|
Horretarako, kristalezko sabaiak hautsi behar dira, espazio guztietan, aniztasun osoan eta ikuspegi intersekzionalarekin emakumeen presentzia bermatuko duten neurriak ezarriz. Zaintza lanen banaketa erantzukidean aurrera guztiz egitea, justizia printzipioa delako eta emakumeen gainkargak herritartasun osoa egikaritzea mugatzen duelako. Zaintza eta bestelako lan feminizatuen sektore profesionala prekarizatuak balioestea, eta sektore horri gizarte balioa aitortzea, bere baldintzak hobetuz. Emakumeek lidergoetan duten konfiantza, sinesgarritasuna eta eragina mugatzen duten estereotipo eta aurreiritziei aurre egitea. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak desagerraraztea, baita emakumeen aurkako indarkeria politikoa ere. Lidergoan jarduteko praktikak eta moduak deseraikitzea, besteak beste, menderatzean oinarritutako eredu androzentrikoak, zaintzaren denborak eta erantzukizuna kontuan hartu gabe, emakumeen eta boteretik baztertutako beste kolektibo batzuen talentua eta jakintza mesprezatuz, eta talde lana ez baloratuz. Emakumeen eta nesken eskubideak ikuspegi intersekzionala, berritua, erradikala eta eraldatzailea duen agenda feministaren erdigunean jartzea, emakume horiek boterean duten bazterketa sistematikoari aurre egiteko eta desberdintasun arrakalak murrizteko.Horregatik, euskal udalerriok, gure eskumenen markoan, konpromiso hauek hartzen ditugu:
|
emakumeen
lidergoa bultzatzea eta botere berdintasunean egikaritzeko baldintzak erraztea. Estamentu publiko eta probatu guztietan emakumeen ahalduntzea eta parte hartzea sustatzen duten politikak indartzea da helburua, martxoaren 3ko 1/ 2022 Legean, Emakume eta Gizonen berdintasunerako legearen bigarren aldaketari buruzkoan, ezarritakoaren arabera: 1 Emakumeen Etxeak sortzeko prozesu parte hartzailearekin jarraitzea eta proiektua sendotzea.2 Ahalduntze programak eta eskolak baliabide eta leku egokiez hornitzen jarraitzea.3 Mugimendu feministaren eta emakume elkarteen parte hartzea indartzea, emakumeen/ berdintasunaren tokiko kontseiluetan, erabaki partekatuak hartzeko konpromiso sendo batetik abiatuta.4 Berdintasun planean intersekzionalitatea indartzea gure gizartea osatzen duten eremu guztietan, emakumeek beraien aniztasunean duten parte hartze osoa eta eraginkorra finkatzera iristeko.5 Adinaren eta generoaren arabera bereizitako datuak sortzea, 1/ 2022 Legearen aginduak dakarrena kontuan hartuz, neskatilen, neska nerabeen eta emakumeen bizitzetan eragin zuzena izango duten politikak egiteko informazioa emateko.6 Politikan sartzen diren emakumeentzako ikaskuntza eta ahalduntze guneak antolatzea, emakume hautetsien arteko laguntza, elkartasun eta aliantza sareen bidez, adibidez, Basqueskola Sarea, edo beste sare batzuk.7 EUDELeri eskatzea, indarkeria politikoari aurre egiteko protokoloak proposa ditzala, emakumeen parte hartzeari eta erabakitzeko gaitasunari buruzko ikerketa bultza dezala eta ordezkaritza orekatu baterantz egiten diren aurrerapenak babes ditzala.
|