Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2004
‎Liburu hau adioaren melankoliak tindatua dago guztia. Minbiziak urrats agudotan geroz hartuagoa, Gandiagak bukatutzat eman beharrak dauzka ja hemengoak: behialako izerdiak mendietan, indarra gainezka, barreak eta kantak lagunartean, kontzentrazio urduria idazlan isilean, noizean behingo txaloak edo arrakastatxo pizgarri bat irakurleria gaztean.
2005
‎Aitak erosiak izan behar zuten. Orain ohartzen naiz, eta eman beharra daukat, kriterio ona eduki duela beti arrebak. Alabaina, bazeukan halako lilura bat idazleenganako, berak bortxatu ninduen A.ren hitzaldi batera, intelektuala nentorrela uste zuen ikastetxean urteko lehen saria irabazi nuenez geroztik Emmanuel Mounier en filosofiari buruzko lan luze batekin.
2006
‎Unamuno aurkitu da abelera kuriosoan, batetik, Amerika krioloa bere ideia panhispanistan biltzeko, garrantzi guztia hizkuntzari eta hizkuntzari bakarrik eman beharra zeukala, arraza diferentziak eta gutxietsiz edo zabartuz; baina bere burua definitzeko, pertsona den aldetik nahiz idazle bere gisako den neurrian, arraza beste elementurik ez daukala – euskotarra da; eta bere ni horrixe berak pisu handi samarra esleitu ohi dionez, nolanahiko dohain, izpiritu, arbasoengandiko leinargitasun, odol eta historiaz kargatu beharra daukala atzera bere arraz... Hau bai, paradoxa da, aporia ez bada.
‎Birute Ciplijauskaite (1988) kritikari feministak esandakoari kasu eginez, amatasunaren inguruan hausnartzen ari da protagonista, edota Kolodny k dioen modura (Moil 1995: 81), hausnarketa hori eman beharra dauka emakume protagonistak, espero ez zituen egoerei aurre egin behar dielako. Kritika feministaren ikuspegitik bere identitatea berreskuratzen ari den emakume baten aurrean gaude.
2007
‎Ordezkari baten zain zeuden Institutuan, eta Migelen laguntzarik gabe ez zuten deus ere behar bezala kontrolatzeko modurik. Aurki deituko zion Virgiliok, eta izen bat eman beharra zeukan fulamentuzko ekimena zela sinetsiko bazuen.
‎Azken aldian ez zen zinemara joaten, eta ezezkoa eman beharra zeukan berriz. Gezurra erratea ere bururatu zitzaion, baina faltsuan harrapatzen ahal zuen, eta gibeleratu egin zen.
2008
‎Korrontearen kontra joan beharra daukagu. Begira, jauna, jarraitu zuen?, lehorreratu beharreko tokitik haizebe alderantz desbideratzen bagara, auskalo non lurreratuko garen, eta gainera txalupek abordatu egingo gaituzte beharbada; aldiz, bide honetatik goazela korronteak amore eman beharra dauka, eta orduan atzerantz joko dugu itsas bazterretik.
‎Euskararen estandargintzak joan den hogeita hamahiru urteotan aurrerakuntza handia egin duen arren, bide luzea daukagu oraindik ere ibiltzeko. Beste hiru urrats handi eman beharra daukagu Euskara Batua erabat amaitu eta gauzatuko badugu:
‎Urte berekoak dira biak, 1981ekoak, baina 1,88 metroko gizon puska da Burghardt, eta 12 zentimetro baxuagoa Barredo. 12 eraso jo zituen, gutxienez, espainiarrak azken 12 kilometroetan, baina 12 zentimetro 17 kilo gehiago dira, eta Burghardtek 12 pedalkada ematen zituen bakoitzean Barredok 17 eman beharra zeukan. Biak ziren ikasle bihurriak, baina jolastokiko legean...
‎Nire borondate guztia jartzen dut emaitza onak eduki ahal izateko. Bizikletan lehiatzen ibili izanak laguntzen du horretan, norberak bere onena eman beharra baitauka baldin eta helburuak lortuko baditu. Ahaleginaren emaitza izan dela uste dut.
2009
‎Haien emankortasuna ez baitute erabat esplikatzen nagusi diren teoria utilitaristek. Bestalde, esplikazio arrazoizkoa eskaintzen dio militante horien intuizio edo sentimenduetako bati, hau da, gaur eskuartean dauzkagun ondasunak aurreko belaunaldiek edo naturak eskaini dizkiguten dohainak direla, eta horien ordaina eman beharra daukagula, xahutzeko partez.
‎Gizartearen multzo nagusi horrek erreakzionatuko du. Baina erreakzionatu behar du, ez zerbaiten aurka dagoelako, baizik eta herri honi ez bazaio aitortzen bere existentzia eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea, hor pauso batzuk derrigorrean eman beharra dauzkagulako. EAJk bere tokitik zainduko dituen gunea eta diskurtsoa ere bide horretatik joango dira.
‎Hiltzen naizenean ipiniko didaten jantzia, ondo bidean, laster amaituko didate (ez ahaztu nirearekin batera ari direla zeurea ere egiten). Beraz, hurrengo pausoa eman beharra neukan; gainera, medikuek iragarri didatena betetzen bada, datorren hilabetean akabatzen zait epea. Ehorztetxeko bulegoko gizona andre batekin berbetan egon da sartu naizenean.
2010
‎Adibide gehiago eman ondoren, hizkuntzalariak esan zion museoen arduradunari, arazo ilun eta kontraesankor asko? zegoela idazkunetan, eta hausnarketaren berri eman beharra zeukala,, indusketen garaia zabalik dagoelako oraindik? .
‎INDIO. (jaso eta) Hortaz, hurrengo pausoa eman beharra daukagu. Ezin diegu zanpatzen utzi.
‎Madrilera joan aurretik erabakia hartu gabe baldin bazeukan, ordutik aurrera ez zitzaion duda izpirik gelditu. Ihesak ez zeukan zentzurik, bere terrenoan eman behar zion Nicolasi erantzuna, aurpegia eman beharra zeukan, koldarkeriarik gabe. Eta noiz itzuliko zen ez zuen itxita utzi.
2011
‎Ramirezen ustez, Bilduren zerrenden kontra egitean aurreko garaietako aztarna gehiegi daudela agerian geratu da, eta aztarna horiei astindua eman beharra daukate. Demokrazian, politikak beste esparru batzuk ditu, erakundeez gain, nabarmendu du Bilduko hautagaiak, eta indarkeria alde batera uzten duten ekimen guztiak legitimoak dira.
2012
‎Ulertzen dut. Baina aukeratzeko ahalmena dugunok era jasangarrian harrapatutako arrainari saria eman beharra daukagu".
‎Iurgi Caminosenek argi zeukaten hasiera hasieratik guztia eman beharra zeukatela. Lehen bi minutuetan jaun eta jabe izan ziren.
2013
‎Lan baldintzak ere geroz eta okerragoak dira eta gazteriak ez du etxetik irteteko eta bere bizi proiektuak aurrera eramateko aukerarik. Baldintza prekarioen ondorioz, gazteok lanean orduak eta orduak eman beharra daukagu soldata miserable bat eskuratu ahal izateko; eta hori suertea baldin badugu. Izan ere, esplotatuta ez bada, lana lortzea ezinezko zaigu.
‎Lehen fasean gertatu moduan, talde hau onena eta txarrena egiteko kapaz dela erakutsi zuen neurketa honetan ere. Gutxienez garaipena batzeko gauza izan ziren, baina hori bai, hurrengo pauso bat eman beharra dauka taldeak: erregulartasuna topatu bere jokoan.
2014
‎—Bon, il faut faire le dernier tour —esan zuen frantsesera pasatuz. Azken buelta eman beharra geneukala.
2015
‎Gizon hark, pentsatu zuen gero eta haserreago, inoiz ez zuen ematen; hartu bakarrik. Berak eman beharra edukiko zuen. Ramsay andreak ere eman zuen.
‎Dagoeneko gizona zara eta gizon jokatu beharrean zaude. Aurpegia eman beharra daukazu. Baina baldintza batekin:
‎Baina horretaz ari gara gaur, hain juxtu ere. Bakoitzak, gauden lekutik, dugun guztia eman beharra daukagula.
‎Izenen bat eman beharra daukazu; egin ezean, neurriz kanpoko mesfidantza eragingo zenioke. Etsiaren papera dagokizu.
‎–Ez egin hori, esaten diote, eta amore eman beharra dauka berak, obeditzen saiatzen da. Harik eta berriro eskuak kopeta aldera ihes egiten dion arte, eta eskutik heltzen dio inguruko norbaitek, eta hazka egin nahi luke, baina ezin du, estu lotua baitauka benda, eta galarazi egiten baitiote.
2016
‎Hainbat hilabete zelatan izan ondoren, ia lankide zuela sentitzen zuen zaintzaileak, eta nola edo hala bere presentziaren berri eman beharra zeukala pentsatu zuen. Gainera, eguerdiko paseo batean kalean ikusi zuenetik, areagotu egin zitzaion hura ezagutzeko gogoa.
‎On egingo liguke aitortzeak zenbat lan egin den eta egiten ari garen, zenbat esperientzia daukagun pilatua, zenbat aukera irekitzen ari garen, zenbat egitura dauzkagun ondo antolatuta... Balio inportantea eman beharra daukagu horri».
‎«Biak izan dira garrantzitsuak. Baina agortu egin da bidea, batik bat jauzi bat eman beharra daukagulako, eta orain dauzkagun oinarriekin ez garelako gauza jauzi horri erantzuteko». Ez du horrelako aldaketa berealdikorik sumatzen Patxi Baztarrikak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak (EAJ).
‎Hitzordu honen harira kaleratu duten oharra duzue segidan: GAZTERAIKI topaketak eta Herriko diagnostikoaGaur egun, gazteoi modu espezifikoan zapaldu eta miseria eta prekarietatearen amildegira bultzatzen gaituen sistema kapitalista heteropatriarkalaren aurrean Euskal Herriko gazteon alternatiba bakarra iraultza soziala da. Bide honetan, gazteok eragin esparruak biderkatu eta hauetan aurrera pausuak emateko beharra daukagu; ulertuz gure bizitza ekonomiko, politiko, sozial zein kulturalean erabakiak hartu eta errespetarazteko bide gisa AUTOGESTIOAn oinarritu behar dugula.Logika honen baitan sortu zen “Eraikuntza lanetan ari gara” dinamika. Euskal Herriko txoko guztietako gazte mugimenduko kide ezberdinak bildu eta alternatiba errealak sortzera bidean aurrera pausuak ematen hasteko.
2017
‎Nik esan izan dut bertsolariak asko ematen duela, asko eman beharra dauka etengabe galdetzen ari zaio jendea bertsolariari, eskatzen bere iritzia, eta ari da bere sentipenak eta bere argudioak ematen ezta. Niri horrek pentsarazten dit bertsolariak asko elikatu behar duela.
‎Halere, natura ezagutu eta errespetatzeaz gain, beti zegoen gizaki haiengan harekiko lehia eta poliki poliki urtero, sutarako, edo etxeak egiteko, edo armetarako, edo etxe abereentzat larre berriak izateko, naturak pittin bat besterik ez bazen ere, amore eman beharra zeukan. Hori bai, basoko jeinuak, espirituak, gaiztoak zein onak gurtu ondoren, gehiegi haserre ez zitezen.
‎«Amore eman beharra daukat beraien aurrean», esan zuen Mrs Compsonek. «Hain nago erabat horien mende.
‎–Ezkerreko alderdiek estatu mailan toki testimoniala baino ez dute izan, boto emaile gehienek galtzaile ikusi dituzte sarriegi hauteskundeetan. Irabaztekotan, irabazle itxura eman beharra daukazu. Podemos ekoei ez zaie komeni beraien izen ona galtzaileei lotzea, begiak zabalik eta isilik zegoenez, jarraitu egin nuen?.
‎Futbol eskolako jardunaldi batzuetan 10 talde izan ditugu –neska eta mutikoen taldeak–; bi aldagelekin horri erantzun egokia ematea ez da posible izan. Beraz, behin betiko irtenbidea heldu bitartean, aldagela edukitzearen beharrari erantzuna eman beharra daukagu Antzuolako Udalaren eskutik.
2019
‎herrietan, parte hartzen zuen biztanleen batzarretan, eta esku hartzen zuen estatu jeneraletako diputatuak aukeratzeko bilera primarioetan; gainera, senarrak ondasun higigarrietan bakarrik ezar zezakeen bere autoritatea: ondasun higiezinak besterentzeko, emakumeak oniritzia eman beharra zeukan. XVI. mendean ondu zituzten Antzinako Erregimen guztian iraungo zuten legeak; usadio feudalak guztiz desagertuak ziren garai hartan, eta emakumeak ezerk ez zituen babesten etxeko sukaldean kateatu nahi zituzten gizonen nahikarietatik.
‎jarrera horrek porrotera kondenatzen du, ia ia seguru. Otzanenarekin hasi eta harroenarekin bukatu, neska guztiek ikasten dute ezen, gogokoak izan ditzaten, amore eman beharra daukatela. Amak agintzen die ez tratatzeko mutilak kide gisa, ez emateko lehenbiziko pausoa, rol pasibo bat hartzeko.
‎Hona ekarri ditudan testuek argiro erakusten dute neska nerabeak zer helduleku aurkitzen dituen landa eremuan eta basoan. Aitaren etxea amaren erreinua da, legeena, usadioarena, errutinarena, eta neskak alde egin nahi du iragan horretatik; era berean, subjektu subirano bihurtu nahi du, baina, gizartean, emakumetuz baino ezin du eskuratu heldu baten bizimodua; askatzearen truke, amore eman beharra dauka; landare eta animalien artean, berriz, gizaki bat da; aldi berean familiatik eta gizonengandik askatua da, subjektu bat da, libertate bat. Bere arimaren bakardadearen irudi bat aurkitzen du basoen ezkutukoan, eta transzendentziaren figura sentibera, berriz, ordokien ostertz zabaletan; bera da larre amaigabe hori, zerurantz goraturiko gailur hori; segi diezaieke, segituko die etorkizun ezezagunerantz doazen bide horiei; muinoaren goialdean eserita, munduko aberastasun guztiak menderatzen ditu, denak bere oinetara hantxe, eskainiak; uraren pilpiraren bitartez, argiaren dirdiraren bitartez, sumatzen ditu oraindik ezagutzen ez dituen pozak, malkoak, estasiak; bere bihotzaren abenturak promesten dizkiote urmaelaren uhinek, eguzkiaren orbanek, nahasiki.
2020
‎Ez, ni ez naiz gizon lasaia, baina itxura hori eman beharra daukazu. Zelaian urduritasuna erakusten baduzu, galduta zaude.
‎Jose Lizarrabengoa aipatu dut, eta haren berri eman beharra daukat orain, esan dudana ondo uler dadin. Nafarra zen, Elizondon jaioa, eta herritik alde egin beharra izan zuen gaztetan, pilota partida baten gorabeherak tarteko.
‎Ez zidaten nire motiboei buruz askorik galdetzen, beharbada han zebiltzan kanpotar ugariek ematen zituzten azalpenekin aseta zeudelako eta iritsi berri baten jokaeraren atzean egon zitezkeen arrazoiek ez zietelako aparteko interesik pizten. Ez zidaten inoiz inolako paperik edo froga-agiririk eskatu; Espainiako Poliziatik ihesi nenbilela esan nienean ez zen inor harritu, eta ez zitzaion inori iruditu aparteko esplikaziorik eman beharrik neukanik.
2022
‎Dena eman beharra zaukaat eta hala ere… segitu zuen Gorkak berearekin.
‎«Esango nuke erasoaldiren bat prestatzen ari direla». Haren iritziz, «Errusiak egoerari buelta emateko beharra dauka, batez ere Khersongo porrotaren ondoren inbasioa hasiz geroztik larriena izan da».
‎–Tira –esan du Limak– Goazen hemendik. Paulitaren bahiketaren berri eman beharra daukagu lehenbailehen.
‎Aingira sakratuaren bitartez mintzo zaidan indarraren aurrean, amore eman beharra daukat.
2023
‎Eta, hain zuzen, datozen urteetan lorpen horiek indartu eta ikusgarri egiteko beharra daukagula sinisten dugu artikulu hau idatzi dugunok. Euskararen normalizazioan salto kualitatiboa emateko beharra daukagu, jakina denez, baina baita salto kualitatibo hori ematen ari garela sentitzekoa eta ikustekoa ere. Euskaraldiak edo Korrikak sortu duten ilusio hori behar dugu gizarte gisa, eta mota askotako ekintza eta albisteen bidez piz dezakegu poz kolektibo hori.
‎Euskararen normalizazioan salto kualitatiboa emateko beharra daukagu, jakina denez, baina baita salto kualitatibo hori ematen ari garela sentitzekoa eta ikustekoa ere.
‎Kontaketa amaitu eta agur esan baino lehen, azkeneko pasadizo baten berri eman beharra daukadala uste dut. Ez da garrantzi handiko ezer.
‎Gainera, hireak lapur hutsak ditun, esan zion Zmagaren amari; izan ere, gauez etxaldean sartzen zitzaizkion abisatu gabe, eta ahal zuten guztia eramaten zuten: Armada partisanokoak gara, Brinovc andrea, botatzen zioten harro; orain gordeta daukazun piloa eman behar diguzu, agintzen zioten partisanoen intendentziako Zmagaren anaiek; eman beharra daukazu. Baita zera ere; hiri, muturreko bat, horixe emango diat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia