2000
|
|
Eta, zure desiraren ildotik, Urbiainerat joaiteko gonbita egin nizun. Eta, handik aitzina, behin baino gehiagotan amestu izan zintuztedan biak solasean, osabaren dorretxean edo jauregi aitzineko jarlekuan, nahiz eta azkenean konplitu gabe geratu ziren bai zure desira eta bai ene ametsa ere, zeren eta Urbiainen gauzak oker
|
baitzeuden
orduko, eta gero eta okerragora eginen zuten, dakizun bezala.
|
|
Osaba ongi jana eta hobeki edana
|
zegoen
orduko eta, hargatik edo, Pedroren kexek eta lantuek ez zuten hunkitu; aitzitik, haiek aditu bezain fite, irri karkaraka hasi zen:
|
|
Aitona Nikolasek zerbaitekin ihardets ziezaiokeen aitaren ezkutuko mehatxuari, baina nola erdi ahiturik
|
baitzegoen
orduko, erreuma hezurrik tipienetan ere jaun eta nagusi, eta nola ohartzen baitzen ezen jauregi hark gure aitaren beharra zuela, zuhaitzak lurrarena bezainbertze, zutik iraunen bazuen, hala, isilik egoitea deliberatu zuen hartaraz gero.
|
|
Soilik erranen dizut ezen, burtziak sartu ondoren, izter zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura. Eta, aitzinekoan bezala, deitu zituen ikusleak, baina ni gogaiturik eta urgoiturik
|
nengoen
orduko eta tribunatik alde egin nuen.
|
|
Eta, ai, nola sentitzen nuen, halatan, ezen, Amsterdameko bertze gailur haiek baino goitiago egiten nuela, noiz eta Rosarekin egonean egoiten bainintzen! Zeren, gailurrerat igan gabe ere, bertze gailur batean
|
bainengoen
orduko, zeina baitzen bakearen eta soseguaren gailurra, eta zeina baitzen, halaber, Amsterdameko gailur haiek baino ederrago eta goitiago.
|
|
Baina, osabak hura erran ez balit ere, berdin joan nuen, zeren urduri
|
bainengoen
orduko, eta urduritasunak tripak guztiz nahastu zizkidan, zirt edo zart egiteko puntu hartan. Joan nintzen, bada, osabaren kakategirat, laxatu nituen galtzak, egin nuen neure egitekoa... baina, tripak lasaitu bezain laster, bertze urduritasun hura errotu zitzaidan, arestikoa baino hagitzez ere handiagoa, zeren eta hil edo biziko mementuan bainengoen, zinez...
|
|
Eta marinel zaharraren hitzek Piarres Oihartzabal kapitainaren adimendua argitu zuten, eta enea ere argitu zuten... eta bide bat ere erakutsi zidaten, nondik egin behar bainuen handik aitzina, ene mundu hertsi hura zabalduz joan zedin. Zeren ni ere gogaiturik
|
bainengoen
orduko, bai neskatxekin loturikako edozein kontu bekatutzat hartzeaz, eta bai gazte debot defot baten izaiteaz ere! Eta handik gutirat osaba Joanikoten hitzak oroitu nituen, noiz eta aditzerat eman bainion ezen Urbiaindik alde egiteko asmoa nuela, Piarres Oihartzabal kapitainarekin itsasoratzeko, erraiten zidala:
|
2002
|
|
egunerokotasun hura, ordea, ez zen garai batekoa bezalakoa, ilusioak eta bizinahiak bizitzako ekintzarik xumeena presiditzen zutenean. Beste puntu batean
|
baitzeuden
orduko harremanak. Zeren, egia zen arren Sergiok behin baino gehiagotan erakutsi zizkiola barka eskea eta damua, Sarak ez baitzuen haren falta eta hutsegitea ahazten, nahita ere ezin; aitzitik, zenbat eta gehiago ahaztu nahi izan, orduan eta gehiago oroitzen zen hartaz, isatsaz ahaztu nahian isatsari kosk dagion arrain bizia balitz bezala.
|
|
Maiatzeko egun batean hil zen. Neumoniak jota
|
zegoen
orduko. Eta toxopasmosiak beso bat paralizatu zion.
|
|
Andereñoak esan zidanez, berri hura lehertzeko puntuan zegoen, gainera. Zeren, alde batetik, egun ez bezala, izu ikaraturik
|
baitzegoen
orduko gizartea, gaitzaren inguruan zabaldutako berriak ere halakoak baitziren, kezkagarriak eta alarmagarriak, eta zeren, bestetik, olioa bezala zabaltzen baitira morboa eragiten diguten berriak. Eta puri purian zegoen, bestalde, hainbat eskolatako gurasoek piztutako auzia, zergatik, eta jakin zutelako beren seme alabetako baten gelan haur seropositiboren bat zegoela.
|
|
Balea baten aurrean nengoen, zinez! Eta balea neure esparrura ekarri beharra nuen, oharturik
|
bainengoen
orduko, bide hartatik nuela fitsik ere aurreratu. Beste amu bat eta beste beita bat eskaini behar nizkion baleari.
|
2004
|
|
Besterik da, noski, garai bateko gizarte egitura tradizionaletan, non hizkuntzen erabilera esparruak, orain ez bezala, aski bakartuak eta bakanduak zeuden. Orain ez
|
dago
orduko sailkatze funtziorik, orain ez dago orduko egoera diglosikoaren iraupen zurkaitzik. Orain, onerako edo txarrerako, komunikazioaren harremansareak elkarrekiko eragin dialektiko etengabean daude osatuak:
|
|
Besterik da, noski, garai bateko gizarte egitura tradizionaletan, non hizkuntzen erabilera esparruak, orain ez bezala, aski bakartuak eta bakanduak zeuden. Orain ez dago orduko sailkatze funtziorik, orain ez
|
dago
orduko egoera diglosikoaren iraupen zurkaitzik. Orain, onerako edo txarrerako, komunikazioaren harremansareak elkarrekiko eragin dialektiko etengabean daude osatuak:
|
|
Begi hori izan zen, gainera, gutako batzuen kultura soziolinguistikoa oinarrizko kontzeptuz hornitu zuena. Zorretan
|
gaude
orduko Aracil harekin, oraingoaren ibileretan sartu gabe. Orduko hartan, izan ere, euskal soziolinguistikaren kultura zertan zetzan adierazi nahi bagenu, nik honako adierazle poetiko hau erabiliko nuke:
|
|
–Zer esango zenuke hezurren bat hautsi eta oina hondatu balitzaio...? –aita sinetsia
|
baitzegoen
orduko, futbolean etorkizun oparoa nuela.
|
|
bateko urreari Bilbo, kopakoari Donostia, ezpatakoari Gasteiz eta bastoikoari Iruñea; nahastu zituen lau batekoak behin eta berriro, kartei begiratu ere gabe; atera zuen haietako bat... eta bateko kopak Donostiara joan behar zuela agindu zion, halaxe esaten zuen berak behintzat. Behin Donostian, hiri inguruko etxe merke bat hartu zuen, hirurogei bat urte eduki arren erretiratua
|
baitzegoen
orduko, zituèn aurrezkiekin bizitzari aurre egiteko moduan.
|
|
Amona Sinforosa, haatik, guztiz errekuperatua
|
zegoen
orduko, eta berehala erantzun zion, ahots sendoz:
|
|
Aita bigarren krisialditik sendaturik edo
|
zegoen
orduko, eta berria ezin pozikago hartu zuen. Amak ere, halatsu.
|
2005
|
|
Amona Kontxi ongi azeleratua
|
zegoen
orduko, zalantzarik gabe, eta, gaiari adarretatik behingoz heltzen ziola, esan zuen:
|
2006
|
|
Zuritu beharrean
|
zegoen
orduko dolua, orduko fideltasun merezi gabe hura.
|
2012
|
|
–Hori da beldurra botinak hondatzeko! , zioen sukaldariak, zeinak ez baitzuen hainbeste arreta ipintzen berak garbitzen zituenean, zeren eta Madamek, oihala jada berri ez
|
zegoen
orduko, berari uzten baitzizkion.
|
2013
|
|
–Herritarrek itzali zuten, beren etxeetara hedatuko zen beldurrez. Kantzelaritzako burua hilik
|
zegoen
orduko, eta orobat haren etxeko guztiak.
|
2014
|
|
Betiko kontu zaharra betiko interesen zerbitzuan, terminoak erreberrituz. Aro modernoan behintzat, nazio [nalismo] a automatiko zibiko/ konstituzionala da Estatua
|
dagoen
orduko, eta inoiz ez lehenago; berak soil ahal baitu, eta egin beharra baitu?, jendea cives edo hiritar deklaratu. A. D. Smithek berriki zioen moduan, eta hark esan gabe ere edozeinek ikus lezakeen moduan?, Estatuek, eta nazionalismoek, denek dituzte elementu bai etnikoak eta bai zibikoak2002 Kuriosoa da, nahizko nazionalitatearen teoria omen dena, nahi ez dutenak nahi izatera behartzeko arma bihurtzen da (katalanak, euskaldunak)?
|
|
Harago, ekialdeko hegiaren muino altuak nabarmentzen ziren mailaka, oihanez koroatuak. Zuhaitz lerden haien adaburuak gorriz koloreztatuak
|
zeuden
orduko argia zela bide. Uretan gora eta uretan behera, Jenisei ibaia begietatik galtzen zen urrunean.
|
2015
|
|
Gasteiztik atera eta lehen herrietatik pasatzean, Ramonen emaztea bizi zela bi bikoteok egiten zenituzten egun pasakoak ekarri dituzu gogora, urtegi inguruko bideetan ibili ondoren nonbaiten belarretan eserita egiten zenituzten jatorduak, etxetik eramandako janariarekin ia beti. Tokitan
|
daude
orduko alaitasuna eta lagunarteko giroa, pentsatu duzu. Denborak dena higatzen duela diote, baina zuen kasuan dena txikitu eta birrindu duela esango zenuke, eta alaitasunarekin batera osasuna ere eraman duela.
|
|
Non
|
geunden
orduko, ez bada gainez gain,
|
|
Baina kontua da hizkuntzaren zati horiek oso antzinakoak direla, eta hizkerak eta euskalkiak oso barneratuta dauzkagula. XVI. mendeko lekukotasunak ekarri dira hona, eta herri hizkerak guztiz errotuta
|
zeuden
orduko. Geure nortasunaren zati dira, beraz, eta geure hizkerak galduz gero, geure nortasunaren zati hori galduko genuke.
|
|
Berehala zabaldu zen Hego Euskal Herriko beste alderdi batzuetara. Erdaldunduta
|
zeuden
orduko Gasteiz eta Iruñea, eta euskararen aldeko ahaleginak ez zuen oihartzun handirik izan Nafarroako ekialdeko ibarretan eta Arabako herri txikietan.
|
|
Landucciren hiztegian sarri agertzen da to atzizkiari ro gehitu zaion egitura pleonastikoa. Badirudi, beraz, to Gasteizen zaharkituta
|
zegoela
orduko: çurtoro, zuhurki?, erraztoro, errazki?, galantoro, galanki?, garvitoro, garbiki?, gaystotoro (eta gaystoto), gaiztoki?, gogortoro, gogorki?, osçtoro, hozki?.
|
|
Aldiz, emoten idatzi zuen; ez emaiten. Beharbada, beraz, iten galduta
|
zegoen
orduko.
|
|
c) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkerak bat datoz gauza askotan, eta Nafarroatik eta Ipar Euskal Herritik bereizita agertzen dira XVI. menderako. Euskara, beraz, zati handi bitan banatuta
|
zegoen
orduko.
|
|
Iñaki Garcia Caminoren (2002) ikerketak erakutsi duenez, Erdi Aroaren hasieretan, bizilagun multzorik hazienak Oiz eta Sollube mendi inguruetan zeudela ematen du, gaur egun Durangaldea eta Busturialdea deitzen diren eskualdeetan. Bilboren handitasuna XIV. mendeaz gerokoa da eta mendebaleko euskalkia egituratuta
|
zegoen
orduko.
|
2016
|
|
–Hara, agiri zahar bat kontsultatu gura dut, mila bederatziehun eta berrogeitagarren urtekoa. Zure esku al
|
dago
orduko jaiotzen liburua?
|
2017
|
|
Osaba Lukas pikondoan
|
zegoen
orduko hartan ere. Etzanda, lo txikian.
|
2018
|
|
–Hara joan dira haiek biak, zerera, hango aldera, kanposantuko atzeko mandara, han beheko partera, han
|
daude-eta
orduko zeuon lagun asko. Denak gazteak.
|
2019
|
|
Beharbada zertxobait aldenduko zen bere bidetik. Beharbada bai, baina, bokaletik gertu
|
egon
orduko, itsasargiak agerian geratuko ziren, eta ez zitzaion zaila egingo norabidea zuzentzea.
|
2022
|
|
Asko sufritu nuen. Orain ikusten ditut nola
|
dauden
orduko ume batzuk. Lehenago landu izan balitz...
|
|
Un croissant et un café au lait s’il vous plaît. Leiho handiaren ondoan Turbigo kalearen joan etorri baketsuari begira gosaltzen du eta animoak gora egiten dio berriro, ez agian hoteletik lehenengoz atera eta Pariseko airea arnastu duenean sentitu duena errepikatzeraino, baina tira, hain urrun ere ez
|
dago
orduko eferbeszentziatik. Bigarren kafe bat eskatu du, espresso bat oraingo honetan –bigarren kaferik gabe ezin gosaria borobildu–, egoera mental eta emozional horri eutsi nahian.
|
|
Etxean denbora izan zuten, beraz, kontua asimilatzeko. Gainera, haurdun
|
nengoen
orduko. Horrek ere gauzak aisatu zituen.
|
2023
|
|
XIX. mendean, arrazakeria ez zen kontu harrigarri bat, baina, orduan ere, bidegabea zen, eta haren kontra protestatzen zen. Deigarria dena zera da, zer antzekotasun handia
|
dagoen
ordukoaren eta gaur egungo ekitaldi batzuen artean. " Munduko bazar" hura bera, astegun buruzuri bateko arratsalde euritsu hartan sutan irten behar izan nuen huraxe bera, duela mende bateko Munduko Azokaren antzekoegia zen.
|