Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎Xanek barre samur, enigmatiko bat egin zuen. " Egun bi zeramaat hemen", esan zuen;" bart Etxartenean izan ninduan... Esan zidatean Henri eta biok han izan zinetela...".
‎Ez zuen ulertu ahal izan: bezperako edo egun bi lehenagoko, berari noski eskapatzen zitzaion zer edo zertaz ari ziren eta. Bestalde Lazaro lagun haietako bati espainolez ari zitzaion.
2001
‎Sutondoan elekari, anitzetan kantari, so kliska tximistatsu batez gerizatzen zituzten borobil zuri hazi berriak. Imajinatzen nituen ondorioz, egunean bietan, olaren hegaspeko taula luzeko aire zorrotzean, gasna bakoitzaren inguratzen, gazitzen eta esku ahur lerdenaz garbitzen, maiatz bukaerako haize karroindatuak lagun.
‎Bi hilabetez eta egunean bitan
2002
Egun bi eman ditu zurean, hiru edo lau orduko loaldiak egiten, larru kontuei muzin. Galtzaile ikusi duzu zeure burua hamaika garagardo latak inguraturik, besaulki batean hankalatraba, dantzan ibili direnei begira.
‎Frantsesak ez zekien deus, egun bi lehenago iritsi baitzen Miarritzetik. Aguilerarekin berriro berba egin nahi zuela errepikatu zion lotinantari, Bolini berari deitzeko.
2004
‎Egin ziotean nolabait konpondu eta kaderaren alde bakoitzean mariposa bana jarri. Orain gau eta egun estututa eraman behar izaten ditik mariposa horiek, bestela ezin dik arnasarik hartu; egunean bitan, berriz, lasatu egin behar izaten ditik, bestela liseriketa txarrak eta, ez baitu libratzen."
2005
Egun biren buruan ekarriko dituzte laborategitik.
‎Esan diot, jauna: egun bi barru ekarriko dituzte argazkiak laborategitik...
‎Horma garbitzaileek ez dute gaur lurpeko pasabideko pareta zurian esaldirik topatu. Pintura zuria besterik ez, haiek egun bi lehenago zuritutako horma zurbil berbera. Harritzekoa.
2006
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak ... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
‎Gero ikuzgailua ireki eta aitonaren izarak atera zituen. Euriarekin egiazko arazoa zen, aitonari azken boladan egunero aldatu behar zitzaiolako beheko izara, gutxienez, batzuetan egunean bitan ere bai, eta gero orduak eta orduak behar izaten ziren lehortzeko. Valentinak jangelako mahai gainean zabaltzen zituen, edo bi aulkien artean, eta azkenik jangela zen elurrak harturik zegoela zirudiena.
‎Iritsi eta egun bi geroago izan zen. Eguerdian.
‎Laster beste hamazazpi gazte bildu zitzaizkien. Egun biren buruan beste hamalau edo hamabost zuri akabatu zuten.
2010
‎Espainiako segurtasun indarrek hiru egunetan bi lagun hil zituztelarik, lantegiak, ikastetxeak, dendak itxita eta kaleak sutan zeudela, PSOEk Jose Barrionuevo Barne ministroa bidali zigun Euskaldunara bertara. Lopez gobernadorearen mehatxuak bere egiteaz batera, Poliziak ordura arte baino zorrotzago jokatuko zuela esan zigun komunikabideen bitartez.
2011
‎Apolok arduragabe dirudi, ez omen daki ezer atentatuaz. Den dena kontatuko nioke, baita egun bi lehenago Guardia Zibilaren Burgosko kuartelean leherrarazitako bonba furgonetarena ere. Ihes egiteko desioa aitatu gabe, noski.
2014
‎Carreroren autoa lehertu baino egun bi lehenago, 37 ordu lehenago, zinera joan ziren komandokoak, abenduaren 18an. Eginda zeuden gauza guztiak, tunela, lehergaiak, ez zuten beste ezer prestatu behar.
‎Baina 38 urte lehenago ere sartu zen, marokoar batek San Ignacio elizatik etxeraino jarraitu zionean... Edo hil baino egun bi lehenago, azaroaren 6an, Hassan II.ak 350.000 marokoar bidali zituenean Mendebaldeko Sahara okupatzera. Martxa Berdea esan zioten.
‎Urte bereko abenduan, ordea, 24an, data ere ez da kasualitatea, etxalde batera sartu, jabea kolpeka hartu, belarriak ebaki eta hil egin zuten. Egun bi geroago txakur hilak zintzilikatu zituzten zutoinetatik Limako hirigunean. Poliziak pentsatu zuen dinamita zeukatela txakurrek tripetan, baina kartelak baino ez zeuden:
‎Bakarrik nago orain hemen, eraikin osoan, badakit, askotan esan izan didate. Ez dakit jaten ematen didana eraikinean bizi den, eraikinean egiten duen lo, ala jatorduetan etortzen den, egunean bi aldiz. Jatekoak hotz heltzen zaizkit ia beti, epel inoiz...
‎Bost egun ziren kamiseta harekin, gezurra iruditu zitzaion une horretan, ia zazpi azken dutxatik, kalera irten zen azken egunetik. Egun birik behin aldatzen zituen normalean kamisetak, alkandorak, galtzerdiak, dutxatu egiten zen, zatika garbitu, besapeak, ilea, baina ez azterketetan. Izerdi usaina gorabehera, jantzi egin zuen kamiseta; harekin ikasi zuen, harekin egingo zuen azterketa.
‎Irailaren 12rako beste zita bat zuten, beste etxe bat, ikusi gabeko etxeak beti ziren onak. Eta egun bien tartean, zita bien tartean, etxe bien tartean, Dorre Bikiak bota zituzten New Yorken. Hainbat lagun hil zen, ez gerra txikietan baino gehiago, gerra txikienaren laurdena beharbada.
Egun bi geroago Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala hil zuten Angelun, Batallón Vasco Españolek hartu zuen hilketa bere gain. Eskumako egunkari batek idatzi zuen ordea, Batallón Vasco Españolek atentatua bere gain hartu arren, ez zela egia.
2016
‎Aurreko albistea agertu baino egun bi lehenago, beste batek jakinarazi zigun Nafarroako Gobernuak, hauteskundeak baino egun gutxi batzuk lehenago, onartu zuela Aroztegiako PSIS delakoa (hainbat udali eragiten dion plan sektoriala).{ 39}
‎Euskaldunak! Dutxarako egun bi itxaron behar, hiru egunean behin izaten ei zen. Ez zegoen agoantatzerik, hondarra gorputzaren txoko guztietan sartzen da, sekulako azkura.
2017
‎Axi isil isil doa CDaren marmarraren magalean aterpeturik. “... Eta gaur egun bi oroimen mota desberdintzen dira, hau da, lehendabizikoa, epe motzeko oroimena; bigarrena epe luzekoa. Gainera, hainbat adituk uste du bat zein bestea gordetzeko sistemak desberdinak direla, alegia, garunaren baliabide, egitura eta zirkuitu neuronal desberdinak erabiltzen ditugula.
2018
‎Fibromialgia nozitzen du Irenek eta eguraldi lehorra komeni zaio, horregatik aldatu dira Ireneren pentsio koxkorrarekin biak Torreviejara. Dario zakurra ateratzen du paseatzera egunean bitan. Egunkariak erosten ditu, titularrak gainetik eta kultur albisteak xehe xehe irakurtzeko.
2019
‎Nekatu egin nintzen, zertarako ahalegin hori... Egun birik behin hasi nintzen etortzen, hiru egun uzten nituen etorri gabe, lau, zortzi behin... Lanak nituen, zuzendaritzan, lotsa ematen zidan, lantzean behin etortzen hasi nintzen.
‎Zuk bai suertie! Nik egun bi daroadaz baraurik.
‎KEPA: Bon, baina egunean bi aldiz erran diagu, e! Lehen ere egon haiz aulki horretan, beraz, gaurko azken aldia duk.
2020
‎Baina arduratuta nago. Egun bi daramatza etxetik agertu gabe.
‎Danborrada egunerako bi erraldoiri trajea aldatzen diete urtero, iaz Elgoibarko futbol taldeko kamisetarekin eta bigarren ekipazioarekin jantzi genituen. Erraldoiei arropa egitea berezia da, ez da hemen kabitzen!
Egunean bi aldiz husten dugu kutxa, eguerdian eta arratsean.
‎E egunean bitan etortzen da liburuak iristen diren orduan. Pitxintxura bisita haren errutinaren parte da.
2021
egunean bi bider.
‎Haurra munduratu orduko, ganbera hits batean zerratu genuen, jatekoa ematen genion egunean bietan, astean behin dutxatzen zen eta hilabete oroz zuzentzen genion bere amari idazten zion gutuna. Ez zuen denborarik ukan umeari ohitzeko.
2022
egunean bi, minimo…
‎Orgasmo on batek ganbararaino eraman zaitzake. Orduan badakizue, masturbatu egunean bitan edo, gutxienez. Lasaitu kirolarekin eta hartu denbora atzamarrekin!
2023
‎Lau egunez egon ginen bertan. Egunean bi emanaldi ematen genituen. Gela ikaslez lepo!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia