Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Galtzerdiak eta galtzontziloak maizago aldatzen zituen. Bi egunetik behin. Zeren, finean, bera ez baitzen Irlanda hartara modelotxoak luzitzera joan, ezpada Eider, bere neska, bere laguna, bere bizitza, bere izateko arrazoia aurkitzeko nahiaz.
2001
‎Hortxe ibiltzen dira sugeak ere. Sugeak, zulotik egunean behin bakarrik ateratzen dira, bazka bila, eguzkia etzan eta gero.
2006
‎Hainbertzerainoko sorginkeria non borreroaren seme gazteena gazteluzainaren iloba bilakatzen baitzen. Zazpi egunetik behin, haizu nintzen gizon horri aitatxi erratera. Haren mahaian bazkaltzen nuen eta han ahoratzen Abaurretarrenean dastatuko ez nituen jakiak:
2007
‎Zeharo pulsarrez beste muturrean, motela da Eguzkia; mantso mantso biratzen baitu: 25,38 egunetan behin. Eta erlatiboki handia diametroz.
2008
‎Geroztik egunean behin bakarrik joaten nintzaion baguettearen bila, baina gauetan, euria egiten zuenean bereziki, haren etxeari itzuli batzuk eman behar izaten nizkion, jaberik gabeko zakur deslaiaren antzera, zoriona ukatzen zidan izeba zaharraren aurkako mendeku odoltsuak asmatuz, leihoetako itzaletan neskaren imintzio intimoenak irudikatuz, harik eta etxea ilunpean geratzen zen arte.
2009
‎Egun berean txosten bat idatziko dut. Gero, lau egunetik behin, aldez aurretik prestatutako programa baten arabera, zenbait geltoki bisitatuko dugu, karteletan daudekeen mezuak jasoz. Material hauekin txostenak prestatu eta zuri entregatuko dizkizut.
‎B I HIRU egunetik behin, erreginaren gutuna etortzen zitzaion bere semeari. Henrikek haien edukiaren berri ematen zidan, anaia batekin bezain fidakor.
‎Gure armagizonek gogor erabiltzen zituzten. Bi hiru egunetik behin, horietariko batekikoak egiten zituzten, zuhaitz batetik zintzilikatuta.
‎Gaixoak eta lanean hildakoak biltzeko erabiltzen zen barrakoian, hilotzak ate ondoan pilatzen ziren berehala. Hiru egunetik behin edo, preso batek gorpuen ezkerreko besoetan tatuatutako zenbakiak irakurtzen zituen, eta heriotzen liburuan apuntatzen zituen gero. Baina, maiz, tifusaren udaberriko izurriteetan esaterako, gorpuak ohi baino gehiago pilatzen ziren, eta hilotz metaren tamainak ia ezinezko egiten zuen denak identifikatzea.
2010
‎–Hamabost egunean behin automatikoki ezabatzen dira mezu horiek.
‎Azken hilabeteetan sarritan etorri ohi zaio gogora Aitziberrekin izandako hondarreko elkarrizketa, eta azken egunotan behin eta berriz, oroitzapena ezabatzeko gogoa haren indarraren proportzionala balitz bezala.
2011
‎–1995ean UNESCOk desagertzeko zorian zeuden hizkuntzen inguruko erakunde bat sortu zuen eta honek munduko hizkuntzen erdiak, 3.000 hizkuntza, mende honetan desagertu egingo direla kalkulatu zuen. Kalkuluak eginda, mundu honetan hamabost egunean behin hizkuntza bat hiltzen da, azken hiztuna hil egiten da, alegia?. –Zer egin behar da hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko??, HABE, 2009ko otsaila, 397 zenb. 9 or. Hurbil hurbiletik ezagutzen du auzi hau Carme Junyentek ere:
‎Bien bitartean, hamabost egunean behin hiltzen zaigu hizkuntza bat, baina zirkinik ere ez da sumatzen ia inon:
‎–Zalantzarik gabe, dio, bere aldetik, David Crystalek?, munduko hizkuntzek aurre egin beharreko krisiak ez du pareko aurrekaririk neurriari eta presari dagokionez. (?) Gutxi gorabehera hamabost egunetik behin munduko lekuren batean hizkuntza bat desagertu izanak garrantzia kentzen dio landare eta animalien espezieek duten desagertzeko mehatxuari, eta arreta berezia eskaintzea eskatzen du, ozenki eskatu ere? .
‎Urtebete lehenago denda bat lapurtzen harrapatu zituzten gaueko ordu bietan. Korrika atera ziren eta lagunetako bat baino ez zuten harrapatu. West?, baina honek, estutu zutenean, Tuercasen izena eman zuen; geroztik, hamabost egunetik behin epaitegira joan beharra zuten biek, sinadura bat egitera.
2012
‎Hamar minutuko elkarrizketa lasaia zeramatenean, eta horretarako inolako arrazoirik ez zegoenean, negarrez hasi zen Oierren ama. Egoitzek, zentroko psikologoen ustez hamabost egunean behin baino ez etortzea komeni zitzaiola esan zion amari, eta honek sinetsi egin zuen. Larunbatetan etorriko zela esan zion, larunbat batean bai, bestean ez.
‎Jaiak bukatu ziren eta gazteak ez ziren zentroetara itzuli. Epaileak hamabost egunean behin luzatzen zien baimena, betiere gurasoen ardurapean.
‎Mutil zintzoa zen, sekula arazoetan sartzen ez zena, zer egin behar zuen zekiena; edozer gauza gertatuta ere, bazekien nora deitu behar zuen, baita txikikeriak zirenean ere. Horrelakoetan, amak egunean behin deitzen zuen, afaltzeko ordua baino lehen, eta zakurrak su hartu ote zuen edo etxea buhameren bati saldu ote zion galdetzen zion. Sarriago deituz gero, konfiantza faltatzat hartuko luke mutilak, eta amak nahiago zuen, kontrako arrazoiak eman arte, konfiantzari eustea.
‎–Zenbatero? Astean behin, egunean behin??
‎Hiru egunetan behin doa Bakarneren etxera. Eta ez da bueltatu goiko aldera.
‎Hori egiten aritu nintzen bitartean, gutxienez, egunean behin eskopeta hartu eta bizilekutik irteten nintzen, bai atsegin hartzeagatik, bai jatekorik eskura ahal nezakeen ikusteagatik, eta baita ere, ahal nuen neurrian, uharteak eskaintzen zuena ezagutzeagatik. Irten nintzen lehenengo aldian, uhartean ahuntzak bizi zirela ikusi nuen, eta horrek poz handia eman zidan.
‎Denbora horretan guztian ez nuen jaiegunik gorde, izan ere, hasieran nire barruan erlijio sentipenik ez nuenez gero, handik pixka batera ahaztu egin zitzaidan asteak bereiztea, igandeetan beste egunetan baino arrasto luzeagoa eginez, eta ez nekien asteko zein egun zen. Baina orduan, egunak zenbatu nituenean, lehentxeago esan dudan bezala, konturatu nintzen urtebete neramala han, eta asteetan zatituz, eta zazpi egunetik behin igandea bereizita, zenbaketaren amaieran ikusi nuen egun bat edo bi falta zitzaizkidala.
‎Bi alkandora garbi uzteko erregutu nion bakarrik, hark erabili eta gero garbituak zituenez, ez nindutela zikinduko uste bainuen. Bi egunez behin aldatzen nituen eta neuk garbitzen.
‎Azken egunotan behin ere ez naiz hartutako bidetik saihestu. Printzesatxoa nire hizketara zaletzen hasi da; neure bizitzako pasadizorik bitxienetako batzuk kontatu dizkiot, eta gizon berezia ikusten hasi da nigan.
2013
‎Hirira negua ematen joandako familiak berriz etorri ziren, eta udako apainduriak eta udako konpromisoak berriro kaleratu. Bennet anderea bere ohiko aiene bareetara itzulia zen, eta ekainaren erdirako Kitty hain zegoen bere oneratuta, Merytonera malkorik isuri gabe joateko gauza izan baitzen; gertaera horrek zorioneko aginduak zituen bere baitan, hain zorionekoak non Elizabethek esperantza hartu baitzuen hurrengo Gabonetarako Kitty agian buru pittin baten jabe izango zela, eta egunean behin baizik ez zuela ofizialik aipatuko; Gerra Ministerioaren erabaki maltzur eta bihozgaberen batek Merytonen beste erregimentu bat ezartzen ez baldin bazuen, behintzat.
2014
‎Sarjentuak erabaki du ez garela hemendik mugituko, oraingoz. Egunotan behin eta berriro galdetu digu Ixakari eta bioi ea erreketeek jakin ote dezaketen norantz etorri garen, eta behin eta berriro erantzun diogu ezetz, ez dugula uste, maldan behera joan zirela, hori argi dagoela, eta kontu handiz ibili ginela, askotan entrenatu garela pistarik utzi gabe desagertzeko, askotan entrenatu gaituela horretarako berak, eta ez dugula inor sumatu guri segika.... Ez du ezkutalekuz aldatu nahi berriro, bistan da:
‎Batzuetan, errekuperazio lan hartan egindakoaz oroitzeko balio izaten diote, gorroto dituen arren. Hamar egunetik behin bat egin behar izaten zuen. Eta hamar egunero izaten zuen irudimen falta ikaragarria.
2015
‎Izan ere, kaletik zetorren katu hura oso gaixo zegoen. Albaitariarengana eramaten genuen bi egunetik behin, eta, egun batean, honela esan zigun:
‎Eta ez da harritzekoa Ramon gogora etortzea; azken egunetan behin baino gehiagotan oroitu zara hartaz, baina gaurkoa ulertzekoa da, gaur, tailerra itxi behar izan zenutenetik bi urte luze pasa direnean, berriz elkar ikusiko duzuelako. Ustekabean harrapatu zintuen Ramonek zurekin hitzordu bat jarri nahi izateak; zuen artean gertatu zen guztia gertatu ondoren orain zurekin hitz egiteko premia zuela entzutea harrigarria egin zitzaizun.
‎Esan diot zaintzaileari ama kontrolatu behar duela. Esan diot esateko amari gutxienez egunean behin bisitatu behar zaituela. Irribarre egin behar dizula.
‎a) Egunean behin, gutxienez, erratza pasatzea.
‎c) Arbela egunean behin, gutxienez, garbitzea.
‎Beraz, astia izan dut irakurtzeko, goizetan irratia entzun, iluntzean telebista apur bat ikusi, egunez Begorekin edo bisitariekin hitz egin eta egunean behin edo paseatzeko Hematologia solairuko korridorean.
‎Anwar haurrak eta adiskideek harrika erantzuten zieten. . Bi egunetik behin, tiroren bat jaurtikitzen ziguten, hiltzen eta zauritzen zuten tiroak; eta ezin izaten ginen jolastera atera?.
‎– Egunean behin bakarrik, baina ez larregi bota gero; tripandi itzelak dira eta.
‎c) Igerilekuko ura garbi mantentzeko, lau egunez behin bota behar da kloroa, eta ez gehiegi, bestela
2016
‎–Aitortu beharra dut, esan nuen?: halako aztura arrunta, eta hiru urtean behin besterik ez bada ere, dieta eskasarekin batera, gauza hutsala da; eta benetan tamalgarria da, horiek munduan lan gutxi eginez lor badaitezke ere, nola zure ordenak nahiago dituen erdietsi herren, itsu, adineko eta gaixoen diru ondasunak eskuratuz; preso dagoena ere, gatibutasuna igarotzen baitu bere atsekabeen egunak behin eta berriz kontatzen, ondasun horietatik dagokion zatiaren irrikaz dago; eta baldin Mesedetako ordenakoa izan bazina, San Frantziskorenekoa izan ordez, naizen bezain behartsua naizela, jarraitu nuen nire maleta seinalatuz?, bozkario handiarekin irekiko nizukeen dohakabeak berrerosteko.
‎Lehen bisita labur haren ondorengo egunetan behin eta berriz errepasatzen zuen neskarekin izandako solasa, gogoarentzat beste hazkurririk ez balu bezala. Eguerdiko eta arratsaldeetako pasieretan beste pentsakizunik ez zuen izaten, eta hainbesterainoko indarrez gogoratzen zituen solas labur hartakoak, non kalean edozein izkinatan neska azalduko zitzaiola iruditzen baitzitzaion.
‎Mutilak ez daki zer egin, eta barnetegi batera doa neskaren ate ezkutuak irekitzeko giltza aurkituko duelakoan. Bi egunez behin mezu luzeak idazten dizkio ikasi dituen harribitxiak erakusteko. Urtebeteko ikastaroa bukatzen ari dela neskaren mezu labur bat jasoko du, onena harremana bertan behera uztea izango dela ohartaraziz, egun gutxi barru ezkontzen delako.
‎Uste dinat azkenean Simoneren maitaleak ez zuela hitzaldirik eman, azken orduan pasaportearekin edo arazo batzuk izan omen zitinan, baina beno, kontua dun Antoinette eta enbaxada amerikanoan lan egiten duen gizaseme hau han zeudela, eta hasi omen zitunan hizketan, liburuez eta amerikanoez hasieran, eta cognac bat hartzen bukatu omen zitenan, eta gero David horren arrebaren etxera joan omen zitunan, eta han bizilagun denek entzun omen zitiztenan Antoinetteren intziriak. Eta ordutik, bi egunetik behin edo intzirika aritzen omen dun Antoinette, maitalearen arrebaren etxean.
‎hitz egiten eta erretzen ari zen. Informatzen ari zen prostitutei ematen zitzaien «trataera ekonomikoaz», hamabost egunez behin erabiltzen zen txandatze «mekanismoaz», «kontrol medikuaz» eta abarrez, eta emakumeak antzeko ganoraz eta seriotasunez erantzuten zion.
‎ez dakizu nola!). Hamar hamabost egunez behin, hona etortzen da ur, esponja, orkatz larru eta abarrekin, eta horrela azaltzen da miraria, horra zergatik karroza txukun agertzen den oraindik begiarentzat, batez ere erdi itzalean ikusiz gero.
‎Meldolesi jauna, adibidez, gimnasioko laugarren urtean italiera, latina, historia eta geografia ematen zizkigun irakaslea, bi egunez behin arratsaldez bizikleta hartu eta Barchetto del Ducara joaten zen bertan batzuetan hiru orduz segituan geratzeko, Porta San Benedettotik kanpoan urte haietan sortutako landetxe auzotik joanda, bertan bizi baitzen, harro esaten zigunez oso bista eta orientazio ona zeukan gela altzaridun batean. Gauza berbera egiten zuen Fabiani andreak, matematika irakasle titularrak.
‎Honen antzeko esaldiak egunean behin baino gehiagotan entzun behar izaten nituen garai hartan Gorkaren ahotan. Arreba Markusekin luzaroan ibiliko ote zen galdetzen zidan, nire iritzia ematea nahi zuen.
‎c) Igerilekua garbitzeko eta mantentzeko behar da estolderia. Lau egunez behin bota behar da kloroa,
2017
‎«Horretarako egunean behin baino gehiagotan ikusi nuke», diot nik. «Otorduetan mahaira etorrarazi zenuke.
‎Niri bitan, senarrari beste behin. Gero Olentzerok bideoa ekarri zion, eta zorrotz zaindu behar izaten genuen mutikoa, egunean behin baizik ikus ez zezan. Fiu hartu, bere ondoan jarrarazi eta hantxe egoten zitzaigun, geldi, filma bukatu arte.
‎Ondoko egunetan behin eta berriz deitzen zidaten bai erizainak eta bai Marak, eta tarteka baita irakasleak ere, eta guztiei tregoa bat eskatu nien, nire baitan gauzak ordenatzeko denbora bat behar nuela errepikatu nien, baina benetan pentsatzen nuena besterik zen, aldi batez emakumeekin ez nuela ezer jakin nahi alegia, saturazio puntu batera iritsita bainengoen, eztiarekin ere gertatu izan zait inoiz, okagarria ... Bakarrik lo egin nahi nuen aldi batez, soltero bizi nahi nuen.
‎Ondoko egunetan behin eta berriz etortzen zitzaidan gogora ohean ikusitako bi morroien irudia, beren planta harroxkoa, beren jotzeko modu mekaniko eta begirunerik gabea, beren giharretako izerdiaren distira, plazerari amore emanez begiak itxi eta buruak atzerantz botatzeko egiten zuten keinu lizuna, edo neskak zangoetan zaplada bana emanez nire presentziaz ohartarazi zituenean bietako batek erakutsi zuen odol ho... bi piztia basati niri zegokidan zerbait jaten, eta tristeena da, han bertan oldartu eta biei muturrak berotzen hasi beharrean, begira gelditu nintzela.
‎Ez zertarako, ez zergatik. Dagoeneko ohitura bihurtu zait, egunean eguneko gogapen eta jazoerak jaso eta hainbat egunez behin eskutitz batean bildlurik zuri bidaltzea. Ohitura bihurturik dudala diot, eta gizakiok ere abereen antzera ohiturazale gaituzu.
‎Horrelaxe irten zen, artega, arrapaladan, baina pozik bere burua ur gardenetan imajinatuz, alfonbra urdin magikoan murgil eginez, Alizia ispiluaz bestaldera pasatzen zen bezalaxe. Kiroldegiko atetik metro batzuetara, eguna behin betiko izorratuko zion gertaera: Kiroletako Udal Txartela, arestian informatizatua, salako armairuko kajoian ahaztu zuen.
‎–Egun guztia nahi duana egiteko edukiko duk, errepikatu zidan ez dakit zenbatgarren aldiz nire adiskide gotorleku zaleak?. Egunean behin bakarrik eduki duzue arreta pixka bat. Eguerdi aldera iristen duk gotorlekuraino kuarteletik doan jeep a eguneko arrantxoarekin.
‎Orduan jakin nuen, blogak eta egunkariak irakurri baino lehenago, irabazten ari ginela. Hauteskunde egunetik behin ere ez nintzen ausartu hori pentsatzera. Hala ere, irabazten ari ginen.
‎Oker larria. Harrezkeroztik, Astizek bi egunez behin deitu zion: Facebook a indarrean zegoela iragartzeko, galdetzeko zergatik ez zen Whatsapp taldean sartu, informatzeko topaketaren prestakuntzen martxaz...
2018
‎Arretaz jarraitu diot programa horri, zeren eta gustu oneko ateraldiak ibiltzen baitituzte beti, eta, nire irudiko, haien tonua ez dago batere urruti Farraday jaunak nigandik espero duen arraileria motatik. Programa hori eredu gisa harturik, bururatu zait ariketa soil bat egiten saia nintekeela egunean behin gutxienez: tarte bat daukadan aldiro, momentuko testuinguruaren arabera hiru ateraldi itxuratzen ahalegintzen naiz.
‎Aita atezaina zen, apolitikoa, eta alabak hartutako bidea arbuiatzen zuen. Erretiroa hartzekotan zegoela, ezin zuen etsi bi egunetik behin alabaz galdezka ate joka agertzen zitzaion poliziarekin. Halako goiz batez, familiako beste guztiak biltzea erabaki, ondasun guztiak bildu, eta urrutira joan ziren, mendebalderantz, beren sorterri Malatyatik mila kilometrora dagoen hiri batera.
‎2014ko udan, 400 ume akabatu zituen Israelgo armadak Gazan, berrogei kilometroko luzera duen lur zati madarikatu horretan. Mexikoko hirian, bost urtetik beherako ume bat hiltzen dute bi egunetik behin. Sirian ematen den erasoaldi bakoitzean, hildakoen %27a umeek osatzen dute.
‎Hiru hilabete hiru ordu jarraian lo egin gabe igaro ondoren, hasieran bi egunean behin eta gero astero eta gero hamabostero umea pisu kontroletara eraman ostean, umearen gorotz/ gonbito/ muki/ eztul ororen erregistro estua eraman ondotik, ama identitateak beste identitate guztiak zurrupatu zituen, antzinako ni horiek guztiak ahanztura absolutuenera kondenatuta. Idazlea ni?
‎Azken ondorioak berrirakurrita, txoko batean zirauen pilula poteari begiratu dio. Gai izan da hiru egunez bakar bat ere ez hartzeko, egunean behin pilula bat hartzeko plantak egin arren, berezkotasunez. Bestalde, sentitu du bide onetik doala, egokiagoa dela egunez egun egin beharrean, bideoak gaika hautatu eta aztertzea.
‎–Hamar edo hamabost egunetik behin baino ez zaio agertzen; batzuetan urte erdi pasatzen du krisirik gabe, erantzun zion You Sipok.
‎1977an indar abertzaleen artean gertatutako hausturaren ondoren, ETAk erabaki zuen gero eta gogorrago jotzea, guk hartutako bidea ez zela berea nabarmentzeko, eta garai dramatiko bat izan zen, hortxe, urteetan. Hiru egunetik behin hileta bat izaten zen. Aurkitzen zenuen senarra hil zioten emakume gaztea, edo semea hil zioten ama?
2019
‎haserre eta gogor egin zion aurre. Nik ez dut Galeno horren berri, ez dut piperrik ere ulertzen medikuntzaren artea, baina gauza bat badakit, enperadorea indartsu mantentzeko nahikoa zela egunean behin haragi salda apur bat, eta goiz, eguerdi eta gau hiru koilarakada Malagako ardo gozo.
‎Sorginkeria bat egin behar izan du Hodeik ura trikuharri barrura sartzen has ez dadin. Egunean behin, uxaldi bat egiten du Aizek eta, txiki zein handi, beti dakar zerbait aterpera, basoko fruituekin batera. Bitartean, badirudi ahaztuta daukala Leixurik basamortuko estualdia, eta agintekeria gero eta handiagoa sumatzen dute haren lagunek.
‎Iritsi ziren gora, beraz, zaharra eta bere babeslea, beti modu berean, salbuespen gehiagorik gabe jendeak modu hori ontzat eman baitzuen, hau da, gaztigua lehenbizi eta ondoren eskaera eginda, lehen kategoriako kabinan hartu ahal izan zuten tokia, estuarioaren gaineko ikuspegi zabalarekin, ibai oparoa, itsaso mugagabea, baina ez zen handitasun hau izan gizonari botarazi ziona, Hau da hau, zoragarria, ondoren azaldu zuena baizik, Almuedano, nire begiak emango nizkizuke ikusten ari naizena ikus zenezan, gurutzatuen armada ibaitik behera, ura leun eta dirdiratsu, ura baizik izan ezin daitekeen moduan, guztiz urdina, berau estaltzen duen zerua bezain, arraunak konpasean igo eta jaisten dira, itsasontziek behetik hegan egiten ari den eta aldi berean edaten ari den hegazti saldoa dirudite, hegaldatzen ari diren berrehun hegazti, galera, batel edo galeota izenekoak, eta beste hainbat izen gehiago ere, nik ezagutzen ez ditudanak, lehorrekoa bainaiz, eta ez itsasokoa, azkar asko dabiltza, arraunek eta mareak bultzatuta, mareagatik iratzarri dira horren goiz, eta badoaz, orain aurrekoek haizea sentitu bide dute, belak altxatzen ari baitira, beste gauza miresgarri bat izango litzateke zuriak izatea, gaur jai eguna da, almuedano, gainera, ibaiaz beste aldean Almadako gure anaiak daude, keinuka, gu bezain pozik, Alaren borondateak salbaturik, haiek ere, Hura, Goienena, Urrikalkorra, Berez sortua, Biziduna, Kontsolagarria, Errukiorra, Zeinari esker askatu baikara barratik ateratzen ari diren zakur horien mehatxu izugarritik, gurutzatuak dira eta zeharkatuak bitez, euren anabasaren edertasunaren gomuta eurekin hil eta ahantz bedi, eta Malikek, infernuaren zaindariak, bertan atxiki bitza betiko, eta zigor. Inguruko guztiek txalotu zuten azken madarikazioa, denek almuedanoak izan ezik, eta ez ados ez zegoelako, baizik eta lehenago bete zuelako zegokion zaindari lana, mesfidati ausartaren zigorra eskatu zuenean, hain justu, eta itsusia baita, itsusia denez, anai arreben komunitatea otoitz egitera deitzeko ogibidea duena madarikazioka ibiltzea, egunean behin zigorra ezartzea nahikoa eta sobra da gizaki batentzat, Jainkoak berak ardura itzel horri betiko eutsiko ote dion ez dakiguna da. Horregatik almuedanoak mutu jarraitu zuen, horregatik eta beste arrazoi batengatik, bigarrena zen itsua zenez ez zekiela erabat pozik egoteko arrazoirik ote zegoen, Denak joan al dira, galdetu zuen, eta bere babesleak erantzun zuen, ziur jakiteko hartu zuen isilaldi baten ondoren, Itsasontziak bai, Esan garbi, zer gehiago dago itsasontziez aparte, Kontua da batzuk hor daudela, ibaiertzean, orain badoaz galiziarraren zelairantz, itsasontzitik jaitsi diren ehunen bat izango dira, armak eta ekipajeak daramatzate, hemendik ez da erraza zenbatzea, baina ez dira ehun baino gehiago izango.
‎Begirada uretan iltzatuta, Amparok Bodeguillan egin zion ohartarazpena zerabilen buruan. Azken egunetan behin baino gehiagotan esan zioten Besaidetarrak arriskutsuak zirela.
2020
‎Egunak ere bai akaso. Elkar ezagutu zutenean, bi edo hiru egunean behin besterik ez zion idazten. Ligatzeko programa horren txatean, hasieran.
‎Horixe zen tratua. Hiritik kanpo bakarrik bizi ahal izango zen, baina egunean behin deituko zion, beti ordu berean, ondo ote zegoen jakiteko. Ahizpak ez zion ezezkorik onartuko, eta azkar ametitu zuen Izaskunek.
2021
‎Nire gurasoentzat negozio ona zen, elikatzeko aho bat gutxiago eta etxerako soldata bat gehiago. 15 egunean behin ikusten nituen senideak".
‎Porruak, bata bestearen atzetik, Donostia osoarentzat porru patatak prestatzeko adina. Sofatik altxatzeko nahiko lan egunez, ez bada casting bat egiteko hogei egunetik behin, EITBko estudioetan edo Victoria Eugenian edo Arriagan edo..., inoiz ez Euskal Herritik kanpo, zertarako, total, alferrik izango da eta; eta gauez ezin sartu izara artean, dela Juego de Tronos, Stranger Things, Sex Education, The End of the Fucking World, dela telefonoz ari dela bere lagunen batekin, dela Twitterren, Facebooken, Instagramen katramilatuta dabilela kasik eguna argitu arte.... Eta hori dena, gero esateko niri, sofatik, kafe beroa eskuetan eta artean pijama gisa erabiltzen duen eta kuleroak doi estaltzen dizkion alkandora zabal urdin argi hori kendu gabe, zirimiriak Egiako gure pisuko leihoak nola zipriztintzen dituen begiratzeari utzi ostean, nik euritako galtzak janzten ditudala ikusirik:
‎Bada, estimulazio horri esker obuluen hazte eta heltze egokia ziurtatu ahal izango dugu. Hori kontrolatzeko, hilekoa datorrenetik bosgarren egunetik hasita, ekografiak eta odol analisiak egingo dizkizugu, bi egunetik behin. Ados?
‎Dolua da behin eta berriz argazki berbera ateratzen dizun polaroid makina. Dolua da erlojuari lurruna sartzea eta zenbait egunik behin minutu batzuk atzeratzea, ez zu, ez beste inor konturatu gabe. Dolua da zain zauden trenak zeure begien parean alde egitea eta zeure buruari galdetzea ea trena pasa den.
2022
‎Telebistako lehiaketak ere ikusi ahala grabatzen zituen, biharamunean berrikusiz podium a erdiesteko. Egunean behin bezalako on line jokoak baleude garai hartan, gauerdian altxatuko litzateke partida jokatzera, gremioko kideek partekatutako partidan sikiera unetxo batez talde-buru bilakatzeko.
‎Korrika egitea, adibidez, gizarte diziplinari dagokion jarduera da, ezbairik gabe. Bi egunetik behin esaten diot hori nire buruari, ohetik ateratzeko borrokan eta kirol oinetakoak lotu ezinik nabilenean. Haatik, Sydneyn, abuzturo, 40.000 oin parek nahi dutelako ekiten diote William Street kaletik beherako bideari Bondi rantz," City of Surf" (Surfaren hiria) lasterketan.
‎Haurrek aita desagertu egiten zela ikusten zuten, baina ez zuten banaketarekin lotzen. Txikiak ziren, eta bi egunetik behin egiten genuen aldaketa. Etxean lau gela zeuden, bakoitzak gurea geneukan.
2023
‎Agirrek mendiko zulotik ihes egiteko eduki zezakeen tentazioa saihesteko, ezker besoa eskuburdinekin hormara lotzen zion. Halaxe egoten zen ia hogeita lau orduz, egunean behin, bost minutuz, gorputzeko premiei erantzuteko izan ezik.
‎Astean bitan edo izan zen hasieran. Gero, bi egunetik behin. Azkenean gauero.
‎@gorkalafitte ere ez dago isilik, nola ez! Bi egunetik behin jartzen ditu bere alderdiaren mezuak, masa turismoaren zein klase sozial altuarentzakoaren kontrako artikuluetarako loturak, bere buruaren argazkiak jauregiaren aitzinean. Eñautek ikusiak zituen sarrerako" Autogestio gunearen" pankarta, ate nagusiko balkoiko leihotik kulunkan ari den ikurrina eta pankarta gehiago:
‎Eta orduan amak, atzera eskuez lagundurik: " Oharkabean etortzen da, egunean behin, birritan edo hirutan, bere esku leunekin zu atxilotzera; baina ezin da eskuez hartu, oso baita hauskorra, oso baita iheskorra". Oraingoan asmatuko duzu, ezta?
‎Errepikatu egingo dizut: " Oharkabean etortzen da, egunean behin, birritan edo hirutan, bere esku leunekin zu atxilotzera; baina ezin da eskuez hartu, oso baita hauskorra, oso baita iheskorra". Zein izan da lehengo igarkizunaren erantzuna?
‎Egunkaria inprimatzeagatik, 90 egunean behin ordaintzen zitzaion Zeroa Multimediari. " Horrek esan nahi du 90 egunetako fakturazioa zintzilik egoten zela, ordaindu gabe.
‎Bi egunez behin hiltzen dute lider sozial bat Kolonbian. Batezbesteko zehatza handiagoa da, eta absurdoagoa:
‎Batezbesteko zehatza handiagoa da, eta absurdoagoa: 1,3 pertsona bi egunean behin. 2016ko irailaren 26an Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoño Timochenko FARCeko buruak bakea sinatu zuten, mende erdiko gerra amaituz.
‎ezin du estrategikoagoa izan, Panamarekiko muga osorik hartzen du, baina atzendua daukate erabat; Atlantikora eta Pazifikora, bi ozeanoetara du irteera, baina isolatua dago; kontinentearen lokailua da, baina lokailu etena: ...tik Ushuaiara doan Panamerikar bideak hementxe du haustura bakarra, 100 km pasatxokoa, Dariengo oihanean; oparo dauzka urrea, platinoa eta koltana, baina Kolonbiako departamentu pobreena da; munduan euri gehien egiten duen lekua da –Euskal Herri atlantikoan baino zazpi aldiz gehiago–, baina gehienek ez dute kanilako urik; gizakiak hondatu gabeko parajea da, paradisua dela diote, baina bi egunez behin hiltzen dute norbait paradisu honetan; beltzak dira gehien gehienak, baina zuria da aberastasuna.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia