Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2005
‎Nireak barroteak zeuzkaan leihoetan eta giltza atean; han ez zegoan bere burua Napoleon zela uste zuenik. Ero horiek beste toki batzuetan zeudek gordeta.
2008
‎Halaber, debekatutako liburuak ganbara hartantxe zeuden gordeta. Hura pagotxa, pentsatu zuen berak, liburu haietan ezkutuko plazerak aurkituko zituela pentsatuz, bekatu guztietarako bideak.
2009
‎Ugartek tabernaren beste muturrari, begiak txinpartaka. Ur barearen azpian, pentsatu nuen, krokodiloa zegoen gordeta beraz. Eztarria garbitu nuen.
‎Gizon argia zen Ajuriagerra, eta maltzurkeria horrek egiazko arrastoa galaraztea zuen helburu. Horregatik, lagun bakan batzuk izan ezik (eta horien artean ez zegoen ospetsurik), berrogeita hamabi urtez mundu guztiak uste izan zuen erlikiak mugaz bestaldean zeudela gordeta (Lopez Mendizabal, aita Donostia eta Alberto Onaindia kulturgile jeltzaleak barne, noski), eta ez Zallan.
2012
‎Konbentzitua bainago, baita Benito ezagutu aurretik ere, gauzarik ederrenen haziak gure baitan daudela, baina estali ditugu hainbeste zaborrekin, non jadanik ez ditugun ikusi ere egiten, hain hondoan daude gordeak, estaliak, hara nondik iristen den ere ezin baitugu imajinatu. Nondik hasi zulatzen gunera iristeko.
‎Aurkitutako beste kutxak arropak zituen barruan, baina balio eskasekoak; halere, hango xehetasunak kontuan hartuta, kutxak kanoilariarena izan behar zuen; izan ere, barruan sutautsik ez egon arren, hiru poto txikitan sutauts bernizduna baitzegoen gordeta, noizean behin ehizari tiro egiteko. Oro har, gauza baliagarri gutxi eskuratu nuen bidaldi horretan; diruari zegokionez ez bainuen hura erabiltzeko aukerarik, eta ez zuen niretzat oinazpietan nuen hautsak baino gehiago balio, eta den dena emango nukeen hiruzpalau zapata eta galtzerdi ingelesen truke; izan ere, haien premia larria nuen arren, urte asko baitziren janzten ez nituela.
‎baina bestearen goiko muturrean gauza zuri biribil bat zegoen, gure buruak baino bi aldiz handiagoa ia. Haietako bakoitzean altzairuzko xafla handi bat zegoen gorderik eta, gure aginduz, erakustera behartu genuen, tramankulu arriskutsuak izan zitezkeelako susmoa baikenuen. Beren kaxetatik atera zituen, eta haietako batez bere sorterrian bizarra moztu ohi zuela esan zigun, eta besteaz okela.
2015
‎Zakur zaunkaren antzeko algara labur batek egin zion ihes. Orain bazekien non zegoen gordeta aitak ostutako diru guztia.
‎Desordenatu samarra zegoen dena, egia esanda. Argazkiak irizpide jakinik gabe zeuden jasota, eta toki berean zeuden gordeta eskelak, argazkiak, nahiz josteko makinaren instrukzio liburua. Horrek ere badu xarma:
‎Begietatik gora agerian, altxatu berri duzuen hesiaren atzean zaudete gordeta. Hiruzpalau polizia dauzkazue parez pare, edozein momentutan tiro egiteko prest.
‎Urdaiazpiko bokadillo handi batekin azaldu zen Bikila hitzordura. Senar emazte zahar samar batzuen etxean zegoen gordeta, semea balitz bezala zaintzen zuten, eta sarritan adarra jotzen genion horren kontura. Hegoaldeko Zuzendaritzan hartzen genuen laurok parte, eta Fofo izan ezik, lege barruan zegoen?
‎1969ko maiatzean, Urnietako baserri batean nengoen gordeta. Euskal Herriko beste hainbat militantek bezala, muga zeharkatzea erabaki nuen.
‎Bere, finezia? psikologikoaren azpian jipoiak bezain tortura gogorrak daude gordeta, eta bere morroiei berrikitan eman dien agindua etorri zaizu burura:
‎Bilbo eta Donostia lotzen dituen errepidearen bazter bazterretik abiatu dira, herria alderik alde zeharkatzen duen kaletik, alegia. Eskuak poltsikoetan doaz biak oraindik, badakigu-eta adin horretako zaparroentzat poltsikoak gauzaz beterik eramatekoak direla, baina bizi diren sasoian ez dago gordetzeko gauza handirik, bide beltzetik joan izan balira harri txintxarren bat edo sartuko zuten, baina besterik ezean eskuak sartu behar. Euretako bat ilekizkurra da, eta txitean pitean bidean topatzen dituen harriei ostikada ematen die eta bide bazterretik erdialdera bidaltzen ditu; harrietakoren bat beste aldeko bazterreraino ere heltzen da, eta horrelakoetan buru keinu bat egiten du, gustura gelditu dela adierazteko,, jaurtiketa ona?
2019
‎Beharbada begiratu duzu eskutitzaren hasieran aipatu dizkizudan argazkiei buruzko informazioa? Badakizu Modottiren 400 argazki baino ez daudela gordeta. Argazki askoz gehiago atera arren eta bere teknika eta estiloa goraipatuak izan ziren arren, bederatzi urtetako bere ibilbidea eta lanak Westonen itzalean gelditu ziren askotan.
‎Bata, emearen pasibotasuna: bizi txinparta ez dago gordea ez gameto batean eta ez bestean, baizik bien baturan; obuluaren nukleoa bizi printzipio bat da, espermatozoidearena bezalaxe. Bigarren aurreiritziak kontra egiten dio lehenbizikoari, baina batera agertzen dira, hala ere:
‎Gizakien izaeraz, eta zein txiroa zen haien zoria, are aberats eta boteretsuena, zeuzkaten desira aseezinen aldean. Zenbaterainoko indarra zegoen gordeta harribitxi eta metaletan, animalia jakin batzuen odolean eta ilbetean bildutako landareetan. Eta kontatu zion bazela arrain bat, jakintsuek Uranoscopus deitzen zutena, begi bakarra beti zerura begira zuena; gizakiek, aldiz, bi begiren jabe izanik ere, ez zutela halakorik egiten.
‎Eta jakin ezazu, lurrean hitzetan osatzen den orok uzten du bere aztarna goiko munduan. Alfabetoko lehen ikurra da aleph, bere baitan egia daramana; bigarrena, bet, tamaina; hurrengoa, goratasuna; laugarren ikurrean mundu jainkotiarra dago gordeta; bosgarrenean, sakrifizioaren indarra; seigarrena errukia da; hurrena garbitasuna dator; gero argia, barneratzea eta ezagutza, justizia, gauzen ordena, higidura etengabea; zerrendako azken ikurra da gorena, taw, sabbath ixten duena. Ikur horretan ebazten da munduaren oreka, zeina gordetzeko mandatua jasoak baitira bost goiaingeruak:
‎Pentsamenduak betiko bidean lerratu zitzaizkion, jaio gabeko seme harengandik andrearenganaino, zeina duela urte dezente hil baitzitzaion. Hormaren kontra zegoen arka batetik palisandrozko kutxatila landu bat atera zuen, non baitzeuden gordeta emaztearen bizi garaiko kutunak. Gauza txikiak, balio gutxikoak:
‎Mordechai Meislek ulertu zion. Doinuan eta aurpegieran igarri zion zer zegoen gordeta hitz lau haien atzean: Philipp Langek ordurako hilen artekotzat zuen, bi hiru asteko bizia iragartzen zion, eta espero zuen eginkizun hartatik libratzea luzamendutan ibiliz, geroko gerotan.
‎Hareazko dunak eta garai bateko ibaien arro idorrak tartekatzen dira han eta hemen, eta orain arte ez dute arazorik izan haitzen abaroa aurkitzeko. Eguerdia baino lehen, itzalpe batean daude gordeta beti. Gauez ezer agertu ez bazaie, ehizaldi bat egiten du Aizek egunez, Kurloik lagunduta.
2020
‎Amaiurko errota ez bezala, Infernukoa ez zen inongo artxibotan ageri. Oihanpe trinkoan baitzegoen gordeta. Ez zeukan ez presarik, ez ubiderik ere.
‎Hori kontatu zidan azaltzeko zergatik joan zitzaizkion Naparrak Hendaian zeuzkan gertukoenak, galdetzera ea bere etxean zegoen gordeta edo han pasatu zuen gaua, edo... inondik ez zela agertzen konturatu eta berehala. Hau da, ekainaren 11n bertan edo 12an.
‎Bizilagunen oihuak, anbulantziaren sirena. Anjari iruditzen zaio anbulantziak oraindik bizirik daudenentzat gorde liratekeela. Hirurak eta hogeita sei.
2023
‎Haren bigarren mailako izaerak ez zituela onartzen zenbait keinu, urtebetetze opari bat ematea edo jasotzea, adibidez. Halakoak harreman ofizialentzat zeuden gordeta, benetako harremanentzat. Agian hura izan zen zuregandik jaso nuen lehenetariko zaplaztekoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia