Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2001
‎Luis eta bion ondora etortzen zitzaigun, Kasinora bisita egiten genuen aldiro. Euskaraz egunetik egunera gero eta gehiago konprenitzen zuen, eta hobe bera bertan baldin bazen haren kontrakorik ez erratea, badaezpada ere. Igandeetan elkarrekin joaten ginen usotara, mendian goiti, Baldrunera edo Alasetara, eta bidenabar onddo batzuk biltzea ere gustatzen zitzaigun, gero Minesenean berendu afaria egiteko.
2003
‎PP alderdiak, CIU lagun duela (abstenitu egin zen martxoan), nahiago izan du kontu horri buruzko Europako gomendioren baten zain geratu. Esan gabe doa, Espainiako Diputatuen Kongresuan zerbait arautzeak erraztu egingo zuen abokatuen eta epaileen zuzenbidezko lana, zeren egunez egun gero eta langile gehiagok nozitzen duen kaltea baita. EAEko Legebiltzarrean, oraintxe ari dira gorabehera horren gaineko ponentzia bat eztabaidatzen, eta, dirudienez, datorren ekainerako landua izango dute mobbingari aurre egiteko txostena.
2005
‎Europako Batasunak 48 orduko muga ezarri dio asteko lanaldiari. Hala ere, egunez egun gero eta salbuespen gehiagok gainditzen du muga hori, lobby industrialen presioaren ondorioz, betiere erabakia aldez aurretik langileekin adosten bada. Orain arte, Britainia Handiak izan ditu 48 orduko mugatik gorako salbuespen gehienak, baina jauzi hori gero eta nabarmenagoa da Europako beste hainbat herrialdetan.
2006
‎Pozoiaren inguruko ikerketak gero eta aurrerago doaz, eta egunetik egunera gero eta animalia gehiago jartzen dituzte zientzialariek mikroskopioen azpian. Denetariko animaliak:
2008
‎Oso zaila izango zela uste nuen, baina, tira, aste honetan entrenatu naiz; egunetik egunera gero eta gogorrago, gainera. Mina sentitzen dut oraindik ere, baina ziurrenik lehiatu egingo naiz.
2009
‎Baina distrakzio maniobrak funtzionatzen segi dezan, hedabideak elikatu behar. Eta Gargantua aseezinok egunetik egunera gero eta gehiago eskatzen dute. Zein ote hurrengoa, ogia erosi aurretik indarkeria gaitzetsi behar izatea?
‎Azken urtean guztira, 32.334 lagunek gizendu dute egunean egunean gero eta potoloago dauden langabeziaren zerrendak, izan ere, aurreko urtearekin alderatuta igoera, %38, 81ekoa izan da.
2010
‎Praileaitz dut orain gogoan; haitzulo aparta Europa osoan ere, salbuespena. Deban dago; eta harrobi batek egunetik egunera gero eta gehiago itotzen du. Gizartea bere osotasunean haitzuloa babestearen alde azaldu zen.
2011
‎Auzoz auzo joaten gara gazteak dituzten arazoez galdekatzen, eta arazo horiei irtenbide bat ematen saiatzen gara. Egia da auzo horietan ez dugula anaiek duten babesa, ez eta beraiek dituzten baliabideak, baina egunetik egunera gero eta sostengu zabalagoa daukagu. Gure mugimenduak, sare sozialetako babesetik haratago, jada 25.000 kide dauzka, eta kide horiek, hilero bazkide saria ordaintzeaz gain, kalean ari dira lanean.Ba al duzue politikara salto egiteko asmorik. Une honetan ez, agian hemendik lau edo bost urtera.
‎DNAren analisiak, material genetikoa, elikagai baten benetako nortasuna modu fidagarrian ezagutzeko modu bikaina dira. Arlo horretako etengabeko ikerketa lanaren ondorioz, egunetik egunera gero eta metodo eta tresna sofistikatuagoak erabiltzen dira. Aizunketak Madrilgo Alcalako Unibertsitateko ikerketa talde batek elektroforesi kapilar bidezko prozedura analitiko bat garatu du.
‎Baina lurrikara gertatu ondoko astean zehar izandako eboluzioa ikusi besterik ez dago. Informazioen larritasuna modelaturik agertu zaigu, egunetik egunera gero eta datu larriagoak emanez, istripuaren arrisku maila etengabe goratuz. Benetako larritasunaz jabetzeko, harturiko neurriak interpretatzen ibili behar izan dugu.
‎horixe nire omenaldia, bide okerretik baztertu ezin izan nuen neskarentzat. Egunetik egunera gero eta dosi gehiago eta handiagoak hartu behar izaten ditut: horregatik, egun hauetako larritasunak eta ezinegonak.
2012
‎Josebaren gaitasuna, aniztasuna eta talentua itzelak iruditzen zaizkit. Diskoz disko, elkarlanetan, talde partaide gisa edo bakarlari moduan pilatzen ari den ondare musikalak ez du mugarik, eta egunetik egunera geroz eta preziatuagoa egiten zait. Oso Banda hau izebergaren punta besterik ez da, punta distiratsua eta ederra baldin bada ere.
Egunetik egunera gero eta liburu denda gutxiago daude hirien erdigunean.
‎Orduan bihurtzen dira enpresarentzat abantaila konpetitibo. Eta ez dago ahazterik egunetik egunera gero eta garrantzitsuagoa dela premiazko gaitasun funtsezko horien zakuan aktibo emozional jakin batzuk hautatzea eta txertatzea, lidergo faktoreak produkzio prozesurako balioz eta esanahiz beteko dituenak.
‎–Jane, egunetik egunera gero eta ederrago zaude. Baina, ez al da goiz zuek erne egoteko?
2013
‎Wikipediak zortzi urte bete zituen urtarrilaren 15ean, eta egunetik egunera gero eta handiagoa eta osatuagoa da, jendeak borondatez egiten duen ekarpenari esker.
2014
‎pobreen kopurua zein den, pobreziaren ezaugarriak zeintzuk diren, zer egin daitekeen pobreziari aurre egiteko, nola eman diezaiekegun duintasun apur bat pobreenei... Baina noski, egunez egun geroz eta murrizketa gehiago baldin badaude, eta behar gorrian dagoen jendeak murrizketak pairatzen jarraitzen baldin badu, Caritasen zenbakiak ez dira boterearen gustuko izanen. Nola iritsi gara egungo egoerara?
2015
‎Horrela, jarduera errepresiboarekin eta euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen urratzearekin jarraitzeaz gain, bake elkarrizketari uko egin zion, konponbide prozesuari kalte handia eraginez. ETAk Espainiako zein Gasteizko gobernuen aurrean egoera zuzentzeko gestioak egin zituen, baina ordurako PSOEk prozesua desitxuratzeko eta usteltzen uzteko erabakia hartua zuen, egunetik egunera gero eta ageriago gelditu delarik?.
‎7 Ziur Arkitekturan eta Urbanismoan egunez egun gero eta hibrido edo «transgeniko» gehiago eraikitzen egongo direla, horrelako alaitasun postmoderno baten arnasaz, eliza, bestelako funtzio profanoekin gurutzatzean konbinaketa kaleidoskopiko bitxiak sorraraziz, baina ez dut «Jesu» parrokian gertatzen den bezalako mutante binariorik ezagutzen. Adibidez, Cuencan, Alejandro de la Sotak() San Esteban Protomártir parrokia eliza izan behar zuenaren proiektua (1960, Maiatzak 10) aurkeztu zuenean, «1ª Mención de Honor» saria jaso zuen, baina ukatua izan zen haren lana, tenpluaren sotoan hitzaldi areto bat proposatzen zuelako, eta «Canon 1164» delakoak, bere bigarren artikuluan debekatu egiten zuen eraikuntza erlijiosoen azpian funtzio profanoa zukeen espazio oro jartzea.
‎Argiteria publikorako petroliorik ez zegoen. Egunez egun gero eta eskasagoak ziren ikatza, haragia, olioa, tabakoa, ardoa. Harresiek itxitako hirian sukar tifoideak eta disenteria hedatzen hasi ziren.
2016
‎Gaur egun, gure zorionerako, mundura irteteko ez ditugu jada ezinbesteko espainola eta frantsesa, eta erne jokatzen badugu, ingelesa erabili ahal dugu gure laguntzan, horren estu itotzen gaituzten espainola eta frantsesa egunetik egunera gero eta gehiago baztertu ahal izateko gure bizitzetatik (ik. ingelesari eskainitako 4 atala).
‎Ondoren datozen gorotzak ez dira oso desberdinak: kolore berdexka dute, egunetik egunera gero eta argiagoa, eta purea pure batena bezalakoa da. Haurtxoa amaren esnearekin elikatzen bada, bizitzaren laugarren eta zazpigarren egunaren artean, kolorea aldatu egin daiteke berdetik tonu lodiko edo horixkaraino.
‎Arduratsuagoak izan genuke eta hurrengo urteetara begira txukunago jokatu. Bestalde, egunetik egunera gero eta gehiago entzuten dira emakumeenganako erasoen kasuak. Harrigarria da, atzera baikoaz arlo horretan.
2017
‎Machine learning, edo gaztelaniazko ikaskuntza automatikoa, adimen artifiziala da, eta, horri esker, ordenagailuek datuak aztertzeko eta ezagutza berriak lortzeko teknikak lor ditzakete. Egunetik egunera gero eta presenteago dago finantza eta enpresa maila altuetan hartzen diren erabakietan. Baliteke urte gutxiren buruan ia giza adimena duten makinak edo ordenagailuak egotea, esperientziatik ikasiz eta ez programazioz.
2018
‎Norabide horretan, egunetik egunera gero ta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.
2019
‎Lehen momentutik konturatu ginen egunetik egunera gero eta errefuxiatu gehiago ari zela iristen eta ez zegoela haiek artatzeko ezer. Egun batzuez Piarres Lartzabal Sokoako apezaren etxean egoteko aukera izan nuen, Amadeo Rementeria erbesteratu eta burkidearekin batera.
‎Telesforo Monzon eta Piarres Lartzabal jo ohi dira errefuxiatu politikoak laguntzeko Anai Artea elkartearen sortzailetzat, baina beste batzuek jarri genuen martxan 1969an. Egunetik egunera gero eta errefuxiatu gehiago ari zen iristen Donibane Lohizunera, eta egoera ikusita, etxe bat alokatu genuen peoi lanak eginez irabazitako dirua erabiliz, altzariz bete eta ihesean zetozenak babesteko. Hura izan zen erakundearen ernamuina.
2020
‎Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari;" Ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek", dio Errigoraren aurkezpen orriak. Bi kanpaina egin ohi dituzte:
2021
Egunetik egunera gero eta gehiago ikasten zuen. Ikasi zuen, abiadura bizi bizian joanez gero, zut aerodinamiko batek lagundu ziezaiokeela ozeanoaren gainaldetik hiru metrora habitatzen zen arrain bitxia eta goxoa harrapatzen:
‎Zalantzarik ez dago azken egunetako egoera makurrenean direla Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako sare asistentzialak. Asteotako kutsatzeak nabarmen ari dira eragiten ospitaleetan, eta egunetik egunera gero eta gehiago dira ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan erietxeratutakoak ere. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, oraintxe 197 paziente larri daude Hego Euskal Herriko ospitaleetako zaintza berezietan, herenegun baino zortzi gehiago:
‎Hala, egunetik egunera gero eta agerikoagoa da joera; hori berretsi zuten atzo Hegoaldeko osasun agintariek emandako datuek. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak guztira 7.306 proba egin zituzten herenegun COVID detektatzeko, eta 395 kasu zenbatu zituzten horietan.
Egunez egun gero eta inbentario eta katalogo hobeak jartzea haien eskura, bai kontsulta gelan, bai artxiboaren web orri berrituan.
‎Denok pairatzen dugu. Egunez egun gero eta zikinagoa den kontu batean nahasita sentitzen gara. Izu sentimenduaz ere mintzo izan da:
‎Leihotik begira egongo gara ama eta biok aitaren etorreraren zain, egunetik egunera geroz eta egonarri eta maitasun gutxiagorekin.
2022
‎lehenik, egunetik egunera gehiago izatea. Gako nagusia da egunetik egunera gero eta jende gehiago erakartzea. Bigarrenik, indarrak artikulatu behar ditugu; Kataluniarekin, baina baita estaturik gabeko gainerako herriekin ere.
‎Prozesu honi segida ematea zera da, mugimendu feministari eraso egitea. Kriminalizatu nahi gaituzte deserosoak garelako, kalean jarraitzen dugulako, hazten ari garelako eta gure diskurtsoa aurrera doalako; egunetik egunera gero eta gehiagok dakitelako bizitza duina ez dela posible sistema honen pean[...]. Hala erakutsi dugu berriz ere aurtengo M8an, mobilizazio masibo batean kalera irtenda, gaur salatzen ari garen osasun krisiak, desmobilizazioak eta errepresioak ez dutelako borroka eta militantzia feminista bukatuko».
‎Euskararen aldeko askotariko herritarrak saretzeko eta proiektuak aurrera eramateko. Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari diren herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dute" Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako".
‎Afizionatuetan jokatutako guztia irabazi zuen, Baikoko pilotarien greba tartean zela, eta joan zen urtean, 2021ean atzera ere Baikorekin profesional hasi eta gero, egungo izen handietako bat da. Bere atzean egunetik egunera geroz eta ezagunago den Egoitz Carrion Ninatanta prestatzaile fisiko irurtzundarra dago.
‎–Oreztaz beteriko masailak, ile harroa... –Lima errepasoa egiten hasi da sudurra zimurtuta– Egunetik egunera gero eta luzeagoak diren hanka meheak... –esan du galtzen barrenak belaunetaraino igo bitartean– eta ileak!
‎Nik, zaindu ahal izango nuen, bizitza eramangarriagoa eskaini ahal izango nion, maitasuna eman, baina egun batean tximiniara hurbiltzen hasi zen, ez dakit oso ondo nola, ez baitzen gauza ibiltzeko. Hala ere, arrastaka joaten zen suaren epelera, baina egunetik egunera gero eta gehiago hurbiltzen zitzaion suari, eta apartatu egiten nuen beldur nintzelako erre egingo zela, mina sentituko zuela. Eta egun batean, ikaratuta, zeren, gainera, nire txakurrak jateari eta edateari utzi zion, nire lagun batengana eraman nuen ikus zezan, albaitaria da-eta bera, eta esan zidan txakurrak sufritu egiten zuela, hilda zegoen gorputz batean bizi zelako sufritzen zuela, eta hori izugarria zen, hori kartoizko kaxa estu batean entzerratuta egotea bezala zen, bi zulo mundua ikusteko eta munduan parte hartu ezinda, eta ulertu nuen ezen egia bazen animalia hura maite nuela, egia bazen zaintzeko hartu nuela, egin nezakeen gauza bakarra haren sufrimenduari amaiera ematea zela".
2023
‎estatuak eskrupulurik gabe erabiliko ditu eskura dituen tresnak egungo statu quoa aldatzeko edozein saiakera saboteatzeko. Egunetik egunera gero eta jende gehiago konturatzen da sistema bat eraiki dutela beren ilegaltasunak babesteko eta haiei aurre egiten dietenak zigortzeko. Hein handi batean, hori gertatzen da batzuek aurre egiten dietelako haien jokalekuan bertan ere, egiten dutena agerian uzteko.
‎Irailean, BERRIAk proiektuaren berri eman zuenean, dozena bat ziren. Bi hilabeteren buruan, 35 dira dagoeneko, «eta egunetik egunera gero eta proba gehiago dira interesa dutenak, galdezka datozenak», nabarmendu du Gotzon Idirinek, egitasmoaren bultzatzaileetako batek. Iragan larunbatean elkartu ziren lehenengoz proba horien antolatzaileak Durangon (Bizkaia), Etiketa Berdea jendaurrean aurkeztu eta lehen batzarra egiteko.
‎–Hobe behingoz infernu zulora joango balira! Baina egunetik egunera geroz eta indartsuago daudela ematen du.
‎Aaiunen zegoen orduan eta gauerdian alde egin behar izan zuen etxetik. El Ualik hasieran jaioterrian geratzeko mezua helarazi zien sahararrei, erresistentziara batzeko, baina egoera egunetik egunera gero eta latzagoa zen. Tankeak hirietan sartu ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia