Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2007
‎Ni ere hantxe nintzen, gizona ez bezala, neska hura ikusteko asmoz hurbildua bertara. Ikuskizuna hasita zegoen gizon hura hantxe zegoela konturatu nintzenerako. Orduan nora begiratu ez nekiela jarri nintzen.
‎Horixe du gizakiak kondena, asmatu ala ez, apustu egin behar izaten duela aurretik. Horregatik erabaki nuen nik lagundu egingo niola ia hilean zegoen gizon ezgauza eta arnasa gabeko hari, antzemanda bainengoen gizon hark ez zuela gaiztakeriarik gordetzen begietan, eta esan nion,
2008
‎Gau batean, itsas galera izan zuen gizon bat hartu zuen etxean. Norbaitek atea jo zion gau itxian, hilzorian zegoen gizon hartaz erregutzeko eskatuz. Naufragoa estatubatuarra zen, Hego Carolinatik abiatutako zamaontzi bateko kapitaina.
2011
‎Ezezagun horrek bizia salbatu berri zion: auto baten azpian zapalduta hiltzeko arriskutik oso eta bizirik ateratzen lagundu zion, baina berak ez zuen ezagutzen jarlekuaren beste aldean eserita zegoen gizon hura. Mehatxuaren berri inori eman ez bazion, nola liteke Fran hori jakinaren gainean egotea.
2012
‎Urrats bat eman zuen gelan eta gelditu egin zen Oierri haserre begira. Denak zeuden gizon haren zain, eta bere atzetik gelan sartu zen poliziak besotik heldu zion. Jose Garcíak ez zituen prakak eta alkandora betetzen, baina ez zuen makal itxurarik, beso zaintsuak zituen eta ez zuen ageri koipe gramo bakar bat ere gorputzean.
‎Bovary txanpon baten bila ari zen poltsaren zokoan; eta han, bere gauzaezkeria sendaezinaren destaina pertsonifikatua bezala, zutik zegoen gizon haren presentzia hutsean berarentzako umiliaziotan zegoen guztia ulertzearen antzik gabe:
‎Aitzol une hartan jabetu zen zergatik zegoen gizon hura galduta, orduan ulertu zuen zergatik ez zion Gasteizko seinaleari begiratu ere egin. Gizonak ez zekien irakurtzen, horrek galtzen zuen errepide batetik bestera.
‎Chrysostome ez zegoen une hartan klubean, eta Van Thiegelek nahiko lasai hitz egin zuen. Arraroa zen, bere ustez, sasoi sasoian zegoen gizon hura emakumeekin sekula ez ibiltzea non eta, Force Publiqueko guztiek ondo zekitenez, horretarako bideak zabal zabalik zeuden leku batean. Bere joko lagunek baietz egin zuten buruaz, baina hariari segidarik eman gabe.
2013
‎Kezkatuta zegoen gizon haren eroapenaz. Xorroxinera ez zen inor azaldu eurak zeudela, argi zegoen hala izan zedin ordena eman zuela; hala ere, ez zuen inoiz bortxaz hartzeko keinurik egin, ukitu lizunik ere ez, haren desioa nabaria zen arren; gaua ailegatzen zenean gabon anderea, atseden har dezazula esan, eta joan egiten zen.
‎Epeletan geunden han, gure zoko hartan, edo nik hala nabari nuen. Poztasun berezi batek hartuta nengoen gizon harengandik hain gertu, biok bakarrik... Dagoeneko ez nintzen hotz, ezta lotsa ere, eta berarekin bat egiteko nahia nuen, bat egin hemengo bizi honetan.
2015
‎Elejoste damutzen hasita zegoen gizon harekin hitzordua egin izanaz. Zertarako deitu ote zion gizon hark?
‎Orain dela guti ohartu naiz horretaz, ez da erraza izan. Nigatik hobe zegoen gizon hura hilda. Ez zuen tokirik gure familian, ez zuen tokirik ukan behar, eta zure koartada probestuta, gezur osoa antolatu genuen.
‎Aitzitik, Hans zeukan izena. Erabakita zegoen gizon haren kontra ariko nintzela aurrerantzean lehian eta Hans guztiz izen arrunta zela pentsatu nuen, gaztelaniazko Pepe edo Manolo bezala. Frantsesezko François, ingelesezko Bob edo gure Pello arruntenaren antzera.
‎Hitz egin bitartean irudimenean gertatu zaidan zerbait kontatuko dizut. Foku batek erdi itsututa begiratzen nizuelarik, hantxe, ke lainopean, zuen artean eserita zegoen gizon hura, kagoendios denak hil behar ditugu oihukatu zuen gizona, igandetako atorra itzalean distiraka zelarik. Etengabe nigan iltzatuta sentitu ditut begi haien bi puntu fosforeszenteak.
2016
‎New Yorken norbaitek" Ely" erraiten zuen letrero bat jarri zion arropa gainean, eta gizon beltz baten laguntzan paratu zuen, trenean berarekin joan zedin. Marie harriturik zegoen gizon haren larruaren kolorearekin, eta aurpegia zergatik ote zuen beltzez pintatu galdetzen zion bere buruari. Beltzarekin joan zen trenean inorekin solastu gabe, eta inguruan aditzen zuenetik deusik ere konprenditu
2017
‎Bakarrik ikusten ditudanak ez ditut bakarrik sumatzen, norbaiten zain baizik. Ezkerretara dagoen gizon hura izan ezik. Dagoeneko amaitu du lehenengo platera eta orain garbitzen ari da delikatuki ogi zati batekin, bere bizitza aldatuko duen koadroa margotzen ari balitz bezala.
‎Ardo kaxkar bat atera didate afariarekin, eta hala ere botila txiki erdia edan dut. Afalondoko kafea luzatzen ari da ezkerretara dagoen gizon hura. Tarteka, sakelako telefonoari begirada bat botatzen dio.
‎–Hotza egiten du? kafetegian ezkerretara zegoen gizon hura orain nire eskubitara dago, bere zigarroa pizten. Eguraldiari buruzko tartea oraindik gehiago luzatzen da, ezezagunen arteko solas arinean ahalik eta erosoen sentitzeko.
‎Irribarreka. Axik pentsatu zuen bazegoela gizon harengana erakartzen zuen irrika indartsu bat, ezin zion uko egin, dexentetan beste baten eskuetan egotearen ahuldadeak amorrua eragiten bazion ere. Joseba oharturik zegoen horretaz, eta, bere buruari onartu behar izan zion amorruz ia, horregatik zegoen han.
2018
‎emazteak antzemango ote zuen zerbait. Ohartuko ote zen orain bi zirela Olivierrek jaten eman behar zien ahoak, ba ote zekien gela berean, ondoko ohean zegoen gizon haren filmak ikusten izanak zirela senar emazteak oso aspaldi ez zela, Broadwayko zine emanaldietan.
‎Gero eta garbiago zegoen gizon hura bat zetorrela Thiersen Gobernuarekin, eta ederki asetzen ari zela mendeku nahia.
2019
‎Aitak sorbaldatik eutsi zion, kontsolatu nahian. Baina nor kontsolatuko zuen lur jota zegoen gizon hark. Azkenean, laurak besarkatu ziren.
‎Hura ez zen bere aita. Beragandik gero eta gertuago zegoen gizon hura munstro bat zen. Eta beregana zetorren.
‎Eliseo gogoratu nahian ari zen noiztik zegoen gizon harekin traturik izan gabe. Bost urte inguru izango ziren, Verney Carron eskopeta hamazazpi urte bete zituen udan ekarri baitzion Suitzatik.
2020
‎Andrearen bulegoaren kanpoaldean nengoela gizon hari entzundakoa oroitu nuen. Hark ere New York aipatu zuen.
‎Historia Militarra, Ekonomia, Filosofia, Literatura... Garbi zegoen gizon haren jakin mina infinitua zela. Nolanahi ere, ez zituen liburu guztiak berak erosiko, han baziren-eta bera baino liburu zaharragoak.
2021
‎Esan zidan baietz, baina ez dut gehiago ezer jakin, eta ni konbentzituta nago Picassoren apunteak edo zerbait badagoela, ze bere idazkariak eman zidan data bat, esanez deituko zigutela. Data hartan ez zegoen ezer, eta handik aurrera Picassorekin hartu emana ez dut jarraitu ahal izan, baina konbentzituta nago gizon hark zerbait egin zuela. Ez obra bukatu bat, baina lan egin zuela ziur nago.
‎Egon ere gaixorik zegoen gizon hark, noraino irits zitekeen indarrak neurtzen ez baleki bezala, aldizkariaren proiektua ez ezik alderdiarena ere bazeukan esku artean.
‎Hegazkinaren ideia Scilingok berak izan omen zuen. Dutxan momia bat balitz bezala, aparretan bustita, lotsati eta isil zegoen gizon hark. Eskuak igurzten zituena gero funtzionarioak dutxako ateak zabaltzeko zain geundela, gurekin sorik gurutzatu gabe.
2022
‎Eta bestetik, paraje, lurralde edo espazioa adierazteko, inguruak: Ingurumen hartan ez zegoen gizon hura bezain indartsurik.
‎–Joan zaitez hara, jauna! Han leiho ondoan eserita dagoen gizon harengana! –esan zuen atezainak, erretiluarekin azkeneko leihoa seinalatuz.
2023
‎" Uste duzu sosegatua zela erran zuen Saffredentek, bere kolera disimulatuagatik? Ene iduriko, entsalada prestatu zuen azken egun hartan lehen egunean bezain samurrik zegoen gizon hura, zeren batzuen baitan lehenbiziko bultek ez baitute etenik harik eta beren pasioak egikaritzen dituzten arte; eta plazer handia ematen dit teologoek bekatu hauek barkagarriak direla irizteak, nihaur ere iritzi horretakoa bainauzue".
‎–Bere gizonarengana joan zen etxekoandrea. Grinatsu zegoen gizona haren begira, eta emaztearen balentriaren berri izan zuelarik, hain pozik zegoen larruaren barrenean ez zen kabitzen, eta dantza eta jauzi eta irri egin zuten biek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia