Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2001
‎Urte txarraren iragarpena alabaina, haragi mota sukratu eta gurintsua ekoizten zutenentzat. Irrati, telebista eta egunkarietan, egunetik egunera, leitmotiv krudelen antzera, axuriki egileen negar zotinak mikro eta hostoetan behera lerratzen ziren.
‎Arimarentzat bezainbat gorputzarentzat Argia premiazkoa dela irakurtzen da anitzetan emazteentzat agertzen diren eta medikuaren behatokietan ikuskatzen ahal ditudan aldizkarietan; irudiz fotosintesirik gabe irauten duen hosto lehorra naiz. Lo eskasez iharduki dezaket egunak egunei hilka, baina loaren garrantzia ezin dut nahitara ere ahantzi, laneko zortzi orduetan zehar kolegen ahoetarik betekizun fisiologiko horren inguruko solas bustiak isurtzen hautematen ditudanean.
‎Luis eta bion ondora etortzen zitzaigun, Kasinora bisita egiten genuen aldiro. Euskaraz egunetik egunera gero eta gehiago konprenitzen zuen, eta hobe bera bertan baldin bazen haren kontrakorik ez erratea, badaezpada ere. Igandeetan elkarrekin joaten ginen usotara, mendian goiti, Baldrunera edo Alasetara, eta bidenabar onddo batzuk biltzea ere gustatzen zitzaigun, gero Minesenean berendu afaria egiteko.
‎eta lodituz doala nabari dut egunez egun.
2002
‎Oso arraro dabil azken aldion. Ilundu eta gero bueltatzen da egunean egunean gimnasiotik.
‎– Bai, bai, esaiozu zure seme esker onekoari Cerezo delako hori egunean egunean Bilboko kaleetatik libre ibiltzen dela, jo eta gaur bertan justizia partituz garbitu dezan. Hor daukak, aingeru justiziazale horrek, noren kontra jo hire ezpata.
2003
‎Faxistek Gerra Kontseilu Egonkorra ezarri zuten Bilbon. Eta lanean gogotsu ziharduen, egunean egunean dozenaka lagun epaitzen. Halaxe iritsi zitzaigun Mallonaren epaiketarena, beste epaiketa askoren artean.
egunetik egunera bizitza aspergarriagotzen ikusteko?
2005
‎Beztitzen zen eta zortzietan Racheleneko txirrina jotzen zuen. Egunak egunen ondotik bazihoazen, gerla giro zail horretan nahikoa elkar irudi.
2006
‎Bakardadearen morturik hustasunez beteenean ezkutaturik izan behar du fabrika horrek, ahanzturaren amildegirik zorrotzenean, izuaren gailurrik sakonenean. Eta bakardadean, ahanzturan eta izuan barrena egiten dut aurrera egunez egun. Giltza ezkututik gero eta gertuago sentitzen naiz. Egun batean jakingo duzue nire berri.
‎Jada ez dago salbatuko nauen libururik edo kantarik, ez dago jada ezagutza miragarri baten esperantza liluragarririk. Handik eta hemendik hartutako puskak, bizitzari egunez egun jarraitzeko ahaleginak, alferrikakoak dira erabat. Miguel Indurainek hartu die aurrea produktu kultural guztiei.
2007
‎Ez da hala, mon ami? Egunetik egunera zahartzenago, ez da. Zenbat dituzu gaurgero?
2009
‎Maisua ere jesarri egingo zen liburu lodia zabaldurik, eta haurren begiak(... ezin luzea izan gure gramatika...) leihoetara luzatuko ziren, Casas Baratas egiten ari ziren hargin igeltsero zurginen higidura motel urrunei errepara. Idiak galegoaren aurretik iristen ziren beti, burumakur harri lorrean, lerak egunez egun ailorbean egindako ildo bien erditik. " Soldata horrengatik etorri bihar du gizonak handik honera!", gurasoen komentario haurrek gogoratua.
‎Ez dakigu nola egin, gibelera itzultzea bekatu zaigunean. Nehoiz eztabaidatzen ez ditugun pentsu adarrek zerebroak zitaltzen dizkigute, independentzia politikoaren gaiak, adin piramidearenak, unibertsalismoarenak, migrazioarenak, nagusitasunarenak, funtsezko jabegoarenak, heldutasunarenak, egunetik egunera infantilizatzen gaituzten bitartean.
2010
‎Edonola ere, baimena eman zidaten, eta ordenagailua berreskuratu nuen eguna egun handia izan zen. Harrezkero, hanketan galdutako bizitasuna hatzetan irabazitakoarekin ordezkatu dut.
‎Zer froga gehiago behar zuen? Ez al zegoen argi baino argiago urde horrek arreba xehatzen ziharduela egunez egun. Amaitu ziren amets garaiak, ameskeriak, behingoagatik gizon portatu behar zuela erabaki zuen Dimitrik.
‎Moulinseko isolamenduan egarri grebaren infernuan nengoela, behatxulotik so eginda baino ezagutu ez nuen Kamel islamiarrak ate ostetik egunez egun helarazten zizkidan" atxik gogor!" adoretsuen oihartzun apalak.
‎Orain –erantsi zuen–, ahaztu lehen egunean aberastuko zaretelako ametsa. Tirriki tarraka egin duzue lan, egunetik egunera. Trankil, larritu gabe.
‎Fenomeno hau azkartu baino ez zen egin haurrak sortu zirenean. Familia bat osatzen genuen jada, gure ohituratxoetan murgilduta bizi ginen, eta bere erlaxatze linguistikoa ikusgarriagoa zen –entzungarriagoa esan nuke– egunetik egunera.
Egunetik egunera poliziei aurre egiteko bitarteko berriak asmatzen genituen. Egunetik egunera ontziolako sarrerak babesteko neurri sendoagoak zuzendu genituen, soldatutako altzairuzko xaflak atetzar bihurtuta, gomazko pilotetatik babesteko egurrezko ezkututzarrak jasota.
‎Egunetik egunera poliziei aurre egiteko bitarteko berriak asmatzen genituen. Egunetik egunera ontziolako sarrerak babesteko neurri sendoagoak zuzendu genituen, soldatutako altzairuzko xaflak atetzar bihurtuta, gomazko pilotetatik babesteko egurrezko ezkututzarrak jasota. Polizien tanketen bekaitz, geurea moldatu genuen, ur hodi, tiragoma eta suziriak jaurtitzeko zulo eta guzti.
‎Poliziek ere egunetik egunera oldarkorrago erasotzen baikintuzten, geu ere oldarkorrago jokatzen ahalegindu ginen. Aurrez aurreko esku dantzak inoiz baino odoltsuagoak izan ziren garai hartan, nagusi ziren komunikabideek inoiz baino berri gutxiago zabaldu zituzten.
2011
‎Azken batean, geroz eta gehiago zeukan Bartzelonatik eta geroz eta gutxiago Bilbotik. Gure hiriko auzo txinatarra –han bizi ei zen antibiografoa– Bartzelonako auzo txinatar bilakatzeko borrokatzen ari zen eta, bide batez, desagertzeko, lehenago inoiz existitu ez balitz bezala, hots, egunetik egunera ezerezago eta auzo txinatar gutxiago izateko.
‎Asteazkenean 82.000 zeuden. Eta astearen amaieran 16.000 Haren izen deituren sarrera kopurua, Antartikoko fitoplanktona bezala, egunetik egunera gutxitzen ari zen. Sarrera gehienek, gainera, berarena bezalako izena edo abizena zuen jendearekin zuten zerikusirik.
egunez egun duinduko ditugu
‎Nork nahi zituen beretzat, desleialtasunak, gurasoen zahartzaroa, norbere larruaren laranja azal bokazioa, ilearen galera edo zuritzea, erraien zaratak eta presentzia, gorputzak obeditzeari uztea, pixkanaka edo bat batean, nork nahi zuen seme alabei –etorkizuneko promesa ei diren paralitiko ttipi horiek– dena azaldu behar neketsua guk egindako akats berberak edo okerragoak egin ditzaten funtsean, nork behar zuen hori guztia, organo bitalen traizioa, behiala isil eta diskretu ziren hezurren aldarri zurruna, ingurukoen minbizia edo norberarena," analisi batzuk egingo ditugu badaezpada", hitz batean, nork behar zuen endekatzea, nork behar zuen hori dena, nork ez zeukan soberan bizitzaren erdia, edo hiru laurden. Itxurakeriaz ez mintzatzearren, egunez egun eta astez aste, hilabetez hilabete eta urtez urte geure borondatearen kontra egiten genituen gauzen zerrenda luze, amaiezina. Bizitzak onetik zuena ere, ongi zekien hori Lazkanok, errepikatu egiten zen une jakin batetik aurrera, bizitzak onetik zuenak ere ateratzen zintuen zeure onetik:
Egunik egun, bere masturbazio ariketa zenbat jendek ikusi ote zuen begiratzen jarraitu du, jakin min patologiko egolatra ikaragarriz, porno menpekotasuna aski ez eta, bere arrakastaren menpeko ere bilakatuz. Webgunera igo eta lehen hogeita lau orduetan bakarrik, hogei mila pertsonak deskargatu edo ikusi zuten streaming bidez. Astebeteren buruan, ia ehun milak.
2012
‎Aingeruk gidatu du aitaren kotxe beltz distiratsu erraldoia, aita alboan duela. Egunetik egunera suspertzen ari dela nabari zaio, nahiz eta oraindik zurbil eta pattal dirudien.
‎Lagunartean soilik berreskuratuko ditu izan zen haren hazpegiak, hizkuntza, izaeraren aztarnak, atzerri urrunak egunetik egunera narriatuago, mikaztuago, herriminaren errotarrian ehota, permanentemente gozakaitz, zer gertatzen zaik, zer gertatu zaik, lehen ez hintzen horrelakoa.
‎Ez, Oreretako taberna horretan ez genuen nire urtebetetzea ospatu. Nire urtebetetze eguna egun batzuk lehenago izan zen, eta egun horretan Iruñean nengoela oroitzen dut, Korrikaren amaiera jaialdian. Bertan, Antoniutti parkeko gaueko ekitaldian, agertokitik urrun Ruper Ordorika kantaria topatu genuela xuxurlatzen dit nire memoria aldrebes honek.
‎Enfant terriblearen epatatzeko sindromeak jota. Euskal kulturaren aldeko gure ekinbideak astez aste eta baita egunez egun ere sailkatze politiko murriztaile oro gezurtatzen zuelakoan. Jelkideen kultur politikaren zigortzaile, barkaziorik gabe aztertu eta jipoitzen dugu Lakuatik iristen den proposamen eta ekimen oro.
2013
‎Berrogeita zortzi urte arte ondo eutsi zion gaztetasunari, baina gero arin batean egin zuen beherantz: egunean egunean ilea urdinago jartzen ari zitzaion, haragia eroriago; azala orban ilunez betetzen ari zitzaion, eta aurpegia, bere aurpegi ederra, zimurrez. Batzuetan ez zuen bere burua ezagutzen, zer aldaketa!
‎Egotzitakoak inpentsan hartu zuen gizon gaztea, ez zuen holakorik espero, ez oraino bederen, berarekin lasaiago eta laketago zegoela nabari zuen arren; elkar ulertzearen hasiera liteke? Egunean egunean gehiago maite zuen, ez zuen nahi beste ezagutzen, hala ere, edertasunarekin batera izaerak zeukan gatibu: arranguran ere gozoa, gozotasunean indarra.
2014
‎Euskadi, gudaria, polizia, errefuxiatua, erbestea... helduen mundua egunez egun osatu beharreko mapa desertua zen, eta puntu batetik bestera joateko hitz gakoak ageri zitzaizkion Xabiri. Baina ez ziren bere mapa propioa osatzeko behar zituen hitzak baino garrantzitsuagoak, ezpada bere mapa propio hura osatzeko eragozpenak eta mehatxuak.
‎Orgaren besoei kolpea jotzen nien beherantz, kolpe sikua, eta harrien gainetik egiten zuten gurpilek, sustraien gainetik ere bai. Gero eta harri handiagoak pasatzen ikasi nuen, zulo batzuk, askozaz arinago joan nintekeen, guztiz minduta egon arren, giharrak, eskuak ere ilunago egunean egunean. Gazta zati bi jan nituen goizean.
2015
‎Haur denboran, ikusten genuen etxe guzietan gisa horretako egutegi bat, Euskaldun Gazteria elkartearen urtekaria. Argazki eder batez apaindu kartoizko azala zen, erdialdean egunez egun hostokatzen zen orrixka bloke bat zuena. Urte osoan zehar, egun oroz, egunari zegokion hosto txikia kenduz biluzten zen eta momentu bat iragaten, zela zerbait ikasteko, zela denbora pasatzeko.
Egunez egun, eskuratu bineta bakoitza gainerakoei juntatuz joanen da, pauso bat gehiago, hurbilago bukaeratik. Bihar berrantolatuko ditu, berriz bilduko, ondoko egunean ekipa berriak eraikiko, munstro berriak irabaziko nahiz galduko, partida berriak jokatuko, trukatuko besterik gabe, lagun arteko konparaketa kualitatiboak nahiz kuantitatiboak eginen, liluratuko da superbotereak aurkitu arau, maiteminduko ipurtargi antza duen mamuaz.
‎Huntington gaitzak eragindako dardarak eskutik kirioetara goratuta zebilen Bitor. Gaitzaren sintomak egunetik egunera ezkutaezinago zitzaizkiolako kezkatuta zegoen Saioa, estresak gidatzea eragotziko zion beldur.
2016
‎Eleberriak, eraginkorra izan dadin, kontakizuna lotzen jakin behar du, haririk solte ez uzten ehuntzen ari den oihal erraldoian. Bizitza, ordea, egiten doa egunez egun, mudatzen eta garatzen; eta hari solte asko dituenez gero, egundo ez dakizu nora eramango zaituen. Pertsonaiak benetakoak diren eleberrietan idazleak hautatu egin behar du zer kontatu eta zer ez, biribiltasuna edo sinesgarritasuna lortze aldera.
2017
‎Izen abizen ezagunak dituzten hainbat emakumek sare sozialetan eta komunikabideetan egunean egunean presentzia nabaria dute. Euskarazko komunikabideetan, Berrian eta Argian, gehienbat.
Egunean egunean, dozenaka emakumek artikuluak, liburuak, dokumentalak edo testuak argitaratzen dituzte prentsan, sare sozialetan edo ezein argitaletxe edo ekoiztetxetan; edo parte hartzen dute irratsaio edo telebistako saioetan.
‎“Eta horrela bestelakoak izaten ikasten dute, bakoitza bere bikotekidearekin bizi den bitartean. Egunetik egunera, ordea, gauza handitzen joaten zaie, gero eta gehiagotan bilatzen dute elkar, eta etxean gezurrak handitu, ugaritu, bihurritu ahala, soiltzen, isiltzen, hitz gabetzen doa haien artekoa, errazagoa bihurtzen, elkar ulertzea sakontzen, baina beti ere beste batzuk direlakoan. It is great”.
‎Geroxeagoko ere baditut gordeta sandwich pare bat (oilasko irineztatua brokoliarekin) nire auzoko neska pinpirinaren (tarteka maitaleak gara, tarteka fursuit saltzaileak) hozkailuan. Beraien jabe kaikuek erabateko maleziaz zirikatutako txakur lerdetsuak lehentxeago sakabanaturik eta nahiko lasai zeuden piztien animaliak badatoz begi gorriz nire bila, ziur nagoen arren ez diodala inori deus ere zor, guztiz ziur ez diodala inori iruzurrik egin hainbesteraino obsesionatzen gaituen txanpon makina madarikatuaz baliatuz edo, egunean egunean lehia bizian gaituen maxina alu hau, eta ez diot inori janaririk ostu, ezta ere zigarro habanarrik, are gutxiago inoren neskalagunari desioz begiratu (hau da hau mundu intolerantea!, eta beldurtia), ze ni beti neurera noa (eta jarrera horixe da gehien molestatzen duena, antza); ez, hau ez da kontu garbitze bat, kainismo hutsa baizik, behin eta berriro. Jakina da bere kasa dabilena susmagarria gertatzen zaiola artaldearen begirada zurrunari, eta artaldeko klanen begiradari, eta artaldeko tribuen begiradari, eta artaldeko sekta, etnia, elkarte, fakzio, kuadrilla eta, noski, gaizkile taldeen begiradari.
egunez egun
‎Hau ez da koadriga lasterketa bat; hau ez da" Aizak hi!, egintzak nire lana nire partez!"; hau ez da irrati berri bat erosiz gero egunez egun entzuten dudana aldatuko dut; hau ez da nire ohiturek ez naute definitzen eta beste edozein aldetara begira dezaket eta ez dut azalpenik eman behar eta zu eta zure ingurukoentzat bizkorregia naiz, eta irudi batek mila hitzek baino gehiago adierazten du, eta zenbait agiri ahaztu ditut etxean eta orain banoa, agur. Hau ez da tipo tristea eta enigmatikoa naiz eta nire malenkonia erromantikoak hilezinezko barne arrastoen ondorioetatik, bizipenen azkazal zorrotzetatik, behazunetik, desamodioen injekzioetatik salbatuko nau eta berdin ni neu nigan izatearen eta besteen aurrean zein besteengan izatearen faktuari datxekien arduretatik; hau ez da nire ohea beti egongo da emakumez beteta, plazerez gainezka, eta nire galtza bakeroak gasolio txiskeroez.
‎Hau ez da lehenengo tiro egiten dut eta gero galdetzen; hau ez da Intxaurrondoko kuartela baina ezta ere aldiko Big Brother saioko luxuzko etxe kontratxapatua, ezta ere talk show dekadente okaztagarriaren agertoki nazkantea, garaien adierazgarri dena eta bere biztanleena, gu geu garen horiek, eta gu geu baino beste inor ez. ...tenez, edo antzeko zerbait edo oraindik okerragoa, barne muin eta haragi gu geu ezinbestean hemen eta orain; hau da gure hezur plastifikatuak eguzkitan karramarro gorri distiratsuez betetako igerilekuaren aldamenean, karramarro erabat zaporegabeak ekoizpen super industrialeko negutegietako sagarren gisakoak, zoru baldosatuaren gainean gure buru baldosatuak, eguzki baldosatua gizaki baldosatuentzat egunetik egunera are eta ilunagoak, hutsalagoak, erigarriagoak, damutuagoak, barregarriagoak, buru otzan karratuak dituzten borrero paranoikoak aparteko ordainsaria eskatzen, sortzetik dituzten kaputxen gainetik dotorezia martirizatzaileaz aristokratikoki ikusezinezko modu eta praktikan enkaputxatuak. Hau ez da Delfosko orakulu kasino bihurtua, eta pitonisa ballarak larunbat gauetan beraien buruak trantzera eraman arren, eta makina bat hegaztiri erraiak ateratzen dizkiogula ere, hemen, Las Vegasko auzune periferiko amaiezinetan, sekula ez da izango behar adina gogobeteko gibelik irakurri eta ulertzeko, irakurri eta ulertu, irakurri eta ulertu.
‎Hau ez da minbiziaz, alzheimerraz, eta alboko esklerosi amiotrofikoaz ere libratuko naiz ni, eta beste gainontzeko gaixotasun terminalez, edozein dela ere, eta nolanahiko beste gaixotasun kroniko bat sorraraz dezakeen sufrimenduaz eta minaz libratuko ere, ze nire urrezko hedonismoan korazatuta nago, besteak beste, ezinbesteko nire crossfit, electrofitness, kick boxing eta cardio streaptease saioei esker, eta nire nutrizionista pribatuak eta espirulina dosiek zaintzen nautelako, eta nigan soberako glamourra daukadalako inolako gaitzek nire organismoari kalte eragin diezaion, nire erabateko presentziari, beti izango naiz mota orotako birusetatik libre, infekzio eta sindrome guztietatik, eta nire dealerrak kale gaineko substantzia arrunt faltsutu ezaxolak baino nahasgabeagoak direnak (horrexegatik ere garestiagoak) ekartzen dizkidalako, eta hau beste inbertsio bat da, edozein kirurgia estetiko bezalaxe, beti ere salbu egongo naiz edozein auto istriputatik, ez bainaiz zorigaiztoko halako sareetan erortzen denetakoa, ezinezkoa, badakit nire burua zaintzen, ez beste batzuk bezala, eta nire ondorengoei inoiz ez zaie deus ere gertatuko. Hau ez da berorrengandik desitsatsi gabe urteak daramazun bideojoko hori, eta ez da egunetik egunera harrapatuagoa zaituen apustu etxe digitala; hau ez da sare sozialen gezur arin alaia; eta ez da nire soslai hoberena, exhibizionismo simulatua, eta zaborra ezkutatzen dut, eta ez da ea nork duen luzeagoa, edo ea nork dituen tenteagoak eta desiragarriagoak, eta ez da gurasoei lapurtzen diet eta lagunak engainatzen ditut, eta beti lortzen dut nahi dudana. Hau ez da heziketa txorakeria hutsa da ez baitu deusetarako balio eta, gainera, nik dagoeneko dena badakit eta nire kredoa berehalako utilitarismoa da.
‎Laster arnasarik gabe gelditzen hasi nintzen eta azaroaren 6an erretzeari utzi behar izan nion biriketara oxigeno apurrik iristen ez zitzaidalako. Azaroaren 24an sukarra igo zitzaidan, eta okerrera egin nuen egunez egun. Baja hartu nuen.
‎Hasierako gorputzaldi txarrak eta eztarriko minak sukar eldarniotsu bilakatuz joan zitzaizkidan egunez egun, eta biriketako oinazeaz kexuka hasi nintzenean anbulatoriora joan behar genuela erabaki zuen amak. Nik ez neukan kontra egiteko kemenik.
‎Amak gogor kritikatzen zituen kaleko txutxu mutxuak; jendeak errazegi hitz egiten zuela esaten zuen, baina ez zekien, bere alabaren kasuan, zentzuzko distantzia zein zen. Karmenek ni laztantzea, musukatzea, gela itxi hartan egunez egun aire bera arnastea... gehiegizkoa egiten zitzaion. Aitarekin behin baino gehiagotan liskartu zen horregatik.
‎– Egunetik egunera.
‎Haien begiradapean itxuratzen goaz, haien miatzeetan aurkitzen dugu gure burua, haien mesfidantzak ematen digu identitatea. Egunetik egunera, suntsituta dagoen geure burua berreraikiko dugu haiekiko dialogo isilean, jakin gabe egiten dizkiguten galderei jakin gabe erantzunez, arriskugarriak izan gaitezkeela sinesteraino.
‎Ixabelek xaxatu behar izaten zuen altxa zedin. Egunetik egunera nekosoagoa zitzaion logelatik egongelarainoko bidea. Zenbat eta gehiago Ixabelen beharra, orduan eta esker txarrekoago bilakatu zen, baina Ixabel mespretxua jasateko bezain gainetik sentitzen zen.
Egunetik egunera azkarrago hiltzen hasi zen Ramon. Apetitua galdu zuen lehenik.
2018
‎" Ditxosozko oroimen selektiboa!". Núriak arrazoi ez duela pentsatu nahi du, baina egunetik egunera Machiavelliren jarraitzaileago izanik, ebidentziei kasu gehiago egin lieke eta Núriari arrazoi eman. Arazoa da ea hori egin nahi duen.
‎Dena nire buruak imajinatu duela? Egunez egun. Detaile txikienekin imajinatu dudala dena?
‎entzuleak bertsook gogoan gorde eta kanta zitzala, ahal zela bertsolariaren mezuarekin bat eginez. Bertsoen moldea hautatu zuten idazleak jakitun ziren bertsopaperak erruz saltzen zirena, buruz ikasi, kantatu eta transmitituko zirela egunez egun, urtez urte eta, batek daki, akaso mendez mende ere.
‎Nor zen emakume hura? Zer kontatu gura zigun Bi minutuero, Egunetik egunera edota Irauten haietan. Gu geu ere larru beltzak ote ginen?
‎Simone de Beauvoirren hiru liburuki aurkitu ditu, besteak beste, eta tarte mortuetan hirurak irakurri. Egunez egun jarraitu dute Burgosko epaiketa: Meliton Manzanas hiltzea leporatzen dioten komandoko Mario Onaindia nola aterarazi duten aretotik, Genevako konbentzioa aplika diezaioten eskatu duelako oihuka.
‎Irenerekin gosaltzen du. Levante aldera etortzen diren turista alemaniarrak ikusten ditu izen politak edukitzeko itsusiegiak diren kaleetan promenatzen, egunetik egunera gerri zabalago eta azal gorriago. Inork ez du Fakirra ezagutzen.
2019
‎ari naizela abailtzen egunetik egunera
egunetik egunera gizentze hau zer den
‎gorputza astun, hankak handituta, bihotzerrea..., ohiko sintoma guztiak izan nituen, baina lehenengoz sentitu nuen nire gorputza. Egunez egun sentitzen nituen umeak hazten nire barnean, garatzen. Eta pentsatu nuen, hara!, emakume izateak badu alde ona!
‎Ez dakit nondik datorren usain hau, sunda hau... Egunean egunean nago sikuago, baina inoiz ez naiz ni itsusia izan, ahizpak ere ez. Mon apur bat.
‎Txoriak ere lehen baino gehiago zeudela iruditzen zitzaion Axleri, leihotik begiratuta betiere, baina ez zuen esaten jakingo noiztik aurrera ugaldu ziren. Guztiarekin ere, autoak zirinez beteta zeuden, egunean egunean ugerrago, eta jabe batzuek horretaz seguru zegoen Axle leihotik ikusten zuten euren autoa, nola ugertzen ari zen, nola apurtzen zitzaizkion kristalak, eta ezin zuten ezer ere egin. Barrenak nahasten zitzaizkien, autoak apurka ari baitziren galtzen, erabili gabe, lekutik mugitu gabe.
‎Aitaren heriotza beste zerbait izan zen; beste modu batera bizi izan zenuen; egunez egun joan zen hiltzen, pixkana pixkana, eta ez egun batetik bestera. Oraingoan zerua barruan dagoela iruditu zaizu; gure barruan eta ez kanpoan hilko bagina bezala, gainerako guztiak bizirik irauten duen bitartean.
egunez egun, ele galduak.
‎Gozatu, irakurle, bere sortzaile pertsonalitatea egunez egun afirmatzen duen artista honen lehen bi obrekin.
‎Hori izan zen tratua: ez zegoenez denbora askorik, egunez egun gauzatu zen prozesua nolabaiteko dialogo batean. Batzuetan erotu egin nuen, baina azkenean bidali zidan testua eta hor hasi zen lanketa definitiboa.
2020
‎Gure sesioak ugaltzen joan ziren, egunetik egunera lazten, eta garbi ikusten nuen zuzenean amildegi batera gindoazela. Orduan astindu bat eman nahi izan nion nire artista karrerari:
‎Garagardoak bata bestearen atzetik. Apirilean gauden arren, egunetik egunera sarkorragoa den beroa. Taldeko hirugarren hanka dugu gogoan, Kapelu, “zertan ariko ote da orain? ”, “tabernan lanean, zertan ba”.
‎Eta gutxitan eduki dut berriro sentsazio hori. Bai eduki dut inoiz, baina San Roquen sekula iristen ez zen bidaiaren amaiera horrek, Sevillan egunez egun luzatu genuenak ostera, gure norabideak erabakitzeko kapaz sentiarazi gintuen. Ikusi genuen gure esku zegoela.
‎Eta azkenean, egunez egun joan ziren sortzen testu zatiak, eta haiekin obrak behar zuen dramaturgia. Prozesuan ikusi nuen zerk balio ahal zion proposatzen nionetik, eta berak, zer erreklamatzen zigun.
‎Esan gabe doa, erronka pertsonalez gain, Leire eta Erikarekin hartutako lehen kafe bileratik sentitu nuen haiekin lan egiteko zirrara, pasioa eta jakin mina. Han ikusten dut neure burua oraintxe, ahapeka nolaostiabukatuduthonetan esanez beste behin ere, bi artista puska haiekin beroketa dantza egiten disko musikarekin; haiek beren korporalitatea bilatzen, gozatzen, egunez egun elkarrekiko lotsa galtzen. Ni nire mitxelinak yogaren erritmora izerditzen, eta haiei segundoero espiatzen, horrelako prozesuetan ohi dudanez:
‎Osaba Juanek esaten zuen bezala, maitasuna ez da muxutan neurtzen! Maitasuna egunez egun erakusten da. “Maite zaitut” gutxiago eta ardura gehiago.
2021
‎Hannah Arendtek, halatan, gaizkiaren banalitatea deituriko kontzeptua orraztu zuen, begi bistan neukan hirukote malefikoari aplikatzen ahal niona nik ere. Tragiko jarri gabe, nahiz eta auzia halakoa zen, emazte gazte batek sei urtez bederen kalbarioa jasan zuen, egunez egun, inguruan nehork ezer sumatzen ez zuela. Etsipen zirrizta batek urratu ninduen.
egunak egunekin erretzen
‎Leihotik begira egongo gara ama eta biok aitaren etorreraren zain, egunetik egunera geroz eta egonarri eta maitasun gutxiagorekin.
‎Ez dut pentsatzen etorriko denean. Soilik aurrera noa, egunez egun, etorkizun urrunean pentsatu gabe”, idatzi zuen egunerokoan.
2022
‎Lehen pauso apal bat baino ez ziren izan topaketak, erronka itzelak baititugu aurretik, egunez egun, herriz herri gorpuztu beharrekoak, eta ekarri dutenak geure jarduteko modu batzuk, pentsatzeko modu batzuk eta sinbolizatzeko modu batzuk desikastea, beste modu berri batzuk geure egitearekin batera. Geure esku dago liburuxka honetako hitzak haizeak eraman ez ditzala; geure esku dago erretorika huts izan ez daitezela; geure ardura da, bada, hitz kateatu hauek gorputz kolektibo bihurtzea.
‎“Erradikal” hitzari zerion kutsu peioratiboa erauzi nahi genion, eta edukiz bete nahi genuen atzera; geuretu egin nahi genuen, nolabait. “Erradikal” hitzak, finean, erroei egiten baitie erreferentzia eta guk argi baikeneukan eta argi baitaukagu egunez egun zapaltzen, jazartzen, bortxatzen, jipoitzen eta erailtzen gaituen sistema hau aldatzekotan ez dela aski azaleko aldaketatxoekin edo makillaje ukituekin, ezpada ezinbestekoa dela oinarri oinarrira jotzea. Bestela, Maialen Lujanbiok behinola Faktoria irratsaioan kantatu zuen moduan, “dena aldatzen da aldatzen ez den oinarri baten gainean”.
‎Ez zaituztet zain eduki nahi… Goza dezazuela testu honekin nik bezainbeste, egunez egun, entsegu gelan, Iñaki Rikarte paregabearen alboan “Igor” antzezlanaren nahigabeko protagonista hezurmamitzen zuela gozatu nuen bezainbeste. Bada antzerkia irakurtzea “nekeza” iruditzen zaionik.
‎Aspektu honek eragin zuzena du emakume nekazariez hitz egiten ari garen honetan beraien aienatzearekin, zentzu guztietan. Aspaldiko kontuetan argi ikus dezakegun gauza bat da, baina ustiategi familiarretan egunez egun diharduten emakumeengan oraindik eragiten duen kontu bat dago: lanen izaeren eta espazioen genero banaketa, eta emakumeei dagozkienen likidotasuna.
2023
‎Panpina aurpegia duelako neskatzat hartzen zuten txikiagoa zenean eta ilea mozteko eskatu zion. Arras moztu zuenetik ez da horren ilehoria gaztaina kolorekoa bihurtu zaio ilea; hezur finak ditu eta gorputza egunetik egunera ari zaio luzatzen. Liburua gorde du eskolara joateko ordua iritsi denean, bere kasa abiatu da, oso handia dirudi.
‎Nolakoa da egunez egun besteren proiektuetan antzerki irakasle izaten saiatzen denaren errealitatea. Nolakoa antzerki hezkuntzan lan egiten saiatzen denaren bizipena?
‎Baina, batez ere, saioaren errepaso mental bat egiteko ohituraz hitz egin genuen sarri. Egindako akatsak, nola hobetu… hori baita norbere ofizioan gainditzeko bidea, eta egunez egun, plazaz plaza, entzuleari saio bikainak eskaintzeko egin beharreko lana.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egunez 34 (0,22)
egunetik 21 (0,14)
Egunetik 10 (0,07)
egunean 8 (0,05)
Egunez 4 (0,03)
Egunean 3 (0,02)
eguna 2 (0,01)
egunak 2 (0,01)
Egunak 1 (0,01)
Egunik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia