Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2002
‎Jarraian esan zidan, nola Alpujarretan Sergiorekin egon zen garaian, harekin igotzen zen, etxetik hiruzpalau ordura zegoen harkaitz handi batera, eta nola egoten ziren han ertzean eserita. Esan zidan, halaber:
2009
‎Milaka urtetako harkaitz baten aurrean dagoela irudituko zitzaion. Ile zuri eta arrakalaz beteta dagoen harkaitza naiz harentzat, zuloz beteriko elizako pareta baino zaharragoa. Bizitzako desilusio bakoitzak ariman zulo bat egiten digu, eta adin batetik aurrera zulo horiek aurpegian agertzen dira, fusilamenduen aztarnak paretetan bezala.
2011
‎–Guztiok dakizue Gaztelugoiko gainean dagoen harkaitzaren historia: Sansonen harriarena, alegia?
2012
‎Burutapen horiek gogoan nituela, nire bizilekua tokiz aldatzea erabaki nuen, izan ere kili kolo zegoen harkaitzaren azpian baitzegoen, eta, beste astinaldiren bat izanez gero, ziur nengoen dendaren gainera eroriko zitzaidala. Hurrengo bi egunak, apirilaren 19a eta 20a, nire egoitza nora eta nola mugituko nuen asmatzen eman nituen.
‎Egunean zehar askotan begiratu nion, eta laster konturatu nintzen ez zela mugitzen eta horrenbestez itsasontzia ainguratua egongo zela, baina asetzeko eskopeta hartu, eta lasterka joan nintzen uhartearen hegoalderantz, ur lasterrak eraman ninduen harkaitzetaraino. Harkaitzetara igo eta, zerua ordurako erabat urdin zegoenez gero, argi eta garbi ikusi nuen, nire zoritxar handirako, hondoa jotako itsasontzi bat, gauean ezkutuan zeuden harkaitz batzuen kontra jo zuena, txalupan irten nintzenean aurkitu nituen harkaitz berberen kontra, hain zuzen ere; eta harkaitz horiek ur lasterraren indarrari traba egiten ziotenez gero, eta urak haien kontra jo eta gainezka egitean nolabaiteko zurrunbiloa sortu, aukera eman zidaten bizitza osoan izan dudan egoera zoritxarrekoenetik eta etsienetik irteteko.
‎Mendixka bat bazen ni nengoen lekutik gorantz milia eskas batera, oso aldapatsua eta garaia, eta, itxuraz, harekin batera iparralderantz mendi-lerroa osatzen zuten beste mendi bizkar batzuk baino gorago iristen zena. Ehiza eskopetak, pistola bat eta sutauts adar bat hartu, eta, armaz hornitua, mendi tontorrera iristeko asmoz abiatu nintzen, eta han, goraino iristeko neke handiak igaro ondoren, atsekabez ikusi nuen nire halabeharra; alegia, uharte batean nengoela, itsasoak leku guztietatik inguratzen ninduela, ez zela inon lurrik ikusten, salbu eta oso urrutian zeuden harkaitz batzuk eta, mendebalerantz hiru legoara, nirea baino txikiagoak ziren bi uharte.
‎Beldurrak airean nengoen, baina ez nekien zer gertatzen zen, eta pentsatu nuen leize zuloko sabaia erortzera zihoala, lehenago ere zatiren bat erori baitzen, eta korrika joan nintzen eskaileraraino, lurperatua geratzeko beldurrez; han ere neure burua oso babestua ikusten ez nuenez, horma igo eta beste aldera igaro nintzen, menditik abailduko ziren lurretenek azpian harrapatuko ninduten beldurrez. Oina lur gainean jarri bezain laster, argi eta garbi ikusi nuen lurrikara ikaragarri bat zela hura, azpian nuen lurrak dardara egin baitzuen hiru aldiz, batetik bestera zortzi minutuko tartearekin, eta astinduak horren handiak izan zirenez, lur gaineko eraikuntzarik sendoena ere botako zuketen, eta ni nengoen lekutik itsaso aldera milia erdira edo zegoen harkaitz tontor batetik mendi puska handi bat erori zen, nire bizitza osoan entzundako burrunba ikaragarriena eginez. Konturatu nintzen baita ere lurrikarak itsasoa bera bortizki mugiarazi zuela, eta uste dut astinduak gogorragoak izan zirela ur azpian uhartean baino.
‎Handik irten eta hiru egun geroago, biztanleek, zapalkuntza handiez sarritan kexatuak? hiriko ateak itxi, Gobernaria harrapatu, eta izugarrizko abiada eta ahaleginez lau dorre handi eraiki zituzten, bakoitza (karratu karratua den) hiriaren izkina banatan, hiriaren erdian zut dagoen harkaitz zorrotz eta sendoaren garaiera berekoak. Dorre bakoitzaren gailurrean, baita harkaitzarenean ere, imanarri handi bat jarri zuten eta, beren aurreikuspenak huts egitea gertatuta ere, erregairik suharberenaren pilo handi bat prestatu zuten, harekin leherraraziko zutelakoan irlaren diamantezko oinarria, imanarriaren planak porrot egiten bazuen.
2014
‎–Isiltasun hau ez da batere normala?. Hori esan eta hamar minutu geroago, hariztiaren erdian dauden harkaitz batzuk inguratu eta, ia parez pare, karlisten patruilarekin egin dugu topo. Hasiera batean ez dugu ezer egin, ez haiek ez guk.
2015
‎Albertok ez zuen hurbiltzen entzun. Atera begiratu eta han zegoen Harkaitz zain. Burua zertxobait makurtuta, ile luzea begiak ia estali arte, nagi itxura, bizkarra zertxobait okertuta eta belarrietarako babes kaskoak lepo inguruan zintzilik.
‎–Ez zaitez ergelkeria horiekin hasi: seguru nago Harkaitz ere oso azkarra dela.
2016
‎–Jainkoarren, non dago Harkaitz? –galdetu zion mutilak.
‎–Non zeunden Harkaitz desagertu denean?
‎–Non dago Harkaitz? –galdetu zion neskak, dar dar batean.
2017
‎Ihes egiten zuen guztietan bilatzen zuen babesa hondartza txiki hartan Beirek. Bazegoen harkaitz bat bereziki gustatzen zitzaiona, olatuen talka etengabea jasotzen zuena. Hantxe eserita egotea gustatzen zitzaion, itsasoari begira, inoren begietara ezkutatua.
2019
‎Mareabehera arriskutsu bat da. Itsaso azpian ezkutatuta dauden harkaitzak ikusgai bihurtzen dituelako. Eta agertzen dena ez delako beti norberaren gustukoa.
‎Tiroketa ozenagotu ahala, Inaxio makurtuago eta azkarrago doa, basurde baten gisara, sasien artetik. Azkenean, sakonune baten gainean dagoen harkaitz handi batetik talaiero, prismatikoak bizkar zorrotik atera, eta behealdea arakatzeari ekiten dio. Halako batean, arnasestuka, Manuel ingurura heldu eta lagunaren aginduen zain gelditzen da.
2021
‎Horrek ez du esan nahi idaztetik bizi diren idazleek kontrakoa egiten dutenik, jakina. Konbentzituta nago Harkaitz Canok nahi duenean eta nahi duenero idazten duela eta horregatik idazten duela hain sarri eta hain ondo. Are konbentzituago nago idazle guztiak ez direla Harkaitz Cano, baina hori beste kontu bat da.
‎" Gure itsasontzitik Capriko harkaitz handi haren aurpegi ederra ikusi genuenean ere –dagoeneko gotorleku bihurtua zuten arma kokaguneen eta ezkutalekuen orbain eta ebakiondoekin–, ez genuen espero berehalako sarraskia, nahiz eta prestakuntzen oldarra airean zen hauts bolada eta lainoetan, ehunka puntutan grisaren erdian; nik, ordea, mintzagaitzat hartu eta hitz egin nuen. Tira, han zegoen harkaitza, oraindik eder, orbainak gorabehera, leiho, arku eta bide kontaezinekin, maila mailaren gainean mila oin gora, grisean zizelkatu zabala, parraz jantzitako terrazek hautsia, eta limoi eta laranja arboladiak, eta agabe eta indipikondo multzoak, eta arbendolondo loratuen borlak. Eta Piccola Marinaren gainean eraikita dagoen arku bidetik beste ontzi batzuk zetozen, eta lurmuturra inguratuz kontinentea ikusi genuenean, beste ontzi ilara bat bistaratu genuen, haizeak hego mendebalderantz zeramana.
2023
‎Um Draiga, ahaztutako Gernika da haren obrarik ezagunena. Marokok napalmarekin eta fosforo zuriarekin bonbardatutako eremuan dauden harkaitzak arrosa kolorearekin margotu zituen, fosfatoak uzten duen kolorearekin: " Um Draigan babestu ziren saharar asko gerratik ihesi zihoazenean, eta han gertatutako genozidioa ahaztu ez dezagun egin nuen obra.
‎Nirekin egon eta gero, idazle gazte batekin geratuta zegoen Harkaitz. " Lagunen liburuak irakurtzen ditudanean argitaratu aurretik, nire iritzia zintzo bezain diplomatiko ematen saiatzen naiz, lagunak diren heinean, ze badakit ze sensiblea den gai hori, nirekin ere berdin jokatzea gustatzen zait.
‎Idazlea izatera kondenatua zegoen Harkaitz eta, halere, zuzenbidea ikasi zuen," harrokeriagatik edo". Baina hori aurrerago azalduko dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia