|
emakume gazte hura ikusi ez zuen, bada, begiak urmaelean zituela!; gauza haiek, baina, nobeletan eta pelikuletan bakarrik gertatzen ziren!; Domingok, gainera, saihetsetik ikusten zuen emakumea, primeran ikusten ere, hura bere aldeko izkinan eserita zegoelako; harantzago, banku berean? atso zahar bat zegoen,
|
emakume
gaztearekin zerikusirik ez zuena, antza, ez batak eta ez besteak ez baitzioten elkarri hitz egiten ez begiratzen; eguzkiak, bestalde, sonbreiruan jotzen zuen emakumea, halako eran, non, sonbreiruak proiektatzen zuen itzalaren ondorioz, aurpegia bi zatitan banatuta azaltzen baitzitzaion: goikoa, sudur betinguruak?
|
|
Neska mutilen iruzkinek barre txikiak eragin zizkioten Domingori, eta horregatik ere, menturaz –horregatik ere bai–, inoiz baino animatuago sentitu zen; barne ahots baten presentzia ere igarri zuen orduan, berak ere probatu behar zuela eta probatu behar zuela... baita probatu ere, handik segundo gutxira!; jolas bat zen –ongitxo zekien Domingok hori–, baina, halere, urduri bezala zegoen, tentazioan erori eta kanario zaintzaileari txartel baten eske joan zitzaionean; gero, zaintzaileak kaiolako atea ireki, kanarioak bere egitekoa egin, Domingok zaintzailearen eskuetatik txartela jaso, hari ordaindu, eta, lauzpabost segundora, mezua irakurtzeari ekin zion: ...e batzuekin... plazak zituèn bankuetako batean –bankuko izkina batean– emakume gazte hura ikusi ez zuen, bada, begiak urmaelean zituela!; gauza haiek, baina, nobeletan eta pelikuletan bakarrik gertatzen ziren!; Domingok, gainera, saihetsetik ikusten zuen emakumea, primeran ikusten ere, hura bere aldeko izkinan eserita zegoelako; harantzago –banku berean– atso zahar bat zegoen,
|
emakume
gaztearekin zerikusirik ez zuena, antza, ez batak eta ez besteak ez baitzioten elkarri hitz egiten ez begiratzen; eguzkiak, bestalde, sonbreiruan jotzen zuen emakumea, halako eran, non, sonbreiruak proiektatzen zuen itzalaren ondorioz, aurpegia bi zatitan banatuta azaltzen baitzitzaion: goikoa –sudur betinguruak– gerizpean, eta behekoa –ezpain kokotsak– argitan; baina, argiaren eta itzalaren eremuak bereizten zituèn lerroa garbia zen arren, haien artean ez zegoen hausturarik, eta bai jarraipen bat, ez fisikoa baina bai beste era batekoa –jarraipen metafisiko bat, beharbada–, bi eremuak misterioaren haloak bildu balitu bezala; Domingok ikusten zuèn fotogramak, beraz, gehiago zuen irrealetik errealetik baino; une hartan, gainera, fotogramaren bazterretik urmaeleko zisne bat eta bizpahiru ahate agertu ziren, lerro lerroan zeudenak eta emakume gaztearen norabidean zihoazenak, misterioari misterioa erantsiz; edo hala iruditu zitzaion Domingori, txartelean idatzitako esaldiaren eta begien aurrean zuèn irudiaren arteko kointzidentziak eta bat egiteak bultzaturik edo; Domingo, ondorioz, istant haren magian harrapatuta zegoen, gertatuak kasualitatea baino gehiago behar baitzuen, itxuraz, patuak edo Probidentziak bideratutako zerbait, agidanez; hargatik begitandu zitzaion emakume gazte hura, beharbada, polita ez ezik, ederra ere; edertasun hura begiesten zegoela, baina –atso zaharra bankutik orduantxe altxatu zelako edo–, bihotzak jauzi egin zion; Domingok –beste alor batzuetan bere zalantzak izan zitzakeenak– bazekien, bai, zergatik egin zion jauzi:
|