Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2001
‎Ez al da beste edozein bezalako liburu bat, prezio jakin bat ordainduta edo liburutegian eskatuta eskuratu duzuna? Izan ere, ohituta gaude liburuak produktutzat aurkezten, saltzen, ikusten; produktu baten antzekoa da hurrengoa, eta igualtsua denen funtzioa: kultur prestigio gehixeago edo gutxixeagoko entretenimendua eskaintzea (alde batera utzita euskalgintzazko zeregin soziala eta hori dena).
‎Gero, problema bat dagoenean liburu bat ematen duen horietakoa denez, Armandok liburu bat ekarri dit eskura, Les dissolutions de la mémoire, letrak zuriak dira azal gorrian. Eta bere idazmakinan hasi da tip tip tap tip tip...
2002
‎Zabarregia –Julen ohe gainean etzan zen. Barre egin zuen– Hire motxilan dauden liburu horiek ikusi ditiat, e!
2003
‎Egongela hartan bertan liburuak zeudela ikusi zuen Matiasek, hamabost liburu bai. Baina" Etxe honetan ez dago libururik" esan zuen Luvinok berriro eta" Liburu asko erretakoa naiz ni bizitzan". Eta begien aurrean hamabost liburu zituen arren, Matiasek argi zeukan Luvino egia esaten ari zela.
‎Bigarren aldi horretan lehen bezain hunkigarria egin zitzaidan irakurketa, baina nire balizko idazletzak ez zidan piztu inongo zalantzarik: hantxe baitzegoen liburua ia egina, Agurtzane Juanenak asmatu bezalaxe.
‎α, β, γ, δ.. amak koadernoa deskubrituta ere bere minaren handiaz ez ikaratzeko; ez zezala inork ikus, baina hala ere idatzi egin behar... Sentipen bikoitz berbera dago liburuko pasarte zirraragarrienetako batean: Erratzuko eskolan bi maistra, bi emakume gazte, elkarren lagun bihurtzen direnak; bata guardia zibil baten emaztea, bestea torturaren traumatik osatzen ari den euskalduna; honek hari bihotza zabaldu nahi lioke, sufritu dituen izugarrikeriak kontatu, saiatu ere egingo da pare bat aldiz... baina ezin.
2004
‎Agendan apuntatuta zeukan gaur etorri behar zela tailerrera liburuaren bila, hamabost egunekoa delako epea, ez gehiago ez gutxiago. Edozein orrialdetatik zabaldu du, badakielako Oscar ez zela geldi egongo liburuarekin:
‎Oppenheimerrek alboan zituen apalak aztertu zituen une batez. Erdi aterata zegoen liburu bat hartu zuen: Bhagabad Gita.
2005
‎Eta lapurtutako liburuaren apalean uzten zuen Mateok kartoia, eta idazten zuen: " Hemen zegoen liburua lapurtu dut." Ondoren, liburuaren egilea idazten zuen kartoian, izenburua, argitaletxea, urtea eta, astia bazuen, identifikazio zenbakia ere bai.
‎Argazki liburuak lapurtzen zituen batez ere. Eta" Hemen zegoen liburua lapurtu dut" jarri zuen apalean, kartoi gorriz. Ondoren, liburuaren fitxa:
‎Piedadek ez du oraindik irakurtzeko astirik izan. Berri berri dago liburua, olio tantarik ez dauka bat bera ere.
2006
‎Oiartzungo bi osabaren etxeetan ere bazeuden liburuak, baina haien dastatzea geroxeago etorri zen, hemezortzi urtetik aurrera. Nik txikitan irakurriak nituen Xabiertxo, Noni eta Mani, Urruzuno apaizaren ipuinak.
‎Orduan, zer adierazteko egina dago liburu hau. Zer arraio da?
‎Ingalaterrako Errege Liburutegi Nazionala osatu nahi zuen, ezagutzen ziren liburu guztien kopiak egin eta jarriz bertan. Ordurako baziren ehun urte Gutenbergek (jaiotza izenez Johannes Gensfleisch) karaktere higikorretako inprenta asmatu zuenetik, eta tipografia deituriko teknika hura aski aurreratua eta zabaldua zegoen liburuak era nahikoa errazean egiteko. Edozein jakintza motatako liburuak nahi zituen John Deek Errege Liburutegi Nazional hartan:
2007
‎Ez dagoela libururik
‎Bide beretik, Rosalíaren, lirika guztia? dago liburu horretan, Murguíaren ustez.
2009
‎Osagilea mugitu egin zen bere larru beltzezko butakan, ezeroso balego bezala. Nik haren atzean zeuden liburuen izenburuak irakurri nituen: medikuntza liburuak ziren; hormak arakatu nituen, baina ez zen ageri inolako diploma edo agiri unibertsitariorik.
2010
‎Zuok kristauok Jainko onbera prefabrikatu bat aldarrikatzen duzue, Gabino, baina non dago Liburu Santuko Jainko onbera. Pasarte hauek irakurrita, nik neuk ere neure ondorioak ateratzen baititut:
‎ETAk su etena hautsi eta handik zazpi hilabetera atxilotu zituzten Arantza Santesteban eta Rufi Etxeberria, 2007ko urriaren 5ean, Seguran Batasuneko Mahai Nazionalaren aurka egindako operazioan, eta espetxeratu egin zituzten. Santesteban Zuerako espetxean zegoen liburu hau argitaratzear zenean.
‎Lanpararen argi makalak ez zion eragotzi nahi zuena aurkitzea: karpeta eta fitxategi artean ezkutaturik zegoen liburu zaharra. Tentu handiz hartu zuen esku artean, haren larru beltzezko azala laztandu eta besaulkira joan zen.
‎Zuok kristauok Jainko onbera prefabrikatu bat aldarrikatzen duzue, Gabino, baina non dago Liburu Santuko Jainko onbera. Pasarte hauek irakurrita, nik neuk ere neure ondorioak ateratzen baititut:
2011
‎–Geu gaudeneko liburu hauxe, erantzun zion itzalak burlaz.
‎Konplexua dagoela nabari da, probintzianismoa, kanpokoa beti hobea den ustea, unibertsala dena, lokala ez dena? Nire gidoietan sumatzen da euskaraz pentsatuak daudela, istorioa kontatua dagoela liburu batean irakurriko zenukeen moduan. Hainbaten kontrakoa gertatzen zait niri:
‎Bere bizitza egun bakarrean kontatzen du bertan. . Literatura asko atsegin dut eta konbentzituta nago liburu gehiago idatziko ditudala. Agian hemendik hamar urtera edo, baina oraintxe ez dut nahi.
‎Eta galdera biribilduz, zinema sortzaile izatea oso desberdina al da beste arteekiko? Zuzendariaren hitzetan, liburu bat idazterakoan bai idazleak eta bai irakurleak irudikatu egiten dute egoera, hor dago liburuaren xarma, eta zinema egiterakoan, idatzitakoa gorpuztu egiten du zuzendariak, gauzatu. –Jainkoa izatera jolastea bezala da hein batean, gure istorioen Jainko txikiak gara.
‎zela esanez salatu, atxilotu eta fusilatu egin zuten. Nire informatzaileetako batek esan zidanez, KGBko agenteak bere herrira etorri, etxeetan eta eskolako liburutegietan zeuden liburu guztiak jaso, oilategi batera eraman, eta bertan erre zituzten. Suak gau osoa iraun zuen, eta nire informatzaileak hurrengo goizean erdi erreta zegoen folklore liburu maite bat berreskuratzea lortu zuen.
2012
‎Bost minutu geroago, Uxue, dutxa bat hartu ostean, logelan sartu zen janzteko asmoarekin, eta han ikusi zuen ez zegoela liburu metarik Pabloren ohearen aldeko altzari gainean, liburu bakarra baino ez. Ez zegoen paper muturrik edo boligraforik, dena garbi, dena txukun.
‎Hura izan zen hitz horiek entzuten nituen lehenbiziko aldia; sinetsita nengoen liburuetan eta filmetan baino ez zituztela ahoskatzen, jende normalak ez zituela inoiz esaten, eta ni bezalako jende super normalak ez zituela inoiz entzuten. Une hartan, esaldi performatiboaren indarra, deskubritu baino gehiago, larruan esperimentatu nuen.
‎1932an Oria ibaia Europa osoko izokin gehien zutenetako bat zela aipatzen da Benitoren etxean dagoen liburu batean. Gero erabat jipoitua izan zen eta 50 urte geroago Europako kutsatuenetakoa izatera pasatu zen.
‎Eskuekin zabaldu dut, kostata, guraizeak hartzeko betarik gabe. Hantxe daude liburuak, bata bestearen gainean metatuta. Lehenengo alea hartu dut eskuetan.
‎Hobe horrela, nik uste. Noizean behin nire estudioko bazter batean dagoen liburu kaxara hurbiltzen naiz, eta Hots zuriaren ale bat ateratzen dut bertatik. Ireki eta nire nobela, nire benetako nobela, berragertuko den itxaropen inozoarekin.
‎Harrizko liburu horretan, milioika urtetan gertatua dago idatzita. Istorio asko daude liburuan, eta horien artean Paleodictyon zaharrarena, duela 500 milioi urte bizirik baitzen munduan eta orain bertan ozeanoetako beste fosa sakon batzuetan.
‎Bego alboan dago eserita, sorbalda oheburuaren kontra, liburua eskuetan. Baina ez dago liburuari begira, aurreko paretari baizik. Sukaldetik zaratatxo bat dator, txistu baten antzekoa; zer izan daitekeen asmatu nahian, ezin da irakurketan kontzentratu.
2013
‎Denetariko liburuak zituen aitak, baina batez ere historiakoak, garai eta aldi guztietakoak, erdaraz, euskaraz eta frantsesez. Donibane Lohitzunen zegoen liburu denda batera joaten zen asteburu batzuetan, Donostian aurkitzen ez zituen liburuak erostera. Berak kontatzen zidanez, liburu dendako jabea historiak liluratuta zeukan eta Parisko Galignani liburu dendan erosten zuen liburu mordoa, hilero hiriburura egiten zuen bisitan.
‎Barruko eztabaidetan ere aipu egokiak hitzetik hortzera egiten zituenak irabazten zuen kideen oniritzia. Erakundean, aldiz, ez zegoen liburu saindurik, orrialde ziztrinen batzuk irakurtzen ziren gehienez ere, eta ekintzaile handien balentrien kontakizunak betetzen zuela esango nuke formazio ideologikoaren lekua. Ekintzaile eredugarrien zerrendan zegoen, noski, zure aita, eta hari buruz balentria handiak kontatzen ziren.
‎Nik uste dut baietz. Badago liburu bat oso ona, Cerdan eta Rubiorena, El origen del GAL, eta hor azaltzen da nola sortu zen eta zein modutan.
2014
‎Baina ez egin ergelarena, Xabi: biok dakigu zure gelan ez dagoela liburu bat ere. Nireetatik hartu ohi duzun bakarra izan behar du.
‎Sofa zaharrean jarri nintzen, arkakusoak izango zituen beldurrez. Apalategi handian gordeta zeuden liburuak begiratzen hasi nintzen. Zaharrak iruditu zitzaizkidan eta ez oso interesgarriak.
‎–Uda Donapaleun?. Egunkarien gainean dagoen liburuaren titulua da; egilea, Gorka Alvarez de Arcaya. Instintiboki, liburuaren azal hegala ireki du M k eta egilearen aurpegiarekin egin du topo:
2015
‎Besteak baino ilunagoa zen itzal bat antzematea iruditu zitzaion ezkerraldeko palet ilararen artean. Lasai Juande, ez diot inori kontatuko lapurretarena esaten hasi zen, baina kolpera isildu behar izan zuen, hotsik atera ez zuen tiro batek bere burutik zentimetro gutxira zegoen liburu pila bat bete betean zulatu eta txirtxilatu zuenean. Bigarren tiroan punteria hobea probatzeko aukerarik eman gabe, ziztu bizian atera zuzendu eta kale gorrira irten zen korrika.
‎Loyolak egin zuen irribarre orduan. Are zabalago paketea ireki eta barruan zegoen liburua begi zabalik aztertzen ikusi zuenean. Gol, Luismari, gol.
‎68 Oro dago liburuetan. Horregatik jakin behar da ongi aukeratzen.
‎7 Paradoxa: horrenbeste liburu dago liburu dendetan, ezen jada inork ez baititu irakurtzen.
‎Jakinik irakurleak politikarekin lotutako hainbat poema aurkituko dituela orriotan barrena, eta jakinik, halaber, gure mundu ezin aldakorragoan egun bateko berria gaurkotasunik gabe gera daitekeela biharamunean, adierazi beharrean nago liburua 2.002ko otsailaren 2an amaitu nuela.
‎Irakasleari ez nion galdetu nahi ordea: garbi zegoen liburu hura ezin zela ikastetxearena izan, eta, jabea bilatzeko asmoz liburua apaizen eskuetan jartzen banuen, mesedea egin ordez agian estuasun batean jarriko nuen; gainera, seguru liburua desagertarazi egingo zutela, eta nik bitartean hura irakurtzeko gero eta gogo biziagoa. Liburua orrikatu eta gainbegiratuta, garbi zegoen lan politiko bat zela hura, anarkismoaren proselitismoa egiten zuena.
‎James Ellroy da idazlea, polizi eleberriak egiten dituen idazle estatubatuarra (losangelestarra, zehatzago esanda), eta irakurtzen aritu nintzen liburua My dark places (Nire bazter ilunak): idazleak hamar urte zituela, ama hil zioten, sekula argitu ez zen hilketa batean; handik ia berrogei urtera, nahita ahaztua izan duen gertaera hartara itzultzen da, hilketa eta haren inguruabar guztiak xehe xehe kontatzeko, batetik, eta egia deskubritu nahi lukeen ikerketa berri bat abiarazteko, bestetik; bere iraganarekiko kontu garbiketa gordina dago liburu osoan, eta batik bat bere amaren oroitzapenarekiko zor kitatze zirraragarri bat. Halako batean esaldi bat botatzen du Ellroyk, gogoan geratu zitzaidana.
‎Kontuak kontu, han ez zegoen libururik. Ingurura zuzendu nuen linterna txikiaren argia.
‎–Laster izango dira hemen, trankil egon?. Han begira zegoela, gizonak Miliaren belaunen gainean eskuko poltsarekin batera zegoen liburuari erreparatu zion. –Hara!
‎–Etxabe, puta madre zegok liburua. Astelehenean hasi ninduan irakurtzen, bazkaltzera joan aurretik.
‎Argazkiari begira nago oraindik. Ezin konprenituz nago liburuari jarritako izena nola egokitu zaien hain ondo kontatu ditudan gertakizunei. Eskuetan dudan argazkiak intuizio horretan sakondu baino ez du egiten.
‎Zaldibiako imajinak ikusten ari nintzela, telebisioan, bi gertakizunak garai berean gertatuak ote ziren pentsatzen hasi ninduan. Orain hilabete liburu azokan erositako bilduma hartu nian eskutan, Iñaki Egañaren zuzendaritzan Gerra Zibilaren gainean atera dutena, eta Gipuzkoari dagokion liburuan begiratzea okurritu zitzaidaan. Ale horretan, herri bakoitzean fusilatutakoen datuak agertzen dituk eta nik banekian, gure aitonak hala esaten duelako, Usurbil aldekoak zirela lau fusilatuak.
‎Rita. Aurreko guztiak ez zuela fitsik balio erabaki nuen berriro, liburu zuria, lerro bat eta beste bat, emakume hark hutsetik izkiriatzeko prest zegoen liburu garbia izan nahi nuela, alegia, beste edozeren gainetik.
‎Gizarte zientzietan, sinesgarritasuna galdu nahi ez badugu, errealitate gordin eta gogor bat adierazteko ezin dugu gehiegikerietan erori, ezin dugu gure inguruan gertatutakoa a normaldu. Oker hau ez dago liburu honetan, ez dago honelako okerraren izpirik ere. Liburu orekatua da, galdera inteligenteak egin dituelako kontatu diotenaren muina jasotzen du, eta beharrezkoak ziren zertzelada nahikoekin bakarrik migrazioaren eta diasporaren egia ematen du.
‎Autobus bidaia labur batean dago liburu honen abiapuntua. Beasaindik Atauna bideko zazpi kilometroko bidaian.
‎BAT: Jakin behar duzu, egiteko beste ezer hoberik ez duzun irakurle horrek (horrela deituko lizuke Cervantes handiak), esku artean daukazun nobela hau ez dela nik orain gutxi idatzia, baizik eta aspaldi samar (horrela egiten baitu aurrera Kronos denbora jaunak, hain agudo non ia ez garen ohartu ere egiten horretaz), eta, zehazkiago adieraztearren, aitor tu beharrean nago liburu hau idazteari ekin nionetik dagoeneko, eta ez alferrik!, hogeita bi urte joan direla.
‎Begira hustasuna aulki beilegi horretan. Itxita dago liburua. Kutxan gordeta betaurreko gardenak.
‎2000ko Galeuzcan idazle islandiarrak Lekeition izan ziren gonbidatu modura eta, eurek emaniko datuen arabera, literatura plazaratzen duten dozena bat argitaletxe dituzte. Uharteko biztanle kopuruari dagokion liburu ekoizpenaren batez bestekoa munduko handiena da, eta islandiar denak daude alfabetatuta. Helduentzako literaturari dagokionez, 43 liburu berri eta 54 itzulpen plazaratu zituzten 1999an (hori helduentzako literaturari dagokionez, ezen guztira 1.200 bat liburu argitaratzen baitituzte urtero).
2016
‎Egia esateko, gaurko gizakiaren pentsaera eta esperientziatik urruti samar dauden gertakari eta ideiak bertan dagerte eta hori dugu gaur berritzeko asmoa. Batzuen ustez, prestakuntza historiko, linguistiko eta literario ona daukatenentzat egina dago liburu sakratua, eta gainerako guztientzat, gehiengoarentzat noski, liburu arrotza litzateke, nahiz eta erlijio zutabe gurgarritzat eduki. Nork irakurtzen ditu liburu horiek, bai Biblia baita Tohra ere?
‎Ez nuen arazorik batere izan Monsieur le Count de B**** k abegi onez har nintzan. Shakespeareren bilduma mahai gainean zegoen jarrita, eta kondea hantxe zegoen liburuak eskuztatzen. Mahaira hurreratu nintzen, eta lehenik begiratu bat egotzi nielarik liburuei, kondeari aditzera eman nahirik ondo asko ezagutzen nituela liburu haiek, esan nion ez nuela nire aurkezpena egingo zuen inor ekarri, banekienez gero lagun batekin aurkituko nintzela haren etxean, zeinak nire ordez egingo baitzuen, edo hala espero nuen bederen.
‎CAMBELL, JOSEPH. Joyceren Finnegans Wake liburuari buruzko lehen entsegu serioa argitaratu zuen ikertzailea. Diotenez, umea zela beti zegoen liburuen artean eta aitak, kezkaturik, Astor Books Londresko liburu denda famatura eraman zuen eta jabeari irakurtzeko gogoa kentzeko moduko liburu bat eskatu zion. Jabeak irribarre gaiztoa egin eta, bezeroak nahi zuena bazeukala pentsatuz, dendako biltegitik Finnegans Wake ekarri zion.
‎Testuinguru horrekin, lirikotasun handiz hitz egiten digu edertasunaz, bukaera dakarren herio haize hotzaren aurrean; pertsonaiek, ordea, onartu egiten dute bukaera hori, normaltasunez, guztiz izugarria izango dela jakin arren. Edertasuna eta hilkortasuna uztarturik daude liburu honetako orrietan, hasieratik bertatik, nobelari hasiera ematen dion nekropoli etruskoari egindako bisitatik, Finzi Continitarren hilobi monumental eta erdi hutsaren deskribapenetik; sentsazio hori areagotuz, gainera, lehen orrietatik jakingo dugu istorioaren bukaera, hau da, familia horretakoek izandako patua, eta horrek derrigor behartuko gaitu halako jarrera malenkoniatsuaz jarraitzera ...
‎lehen, edozein ordutan logela hartara sartuta, bazenekien ohea zimurrik gabe eginda aurkituko zenuela. Logelan apal bat zegoen liburuentzat, ama liburuzalea baita. Logelan sartu nintzenean, ohe alboko altzari gainean hiru liburu zeuden metatuta, hori ere berria zen; amak apaletik gauero liburua hartu, eta goizean goiz itzultzen zuen apalera.
‎Etxetik gertuko plaza batean zegoen liburu denda bateko helbidea zeukatenez liburu arraro haietako batzuek, hara joatea erabaki nuen. Nosferatu zuen izena liburu dendak, eta bigarren eskuko liburuen salerosketan jarduten zen.
‎Horrelako denda gehienak ez bezala, ez zen hautsez betetako apaletan liburuak nolanahi pilatuta edukitzen dituzten leku ilun horietako bat. Argia zen liburu denda, eta gaika sailkatuta zeuden liburuak. Deigarria iruditu zitzaidan, bestalde, eskailera nagusiaren kokapena:
‎Gertakaria baino lehen, ezin esan irakurle amorratuak ginenik; liburutegi horrek, ordea, irakurtzeko grina sustatu zigun. Batez ere eleberriak eta batxilergoko ikasgaiei zegozkien liburuak zeuden han. Beti itxita egoten zen kristalezko atedun armairu batek, berriz, berehala erakarri zuen gure arreta.
‎Ilunabarrean, eguzkia ezkutatzen hasia zenean, ispiluaren gelan beste gau bat igarotzeko tentazioa sentitu nuen. Gogoan nuen etxeko liburutegiko apaletan erdi ezkutatuta zeuden liburuetan irakurritako guztia. Zalantzarik ez nuen, bestalde, nik topa nitzan jarri zituztela han liburuak.
‎Buruarekin baietz erantzun ondoren, bigarrena eraman zion. Ez zuen txitxarro gehiegirik jan hoztu baino lehen, harribitxi asko zeudelako liburu hartan: –Oin gorrixkak hazten zaizkizu/ Eguzkiaren Lurraldeak bilatzeko.
‎Etikotik, begien bistakoak iruditzen zaizkidan arrazoiengatik, hamarraldiek aurrera egin ahala ETAren jardunari zilegitasuna higatu dioten horiek, asko laburbilduz?; politikotik, ezker abertzaleak daraman azken urteetako ildoarekin behin baino gehiagotan talka egiten duela iruditzen zaidalako, aldarrikatutako autokritikaren eta egindako kaltearen aitorpenaren gaiekin lotuta batez ere; eta, zalantzarik gabe garrantzitsuena, edo eztabaida honetan berezko balioa izan dezakeen bakarra?, literariotik, gainbehera etorritako erromantikotasunaz beteriko horiek guztiak gogoan: azken finean, Oscar Wildek azpimarratu zuen bezala,, ez dago liburu moralik edo inmoralik: liburuak edo ongi idatzita daude, edo gaizki?.
‎Inpresioarena diot Ibon Egañak demostratu duelako bere tesian kritika negatiboen presentzia murriztu zela 1970eko hamarralditik 2005era doan epealdian, eta jaitsiera hori 90eko hamarralditik izan zela nabarmena. Izan ere, horrek nire intuizioarekin bat egiten zuen, eta duela urte batzuk literatura iruzkin soilik informatiboen nagusitasun erabatekoaz kexatzen nintzen, hau da, besterik gabe euskaraz idatzita egoteagatik liburu gehienek jasotzen zuten abegikortasun orokorraz, eta ondo oinarritutako kritika negatiboen urritasunaz, azpimarratzen dut ondo oinarritutakoena?. Dena ezin zen, ezin da?
‎buztin berdearena? Honi zegokion liburu bat, erdaraz. L, argile qui guérit?, erosi nuen eta bururen buru irakurri ere. Hartan proposatua zen sendabidea hasi nintzen jarraitzen.
2017
‎Euskaraz idatzitakoak ere, gutxienak izan arren, ez ziren falta. Eta horri esker jakin izan nuen euskaraz ere bazegoela liburu idatzirik, eta baten bat irakurtzera ere heldu nintzen, asko kostata ere. Betidanik nion entzuna aurreko nagusiari euskara ahoz bakarrik transmitituriko hizkuntza zela, eta besteek bezalako tradizio literariorik ez zeukala.
‎–esertzeko modua aldatu nuen. Liburua jaitsi eta itxi nuen; tente eserita egon beharrean, alde batera makurtu nuen gorputza, eskumako ukondoa besaulkiaren besoan jarriz, eskua magalean zegoen liburuaren gainean, eta ezkerreko eskua honen gainean.
2018
‎Deskontzertua bitxiki handitu zen, Biblia eskatu genuenean. Zigor ziegan ez dago libururik izan zen erantzuna. Zerbitzu burua etorrarazi genuen, eta ezetz.
‎Beste batzuetan liburu bat izaten du esku artean, erabat ilundu baino lehen. Gaurkoan ez dago libururik. Edy horretaz konturatu da.
‎Zer da ba Euskal Herriaren historia, ezpada horixe, oraindik idazteko dagoen liburu bat?
2019
‎Irakaslearen presentzia sumatu zuen, eta Maider eseri egin zen. Artaziak ezkutatu eta Mundu Garaikideko Historia ikasgaiari zegokion liburua atera zuen. Bertan murgildu zituen bere pentsamendu guztiak.
‎Inaziori deitu diot goizean Katuloren aipu aurkitu berria Gorputzeko Humoreak en lehen orrialdean agertu ote dezakedan, baina bazen ordu bat oniritzia eman eta inprentan zegoela liburua. Lastima.
‎Jainkotu egin ninduen botereak: nire erabakimenaren barruan zegoen liburu iritsi berriei lekua egiteko ze liburu, sakrifikatu?, erakusleihoko obra hautatuen klasismo maila, edo gure literatura txikiko behi sakratuen artean egon beharrekoen kupoa. Haurra nintzela eskolan torturatu ninduen obrarekin harturiko mendeku berantiarraren gozatua, odol tantarik isuri gabe baina zirikatzaile, nahita tokiz kanpo eta buruz behera lurretik hurren den apalean kokatu nuenean.
‎Sofan dago liburua irakurtzen Eider. Musua kopetan, gurata.
2020
‎Baina ez zuen berriz atzeman. Haren ordez bertze saltzaile gazte bat zegoen liburuak, postalak eta koadroen kopiak saltzen, ibaiertzeko kaxa berde ilun berean.
‎" Bizkarrez aurrera zebilen gizon bat ikusi genuen, atzeraka zebilena, alegia". Nigeria aldeko ipuin zaharretan oinarrituta dago liburu hori, baina nitaz ari zela iruditzen zitzaidan. Liburuko pertsonaia horren eta nire arteko antzekotasunak, hala ere, ez ziren ibileraz haragokoak, irakurtzen jarraitzean jakin nuenez:
‎–Bai, halaxe izanen duk. Ba, ezagunik ez, eta zoko batean zeuden liburu batzuk gainbegiratzen hasi ninduan.
2021
‎XVI. mendean gaude eta une horretan boladan dauden liburuak zaldunei buruzkoak dira. Liburu horietan zaldunak zaldunkeriak egiten agertzen dira.
‎Transformazio terapeutikoaren kronika egin beharrean, Alaine Agirrek esperientzia literario transformatibo bat eskaintzen digu, Bermeoko emakumeen ausardia mitologikoa bidelagun hartuta. Modu emozionalean irakurtzeko sortuta dagoen liburu honetaz askoz gehiago hitz egin litzateke emakumeei eta gure gorputzei buruz hitz egiten denean –bide batez, gizonek ere gorputzak dituztela esango du norbaitek inoiz? –, eta askoz gehiago hitz egingo zatekeen argitaratu zenean autorea gizonezko bat izan balitz. Zer esanik ez gizon gipuzkoar bat, le Big Mac!
‎On Kixoteren sekuentzia gogoangarri batean, herriko abadeak eta Kixoteren ilobak agure kankailu honen liburutegia arakatzen dute eta erre egiten dituzte hainbat liburu. Ilobak denak erreko lituzke, osaba kaskatuta badago liburuengatik da, eta neska gaixoa arduratuta dago, edonork, edozein momentutan osaba hilko duela konbentzituta. Abadeak, ostera, liburu batzuk salbatzen ditu eta beste batzuk erre.
‎Eta sarritan deserosoa. Izan ere, liburua irakurri duenarentzat ez dago liburua irakurri ez duen norbait gezurretan ari dela ikustea baino gauza errazagorik130.
‎Literatura ezagutu behar dugu eta ikasi, bizitza osoan zehar. Konbentzituta nago liburu honetan falta diren hainbat konturekin amorratuko naizela etorkizunean, baina ez dakit zeintzuk izango diren. Eta desiratzen nago gauza horiek guztiak ikasteko.
‎Gainera, erraietaraino sartua dugu joera kolonizatzailea. Gure burmuinetan dago liburu santuetako lur promestua, beste nonbait bizitza berria hasteko ametsezko lekua, askatasunaren bila urrutira joatearena, oso ideia erromantikoa hori ere. Beraz, XXI. mende berri honetan ere Marte begi aurrean dugu, beste behin.
‎" Ikuspena hain zen benetakoa, uler ezazu, amets baten hain guztiz bestelakoa, non etengabe ari bainintzen xehetasun txikienak ere gogoratzen: gosari gelan, emaztearen josteko makinaren gainean zegoen liburuaren azaleko apaindurak ere bizitasunik handienaz ekartzen zidan gogora abandonatu nuen alderdiaren mezulariarekin hitz egin nuen bazter hobiko eserlekuak inguruan zeukan lerro urrekara. Entzun duzu inoiz hainbesterainoko zehaztasunez egindako amets baten berri?
‎Itzalen, grisen eta zurien erabilera, siluetak, jolasa, umorea, sentsualtasuna, forma, estilismoa, aktoreak kokatzeko sena: dena dago liburu horretan.
‎Kontua da elkarri begira geundela, bigarren bat hurbildu dela atzetik, eta adio poltsa eta adio nire American Psicho liburua. Inoiz libururik irakurri baduzu jakingo duzu zein tamainako putada den engantxatuta zauden liburua galtzea. Ero baten pare has zaitezke etxeko bazter guztiak arakatzen liburu madarikatuaren bila, eta kontuz ez baduzu aurkitzen.
‎Ikasle txintxoarena eginez lasterka joan naiz mahaitxoraino, eta dagoen libururik potoloena hartu dut.
‎Eta loreontzia hutsik geratuko zen, bera ez da itzuliko. Pelutxezko hartz txiki bat zegoen liburuak jartzen zituen apalean. Hamar urte lehenago Hélènek Yvonnerentzat lapurtu zuen hartza:
2022
‎Bi minutuz luzatu zen hitz gabetasun hura. Voldirevek poltsikotik errublo bateko billetea atera eta funtzionarioaren aurrean irekita zegoen liburuan ezarri zuen. Funtzionarioak kopeta zimurtu, liburuari aurpegiera gogoetatsuz beregana tira egin eta itxi egin zuen.
‎Hiletatik bueltan Margari komentatu nion ziur nengoela liburuak bere kabuz erostera joateko ezintasunak eraman zuela Floreal bere buruaz beste egitera. Tontakeriarik ez esateko ihardetsi zidan hasieran, bere aitona ez zela suizidatu, gaixotasunak hil zuela.
2023
‎Amona Pelipa harat honat zebilen, Enara txikia besoetan emeki emeki kulunkan zeukala kantuan. Aitona Joakin, berriz, sutondoan eserita zegoen liburu zahar bat eskuetan zuela. Neba arrebak sukaldean sartu zirenean lehortutako pago hosto bat jarri zuen orria ez galtzeko.
‎Ondoan dagoen liburu –liburu edo... – handia begiztatu du. Ez du testurik kontrazalean, zinta beltz bat baizik ez.
‎Mesanotxean zegoen liburuko munstroa irudikatu nuen eta buelta eman nion. Nachok zer egingo zukeen asmatzen saiatu nintzen, baina alferrik izan zen; burua izarekin tapatu, begiak gogor itxi eta belarriak estali nituen.
‎zer egin ote dion Virgilek Maudeyri, Virgil Maudeyri dena emateko prest baldin bazegoen: ...marrak eta bere kurbak eta bere arnasa hartzeko leku txikia; bere kaiola eta bere balkoia; bere zigarroetako kea; bere zapatak eta bere zapatetako takoiak; bere ilea, bere dutxako xaboia eta bere ileak orrazten dituen orrazia; bere kafe kikara, bere goizetako ogia eta bere goizetako hasperena; bere esnatu aurreko ametsa; bere alfonbra eta bere etxeko zapatilak alfonbran; bere ohe ondoko mahaitxoan dagoen liburua, bere lanparatxoa eta bere mikrofonoa; bere lagunak, bere negarrak; bere egurra eta bere metala, bere urrea eta bere herdoila; bere hautsa; bere bidea; bere galdera; bere hondartzak eta bere olatuak; bere eskumuturrak; bere barrea eta bere barrearen oihartzuna; bere orkatilak, bere orkatilakoa, bere oinetako atzazalak eta bere oinetako atzazaletako margoa; bere eguerdi ondokoak, bere loa,...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zegoen 26 (0,17)
dago 24 (0,16)
dagoen 8 (0,05)
zeuden 6 (0,04)
nago 5 (0,03)
dagoela 3 (0,02)
daude 3 (0,02)
dagokion 2 (0,01)
dauden 2 (0,01)
zegoela 2 (0,01)
zegokion 2 (0,01)
Badago 1 (0,01)
badago 1 (0,01)
baitzegoen 1 (0,01)
bazegoela 1 (0,01)
bazeuden 1 (0,01)
dagoenean 1 (0,01)
egongo 1 (0,01)
egoteagatik 1 (0,01)
gaude 1 (0,01)
gaudeneko 1 (0,01)
nengoela 1 (0,01)
nengoen 1 (0,01)
zauden 1 (0,01)
zegok 1 (0,01)
zegozkien 1 (0,01)
zeudelako 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia