Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1

2019
‎Iritsi ziren gora, beraz, zaharra eta bere babeslea, beti modu berean, salbuespen gehiagorik gabe jendeak modu hori ontzat eman baitzuen, hau da, gaztigua lehenbizi eta ondoren eskaera eginda, lehen kategoriako kabinan hartu ahal izan zuten tokia, estuarioaren gaineko ikuspegi zabalarekin, ibai oparoa, itsaso mugagabea, baina ez zen handitasun hau izan gizonari botarazi ziona, Hau da hau, zoragarria, ondoren azaldu zuena baizik, Almuedano, nire begiak emango nizkizuke ikusten ari naizena ikus zenezan, gurutzatuen armada ibaitik behera, ura leun eta dirdiratsu, ura baizik izan ezin daitekeen moduan, guztiz urdina, berau estaltzen duen zerua bezain, arraunak konpasean igo eta jaisten dira, itsasontziek behetik hegan egiten ari den eta aldi berean edaten ari den hegazti saldoa dirudite, hegaldatzen ari diren berrehun hegazti, galera, batel edo galeota izenekoak, eta beste hainbat izen gehiago ere, nik ezagutzen ez ditudanak, lehorrekoa bainaiz, eta ez itsasokoa, azkar asko dabiltza, arraunek eta mareak bultzatuta, mareagatik iratzarri dira horren goiz, eta badoaz, orain aurrekoek haizea sentitu bide dute, belak altxatzen ari baitira, beste gauza miresgarri bat izango litzateke zuriak izatea, gaur jai eguna da, almuedano, gainera, ibaiaz beste aldean Almadako gure anaiak daude, keinuka, gu bezain pozik, Alaren borondateak salbaturik, haiek ere, Hura, Goienena, Urrikalkorra, Berez sortua, Biziduna, Kontsolagarria, Errukiorra, Zeinari esker askatu baikara barratik ateratzen ari diren zakur horien mehatxu izugarritik, gurutzatuak dira eta zeharkatuak bitez, euren anabasaren edertasunaren gomuta eurekin hil eta ahantz bedi, eta Malikek, infernuaren zaindariak, bertan atxiki bitza betiko, eta zigor. Inguruko guztiek txalotu zuten azken madarikazioa, denek almuedanoak izan ezik, eta ez ados ez zegoelako, baizik eta lehenago bete zuelako zegokion zaindari lana, mesfidati ausartaren zigorra eskatu zuenean, hain justu, eta itsusia baita, itsusia denez, anai arreben komunitatea otoitz egitera deitzeko ogibidea duena madarikazioka ibiltzea, egunean behin zigorra ezartzea nahikoa eta sobra da gizaki batentzat, Jainkoak berak ardura itzel horri betiko eutsiko ote dion ez dakiguna da. Horregatik almuedanoak mutu jarraitu zuen, horregatik eta beste arrazoi batengatik, bigarrena zen itsua zenez ez zekiela erabat pozik egoteko arrazoirik ote zegoen, Denak joan al dira, galdetu zuen, eta bere babesleak erantzun zuen, ziur jakiteko hartu zuen isilaldi baten ondoren, Itsasontziak bai, Esan garbi, zer gehiago dago itsasontziez aparte, Kontua da batzuk hor daudela, ibaiertzean, orain badoaz galiziarraren zelairantz, itsasontzitik jaitsi diren ehunen bat izango dira, armak eta ekipajeak daramatzate, hemendik ez da erraza zenbatzea, baina ez dira ehun baino gehiago izango.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia