2015
|
|
Gauza bat esan nezake egiaz: nik adierazten jakin nezan, Jaunak ematen zidana azaldu nahi zidaten pertsona espiritual askorekin hitz egiten banuen ere, ni hain moldakaitza izanik, ez nintzen aprobetxatzen ez gutxi eta ez asko; edota Jaunak nahi zuen, nire maisua beti Haren Maiestatea izan zenez gero (bedeinkatua izan bedi, lotsa handia da niretzat hau egiaz esan ahal izatea baina), inori eskerrak
|
eman
beharrik ez izatea. Eta nik nahi eta eskatu gabe (beste banitate batzuetan bai baina, honetan ez bainaiz batere jakin gose izan, hala izatea bertutea izango zelako?), Jainkoak ulertarazi dit argi argi eta esaten jakiteko eran, nire aitor entzuleak txundituak geratzeraino eta ni haiek baino txundituago, neure moldakaiztasuna hobeki ezagutzen nuelako.
|
|
Berak oso pozik emango zuela baimena esan zuen; bada, Kanarietan ere nahi izan zuen eta honelako monasterio bat izaten saiatu zen, haietan gure Jauna zein ongi zerbitzatzen zen bazekielako; izan ere, halako bat zegoen herrikoa zen bera eta ni asko ezagutzen ninduen. Horrela, esan zidan Gotzainak, baimen kontuagatik ez geratzeko, hura asko poztu zela-eta; eta Kontzilioak idatziz
|
eman
beharrik ez dela eta beraren borondateaz izan dadila dioenez gero, baimena emantzat har zitekeela.
|
|
2 Eta, egiaz, ez dut besterik ulertzen, ezta ez zaizkit buruan sartzen ere berorrek idazteko esaten didan egia horiek; izan ere, halakorik ez dezala egin esanez zerutiko berria izan dudala esatea ez bada, besterik ez zait geratzen egiteko; berorri esan nion bezala, gauza guztien kontu
|
eman
beharrik ez bada ere, adiskidetasuna zor dionari irain handia egitea da, batez ere ziur egonik, berorri esan nion bezala, berak dioenez eta nik ulertzen dudanez, ez duelako pausoa emango aita probintzialak jakin gabe; eta esaten edo idazten ez badio, horrek esan nahi du ez duela pauso hori emango. Eta hark eragotzi ahal badio eta baimenik eman ez, irain egingo nioke nik itzal handiko eta Jainkoaren zerbitzari handia den pertsona monasterio guztietan zehar belzturik (nire esanari kasu eginda ere), nahikoa belzkeria baita, Jainkoa iraindu gabe egin ezin dena egin nahi duela esatea.
|
|
Dagoeneko etorri da erregeordea, eta aita frai GarcĂa ongi dago, ikusi ez badut ere. Gauza gogorra da halako adinean hain bide arriskutsuan jartzea ondare kontuagatik, zerurako prestatzeari baizik
|
eman
behar ez genionean. Jainkoak eman diezagula, eta berori egin dezala nik eskatzen diodan bezain santu, amen, amen.
|
|
Horrelaxe zuek ere, ene alabak; saiatu albait pobreen pasatzen, nola jantzietan hala janarietan, bestela zeuon burua engainatua ikusiko duzue, Jainkoak ez baitizue emango, eta nahigabez egongo zarete. Saia zaitezte beti Haren Maiestatea zerbitzatzen, baina ez jan pobreen ogia Hura zerbitzatu gabe; dena dela, nekez ordain daiteke zerbitzu eginez aberastasunen konturik
|
eman
behar ez izatean Jaunak ematen dizkizuen bake eta atsedena. Argi ikusten dut konturatzen zaretela, baina beharrezko da horiengatik Haren Maiestateari garaiz esker bereziak eman diezazkiozuen.
|