|
Halako asmakeria eta ameskerietan eman ohi ditut arratsaldeak, bazkal garaiko gorabehera eta ezti ozpinen ondoren ama alabak beren zereginetara joaten direnean, ni lo kuluxka lasaia egiteko bakarrik utzita. Hobe nuke bai, lo kuluxka eta biagoetarako moduan banengo, baina oraingo botikak hartzeko lehengo lo eragileak kendu zizkidan sendagileak, eta nire lo zaila lo ezin bilakatu zait, eta honenbestez begirik bildu ezinik ematen ditut arratsaldeko ordu asper luze hauek,
|
egunak
ordura arte ekarri dizkidan aztoramenduak banan banan gogoratzen eta errosario baten moduan aletzen, eta geroxeago ekarriko eta errepikatuko dizkidan izualdietarako nire arima gertatzen, ez baitira berehala amaitzen nire neke eta sufrikarioak, eta nahiago nuke, denik eta latzena izanda ere, pairamen honek oraindik beste zenbat nekaldi izango dituen baneki, Jesukristo gure jaunaren guruzbideak ham... Barkatuko dituzu birao eta arnegu kutsuko gogoeta txoro hauek, Aste Santua ateetan dugu eta horretxek eragingo zizkidan.
|
|
Bere burua engainatzen du, ordea, defentsa sistema hauek betiko direla uste duenak, noraezean dabilen pentsamendua ideia tinko bihurtzen den unea iristen ari da, gehienetan nahikoa izaten da min pixka bat gehiago egitea. ...ixe da Raimundo Silvari gertatu zitzaiona, afaltzeko zikindu zuen baxera gutxi hori garbitzeko tenorean zegoenean, gogoan piztu zitzaion agerikoa zen ideia bat, hau da, argitaletxeak ez zituela hamahiru egun behar izan engainua atzemateko, eta honek superstizio zaharra ezereztuko luke, eta, aldi berean, superstizio berri bat ernetzeko beharra ezarriko luke, ordura arte hamahirugarrena ez zen beste
|
egun
ordura arte errugabe bat energia negatiboaz zamatuko zuelarik. Argitaletxera deitu ziotenean engainua atzemanda zegoen, eta dena erabakita, Zer egingo dugu morroi horrekin, galdetu zuen zuzendari orokorrak, eta zuzendari literarioak egileari deitu zion gertaera absurdoaren berri emateko, makina bat barkamen eskatzen zituela, Ezin zara inorekin fio, eta egileak erantzun zuen, gezurra badirudi ere, Ez da hil ala biziko gauza, oker zuzenketa batek konponduko du afera, eta irri egiten zuen, Begira gizona nondik atera den, orduan Costari bururatu zitzaion ideia, Zuzentzaileak kontrolatuko zituen norbait behar genuke, Costak badaki zertaz ari den, eta ideiak hain harrera ona izan zuen ezen Produkzio buruak berea balitz bezala jaso baitzuen goragoko mailara, eta hain onespen zabala izan zuen ezen hamahirugarren eguna baino lehen pertsona bilatu, aukeratu eta bertaratu baitzen, delako pertsona horrek aginpide eta eskubide osoz erruei buruz ebatzi behar zuen epaiketa sumarisimoan parte hartzeraino, erruak begi bistakoak, frogatuak eta azkenik aitortuak ziren, nahiz eta, aitortzeari dagokionez, errudunaren susmoak eta buru erreserbak onargarria denetik harantzago joan, eta jokabide honek, azkenik, langile berria sumindu, azken roundean piztu zen eraso bortitzak ezin dezake beste azalpenik eduki, Baina merezi zuen bezala erantzun nion, marmar egin zuen Raimundo Silvak bere kolkorako, eskuak lehortu eta etxeko lanetarako jaso zituen mahukak jaisten zituen bitartean.
|