Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 141

2015
‎Oi jende burugin, ahozuri eta atseginzalea, haietaz hain oparo gozatzeko pixka bat ez itxaroteagatik, urtebete, egun bat, ordubete ez itxaroteagatik, eta beharbada une bat baizik ez da izango, guztia galtzen dute orain oraingotzat duten miseria hartaz gozatzearren!
‎Itxaron Jainkoagan, orain ere Berari aitortuko baitizkiot neure bekatuak eta beraren errukiak, eta guztiak bat eginik, gorespen kanta egingo dut amaigabeko intziriez neure Salbatzaile eta neure Jainkoari. Gerta daiteke neure aintza kantatuko diodan egunen bat iristea, eta nire kontzientzia atsekabetua izango ez dena; orduan intziri eta beldur guztiak amaituko dira; baina, bien bitartean, itxaropenean eta isiltasunean izango da nire indarra. Nahiago dut betiko bizitzarako ahaleginez eta itxaropenez bizi eta hiltzea, kreatura guztien eta amaituko diren ondasun guztien jabe izatea baino.
‎2 Egia da aldi laburra dela: gehienez egun bat, edo ez asko gehiago; eta nahasmendu handi honetan, gehienetan okasioren batetik sorturikoan, ikusten da hain ongi lagundua egotean arimak irabazten duena, Jaunak adore handia ematen baitio bere zerbitzutik eta erabaki onetatik ezertan ere ez okertzeko; alderantziz, haietan hazi egiten dela dirudi, eta lehen mugimendu txiki bat gorabehera, ez da okertzen erabaki honetatik. Diodanez, gutxitan izaten da, baina bere izaera ez dezala ahaztu nahi du gure Jaunak, batetik beti apal iraun dezan; bestetik, hobeki uler dezan Haren Maiestateari zor diona eta jasotzen duen mesedearen handitasuna, eta gorets dezan.
‎Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut. Izan ere, gainezkaldi handi hau pixka bat kentzen zaionean, gorputza nolabait bere senera datorrela dirudi eta arnasa hartzen du berriro hiltzeko eta arimari bizi handiagoa emateko, eta hala ere, estasi handi handi honek ez du asko irauten; [14] baina, kentzen bada ere, borondatea hain geratzen da bere baitan bildua eta adimena hain sorgortua, eta horrela egun bat eta baita egunak ere, non borondateari maitatzera eragingo dioten gauzak ulertzeko baino bestetako ez dela gai baitirudi; borondatea, berriz, oso erne dago horretarako eta lotan inongo kreaturarekin lotzera ausartzeko.
‎7 Baina, gehienetan, bestelako oinaze handiei eta era askotako gaixotasunei dagokienez, nik ezagutzen dut pertsona bat, Jauna aipaturiko mesede hau egiten hasi zitzaionetik, eta berrogei urte dira harrezkero, ezin duena esan egiaz egun bat bera ere egon denik minik gabe eta beste era bateko sufrimendurik gabe, gorputzeko osasunik ezaz, hau da, beste sufrimendu handirik gabe. Egia da oso kaskarra izan zela, eta merezi zuen infernuaren ondoan gutxitzat jotzen du guztia.
‎19 Egun batean pentsatzen ari nintzen atxikimendua ote zen neure arimaren kontua ematen diedan haiekin poz hartzea eta haiek maitatzea, Jainkoaren zerbitzari handitzat bainituen, eta haiekin kontsolatzen bainintzen. Esan zidan, heriotza arriskuan den gaixo batek uste badu mediku batek osasuna ematen diola, ez dela bertutea izango hari eskerrak eman gabe geratzea eta hura ez maitatzea; ea zer egingo nukeen pertsona hauengatik izan ez balitz; pertsona onekin izandako solasaldiak ez duela kalterik egiten, baina betiere nire hitzak zuhurrak eta santuak izan daitezela, eta haiekin harremana izateari ez uzteko, mesede handiagoa dakartelako kaltea baino.
‎9 Egun batean, Espiritu Santuaren bezperan, meza ondoren zen. Oso bazterreko leku batera joan nintzen, ni askotan errezatzen aritzen nintzen lekura, eta Cartujano batean jai honi buruzkoa irakurtzeari ekin nion.
‎28 Egun bat eta erdi edo izango ziren etxean moja bat hil zela; Jainkoaren benetako mirabea. Haren alde koruan errezatzen zen ofizioan, moja bat hilen irakurgaia irakurtzen ari zela, ni zutik nengoen hari bertsoa esaten laguntzeko; irakurgaiaren erdi aldera ikusi egin nuen, eta arima alde hartatik irten eta zerura zihoala iruditu zitzaidan.
Egun batean otoitzean ari nintzela, deabru bat ikusi nuen neure ondoan eskuan zituen paper batzuk haserre bizitan zati zati egiten. Niri poz handia eman zidan horrek, eskatzen nuena egin zela iruditu zitzaidalako; eta hala izan zen, gero jakin bainuen damu handiz aitortu zela, eta Jainkoagana bihurtu zela egiaz; horrela Haren Maiestateagan itxaro dut oso aurrera egingo duela beti.
‎1 Bada, lanak egoera honetan zeudela, eta laster amaitzekotan, ondorengo egun batean eskriturak egin behar baitziren, aita probintzialak iritzia aldatu zuen. Uste dut Jainkoaren aginduak eragin ziola horretara, gero agertu zenez; izan ere, hainbeste otoitz egiten zenez gero, Jauna obra hori hobetuz zihoan eta beste era batera egin zedila aginduz.
‎8 Egun batean aitor entzuleak ez zidala sinesten uste nuelako nahigabe handian nengoela, Jaunak esan zidan ez hartzeko nekerik, nahigabe hura laster amaituko zela-eta. Nik egundoko poza hartu nuen laster hilko nintzela pentsatuz, eta hori gogora zetorkidan guztian poz pozik geratzen nintzen.
‎Txiki egiten zitzaidan etxea; halaxe zen izan ere, eta ez zirudien monasterioa izateko bidean zihoanik; beste bat erosi nahi nuen (ez zegoen zerekin, ez zegoen erosteko erarik, ezta ez nekien zer egin ere) haren ondoan zegoena, nahiko txikia hau ere, eliza egiteko; eta egun batean, Jauna hartu ondoren, esan zidan Jaunak: Esan dizut sartzeko ahal duzun bezala.
‎Batzuetan guztia falta zela zirudien, batez ere Probintziala etorri baino egun bat lehenago, Ama Nagusiak ezertan ez sartzeko esan zidanean, eta hau guztia uztea zen. Ni Jainkoagana joan nintzen eta esan nion:
‎Ni izu ikaraz geratu nintzen, eta gero beste egun batean zaldunari esan nion gertatzen zena, hartan gehien egiten zuena izanik, harengana jotzen bainuen?, eta ez zezala inola ere errenta edukitzerik onartu esan nion, eta auzia aurrera joan zedila. Hura ni baino askoz sendoago zegoen horretan, eta biziki poztu zen; gero adierazi zidan zein gogo txarrez hitz egiten zuen akordioan.
‎1 Jaunak esan ditudan mesedeetako asko eta beste batzuk oso handiak egin zizkidanetik luzarora, egun batean otoitzean ari nintzela, bat batean, nola ez nekiela, oso osoan infernuan sartua nengoela iruditu zitzaidan. Ohartu nintzen, deabruek han niretzat prestaturik zuten tokia, eta nik neure bekatuengatik merezia nuena ikus nezala nahi zuela Jaunak.
‎2 Baziren bi urte neure otoitz honekin eta beste pertsona batzuenarekin ari nintzela esandako asmorako, hau da, Jaunak eraman nintzala beste bide batetik, edota ager zezala egia eskatuz, etengabeak baitziren Jaunak egiten zizkidan aipaturiko hizketak; eta hau gertatu zitzaidan: San Pedro aintzatsuaren egun batean otoitzean ari nintzela, neure ondoan ikusi nuen edo sentitu nuen, hobeki esateko, ez gorputzeko begiez eta ez arimakoez ez bainuen ezer ikusi, baina iruditu zitzaidan Kristo zegoela nire ondoan eta ikusten nuen Bera zela hitz egiten zidana, nire ustez. Ni guztiz ezjakinean nengoen halako ikuskaririk izan zitekeenik eta, beldur ikarak hartu ninduen hasieran, eta negar eta negar besterik ez nuen egiten, ziurtatzeko niri hitz bakar bat esaterakoan, beti bezala geratzen banintzen ere:
‎3 San Pauloren egun batez, mezatan nintzela, [Kristoren] Gizatasun guztiz santu hau osorik agertu zitzaidan, berpizturik pintatzen den bezala, guztiz eder eta maiestate handiz, berorri berariaz idatzi nion bezala, zorrozki agintzen zidan-eta; nahiko gogor egiten zitzaidan hori, ezin baita esan guztia desitxuratu gabe; baina esan nuen nik ahal nuenik ondoen, eta honela ez dago berriro hemen esan beharrik.... Hau esango dut soilik:
‎Hemen ikusi zen haren apaltasun handia, ni bezalako pertsona kaskar batekin harremanetan jarri nahi izatean. Bisitak egiten hasi zitzaidan eta niri gogoa berotzen eta esaten ez nezala pentsa egun batean alde egingo nuenik gauza haietatik, apurka apurka egingo zuela Jainkoak; gauza oso errazetan egon zela bera urte batzuk, eta ezin gainditu izan zituela. Oi apaltasuna, bai gauza handiak egiten dituzula zu zauden lekuan eta apaltasuna duenagana etortzen direnei!
‎gorputzak goza dezala, honezkero arimak nahi duena egiten baitu. Bere senera etorri ondoren, liluramendua sakona izan bada, egun bat edo bi eta baita hiru ere ahalmenak sor geratu ohi dira eta arima durduzaturik bezala, bere senean ez dagoela dirudiela.
‎Lagun santu batekin izandako elkarrizketak ere, egun batean izandakoak, ez du egun askotan izandakoak bezain probetxu handirik egiten; eta harekin eman ditugun egunak asko izanik, hura bezalako bihur gaitezke, Jainkoak laguntzen badigu. Azken batean, Haren Maiestateak zer nahi duen eta nori eman nahi dion, hortxe dago guztia; baina mesede hau hartzen hasten denarentzat zerikusi handikoa da erabakia hartzea, gauza guztietatik askatzea eta mesedea behar bezalako estimuan izatea.
‎Zuhurtasuna eta beren bizieraren izen ona dela diote gehiago aprobetxatzearren. Ongi daki berak egun batean gehiago aprobetxatuko lukeela izen on hura alde batera utzirik, harekin hamar urtean baino.
‎11 Ni harrezkero barreiatua eta otoitzik gabe egonik, betikoa nintzelakoan zegoela ikusten nuen eta, ez nuen onik izan hari begiak zabaldu arte; izan ere, urtebete eta gehiago egon nintzen otoitzik gabe, apaltasun handiagorako zelakoan. Eta hau izan zen, geroago esango dudanez, izan dudan tentaldirik handiena, hortik zeharo galtzera bainindoan; otoitzarekin, berriz, egun batean irainduko nuen Jainkoa, baina gainerakoetan berriro biltzen nintzen eta erorbidetik alde egiten.
‎10 Handia zen nire aitaren samina aitortzen utzi ez zidalako; oihu eta otoitzak ugari Jainkoari. Bedeinkatua izan bedi entzun nahi izan zituelako; izan ere, egun bat eta erdian nire monasterioan hilobia irekita gorpuaren zain eduki eta hemendik kanpora dagoen gure fraideen monasterio batean hileta elizkizuna ere egin ondoren, neure senera itzul nendila nahi izan zuen Jaunak.
‎Gaitz guztia bekatu bideak errotik ez kentzean eta laguntza kaskarra ematen zidaten aitor entzuleengan zegoen; zer arriskutan nengoen eta harreman haiek mozteko eginbeharra nuela esan balidate, ezbairik gabe uste dut erremedioa izango zuela; bada, egun bat bera ere ez nukeen jasango bekatu astunean, nik neuk jakinez gero.
‎1 Egunotan erabaki hauetan ari nintzela, burua berotu nion neure neba bati fraide sar zedin, munduko huskeria aipatuz. Eta biok egun batean oso goiz nire adiskide hura, nik maitasun bizia niona, zegoen monasteriora joatea hitzartu genuen, izan ere, azken erabaki honetan ni Jainkoa hobekien zerbitzatzen dela uste nuen edota nire aitak nahi zezan edozeinetara joatekotan nintzen; honezkero arimaren erremedioa zen gehien kontuan nuena, atsedena ez bainuen ezertarako aintzat hartzen.
‎6 Egun batean hori bihotz bihotzez Jainkoari gomendatzen ari nintzela, Jaunak esan zidan ez uzteko inola ere pobretasunean egin gabe, bere aitaren eta bere borondatea hori zelako; Berak lagunduko zidala. Ondorio hain handiekin izan zen, liluramendu handi batean, non inola ere ezin bainuen zalantzan jarri Jainkoarena zenik.
‎12 Hain garrantzi handikoa zen etxe bedeinkatu honi zegokion arazoa egun bat gehiago ez atzeratzea, non nik ez bainekien nola amaitu zitekeen une hartan gelditu izan banintz. Oi Jainkoaren handitasuna!, askotan harri eta zur geratzen naiz pentsatzen dudanean eta ikusten Haren Maiestateak hain era berezian lagundu nahi zidala Jainkoaren baztertxo hau egin zedin; izan ere, nik uste dut horixe dela, Haren Maiestatea atseginez dagoen bizilekua, behin otoitzean nintzela esan zidan bezala:
‎Arratsaldera arte geratu beharra izan zuten, eta beraren aitor entzuleari eta aita frai Domingo maisuari, nire aitor entzulea zen domingotarrari, dei egitera bidali zituzten; hasieran aipatu dut hau, une hartan ni hemen egon ez arren. Aita hau berehala konturatu zen Jaunaren espiritua zela eta, ahaideekin gorriak ikusi bazituen ere, asko lagundu zion (horrela jokatu lukete Jauna zerbitzatu nahi duten guztiek ere, arima bat Jainkoak deitua dela konturatzean; ez liokete begiratu behar hainbeste giza zuhurtziari!), eta hitzeman zion beste egun batean itzul zedin lagunduko ziola.
‎10 Berak, honetaz konturatu zenean, era batera edo bestera, bere asmoa aurrera eramateko eginahalak egitea erabaki zuen. Eta horrela, egun batean, bere amarekin mezatara joanik, elizan zegoela, haren ama aitortzera sartu zen aitorleku batean, eta berak haurtzainari esan zion erlijioso apaizetako batengana joan eta meza bat eman ziezaiela eskatzeko; joan zela ikusi zuenean, bere txapinak mahukan sartu eta gona jasorik, ahal zuenik eta presarik handienaz, nahiko urruti zen monasterio honetarantz jo zuen. Haren haurtzaina, aurkitu ez zuenean, beraren bila joan zen; hurbil zeukanean, erregu egin zion gizon bati geldiaraz zezala.
‎Hari erraz egin zitzaion eta bilatuko zuela esan zidan. Gero, beste egun batean goizean, Jesusen Lagundian mezatan nengoela, hitz egitera etorri zitzaidan eta bazuela etxea esan zidan, eta han zekartzala giltzak; hurbil zegoela eta joateko ikustera; hala egin genuen; eta hain ederra izanik, ia urtebete egon ginen bertan.
‎29 Etxea atontzea amaitu ondoren, mojak hara igarotzeko unea, oso handikiro izan zedila nahi zuen gotzainak. Eta horrela, Sakramentu Santuaren zortziurreneko egun batean izan zen; egun horretan berbera etorri zen Valladolidetik, eta Kapitulu eta Ordenekin, eta ia herri osoarekin bildu zen. Musikak toki handia hartu zuen.
‎Hau ez zen gauza berria, mundua hain berri zalea izanik, joaten garen alde bakoitzean izaten baita horrenbeste; aurpegi aurrean beloak eraman ezik, oso nekagarria litzateke; horrela eramateko modukoa da. Andre hark areto oso zabal eta egoki bat zuen prestaturik, eta hantxe esango zen meza, Gotzainak emango zigunera igarobidea egin beharra zegoelako, eta gero beste egun batean, hau da, gure aita san Eliseoren egunean, esan zen.
‎11 Hala ere, san Martinen zortziurreneko egun batean gure Jaunari gomendatzen ari nintzela, burura etorri zitzaidan egin zitekeela oniritzia emango balu. Izan ere, ni Burgosera joatea hainbeste gaixotasunekin, haientzat hotzak hain txarrak direla jakinik eta Burgos hain hotza izanik, ezin jasanezkoa zela iruditu zitzaidan, ausarkeria zela hain bide luzea egitea, hain bide latzetik ia iritsi berri izanik, esan dudanez?
‎Santa Ana monasterioan jaitsi ginen, eta oinez joan ginen etxera. Jainkoaren erruki handia izan zen, ordu hartan zezenak sartzen zituela itxituran beste egun batean zezenketa egiteko, eta guk haietako batekin ere topo ez egitea. Gu geure baitan murgildurik gindoazen eta ez ginen ezertaz gogoratu; baina Jaunak, beraren zerbitzuan jardun nahi dutenak beti gogoan dituenak, gorde gintuen; egia esan, han ez zen beste xederik Jaunaren zerbitzua baino.
‎Eta horregatik, ongi datorkigu guri gauzak agintzea, geure izaera kaskarra ikus dezagun. Eta Jaunaren mesede handiagotzat dut geure buruaren ezagutze apaleko egun bat, nahigabe eta neke ugariren truke bada ere, otoitz egun asko baino. Zenbat gehiago, benetako maitaleak toki guztietan bere maitea maitatzen duenean eta hura beti oroimenean duenean!
‎Liburu batean irakurri nuen inperfekzioa dela irudi erakargarriak edukitzea, eta horrela gelan neukan bat ez edukitzea nahi nuen, eta hau irakurri aurretik ere pobretasuna paperezkoak izan ezik bat ere ez edukitzea zela uste nuen; eta gero honelako egun batean hau irakurritakoan, ez nuen nahi beste materialezkorik izaterik. Eta halakoren akordurik ez nuela, hau aditu nuen:
‎1 San Mateo ondorengo egun batean, Hirutasun guztiz Santuaren ikuskaria eta grazian dagoen ariman nola dagoen ikusi ostean egon ohi naizenez nengoela, aditzera eman zitzaidan argi argi; halako bide eta konparazioez ikusi nuen irudizko ikuskariaz. Eta beste batzuetan Hirutasun guztiz Santua adimenezko ikuskariaz aditzera eman bazitzaidan ere, zenbait egun igaro ondoren ez zait gogoan geratu egia orain bezala, hau da, honetan gogoeta egin eta kontsolatzeko eran.
‎1 Hau esan zidan Jaunak beste egun batean: –uste al duzu, ene alaba, merezimenduak egitea gozatzean datzala?
Egun batean Beasko komentuan nengoela esan zidan gure Jaunak, bere emaztea nintzenez gero, eskatzeko, hitzematen zidala eska niezaion guztia emango zidala. Eta seinaletzat eraztun eder bat eman zidan, harribitxi batez amatista erara, baina hemengoaz oso bestelakoa zen distira zuenaz, eta hatzean ezarri zidan.
Egun batean neure baitan oso bildurik Jainkoari Eliseo gomendatzen ari nintzen. Hau ulertu nuen:
Egun batean, Jauna hartu berri nintzela, nire arima Jaunaren gorputz guztiz sakratu harekin bat egiten zela iruditu zitzaidan; irudikatu zitzaidan haren presentziak eragin eta on handia izan zuen nigan.
‎Gure aitaren gaixotasuna zela-eta nahigabez nengoen, ez baitzuen sosegurik, eta egun batean Jauna hartu berri nintzela, haren alde bihotz bihotzez otoitz egiten ari nintzen: Berak eman zidala eta ez nezala hura gabe ikus neure burua; horrela nengoela, esan zidan:
‎Nire aita onaren idatzizko hitz batekin egin nuen topo, san Paulok dioela Jainkoak ez duela uzten geure indarrez gaindiko tentaldirik izan dezagun. Hark asko arindu zidan bihotza, baina ez zen aski izan; aitzitik, beste egun batean samin handiak hartu ninduen, neure burua hura gabe ikusi nuelako, eta proba honetan ez neukan norengana jo, bakardade handian nintzela iruditzen baitzitzaidan, eta gehiago larritzen ninduen harengan izan ezik honezkero bihotz altxagarririk beste inorengan ez aurkitu izateak, eta hura kanpoan izango zela pentsatzea atsekabe handia izan zen niretzat.
‎2 Hura etorrita egun bat geroago, gauez egin zizkidan hainbeste mesederengatik gure Jauna goresten nengoela, esan zidan: –Zer eskatzen didazu, ene alaba, nik egingo ez dudanik??
Egun batean otoitzean ari nintzela, Jainkoaren hain barnean sumatu nuen arima, non mundurik zegoenik ere ez baitzitzaidan iruditzen, eta harengan murgildurik Magnificat en bertso hura etorri zitzaidan gogora: –Et exultavit spiritus?, ezin ahaztu dudan eran etorri ere.
‎Aurkezpen egun batean pertsona bat Jainkoari bihotzez gomendatzen ari nintzen, eta errenta eta askatasuna izatea ere eragozpentzat nuen nik opa nion santutasun bikainerako; haren osasun eskasa eta arimei ematen zien argi handia etorri zitzaidan gogora, eta hau aditu nuen: –Asko egiten du nire zerbitzuan, baina gauza handia da guztiz biluzik niri jarraitzea, ni gurutzean jarri nintzen bezala.
‎Ávilako San Joserenean nengoela, Espiritu Santuaren Pazko bezperan, gure Jaunak honelako egun batean, orain dela hogei urte, gutxi gorabehera, egin zidan mesede handi handi bat buruan nerabilela, eragin eta irakin bizi batek hartu zidan espiritua eta liluramenduan geratu nintzen. Bildutasun handi honetan orain esango dudana aditu nuen gure Jaunagandik:
‎Beharbada, gauzak estalirik bezala uzteko gure Santak duen joera, Yepesen testu honek argitu diezaguke: . Magdalenaren egun batean Teresa Jaunak hain maite izan zuela-eta inbidia santu batez zegoela, esan zion: –Hau neure adiskidetzat izan nuen lurrean bizi nintzen artean, eta zu halakotzat zaitut orain zeruan nagoela?.
‎Guztiz nekaturik iritsi zen, eta oraindik neke handiagoa izan zuen etxea ikusi zuenean; izan ere, leku onean kokatua eta zabala bazen ere, ez zuen beste eraikinik, eta horrela gau hartan oso nekatua zegoen. Beste egun batean, goizean, patiora joan zenean, putzua ikusi zuen san Andres ikusitako alde berean, eta guztia agertu zitzaion ikusi zuen bezala berdin berdin; lekua esan nahi dut, ez Santua, ezta belardia eta loreak ere, berak irudimenean ongi gordeta izan zuen eta oraindik duen arren.
‎1 Esan dut nola Salamancako eta Albako monasterioak fundatu ondoren eta Salamancakoa etxe propioaz geratu baino lehen, aita frai Pedro Fernández maisuak, une hartan komisario apostolikoa zenak, agindu zidan Ávilako Gizakundekora joan nendila hiru urterako, eta nola Salamancako etxeak zuen premia ikusirik, hara joateko agindu zidan etxe propiora alda zitezen. Egun batean han otoitzean ari nintzela, esan zidan gure Jaunak Segoviara joan nendila fundazioa egitera. Niri ezinezko gauza iruditu zitzaidan, agindua hartu gabe ez nintzelako joango, eta aita komisario apostolikoari, frai Pedro Fernández maisuari, entzun niolako gehiago fundatzerik ez zuela nahi; eta era berean, Gizakundekoan eman behar nituen hiru urteak amaitu baino lehen, arrazoi handia zuela ez nahi izatean.
‎Mesedetakoekin genuen auziaz geratu ginen, eta horrela etxe berrira igarotzeko oso ezkutuan ibili beharra izan zen. Han ikusi gintuztenean, Done Mikelen jaia baino egun bat edo bi lehenago igaro baikinen, gurekin diruz konpontzera jo zuten. Eragozpen hauek ematen zidaten penarik handiena zen, Gizakundeko hiru urteak amaitzeko zazpi edo zortzi egun baizik ez zirela falta, eta egun horiek amaitu orduko han izan nuela nahitaez.
‎5 Egun batean aitaren gelaren ondoren zen gela batean zegoela, aita oraindik jaiki gabe, ustekabean irakurtzera iritsi zen han zen gurutze batean haren buruan jartzen den idazkuna, eta bat batean, hura irakurriz, Jaunak aldatu egin zuen goitik behera; izan ere, bere aurrera ekartzen zioten ezkontza asmo batean pentsatzen ari zen, ongi bai ongi zetorkion ezkontza asmoan pentsatzen, eta zera esaten zuen b... –zein gutxi eskatzen duen nire aitak, oinordetza bat izanez gero, nahikoa du; nik, berriz, uste dut leinuak nigan izan behar duela hasiera!?.
‎Haiek hain txukunak ez zirenez gero, etxe guztian halako nahaste borrastea zegoen, non ez baitzen lan gutxi egin behar izan gau hartan. Beste egun batean, goizez eman zen lehenbiziko meza, eta Medina del Campotik etorri behar zuten moja gehiago ekartzera joan zitezen saiatu nintzen. Domu Santuko gauean nire laguna eta biok bakarrik geratu ginen.
‎Lastoa zegoen leku batean itxi ginen; nik etxe baten fundazioa egiteko lehenen lastoz hornitzen nuen, hura izanez gero ez baitzitzaigun oherik faltako; lasto gainean lo egin genuen gau hartan utzi zizkiguten bi burusiez estalirik. Beste egun batean gure ondoan zeuden moja batzuek, guk oso samindurik izango zirela uste genuen baina, arropa utzi ziguten etortzeko ziren lagunentzat eta baita limosna bidali ere. Santa Isabel zuen izena monasterioak, eta gu han izan ginen denbora guztian hainbat egintza on eta limosna egin zizkiguten.
‎Bi gau txar igaro genituenez gero, loak laster uxatu zituen beldurrak. Beste egun batean moja gehiago etorri ziren, eta hala kendu zitzaizkigun.
‎Batez ere ahizpak hain etxe onean eta kokapen egokian, eta monasterio ezagunean uzten nituela ikusteak eman zidan, eta etxearen zatirik handiena ordaintzeko adina zuten mojak zeudela etxean ikusteak; horrela, kopurua osatzeko etorriko zirenak, gutxi ekarririk ere, zorrik gabe gera zitezkeen. Eta, batez ere, lanez gozatu izanak ematen zidan poza, eta atsedenaldiren bat izateko nengoenean, banindoan, izan ere jai hau Espiritu Santuaren Pazkoaren aurreko igandean izan zen, 1576 urtean, eta gero hurrengo astelehenean abiatu nintzen ni, oso bero egiten zuelako eta Pazkoa bidean ibiltzen eman beharrean Malagonen igarotzeko, egunen bat gelditu ahal izatea nahi bainuen; hori dela-eta presa handia hartu nuen.
‎2 Ez zuen Jaunak nahi izan egun batean ere elizan meza entzun nezan. Nahiko urtu zitzaien poza mojei nire joateaz, bihotzez sentitu baitzuten, urte hartan elkarrekin izan eta elkarrekin igaro genituelako hainbeste neke; haietatik larrienak, esan dudanez?
‎7 Espiritu Santuaren Pazkoa baino egun bat lehenago Jainkoak lan nahiko handia eman zien; ni sukar gogor batek jotzea izan zen hori. Nik uste dut haiek Jainkoari egindako erreguak nahiko izan zirela, gaitza aurrera joan ez zedin; izan ere, sekula neure bizian ez dut izan era hartako sukarrik aurrera joan ez denik.
‎Eta etxe hau toki onean dagoenez gero, ezagutzen hasi ziren eta maitatzen; batez ere asko laguntzen zigun Monterrey-ko kondesak, Maria Pimentel andreak, eta Mariana izeneko andre batek, senarra bertako korrejidore karguan zuenak. Halako egun batean, Sakramentu guztiz Santua izatearen poza apaldu zekigun, badator etxearen jabea zen jauna hain zakarki, non nik ez bainekien zer egin berarekin, eta deabruak egiten zuen ez zedila arrazoira etor, berarekin hitzarturiko guztia betetzen baikenuen. Alferrik zen hori esan nahi izatea.
Egun batean esan zidan Jaunak: –Beti nahi izaten dituzu nekeak, eta beste aldetik arbuiatu egiten dituzu:
‎Beste egun batean, haren meza entzuten nengoela, Jauna aintzaturik ikusi nuen Ostian. Haren oparia atsegin zitzaiola esan zidan.
‎19 Eta hala egin zuten, beste egun batean ikustera etorri baitzitzaizkidan guztiak eta batzorde gisa; beraiek ez zutela esandakoaren damurik zioten, eta pozik zeudela etorri nintzelako; ikus nezala zertan mesede egin diezadaketen. Ezeren beldurrik izatekotan, hiriaren beldurra genuen, eta guztia lau lau aurkitu.
‎Hain atsegin izan zitzaidan, non, ustez emango zigutena baino bi halako gehiago eskatuko balute ere, merke egingo bailitzaidake; eta aspaldi ez dela, bi urte lehenago eskaini zioten jabeari hori eta ez zuen eman nahi izan. Gero beste egun batean, bildu ziren han elizgizona eta lizentziaduna; honek bestea zerekin kontentatzen zen ikusi zuenean, berehala lotu nahi izan zuen tratua. Nik adiskide batzuei jakinarazi nien eta, emateko prest bazegoen, bostehun dukat gehiago emateko esan zidaten.
‎jaun handikietako bat zen, eta haren emaztea ere andre handikietakoa; biziki poztu ziren beraien etxea monasterio bihurtu zelako, eta horregatik ontzat jo zuten; dena dela, ezin zuten egin ere besterik. Geroago, beste egun batean, eskriturak egin ziren eta etxearen herena ordaindu zen, hau da, elizgizonak eskatu zuen bezala egin zen guztia, gauza batzuetan hitzarturikoa baino zama astunago ezartzen baitzigun, baina beragatik guztia onartzen genuen.
‎45 Baimena eman zion Manso doktoreari beste egun batean meza emateko eta Sakramentu guztiz Santua jartzeko. Lehenengo meza eman zuen, eta San Pauloko prioreak (Domingotarrena da; hauei zor handia izan die beti Ordenak, eta baita Jesusen Lagundiari ere)?, berak eman zuen meza nagusia, aita prioreak?, ospe handiz eman ere, musikari eta guzti, inork deitu gabe etorri baitziren.
‎18 Gogoan dut ni egon nintzen toki batean, gure monasterio bat zegoenekoan, emakume bat ezagutu nuela, Jainkoaren mirabe handia oso, herri guztiak esaten zuenez, eta hala izan behar zuen. Egunero Jauna hartzen zuen eta ez zuen bere aitor entzule berezirik, eta egun batean joaten zen Jauna hartzera eliza batera eta bestean bestera. Ni honetaz konturatu nintzen, eta nahiago nukeen pertsona baten esana egiten ikusi, hainbeste jaunartze egiten baino.
‎8 Ez dut esaten ordubetean ezta egun batean ere gauza asko pentsatzekorik, hori, beharbada, ezertaz ere ongi ez gozatzea litzatekeelako; izan ere, hain gauza meheak direnez gero, ez nuke nahi pentsa dezazuen esateko asmorik ez nuena, ezta gauza bat ulertu beharrean bestea uler dezazuen ere. Egia da, kapitulu hau ongi ulertzea hain garrantzitsua izanik, idazteko nekagarria bada ere, ez dut neke hori hartuaren damurik, ezta ez nuke nahi behin irakurrita ulertzen ez duenak, askotan irakurri izanaren damurik izan dezan ere, batez ere ez dezatela damurik izan ahizpak otoitz bidean gidatu behar dituzten ama prioreek eta nobizien maistrek.
‎Berorren gorentasunak etxe honetan agindurik zuen arigarririk izan ez balitz, txarrago izango zen. Eta beharrezkoa izan da; izan ere, bideko eguzkiaz, berorren gorentasuna Malagónen zegoenean nuen mina bizitu egin zait, eta Toledora iritsi nintzenean bi aldiz odola atera behar izan didate (ezin bainuen mugitu ohean, bizkarretik garondoraino nuen minaz) eta beste egun batean purga eman; eta horrela gelditu naiz hemen zortzi egunean (bihar beteko dira), ostirala baitator, eta oso ahuldurik irtengo naiz, odol ugari atera didatelako, baina ongi. Biziki sentitu nuen bakardadea, neure burua hemen neure andere eta adiskidea gabe ikusi nuenean.
‎4 Egundo ere ez dit esaten berorren gorentasunak nola doakion aita frai Joan Gutiérrezekin; nik neuk esango dut egunen batean. Eman biezaio nire goraintziak.
‎Eta horrela, arren eskatzen diot berorri, kontura dadila hona etortzean mesede handi handia egingo didala; eta luzaroago egoteko orduan bada, are handiagoa. San Tomas egunean ez zegoen ezertarako astirik; horregatik, asko poztu nintzen berorrek beste egun baterako uzteaz.
‎4 Uste dut, Haren Maiestateak besterik agintzen ez badu, garizumako bigarren asterako hor izango naizela; izan ere, Jaunak urte hauetan funda ditzadala nahi izan duen monasterioetatik noanez gero (hemengoa laster amaitu arren), egunen bat gelditu dut haietan. Berorrek hala nahi duenez gero, nik ahal dudanik eta gutxien izango da; hain ongi eratua eta egina dagoen gauzan, nik begiratu eta gure Jauna goretsi beste eginbeharrik ez dut izango.
‎2 Asteazkenetik hona Mari Mendoza anderearekin nago, gaixo zegoelako ez baitu ni ikusterik izan eta banituen zenbait gauza harekin tratatzeko. Egun bat soilik egingo nuela uste nuen, eta elurra eta izotza egin du, eta ez zirudien bideari ekiterik zegoenik, eta horrela gaur arte, larunbatera arte izan naiz. Jainkoa lagun, astelehenean abiatuko naiz, hutsik gabe Medinarantz; eta han eta Ávilako San Joserenean, presaz ibili nahi banu ere, hamabost egun baino gehiago emango ditut, hainbat arazori erantzun beharra dagoelako, eta horrela uste dut esan nuen baino gehiago luzatuko naizela.
‎Baina honezkero, gure aitarekin aitortu denez gero, hildura handiagoaz izango da. Esan biezaio, ia aitortza orokorra egin nuela lehengo egun batean nire gutuna berorri helarazi zionarekin, eta gure aitarekin aitortzean izan nuen penaren hogeiko bat ere ez nuela izan. Begira zein tentaldi beltza den hau.
‎Goraintziak guztiei, eta gera bedi Berarekin, asko baitut idazteko. Beste egun batean idatziko diot Cuevasko ene aita prioreari, biziki poztu bainaiz haren hobekuntzaz. Jainkoak gorde diezagula eta berori ere bai, ene alaba, oraindik ez baitik esaten ongi dagoenik eta nahiko kezkaz nauka.
‎Frantzisko Salcedori guri baino gehiago eman dio, beti baitugu uste ona Jainkoagan. Lehengo egun batean esan zidan berorren jauntasunari idatzi nahi ziola eta gutunean hauxe esan soilik: –Jauna, ez dugu ogirik?.
‎7 Berorrekin gauza askori buruz hitz egiteko gogo bizia dut; benetan poztuko nintzateke; dena dela, egunen batean orain baino asti eta mezulari ziurragoa izango ditut. Luisa andereak asko laguntzen eta mesede egiten digu guztian.
‎Orain gutun bat bidaltzen diote nuntzioari, baimena eman diezaion. Guztia izango da bost edo sei eguneko joan etorria, hemen egoteko egun erdi edo egun bat nahiko baita. Ez bedi ahantz honetaz ezta beste negozio horietaz ere.
‎4 Idatzi nion, Toledon zor diona geroko gerotan aritzen dela, eta artzapezpikuaren epailea da bera, eta ez dakit nola aterako den harengandik, onean ez bada. Aita Nicolaok, hara doanean, egunen batean han izan eta berarekin aztertuko balu, beharbada zerbait egingo litzateke. Niri burutik pasatu zitzaidan, Frantziskoren erlijioso izateko asmoa aurrera joango balitz, horretan zerbait egiterik balegokeela.
‎Etxe hartatik nentorrenez gero, etxe hau txarrago iruditu zait; ahizpa hauek lanik nahikoa dute hemen. Teresa lehenengo egunean batez ere, oso triste etorri da; ahizpak uzteagatik zela zioen. Bere burua hemen ikustean, bizi osoan haiekin egon balitz bezala, etorri ginen gau hartan ia ez zuen afaldu pozaren pozez.
‎3 Ez dakit zer dela-eta ez diren aldatzen Martin Ramírez jaunaren hezurrak (goian bego, nik opa eta Jaunari eskatzen diodanez); arren eskatzen diot jakinaraz diezadala berorrek horren arrazoia, eta aurrera joan zen ala ez berorrek egitea hitzarturik zuena, horren berri eman baitzidan egun batean. Oi Jauna, zenbat aldiz gogoratu naizen berorretaz hemen eskaintzen dizkidaten eta bedeinkatu ditudan hitzarmenetan!
‎berorrekin zerikusi handia baitu, eta horrela pozgarri izan zait bata eta bestea. Egunen batean bisita beza berorrek nire partetik beloa hartu berri duena, eta mintza bekio astiro astiro, eta eska biezaio Jaunari gomendatzeko ni eta Ordenako arazo hauek. Gure Jaunak santa handi egin dezala, eta baita Katalina andereari ere gauza bera opa diot; eman biezaio berorrek goraintziak nire partetik.
‎Aita Elias bareago eta gogotsuago dago. Nik diotsot berorren aitatasunari, zaratarik gabe eta leuntasunez hasiz lan handia egingo dela; ez dela jo behar dena egun batean egitera. Uste dut, egiaz, zentzuzko jendea dagoela.
‎Gauza handia litzateke niretzat; baina beldur naiz sentituko dutela gure fraide hauek, baita berorren nekeak ere, bidea luzea baitu oraindik egiteko. Kontentatuko nintzateke, nahitaez hona etorri beharra balu, eta nahiko nuke egun bateko tartea izatea, nire arimak bere gauzak berorren aitatasunarekin tratatzeko bihotz altxagarria izan dezan.
‎Argi ikusten du galduta dabilela, eta aski nekatua egon behar du; baina hor egotea hain biziki sentiturik, nahiago zuela hiltzea. Mandazain batekin hitz egina zen bihar Sevillara joateko; baina ez dakit nik zertara, bideko eguzki egun batek hiltzeko eran baitzegoen gaixoa, eta ordurako buruko minaz zetorren, eta han ez du beste biderik diruak gastatu eta Jainkoaren izenean eskatu baizik; oraindik Mayor anderearen nebarengan zer edo zer bazuelakoan nintzen, eta ez du.
‎3 Ni, Jauna lagun, hausterre egunean irtengo naiz; zortzi egun egongo naiz Medinan, ez baitut luzaroago gelditzerik?, ez dakit horrenbeste egongo naizenik ere; Ávilan beste zortzi egun. Benetan poztuko nintzateke han berori ikusi ahal izango banu, egun batean baino ez bada ere...
‎...eskumenez balia daitekeen ala ez, uste dut nolabaiteko malenkoniaz zegoela gutun hura idatzi zuenean edota eskrupuluak zituenean, berak ematen dituen arrazoietan argi ikusten delako; eta horregatik, ez diot galdetu nahi izan berriro eta, Ardapillak dioenez, zalantza horiek gutxi iraungo dutelako ere bai; izan ere, berak dio aingeru nagusiak erabakia hartua duela Gilbertori buruz, eta zain daudela egun batetik bestera.
‎3 Beraz, egin beza ahalegina bidaltzeko, eta eska biezaio Jainkoari nire alde, Pazkoa igaro ondoren, Burgosko fundazio hura bainoa, eta aro honetan lurralde hotz hotza baita. Eta berori dagoen inguruan balitz, behintzat, berori ikustearen truke ez nuke hainbeste sentituko; baina gure Jaunak egingo du egunen batean.
‎Jainkoak ekar dezala onez, ene aita. Konstituzioetan zerbait falta balitz, seinalaturik utz dezala, eta, mesedez, Pazko azken egunean predikurik egingo balu, beste egun bat igaro arte ez dadila irten, gaitz egin ez diezaion, ez baitakit nondik ateratzen dituen indarrak. Bedeinkatua izan bedi haiek ematen dituena.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Ni Errege bezpera baino egun bat lehenago iritsi nintzen hona, Medinara, eta ez dut aurrera jo nahi izan, berorri nora noan jakinarazi, zerbait agindu nahi badit edo, eta eskatu gabe nire partez muin egin diezaiola eskuetan haren jauntasun txit argiari eta esan diezaiola ongi aurkitu ditudala gure ahizpa Elena Jesusena eta gainerakoak.
‎2 Ez litzateke asko izango Joan Ovalle jaunak berorri eta berorren alabari baimena ematea ni bisitatzera etortzeko, eragozpenak izan arren eta berak etxea zaintzen geratu behar badu ere, berak beste egunen batean nigana bisitan etortzeko aukera izan baitezake, besterik ezean urrutitik natorrelako.
‎Noizbehinka etorri izan da hona. Domu Santuko zortziurreneko egunen batean egingo digu predikua. Ez du inor aitortu nahi; dena dela, uste dut, pozik entzungo lukeela nire aitortza, baina susmoa dut (aitortzak entzutearen zale ez denez gero) jakin minagatik dela.
‎Ordenari, Probintzia bereizia egitea bezala, hain hurretik ukitzen diona izan balitz, guztien gainetik pasa zitekeen, gutxi ez badira ere, baina asti gehiegirik ez dudanez gero, ez naiz luzatuko. Eta egun bateko itzulingurua egitea besterik ez balitz, tira; baina hainbeste legoa nora ezean egiteko, nire burua ez da iristen horretarako arrazoiak ikustera, gure Ordena horren eroria eta horren premian ez denean.
‎Sinets beza oso ona dela eta, erlijio gauzetarako, beste inork baino esperientzia handiagoa duela. Egunen batean dei egin diezaiola nahiko nuke, adiskide ona eta zuhurtasun handikoa baita; ez du galtzen ez monasterio batek halako pertsonak izateaz. Hor idazten diot; bidal biezaio gutuna.
‎6 Arren eskatzen diot, ni egunen batean San Joserenean egon ahal izateko aita bisitariaren baimena lor baledi, abisua pasaraz diezadala; ama prioreak idatziko dit.
‎Ez didate astirik uzten berari idazteko. Isabel Juárez da Malagóndik etorri zena, eta ez oso gogo onez, diotenez; noizbait berarekin izan zuenez gero, prioreak bidali zuen, eta halako egunen batean bera etorriko dela uste dut. Nahiko buruhauste dut; Jainkoak erremedia beza.
‎Nik nahi nukeen bezain santua egin beza Jainkoak. Dituen beldur horiei buruz egunen batean berorri hitz egiteko gogoa dut, denbora alferrik eman besterik ez baitu egiten eta apaltasun faltaz ez dit sinetsi nahi. Hobeki egiten du aipatu dudan aita frai Meltxorrek; behin Ávilan hitz egin niola, eta on egin ziola dio eta ia ez dagoela ni gogoan ez nauen ordurik.
‎6 Oi, nik bai nahi nukeela egunen batean horra joatea, ez baikaude elkarrengandik urruti!; hala ere, ez dut ikusten nola joan. Ene Kasildari goraintzi asko; irakur beza, ongi baderitza, beraren izebaren gutun hura, hark niri idatzi eta bidali niona; egun batzuetatik hona neure andere oso leialtzat dut, edozein gauza emango nuke haren esku.
‎Horrela ez balitz, ordea, gogorra litzateke, zortzi legoako itzulinguruagatik? mesede hori niri egin gabe uztea eta egun bat edo beste hemen atseden ez hartzea eta poz hau guri eman gabe uztea, ahizpa guztiek bihotz bihotzez itxaroten baitaude, nire nebaren bidez idatzi nionez; nire neba gaur abiatu da Madrilerantz.
‎3 Jainkoak gorde dezala berorren aitatasuna eta egunen batean utz diezadala ikusten soseguz, arnasa hartzeko besterik ezean berriro sufritzeko. Guztiek dute gogo gogoan beren otoitzetan.
‎10 Bihar hitzartuko dugu nola joango den Julian Ávilako Madrilera halako egun batean, nuntzioa prelatutzat aitortu eta guretzat haren onginahia irabaztera, oinetakodunen mende utz ez gaitzan eskatzeko; eta horren ondoren idatziko diet pertsona batzuei, berorrekiko jarrera bigundu diezaioten, arrazoi batzuk emanez eta esanez, nola egon zen ezer egin gabe berak zer esaten zuen jakin arte eta nola gogo onez obedituko ziokeen berari beti, tartean Tostado egon ez balitz, hau gu... Eta benetan erakuts diezaioke poza, oihaldun hauen mende ez egotearen truke, dena ontzat emango bainuke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egun 95 (0,63)
egunen 26 (0,17)
Egun 15 (0,10)
Egunen 4 (0,03)
egunean 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egun bat egin 6 (0,04)
egun bat idatzi 5 (0,03)
egun bat ere 4 (0,03)
egun bat lehenago 4 (0,03)
egun bat otoitu 4 (0,03)
egun bat bera 3 (0,02)
egun bat besterik 3 (0,02)
egun bat esan 3 (0,02)
egun bat baino 2 (0,01)
egun bat barau 2 (0,01)
egun bat gehiago 2 (0,01)
egun bat gelditu 2 (0,01)
egun bat gu 2 (0,01)
egun bat han 2 (0,01)
egun bat jaun 2 (0,01)
egun bat ni 2 (0,01)
egun bat soilik 2 (0,01)
egun bat utzi 2 (0,01)
egun bat aitaren 1 (0,01)
egun bat aitor 1 (0,01)
egun bat alde 1 (0,01)
egun bat atzeratu 1 (0,01)
egun bat aurre 1 (0,01)
egun bat berori 1 (0,01)
egun bat beste 1 (0,01)
egun bat besterako 1 (0,01)
egun bat bisita 1 (0,01)
egun bat dei 1 (0,01)
egun bat eskritura 1 (0,01)
egun bat geroago 1 (0,01)
egun bat goiz 1 (0,01)
egun bat hau 1 (0,01)
egun bat hil 1 (0,01)
egun bat hirunakako 1 (0,01)
egun bat hori 1 (0,01)
egun bat horra 1 (0,01)
egun bat hura 1 (0,01)
egun bat igaro 1 (0,01)
egun bat ikusi 1 (0,01)
egun bat iraindu 1 (0,01)
egun bat iritsi 1 (0,01)
egun bat itzuli 1 (0,01)
egun bat itzulinguru 1 (0,01)
egun bat joan 1 (0,01)
egun bat kontu 1 (0,01)
egun bat meza 1 (0,01)
egun bat min 1 (0,01)
egun bat moja 1 (0,01)
egun bat nahi 1 (0,01)
egun bat neu 1 (0,01)
egun bat orain 1 (0,01)
egun bat ordaindu 1 (0,01)
egun bat oso 1 (0,01)
egun bat pentsatu 1 (0,01)
egun bat pertsona 1 (0,01)
egun bat pozik 1 (0,01)
egun bat premia 1 (0,01)
egun bat purga 1 (0,01)
egun bat samin 1 (0,01)
egun bat San 1 (0,01)
egun bat tarte 1 (0,01)
egun bat Teresa 1 (0,01)
egun bat zaldun 1 (0,01)
egun bat zezenketa 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia