2013
|
|
Jokaera horrek badu bere logika, baina: bakearen eta justiziaren aldia izanik urrezko aroa, aro horretan bizi dela sinetsita
|
dagoen
subjektu inperialari onartezina zaio nonbait itsasketa eta armagintza bezalako jarduerek adieraz lezaketen biolentzia, eta bere buruaren defentsa mekanismo gisa ukapena (deni, disavowal) erabiliko du inperioaren bertuteen kontrako diren bizioak burdin aroan bizi diren euskaldunei egotzita. Esandakoarekin erabateko koherentzia du Euskal Herria poetarik gabeko lurralde legez irudikatzea (hori ere burdin aroaren seinale) eta urrezko aroaren gailurrean bizi den gortea ez bezalakoa, non poesia eta arteak loraldi betean dauden.
|
2018
|
|
Esan beharrik ez
|
dago
subjektu euskaldunaren adierazpenek hemen mugatu den diskurtso multzoa askogatik gainditzen dutela. Euskal kulturan horren garrantzitsu izan diren apologisten diskurtsoan bada subjektu euskaldun garatu bat, zeinaren konplexutasun eta kontraesanak dagoeneko ondo azalduak izan diren, modernitatearen definizio multikultural batean txertatzearekin batera (Gabilondo, 2012).
|
|
Datu horiek guztiak eranskineko tauletan aurki daitezke. Poema izenen ibilbideari arreta jartzean, euskarazko diskurtso poetiko idatziari
|
dagokion
subjektuaren bilakabidea antzeman liteke, formazio diskurtsibo hispaniarrarekiko negoziazio, erresistentzia eta imitazio estrategietan gauzatua.
|
|
Hiztegi Hirukoitzean vascuence sarrerak hitzaren ohiko esanahia baino ez du biltzen, nahiz eta romance hitzarentzat erdara ordaina eskaintzen duen ez soilik hizkuntza adierarako, ezpada metriko poetikorako ere, eta halaber romancero hitzaren ordez erdarategui (liburua denean) eta erdaren cantaria(" el que los canta [los romances]") (Larramendi, 1745). Formazio diskurtsibo euskaldun honi
|
dagokion
subjektuak bere buruaren diferentzia azpimarratzen du, baina bere asmakizunean sinetsiko ez balu bezala. Gainera Larramendik idatziriko euskara horretan bertan erabat onartua dago Euskal Herria burdinaren aroko burdinaren lurraldea zela zioen diskurtsoa, Antzinako Erregimenean zehar subjektu inperial hispaniarrak garaturikoa, eta horrekin batera subjektu euskaldunaren egoera subordinatu subalternoa ere bai.
|
|
Bustamanteren soslai biografiko ilunean argi dauden ezaugarri bakarrenetarikoak poesia zaletasuna (gaztelaniaz idatzi zituen gehienak) eta jarduera militarra dira (Altuna, 2006, 49). Euskaraz idatzita ez balego, Romance bazqvenze horri
|
dagokion
subjektua ez litzateke ezertan bereiziko formazio diskurtsibo inperialaren subjektuarengandik. Edo agian zuzenagoa litzateke pentsatzea poema horren subjektua diskurtso inperialarena bera dela baina oraingoan euskaldun plantak eginez, euskaldun gisa jarduteko mugak(" burriña minçua") agerian uzteko arriskupean bada ere.
|
|
Hortaz, euskal subjektu literarioaren kontzientzia bikoitzaz den bezainbatean, badirudi euskaldunak objektu gisa irudikatzeko erabilitako burdinaren topikoa errazago onartuko duela diasporako subjektu euskaldunak Euskal Herritik mintzatzen denak baino. Horrekin batera diasporaren esperientziak diskurtso literarioari
|
dagokion
subjektu euskaldunaren kontzientzia bikoitza areagotu egiten duela susma liteke, Antzinako Erregimeneko euskal literatura penintsularraz (baina aldi berean atlantikoaz) den bezainbatean.
|
2020
|
|
ereduko kirola egitasmoaren erdigunean
|
dauden
subjektuak kirolariak ziren, eta, beraz, ulergarria da gazte hauentzat kirola, jarduera oso garrantzitsua izatea. Baina, nerabeekin egin ditugun beste ikerketetan, argiro agertu zaigu adin horretako gazte askok kirol praktikaren bat egiten duela, eta futbola dela presentzia handiena duen kirola.21 Halere, ñabardura bat egin genuke:
|