Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2000
‎Haatik, iduri hura begibistatik urrundu nuen arren, ez zen neure buruan eta neure memorian ezabatu, uroski, eta osaba Joanikotek handik egin izan dit egunoroz oihu, aldez edo moldez. Eta kartarekin ere koadroarekin bezala egin nuen... edo are okerrago, zeren hura ez bainuen irakurri ere egin, infernuko sutarat kondenaturik zegoen gizon baten kartak ez zuelako nehoren begirunerik merezi...
2006
‎H. Oso gogorra izan behar bete betean zegoen gizon batentzat...
‎Hark bi lanak uztartzen ditik, seme alabak munduratzea eta mundua itzulipurdikatzea. Erregina sortu beharra zagok gizon baten gisara jokatu ahal izateko.
2008
‎Gure aldean asko ziren, hori bai, baina arma kontuan guk hartzen genien aurrea. Lehorrean zeuden gizonetatik batek ere ez zeukan mosketerik, eta, beren pistolez baliatzeko hurbiltzerik izan baino lehen, ederki aterako genizkion kontuak gutxien gutxienez dozena erdi bati.
‎Poza nabari da kaleetan, denak ari dira Franco goratzen. Halako batean, plazako kaleargi batera igota dagoen gizon baten lehen planoa agertu da. Gizonak esku batekin kaleargiari eusten dio eta bestearekin garaipen keinuak egiten ditu, pozarren.
‎Behin, batel txikietan sartu ginen eta aita guri arraunean erakusten saiatu zen. Halako batean, han ondoan zegoen gizon bat aitarengana hurbildu eta galdetu zion: –Zu ez zara ba Jose Uribe izango??.
2009
‎Eta langile infiltratuek lanari ekin eta aldez aurretik markatutako estrategiari eutsi zioten: ...an lankideen mesfidantza garaitzea eta fabrikako sindikatu nagusien barruan sartzea lortu zuten arte; bitartean, Teofilo Mariak hiruzpalau bider bildu behar izan zuen langile batzordearekin; bilera haietara beti eramaten zituen Pedro Lakanda, fabrikako langileen gorabehera guztiak zekizkiena, eta Martin Belzunze, buruan kalkulagailu bat zuena, fabrikako datu ekonomiko guztiekin; langile batzordean bazegoen gizon bat, berrogei bat urtekoa, argia bezain harroa, fabrikako lider sindikaletako bat zen,. Fanelli, ezizenekoa, borrokalaria, langile batzordearen eleduna?, Teofilo Maria batzuetan bere onetik ateratzen zuena; Fanellik, izan ere, noiznahi erabiltzen zuen harako esapide hura?. Langileok zera eskatzen dizugu??, jarraian zerrenda amaigabe bat osatzen zuela,, hau eta hori eta hura?; baina zerrendak baino gehiago bi hitz haiek gogaitzen zuten Teofilo Maria, beharbada?, eskatzen dizugu??, bi hitz haiek entzun orduko mahai gainean ahuspez zuèn eskua mugitzen hasten baitzen Teofilo Maria, gora eta behera, behera eta gora, eskumuturra errotazio ardatz harturik, mugimendu ia erreflexu batean?
‎Eta langile infiltratuek lanari ekin eta aldez aurretik markatutako estrategiari eutsi zioten: ...an lankideen mesfidantza garaitzea eta fabrikako sindikatu nagusien barruan sartzea lortu zuten arte; bitartean, Teofilo Mariak hiruzpalau bider bildu behar izan zuen langile batzordearekin; bilera haietara beti eramaten zituen Pedro Lakanda, fabrikako langileen gorabehera guztiak zekizkiena, eta Martin Belzunze, buruan kalkulagailu bat zuena, fabrikako datu ekonomiko guztiekin; langile batzordean bazegoen gizon bat, berrogei bat urtekoa, argia bezain harroa –fabrikako lider sindikaletako bat zen," Fanelli" ezizenekoa, borrokalaria, langile batzordearen eleduna–, Teofilo Maria batzuetan bere onetik ateratzen zuena; Fanellik, izan ere, noiznahi erabiltzen zuen harako esapide hura –" Langileok zera eskatzen dizugu" –, jarraian zerrenda amaigabe bat osatzen zuel...
2010
‎Bien bitartean, Mickey eta Marieren gorputz lokartuak, sasi musikari taldearen barruan ostenduta, furgoneta baten atzealdera eraman zituzten, haien motxilekin batera. Barruan zain zeuden gizonetako batek, Dimitriren laguntzaz, gorputzak ohatiletan etzanarazi zituen, besteak xiringa bat prestatzen zuen bitartean. Dimitrik orduan ibilgailuaren atzeko ateak itxi eta, bizkor mugituz, taldekide isilen artean banatu zituen turisten motxiletatik ateratako diruak, kamerak eta baliozko beste gauza guztiak.
2011
‎–Mutilak, harri hori israeldarren eta filistearren arteko guduen garaikoa duzue, Kristo jaio baino lehenagokoa, beraz? Izan ere, israeldarren artean bazegoen gizon bat, Sanson zeritzana, eta indar izugarria zuena?
‎11:00 Zalantzak argitzeko, gurekin konpartimentuan dagoen gizon bati galdetzen diogu zigiluengatik. Txekiar Errepublikako, Eslovakiako eta Hungariako zigiluak direla azaltzen digu.
2012
‎Nola iritsi zen ez nekien, ezin zitzaidan inola ere bururatu. Eta gogoeta nahasi pila buruan erabili ondoren, zalantzan eta bere onetik aterata dagoen gizon baten erara, etxera itzuli nintzen, neure gotorlekura; guk esaten dugun bezala, lurra oinen azpian sumatu gabe, beldurrak hartuta, bizpahiru pauso ematen nituen bakoitzean atzera begira, sasiak eta zuhaitzak eta urrutira ikusten nuen mozkin bakoitza gizon baten irudiarekin nahasiz. Ezinezkoa da adieraztea nire irudimen izutuak zenbat eratara irudikatzen zizkidan gauzak, zenbat ideia zoro topatzen nituen une oro nire irudimenean, eta bururatu ere zenbat eta zenbat bitxikeria arraro bururatu zitzaizkidan.
‎Arrazoi gutxi behar izan ziren bakarrik zegoen gizon bat amore ematera behartzeko, bost gizon aurrean zituela eta bere adiskidea lurrean. Gainera, matxinadan beste itsasgizonak bezain sartuta ez zegoen hiru haietako bat zela zirudien, eta horregatik, amore emateaz gain, gurekin zintzo zintzo egin zuen bat.
‎Berehala, suspertu nintzen, eta, zuzi handi bat hartuta, berriro sartu nintzen, makila sugarretan neramala. Ez nituen hiru urrats egin, eta lehen bezain izutua nengoen berriro; izan ere, hasperen ozen bat entzun bainuen, oinazez dagoen gizon batena bezalakoa, eta ondoren ozentasun txikiko hots bat, hitzak marmarka esaten direnean bezalakoa, eta, azkenik, berriro ere hasperen ozen bat. Atzera egin nuen, eta orduan ezusteak izerdi hotza zeridala utzi ninduen, eta, buru gainean kapela jantzita izan banu, ez dakit hari eusteko gai izango nintzen, ileek burutik altxatu egingo baitzuten.
‎«Hiru prozedura daude gizon bat Lehen Ministro izatera iristeko; lehena, emazte, alaba edo arrebaz zuhurki nola jokatu jakitea; bigarrena, aurrekoari traizio egin edo azpiak jatea; eta hirugarrena, Gorteko ustelkeriaren aurkako jarrera sutsua agertzea jendaurreko batzarretan. Baina printze zuhurrak nahiago izango ditu hiru prozedura hauetako azkenaz baliatzen direnak; izan ere, hain sutsu diren horiek gero barkabera eta morroirik itsuenak izaten baitira beti nagusiaren borondate eta grinekiko.
‎Gau batez, hamaikak aldera, atari aurrean gelditu zen zaldi baten zaratak esnatu zituen. Neskameak ireki zuen ganbarako leihatila eta denboratxo batez eleketan aritu zen behean kalean zegoen gizon batekin. Medikuaren bila zetorren; gutun bat zekarren.
‎Beste gauza bat ere aitortuko dut: ...aurkituko genuke gizon gazterik arreta erakartzen dion emakume polit batekin topo egindakoan harridura gogaikarria sentituko ez lukeenik baldin eta emakume horrek, bat batean, nabarmenki erreparatuko balio bera bezain ezezagun zaion beste gizon bati; bai, nekez aurkituko genuke horrelako gizon gazterik (esan gabe doa, mundu zabalean bizi den eta bere buruarenganako estimuari atsegin ematen ohituta dagoen gizon batez ari naizela).
2013
‎–Estualdian dagoen gizon batek ez du astirik gainerako jendeak aintzat har ditzakeen adei dotore horietarako. Damak berak eragozpenik ez badauka, zergatik izango ditugu guk?
‎Dantzaldia berriz hasi zenean, hala ere, eta Darcy Elizabethen eskua eskatzen hurreratu zenean, Charlottek ezin izan zion eutsi aholku batzuk lagunaren belarrira xuxurlatzeari, alegia, ez zedila tuntuna izan eta Wickhamekiko joerak ez zezala itsutu Wickham baino hamar aldiz gorago zegoen gizon baten aurrean desatsegin azaltzeko. Elizabethek ez zion erantzunik eman, eta, Darcy jaunaren dantzakidetzat onartua izatean egiten zitzaion ohoreaz harriturik, eta bere ingurukoen aurpegietan antzeko harridura irakurrita, lekua hartu zuen dantzalekuan.
2014
‎–Begira, badago gizon bat hor eserita. Galdetuko diogu.
‎Begietara begiratu diote elkarri. Maiderren begiradak ez du ezer onik erakusten; Juankarrena, aldiz, lasai asko dagoen gizon batena da. Ama hasi da orain hizketan.
‎Nortaz ari ote ziren orain? Zatietatik atera nuenez, Kurtzen barrutian zegoen gizon bat omen zen, zuzendariaren gustukoa ez zena. «Konpetentzia desleialetik ez gara libratuko tipo horietako bat urkatu arte, ikasbidea emateko» esan zuen.
2015
‎–Arratsaldeetan, jarraitu zuen?, denda zabaldu aurretik ondoko taberna batean kafea hartzeko ohitura nuen. Egun batean, barran zegoen gizon bati erreparatu nion. Egun batzuk zeramatzan ordu hartantxe kafea hartzen.
‎–Zaindu behar nuen agurea hil egin zen?. Azkenetan zegoen gizon bat zaintzeko deitu zioten Villabonatik bertatik. Tronbosi batek eman zion agureari eta Claudia lanik gabe gelditu zen.
2016
‎Sofan eserita hiru gizon zeuden; urrutiago, zutik, beste bi. Sofa aurreko mahaitxoan poltsatxo zuriak; eserita zeuden gizonetako bat urre koloreko txartel batekin marra bat prestatzen ari zen.
‎Ez dago autobusik. Zain dagoen gizon bati, Bilborako hurrengo autobuserako zenbat falta den galdetzen dio. Gizonak, erlojuari begiratu eta:
‎Handik ez oso urrun, gidariaren atea irekita zeukan auto bat zegoen. Bi aldiz linterna bat piztu eta amatatu zuen han eserita zegoen gizon batek. Josebari apur bat arraroa iruditu zitzaion.
2017
‎Atoian zeramaten, atoiontziak aldaka azpian bultzadak ematen zizkiola, ke arrasto bat utziz, baina itsasontzia bitarteko bistakorik gabe mugitzen zela ematen zuen. Gerritik gora biluzik zegoen gizon bat soka biltzen ari zen brankako gazteluan. Haren gorputz belztuak tabako hostoen kolorea zuen.
‎17 urterekin joan nintzen etxetik eta bakarrik bizitzeko eskubidea izan nuen, inork ezin izan zidalarik ezer ere esan. Beti jakin dut lan egingo nuela, ez nintzela beharturik egongo gizon baten konpainia jasatera alokairua ordain ziezadan. Bankuko kontu bat ireki nuen nire izenean, ohartu ere gabe nirea zela aitaren edo senarraren baimenik gabe hala egin zezakeen lehen belaunaldia.
2018
‎Kanpoko ataka ere zabalik zegoen, eta, beraz, sarbidean tarte bat egin dut Ford arekin; autotik atera, eta etxearen atzealdera joan naiz. Alkandora hutsean eta gorbatarik gabe zegoen gizon batek zabaldu dit atea, eta, etxeko txoferraren galde egindakoan, alai erantzun dit «erdiz erdi asmatua» nuela. Nire arazoaren berri entzun bezain laster, gizona, ez bat ez bi, Ford a ikustera atera da; kapota zabaldu, eta, lipar batez ikuskatu ondoan, zera jakinarazi dit:
‎Harritu egiten nau, dozenaka ume dituzten errefuxiatu hauen artean, bakarrik dagoen gizon bat aurkitzeak.
‎Erreñezuri baporea orduantxe arribatu zen kofradia albora, berdelez beteta kartoletaraino. Moilan begira zegoen gizon bati lantzatu zioten txikotaren muturra, estriborreko hegaletik, eta eskatu zioten soka muturraren begia amarralekuan sartzeko. Sartu zuenean, baporeagaz atzez egin zuen kapitainak.
‎–Itxoin momentu bat. Berehala nator. Odile txabola haietako baten aurrean zegoen gizon batengana joan zen.
2019
‎batekin ezkondu da; hura bertutetsua da berez, sakrifikatua, leiala, aratza, zoriontsua, eta pentsatu behar den horixe pentsatzen du. Gaixorik egondako gizon batek, lagunei, hurkoei, erizainei eskerrak eman ondoren, honela esan dio emazte gazteari, zeina oheburuan eduki baitu etengabe sei hilabetean: –Hiri ez dinat eskerrik emango:
‎Batzuetan, neure burua ezeztatzeko premia bati segika, imajinatzen nuen emakume miresgarria nintzela, eginbeharrak bizi ninduela, eta ergelkeriaraino maitemindua nengoela gizon batez, zeinaren nahirik hutsalenak ere aurrez asmatzen ahalegintzen bainintzen. Ahal bezala ari ginen izugarrizko bizimodu txiroan.
‎egia da. Baina egia da behartua dagoela gizon bati bere sumisioaren mitoa eskaintzera, hark menderatua eduki nahi duenez gero. Eta zilegi al da bere aldarrikapenik oinarrizkoenak ito ditzala exijitzea?
‎–Mila esker, jauna!?. Beste batean, bulegotik kaleraino lagundu zidan; berarekin zegoen gizon bat bidali ere egin zuen, hogei sos eman, eta esan zion: –Utzi pasatzen, gazte, andere honekin nago eta?.
‎Telefonoz beste aldetik, koinatak senitartekoaren kezka ulergarria adieraziko zuen, Espero dinat zertan ari haizen jakitea, hau bezalako egoera batean esan daitekeen gutxienekoa da, eta Maria Sarak hauxe erantzun zuen, Momentuz nahikoa dinat egia dela jakitearekin, eta beste isilaldi baten ondoren, honako hau baizik ez zuen esan, Bai, eta Raimundo Silvak ez zuen beste ezeren beharrik izan ulertu ahal izateko Maria Sararen koinatak beste honako hau galdetu zuela, Zuzentzailea al da, eta Maria Sarak horixe erantzun zuen, Bai. Eskegi eta gero, emakumea hantxe gelditu zen une batez, bat batean denak irrealtasun airea hartu zuen, altzari hauek, liburu hauek, eta hor barruan, logelan, bazegoen gizon bat ohean, izterren barru aldetik behera irristatzen zitzaion fereka hotz bat sentitu zuen, Berea da, pentsatu zuen, dar dar egin zuen, eta estalkian bildu zen areago, baina imintzioak bere gorputzaren biluztasunaz ohartzeko balio izan zion, eta orain bere baitan arestiko sentsazioen oroitzapenak burutik kendu ezin zuen pentsamendu narritagarri baten kontra egiten zuen borroka, Ohe gainean ... Harritu egin zuen gizonak ez deitzeak, telefonoa eskegi eta gero, kanpaitxo hotsak adierazi zuen elkarrizketa bukatu zela, eta isiltasunak etxea bere egin zuen, etsai ezkutu eta kezkagarria balitz bezala, ondoren pentsatu zuen horren arrazoia aurkitu zuela, gizonak ez zekien nola deitu, bai, Maria Sara esango zuen, baina auzia ez zen zer hitz erabiliko zituen, erabiliko zuen tonua baizik, nola aukeratu gorputz baten jabea dela uste duenaren aginterazko tonuaren eta goxotasun sentimentalaren adierazpenaren artean, goxotasun hau delarik, ez dugu esango itxurazkoa, baina bai, ausaz, erabat berezkoa izateko kontzienteegia, partez erabaki kontziente baten ondorioa.
‎Beste bezeroak, erretiratzeko adinean zegoen gizon bat eta haur kotxe bat aldean zeraman neska gazte bat, elkarri zerbait esaten ikusi zituen. Ezin izan zituen haiek hitzak entzun, baina haien begiradek ez zioten ongietorria ematen.
2020
‎Egindako ikerketa guztien berri laburtua ematen du (hemen aipatu ditugunak eta aipatu ez ditugun beste batzuk: Naparrak bisitatu ohi zituen tabernetako zerbitzariei egindako itaunketak, Mont de Marsaneko zezen plazan lehergailu bat jartzeagatik preso zegoen gizon bati egindakoa...).
‎Gerrillarien jantzia xelebre samarra da. Esan liteke uniformeek elementu komun batzuk dituztela, hala nola espartinak, belaunetaraino luzatzen diren galtzerdi urdinak, galtza iluna, atorra zuria, oihal fineko txalekoa eta mahaspasa koloreko txamarreta bat; halere, ez dago gizon bat ere uniforme hori osorik daramana, ez eta berdin jantzitako bi gerrillari ere. Ez dira eskas, bestalde, frantsesei ebatsitako botak eta kasakak daramatzatenak, azken horietan urradurak eta odol orbanak agerian.
2021
‎Garbiak diren, beste kontu bat da, baina humanoak dira, alegia, edozeinek ulertzeko modukoak. Etikari dagokionez, ez dut uste inor dagoenik iruzur egitea zuzena dela esan dezakeenik, eta ez dakit zenbat hitz egin daitekeen publikoki horren inguruan gure artean ez dagoen gizon batengan kabitu zen humanitate guztiaren kontzientzia bortxatu gabe.
‎Partekatutako etxola hauetako bitan ez zen errentarik ordaintzen. Hirugarrenean, apopilo zegoen gizon batek 125 pezeta ordaintzen zuen hilero. Auzoko beste etxola batean 165 pezeta ordaintzen zituzten errenta moduan.
‎Eta bat batean atari batean barrena eraman zuten bultzaka, areto batera; gaua bezain iluna zen, alde batera utzita mutur batean piztuta zegoen suaren argi ahula. Jendetza gain gainean zetorkion atzetik eta estali egiten zuen egunaren argi maskala ez beste guztia, eta, bere kasa gelditzeko aukerarik gabe, muturrez aurrera erori zen eserita zegoen gizon baten oinetan; jaustean, norbaiten aurpegia jo zuen luzaturik zeraman besoaz; masailen batean jotako kolpe makala sentitu zuen, eta haserre oihu bat entzun zen; une batez, eusten zion esku pila batekin aritu zen borrokan: alde batera desorekaturiko borrokan, inondik ere.
2022
‎–Eta gonazpikoa eranzteaz ari garela, gatozen harira. Bazegoen gizon bat nire garaian, pintore bat... liberala eta lizuna izateaz harropuzten zen, koadro pornografikoak margotzen zituen eta bakarrik geundenean erakusten zizkidan. Parisera etortzekoa nintzen berarekin, dena prest genuen, hura zirrara!
‎[Ume moko bat aguretasunaren mugan dagoen gizon batekin katramilatuta ikustea nahikoa izango ez balitz bezala]
‎Ia begietara begiratu gabe, jangela eta barra banatzen zituen egurrezko bionboaren kontra zegoen mahai batera bideratu zituen. Esertzean, barra izkinan zegoen gizon batek Igoneri lizunkeriaz begiratzen ziola konturatu ziren.
2023
‎Rahmi Halal, hain zuzen ere lehengo burdindegi betikoaren tokian. Eta, beste erreportaje baterako gai egokia izan zitekeela pentsatzen ari nintzela, aterki baten azpian geldirik zegoen gizon bati josi nion begirakunea.
‎Zergatik gertatu da? Txikitatik ohearen azpian nire zain zegoen gizon bat imajinatu dudalako. Txikitatik espero izan dudalako niregatik hilko den norbait?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia