Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.061

2000
‎Lasai sentitzen zen han, kalean ez bezala. Era berean, egun batez jakin zuen gauza ba  tzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan, gordean edo lozorroan, une jakin batean azaleratzeko ordu haiek guztiak ez zirela alferrekoak, egonean zerbait egiten ari zela, laster argituko zitzaion eginkizunen bat; eta beste egun batez, argi izpi gorrizta haien pean, whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sen  tsual batean bilduta;" ongi, Fontaine, ederki", eta, gorputza jiratu ere gabe, jakin zuen berarekin ari zirela, aspaldi entzun gabea zuen abizen hura berea zela, eta irribarre batez erantzun zion Fontainek agurtzera zetorkion gizaseme ezagunari: " kaixo, Rimouski, nola zu hemen, nork bidaltzen zaitu?", eta Rimouskik, era berean irribarretsu, baina Fontainen galdera erretorikoak entzun izan ez balitu bezala, maleta bat uzten dio barra gainean kontu handiz," bihar, gaueko hamarretan, 4 moilan, hitz egin bezala", eta lepoaldea estutu zion gero pixka bat, agur gisa segur aski, ez mehatxu gisa.
‎Bi azazkal txikiren aldaketak ez du, egia esan, ezer gaiztorik susmatzeko biderik eskaintzen, akaso, bere txikian, jabetu ere ez ginatekeelako egingo mudantzaz; eta, jabetuta ere, inork ez lioke aurkikuntzari aparteko garrantzirik emango, eta axaleko arrazoiren batekin lasaituko luke norberak bere burua segur aski; Brown jaunari, ordea, hamarrak aldatu zitzaizkion egun batetik bestera, edo, hobeto esateko, hogeiak: hatzetakoak zein behatzetakoak.
‎Gainerako sentzumenak noiz aldatzen joan zitzaizkion, alegia aste hartako zein egun jakinetan, ez genuke zuhurtasun osoz esaten jakingo, baina gutxi gorabeherako hurbilketa batek ere guztiz eusten dio kontakizunaren espirituari eta hariari eta erakargarritasunari, eta berdin izango da eta berdin ez bada, berdintsu adierazten badugu asteartean aldatu zitzaiola usaimena beti ere, hori bai, ustekabean; asteazkenean, ikusmenar; ostegunean, entzumena; eta ostiralean, ukimena; beste era batera ere izan zitekeen noski, hori ez dago ukatzerik, eta akaso lehenago aldatuko zitzaion en  tzumena ikusmena baino, eta ukimena, beharbada, ez zitzaion ostiralez mudatuko, neurri handi batean ukimena esku berrien jabetzarekin aldatuta zeukalako, aldez edo moldez, ordurako. ...eta ordenaren gorabehera bigarren mailako zer bat dela garbi geldi dadila nahi genuke, bost egunen buruan halako aldaketa bortitz eta guztizko batek gizaki batengan sor dezaken desosegua, noraeza eta nekea izugarria dela kontuan izanik, bada esan behar dugu Brown jaunak oso ongi bereganatzen jakin zuela horrek berekin zekarren guztia bizitzeko eta gauzak ikusteko eta ikasteko modu berri bat, lehen egunetan batik bat. Orain gutxiago entzuten zuen, gehiago usaintzen, ez zitzaion camember gazta gusta  tzen eta asko, berriz, Margarita pizza; laztu egiten zitzaion ilea ile beltz motz kixkur antzekoa, ez jada horaila foam zati bat uki  tzean, eta bistak arintzera egin ziola iruditzen zitzaion, hobeto ikusi ez baina begiak lehen baino azkarrago mugitzen zitzaizkiola, artega bezala, urduriago.
‎Eta ez al zen ostegunean inor ere harritu Brown jaunaren tenore ahots dotorearekin? Nola, bada, egun batetik bestera baritonotik tenorera. Posible ote zen, mekaguensandios, zera haiek guztiak oharkabean pasatzea?
‎Lasai sentitzen zen han, kalean ez bezala. Era berean, egun batez jakin zuen gauza ba  tzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan, gordean edo lozorroan, une jakin batean azaleratzeko ordu haiek guztiak ez zirela alferrekoak, egonean zerbait egiten ari zela, laster argituko zitzaion eginkizunen bat; eta beste egun batez, argi izpi gorrizta haien pean, whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sen  tsual... " kaixo, Rimouski, nola zu hemen, nork bidaltzen zaitu?", eta Rimouskik, era berean irribarretsu, baina Fontainen galdera erretorikoak entzun izan ez balitu bezala, maleta bat uzten dio barra gainean kontu handiz," bihar, gaueko hamarretan, 4 moilan, hitz egin bezala", eta lepoaldea estutu zion gero pixka bat, agur gisa segur aski, ez mehatxu gisa.
‎Egingo al du urte baten aldakuntzak gizasemea bertutetsuago? Eta egun batek. Amai al daiteke tirania egun batean?
‎Eta egun batek? Amai al daiteke tirania egun batean. Ez al da beti tirania boterearen arma bat izan?
‎jatorriz  koak bere leku jatorrizkora ekarri bai, baina, handik hilabete batzuen burura, beste bi atera omen zitzaizkion, bere kasa, bizkar aldean, hauek bai dotore txuri mardulak. Bular menditsuak, ordea, ez ziren konformatu izate estetiko hutsarekin, eta, egun batetik bestera, tumor edo hantura gaiztoaren jokabidea hartu zuten; ezkerrekoak (aurretik begiratuta) mintzoa xurgatzen omen zion, eta eskuinekoak, (aurretik begiratuta) entzumena; deliberazio hartara iritsi omen ziren behintzat Estatuko espezialistarik adituenak, hainbat eta hainbat froga egin ondoren. Eta ez zegoen artean sendabiderik, eta hantura horiei biz  karroi izendatzea erabaki zuten, beste irtenbiderik ez eta, medikurik jakintsuenek.
‎Ni ere ezkonduko naiz egunen batean esan nion serioski; ez baitzait behin ere inor gehiegi zigortzea gustatu. Inoren gorputz erorialdietan parte hartzeko arriskuan geldi  tzen naiz beti.
‎Beharbada, Zapelek Migeli belarrietatik heldu zion egun hartan, ama haurdun genuen. " Zuk hilko didazu barrengo hau" entzun niola uste dut haietako egunen batean.
‎Autoa dela eta, Volkswagen Golf txuri bat daukadala erantzuteaz gain, esan diot gurean autoa jainkotu samartua dugula. Horren adibide, kontatu diot badudala lagun bat orain dela gutxi marka bereko auto bat erosi duena eta, egun batez, garajetik irtetean, zutabearen kontra igurtzi ez oso nabarmen bat egin ziola autoaren hegal bati. Gaineratu diot lagunak pena handia hartu zuela, baina are penatuago eta harrituago geratu zela senarrak egin zion errietaldi lekuz kanpokoarekin (noski, ez diot esan Dabidek" luxuzko er  tzain" egin izana ospatzeko erosi genuela auto hori, ertzainei egiten zaien deskontu ederraz baliatuz, bestalde; eta errietaldia jaso zuena ni neu izan nintzela, eta harrezkero nahiago izaten nuela oinez edo autobusez ibili, kasik gidatzea ahanzteraino (orain, ordea, berriro ikasi behar nuke).
‎Orain dela hiru bat urte, egun batez Dabidi etxeko atea zabaldu, eta fardel batekin zetorrela ohartu nintzen. " Hara, eskultura bat ekarri dizut", esan zidan.
‎Eta inortxok ere ezer ez zekienez, bizitza halakoxea izan eta, denboraren poderioz, Joseba eta Karmelo harremanetan hasi ziren. Eta harremanak aurrera egin zuen egun batez Josebaren eta Karmeloren aitak harreman horren berri izan ez balu (ziur nago sentituko zuen hotzikarak buruko ileetatik oinetako behatz ttikienaren atzazaleraino zeharkatuko zuela).
‎Dabidek berak kontatu zidan hori guztia eta, egun batez, aita asaldatua nola joan zi  tzaion, burumakur eta errukarri, bi anaien arteko harreman horren berri ematera. Baina berria ematearekin aski ez, eta Karmelo jakitun jartzeko Karmelori tiro egiteko eskatu zion, zehatzago esanik, harreman hura bertan behera uzteko (lotsagatik, Josebari ezer ez esatea exijitu zion).
‎Baina berria ematearekin aski ez, eta Karmelo jakitun jartzeko Karmelori tiro egiteko eskatu zion, zehatzago esanik, harreman hura bertan behera uzteko (lotsagatik, Josebari ezer ez esatea exijitu zion). Albistearekin gaizkitua, Karmelo egun batetik bestera desagertu zen eta herrian zabaldu ere egin zen ETArekin zerikusia izan zezakeela. Dabidek, bestalde, sos batzuk aurreratuak zituen, uda partean Gernikako taberna batean egiten zuen lanari esker, eta Karmelok norabait alde egiteko beharra zuela eta, utzi egin zizkion.
‎Baina amonaren alboan bizi zen familiak txakur bat izan, eta katua begitan baitzuen, amorratzen ibiltzen zen hura harrapatu nahian. Egun batez, amona asteburua igarotzera norabait joana zela, familiakoak larritu egin ziren txakurrak katua hortz artean zekarrela ikusi zutenean: amonak bihotzondoko handia hartuko zuen katua beren txakurrak akabatu zuela jakitean...
‎Autobusean neure burua hain barregarri ikusirik, konturatu gabe gogoa Gasteizeraino joan zait, seguruenik hantxe eta, hain zuzen ere, autobus batean, sentitu nuelako nire bizitzako erridikulurik handiena. Bulegotik irten, eta euria goian behean ari zuen egun batean gertatu zitzaidan. Euritakorik eduki ez, eta, etxera oinez joan beharrean, autobusez hurbiltzea erabaki nuen.
‎Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, egun batez etxe jantzi berrira afaltzera gonbidatu genituen. Bolada hartan Dabidek lanarekin hamaika buruhauste izan zuelako (atentatu andana baten eraginez, bizkartzain guztiak gau eta egun mobilizatuak izan ziren) eta ni ere bulegoan aski lanpetua nenbilelako, kontua da afaria prestatzen hasi arte lagunen oparia ahantzirik izan genuela.
‎Eta beharbada leihatilatik ikusten nituen kamioiek eraginik edo, haur denboran aitak oparitu zidan plastikozko kamioi handi horiaz oroitu naiz, eta gogoko jostailu harekin etxean nola ibiltzen nintzen atzera eta aurrera. Egun batez hartan ere herrixkan geunden, bakarrik jostatzeaz aspertu, eta amonarenera jo nuen. " Rakeltxo, non utzi duzu kamioia?", galdegin zidan hark zerbaiten susmoa harturik.
2001
‎Inoiz ere ez! Eta horrexegatik esan dizut zordun gaituzula eta etortzeko lasai beste egun batean...
‎Horrexegatik, bada, ez dut oraindik ulertzen (eta apenas ere sinesten): Hark, egun batez," intolerante" deitu zidan, lekukoak lekuko eta suaren demonio gorriek hartuta; bai, horrelaxe: " in to le ran te".
‎Orain, demagun, bizi soineko berritu hori, egun batean, goitik behera, tarrat!, urratzen zaizula, edo ostu egiten dizutela, bestela; edo, bat batean, galdu, edota erre egiten zaizula. Hondamendi nabarmenak diruditen arren, gerta daitezke, ezta?
‎Halan eta bere, egun batean, ezkon etxean bizi zala, ia, aurrealdean orkatila bistaratzen jakola eta, erretiratu egin behar izan eban gure ama zanak bere umetako soinekorik estimatuena.
Egun bat, gau bat eta etxe berria, bizileku propioa, egun guztiak nor bere gobernura. Bai, aspaldidanik zeraman asmoa zen hura:
‎Bi urte lanean, bi urte ideiei larruzko jantzia josten. Egun batean, ordea, zulo handi batekin egin du topo. Josi eta josi, baina, ezin inola ere adabatu.
‎Mutilaren ganbaran, ordea, ideia guztiak nahas  tu ziren, egun batean, txirrikarik gabeko hariak bailiran: " Non da jostorratza?", galdetu zion bere buruari, ezin baitzuen ideia haien guztien loturarik inon ere aurkitu.
Egun batean, jostun guztiak batu eta batzarra egin zuten:
‎Dena dela, satorraren lana atertu gabe aurrera joango zela Joanes agure zaharrak ere ordu ezkero antzeman zezakeen eta jakina: euskalduntasuna eta burdinbidea, hark uste bezala, betikoz elkarren etsai izanik, burdinbideak euskalduntasuna egunen batean, urrutira gabe, baztertu eta ezereztu behar.
‎Pausoak ongi neurtu eta zuzendu beharrean aurkitzen garela diot, soil soilik. Pentsa dezagun egunen batean, eta hobe dugu laster eta lasterka abiatu, Euskal Herriarena behar duela izan orain Euskal Herriko bakarrik den irakaskuntza osoak.
‎Danok bake bakean orregaitik, guda aurrean lez. Baiñan geroago, guda galdu ta gero... egun batez, diktadura, yarri euskuen baten batzuk Euskeraren baitan.
‎Mendekotasun horrek, delako diglosiak, bestela egin zion kalte  euskarari. Larrialdi hurbilik nabaritzen ez zutenez gero, ez ziren sobera kezkatu hizkuntza lantzen, egunen batean etor zitezkeen estualdiei gogor egiteko zuen gaitasuna erdiets zezan.
‎Osorik zegoen poema, osorik eta bizirik. Zatiren bat edo beste ikusi genuen eta egunen batean, zenbait euskaltzale presturi eskerrak, irten zen argitara, azal ederrez jantzia, lehen eta oraingo Euskal Herriaren ispilu garbia1.
‎Gure ondorengoek, orain pixkaren bat ahazturik badaukate ere, aurkituko dute berriz egunen batean Orixe, harrimenez eta espantuz. Gurasorik gabe mirariz jaioa balitz bezala, hor baitago gure aurrean ez oraingo, ez egungo eguneko, inoizko aldi urrun bateko seme dirudiela.
‎Eta" test" moduan erabil ditzakegu, hurbileko ditugulako hain zuzen, geure artean ere. Ea egunen batean, ordu ere badugu eta, nor nor den eta non dagoen ikusten dugun agerian.
‎bezala erantzuten. Gure egunotakoa batez ere, maleziaz josia baitago hainbeste eta hainbeste irakurgai, axaletik bederen, miratu ondoren.
‎Halaz ere, bihoa aurretik nik, Â edozein Internazionalekin harremanik baldin badut, sortzeko den Bosgarrenarekin dela: egunen batean gobernatu guztiek gobernatzaile guztien kontra sortuko dutenarekin, alegia. Hori esanik, diodan gainera, uste zuzenez nahiz okerrez, etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu, etxetik kanpokoen aurrean baino.
Egunen batean, zorioneko lanarte horiek ere bukatu ziren, eta lanari ekin behar, berriz ere. Ofizio nabar xamarrak izan ditut(" hanbatez beude erranak agerriz ditudanak"), bulego lanak gehienik eta maizenik.
‎Eta" barojalariak" ahora orduko, Santiago Aizarna idazle bipil beldurgabea dator gogora. Arlote pobrea naiz, baina bertso pare bat eskaini nahi nioke egunen batean (urte luze emankorren buruan baizik ez ahal zaio etorriko!) izango duen hilarrian ipintzeko. Franklinenak daramatzanen antzekoak dira34:
‎Bertsook, gainera, hilarrian ez ezik, egunen batean Oiartzungo herriak, zuzenbiderik gelditzen baldin bada, jasoko dion monumentuan ere ederki leudeke. Besterik ezean, eta lurra garestitxo baldin bada, ez legoke gaizki orain alferrik Mendibururen irudiak daukan lekuan35.
‎Alde honetatik ezin aldera dezakegu beste hizkuntza erromanikoekin, adibidez, hauek beti izan baitituzte eta dituzte bestelako ereduak, kanpokoak baina ez arrotzak, zabar aldietan galdua irabazten lagun ziezaieketenak. Bestalde, eta hau axola handikoa da egungo egunetan batez ere, Penintsulako erromantzeak, idatzian behintzat, gaztelaniaz dakien edozeinentzat ulertzen errazak direlarik, euskarak, are idatziak ere, hasi masiak ezagutzea eskatzen du, bestela ulergaitza gertatzen da, are romanista edo indoeuropartzale ikasientzat ere.
‎Bina arima ditugu gehienek, Oteitzak ederki esan zuen bezala (Quousque tandem, 123), honek ere arrazoizko gauzak esaten baititu aldizka. Eta egunen batean euskaldun huts (ez hain huts, haatik, dugun eta dukegun munduan) bihurtuko bagara ere euskotar guztiok, etorkizun lainotsuan dago bihurrera hori. Ez zigun besterik erakutsi Arestik bere erdal herritik, Euskal Herriaren eremuetan aurkitzen den Erdal Herri horretarik.
‎Egunkari batek orri andana luzea argitaratu behar du egunero, irrati edo telebista emisora batek hainbat programa berriemaile eman behar du egunero eta haietako bakoitzari halako denbora eskaini. Behar horrek beti bat iraunen du, alde batera utzirik egun batean aurrekoan baino gertakari gehiago edo gutxiago izan den, edo gertakari horiek garrantzi handiagokoak edo txikiagokoak diren. Albiste bihurtzen da gertaera, ez hainbatean berez duen garrantzi edo esanahiagatik, baizik eta informazio enpresa baten ekoizpen premiak betetzen laguntzen duen neurrian.
‎Hain zuzen ere, bitxia da ikustea nola hedabideek gaiak bildu, murriztu eta sinplifikatzeko duten funtzionaltasun hori otordu bizkorren araberako komunikazio estrategiaren arabera bideratzen den. Egun batean, Giza Eskubideen Batzordean Josu Urrutikoetxearen parte hartzeak titular izugarri handiak merezi baditu, biharamunean, gaia alboratu eta beste egun gutxi batzuetarako zer esana emango duen gaia ateratzen dute txisteratik. Baina hanburgesa betekada tentel honen hari eroalea izango da beti" nazionalismoa versus demokrazia" mezu murriztailea, horrek ematen die segida eta lotura funtsik eta segidarik ez duten gertaerei.
‎23 Egun hartan, hausnarketa egun bat egin zen Abando hotelean eta" Hedabideak Euskal Herrian zabaldu den eszenatokian" izeneko dokumentua onartu zen haren amaieran. Dekalogo bat aurkeztu zen haren barnean, hedabideen jarduerarako proposamenekin.
2002
‎Urteak pasatuko ziren, eta luze gabe aste barruko sakabanaketaren ondorioak igartzen hasiko ginen. Egun batetik bestera, gutako askok noiznahi bizitokiz aldatzeari ekingo zion, lagun berriak egiteari, lehengo ikasketak utzi eta bestetan matrikulatzeari, eta hala, hasierako giro komuna nahastu egingo zen. Hainbesteraino nahastu ere non, lehen ez bezala, jadanik ez baikenekien ziur nor non bizi zen, norekin, zer kurtsotan zebilen, zertan ematen zuen denbora astean zehar.
‎Eta bertan Kafkaren honako hitzak aurkituko genituen, 1907ko urrian administrari laguntzaile lanean hasi berria zelarik idatzi zituenak: " Assicurazioni Generalin nago, eta ez dut esperantza galtzen egunen batean urrutiko herriren bateko besaulkietan esertzeko, ofizinaren leihoetatik azukre kanabera soloak edo hilerri mahomatarrak ikusteko". " Edo kaioen  marruak entzuteko", gehituko genuen guk, itxaropentsu, era berean.
‎Uste baino ahulago nuen, ordea, babes ahalmena: egun batean, Toulouseko hotel batean nengoela ahaztu zait nire piano laneko zer halabeharrek hartaratu ninduten, nire bikotekidea izango zena ezagutu nuen. Lanbidez unibertsitateko irakasle, kongresu batera joana zen hara.
‎Beste zigarro bat pizten du; ikasketa buruari begiratzen dio: Egunen batean, hor konturatuko gara gezurrak irentsi egin gaituela. Eta ordurako beranduegi izango da.
‎" Egunen batean, hor konturatuko gara gezurrak irentsi egin gaituela. Baina, ordurako, beranduegi izango da", esan zion bi ertzainetan buru zenak ikasketa buruari.
‎Arrantza debekatua zegoen urte sasoiko egun batez, nire aita amuarrainetara joan zen bere koadrilakoekin. Oso erreka zulo ezkutua aukeratu zuten, seguru zeuden han, kasik bertaraino joan behar baitzen hura ikusi ahal izateko.
‎ikasle saiatua eta kirolzale aparta; lider petoa. Baina egun batez malapartatu batek drogaren zulora eraman omen zuen. Azalpen urduri azkarretan lapurretak, Â familiaren hondamendia, espetxea, drogazaleen artean ohikoak diren istorio horietako bat kontatu zidan.
‎Pentsatzen nuen: " egunen batean, agian...". Apunte batzuk hartzen hasi nintzen, ezertarako balioko ote zidaten esperantza handirik gabe.
‎Beste egun bat da, gau osoan egin duzu lo, hasten natzaio neure buruari. Lo bakarra eta amets txarrik gabea.
‎Amak hitz egingo du institutukoekin. Egun batekoagatik ez zaizu deus pasatuko. Atseden hartzea komeni zaizu.
Egunen batean lurrak berdinduko nau; hobeto esanda, lurra berdinduko dute nire gainean, eta irribarre susmagarria eramango dut ezpainetan, azken poz izoztua.
Egunen batean denbora handia ere
‎eta zeru ñimiñoenera hegaldatuko nauela egunen batean.
‎Uste baitut, datu horien arabera, gizarte elebidun baten alde egiteko arrazoi pila bat ematen zaigula hor, esperimentuekin hasi aitzinetik. Gainera, familia guztietan badugunez urruneko edo hurbileko norbait euskaraz ez dakiena, pentsa zer aurpegi mota jarriko lukeen egun batetik bestera ingelesez hasten baldin bagintzaizkio. Uste dut gizarte elebidun bat (euskara gaztelania edo euskara frantsesa), edo hiru elekoa nahi bada, anitzez ere hurbilagoa dela, eta egingarriago, gaztelania atzendurik euskara eta ingelesa erabiliko dituen gizarte bat baino.
‎nola da posible adinez hain goratua izatea? Egunen batean zuri ere hala begiratuko dizute, denboraren joan eta etorriak gupida gabe egiten baitu bere lana, Otxandioko kanpo santuko sarreran dagoen, edo zegoen (ez naiz aspaldi pasatu handik), idazkiak ongi aski oroitaraziko dizun bezala.
‎Eta barkatuko didazu txotxolokeriekin hasten banaiz, adin kontua izango da, baina lepoa, bekainak edo mihia ez zituen inork ere zulatzen, ez sudurra metalezko uztaitxo distiratsu batekin josten, gorputzak sortzetik dituen zuloak aintzat hartzen baikenituen eta aski izan zitezkeelakoan bakean uzten: egunen batean azaldu didazu nola arraio konpontzen zaren katarroa edo hotzeria bildu ondoren burutik beheitikoarekin hasten zarenean. Eta zuek daramazkizuen elefante hanken itxurako galtza horiek ez dira batere berriak, jakizu, orain dela hogeita hamar bat urteko kontuak direlako.
‎Ez da gauza ona, euskararen etorkizunerako ez da gauza ona, esan nahi dut, nahiz batzuen orainerako ezin aproposagoa izan. Euskarak normalizazio bidetik sartu behar baldin badu noizbait, eta sartuko ahal da egunen batean!, gizartean normalean erabiltzen ditugun prozedura berberak erabili behar ditugu euskararekin ere. Bizitzan aurkituko duzu maizki prozedurak ilunak izaten direla, orekarik gabekoak, eta horrek sulfuratuko zaitu, eta norabaiteratu.
‎Ez dakit hara hurbildu zaren inoiz, baina hori bai dela prozesio ederra! Aitortu behar dut ni ere urtero joaten naizela, eta ez egun batean bakarrik, Durangoko azokara, besteak beste, urte horretan Beterriko industriak utzi diguna ikusteko parada egokia delako. Sinbolo ederra da Durangoko azoka euskaldunendako, nahiz ez den aukera paregabea liburuak edo diskoak erosteko, lan hori patxadaz hobeki egiten baita liburu denda batean ondoko asteetan.
‎Sinboloak ikusiko dituzu, gazte, baina erne egon sinbolo horrek noiz gurutzatzen duen marra eta noiz hartzen duen hartu behar ez duena, hau da, sinbolizatu eta ordezkatu nahi duenaren gorputz osoa. Normalizatuko dira gauzak inoiz, etorriko dira urak biltegietara egunen batean aldiro ubide bazterretik mehatxuka ibili gabe. Ez diot hau saminki, baizik kezkati, ahoan min duenari eztia karmin egiten bazaio ere.
2003
‎Tunel hauek egiteko gorriak eta beltzak pasatu behar izan zituzten. Laster, Zegama aldean, tunelik luzeena zeharkatuko dugu eta, hura egiteko, nahitara, ingeniari italiar bat ekarri zuten; antza, mendiaren bi aldeetatik zulatzen hasi ziren, egunen batean bi zuloek bat egingo zutelakoan, noski; baina, eguna joan, eguna etorri, eta zuloek ez bat egiten; orduan, etsipenak harturik, ingeniariak bere kalkuluak erratuak zeudela onartu, eta bere buruaz beste egin zuen. –Eta Teresaren arreta behingoz erakarria nuelarik, begiak begietan, bere bihotza hunkituko nuelakoan, honela amaitu nuen?:
‎Rosario zahartu egin zen bat batean. Egun batez, bere amaren aurpegia ikusi nuen berean. Ordurako ez zen sahatsen ingurumarian baiezkoa birritan eman zidan emakume maratza.
Egun batez, Rosario desagertu egin zen. Kuartelaren ingurumarietan bilatu genuen.
‎Istant batez, ez zerurako ez lurrerako geratu nintzen, bikoteari  begirik kendu gabe. Sutsu ari ziren, Kepak dioenez, igogailuan edo halako tokietan larrutan egiteak dakarren kilika bereziarekin jardungo balute bezala (parentesi artean, istant batez Adelaz oroitu nintzen, Adelaz; beharbada egunen batean...).
‎Behin baino gehiagotan pasatu izan da ama eta Mariarekin batera haren ondo ondotik, eta aurrera segitu izan du aurpegia egunkariko orrialdeen artean sarturik, ezertaz ere konturatu gabe. Amak horrelakoetan errieta egin izan dio, egunen batean kartera lapurtuko diotela, espaloiarekin estropezu egingo duela... Baina aitak, kasu piperrik ere ez.
‎Hi ez haiz tontoa. Egunen batean goitik begiratuko diek, nik bezala.
‎–Begira, Gabi, esan dio?. Egunen batean horrelakoxe barku bat erosiko diagu, eta nabigatzera joango gaituk hi eta biok.
‎Behin baino gehiagotan jan ditu barrenak kontu horrekin. Egunen batean, azken aginduak jasotzen dituen ohiko papertxoan, Jonentzako argibideak azalduko dira, eta aurrerantzean berak bizkarreratu ditu, auskalo norekin eta nola, komandoaren egitekoak.
‎Eta horietaz probetxu egiten ikusten zaitut, lotsarik gabe. Greban zauden egun batez gainera. Langileriarengana zeneukan errespetu sakona galdu duzula ondoriozta nezake segidan, ausartzen banintza.
‎Eta horrela, Koro, Luis Koldo, Joxe Mari, Izaskun, Pablo, Miren eta zazpiok Intxaurburura iritsi ginen egun batez.
‎Guizon batec zuan emazte chit setatsua. Egun batean ecarri zuan guizonac egazti bat, eta bere ustean zozoa zan. Emaztea asi zan contra eguiten, esaten ciola, etzala zozoa.
‎Lau induljentzia osoak: 1) misioak irauten zuen bitartean edozein elizatan aitortu eta jaunartuz gero; 2) eta 3) Jaunartze Nagusiko bi egunetako batean aitortu eta jaunartuz gero: unean bertan irabazten da induljentzia oso bat, eta bigarrena, berriz, heriotzaren orduan; 4) Arimen Funtzioa den egunean aitortu eta jaunartuz:
‎zer izan behar duen infernuko su eternaleko ohean egotea; penitentzia egitea ez atzeratzeko, norbere eskuak egunean hiru aldiz begiratu," ta esan bacochean: escu eder onec egunen batean usteldu, ta austuco dira: eta oitu goxean goxean ausé esatera" (1802: 61).
‎Etxeberriak berak euskaratu zuen, 1821ean, San Frantzisko Saleskoaren Devociozco vicitzaraco sarrera (1609) liburu ospetsua. Orain artean heriotzarako prestatzeko hilabeteko eta astebeteko teknikak errepasatu baditugu, hemen, berriz, egun batean laburturikoa eskaintzen zaigu; hori bai, hileko lehenengo igande guztietan errepikatzea komeni da: aurreko gauetik hasi behar da prestatzen, heriotzari buruzko gogoeta libururen bat irakurrita, eta hurrengo eguna norbere heriotzaren eguna izango dela pentsatuz; goizean Jainkoari eskerrak eman behar zaizkio, eta jaiera handiz meza santua entzun, aitortza egin, santuen bizitzak irakurri eta luze hausnartu behar da; ilun  tzean, kontzientzi azterketa egin ondoren, heriotza gertu dela sentitu behar da, eta, gurutze bati helduta, norbere buruari oliadura egin behar zaio; azkenik, arimari eskatu behar zaio gorputzetik irten dadin eta Kristorengana joan.
‎" Jauna, egun batean aserratu nintzan nire suiarekin eta esan zidan sorgiña"," Sorgiña?"," Bai, sorgiña, zerren irurogei urte ezkeroko atso guztiak sorgiñ dira. Orra nola naizan sorgiña, zerren irurogei urte baño gehiago ditudan".
2005
Egunen batean esan nion pistolarena eta balarena; hantxe neuzkala aitaren ezkontzako trajean, gordeta. Banekien segituan harrika botatzeko eskatuko zidala, hala pistola, nola bala.
‎– Egunen batean hitz egingo dugu horretaz.
‎– Egunen batean hitz egingo dugu horretaz guztiaz, Joantxo. Orain, hondoa jota nago.
‎Kanpotik baino gehiago biluzten ninduen barrutik; hain zuzen, hori izaten da zailena, arropak eta estalkiak erraietaraino itsatsirik egoten dira eta. Hala ere, hura guztia egiten zidalarik ere, nire barrena askatu behar hartan banuen ataltxo bat ezkutua, bat besterik ez; beldur nion hura erakusteari; beldur nion egunen batean Adela kalean topatu eta hizketan hasiko ginen orduari. Nire maistraren eta nire haurtzaroko sekretu batzuen alde hura ezkutuan neukan, ez Idoiaren beldur nintzelako, baizik eta ondorioek kezkatzen nindutelako.
‎–Joan beharra daukat, bikote. Gustatuko litzaidake egunen batean nire etxera igoko bazinete. Afaltzera gonbidaturik zaudete.
‎–Joantxo, zalantza egin zuen?. Egunen batean..., handia egiten zarenean...; bizitza, batzuetan...
‎–Bizitzan txoroarena egiten ez baduzu, jakingo duzu egunen batean.
‎Handik urte batzuetara, mendeak ere izan zitezkeen?, Adelak, ospitaleko ohe hartan, gaixotasun larri batekin zegoela, bisitan joan nintzaion egun batean biok bakarrik geundelarik, hala esan zidan bat batean:
‎Nik neuk ere halaxe nion; batik bat, Adelari egin ziezaiokeen kaltearen beldur nintzen. Ikara eta guzti ere, neure buruari zin egin nion baldin eta egunen batean Adelari zerbait egiten bazion, aurrez aurre izango ninduela, eta urtetan zain zeukan balaren eztena probatuko zuela.
‎Ez nintzen gehiago irten haiekin; eskola utzi zaharra ez zuten, eta Adelaren lepotik barreka ari ziren bihozgabe alaenak, garai batean maistra eztiaren ipuinak ahozabalik entzuten egoten zirela ahaztuta. Esan zuten bailararen erdiak joa ziola maistra beroari," mugitzen" zen jendeak batik bat, eta Julio amorraturik zebilela, maistrarekin aspaldian hatza ere bustitzen ez zuelako, eta egunen batean zerbait gertatuko zela, morroi arriskutsua baitzen maisua; salataria, askoren ustez. Nire lagunek esan zutenez, jendeak susmoa zuen Juliok salatu ote zuen OICko idiskoa, ezen Ixko ibiltzen omen zen gehien maistrarekin; hari botatzen omen zion Juliok maistraren" faboreak" galdu izanaren errua.
‎–Ez, ez didazu ulertzen. Baina egunen batean ulertuko didazu. Orain, zure lagunik onena izaten jarraitu nahi dut.
‎–Non ikasten da telebistak egiten, aita? , galdetu nion egun batean.
‎Auzoan bazen, bestalde, komunista bat, eta, hain zuzen, harexekin konpontzen zen gaizkien Marroren aitona; auzoko tabernan kalapita sutsuak izaten zituzten politikaren gainean, tabernan egiten baitziren urte nahasi haietako eztabaida politikoak. Aita gaztetxo zen orduan, eta ez zuen oroitzen ondo zeri buruzko eztabaida atera zuten halako egun batean Marroren aitonak eta komunistak; ia hasi omen ziren mutur joka, eta komunistak, bi gizonen artean kanpora ateratzen ari zirela, mehatxuka egiten omen zuen oihu; Marroren aitonak lasai zirauen, edo lasai itxuran behintzat, aulki bati heldurik, komunistaren irainengatik aztoratu gabe, baina haren begiradak paretak zulatzen omen zituen. Komunistak, kaletik, duelu erronka bota zion errepublikarrari," baldin bahaiz" amorruz betea; bai eta Marroren aitonak erantzun ere:
‎–Noiz etorriko zarete alde honetara, Adela? Egun batean etxera etorri behar duzue, afaltzera; amak askotan aipatzen zaituzte.
Egun batean, aspaldi hartan, beheko auzoko taberna batean, luzanga eta zinegotzia eztabaida sutsuan aritu ziren. Joxe Mari ere bertan zen, lagunekin basoerdiak hartzen, eta dena ikusi zuen.
‎– Egunen batean, ostia beltzak eman behar ditiat, Ttakun; hiri ere bai. Aspaldian gogoarekin nabilek.
‎min egiten dizutenei gorroto diezu; jokabide ia automatikoa da gizakiaren psikean, batik bat min handia egiten dizutenean, ahulen zauden lekuan gaiztoz jotzen zaituztenean. Batzuetan, gorrotoa zure baitan geratzen da, ezkutuan, urtetan eta urtetan, eta hori da gorrotorik arriskutsuena, Senekaren ustez; izan ere, gorroto horretatik, egunen batean munstro bat jaio liteke, min egingo diena ez soilik zu zauritu zintuztenei, baita hartan zer ikusirik izan ez zuten askori ere.
‎urtarrilaren egun batean
2006
‎Central Pacific konpainiak haraino zabaldu zuen trenbidea 1868an. Berehala, enkantean atera zituzten inguruko lurrak, eta ia egun batetik bestera eraiki ziren etxeak. Hiriari Virginiako militar baten izena eman zioten:
‎Iparraldetik zetorren ohitura, valentinage izenekoa. Egun batez, edo egun gehiagoz, emazteak eskubide osoa zeukan galai ezkongabe batekin ibiltzeko, txortan egiteko. Valentin edo galantin deitzen zitzaien galai horiei.
‎Badakizu, Devlin agentearen eskua... Aizu, zergatik ez zara geratzen beste egun batez. Basqueseko liburutegira etorriz gero, ondo aprobetxatu zenuke egonaldia.
‎Akabatu zizkigutean animaliak guztiz bihozgabe, pozoia erabiliz. Egun batean andrea Las Vegasera joan zuan autoan abokatuarekin berba egitera. Bi eguneko kontua, gehienez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egun 477 (3,14)
egunen 271 (1,78)
Egun 198 (1,30)
Egunen 92 (0,61)
egunetako 8 (0,05)
egunean 3 (0,02)
Egunean 2 (0,01)
egunak 2 (0,01)
egunetan 2 (0,01)
egunetariko 2 (0,01)
Egunak 1 (0,01)
egunetatik gora 1 (0,01)
egunotako 1 (0,01)
egunotakoa 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egun bat beste 53 (0,35)
egun bat bera 15 (0,10)
egun bat ez 14 (0,09)
egun bat esan 11 (0,07)
egun bat joan 10 (0,07)
egun bat hil 8 (0,05)
egun bat ni 8 (0,05)
egun bat neu 6 (0,04)
egun bat ere 5 (0,03)
egun bat etorri 5 (0,03)
egun bat azaldu 4 (0,03)
egun bat egin 4 (0,03)
egun bat etxe 4 (0,03)
egun bat gertatu 4 (0,03)
egun bat gu 4 (0,03)
egun bat itzuli 4 (0,03)
egun bat zu 4 (0,03)
egun bat akaso 3 (0,02)
egun bat argitu 3 (0,02)
egun bat baino 3 (0,02)
egun bat bat 3 (0,02)
egun bat berak 3 (0,02)
egun bat bi 3 (0,02)
egun bat bizi 3 (0,02)
egun bat bukatu 3 (0,02)
egun bat elkar 3 (0,02)
egun bat gehiago 3 (0,02)
egun bat geroago 3 (0,02)
egun bat gizon 3 (0,02)
egun bat harrapatu 3 (0,02)
egun bat hitz 3 (0,02)
egun bat ia 3 (0,02)
egun bat idatzi 3 (0,02)
egun bat iritsi 3 (0,02)
egun bat jakin 3 (0,02)
egun bat lehenago 3 (0,02)
egun bat norbait 3 (0,02)
egun bat ulertu 3 (0,02)
egun bat utzi 3 (0,02)
egun bat Adela 2 (0,01)
egun bat afaldu 2 (0,01)
egun bat aitortu 2 (0,01)
egun bat ama 2 (0,01)
egun bat aski 2 (0,01)
egun bat aurre 2 (0,01)
egun bat bai 2 (0,01)
egun bat berriz 2 (0,01)
egun bat besteko 2 (0,01)
egun bat besterako 2 (0,01)
egun bat bila 2 (0,01)
egun bat Donostia 2 (0,01)
egun bat egon 2 (0,01)
egun bat emakume 2 (0,01)
egun bat eman 2 (0,01)
egun bat erabaki 2 (0,01)
egun bat erantsi 2 (0,01)
egun bat esnatu 2 (0,01)
egun bat ezagutu 2 (0,01)
egun bat falta 2 (0,01)
egun bat gelditu 2 (0,01)
egun bat haiek 2 (0,01)
egun bat halako 2 (0,01)
egun bat han 2 (0,01)
egun bat haserretu 2 (0,01)
egun bat herio 2 (0,01)
egun bat hi 2 (0,01)
egun bat hor 2 (0,01)
egun bat igaro 2 (0,01)
egun bat irabazi 2 (0,01)
egun bat kale 2 (0,01)
egun bat kapritxo 2 (0,01)
egun bat kontrol 2 (0,01)
egun bat lortu 2 (0,01)
egun bat maitemindu 2 (0,01)
egun bat Migel 2 (0,01)
egun bat neska 2 (0,01)
egun bat ohe 2 (0,01)
egun bat Paris 2 (0,01)
egun bat pentsatu 2 (0,01)
egun bat sabel 2 (0,01)
egun bat Tomas 2 (0,01)
egun bat zahar 2 (0,01)
egun bat Adrian 1 (0,01)
egun bat Afrika 1 (0,01)
egun bat Aintzane 1 (0,01)
egun bat Ana 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia