Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2008
‎Egun, aisialdirako tresna badira ere, bideo jokoen jatorria armadako soldaduak trebatzeko sortu zituzten simulazioetan dago, eta teknologikoki nahiz estetikoki ikaragarri garatu diren arren, oraindik ere askok mantentzen dute gerra izaera hura. Erakusketako zenbait lanek, hain zuzen, ikusle jokalaria helikoptero batetik Afganistan bonbardatzen edo jendez gainezka dagoen hiri islamiar batean misil bidez «terroristak» akabatzen jartzen dute, bideo jokoek estalki ludikoa jantzita sarri hedatzen duten ideologia eta mezu politikoari buruz gogoeta egitera bultzatuz. Asko dira erakusketan biolentziaren gaiaren bueltan dabiltzan lanak, hainbat ikuspuntutatik begiratuta, oraindik ere bideo jokoak eta bortxakeria (birtuala, noski) elkarrengandik oso hurbil dauden kontzeptuak baitira.
‎Liverpool eta Stavenger hiriek egindako lana aztertuko dute, horiek baitira aurtengo Europako Kultura Hiriburuak. Frantzian 2013ko hautagaitzarako lehian dauden hiriek (Bordele, Lyon, Marseilla eta Okzitaniako Tolosak) zein puntu jorratu dituzten ere aztertuko dute.
‎Etxeratze agindua dute haiek, gainera, igandeaz geroztik. Horiez gain, 7.000 polizia ere badaude hirian, hutsik dauden etxeetan eta dendetan lapurretarik egin ez dezaten.
‎Kuban izugarrizko kalteak eragin ondoren, Mexikoko Golkoan barrena, Texasko kostaraino iritsi zen atzo Ike. Galveston irlan jo zuen lurra, goizaldeko 2: 00tan Euskal Herriko 9: 00tan. Galveston Texasko kostako hego ekialdean dagoen hiria da, autobide batek kontinentera lotzen duena. CNN telebista kateak igorritako irudietan ikus zitekeenez, haize bolada bortitzek kilometro orduko abiadura zuten, Urakanen Zentro Nazionaleko txostenaren arabera zuhaitzak sustraitik atera, argindar posteak bota eta eraikin ugari teilaturik gabe laga zituzten.
‎Mexiko Berria, 1882; Virgil Cole agente federalak (Ed Harris) eta haren bazkide Everett Hitch (Viggo Mortensen) Appaloosara iritsi dira. Randall Bragg (Jeremy Irons) boteretsuaren menpe dago hiria. Cole eta Hitch Appaloosako sheriff aren hiltzailea harrapatzen saiatuko dira.
‎Baionako katedraletik jaitsi eta hortxe agertzen da Portu Berriko karrika. Udaletxera eramaten du, eta bitxi eta jantzi denda artean, hor daude hiriko txokolategi famatuak.
2009
‎Eguberritako ipuina argirik ez dagoen hirian
‎Cusiren esanetan, udalek ere ondo hartu zuten ideia. Pozik zeuden hiriaren estetika gehiago ez zakartzen laguntzen duelako, eta, era berean, lanek herritarrei enbarazu gutxiago egiten dietelako oihal erraldoi horien atzean.
‎Horri erantzunez, Serbiak ere hainbat pauso eman ditu. Ekainaren 28an, esaterako, Kosovoko serbiarrek legebiltzar propioa osatu zuten iparraldeko Mitrovica hirian Serbiarekin mugan dago hiri hori. Izaera ordezkatzailea eta politikoa bakarrik du Parlamentu horrek, funtzio legegilerik eta betearazlerik gabe.
‎Hau da guk daukagun herrialde bakarra, eta Mazedonia du izena, nola nahi dute nire nortasuna adierazten duen izena kentzea, zergatik eta boteretsuagoak direlako soilik?. Izenari eustearen alde dago hiriaren hegoaldean paseoan dabilen Bosniako musulman bat ere: Edozein herrik dauka bere buruari nahi duen moduan deitzeko eskubidea, ezta?
‎Poliziaz josita daude jada Estrasburgo (Frantzia), Kehl eta Baden Baden (Alemania). Mugaren alde banatara dauden hiri horietan dute hitzordua erakundeko kideek, 28 gobernuburuek eta beste 2.000 lagun inguruk. 10.000 polizik dute haiek zaintzeko enkargua; baita heltzekoak diren 40.000 manifestarik eragin litzaketen liskarrak gelditzekoa ere.
‎Horietako bakoitzak bere lorategia sortu du. Hala, guztira, 31 daude hiri osoan barreiatuta.
‎Mitrovica hiriaren iparraldean serbiarrak dira nagusi, eta hegoaldean, berriz, albaniarrak. Kosovoren iparraldean dagoen hiri zatitu horretan ohikoak izan dira bi taldeen arteko borrokak, eta orain berriz ere piztu dira liskarrak. Gerra piztu baino lehen iparraldean bizi ziren familia albaniarrak euren etxeetara itzultzen ari dira; gerraren ondorioz ihes egin zuten 300 familia dira, hain zuzen ere, orain euren etxeak izandakoak berriz eraikitzeari ekin diotenak.
‎NBEren hasierako ebazpenaren arabera, Zisjordania eta Gazak osatuko lukete estatu palestinarra eta Jerusalem nazioartearen kontrolpean geratuko litzateke. Tel Aviv, ordea, ez dago hiri santuari uko egiteko prest, eta hiriburu izendatu du, nazioarteak onartu ez arren. Han bizi diren 240.000 arabiarrek, berriz, baimen bereziak behar dituzte kanporatuak izango ez badira.
‎Regensburgen kontatu didaten hauxe, adibidez. Danubioaren ertzean dago hiria. Itsasontziak pasatzen dira bertatik.
‎Atxilotutakoetako batek emandako informazioaren arabera, Shaktisin Gohil izeneko gizon bat izango litzateke. Haren bila dihardute jada Memahdabaden, hiriburutik 35 kilometrora dagoen hirian. Gujaraten oposizioan dagoen taldeak, Kongresuko Alderdiak, guztiaren atzean Bharatija Janata alderdiko zinegotzi bat dagoela uste du.
‎Giroa, baina, gori gori da oraindik. Hiru gautan liskarrak izan dira Saint Etiennetik hamabi kilometrora dagoen hiri horretan. Mohamed Benmouna 21 urteko gaztea bere zeldan hilik aurkitu zuten gauean bertan hasi ziren.
‎Protestetan 50 atxilotu baino gehiago izan dira, baina erregimen militarrak ez du atxiloketen berri eman. Rangunen, Aung San Suu Kyiren etxea dagoen hirian, protesta isilak egin zituzten herenegun eta atzo LND Demokraziaaren Liga Nazionalaren alderdiaren egoitzaren aurrean.Aung San Suu Kyik, berriz, Inseingo espetxean eman du Martirien Eguna aurten ere.
‎Hiriburuko biztanleak etxeko sotoetan ezkutatu behar izan zuten bost egunez. Georgiako tankeak zeuden hirian. Errusiak muga zeharkatu eta 150 tanke eraman zituen hiribururaino.
‎Direktoria erabilita ere aurki daitezke, hiriak kontinentea eta herrialdea zehaztuta; herrialde horretan eskuragarri dauden hirien zerrenda agertzen da. Hain zuzen ere, Euskal Herriko hainbat hiri eskuragarri daude; hori bai, erdaraz jarri behar da izena aurkitzeko.
‎Orain egoera lasai dago hirian, baina jendea ez dago pozik, haserre dago, eta egunotan manifestazioak egin dituzte hirian eta unibertsitatean. Gobernuaren aldetik askoz ere gehiago espero du jendeak; jarrera aldatu beharra dauka bai Abdula Ocalani buruz bai Kurdistani begira.
‎AEE Amerikako Estatuen Erakundearen menpe dagoen auzitegi independenteak Kotoi sailaren kasua aztertu du, zehazki. AEB Ameriketako Estatu Batuekiko mugan dagoen hiri horretako kotoi sail batean, 2001eko azaroaren 7an, zortzi gorpu agertu ziren. Hilotzen egoeragatik, hiru baino ezin izan zituzten identifikatu:
2010
‎Eskilstuna Stockholmtik ehun kilometro ingurura dagoen hiri bat da. Han eskubaloia da kirol nagusia, taldea tradizio handikoa da Suedian, eta pabiloia partida guztietan betetzen da.
2011
‎Dendetako apalak erdi hutsik daude, jendeak badaezpada ere elikagaiak pilatu baititu etxean. Azken orduetan, laino erradiaktiboaren mamua presente dago hirian. Badira Fukushimatik ahalik eta gehien urruntzea erabaki dutenak ere; uhartearen hegoaldeko hirietara abiatu dira herritar asko.Bitartean, Japoniako Gobernua herritarrak eta nazioartea lasaitzeko ahaleginetan ari da.
‎Gaddafiren indarrek tankeekin eta artilleriarekin saiatu dira hirian sartzen. Tripolitik 200 kilometro ekialdera dagoen hiri horretan borroka gogorrak izan ziren bezperan; errebeldeek 80 lagun hil zituztela eta beste 18 galdu zituztela jakinarazi zuten.
‎Libiako erregimenak eta oposizioak kontrolatutako eremuaren mugan dago hiria; koalizioa matxinoak babesten ari daErreboltariek diote Misrata mendebaldeko hirian egoera «anitzez hobea» dela
‎Egia da Baiona aldean gauzak ez daudela oilarkerietan hasteko. Apirilaren 13aren zain dago hiri osoa. Orduan bukatuko da zuzendaritzan dagoen botere lehia.
‎Blusa eta nesken kuadrillak, Alde Zaharra, txosna eremua eta kontzertu handienak hartzen dituzten tokiak dira pieza handi horietako batzuk. Dena den, jaietako eskaintza osatzen duten hamaika ekimen eta txoko daude hirian sakabanatuta, Andre Mari Zuriaren omenezko jaietan ezinbestekoak diren pieza txikiagoak.1. Barrearen indarraEguraldiaren gorabeherek ere ez dute umorea zapuzten. Ezin da ulertu, bestela, Katedral Berriaren atzealdean arratsaldero gertatzen dena.
‎Parlamentuko presidenteak, berriz, gaitzetsi egin du gertatutakoa; «Eraso hauen zergatiak jakinaraztea exijitzen dut, eta beharrezkoa iruditzen zait halako gertaerak ez errepikatzeko ahaleginak areagotzea».Al Kuten izan da hildako gehien utzi duen erasoa, jendez beteta zegoen azoka batean. Hiriburutik ehun kilometrora dagoen hiri horretan 40 pertsona hil dituzte, eta 65 zauritu, Poliziaren arabera. Edariak hozteko hozkailu batean kokatutako lehergailu bat eztandarazi zuten lehendabizi, eta segituan bonba auto bat leherrarazi zuten.
‎Aurten, berriro ere, Euskal Aste Nazionalaren inguruan bilduko da Argentinan bizi diren euskaldunen elkartea. Aurten, Necochea izango da topalekua; Buenos Airestik 504 kilometroa dagoen hiri bat da, bainuetxez betea, eta hango Euzko Etxea euskal argentinar etxeak antolatu du euskal argentinar familiaren 2011ko festa handia.Aste osoan, zuri gorri berdez jantziko da 94.000 bizilaguneko hiri hori, eta Euskal Herriko herri bihurtuko. FEVA Euskal Argentinar Erakundeen Federazioan bildutako ia ehunka euskal etxeetatik joanda, mila lagunek baino gehiagok hara bidaiatuko dute; batzuek mila kilometro baino gehiago egingo dituzte, urtero ohi dutenez euskal musika, dantza, gastronomia eta kulturaren inguruan biltzeko berriro ere.
2012
‎Ostegunean, istilu larriak egon ei ziren Kidalen, tuareg matxinada piztu zen gunean. Xariaren aurka protestan irten ziren ehunka emakume tuaregen aurka oldartu zen Ansar Dine, eta biharamunean haien bandera beltzak baino ez zeuden hirian, MNLAko ikur independentistarik ez. Jihadistek independentistei leporatu zieten aste osoan herritarrak bultzatu izana protestatzera.
‎Begira Alepon zer gertatzen ari den: kanpoko gerlariez josita dago hiria. Zergatik daude han?
‎Konparazionera, hiria, apoak dioenez, kasta galdutako bertsolarien, psikologo psikopaten, maritxuen eta feministen bilgune baitugu. Aporik apenas dagoen hirian, ordea. Moralista klasikoak ditu gogokoen nafar basoetako apoak.
2013
‎Hala ere, François Hollande Frantziako presidenteak balorazio ona egin du berak hasitako kanpaina militarraz, eta «oinarrizko helburuak» lortu dituztela aldarrikatu du. «Maliko lurraldearen zati garrantzitsuena askatu dugu, eta ez dago hiririk terroristen esku». Islamistek orain «atentatu terroristak» eta «gerrilla operazioak» egin ditzaketela ere zehaztu du Hollandek.
‎Hala ere, Siriari ezarritako armen bahimendua kentzeko proposamena aurkeztu dio Londresek EBri, matxinoei armak eman ahal izateko. Armadaren garaipen bat Sirian bertan, armadak garaipen garrantzitsua lortu du, berreskuratu egin baitu Jordaniako mugan dagoen hiri estrategikoa, Jirbet Ghazale. Martirien Brigada talde matxinoak ere berretsi du gertaera.
‎Bigarren aldiz bildu dira toki berean lau egunean. «Harrituta eta abailduta» dago hiria, Ibon Areso jarduneko alkatearen esanetan. Nabarmendu du «ohikoa» ez dela gisa horretako indarkeria kasuak izatea hirian.
2014
‎Egoerak bertzelakoa dirudi Fallujahen. Iragan aste bukaeratik ISISen kontrolpean dago hiri gehiena, eta armadak hura berreskuratzeko erasoaldi bat egiteko asmoa du. Nuri al Maliki lehen ministroa bera zuzenean zuzendu zaie Fallujaheko «herriari eta tribuei», telebista publikoak erran duenez.
‎%10 gutxitu nahi du hondakinen sorrera Jaurlaritzak 2020rako, eta gaikako bilketa %75eraino igo. Herritarrengandik gertuen dauden hiri hondakinen kasuan, %60 ingurukoa nahi du Jaurlaritzak kopuru hori: %50 hondakin organikoari dagokionez, eta %70 paperari, ontzi arinei, beirari, metalari eta zurari dagokienez.
‎Til Koçerreko segurtasun arduraduna da. Irakeko mugan dagoen hiri bat da Til Koçer, eta YPGek iazko urrian bidali zuten EI. Abdulazizen ustez, Turkia izan da EIk indartzeko erabili duen «atea». «Piztia horiei bizitza arriskatuz aurre egin dieten bakarrak Herriaren Babeserako Unitateak izan dira».
‎Leku enblematikoetatik harago badago bizitza. Badago hiria. Erdigunetik harago, badago periferia, erdigunea bezain ederra izan daitekeena.
2015
‎Sasoian ikaskide nuen Xabier Landabideak argumentuaren berri eman zidanetik sarri etortzen zait burura China Miévillen The City and The City (Hiria eta hiria) eleberria, Euskal Zeraren zerek kafea mikazten didatenean batik bat, hots oso sarri, eta Euskal Zera ulertuta zentzurik zabalenean: diglosia egoera euskararen kaltetan, gatazka politikoa, eta horiek dakarten guztia.Bitan erabat banatuta dagoen hiri bat baitu hizpide nobelak, elkarren ondoan baina batak besteari bizkarra zeharo emanda bizi diren hiri bat eta beste hiri bat, non bateko biztanleek ikasia duten bestekoak literalki ez ikusten, eta alderantziz. Jakin badakigunez, distopiek balio dute gaur gaurko hainbat errealitate jorratzeko, eta zenbaitek iradoki dute liburuaren trama Belfasteko egoerarekin pareka daitekeela.Edonola den ere, elkar ez ikusterainoko bereizketak ondo islatzen duen arren zer bortizki erdibi daitekeen herri bat, errealitatean hiri geografiko bakarrean bizi dira nahitasunezko hiri guztiak, hots, eta natorren muinera, bihar Bilbo bakarrean egongo garela euskal herri asko, eta ez denak batera.
‎Donetsk eskualdeko bigarren hiria preziatua da, bai Kieventzat, baita errusiazaleentzat ere. Ukrainako Gobernuak eskualdean duen egoitza nagusia dago hirian. Azov itsasaldeko portu nagusia eta Itsaso Beltzerako sarbidea izateaz gain, hegoalderagoko eremuak konkistatzeko giltzarri dute matxinoek.Denis Puxilin Donetskeko Herri Errepublikako Parlamentuko presidentearen ustetan, hiria herri errepublikari dagokio.
‎Rohat, 17 urterekin, boluntario horietako bat da: «Ikastetxe gehienak txikituta daude, eta oso haur gutxi daude hirian; baina Kobaneko umeentzat onena eskolara itzultzea dela pentsatu dugu, hainbeste denbora egin ordez kalean, bonba artean eta EIko ekintzaileen gorpuzkiak ikusiz».Osman Martiria lehen hezkuntzako ikastetxean zortzi gela dauzkate, eta ikasleak bi multzotan banatu dituzte: 7 eta 10 urte artekoak goizez, eta 11 eta 15 urte artekoak arratsaldez.Hiriko Skyline eraikina bonbek moztuta dago, ez da garai batean bezain garaia, eta bizimodua ez da batere eramangarria Kobanen.
2018
‎«Adibidez, Bilbo bigarren zikloan dago: gure inguruetan aurreratuen dagoen hiria dela esango nuke, nahiz eta Donostia izan zen proiektua abiatu zuen lehenengo hiria».Urrian aurkeztu nahi dute diagnostikoa Abadiño Lagunkoia taldekoek, 2019an martxan jarri ahal izateko. Jose Mari Macias taldekideak azaldu duenez, 2015ean jarri zuten gaia mahai gainean Abadiñon (Bizkaia):
2020
‎Wuhanen, COVID lehen aldiz agertu zen Txinako eskualdean, gauerdian amaitu dute berrogeialdia. Urtarrilaren 23tik itxita dagoen hiriak ateak zabalduko ditu gaur, eta herritarrak kanpora atera ahal izango dira. Izan ere, azken bi asteetan soilik bi kasu agertu dira hirian.
‎Tsugaru itsasarteak banantzen du Honshu uhartetik. Japoniako uharterik handiena da Honshu, eta han daude hiri nagusiak, Tokio hiriburua tartean. Seikan tunelak eta trenbideak lotzen ditu bi uharteak.
‎Halaber, hiriaren eta landa eremuaren arteko desorekak azpimarratu ditu: «Izugarrizko aldea dago hiritik landa eremura. Hiri handietan, gatazka ez da hainbeste ikusten, baina landa eremuetan oso agerikoa da.
‎Hori saihesteko, gobernuek formulak sortu dituzte landatarrak hirietara egokitzeko. Badago hiri berri bat eraikitzeko planen bat martxan.
2021
‎Oso gustura nago hirian, eta baita jendearekin ere. Etorri nintzenean, lehenengo sasoian, gehiago kostatu zitzaidan egokitzea; izan ere, inoiz ez nintzen Gironatik atera.
‎Hasi da Txinako Herri Batzar Nazionala, eta erakunde horrek Hong Kong eskualde administratiboko bozen inguruan zer erabaki hartuko duen esperoan daude hiri autonomoko biztanleak. Pekinek ostegunean jakinarazi zuen aldaketak egingo dituela hiriko hauteskunde sisteman, eta, hainbat hedabideren arabera, bozak beste urtebete atzeratzea eragin dezake horrek.
‎Horiek hala, AEBek eta NBEren mendeko erakundeek «elektrizitatea, telekomunikazioak eta banku zerbitzuak berrezartzea» jo dute lehentasuntzat, laguntza humanitarioa iristeko ezinbesteko elementuak direla argudiatuta. Hori bakarrik ez, gerra eremuetan dauden hiri eta herrietara «sarbide mugagabea» izatea ere eskatu du Unicefek. NBEren arabera, 150 kamioi blokeatuta egon dira azken astean, Semeran, Afar eskualdeko hiriburuan.
‎Eguerdirako, lepo daude hiri erdiguneko tabernetako terraza ia denak, eta maskara gutxi ikus daitezke tragoak hartzen daudenen artean. «Kalera atera orduko, kendu egiten dut», aitortu du Sergio Martinezek, lagunekin mahai baten bueltan dagoela.
‎«Batzuetan helduei gehiago kostatzen zaie hori ulertzea haurrei baino», ohartarazi du Garciak. «Zenbat istorio daude hiri batean. Pertsonak adina, eta gehiago.
‎Garai horretan musikari eta artista ugari zeuden hirian, eta tabernako ateak irekita zeuden gazteentzat, ez baitzuten beste zereginik. Atzerritar ugari ere etortzen ziren.
‎Are, taldeko kideek susmo txarra hartzen diote txapelketaren antolatzaileek «UPNko zenbait kiderekin duten harremanari», eta ez dute ulertzen «zer lotura duen hipikak Iruñearekin eta zer interes dagoen hiriaren erdigunean halako txapelketa bat egiteko».
‎Bielorrusia ia guztian zeropeko tenperaturak izaten dira gauean; hiriburuan, esaterako, zero azpitik bost gradu ingurukoak. Nataliak gehitu du egoera askoz ere okerragoa dela Grodnon, Lituaniatik eta Poloniatik gertuen dagoen hiririk handienean.
2022
‎Haren atzean azpijoko handi bat ezkutatzen da. Hura sustatzeko, komunikazioaz hitz egin dute, merkantzien garraioaz, egun bakartuta dauden hiriak lotzeaz, baina ez da hori bakarrik. Egitasmo horren inguruan beste proiektu txikiagoak eraiki dituzte, higiezinekin lotutakoak.
‎Itzuli geralarik esnatuta zegoen uria.
‎Itzuli geralarik lokartuta zegoen uria
‎Euskal Herrian, Gipuzkoan dago hiri hondakinen birziklatze tasarik handiena: 2020an, %55era iritsi ziren, foru aldundiak emandako datuen arabera.
‎Gerra hotsen erdian, Ukrainako agintariek bederatzi korridore humanitario ireki zituzten atzo, eta horietako bat Sumi probintzian, Errusiako mugatik 30 kilometrora. Kievek iragarri zuenez, herenegun 4.000 herritarrek arrisku handia dagoen hirietatik irtetea lortu zuten. Moskuko agintarien arabera, berriz, Ukrainako gune arriskutsuetatik eta Donbasstik 11.300 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte azken egunean.
‎NBE Nazio Batuen Erakundearen agentziako larrialdietako koordinatzaile Jakob Kernek adierazi dio AFP berri agentziari Errusiak nahi duela premiazko elikagaien banaketa blokeatu, eta hori «onartezina» dela XXI. mendean. Kernen hitzetan, kamioilariak ez dute haien segurtasuna arriskuan jarri nahi inguratuta edo ia guztiz inguratuta dauden hirietara laguntza humanitarioa garraiatuz.
‎Ukrainako armadak ez du hildakoen kopururik eman. Mikolaiven kokaguneak ere berebiziko garrantzia du Errusiarentzat, Odesatik gertu dagoen hiri bat delako, eta Ukrainan Odesakoa delako Itsaso Beltzerako sarbidea duen porturik inportanteena.
‎Hungariaren ipar ekialdean dago Gyor, Eslovakiaren mugatik gertu. Estatuak balira bezala, geldi geldi daude hiriaren erdialdeko plaza batean, kartel batzuk eskuan, eta karteletan, iragarpen bat: «Akabo lapurreta handia».
‎Bien bitartean, ebakuazio planek aurrera segitzen dute. Ukrainako lehen ministrorde Irina Verextxukek atzo egindako agerraldian adierazi zuenez, beste zazpi korridore humanitario ireki zituzten gehien jota dauden hirietatik zibilak ateratzeko. Horietako bat Errusiako tropek setiatua duten Mariupol hirian (hegoaldea) zabaldu zuten.
‎Ukrainako lehen ministrorde Irina Verextxukek jakinarazi zuenez, bederatzi korridore humanitario ireki zituzten atzo gehien erasanda dauden hirietatik zibilak ateratzeko. Horietako bi Luhanskeko Herri Errepublikan eta Mariupol hirian zabaldu dituzte (hegoaldea) —Errusiako tropek setiatua dute—, hango herritarrak Zaporizhiara lekualdatzeko.
‎Gaur, esaterako, Lviv bonbardatu eta gutxienez zazpi pertsona hil ditu, eta dozena bat inguru zauritu. Poloniako mugatik 70 bat kilometrora dago hiri hori, eta herrialdetik trenez alde egin nahi dutenen irteera nagusietako bat bilakatu da joan den otsailaren 24an Errusiak inbasioa hasi zuenetik.
‎Horrez gain, hamabi pentsio, sei aterpetxe, ikasleentzako egoitza bat, kanpin bat eta hamasei apartamentu dituen eraikin bat zabaldu dituzte Donostian. Lehendik zeuden hotelei gehituta, 132 hotel eta 7.048 lotarako leku daude hirian (2022ko martxoko datuak, INEren arabera). 2005 urtean, hilabete berean, halako 86 establezimendu zeuden martxan, guztira 4.202 leku zituztenak.
‎Etorkizunekoak baino gehiago, antzinako elementuak gordetzen ditu Poitiersek (Frantzia), Futuroscope parketik hamahiru bat kilometrora dagoen hiriak. La Vienne departamenduan dago, Frantziako mendebaldean.
‎Gainera, Odesa Suite k Itsaso Beltzaren ertzean dagoen hiriaren «espiritua», eta bertako jendearen «baikortasuna» eta «ironia» irudikatzen ditu Neselovskiren iritziz, historian zehar bizi izan dituzten ezbeharrak gorabehera. Horri gehitu behar zaio komunitate judua —bere familia judua da— bizi izan den hiri bateko arragoa kulturala; greziarra, frantsesa, errusiarra eta bulgariarra, besteak beste.
‎Garbi daude hirien eta herri txikien arteko desorekak. Nola orekatu daiteke egoera hau etorkizunera begira?
‎Ahanzturaren eskualdea deitu izan diote Ekuadorko ekialdeari… Nola ikusten dute Amazonia boterea dagoen hirietatik, Quito edo Guayaquildik?
‎Iduri du ez dela prest hortarako, bere zeharbideei eskaintzen diela prozesu askoz luzeago bat. Kinka hortan egonez hiritik datozenei erresistentzia egingo balie bezala, nahigabean.
2023
‎Ez dute nahi talde ezberdinetako ikasleak nahastea», kontatu du Jajce ko Hezkuntzarako eta Sozializaziorako Zentroko arduradunak, Samir Beharic ek. Kantonamendu kroaziar musulmanean dago hiri hori, eta, hango lehen hezkuntzan, bi eskola teilape berean sistema da nagusi. Hezkuntzarako eta Sozializaziorako Zentroak nazioarteko zenbait erakunderen diru laguntzak jasotzen ditu, eta eskolaz kanpoko orotariko jarduerak antolatzen ditu, udalekuak barne, etnia ezberdinetako haurrak elkarrekin egon daitezen.
‎Salto Euskal Herritik 10.000 kilometrotara dagoen hiri bat da; Uruguai ibaiaren ekialdeko ertzean dago, Saltoko departamentuan, Uruguai estatuko ipar mendebaldean. Hego Amerikako bigarren lurralde txikiena izanda, Latinoamerikako bi erraldoien artean kokatuta dago Uruguai, Brasil eta Argentinarekin muga egiten baitu.
‎«Bizitza on bat nuen; lana, lagunak, familia... senarrarekin eta semearekin bizi nintzen». Kievetik oso gertu dagoen hiri txiki batean bizi zen orduan, eta data bat iltzatuta dauka Kondratenkok: otsailaren 24a.
‎Ildo horretan, hilerriak bisitatzea ere asko gustatzen zaio Guilleni: «Bidaiatzen dudanean, bizirik gaudenon hiriak eta espazioak ikusteaz gain, hilerriak bisitatzea ere gustatzen zait. Aproposak dira historia ezagutzeko».
‎Batetik, bozgorailu inportante bat dira erasoen aurkako mezua zabaltzeko. Sanferminetan, adibidez, inportantea da Iruñea erasoen aurka dagoen hiri gisa agertzea munduaren aurrean. Bestetik, inportantea da ulertu behar dugulako hau ez dela bakarrik emakumeon kontu bat, eta erakundeek badutela ardura; prebentzioan, bai eta erasoa jasan duten emakumeak babesteko eta artatzeko orduan ere.
‎Bai, Bilboko datuak ditugu. 5.000 etxebizitza hutsik daude hirian. Garai interesgarri batean gaude.
‎Azken egunotan, Kievek 215 misil baino gehiago jaurti ditu Xebekino barrutira, eta, hango egoera «okertzen» ari dela eta, ehunka haur ebakuatzen hasi dira gaur Ukrainako mugatik gertu dauden herrietatik. «Hirurehun haur Voronezhera eramango dituzte [Errusiako mugatik 250 bat kilometro barnealdera dagoen hirira]», zehaztu du Viatxeslav Gladkov eskualdeko gobernadoreak, AFP agentziaren arabera.
‎Bateko eta besteko hirien adibide asko aztertu genitzake, hala gurean nola kanpoan, baina soilik Donostiakoari begirada bat botako diogu. Itsaso ondoan dauden hirietan gertatzen den bezala, Donostiako iparraldeko natur ingurua bermatua dagoela esan genezake.
‎Etxe horrek hiriko lehen etxea izan nahi du, baina ez azkena. Hiriaren irudia sustatzeko eta makroekitaldi turistikoak egiteko hainbeste baliabide dauden hiri honetan, gezurra iruditzen zaigu emakumeen etxea bezain beharrezkoa den espazio bat eraikitzeko borondate politikorik ez dagoela behin eta berriz jakitea. Horregatik, eta dauden adostasun sozialak kontuan hartuta, hamarkada bat baino gehiago eman dugu proiektu hau lantzen, gure auzoetako elkarteekin eta Bilboko mugimendu feministarekin partekatuta eta adostuta dagoena.
‎Bake itun iraunkorrik ez dagoenez, Armeniaren eta Azerbaijanen arteko mugan dauden hiri eta herri armeniarrak Bakuren «mehatxupean» daude, Tizianen esanetan.
‎Baina horren atzetik iritsi zen pandemia, eta, harekin batera, turismoa eten egin zen bi urtez. Edonola ere, aurten pandemia aurreko datuak gaindituko dituzten susmoa dute sektorean; martxorako beteta zeuden hiriko establezimendu turistiko guztien %67: 2022an hil berean baino hogei puntu gehiago.
‎Bi datuak parez pare jarrita, argi dago zein den ekuazioaren emaitza: alde zaharreko herritar adina ohe daude hirian turistentzat, ia.
‎Aitortzen dut hirigintza operazio hau iragarri zenean pentsatu nuela uneren batean zuzenketa bat egingo zutela inplikatutako administrazioek. Aitzitik, harrigarria bada ere, hasieran planteatutako proposamenaren baldintza berberetan eutsi eta aurrera egin da, eta, dirudienez, modu beldurgarrian, oraindik eraiki gabe dauden 90 zuzkidurazko bizitokiak (gazte eta adinekoentzako apartamentuak) egiteko konpromisoa hartu da, duela hamahiru urte baino gehiagotik indarrean dagoen hiria antolatzeko plan orokorrean aurreikusita egon arren.
‎Behatzea bakarrik ez dago hiri turismoa bultzatu dela azken urteetan. «Euskal Autonomia Erkidegoan, turismoaren motorrak eta onurak jasotzen dituztenak hiriak dira».
‎Orain, zentsura mozioa babestu eta hiriko alkatetza EH Bilduren eskuetan uzteko PSNk UPNren gestio okerra argudiatu badu ere, eta hark bezala EH Bilduk ere UPN udalean dagoen bitartean hiriak blokeo egoera biziko duela azaldu badu ere, ez zaio inori eskapatzen sakonagoko arrazoiak ere badaudela hartutako erabakiaren atzean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia