2015
|
|
Fraide oinetakodunen prelatua izendatu zuen, gure moja eta fraideen monasterioak bisita zitzan; hark uste zuena egia izanez gero, neke handia izan zitekeena. Eta hala, neke handi handia igaro zen, esaten hobeki dakienak idatziko duenez; nik gainetik ukitu baizik ez dut egiten, gero etor daitezen mojek perfekzioan aurrera egitera zein behartuak
|
dauden
jakin dezaten, oraingoei hainbeste kosta zaiena ondorengoek lau lau aurkituko baitute; izan ere, haietako batzuek biziki sufritu dute testigantza larrietako garai hauetan, eta nik ere haiengatik askoz ere nahigabe handiagoak izan ditut nik neuk jasaten nituenak baino, niri neureak oso atsegin baitzitzaizkidan. Ekaitz honen guztiaren sustraia neu nintzela iruditzen zitzaidan, eta, itsasora botako banindute, Jonas bota zuten bezala, baretuko litzatekeela ekaitza.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza Joan Ovalle jauna ongi egotea. Egoki litzateke, mezulari hau ziurra da-eta, lerro bat edo bi idaztea, nola
|
dagoen
jakin dezadan. Ni ongi nago eta gauza guztiak ongi doaz, Jainkoari eskerrak.
|
|
Jainkoak nahi beza horra hobeki iritsi izatea berorren aitatasunarenak hona baino, idatzi baldin baditu?, horra ongi iritsi den jakin arte ardura handiaz bainago. Hortik hona posta zerbitzua
|
dagoela
jakin dezan idazten dut hau orain eta ez diezaiola utz bide horretatik niri idazteari. Ongi nago, Jainkoari eskerrak, eta ahizpa Maria San Joserena ere sukarrik gabe dago.
|
|
2 Mesedez, bidal biezaio gutun hau nire nebari berarentzat doanarekin, aita Nicolao hemen
|
dagoela
jakin dezan, gaur arratsaldean etorri baita; berehala galdetu diot haren diruez, eta esan dit hona bidaltzen direnei buruz nahiko esku emango didala, ama prioreak kobra eta bidal ditzan. Berak diost, dauzkanak berehala emango dituela; beraz, hauek laster kobratuko direla uste dut.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Egiaz pentsa dezake berorrek ez nagoela axolarik gabe eta ez naizela egongo ere, berori Alban
|
dagoela
jakin dezadan bitartean; eta beraz, jakin nahi dut zer egiten den kasu honetan eta ez dadila deskuida gauzak egiten, arriskua ez baitago batere hila. Gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila berori deskuida, negua bertan dagoenez gero ez zaio gaizki etorriko su onak izango dituen lekura joatea, berorrek egin ohi duenez; bada, sinets beza deabruak ez duela lorik egiten, abisu eman didatenez.
|
|
2 Esan biezaio Garciálvarez jaunari orain arte baino gehiago izan duela orain. Poztu naiz berorren lehengusina sartu delako; goraintzi asko berari, eta Paternakoei (gogo handia dut beraiei idazteko) bidali gutun hau, ongi
|
nagoela
jakin dezaten, eta asko poztu naizela beraien gutunaz eta Margarita eta aitor entzulea hara doazela jakiteaz. Ez daitezela harritu berehala gu bezala ez badaude; zentzugabekeria litzateke, ezta ez daitezela ahalegindu hainbeste hitzik ez egiten, eta berez bekatu ez diren beste gauza batzuetan; beste era batera ohituta egonik, kezka kendu baino gehiago beren burua bekatari ikusiko dute.
|
|
5 Albertaren gutun hori bidaltzen diot, nola
|
dauden
jakin dezan. Oraindik ez dira arazoak amaitzen monasterio hartan.
|