Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 190

2001
‎Euskara nafarren hizkuntza dela dioen lehenengo dokumentua plazaratu du Mintzoa argitaletxeak. Ale originala 1167 urtekoa da eta Iruñeko katedralean dago gordeta. Nafarroako Antso VI.a Jakituna erregeak, Aralarko abadeak eta Belako kondeak idatzi zuten XII. mendean agiria.
‎Muskulu zelulak energia hori erabili ahal izateko, elikagaien osagai sinpleenek (monosakaridoak, gantz azido libreak eta aminoazidoak) adenosín trifosfato (ATP) izeneko konposatu kimiko bati laga behar diote. Konposatu hori zelula bizi guztietan dago gordeta, eta zelula prozesu guztietarako behar den energia ematen du, hala nola muskulu uzkurdura eta erlaxazioa. Gure organismoaren “pila” da.
‎Biderik onena, berez, besterik litzateke: gure hizkuntza dagoen  dagoenean gordetzea, euskalki eta euskalkitxo, hiri eta hirixka guztietako ñabardurak bizirik dauzkala. Bide horrek ere badu, haatik, bere" koxka".
‎Martinbaitara ere sartu zitzaizkigun, gure jendakia, Pedro Lizaso, buru zutela. Ez egiteko ergelkeriarik eta errateko non zegoen gordea osaba. Etxe osoa hankaz goiti paratu zuten.
2002
‎Laurehun bat instrumentuz osatzen da erakusketa eta beste seiehun biltegian daude gordeta. Izan ere, ez dago guztiak apaletan kokatzeko adina lekurik.
‎Gure kasuan, Peñafloridako kondeen agiritegian dago gordeta Eibarko Malleatarrendokumentazioa. F. B. Aguinalde eta G. Vives (1987).
‎Prozesu horrek energia gastu ikaragarria eskatzen du, amaren elikadurak bakarrik estali ezin duena. Orain erabiltzen dira haurdun dagoen bitartean gordetako gantz erreserbak energia iturri gisa. Gorputzaren aldaketak edoskitzaroan.
‎Zerbaiten ostean beti dago gordea oroitzapen bat;
2003
‎Lehenengo aukera erabili ohi dut, kalera botatzea, alegia, baina azkenean horrekin be aspertu egiten zara. Armarik eraginkorrena gurasoen mehatxua da, baina ezin zara ibili gurasoekin hitz egingo duzula esaka beti; hori etsita zaudenerako gorde behar duzu, eta gurasoak ezagutu, jakina; ikasle txarrenen gurasoak dira euren umetxo maitagarriak gehien babesten dituztenak eta Unaxek eskua luzatu eta Arantxarena hartu zuen, samurkiro. Arantxak hotzikara sentitu zuen, ustekabean harrapatuta, baina ez zuen kendu.
‎34 urteko historia nuklearrean, Espainiak 2.400 tona zabor metatzen ditu, 300.000 urte baino gehiagoko bizitza aurreikusia dutenak. Espainiako bederatzi erreaktore (orain zazpi) horietako bakoitzean dauden igerilekuetan daude gordeta. Hondakin nuklearren hurrengo planek 2018ko atalasera arte atzeratu zuten azken helmugari buruzko edozein erabaki (bitxia bada ere, El Capirilari geratzen zaion denbora).
‎Horrelako lehergailuak debekatzen dituen konbentzio bat dago, 141 naziok sinatua, baina herrialde batzuek arma mota hori egiten jarraitzen dutela jakin dute. Martin Barber Meatzeei buruzko Jarduerak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak esan du gaur egun mundu osoan dozenaka milioi meatze daudela gordeta. Barberrek gaineratu du Afganistanen garatu dela meatzeen desaktibazio eragiketa handiena, eta, horri esker, gutxitu egin da lehergailu horiek hildako pertsonen kopurua.
2004
‎Baztangaren birusa laborategi zientifikoetara itzuliko da, eta, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) kontrol zorrotzaren pean, genetikoki manipulatuko dute esperimentu batzuetan. Birus horretatik bizirik atera diren lagin bakarrak AEBetako segurtasun biologiko handiko bi laborategitan daude gordeta. eta Errusia. Hainbat zientzia zentroren eskaerak berrikusi ondoren, OMEren aholku batzorde batek oniritzia eman die Atlantako (AEB) Gaixotasunak Kontrolatzeko Zentroan dauden laginekin esperimentatzeko hiru proiektu motari. eta Vector Ikerketa Institutua, Koltsovon (Errusia).
‎Material asko batu zuen horretarako eta nahi izan duenak museoa egin arte eman egin du materiala. Orain Euskal Museoan dago gordeta material hori, sailkaturik; baina bilketa jarraitu egin behar dugu, Yañizek Bilbo aldean egin duelako bilketa, baina Euskal Herria hartu behar dugulako kontuan, Elgetako museorako”.
‎Matematiken arrazoitze ororen abiapuntu. Baina onarpen horretan, dirudiena baino zama handiagoa dago gordeta. Egia da eredu matematiko indartsua behar duela parean duen aurkariari aurre egiteko.
‎" Barreiatzea normalean mendi kasko edo txoko batean edo itsasoan egiten da... Bestela, etxean ere badago gordetzea. Hautsak familiarenak dira:
2005
‎hezurrezko orraziak, txanponak… Erromatarren garaian, eta geroago ere, ohikoa zen halakoak jartzea hilobietan, baina ohitura hori desagertuta zegoen Goi Erdi Aroan". Zer gehiago ote dago gordeta Armentia azpian?
‎Kasu horietan tratamenduak 100 bat egun irauten du, eta sendatzea kalteen mailaren eta konprometitutako organoen araberakoa da, esan zuten arduradun medikoek. Lurrak eskatu dituzte Arazoaren zati bat Doradosen dago; 3.600 hektareako erreserba horretan 11.000 indigena daude gordeta, eta horiek protesta egin dute beren lurrak itzultzeko, neurri handi batean nekazaritza industrialak okupatuta. Eskualdeetako eta federazioetako agintariak Dorados herrialdera joan dira egoera ebaluatzera eta oinarrizko elikagai gisa gauzazko diru-laguntza aberatsak zergatik ez diren iritsi behartsuengana.
‎Planetako ur gezaren hiru laurdenak glaziarretan eta izotz plaketan daude gordeta
‎Nireak barroteak zeuzkaan leihoetan eta giltza atean; han ez zegoan bere burua Napoleon zela uste zuenik. Ero horiek beste toki batzuetan zeudek gordeta.
‎Adelaren ideien sendotasunak txunditu egiten ninduen, ikusten bainuen haren nortasun eme eta eztiaren azpian zerbait tinkoa eta biziki zorrotza zegoela gordeta. Haren jokabideak Ebanjelioko pasarte bat ekartzen zidan gogora, elizan behin baino gehiagotan entzuna; Jesus, parabola batean, gizon zuhur batez mintzo da:
‎Gurasoek ezkontzeko erabilitako trajeak nire armairuan zeuden gordeta, amarenak gona eta jaka grisak, aitarenak galtza eta jaka gris ilunak, gorbata beltz batekin. Oroigarri gisa zeuden han, ez baitzituzten beste inoiz jantzi.
‎Irudipena zeneukan, eztarritik kendu berri zizuten minbiziaren alea zakarrontzira bota zuela Aldaba doktoreak. Arrabio, korrokoi, amesgaizto edo dena delako mamu beldurgarri hura hantxe zegoela gordeta, zakarrontzian. Aldaba doktoreak, kotoi arteko odoletan bildurik, haraxe bota zuela zeure haragien artetik erauzi ondoren.
2006
‎Ez, ez... Benetan, ez zeuden gordeta. Liburuak normal normal zeuden apalean.
‎tartean egindako erreforma txiki batzuetan aurkitu zuten portikoan eta gaur egun Arabako Museo Arkeologikoan dago gordeta 1980tik46 Harearrizko harlandu bat da, tenpluaren horman jartzeko, leundua eta trapezoidal formakoa, ertz zorrotzetan bukatua (eskuin goialdean izan ezik). Tamaina da:
‎Halakoetan, anana natural batek gehiegizko kantitatea izatea, eta egun batzuetan kontsumitzen ez bada fruta eder hori hondatu egiten da. Horregatik, ohikoa da anana mahaikide gehien dagoenerako gordetzea edo jatetxe batera joatean. Hala ere, anana bat ahalik eta gehien aprobetxatzeko modu bat naturala eta fruta hori luzaroago kontserbatzea izoztea da, eta hori ezin da egin izozteak haren propietateak asko aldatzen dituen beste fruta batzuekin.
‎IP telefonia eskaintzen du mugikorretik deitzeko, eta tarteetan oso handiak diren tarifak merka ditzake. bezeroaren kontratuari ez dagozkion ordutegiak Fatxada sinple honen atzetik erabiltzailea, banatutako 200 zerbitzariko azpiegitura bat dago gordeta 85 herrialdetatik, telefonia operadoreekin konektatzen direnak herrialde bakoitzetik, telefono terminaletara iristeko partikularrak. Horrela, gastu nagusia azkenera murrizten da tartea, lokala, komunikazio gehiena dabilen bitartean asmakizunaren software batek kudeatzen duen IP sareak.
‎Gaur arte, behintzat. Hilaren 4an Jiménez Velasco Aguraineko notarioaren ohartarazpen bat jaso nuen, egun horretan ireki behar zutela nire izenean ezarritako dokumentua, 1885etik han zegoena gordeta. Xabiren eskutitz bat zen, lumaz idatzia, bizar paperean, Zalduondon datatua duela ehun eta hogei urte; letra Xabirena da inolako zalantzarik gabe.
‎Amua irenstekotan nagoelako uste betean, baina amu hori galderaren zein erantzunean dagoen gorderik antzeman ezinik, bo, well, ez dakit, diot, lakura joan agian. Gure benetako plana gaur lakura eta bihar Pow Wow ikustera joatea dela ez diot esan nahi.
2007
‎Sokrates gizon emakumea da. Elementu batzuk tiradera batean daude gordeta, besteak beste batzuetan. Burmuina zati guztion eta horien operazio posibleen prozesagailua baino ez da, baina hizkuntza eduki, hots, operazio horietako elementuak eta arauak, funtsean «betidanik» dauzka.
‎Arrabolaren pintura soberakina kentzea Pintatzen amaitzen denean, nekea eta tresna guztiak dauden bezala gordetzeko gogoa izaten dira sentsazio nagusiak. “Geroago garbituko ditut”, askotan pentsatzen da.
‎Hala, ba, ez pentsatu ematen dudan bezain zurtza naizenik. Ez dirudi, baina arropa eta itxura zimur honen azpian, Iturrino dago gordeta, The Great Iturrino, adiskidea, Iturrino Handia, nahiago baduzu. Ez ahantzi, Orson Welles berari treneko txartela pikatutakoa naizela ni, eta ez behin eta ez birritan bakarrik.
‎giro dago gordean edukitakoa gozo esateko
2008
‎Halaber, debekatutako liburuak ganbara hartantxe zeuden gordeta. Hura pagotxa, pentsatu zuen berak, liburu haietan ezkutuko plazerak aurkituko zituela pentsatuz, bekatu guztietarako bideak.
‎Elisabeth Voronianskayari galdeketa gogorra egin diote KGBren bulego ilun batean. Bost egunez eta bost gauez etengabeko erasoa jasan ezinik, ahituta, ezpainak sutan, eta begiak malkotan, barrena jo eta aitortu du, azkenik, lagun baten etxean eskuizkribu bat dagoela gordeta.
‎Beraz modernizazio bide moderatu bat litzateke, kontserbadore erreformista, progresiboa, ez iraultzailea, baina ezta atzerakoia ere. Hortaz, Azkueren estrategia ez zen, Juaristik dioen bezala, defentsiboa, zegoena gordetzera bideratua, estatuak ordezkaturiko mundu modernoarekiko herraz herritxoetan gotortuz («expresaba su rencor a los estamentos tradicionales hacia el Estado desamortizador»). Aitzitik jarrera modernizatzailea zen euskara hiri eta eremu berrietara eramaten saiatzen zen heinean.
‎Aljeriako Gobernuak armada zabaldua du Kabilia inguruko mendietan azken egun hauetan, borrokarako artilleria eta helikopteroekin. Iturri ofizialen arabera, herenegun erakunde armatuaren hainbat babesleku suntsitu zituen armadak, baina oraindik ez dute AQMIko buru Abdelmalek Drukdel aurkitu, nahiz eta segurtasun indarren arabera eskualde berbereko mendialdean dagoen gordeta.
‎Alegia, Zimbabwen kutsatu direnek Hegoafrikako muga igaro dutela, han artatuak izateko. Gaixo olde horrek eragin du, Hegoafrikako osasun agintarien esanetan, Beitbridgeko ospitalea itxi eta kolerarekin kutsatuta daudenentzat gordetzea.
‎DNA zelularen nukleoan dago gordeta, eta polimero luzea izanik, asko konprimitu behar da, bere buruaren inguruan kiribilduta eta X itxura duten egiturak osatuz: kromosomak dira egitura horiek.
2009
‎The Thinker aldizkari hegoafrikarrak publikatu dio, Pambazuka Newsek handitu diolarik oihartzuna. " Ortzadarraren muturrean irabazi askorik ez zegoen" dio bigarren tituluan, horrela konparazioa eginez ingelesez aipatzen den mitoarekin, hots, urrea dagoela gorderik ortzadarraren ertzean... Topatu ezinezko lekuan, koanto.
‎urtetik aurrera, adibidez, doan kontsultatu daitezke Internet bidez Espainiako legeria historikoaren funts guztiak, 1810eko Cadizko Gorteetatik hasita (Espainiako Diputatuen Kongresuan daude gordeak).
‎Sare adimentsu batek, ordea, sortutako potentzia guztia integratu eta sobran dagoena gordeko luke. Horrela, kontsumo gutxiagoko ordu horietan gordetako energia erabiltzeko aukera egongo litzateke, besteak beste, norbere saretik auto elektrikoa kargatzeko.
‎Oraingoz ez dute zehaztu kopurua, baina asko izan daitekeela uste dute aipatu iturriek, izan ere, 200 litro gordetzeko gaitasuna duten bost bidoi antzeman dituzte bertan. Bost edukiontzi horietan (hiruk 150 litroko edukiera dute eta bik 200 litrokoa) 10 kilo nitrato amoniko, nitrato sodiko, alkohola eta azetona zeuden gordeta. Era berean, bi errebolber, isilgailu bat, bi kaxa 1.000 kartutxorekin, 83 detonagailu eta 450 metro detonagailu soka aurkitu dituzte.
‎Ugartek tabernaren beste muturrari, begiak txinpartaka. Ur barearen azpian, pentsatu nuen, krokodiloa zegoen gordeta beraz. Eztarria garbitu nuen.
‎Gizon argia zen Ajuriagerra, eta maltzurkeria horrek egiazko arrastoa galaraztea zuen helburu. Horregatik, lagun bakan batzuk izan ezik (eta horien artean ez zegoen ospetsurik), berrogeita hamabi urtez mundu guztiak uste izan zuen erlikiak mugaz bestaldean zeudela gordeta (Lopez Mendizabal, aita Donostia eta Alberto Onaindia kulturgile jeltzaleak barne, noski), eta ez Zallan.
‎Narratzailea: (OFF) Sua balitz ere, bi igerileku olinpiko betetzeko adina ur dago gordeta, ihinztagailu sistema zabal baten bidez banatzkeo prest. / Segurtasun zonetaradaramaten eskailera eta igarobideak presurizatuta daude, ke maila gutxitzeko.
‎GARI. Zu beti izango zara nire xorgina, badakizu. Baina hori nahiago dut bakarrik gaudenerako gorde.
‎TXIMISTA. Geure bizitza osoa zagon gordeta hemen.
‎programa bukaeran ez genuke jakingo kopuru horien jatorrizko hitzak zein diren. Nolabait jakin behar dugu hitzik luzeena eta motzena array ko zein posiziotan dauden gordeta. Bi indize erabil ditzakegu lan horretarako, $indHandi eta $indTxiki, hitzik luzeenaren eta laburrenaren indizeak gordetzeko.
‎Orain mendi guztiak @mendiak array an daude gordeta, array aren posizio bakoitzeko bat. Beraz, Lakora inprimatu nahiko bagenu:
‎Interes tasak txikiak izan arren, oraindik ere garrantzia hartzen dute Espainiako herritarren ondareko aurrezki kontuek. Urriaren amaieran, Espainiako Bankuaren datuen arabera, Espainiako familien aurrezkiaren %43, 299.209 milioi euro gutxi gorabehera, ageriko kontuak deiturikoetan zegoen gordeta, ez baitute ordainketarik eskaintzen edo ia interesik ordaintzen. Produktu horien bertute nagusia da aurreztaileak edozein unetan atera dezakeela dirua, osorik edo zatika, gasturik ordaindu gabe.
‎Gainera atzera egiteko aukera eskaintzen zidan gai horrek, legenda kutsu handiagoa ematekoa. Fikzioa eta errealitatearekin jolastu duzu ipuinean zehar…Atxulondori buruzko datu gutxi dago gordeta, Aranzadi zientzia elkarteak Zizurkilgo historiari buruz kaleratu zituen hiru liburuetan biltzen da dagoena. Horietan hainbat data eta izen aipatzen dira eta kontuan hartu ditut ipuina osatzeko.
‎Aurreneko hilabeteetan kontrolik gabe egiten zituzten, eta zaila izan da horiei buruzko datuak lortzea. Gero, modu kontrolatuan egiten hasi ziren, eta horiei buruzko datuak militarren artxibategietan zeuden gordeta.
2010
‎Flysch, Haitzen Hitza dokumentala, Zumaiako itsaslabarrari buruz egin den lehendabiziko ekoizpen handia da. Gipuzkoako kosta eremu honetan 50 milioi urteko historia dago gordeta (eta agerian, aldi berean), itsas labarrak irakurtzen jakitea gure planetaren historia irakurtzen jakitea ere bada-eta. Flyscharen harrizko geruzak irakurtzean, gure planetaren milioika urteko historia geratzen da agerian:
‎Komisioak kontuetan Banku produktu miretsienetako bat dira. Espainiako Bankuaren azken datuen arabera, 2009ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, Espainiako familien aurrezkiaren %43, 299.209 milioi euro gutxi gorabehera, ageriko kontuak deiturikoetan zegoen gordeta, ordainketarik eskaintzen ez bazuten ere. Batez beste, azarora arte, erakundeek produktu horietan jarritako aurrezkia %0, 40ko interesarekin errentagarri bihurtzen zuten, nahiz eta banku eta kutxa askok ia %0, 1a aukeratzen ez duten.
‎García Orejudo Epaileak uste du, epaian, artxiboak trukatzeko orri hau sarearen bidez deskargatzeko aukera eskaintzera mugatzen dela, eta ez dituela banatzen jabetza intelektualari lotutako edukiak. Magistratuak argudiatu du lotura sistema “Interneteko oinarria bera” dela, eta, artxibo bakar bat ere ez dagoenez gordeta, sarearen bidez deskargatzeko aukera eskaintzera mugatzen dela. Epailearen ustez, lotura sistemak ez dakar “babestutako lanen banaketa, erreprodukzioa edo komunikazio publikoa”.
‎Piano jotzaile bikaina, erromantizismo musikalaren autore nagusitzat jotzen dute adituek, haren obren perfekzioa Bach, Mozart edo Beethovenenarekin alderatzeraino. Chopinen bihotza, baina, Varsoviako Gurutze Santuaren elizan dago gordeta, eta dikotomia horrek baldintzatuko du konposatzailearen jaiotzaren bigarren mendeurreneko ekitaldien egitaraua. Hala Frantzian nola Polonian daukate seme kutuntzat; dena den, ekitaldien bira munduan barrena zabalduko da.
‎" Jakina, gaizki egin nuen. Gure familien trapu zikinak hobeto zeuden gordeta. Baina mendeku hartu beharra neukan, David.
‎– Zure lagun Xabier eraman zutenean nik egin nuen bere gela. Haren lastairaren azpian zeuden gordeta, zuretzako ohartxo honekin.
2011
‎Uste zuten auzi hori konponduko zela, IPSak benetako enbrioi zelulak ordezkatzeko gai izan zitezkeela, enbrioi zelulen ikerketaren arazo etikoak saihestuz. Ez ahaztu AEBetan 400.000 enbrioi daudela gordeta (izoztuta), ikerketarako prest.Baina orain berretsi dute IPS zelulak eta enbrioien zelula amak ez direla erabat berdinak.Bai, IPS zelulek helduak zireneko oroimen pitin bat gordetzen dute oraindik. DNAri itsatsitako proteina batzuetan eusten diote bereari.
‎Hegoaldeko Sabha hirian aurkitu dute, NTCk nazioarteko hedabideei jakinarazitakoaren arabera. Senussi arrebaren etxean zegoen gordeta, buruzagi militar batek erran duenez. Nazioarteko Zigor Auzitegiak gerra krimenak leporatuta bilatutako erregimeneko azken kidea zen. Gaddafi eta Saif al Islam ziren bertzeak?. Libiako buruzagi ohiaren sendikoa zen Senussi. Gaddafiren emaztearen ahizparekin ezkondua?, eta haren hurbileneko laguntzaileetako bat.
‎Eta horretarako ekintzaplan egokia behar da. Tamalez, Eusko Jaurlaritzako tiraderaren batean dago gordeta dokumentua.
‎Mailuu Suu, Kirgizistan. Munduko tokirik poluituenetakoa, goi mailako material erradioaktiboa prozesatzearen eta pilatzearen ondorioz (1,96 milioi metro kubiko daude gordeta mehategietan). Arrisku sismiko handiko tokia da, bestalde.
‎Busturian, Euskal Herriko beste leku batzuetan izan dan antzera, etxe batzuk izen bi daukiez, jentearen gomutan bat bakarra egon arren gorderik. Lehenengoa, eta normalean zaharrena, etxea eregi izan zan lekuaren ezaugarriei lotutakoa izaten zan sarri; lekuaren izen zaharra, edo etxearen hurreko natura berezitasunen bat, edo hurreko azpiegitura deigarriren bat.
‎Non zegoen gordeta infernuko zorri deabru hori?
‎Ia heldu gara. Bulma hor aurreko kobazulo batean dago gordeta.
‎ABEL. Ekonomia liburu batean zegoen gordeta. Duela gutxi German ikusi nuen liburu hori eskuetan zuela.
‎9 Zer ezberdintasun dago gordetze lehenetsiko SR biegonkor baten eta ezabatze lehenetsiko baten artean?
‎9 Zer ezberdintasun dago gordetze lehenetsiko SR biegonkor baten eta ezabatze lehen­etsiko baten artean?
‎Anak historia bera baino fuerteagoa dela dio, gainditu egiten duela eta horixe da hain zuzen gertatzen zaiona; izan ere, bere gain darama milioika emakumeren pisua, bera historiaz osatua dago, hainbat eta hainbat emakumeren historia da. Horixe da Justinek azaltzen diona, gu historia garela eta gure memoriaren sakonean dagoela gordea, subkontzientean.
‎Produktu izarra kontu korrontea da. Izan ere, familien finantza aurrezkiaren %40 baino gehiago ageriko kontuetan dago gordeta, edozein unetan dirua itzultzeko aukera ematen baitute. Aurreztaileek produktu horien segurtasuna errentagarritasunaren gainetik saritzen dute.
‎Apple konpainiak ukatu egin du bere gailu mugikorrek sistema ezkutu bat dutela erabiltzailearen kokapena arakatzeko, baina softwarean akatsak onartu ditu. iPhoneen kokapena arakatzeari eta artxibatzeari buruzko eztabaida joan den astean Britainia Handiko egunkari batek argitaratutako azterketa baten ondorioz sortu zen. Haren arabera, gailu horiek etengabe non dauden gordetzen dute eta konpainiara bidaltzen dute, bezeroak jakin gabe. Txostenak Appleren pribatutasun politikak auzitan jarri zituen, eta Massachusetts-en aldeko biltzarkide bat eta Illinois-en fiskaltza konpainiari erantzunak eskatzera eraman zituen.
‎Baina ondorio gehiago ere badaude: diruaren benetako jabea hiltzen bada, beste gizabanakoari automatikoki dagokio gordetako zenbatekoaren erdia. Aldiz, bera hiltzen bada, zenbateko hori oinordekoei pasatuko zaie, berea ez bada ere.
‎Haien artean ageri ziren, halaber, eltzeitsu bat, metalezko kutxa txiki bat, larruzko zorro bat, bitxiontzi bat. Azken honetan zegoen gordeta dirua. Bankuak eta Aurrezki Kutxak alferrik zeuden Malaretekoentzat.
‎Dena dela, urre hori baten batek ostutakoa dela dirudi eta, ziurrenera, hemen ostutakoa da. Itsasbazterretik gertu zegoen gorderik eta, dudarik gabe, lapurrek Espainiara doan ontzian zuten sartu eta hemendik Espainiara eroan.
‎Baina gu iritsi ginenean lau jendarme atera zitzaizkigun eta haiek ikustean denak amildegitik egin genuen salto. Zorionez, iratze pila bat zegoela gordetzeko. Gutako batek tiro batzuk bota zituen eta zeharo beldurtuta korrika alde egin zuten, batek kapa bidean utzita.
‎badira oso daudenak neguan barna, ondoko uda hastera artean: han daude gorderik berek egin dituzten zaurietako zakarren artean, ez baitira hain errax atzemateko. Haietaz kanpo, badira ere han gaindik aitzinekoen arrautzetarik atera harrak, hauk ere ongi gordeak, baina, izan ahala minberak, zerbait ur azkarrek hunkitzen dituen ordutik hilak baitira.
‎Aski dituzu lur meta haien artean egitea aitzurrarekin behar diren urrakoak, erran nahi baita, lur meta guztien elkarretarik bereiztea trenkada batez. Satorrak nahiko ditu xilo haiek tapatu, hasiz hurbilenetik, eta hola salatuko dizu berak non dagoen gordea, eta non behar duzun urratu haren bidearen estalkia.
‎" Zergatik Yoyesek, utzi arte ETAren zuzendaritzan egondako emakume bakarrak," jeneralen arteko kontu garbiketa gisa" merezi izan zuen hiltzea, eta ez ordea beste hainbeste gizonezkok bizimodu zibilera itzultzeko ETA utzia zutelarik? Galdera horren erantzunean dago gordeta azken bi hamarkadetako ETAren noraeza eta hondamen politikoa". 92
‎" Ezin zaitut begira, gehiegi da". ...tenak," Ez zeok bueltarik eman behar, jazo behar dena jazo data", eta hortik aurrera, nork daki noiz eta zergatik, lausoagotzen doa dena, astean bitan elkarrekin egotetik bi astean behin egotera pasatzen zara lehenbizi, egotea gogaikarri eta berun suertatzera, egotea telefono dei batekin ordezkatzen hasten gero, telefono dei batean kontatu ezin diren zenbait gauza elkarrekin aurrez aurre zaudetenerako gordetzen, elkarrekin aurrez aurre egongo zareten egun astun hori gero eta urriago bihurtzen, elkarrekin egoten zaretenean nondik hasi ez dakizuelako topikoen zerrenda axalaz baino ez mintzatzen, elkarren berri lagunen lagunengandik izaten. Ezkontza gonbit, bataio eta bataren eta bestearen gurasoen gaixotasunen berri baino ez jakiten hasten zarete.
2012
‎Bolatoki errektangularrak teilatu berria du, egurrezko egitura sendo eta dotorekoa. Ermitaren atarian 500 kiloko harria dago gordeta, jaietan erakustaldiak egiteko erabiltzen dutena.
‎Alberdania argitaletxeak nobela horren euskarazko itzulpena kaleratu du orain, Jose Antonio Sarasolak egindako itzulpenean, Odolaren sua izenburuarekin. Maletan nobelaren hasiera baino ez zegoen gordeta, baina Olivier Philipponnatek eta Patrick Lienhardtek. Nemirovskyren egungo biografoek, nobelaren bertsio osoa aurkitu zuten Andre Sabatier editorearenak izandako dokumentuen artean, Chaleur du sang izenburuarekin baina idazlearen izenik gabe.
‎bere jokalariek erantzun irmo berbera eman baitzuten frantziarra kinka larrian egon zenean. Estatistiken kutxan datu hauxe zegoen gordeta Rayo Vallecanoren aurka jokatu baino lehen: Montanierren aroan behin baino ez zuen lortu talde txuri urdinak garaipenari beste garaipen bat itsastea.
‎Konbentzitua bainago, baita Benito ezagutu aurretik ere, gauzarik ederrenen haziak gure baitan daudela, baina estali ditugu hainbeste zaborrekin, non jadanik ez ditugun ikusi ere egiten, hain hondoan daude gordeak, estaliak, hara nondik iristen den ere ezin baitugu imajinatu. Nondik hasi zulatzen gunera iristeko.
‎Aurkitutako beste kutxak arropak zituen barruan, baina balio eskasekoak; halere, hango xehetasunak kontuan hartuta, kutxak kanoilariarena izan behar zuen; izan ere, barruan sutautsik ez egon arren, hiru poto txikitan sutauts bernizduna baitzegoen gordeta, noizean behin ehizari tiro egiteko. Oro har, gauza baliagarri gutxi eskuratu nuen bidaldi horretan; diruari zegokionez ez bainuen hura erabiltzeko aukerarik, eta ez zuen niretzat oinazpietan nuen hautsak baino gehiago balio, eta den dena emango nukeen hiruzpalau zapata eta galtzerdi ingelesen truke; izan ere, haien premia larria nuen arren, urte asko baitziren janzten ez nituela.
‎baina bestearen goiko muturrean gauza zuri biribil bat zegoen, gure buruak baino bi aldiz handiagoa ia. Haietako bakoitzean altzairuzko xafla handi bat zegoen gorderik eta, gure aginduz, erakustera behartu genuen, tramankulu arriskutsuak izan zitezkeelako susmoa baikenuen. Beren kaxetatik atera zituen, eta haietako batez bere sorterrian bizarra moztu ohi zuela esan zigun, eta besteaz okela.
‎(. Von alten und jungen Weiblein?), Patri Urkizuk argitaratu zuen 1997an, Jon Mirande Orhoituz() liburuan. Atal hori eta beste hiru Azkue bibliotekan daude gordeta, Andima Ibinagabeitiaren paperen artean, eta guk geuk editatu eta argitaratu genituen 2010eko artikulu batean (Jaka 2010: 276).
‎LUKAS. Bai zera,? kandado baten giltza falta ninan eta ea zuen gelan ote zegonan gordeta neukana?
‎. name: luzapen hau da pertsonen domeinuetarako dago gordea, pertsona hauek errealak ala asmatuak diren inporta gabe.
‎Horren adibide Soledad habitada (1998 urtean eginiko lana, taula gaineko oihalean akrilikoz egina eta bilduma partikular batean dagoena gaur egun) eta Realidad diferida (1998 urtekoa, aurrekoaren material berberak erabilita, 36 koadro ezberdinez osatzen dena eta horietako bakoitzak 20 X 30 cm-ko neurriak dituena. Hau ere bilduma partikular batean dago gordea gaur egun) lanak ditugu beste batzuen artean. Salbuespen bezala Euskalduna lana genuke (2000 urtekoa jada, aurrekoen material berberak erabiltzen ditu, 21 X 150 cm ditu eta bilduma partikular batean gordea dago), errepresentatutakoari erreferentzia egiten baitio.
‎Bosque de casas y tronco Bilboko paisaia bat da, 2000 urtean sortua, eta egur gaineko olio pinturaz egina. 36 X 78 cm-ko neurriak ditu, eta Donostiako bilduma partikular batean dago gordea. Gainazal ezberdinen superposizioa egiten da, eta espazio horien artean hodeiertza ere eraldatuta ikusten da.
‎Gauza bera gertatzen da jatetxeetan edo lagun eta senitartekoen etxeetan prestatutako jakiek, hasiera batean kalterik egiten ez dutenek, osagai arriskutsuak dituztela janari alergia dutenentzat. Izen sinple batzuen azpian, hala nola barazki menestra bat (gari irinarekin loditua, alergia iturri izan daitekeena), fruta freskozko mazedonia bat (esne gaina du apaingarri gisa, eta alergia eragin diezaioke esnea onartzen ez duenari) edo entsalada berde eta gorri bat, jatorrizko osagaien zerrenda dago gordeta, eta sukaldeko langileek baino ez dute ezagutzen. Horregatik, bezeroak zerbitzari zerbitzuari jakinarazi behar dio alergia eragiten dioten elikagaiei buruz, plater bakoitzaren osagaiei buruzko informazio zehatza bermatu ahal izateko.
‎Kasu horretan, Gordailuen Berme Funtsa jarriko litzateke martxan, baina dirua kontuetan eta gordailuetan baino ez du estaliko. Akzioek, inbertsio eta pentsio funtsek dagozkien babes mekanismoak dituzte; izan ere, normalean, bankuek bitartekari gisa baino ez dute jarduten, baina dirua beste erakunde batzuetan dago gordeta. Lanik txarrenak errenta finkoko produktuak edo hibridoak (adibidez, mendeko zorra, bonuak edo zor agiriak) dituzten titularrak izango dira, ezein erakundek babesten edo bermatzen ez dituen ibilgailuak.
‎Oraingo pelea hauetan gerokoak jartzen ari gara jokoan, gure industria eta lan harremanen eredua, eta, noski, iraganeko langileen borrokak ere badaude auzitan: hainbeste urteko tximinietako keak, langileen gaixotasunak, istripuak… Non dago gordea urteotan guztiotan Martxialenean elbarritu edo hil diren langileen izena eta memoria egun, borroka bikain honetan ez bada?
‎Kaka zaharra! Non ote zegoen gorderik arropa zuria. Berak lasai aski jantziko luke atzoko bera, baina mandoa atzera botatzeko moduko kiratsa du:
2013
‎Hori al da, hain zuzen, 2013ko Jazzaldia? Edo beste jaialdi horren proiektua tiradera batean dago gordeta. Ez, ez...
‎Historialariek iraganeko bizitzari buruzko ondorioak ateratzen dituzte, aztarnategietan arkeologoek aurkitzen dituzten aztarnetan oinarrituta. Baina ateratako ondorioak ez dira aldaezinak; izan ere, iraganari buruz lur azpian sekretu ugari daude gordeta. Goazen gai hori aztertzera.
‎Harrapatu, ukitu eta «hodeitako» toki batera bidaltzen ziren, eta han egoten ziren harremanetan. Kopia bat ere geratzen zen mugikorrean, baina ez zegoen gordetzeko web gunerik gordetzeko. Orain, nahiz eta ordenagailu batetik Instagramen web gune pertsonalera sar daitekeen, irudiak nahiko kalitate mugatukoak dira.
‎Ez gorde poltsak automobiletan luzaroan. Maiz garbitu poltsak, eta ziurtatu erabat lehor daudela gorde aurretik. Poltsak poluzio iturrietatik urrun gordetzea (adibidez, etxeko animaliak edo produktu kimikoak).
‎Lurrari jaiotako burbuila kristalizatuak ziruditen. Espero nuen ezohiko zerbait, esana baitzidan Earlek Nevadako zonalde hau munduko armategirik handiena dela, eta lurpeko kobazulo artifizialetan era guztietako armak eta bonbak daudela gordeta, nuklearrak, plutoniozkoak eta auskalo beste zer materiatakoak. Baina ez nuen ilara haien irudirik buruan.
‎Une batean, pisua izan zuen arrakastarekiko mesfidantzak, eta bertsolaritzaren aparraldirik gorenean (beste hainbat zirkunstantzia tarteko) uko egin zitzaion hura gehienik sustatzen zuen telebistari. Garaiak aldatu egiten dira, baina tentu hori hor dago gordea mugimenduaren material filosofikoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dago 49 (0,32)
daude 28 (0,18)
zegoen 23 (0,15)
zeuden 18 (0,12)
dagoela 6 (0,04)
dagoen 6 (0,04)
daudela 5 (0,03)
baitzegoen 3 (0,02)
dagokiona 3 (0,02)
dauden 3 (0,02)
zegoela 3 (0,02)
badago 2 (0,01)
badaude 2 (0,01)
baitaude 2 (0,01)
dagoen bezala 2 (0,01)
dagoena 2 (0,01)
dagoenerako 2 (0,01)
dauden bezala 2 (0,01)
daudenak 2 (0,01)
daudenentzat 2 (0,01)
zauden 2 (0,01)
zegoena 2 (0,01)
zeudela 2 (0,01)
baitago 1 (0,01)
baitzeuden 1 (0,01)
dagoen bitartean 1 (0,01)
dagoenean 1 (0,01)
dagoenez 1 (0,01)
dagokio 1 (0,01)
daudenean 1 (0,01)
egon arren 1 (0,01)
egoteko 1 (0,01)
gaudenerako 1 (0,01)
nago 1 (0,01)
nengoen 1 (0,01)
zagon 1 (0,01)
zaudenerako 1 (0,01)
zaudete 1 (0,01)
zaudetenerako 1 (0,01)
zegonan 1 (0,01)
zeudek 1 (0,01)
zeudenak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egon gorde eduki 3 (0,02)
egon gorde ezan 3 (0,02)
egon gorde ukan 3 (0,02)
egon gorde bat 2 (0,01)
egon gorde behar 2 (0,01)
egon gorde lehenetsi 2 (0,01)
egon gorde mugimendu 2 (0,01)
egon gorde aita 1 (0,01)
egon gorde ale 1 (0,01)
egon gorde antzeman 1 (0,01)
egon gorde Armentia 1 (0,01)
egon gorde arropa 1 (0,01)
egon gorde azken 1 (0,01)
egon gorde berak 1 (0,01)
egon gorde beraz 1 (0,01)
egon gorde beti 1 (0,01)
egon gorde bideratu 1 (0,01)
egon gorde bizipen 1 (0,01)
egon gorde datu 1 (0,01)
egon gorde diru 1 (0,01)
egon gorde dokumentu 1 (0,01)
egon gorde Eibar 1 (0,01)
egon gorde emakume 1 (0,01)
egon gorde emazte 1 (0,01)
egon gorde eskela 1 (0,01)
egon gorde eurak 1 (0,01)
egon gorde ez 1 (0,01)
egon gorde film 1 (0,01)
egon gorde fusil 1 (0,01)
egon gorde gantz 1 (0,01)
egon gorde gaur 1 (0,01)
egon gorde gauza 1 (0,01)
egon gorde gogo 1 (0,01)
egon gorde harribitxi 1 (0,01)
egon gorde hemen 1 (0,01)
egon gorde hitz 1 (0,01)
egon gorde horma 1 (0,01)
egon gorde infernu 1 (0,01)
egon gorde jatorrizko 1 (0,01)
egon gorde kultura 1 (0,01)
egon gorde lekukotza 1 (0,01)
egon gorde material 1 (0,01)
egon gorde nahi 1 (0,01)
egon gorde nobela 1 (0,01)
egon gorde ordu 1 (0,01)
egon gorde oroitzapen 1 (0,01)
egon gorde ortzadar 1 (0,01)
egon gorde osaba 1 (0,01)
egon gorde osasun 1 (0,01)
egon gorde preso 1 (0,01)
egon gorde saiatu 1 (0,01)
egon gorde segurtasun 1 (0,01)
egon gorde urte 1 (0,01)
egon gorde webgune 1 (0,01)
egon gorde zenbateko 1 (0,01)
egon gorde zulo 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia