Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2015
‎Oi jende burugin, ahozuri eta atseginzalea, haietaz hain oparo gozatzeko pixka bat ez itxaroteagatik, urtebete, egun bat, ordubete ez itxaroteagatik, eta beharbada une bat baizik ez da izango, guztia galtzen dute orain oraingotzat duten miseria hartaz gozatzearren!
‎2 Egia da aldi laburra dela: gehienez egun bat, edo ez asko gehiago; eta nahasmendu handi honetan, gehienetan okasioren batetik sorturikoan, ikusten da hain ongi lagundua egotean arimak irabazten duena, Jaunak adore handia ematen baitio bere zerbitzutik eta erabaki onetatik ezertan ere ez okertzeko; alderantziz, haietan hazi egiten dela dirudi, eta lehen mugimendu txiki bat gorabehera, ez da okertzen erabaki honetatik. Diodanez, gutxitan izaten da, baina bere izaera ez dezala ahaztu nahi du gure Jaunak, batetik beti apal iraun dezan; bestetik, hobeki uler dezan Haren Maiestateari zor diona eta jasotzen duen mesedearen handitasuna, eta gorets dezan.
‎Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut. Izan ere, gainezkaldi handi hau pixka bat kentzen zaionean, gorputza nolabait bere senera datorrela dirudi eta arnasa hartzen du berriro hiltzeko eta arimari bizi handiagoa emateko, eta hala ere, estasi handi handi honek ez du asko irauten; [14] baina, kentzen bada ere, borondatea hain geratzen da bere baitan bildua eta adimena hain sorgortua, eta horrela egun bat eta baita egunak ere, non borondateari maitatzera eragingo dioten gauzak ulertzeko baino bestetako ez dela gai baitirudi; borondatea, berriz, oso erne dago horretarako eta lotan inongo kreaturarekin lotzera ausartzeko.
‎7 Baina, gehienetan, bestelako oinaze handiei eta era askotako gaixotasunei dagokienez, nik ezagutzen dut pertsona bat, Jauna aipaturiko mesede hau egiten hasi zitzaionetik, eta berrogei urte dira harrezkero, ezin duena esan egiaz egun bat bera ere egon denik minik gabe eta beste era bateko sufrimendurik gabe, gorputzeko osasunik ezaz, hau da, beste sufrimendu handirik gabe. Egia da oso kaskarra izan zela, eta merezi zuen infernuaren ondoan gutxitzat jotzen du guztia.
‎1 Bada, lanak egoera honetan zeudela, eta laster amaitzekotan, ondorengo egun batean eskriturak egin behar baitziren, aita probintzialak iritzia aldatu zuen. Uste dut Jainkoaren aginduak eragin ziola horretara, gero agertu zenez; izan ere, hainbeste otoitz egiten zenez gero, Jauna obra hori hobetuz zihoan eta beste era batera egin zedila aginduz.
‎Txiki egiten zitzaidan etxea; halaxe zen izan ere, eta ez zirudien monasterioa izateko bidean zihoanik; beste bat erosi nahi nuen (ez zegoen zerekin, ez zegoen erosteko erarik, ezta ez nekien zer egin ere) haren ondoan zegoena, nahiko txikia hau ere, eliza egiteko; eta egun batean, Jauna hartu ondoren, esan zidan Jaunak: Esan dizut sartzeko ahal duzun bezala.
‎Batzuetan guztia falta zela zirudien, batez ere Probintziala etorri baino egun bat lehenago, Ama Nagusiak ezertan ez sartzeko esan zidanean, eta hau guztia uztea zen. Ni Jainkoagana joan nintzen eta esan nion:
‎Ni izu ikaraz geratu nintzen, eta gero beste egun batean zaldunari esan nion gertatzen zena, hartan gehien egiten zuena izanik, harengana jotzen bainuen?, eta ez zezala inola ere errenta edukitzerik onartu esan nion, eta auzia aurrera joan zedila. Hura ni baino askoz sendoago zegoen horretan, eta biziki poztu zen; gero adierazi zidan zein gogo txarrez hitz egiten zuen akordioan.
‎1 Jaunak esan ditudan mesedeetako asko eta beste batzuk oso handiak egin zizkidanetik luzarora, egun batean otoitzean ari nintzela, bat batean, nola ez nekiela, oso osoan infernuan sartua nengoela iruditu zitzaidan. Ohartu nintzen, deabruek han niretzat prestaturik zuten tokia, eta nik neure bekatuengatik merezia nuena ikus nezala nahi zuela Jaunak.
‎2 Baziren bi urte neure otoitz honekin eta beste pertsona batzuenarekin ari nintzela esandako asmorako, hau da, Jaunak eraman nintzala beste bide batetik, edota ager zezala egia eskatuz, etengabeak baitziren Jaunak egiten zizkidan aipaturiko hizketak; eta hau gertatu zitzaidan: San Pedro aintzatsuaren egun batean otoitzean ari nintzela, neure ondoan ikusi nuen edo sentitu nuen, hobeki esateko, ez gorputzeko begiez eta ez arimakoez ez bainuen ezer ikusi, baina iruditu zitzaidan Kristo zegoela nire ondoan eta ikusten nuen Bera zela hitz egiten zidana, nire ustez. Ni guztiz ezjakinean nengoen halako ikuskaririk izan zitekeenik eta, beldur ikarak hartu ninduen hasieran, eta negar eta negar besterik ez nuen egiten, ziurtatzeko niri hitz bakar bat esaterakoan, beti bezala geratzen banintzen ere:
‎3 San Pauloren egun batez, mezatan nintzela, [Kristoren] Gizatasun guztiz santu hau osorik agertu zitzaidan, berpizturik pintatzen den bezala, guztiz eder eta maiestate handiz, berorri berariaz idatzi nion bezala, zorrozki agintzen zidan-eta; nahiko gogor egiten zitzaidan hori, ezin baita esan guztia desitxuratu gabe; baina esan nuen nik ahal nuenik ondoen, eta honela ez dago berriro hemen esan beharrik.... Hau esango dut soilik:
‎Hemen ikusi zen haren apaltasun handia, ni bezalako pertsona kaskar batekin harremanetan jarri nahi izatean. Bisitak egiten hasi zitzaidan eta niri gogoa berotzen eta esaten ez nezala pentsa egun batean alde egingo nuenik gauza haietatik, apurka apurka egingo zuela Jainkoak; gauza oso errazetan egon zela bera urte batzuk, eta ezin gainditu izan zituela. Oi apaltasuna, bai gauza handiak egiten dituzula zu zauden lekuan eta apaltasuna duenagana etortzen direnei!
‎gorputzak goza dezala, honezkero arimak nahi duena egiten baitu. Bere senera etorri ondoren, liluramendua sakona izan bada, egun bat edo bi eta baita hiru ere ahalmenak sor geratu ohi dira eta arima durduzaturik bezala, bere senean ez dagoela dirudiela.
‎Lagun santu batekin izandako elkarrizketak ere, egun batean izandakoak, ez du egun askotan izandakoak bezain probetxu handirik egiten; eta harekin eman ditugun egunak asko izanik, hura bezalako bihur gaitezke, Jainkoak laguntzen badigu. Azken batean, Haren Maiestateak zer nahi duen eta nori eman nahi dion, hortxe dago guztia; baina mesede hau hartzen hasten denarentzat zerikusi handikoa da erabakia hartzea, gauza guztietatik askatzea eta mesedea behar bezalako estimuan izatea.
‎Zuhurtasuna eta beren bizieraren izen ona dela diote gehiago aprobetxatzearren. Ongi daki berak egun batean gehiago aprobetxatuko lukeela izen on hura alde batera utzirik, harekin hamar urtean baino.
‎11 Ni harrezkero barreiatua eta otoitzik gabe egonik, betikoa nintzelakoan zegoela ikusten nuen eta, ez nuen onik izan hari begiak zabaldu arte; izan ere, urtebete eta gehiago egon nintzen otoitzik gabe, apaltasun handiagorako zelakoan. Eta hau izan zen, geroago esango dudanez, izan dudan tentaldirik handiena, hortik zeharo galtzera bainindoan; otoitzarekin, berriz, egun batean irainduko nuen Jainkoa, baina gainerakoetan berriro biltzen nintzen eta erorbidetik alde egiten.
‎10 Handia zen nire aitaren samina aitortzen utzi ez zidalako; oihu eta otoitzak ugari Jainkoari. Bedeinkatua izan bedi entzun nahi izan zituelako; izan ere, egun bat eta erdian nire monasterioan hilobia irekita gorpuaren zain eduki eta hemendik kanpora dagoen gure fraideen monasterio batean hileta elizkizuna ere egin ondoren, neure senera itzul nendila nahi izan zuen Jaunak.
‎Gaitz guztia bekatu bideak errotik ez kentzean eta laguntza kaskarra ematen zidaten aitor entzuleengan zegoen; zer arriskutan nengoen eta harreman haiek mozteko eginbeharra nuela esan balidate, ezbairik gabe uste dut erremedioa izango zuela; bada, egun bat bera ere ez nukeen jasango bekatu astunean, nik neuk jakinez gero.
‎1 Egunotan erabaki hauetan ari nintzela, burua berotu nion neure neba bati fraide sar zedin, munduko huskeria aipatuz. Eta biok egun batean oso goiz nire adiskide hura, nik maitasun bizia niona, zegoen monasteriora joatea hitzartu genuen, izan ere, azken erabaki honetan ni Jainkoa hobekien zerbitzatzen dela uste nuen edota nire aitak nahi zezan edozeinetara joatekotan nintzen; honezkero arimaren erremedioa zen gehien kontuan nuena, atsedena ez bainuen ezertarako aintzat hartzen.
‎12 Hain garrantzi handikoa zen etxe bedeinkatu honi zegokion arazoa egun bat gehiago ez atzeratzea, non nik ez bainekien nola amaitu zitekeen une hartan gelditu izan banintz. Oi Jainkoaren handitasuna!, askotan harri eta zur geratzen naiz pentsatzen dudanean eta ikusten Haren Maiestateak hain era berezian lagundu nahi zidala Jainkoaren baztertxo hau egin zedin; izan ere, nik uste dut horixe dela, Haren Maiestatea atseginez dagoen bizilekua, behin otoitzean nintzela esan zidan bezala:
‎Arratsaldera arte geratu beharra izan zuten, eta beraren aitor entzuleari eta aita frai Domingo maisuari, nire aitor entzulea zen domingotarrari, dei egitera bidali zituzten; hasieran aipatu dut hau, une hartan ni hemen egon ez arren. Aita hau berehala konturatu zen Jaunaren espiritua zela eta, ahaideekin gorriak ikusi bazituen ere, asko lagundu zion (horrela jokatu lukete Jauna zerbitzatu nahi duten guztiek ere, arima bat Jainkoak deitua dela konturatzean; ez liokete begiratu behar hainbeste giza zuhurtziari!), eta hitzeman zion beste egun batean itzul zedin lagunduko ziola.
‎10 Berak, honetaz konturatu zenean, era batera edo bestera, bere asmoa aurrera eramateko eginahalak egitea erabaki zuen. Eta horrela, egun batean, bere amarekin mezatara joanik, elizan zegoela, haren ama aitortzera sartu zen aitorleku batean, eta berak haurtzainari esan zion erlijioso apaizetako batengana joan eta meza bat eman ziezaiela eskatzeko; joan zela ikusi zuenean, bere txapinak mahukan sartu eta gona jasorik, ahal zuenik eta presarik handienaz, nahiko urruti zen monasterio honetarantz jo zuen. Haren haurtzaina, aurkitu ez zuenean, beraren bila joan zen; hurbil zeukanean, erregu egin zion gizon bati geldiaraz zezala.
‎Hari erraz egin zitzaion eta bilatuko zuela esan zidan. Gero, beste egun batean goizean, Jesusen Lagundian mezatan nengoela, hitz egitera etorri zitzaidan eta bazuela etxea esan zidan, eta han zekartzala giltzak; hurbil zegoela eta joateko ikustera; hala egin genuen; eta hain ederra izanik, ia urtebete egon ginen bertan.
‎29 Etxea atontzea amaitu ondoren, mojak hara igarotzeko unea, oso handikiro izan zedila nahi zuen gotzainak. Eta horrela, Sakramentu Santuaren zortziurreneko egun batean izan zen; egun horretan berbera etorri zen Valladolidetik, eta Kapitulu eta Ordenekin, eta ia herri osoarekin bildu zen. Musikak toki handia hartu zuen.
‎Hau ez zen gauza berria, mundua hain berri zalea izanik, joaten garen alde bakoitzean izaten baita horrenbeste; aurpegi aurrean beloak eraman ezik, oso nekagarria litzateke; horrela eramateko modukoa da. Andre hark areto oso zabal eta egoki bat zuen prestaturik, eta hantxe esango zen meza, Gotzainak emango zigunera igarobidea egin beharra zegoelako, eta gero beste egun batean, hau da, gure aita san Eliseoren egunean, esan zen.
‎11 Hala ere, san Martinen zortziurreneko egun batean gure Jaunari gomendatzen ari nintzela, burura etorri zitzaidan egin zitekeela oniritzia emango balu. Izan ere, ni Burgosera joatea hainbeste gaixotasunekin, haientzat hotzak hain txarrak direla jakinik eta Burgos hain hotza izanik, ezin jasanezkoa zela iruditu zitzaidan, ausarkeria zela hain bide luzea egitea, hain bide latzetik ia iritsi berri izanik, esan dudanez?
‎Santa Ana monasterioan jaitsi ginen, eta oinez joan ginen etxera. Jainkoaren erruki handia izan zen, ordu hartan zezenak sartzen zituela itxituran beste egun batean zezenketa egiteko, eta guk haietako batekin ere topo ez egitea. Gu geure baitan murgildurik gindoazen eta ez ginen ezertaz gogoratu; baina Jaunak, beraren zerbitzuan jardun nahi dutenak beti gogoan dituenak, gorde gintuen; egia esan, han ez zen beste xederik Jaunaren zerbitzua baino.
‎Eta horregatik, ongi datorkigu guri gauzak agintzea, geure izaera kaskarra ikus dezagun. Eta Jaunaren mesede handiagotzat dut geure buruaren ezagutze apaleko egun bat, nahigabe eta neke ugariren truke bada ere, otoitz egun asko baino. Zenbat gehiago, benetako maitaleak toki guztietan bere maitea maitatzen duenean eta hura beti oroimenean duenean!
‎Liburu batean irakurri nuen inperfekzioa dela irudi erakargarriak edukitzea, eta horrela gelan neukan bat ez edukitzea nahi nuen, eta hau irakurri aurretik ere pobretasuna paperezkoak izan ezik bat ere ez edukitzea zela uste nuen; eta gero honelako egun batean hau irakurritakoan, ez nuen nahi beste materialezkorik izaterik. Eta halakoren akordurik ez nuela, hau aditu nuen:
‎1 San Mateo ondorengo egun batean, Hirutasun guztiz Santuaren ikuskaria eta grazian dagoen ariman nola dagoen ikusi ostean egon ohi naizenez nengoela, aditzera eman zitzaidan argi argi; halako bide eta konparazioez ikusi nuen irudizko ikuskariaz. Eta beste batzuetan Hirutasun guztiz Santua adimenezko ikuskariaz aditzera eman bazitzaidan ere, zenbait egun igaro ondoren ez zait gogoan geratu egia orain bezala, hau da, honetan gogoeta egin eta kontsolatzeko eran.
‎1 Hau esan zidan Jaunak beste egun batean: –uste al duzu, ene alaba, merezimenduak egitea gozatzean datzala?
‎Gure aitaren gaixotasuna zela-eta nahigabez nengoen, ez baitzuen sosegurik, eta egun batean Jauna hartu berri nintzela, haren alde bihotz bihotzez otoitz egiten ari nintzen: Berak eman zidala eta ez nezala hura gabe ikus neure burua; horrela nengoela, esan zidan:
‎Nire aita onaren idatzizko hitz batekin egin nuen topo, san Paulok dioela Jainkoak ez duela uzten geure indarrez gaindiko tentaldirik izan dezagun. Hark asko arindu zidan bihotza, baina ez zen aski izan; aitzitik, beste egun batean samin handiak hartu ninduen, neure burua hura gabe ikusi nuelako, eta proba honetan ez neukan norengana jo, bakardade handian nintzela iruditzen baitzitzaidan, eta gehiago larritzen ninduen harengan izan ezik honezkero bihotz altxagarririk beste inorengan ez aurkitu izateak, eta hura kanpoan izango zela pentsatzea atsekabe handia izan zen niretzat.
‎2 Hura etorrita egun bat geroago, gauez egin zizkidan hainbeste mesederengatik gure Jauna goresten nengoela, esan zidan: –Zer eskatzen didazu, ene alaba, nik egingo ez dudanik??
‎Aurkezpen egun batean pertsona bat Jainkoari bihotzez gomendatzen ari nintzen, eta errenta eta askatasuna izatea ere eragozpentzat nuen nik opa nion santutasun bikainerako; haren osasun eskasa eta arimei ematen zien argi handia etorri zitzaidan gogora, eta hau aditu nuen: –Asko egiten du nire zerbitzuan, baina gauza handia da guztiz biluzik niri jarraitzea, ni gurutzean jarri nintzen bezala.
‎Ávilako San Joserenean nengoela, Espiritu Santuaren Pazko bezperan, gure Jaunak honelako egun batean, orain dela hogei urte, gutxi gorabehera, egin zidan mesede handi handi bat buruan nerabilela, eragin eta irakin bizi batek hartu zidan espiritua eta liluramenduan geratu nintzen. Bildutasun handi honetan orain esango dudana aditu nuen gure Jaunagandik:
‎Beharbada, gauzak estalirik bezala uzteko gure Santak duen joera, Yepesen testu honek argitu diezaguke: . Magdalenaren egun batean Teresa Jaunak hain maite izan zuela-eta inbidia santu batez zegoela, esan zion: –Hau neure adiskidetzat izan nuen lurrean bizi nintzen artean, eta zu halakotzat zaitut orain zeruan nagoela?.
‎Guztiz nekaturik iritsi zen, eta oraindik neke handiagoa izan zuen etxea ikusi zuenean; izan ere, leku onean kokatua eta zabala bazen ere, ez zuen beste eraikinik, eta horrela gau hartan oso nekatua zegoen. Beste egun batean, goizean, patiora joan zenean, putzua ikusi zuen san Andres ikusitako alde berean, eta guztia agertu zitzaion ikusi zuen bezala berdin berdin; lekua esan nahi dut, ez Santua, ezta belardia eta loreak ere, berak irudimenean ongi gordeta izan zuen eta oraindik duen arren.
‎Mesedetakoekin genuen auziaz geratu ginen, eta horrela etxe berrira igarotzeko oso ezkutuan ibili beharra izan zen. Han ikusi gintuztenean, Done Mikelen jaia baino egun bat edo bi lehenago igaro baikinen, gurekin diruz konpontzera jo zuten. Eragozpen hauek ematen zidaten penarik handiena zen, Gizakundeko hiru urteak amaitzeko zazpi edo zortzi egun baizik ez zirela falta, eta egun horiek amaitu orduko han izan nuela nahitaez.
‎Haiek hain txukunak ez zirenez gero, etxe guztian halako nahaste borrastea zegoen, non ez baitzen lan gutxi egin behar izan gau hartan. Beste egun batean, goizez eman zen lehenbiziko meza, eta Medina del Campotik etorri behar zuten moja gehiago ekartzera joan zitezen saiatu nintzen. Domu Santuko gauean nire laguna eta biok bakarrik geratu ginen.
‎Lastoa zegoen leku batean itxi ginen; nik etxe baten fundazioa egiteko lehenen lastoz hornitzen nuen, hura izanez gero ez baitzitzaigun oherik faltako; lasto gainean lo egin genuen gau hartan utzi zizkiguten bi burusiez estalirik. Beste egun batean gure ondoan zeuden moja batzuek, guk oso samindurik izango zirela uste genuen baina, arropa utzi ziguten etortzeko ziren lagunentzat eta baita limosna bidali ere. Santa Isabel zuen izena monasterioak, eta gu han izan ginen denbora guztian hainbat egintza on eta limosna egin zizkiguten.
‎Bi gau txar igaro genituenez gero, loak laster uxatu zituen beldurrak. Beste egun batean moja gehiago etorri ziren, eta hala kendu zitzaizkigun.
‎2 Ez zuen Jaunak nahi izan egun batean ere elizan meza entzun nezan. Nahiko urtu zitzaien poza mojei nire joateaz, bihotzez sentitu baitzuten, urte hartan elkarrekin izan eta elkarrekin igaro genituelako hainbeste neke; haietatik larrienak, esan dudanez?
‎7 Espiritu Santuaren Pazkoa baino egun bat lehenago Jainkoak lan nahiko handia eman zien; ni sukar gogor batek jotzea izan zen hori. Nik uste dut haiek Jainkoari egindako erreguak nahiko izan zirela, gaitza aurrera joan ez zedin; izan ere, sekula neure bizian ez dut izan era hartako sukarrik aurrera joan ez denik.
‎Eta etxe hau toki onean dagoenez gero, ezagutzen hasi ziren eta maitatzen; batez ere asko laguntzen zigun Monterrey-ko kondesak, Maria Pimentel andreak, eta Mariana izeneko andre batek, senarra bertako korrejidore karguan zuenak. Halako egun batean, Sakramentu guztiz Santua izatearen poza apaldu zekigun, badator etxearen jabea zen jauna hain zakarki, non nik ez bainekien zer egin berarekin, eta deabruak egiten zuen ez zedila arrazoira etor, berarekin hitzarturiko guztia betetzen baikenuen. Alferrik zen hori esan nahi izatea.
‎Beste egun batean, haren meza entzuten nengoela, Jauna aintzaturik ikusi nuen Ostian. Haren oparia atsegin zitzaiola esan zidan.
‎19 Eta hala egin zuten, beste egun batean ikustera etorri baitzitzaizkidan guztiak eta batzorde gisa; beraiek ez zutela esandakoaren damurik zioten, eta pozik zeudela etorri nintzelako; ikus nezala zertan mesede egin diezadaketen. Ezeren beldurrik izatekotan, hiriaren beldurra genuen, eta guztia lau lau aurkitu.
‎Hain atsegin izan zitzaidan, non, ustez emango zigutena baino bi halako gehiago eskatuko balute ere, merke egingo bailitzaidake; eta aspaldi ez dela, bi urte lehenago eskaini zioten jabeari hori eta ez zuen eman nahi izan. Gero beste egun batean, bildu ziren han elizgizona eta lizentziaduna; honek bestea zerekin kontentatzen zen ikusi zuenean, berehala lotu nahi izan zuen tratua. Nik adiskide batzuei jakinarazi nien eta, emateko prest bazegoen, bostehun dukat gehiago emateko esan zidaten.
‎jaun handikietako bat zen, eta haren emaztea ere andre handikietakoa; biziki poztu ziren beraien etxea monasterio bihurtu zelako, eta horregatik ontzat jo zuten; dena dela, ezin zuten egin ere besterik. Geroago, beste egun batean, eskriturak egin ziren eta etxearen herena ordaindu zen, hau da, elizgizonak eskatu zuen bezala egin zen guztia, gauza batzuetan hitzarturikoa baino zama astunago ezartzen baitzigun, baina beragatik guztia onartzen genuen.
‎45 Baimena eman zion Manso doktoreari beste egun batean meza emateko eta Sakramentu guztiz Santua jartzeko. Lehenengo meza eman zuen, eta San Pauloko prioreak (Domingotarrena da; hauei zor handia izan die beti Ordenak, eta baita Jesusen Lagundiari ere)?, berak eman zuen meza nagusia, aita prioreak?, ospe handiz eman ere, musikari eta guzti, inork deitu gabe etorri baitziren.
‎18 Gogoan dut ni egon nintzen toki batean, gure monasterio bat zegoenekoan, emakume bat ezagutu nuela, Jainkoaren mirabe handia oso, herri guztiak esaten zuenez, eta hala izan behar zuen. Egunero Jauna hartzen zuen eta ez zuen bere aitor entzule berezirik, eta egun batean joaten zen Jauna hartzera eliza batera eta bestean bestera. Ni honetaz konturatu nintzen, eta nahiago nukeen pertsona baten esana egiten ikusi, hainbeste jaunartze egiten baino.
‎8 Ez dut esaten ordubetean ezta egun batean ere gauza asko pentsatzekorik, hori, beharbada, ezertaz ere ongi ez gozatzea litzatekeelako; izan ere, hain gauza meheak direnez gero, ez nuke nahi pentsa dezazuen esateko asmorik ez nuena, ezta gauza bat ulertu beharrean bestea uler dezazuen ere. Egia da, kapitulu hau ongi ulertzea hain garrantzitsua izanik, idazteko nekagarria bada ere, ez dut neke hori hartuaren damurik, ezta ez nuke nahi behin irakurrita ulertzen ez duenak, askotan irakurri izanaren damurik izan dezan ere, batez ere ez dezatela damurik izan ahizpak otoitz bidean gidatu behar dituzten ama prioreek eta nobizien maistrek.
‎Berorren gorentasunak etxe honetan agindurik zuen arigarririk izan ez balitz, txarrago izango zen. Eta beharrezkoa izan da; izan ere, bideko eguzkiaz, berorren gorentasuna Malagónen zegoenean nuen mina bizitu egin zait, eta Toledora iritsi nintzenean bi aldiz odola atera behar izan didate (ezin bainuen mugitu ohean, bizkarretik garondoraino nuen minaz) eta beste egun batean purga eman; eta horrela gelditu naiz hemen zortzi egunean (bihar beteko dira), ostirala baitator, eta oso ahuldurik irtengo naiz, odol ugari atera didatelako, baina ongi. Biziki sentitu nuen bakardadea, neure burua hemen neure andere eta adiskidea gabe ikusi nuenean.
‎Eta horrela, arren eskatzen diot berorri, kontura dadila hona etortzean mesede handi handia egingo didala; eta luzaroago egoteko orduan bada, are handiagoa. San Tomas egunean ez zegoen ezertarako astirik; horregatik, asko poztu nintzen berorrek beste egun baterako uzteaz.
‎Baina honezkero, gure aitarekin aitortu denez gero, hildura handiagoaz izango da. Esan biezaio, ia aitortza orokorra egin nuela lehengo egun batean nire gutuna berorri helarazi zionarekin, eta gure aitarekin aitortzean izan nuen penaren hogeiko bat ere ez nuela izan. Begira zein tentaldi beltza den hau.
‎Goraintziak guztiei, eta gera bedi Berarekin, asko baitut idazteko. Beste egun batean idatziko diot Cuevasko ene aita prioreari, biziki poztu bainaiz haren hobekuntzaz. Jainkoak gorde diezagula eta berori ere bai, ene alaba, oraindik ez baitik esaten ongi dagoenik eta nahiko kezkaz nauka.
‎Frantzisko Salcedori guri baino gehiago eman dio, beti baitugu uste ona Jainkoagan. Lehengo egun batean esan zidan berorren jauntasunari idatzi nahi ziola eta gutunean hauxe esan soilik: –Jauna, ez dugu ogirik?.
‎Orain gutun bat bidaltzen diote nuntzioari, baimena eman diezaion. Guztia izango da bost edo sei eguneko joan etorria, hemen egoteko egun erdi edo egun bat nahiko baita. Ez bedi ahantz honetaz ezta beste negozio horietaz ere.
‎3 Ez dakit zer dela-eta ez diren aldatzen Martin Ramírez jaunaren hezurrak (goian bego, nik opa eta Jaunari eskatzen diodanez); arren eskatzen diot jakinaraz diezadala berorrek horren arrazoia, eta aurrera joan zen ala ez berorrek egitea hitzarturik zuena, horren berri eman baitzidan egun batean. Oi Jauna, zenbat aldiz gogoratu naizen berorretaz hemen eskaintzen dizkidaten eta bedeinkatu ditudan hitzarmenetan!
‎Aita Elias bareago eta gogotsuago dago. Nik diotsot berorren aitatasunari, zaratarik gabe eta leuntasunez hasiz lan handia egingo dela; ez dela jo behar dena egun batean egitera. Uste dut, egiaz, zentzuzko jendea dagoela.
‎Gauza handia litzateke niretzat; baina beldur naiz sentituko dutela gure fraide hauek, baita berorren nekeak ere, bidea luzea baitu oraindik egiteko. Kontentatuko nintzateke, nahitaez hona etorri beharra balu, eta nahiko nuke egun bateko tartea izatea, nire arimak bere gauzak berorren aitatasunarekin tratatzeko bihotz altxagarria izan dezan.
‎Argi ikusten du galduta dabilela, eta aski nekatua egon behar du; baina hor egotea hain biziki sentiturik, nahiago zuela hiltzea. Mandazain batekin hitz egina zen bihar Sevillara joateko; baina ez dakit nik zertara, bideko eguzki egun batek hiltzeko eran baitzegoen gaixoa, eta ordurako buruko minaz zetorren, eta han ez du beste biderik diruak gastatu eta Jainkoaren izenean eskatu baizik; oraindik Mayor anderearen nebarengan zer edo zer bazuelakoan nintzen, eta ez du.
‎3 Ni, Jauna lagun, hausterre egunean irtengo naiz; zortzi egun egongo naiz Medinan, ez baitut luzaroago gelditzerik?, ez dakit horrenbeste egongo naizenik ere; Ávilan beste zortzi egun. Benetan poztuko nintzateke han berori ikusi ahal izango banu, egun batean baino ez bada ere...
‎...eskumenez balia daitekeen ala ez, uste dut nolabaiteko malenkoniaz zegoela gutun hura idatzi zuenean edota eskrupuluak zituenean, berak ematen dituen arrazoietan argi ikusten delako; eta horregatik, ez diot galdetu nahi izan berriro eta, Ardapillak dioenez, zalantza horiek gutxi iraungo dutelako ere bai; izan ere, berak dio aingeru nagusiak erabakia hartua duela Gilbertori buruz, eta zain daudela egun batetik bestera.
‎Jainkoak ekar dezala onez, ene aita. Konstituzioetan zerbait falta balitz, seinalaturik utz dezala, eta, mesedez, Pazko azken egunean predikurik egingo balu, beste egun bat igaro arte ez dadila irten, gaitz egin ez diezaion, ez baitakit nondik ateratzen dituen indarrak. Bedeinkatua izan bedi haiek ematen dituena.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Ni Errege bezpera baino egun bat lehenago iritsi nintzen hona, Medinara, eta ez dut aurrera jo nahi izan, berorri nora noan jakinarazi, zerbait agindu nahi badit edo, eta eskatu gabe nire partez muin egin diezaiola eskuetan haren jauntasun txit argiari eta esan diezaiola ongi aurkitu ditudala gure ahizpa Elena Jesusena eta gainerakoak.
‎Ordenari, Probintzia bereizia egitea bezala, hain hurretik ukitzen diona izan balitz, guztien gainetik pasa zitekeen, gutxi ez badira ere, baina asti gehiegirik ez dudanez gero, ez naiz luzatuko. Eta egun bateko itzulingurua egitea besterik ez balitz, tira; baina hainbeste legoa nora ezean egiteko, nire burua ez da iristen horretarako arrazoiak ikustera, gure Ordena horren eroria eta horren premian ez denean.
‎Horrela ez balitz, ordea, gogorra litzateke, zortzi legoako itzulinguruagatik? mesede hori niri egin gabe uztea eta egun bat edo beste hemen atseden ez hartzea eta poz hau guri eman gabe uztea, ahizpa guztiek bihotz bihotzez itxaroten baitaude, nire nebaren bidez idatzi nionez; nire neba gaur abiatu da Madrilerantz.
‎10 Bihar hitzartuko dugu nola joango den Julian Ávilako Madrilera halako egun batean, nuntzioa prelatutzat aitortu eta guretzat haren onginahia irabaztera, oinetakodunen mende utz ez gaitzan eskatzeko; eta horren ondoren idatziko diet pertsona batzuei, berorrekiko jarrera bigundu diezaioten, arrazoi batzuk emanez eta esanez, nola egon zen ezer egin gabe berak zer esaten zuen jakin arte eta nola gogo onez obedituko ziokeen berari beti, tartean Tostado egon ez balitz, hau gu... Eta benetan erakuts diezaioke poza, oihaldun hauen mende ez egotearen truke, dena ontzat emango bainuke.
‎Oso kristautasunez darama. Gero beste egun batean hirunakako sukar handiak izan zituen; gaitz arina izan arren, nahigabeturik dago. Berorren aitatasunak otoitz egin biezaio Jainkoari haren alde.
‎Erantzun zidan, erregeak eskatuz gero, ez zirela horren zain egongo. Ez zuen egun bat baino gehiago igaro; Toledon nengoela uste zuen, eta, han aurkitu ez ninduenez gero, hona etorri zen.
‎5 Nik diotsot nahigabe handia ematen didatela erortze horiek; horregatik ongi loturik ibiltzea komeni, ez erortzeko. Ez dakit nik zer asto modu den hori, ezta berorren aitatasunak zergatik ibili behar duen hamar legoa egun batean, txalma baten gainean hori hiltzeko aski baita. Arduraturik nago, gogoratu ote den arropa gehiago janzteaz, honezkero hotz baitago.
‎16 Eta beste etxe hura kentzean itxurak zaintzearren, hara alda dezakete, eta ez guztiz uzten delako itxura eman, etxea egina egon arte dela baizik; izan ere, zentzu gutxikoa dirudi egun batean egiteak eta bestean kentzeak.
‎Jainkoagan itxaro dut, Ávilako hotza probatzen niri ez uzteko bezain luze ez dela izango. Egin diezadakeen gaitzagatik, behintzat, ez nintzateke joan gabe geratuko ezta egun bat atzeratuko ere, Jainkoak nahi duenean alde guztietan ematen baitu osasuna. Oi, zenbat gehiago nahi nukeen berorrena, neure pozerako!
‎11 Errege eguna igaro ondoren joango naiz hemendik. Ávilara noa, eta Medinatik igaroko naiz; hemen ez dut uste egun bat edo bi baino gehiago egongo naizenik, ezta Ávilan ere, berehala Toledora joango bainaiz. Beasko hau alde batera utzi nahi nuke.
‎Joan Jesusena (Roca) Erromara bidali zuten, karmeldar oinutsen banantzea eta probintzia propioa eraikitzea bideratzera. Bi karmeldarren Erromara iristea Roke Huertak jakinarazi zion egun bat lehenago gortetik. –
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Neure gutun bat bidalita egun batera, Luisa andereak idatzi zidanarekin batera, eman zidaten berorrena. Barru barruan sentitu nuen, berehala erantzuteko gogoa nuelako, baina herri honetan ohiko posta zerbitzurik ez denez gero, ez dakit noiz joango den hau.
‎15 Jaun andre horiek hain estu dituztela gogora datorkidan bakoitzean, bihotzean sentitzen dut. Lehengo egun batean idatzi nuen, etxea lortzen saia daitezela, oso ona eta tamainakoa ez bada ere, gaizkien egonda ere ez baitira hain estu egongo; eta hala egonda ere, hobe da mojek sufritzea hainbeste mesede egiten digutenek sufritzea baino. Ana andereari idaztekotan nago, eta egin diguten mesedea eskertzeko hitz egokiak izan nahi nituzke.
‎Kalte egin diezazueke disimuluan, hau da, gaixotasunaren itxuran, eta honetan kontu handia izan behar duzue: egun batean, diziplina hartzeak kalte egiten dizuela usteko duzue, eta hemendik zortzi egunera, agian, ez; eta beste behin mihisezko arropa ez eramateak kalte egiten dizuela, egun batzuetan ez eramateak, ez da ulertu behar segidan eramatea; eta beste behin arraina jateak egiten dizuela kalte, eta ohituz gero, urdaila hartara egiten da, eta ez dio kalterik egiten. Hainbesteko ahultasuna izanik, okela jan gabe ezin igaro izango duzuelausteko duzue, eta egunen batean baraurik ez egitea aski da ahultasun horretarako.
‎Landare bat edo zuhaixka bat sartzen badugu eta egunero ureztatzen, hainbeste haziko da, non pala eta aitzur handia baitira gero ateratzeko. Honela dela esango nuke egunero hutsegite bat egitea, txikiena bada ere, haietaz damutu eta zentzatzen ez bagara; eta egun batean edo hamarrean ipintzen bada, eta gero ateratzen bada, erraza da. Otoitzean eskatu behar diozue Jaunari, guk geurez gutxi baikenezake, kendu beharrean gehitu egingo bailirateke.
‎15.Era honetara eginiko erruengatik edota salatuak izan ez direnengatik barkamena eskatzen dutenei, eman bekizkie bi zentzaldi kapituluan; eta barau egin bezate bi egunez ogi eta ur hutsaz, eta mahaien azken tokian jan bezate, komunitatearen aurrean mahairik ez bestelako gauzarik gabe. Baina salatuak direnei gehi bekie zentzaldi bat eta egun bateko baraua ogi eta ur hutsaz.
‎Esperientziaz ikusi dudana esan dut soilik, eta aitortzen dut hain murgildua ibili naizela, non ez baitiot ulertu orain arte neure buruari. Baina, Jaunaren maitasunagatik, esanda dago, pobretasun santua, gure Ordenaren fundazioaren hasieran gure Guraso santuen artean hain estimu handitan izan eta gordetzen zena, delako gure arma (ongi dakienak esan dit ez zutela ezer gordetzen egun batetik besterako); beraz, kanpotik hainbestean gordetzen ez bada ere, barrutik saia gaitezela horri eusten. Bi ordukoa da bizitza, saria, berriz, handi handia; eta Jaunak aholkatu ziguna betetzea baino besterik ez balitz ere, ordain handia litzateke Haren Maiestatea zerbaitetan imitatzea.
‎9 Bada, adi ezazue, ahizpak, hauek dagoeneko guztiaren berri dakitenez gero, igarotzen den ezertan ez dira luzaro gelditzen. Lehen zirraran irain larri eta proba batek min ematen badu ere, sentitu orduko etorri ohi da arrazoia beste aldetik, bere aldeko garaipena aldarrikatzen duela dirudiela eta ia ezerezturik uzten du min hura, Jaunak eskuetan jarri dion gauza ikusteak ematen dion pozaz; haren bidez gehiago irabazi ahal izango baitu egun batean, Haren Maiestatearen aurrean, betiko mesede eta faboreetan, hamar urtean hark bere kontura hartzea nahiko lituzkeen proba guztien bidez baino. Nik dakidanez hau maiz gertatzen dena da, kontenplatibo askorekin izan baititut harremanak eta badakit ziur hala gertatzen dela; beste batzuek urrea eta bitxiak gauza preziatutzat dituzten bezala, haiek probak dituzte preziatutzat eta nahi dituzte, hauekin aberastu egingo direla badakitelako.
‎Nik bai, ordea: batzuetan gauza guztietatik oso askatua nagoela uste izaten dut, eta egiaz, proba bat agertzen zaidanean, halaxe nago; beste egun batean, hain lotua nago aurreko egunean, beharbada, irrigarritzat jotzen nituen gauzei, non ez baitut neure burua ezagutzen. Beste batzuetan, adorez beterik nagoela dirudi eta Jainkoaren zerbitzuko zerbait denean, ez nukeela atzera egingo; eta proba egiterakoan, halaxe nago [adoretsu] gauza batzuetarako; badator beste egun bat eta dut izaten adorerik ezta Jainkoagatik inurri bat akabatzeko ere hartarako eragozpenen bat aurkituko banu.
‎batzuetan gauza guztietatik oso askatua nagoela uste izaten dut, eta egiaz, proba bat agertzen zaidanean, halaxe nago; beste egun batean, hain lotua nago aurreko egunean, beharbada, irrigarritzat jotzen nituen gauzei, non ez baitut neure burua ezagutzen. Beste batzuetan, adorez beterik nagoela dirudi eta Jainkoaren zerbitzuko zerbait denean, ez nukeela atzera egingo; eta proba egiterakoan, halaxe nago [adoretsu] gauza batzuetarako; badator beste egun bat eta dut izaten adorerik ezta Jainkoagatik inurri bat akabatzeko ere hartarako eragozpenen bat aurkituko banu. Beraz, batzuetan uste dut ez zaidala batere axola besteak nigatik gaizki esaka jardutea; eta proba eginik, batzuetan halaxe da, are gehiago, poztu ere egiten naiz; beste egun batzuetan, berriz, hitz bakar batek mindu ohi nau eta joan egin nahiko nuke mundu honetatik, gauza guztietan nekagarri gertatzen zaidalako.
‎Kalte egin ziela ekartzen die deabruak gogora, eta penitentziarik ez egiteko sekula!, ezta Erregelak agintzen duena ere, dagoeneko probatua dutela-eta. Ez dute gordetzen Erregelaren oinarrizkoena, esaterako, isiltasuna, hori gordetzeak ez baitigu gaitzik egingo?, eta gogora etorri zaigu buruko mina dugula, korura joan gabe geratzen garenean, horrek ere ez baikaitu hilko?, egun batean min izan genuelako, eta beste batean min izan dugulako, eta beste hiru egunetan minik izan ez dezagun.
‎3. Guztiz? diot, bidezko zeregin batzuengatik edota era bateko edo besteko ondoezagatik egun batean edo batzuetan uztea ez baita ulertu behar besterik gabe emandakoa berriro hartzea denik. Asmoa sendo egon dadila, gure Jainkoa ez da hain milika:
‎hau beraiekin igaroz kemena emanez; eta hauek beren burua azpiratzen uzten badute, ez da haren errua. Eta Aitak eman diezaien, gogora ekartzen dio egun bat besterik ez dela. –Gogora ekartze?
‎–Lehen idazketan hau idatzi zuen: tratu txarrak sufriaraztea Beragana duintasunik gabe hurreratzean, egun bateko kontua izango dela soilik; kontuan izan dezala beharturik dagoela (gugatik gauza handia eskaini baitzuen: gure borondatea berearen mende uztea) guri laguntzera ahal dituen bide guztietatik; ez duela eskatzen berriro, gaurkoa?
‎4 Batzuetan gelditasunezko otoitz honetan Jainkoak beste mesede bat egiten du, esperientzia handirik ez bada ulertzen oso zail egiten dena; baina esperientzia pixka bat izanez gero, berehala ulertuko duzue hori duzuenok, eta zer den jakiteak poz handia emango dizue, eta uste dut Jainkoak sarri egiten duela mesede hau beste horrekin batera. Baretasun hau handia eta luze irauten duena denean, uste dut nik, borondatea zerbaiti atxikia ez balego, ez lukeela baretasun hartan hainbeste iraungo; izan ere, egun batean edo bitan poztasunetan murgildurik ikusten dugu geure burua eta ez gara konturatzen, hau dutenak, esan nahi dut, eta ikusten dute ez daudela oso osorik egiten ari diren hartara, baizik eta hoberena falta zaiela, borondatea, nire iritziz bere Jainkoarekin bat eginik dagoena, eta aske uzten ditu gainerako bi ahalmenak, haren zerbitzuko gauzetan jardun dezaten.
‎2. Gaur? esatea, egun baterako dela uste dut, hau da, munduak dirauen bitarterako, ez gehiago. Eta egun bat besterik ez!
‎esatea, egun baterako dela uste dut, hau da, munduak dirauen bitarterako, ez gehiago. Eta egun bat besterik ez! Kondenatzen diren zorigaiztokoei, beste munduan gozatuko ez dutenei dagokienez, berriz, hauek beren burua azpiratzen uzten badute, ez da haren errua, Hark borrokaldiaren amaiera arte ez baitio uzten haiei adore emateari; ez dute beren burua zertaz zuriturik izango, ezta ustekabean hartu zituela-eta Aitaren aurrean kexatzerik ere.
‎Kondenatzen diren zorigaiztokoei, beste munduan gozatuko ez dutenei dagokienez, berriz, hauek beren burua azpiratzen uzten badute, ez da haren errua, Hark borrokaldiaren amaiera arte ez baitio uzten haiei adore emateari; ez dute beren burua zertaz zuriturik izango, ezta ustekabean hartu zituela-eta Aitaren aurrean kexatzerik ere. Eta horrela diotso bere Semeak, egun bat besterik ez denez gero, hori zerbitzuan igarotzen uzteko; Haren Maiestateak dagoeneko eman zigunez gero eta mundura bidali bere borondate hutsez, Berak nahi duela orain berberaren borondatez gu bertan behera ez uztea, hemen gurekin egotea baizik bere adiskideen aintza handiagorako eta bere etsaien penarako; orain, gaur, baino gehiagorik ez du eskatzen berriro; ogi txit sakratu hau guri betiko ematean, egiaz geurekin dugu.
‎Egia esan, hemen eraikinarekin aukera gutxi dago horretarako, baina nik nahiko nuke halako desirarik ere ez izatea. Buruan sar ezazue, ene ahizpak, Kristogatik hiltzera zatoztela, eta ez haren bizkar gozatzera; deabruak burura ekartzen baitu. Ordenako legeak betetzeko dela hori?; eta hain gogotik nahi da Ordenarekikoa betetzea, eta hori betetzeko eta mantentzeko osasuna zaintzea, non hilabetean eta, beharbada, egun batean ere oso osoan bete gabe hiltzen baita. Beraz, ez dakit nik zertara gatozen.
‎3 Uste dut, bizitza aktibokoek besteak pixka bat gozatzen ikusten ditueneko, haien bizitzan hori baino besterik ez delakoan daudela. Bada, nik diot, haiek eramaten dutena, egun batean soilik eraman ahal izateko ere, beharbada, ez zinatekeela gauza izango. Beraz, Jaunak, guztiak zertarako diren dakienak, ematen dio bakoitzari bere ofizioa, haren arimari eta Jaunari berari komeni zaiena eta lagun hurkoaren onerako dena; eta ongi prestatu ez zaretelako ez bada, ez izan beldurrik zuen ahalegina alferrik galduko denik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia