2016
|
|
Hainbat urtetako lanaren gailurra zen, zalantzakor eta sarritan isilik emakumeek erronka joa baitzioten beren egoera politiko, sozial, domestiko eta erlijiotsuari, egoera horiek kontraesanak sortzen zizkietelako, etsipenak hartzen zituelako eta zuzenean zapaldu egiten zituztelako, bai burgesiako emakumeak, bai hazten ari ziren langile klaseetako emakumeak. Nolanahi ere, Seneca Fallseko Adierazpenak, klase ertaineko emakume zurien dilemaren kontzientzia zorrotz islatzen zuenez, ez zituen aintzat hartzen langile klaseko emakume zurien estutasunak, ezta hegoaldeko eta iparraldeko
|
emakume
beltzen egoera ere. Bestela esanda, Seneca Fallseko Adierazpenak emakumearen egoerari buruzko analisi bat proposatu zuen, eta, han, ez ikusiarena egiten zitzaien agiria idatzi zutenen klase sozialetik kanpoko emakume guztien bizi baldintzei.
|
|
Ez zen atzoko arazoa, hala ere. Grimke ahizpek gogor kritikatu zituzten esklabotzaren aurkako zenbait emakume elkarte, ez zutelako
|
emakume
beltzen egoera kontuan hartzen eta batzuetan aurreiritzi arrazistak adierazten zituztelako, aho bilorik gabe. Esklabotzaren Aurkako Emakumeen Nazio Elkartea sortzeko biltzarra prestatu bitartean, Angelina Grimke bere kasa jardun behar izan zen, bermatzeko emakume beltzak benetan egongo zirela presente, eta ez soilik sinbolikoki.
|
|
Bigarren Mundu Gerra lehertu arte,
|
emakume
beltzen egoera ekonomiko larria ez zen askorik aldatu, lanik okerrenak egitea gutxi ez, eta, gainera, ez zieten jaramonik egiten?. Gerraren atarian, 1940ko erroldaren arabera, lanean ari ziren emakume beltzen %59, 5 etxeko lanetan ari ziren, eta %10, 4, berriz, etxekoak ez ziren bestelako zerbitzu lanetan.
|
|
Bortxaketen aurkako mugimendu garaikidearen hastapenetan, ikertzaile gutxik aztertu zuten seriotasunez
|
emakume
beltzaren egoera berezia, bortxaketen biktima zen aldetik. Orain dela oso gutxi hasi dira horri erreparatzen; hala ere, korapilo historiko batek lotzen ditu gizon emakume beltzak:
|
|
1970eko hamarkadaren hasieran, emakume zuri askok idatzi zuten bortxaketei buruz, baina gutxi batzuek baizik ez zuten aztertu
|
emakume
beltzen egoera berezia, sexismoak eta arrazakeriak biek eragiten baitzieten. Emakume bakan horietako bat dugu Gerda Lerner; hain zuzen ere, hark idatzi zuen goiko pasartea.
|
|
Ia mendebetez, emakume beltz gehienek ezin izan zioten ihes egin etxeko lanari. 1912an, Georgia estatuko etxeko langile baten istorioa bildu zuen New Yorkeko kazetari batek, eta istorio horrexek islatzen zuen zer nolakoa izan zen
|
emakume
beltzen egoera ekonomikoa azken hamarkadetan, eta zer nolakoa izango zen aurrerantzean ere, hainbat urtez. Emakume haren herrian, emakume beltzen bi herenek baino gehiagok ez zuten beste erremediorik izaten sukaldari, umezain, garbitzaile, zerbitzari, saltzaile edo zaintzaile aritzea baino, eta harrapatuta zeuden?(...) esklabotzakoak bezain txarrak edo are okerragoak?
|
|
zirela eta joera, matriarkala? zutela, argitu bainoago lausotu egin dute nolakoa zen
|
emakume
beltzen egoera esklabotza garaian. Alde horretatik Herbert Aptheker historialaria ale bakana da, oinarriak ezartzen saiatu baita, emakume esklaboen bizitza modu errealistagoan ulertzeko.
|