein ETA gaitzesten ez duten alderdiak legez kanpo uztea demokrazia defendatzeko ezinbesteko izan direla dio ebazpenak.
2011
‎Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideari 23.000 euro ordaindu dizkio, haren adierazpen askatasuna urratzeagatik.Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Otegiri 2005ean, «erregeari irain larria» egiteagatik. Hain zuzen, 2003an Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren bertako arduradunek salatutako torturen erantzule izatea leporatu zion Otegik Juan Carlos Borboikoari.Atzo argitara emandako ebazpenean, Estrasburgoko Auzitegiak adierazi du espetxe zigor hura, «printzipioz», Europako legediaren aurka doala: «Diskurtso politikoaren testuinguruan egindako arau hauste batengatik ezarritako espetxe zigorra ez da bateragarria Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko hamargarren artikuluak bermatzen duen adierazpen askatasunarekin».Espainiako legediak erregeari irainen aurrean babes berezia aitortzen dion arren, Estrasburgoko Auzitegiaren arabera «gobernua edo botere exekutibo, legislatibo edo judizialeko beste edozein organo hedabideen kritikarako objektu bihur daiteke», eta ez du «beste pertsonek baino babes handiagoa» jaso behar.Epaimahaiaren ustez, adierazpen askatasuna «gizarte demokratiko baten funtsezko oinarria, eta haren garapenerako oinarrizko baldintza» da, eta agintariei gehiegizko boterea emateak hura urra dezake.
2012
‎Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina gisara ezagutzen den 197/ 2006 epaiaren kontra emandako ebazpena gauzak aldarazten ari da, Espainiako Gobernua epai horrek ez duela ezer aldatuko adierazi arren. Londresek azalpenak eskatu dizkio Espainiari, Antton Troitiñoren auziaren harira, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak ere bilera berezia egingo du ebazpenaren inguruan zein jarrera hartu erabakitzeko.
‎Frantzian, azaroaren 10aren ondoren gertatutako lekualdatzeak gaitzetsi dituzte, baita Espainiako zein Frantziako espetxeetan presoen kontra aurten izan diren hamabi eraso fisikoak ere. Estrasburgok Ines del Rioren kasuan emandako ebazpenaren ostean 197/ 2006 doktrina mantendu eta aplikatzen jarraitzea ere gaitzetsi dute. «Aukera berriak» Gatazkaren ondorioak askotarikoak izan direla kontuan duten arren, «itxaropenez betetako» garai berri honek aukera berriak ematen dituela oso argi dute Etxerat eko kideek.
2013
‎Behin hori ebatzita, Ogasunak ebatzi du ba ote dagoen dirurik akordio hori sinatzeak dakarren gastuari aurre egiteko. Akordio proiektuaren berri eman duen erakundeak, bi horiek emandako ebazpenarekin bat ez badator, jo dezake Estatu Kontseilura, baina azken hitza Ministroen Kontseiluak izango du. Areago, nazioarteko akordio hori sinatzea bere eskuduntzen barruan dagoela erabakita ere, nahiz eta akordioa autonomia erkidego batek beste erakunde batekin sinatua izan, «Espainia» erreferentziak agertu du beste sinaduren alboan.
2014
‎Haluzinazioak nituen, geroztik errepikatu diren amesgaizto ikaragarriak». Hala ere, Marey kasuaz Auzitegi Nazionalak emandako ebazpenean ez ziren hark jasandako torturak ezertarako aipatzen eta, gainera, epaileek esan zuten bahitzaileek ez ziotela galdeketarik egin. Hortik atera kontuak nola argitzen dituen espainiar Justiziak halako kasuak.
‎Seigarren artikuluak hau dio, hitzez hitz: «GEEA Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaietan, Espainia alderdi demandatu izan den gaietan eta eskubide bat urratu dela deklaratu denetan, baldin eta urratze hori nabarmena izan bada edo epaitzari bide eman badio, berrikuspeneko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Auzitegi Gorenean; baina, soil soilik, a quo prozesu horri dagokion Espainiako auzitegiak eman ebazpen judizial irmoaren kontra, eta auzitegi horretan demanda jartzaile izan denak hala eskaturik». Demanda jartzaileak soilik Argi dago asmoa.
‎Demanda jartzaileak soilik Argi dago asmoa. Espainiako Gobernuak ematen du bidea epaiaren berrikuspeneko errekurtsoa aurkezteko, baina «soil soilik» eskubide hori urratu zuen epaitegiak emandako ebazpenarentzat; eta «soil soilik» bere garaian bere auzi eskea Giza Eskubideen Auzitegiraino eraman zuenarentzat. Eragina mugatu eta eragileak murriztu nahi dira.
‎2013ko azaroaren 7a. Nanterreko auzitegiak emandako ebazpenarekin, FagorBrandt ordainketak eteteko prozesuan sartu zen. 2013ko azaroaren 13a.
‎Gipuzkoako Foru Aldundiak azalpenak eman ditu AP autobideko lanetako irregulartasunen inguruan jarritako kereilari buruz. Azaldu duenez, joan den astean ezarritako salaketek ez dute zerikusirik Espainiako Kontuen Auzitegiak obra horiei buruz emandako ebazpenarekin, epaitegi horrek legez kanpoko kontuak aztertzen dituelako soilik. Aldundiak, ordea, diru publikoa bidegabe erabiltzea eta dokumentuak faltsutzea egozten dizkie kereilarekin lotutako hiru lagunei.
2015
‎Azaroaren 25aren Pasealekua. Horrela idatzita daude dagoeneko pasealekuko horren bi kartelak.Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2015eko otsaileko 5eko Probidentzia batean, 10 eguneko epea eman zion Iruñeko Udalari, 2014ko abuztuaren 21ean emandako Ebazpena betetzeko.Aurretik, hiritar helegileak exekuzioa eskatu zuen, eta Iruñeko Udalak erantzun zuen ez zuela elebidun jarriko, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian Ebazpena errekurrituta daukalako.Administrazio egintzak betebeharrekoak direla gogoratu dio Nafarroako Administrazio Auzitegiak (Nafarroako Gobernuaren organoa da, epaileen funtzioen antzekoak eduki arren, udalen egintza adminis... Horixe oroitarazi dio Nafarroako Administrazio Auzitegiak Iruñeko Udalari.Azkenean Iruñeko Udalak amore eman du eta bi kartelak elebidun jarri ditu.Hori bai, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian borrokatzen segituko du, kartelak gaztelania hutsean berriz paratzeko.Iruñeko Udalaren tesia honako hau da:
2018
‎«Hona iritsi gara guztien arteko adostasun bat lortuta prozesuaren etapa ezberdinetan».«Justizia trantsizionaleko prozesu batean gaude, horretaz hitz egiten ez bada ere». Horrela hasi zuen Pegok hitzaldia; Jaurlaritzarentzat eginiko torturei buruzko txostena aletu zuen, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiaren kontra emandako ebazpenak gogorarazi zituen. «Hori ere egia judiziala da», esan zuen ironikoki, Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne ministroak herenegun txostenaz esandakoei erantzunez.
2020
‎Nafarroako Kontseiluak emandako ebazpenaren ostean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak «ausardiaz jokatzeko» eta urratsak «behingoz» egiteko eskatu dio gobernuari: «Zein beste txosten edo azterketa juridiko behar du erabakiak hartzeko?
‎Hipotetikoki beharrezkoa balitz ere, sakabanaketak ez du urruntzea eskatzen, bistakoa den bezala. Urruntze politika hori indarrean dagoen legediaren aurkakoa da, NBEren eta Europako Kontseiluaren esparruan emandako ebazpenen aurkakoa, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren aurkakoa. Auzitegi horrek bere azken epaian adierazten zuen ezin zuela inolako justifikaziorik aurkitu, behin ETA desagertuta, urruntze politikarekin jarraitzeko.
2021
‎Auzipetuen defentsak Konstituzionalean jarritako babes helegitean argudiatu zuenez, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den abenduaren 14an emandako epaiak —alegia, Bateragune auziko epaiketa hutsetik berriz hasteko eskaerak— urratu egiten du auzipetuek benetako babes judiziala izateko duten eskubidea. Zehazki, defentsak uste du Gorenak emandako ebazpenak non bis in idem printzipioa urratzen duela; hau da, ez duela errespetatzen auzi beragatik bi aldiz epaitua ez izateko eskubidea. Iruin abokatuak aurkezturiko helegiteak zehazten du, gainera, bortz auzipetuek osorik bete zituztela 2011n Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri eta 2012an Gorenak berretsitako espetxe zigorrak:
‎Eremu judizialean, emandako ebazpenak trufa hutsak izan ziren. Polizia Iruñeko zezen plazan modu basatian sartzea justifikatu zuen epaitegiak «3 harmailetan hasiak omen ziren ustezko istiluetan» oinarriturik (pertsona batzuen arteko liskarra, bukatzear zegoena).
‎Jaurlaritzaren Etika Publikoko Batzordeak emandako ebazpenetatik %4, 4tan egin du kargudun publikoaren aurka. Taldeak ez du eperik Sagarduiren kontsultari erantzuteko
‎Bateragune auziko bortzek babes helegitea aurkeztu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, argudiatuta Espainiako Auzitegi Gorenak abenduaren 15ean emandako epaiak urratu egiten duela auzipetuek benetako babes judiziala izateko duten eskubidea. Zehazki, Bateragune auzikoen defentsak uste du Gorenak emandako ebazpenak non bis in idem printzipioa urratzen duela; hau da, ez duela errespetatzen auzi beragatik bi aldiz epaitua ez izateko eskubidea. Iñigo Iruin abokatuak atzo aurkezturiko helegiteak zehazten du, gainera, bortz auzipetuek osorik bete zituztela 2011n Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri eta 2012an Gorenak berretsitako espetxe zigorrak:
‎Kontrara, Israelgo lurren erregistroaren arabera, eremua judua da 1972tik. Hala argudiatu izan dute orain arte auzitegiek, 1980ko hamarkadan Auzitegi Gorenak emaniko ebazpenetan oinarrituta; haien arabera, palestinarrek onartu egin zuten juduen jabetza. Hori bakarrik ez, Nahalat Ximon enpresak gaineratu izan du 1948 aurretik familia juduak bizi zirela han.
2022
‎ITP Aero PCBk kaleratu nahi zituen 83 langileak Sestao eta Barakaldoko (Bizkaia) fabriketara itzuliko dira. Auzitegi Gorenak ez du onartu enpresak jarritako helegitea, eta berretsi egin du EAEko Auzitegi Nagusiak maiatzean emaniko ebazpena: PCBk egin nahi zuen lan erregulazioa baliogabea da.
‎Precision Casting Bilbaok (PCB) kaleratu nahi zituen 83 langileak Sestaoko eta Barakaldoko plantetara itzuliko dira. Auzitegi Gorenak ez du onartu enpresako zuzendaritzak jarritako helegitea, eta berretsi egin du EAEko Auzitegi Nagusiak duela bederatzi hilabete emaniko ebazpena: PCBk egin nahi zuen lan erregulazioa baliogabea da.
‎Apirilean, zenbait iturrik ia egintzat eman zuten Vodafoneren eta Masmovilen arteko fusioa, baina azkenean Orangerekin egin du akordioa. Orain arte, lehiari buruzko Europako legedi gogorrak oztopatu egin ditu bat egiteak, baina Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak iaz emandako ebazpen batek erraztu egin ditu.
‎Ukraina eta Errusia gerra eteteko hamabost puntuko zirriborro baten xehetasunak negoziatzen ari diren honetan, Moskuk «ez du kontuan hartuko» Nazioarteko Justizia Auzitegiak atzo Ukrainaren aurkako erasoaldi militarra gelditzeko emandako ebazpena, Kremlineko bozeramaile Dmitri Peskovek zehaztu duenez. «Ez, ezin dugu erabaki hori kontuan hartu.
‎IMQk sareko Vicente San Sebastian klinikak eta Zorrotzaurreko Mediku Kontsultategiak ez dute onartu EAEko Auzitegi Nagusiak martxoaren 1ean beren aurka emaniko ebazpena. Egun hartan, epaileek ebatzi zuten 76 kaleratuek subrogazio eskubidea dutela, eta klinikek garbiketa zerbitzua azpikontratatzeari utzi eta bere gain hartu nahi badute langile horiekin izan behar duela.
‎Izan ere, IMQk sareko Vicente San Sebastian klinikak eta Zorrotzaurreko Mediku Kontsultategiak ez dute onartu EAEko Auzitegi Nagusiak martxoaren 1ean beren aurka emaniko ebazpena. Egun hartan, epaileek ebatzi zuten 76 kaleratuek subrogazio eskubidea dutela, eta, klinikek garbiketa zerbitzua azpikontratatzeari utzi eta bere gain hartu nahi badute, langile horiekin izan behar duela.
‎Gaur argitara emandako ebazpena «gogor» salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Herritarren eskubideen planora eraman du auzia, sententzia horien kontrakotzat jota.
‎Auzitegi bati dagokion ponderazioa eta justiziaren bilaketaren zantzuak galduta, ebazpen ideologiko bat eman du. Nafarron bizikidetzaren aurka emandako ebazpena. Tamalgarria!
2023
‎Nafarroan bideak ixten ari dira, zentzu guztietan ixten. Ingurumeneko Departamentuak, Biodibertsitate Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 8an emandako ebazpenaren bidez, zenbait eskalada eremutatik ekipamendua kentzeko agindu du; alegia, bide horietako paraboltak hormatik kentzeko eta, de facto, eremu horiek desegiteko agindu du. Eskalatzaile komunitatearen haserrea eta kezka sortu ditu horrek, Ingurumen Departamentuak, «beste behin ere, aldebakarrez eta haiekin ezer hitz egin gabe hartu duelako erabakia», Jabi Berasaluze DENA Dibertsitatea eta Eskalada Nafarroan taldeko bozeramaileak salatu duenez.
‎Irailaren 21ean emandako ebazpen batean, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du EBko herrialde batek, barne mugetan kontrolak ezarri baditu ere, ez duela eskubiderik mugetan kanporaketa sistematikoak egiteko. Hala, Frantziak Europako Itzulera zuzentaraua bete behar du; horren arabera, europarra ez den herritarrak «epe jakin bat du lurraldea borondatez uzteko».
‎Nafarroako Auzitegi Nagusiak azaroaren 3an emandako ebazpena dago aldaketaren atzean. Epaileen arabera, segregazioa amaitu ezean bi eskolek dute diru publikorik jaso 2025 ikasturtetik aurrera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia