Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎Gerraostean errazionamendua zegoen gauza guztietarako, badakizu. Bakoitzak bere zedula zeukan, bere txartela edo agiria, beharrezko gaiak erosteko eskubidea ematen zuena.
2001
‎Animalia bakoitzak ahalmen zehatzak dauzka, jateari buruzkoak adibidez; haragi, fruitu, landare zehatz batzuk bereganatzeko, bere gorputz, indar, odol bihurtuz. Eta baita ere dauka ahalmen zehatza, naturan dauden gauza guztien artean, berak bere gorputz egin ahal dituen elikagaiak nabaritzeko. Adibidez, kanario deritzan txoritxoak kardu jatera egingo du, bere izaeraren arabera, eta ez basabitxiloretara.
‎Hamaika objektu ikusten ziren han hemenka barreiaturik. Amaiak, amorruz, besoaz bota zituen sofaren gainean zeuden gauza guztiak eta lurrean zegoen botila berdexka hartu zuen; ondoren eta pixka batean lurra miatu eta gero, bi edalontzi ttiki jaso eta bete egin zituen. Sofan eseri ginen biok, edalontziak eskuetan eta isilean.
2003
‎Guztiz ederra: ondo gertauta egozan gauza guztiak, hogei gotzainetik gora altaran, Brasileko Nuntzio jauna buru zala. Bilboko eleizeak aparteko lekua izan eban eleizkizun osoan:
2004
‎Gero aldizkari batzuk ere baziren, baina Elizaren ingurukoak, komentuen ingurukoak. Horiek ziren zeuden gauza guztiak. Ez zegoen beste ezer.
‎Jainkoaz ematen dituen ezaugarriei dagokienez honako hitz hauek aurkituko ditugu bere hirugarren meditazioan: hau da, Jainko betierekoa, amaigabea, aldaezina, orojakilea, ahalguztiduna eta berarengandik kanpo dauden gauza guztien sortzailearen ideiak(...) 31
‎Orain arte ikusi dugunez Jainkoa berarengandik kanpo dauden gauza guztien sortzailea izango litzateke, eta hori dela-eta egiaren bermea ez ezik naturaren osotasunaren jatorria ere izango da. Horrela ez da bakarrik eskainiko naturaren azalpen logikoa, baizik eta Jainkoarengan mundu fisikoaren sortzailea eta iraunarazlea ikusiko du.
2005
‎Guztiok buru barnean ditugun ideak aterako bagenitu, ziurrenik ez lirateke munduan sartuko. Munduan dauden gauza guztiak ere ez lirateke gure buru barnean sartuko, inola ere ez. Bitxia da mundua.
2008
‎Hemen ez ditugu xeheki eta banaka banaka aipatuko euskararen muin sakon horri dagozkion gauza guztiak, asko baitira. Adibide bat edo beste bakarrik jartzen dugu:
2009
‎Uste dut unibertsitaterik gabe ez dagoela etorkizunik eta, horretaz gain, bizimodu bat ere izan da. Unibertsitatetik kanpo ahalegin txiki batzuk egin ditut, baina munduan egiteko dauden gauza guztien artean, ederrena jakintza sortzea eta transmititzea da. Horretan oso ondo sentitzen naiz.
2010
‎Salgai dauden gauza guztiak kopiatu daitezke. Eta gauza batzuk kopiatzea arriskutsua izan daiteke.
‎Gai hori luze azaldu zuen Molinak, baita Covarrubiasek ere; Senekak gauza bera aipatzen du, honako hitzekin: Erregeei dagokie gauza guztien gaineko boterea, norbanakoei jabetza.
2011
‎Kontratuaren objektu izan daitezke gizakien merkataritzatik kanpo ez dauden gauza guztiak, baita etorkizunekoak ere.
‎Preskribatzeko modukoak dira gizakien arteko merkataritzan dauden gauza guztiak.
‎Bai, hemen dauden gauza guztiak. Burua abian erabiltzeko.
‎Munduan dauden gauza guztiak bezalakoa da. Gauza guztiak
‎Politeia n Platonek teologia homerotarraren errepaso suntsitzailea egiten du, baina bere teologia propiorik ez du garatzen. " Jainkoa eta berari dagozkionak gauza guztietan onenak dira" ziurrestera mugatzen da (381 b). Alabaina, aski garbi erakusten da, ezagutzaren eta filosofiaren erpina teologian burutzen dela, eta azkenean teologiak fundamentatzen duela Hiria (Zuzentasuna).
‎Oihartzunez egindako sarea omen da natura, izadia. Esparru horretan dauden gauza guztiek lokarri horri esker daukate elkarren berri; egiten dute bat, eta amaraun horri esker harrapatzen omen ditu margolari txinatarrak ere bere irudiak.
‎Euskaraz asko dira hamaika gauza, izarrak bezain beste, baina hemen, bazter hauetan, ortziaren azpian dauden gauza guztiak hamar mila dira ez gutxiago, ez gehiago, eta ondoko lau karaktere hauek erabiltzen dituzte horren berri emateko: O' Ortzia esan nahi du lehenengo hitzak eta, erroz erro, ondoko azalpena atera liteke:
2012
‎Gauza guztiak hark esan bezala prestatu nituen, eta hurrengo goizean hantxe nengoen, txalupa distiratsu, banderatxoak eta ikurrak hedatuak, eta gonbidatuak eroso egoteko gauza guztiak prest nituela, nagusiaren zain. Handik pixka batera iritsi zen nagusia bakarrik, gonbidatuek irteerari ezezkoa eman ziotela esanez, sortu zitzaizkien beste ustekabe batzuk zirela eta, eta agindua eman zidan, beti bezala, mairuarekin eta mutil gaztearekin txalupan arrain bila joateko, lagunak etxean izango baitzituen afaritarako, eta arrainik harrapatu bezain laster etxera itzultzeko; eta hark esandako guztia egiteko gauzak prestatu nituen.
‎Baina hondar gogorraren edo agian lur pila baten gainean geratu zenez gero, ontziaren txopa altxaturik zegoen, eta branka, berriz, ia uretan sartua. Horrek esan nahi zuen atzeko aldea osorik zegoela, eta alderdi horretan zeuden gauza guztiak lehorrak; ziur egon zaitezkete, beraz, nire lehenengo eginkizuna izan zela hondatua zegoena eta ongi zegoena bilatzea eta ikustea. Hasteko, ikusi nuen ontziko hornigai guztiak lehorrak eta urak ukitu gabe zeudela; eta, jateko oso prest nengoenez gero, ogiaren biltegira joan eta poltsikoak opilez bete eta opilak jaten aritu nintzen beste gauza batzuetan ari nintzen bitartean, ezin bainuen denbora alferrik galdu.
‎Inperio haren deskribapena tratatu berezi baterako uzteko asmoa dudan arren, bitartean jakin mina duen irakurlea pozik aseko dut zenbait azalpen orokor emanez. ...rberori dute gainerako animalia guztiek, baita landare eta zuhaitzek ere; esate baterako, zaldi eta idirik handienek hamar hamabi zentimetroko altuera dute, ardiek lau zentimetro gutxi gorabehera; antzarak txolarrearen tamainakoak dira, eta horrela dago dena murriztuta, txikienetaraino iritsi arte, ia ikusezinak nire begietarako; baina naturak liliputiarren begiak ere moldatu ditu haien ikuspegian dauden gauza guztietara: zehaztasun handiz ikusten dute, baina ez tarte handira.
‎Baina Naroa utzi aholku bat emoten; egiozu kasu gehien maite zaituenari. Horixe baino ez dago gauza guztien gainetik.
‎Urak, jarioka, ostertza margotzen du. Leku guztietan gauza bat dago gauza guztientzat.
‎ez naiz politikari aktibo bat. Politikariek errealitatean dauden gauza guztiak hartu behar dituzte kontuan eta herriak sentitzen duena eta beren helburuak, ideiak eta utopiak dena lotu, ondo bil, batu eta aurrera jo, hori politikarien lana da. Nik negoziaketari buruz ikerkuntza bat egin dut, halere ikerkuntza ez batere hotza.
2013
‎Etxe honetan dauden gauza guztiek goragaleak eragiten dizkidate.
2014
‎Auto horretan, Sarrera eta Irteera jaunen arimak jesarrita zeuden zeruko urdin argiaz atseginez hizketan, Kristobal Kolonen estatuaren atzealdeak bet betan halako kolorea hartua baitzuen, goizetik jaikitakoen aurpegi zahar eta margulez harriduraz hizketan, haiek zorua ia ukitu gabe zebiltzan bitartean zurbil zurbil, paper txatalak aintzira gris baten gainean hegaldatzen diren bezala. Ados zeuden gauza guztietan, Childeko zaindariaren ergelkerian hasi eta bizitzaren beraren zentzugabekerian buka. Tenteldurik zeuden goizak haien arima hanpatuetan iratzarritako zoriontasun sentikorrarekin.
‎Eta bere begien aurrean izandako borroka haren gorabeherak kontatu zizkion mujikak Mikel Strogoffi: nola egin zieten eraso tatariarren txalupek, nola ebatsi zituzten tarantasean zeuden gauza guztiak, nola hil zituzten gabarrariak!...
‎Carreroren autoa lehertu baino egun bi lehenago, 37 ordu lehenago, zinera joan ziren komandokoak, abenduaren 18an. Eginda zeuden gauza guztiak, tunela, lehergaiak, ez zuten beste ezer prestatu behar. Zine aretora sartu eta Chacal filma ikusi zuten; hor lotura bakarra, lotura baragarria ere bai...
2015
‎Ez zion gehiago eransteko astirik eman Karmeleri, Jonek ezustean bere gainera jauzi egin eta lepotik heldu baitzion. Ohe gainera erori ziren biak zilipurdika, kaxan gordeta zeuden gauza guztiak barreiatuz. Sorpresak eta itomenak harrapatuta, uste baino gehiago kostatu zitzaion lepoa estutzen zioten matxarda haietatik askatzea.
‎–Saioek zikloak betetzen zituztela esan ziguten eta gureak bete zuela berea, trago luzea eman zion zerbezari?. Nire iritzia nahi baduzu, kolpe bat eman zion besoan?, zu joan zinenetik bukatu egin ziren eztabaidak, denok geunden gauza guztietan ados, beti albokoari arrazoia ematen... nazkagarria. Merezi genuena eman ziguten.
‎Aurreko otoitzetatik aipatuak diren bezalako ondorioak geratzen badira, nolakoak ez ote dira geratuko hau bezalako mesede hain handi batetik? Mila bizitza izan nahiko lituzke guztiak Jainkoaren zerbitzuan erabiltzeko, eta munduan dauden gauza guztiak mihiak izan daitezela haien bidez Jainkoa goresteko. Penitentzia egiteko desirak handi handiak dira; eta ez du askorik sufritzen egiten duenean, maitasunaren indarrez gutxitzat duelako egiten duena eta argi ikusten du martiriek ez zutela gauza handirik egiten oinazeak sufritzean, gure Jaunaren laguntza honekin, erraza delako, eta kexu agertzen zitzaizkion arima hauek Haren Maiestateari zer sufriturik eskaintzen ez zienean.
‎10 Jainkozko Maiestateak, miragarriro lagun eginez, arima gauza goragoetarako prestatu nahi duela dirudi; izan ere, argi dago gauza guztietan ongi lagundua izango dela, perfekzioan aurrera joateko eta, esanda geratu denez, beste mesede batzuk egiten zizkionean noizbait izaten zuen beldurra galtzeko. Eta horrela izan zen, gauza guztietan hobetua ikusten zuen bere burua, eta uste zuen, lan eta zeregin handiak izan arren, bere arimaren muina ez zela sekula ere mugitzen egoitza hartatik; beraz, nolabaiteko zatiketa zela bere ariman uste zuen, eta Jainkoak mesede hau eginda pixka bat geroago, lan handien artean zebilela, hartaz kexu zen, Marta Mariagatik kexu zen bezala, eta batzuetan esan egiten zion hura beti zegoela gozo gozo atseden hartaz gozatzen, bera, ordea, hainbeste lan eta zereginen artean uzten zuela, ez baitzuen nork lagun eginik.
‎Atsekabe handiaz dago arazo larri batzuk direla-eta, haiek nola gertatuko diren ez dakiela: halakoan aditzen du lasai egoteko gauza guztiak ongi joango direla-eta. Ziurtasunez eta atsekaberik gabe geratzen da.
‎8 Gauzetatik askatze bitxi bat ere uzten du, nik nola den esan dudana. Uste dut esan dezakedala nolabait desberdina dela,, diot, espiritu hutsezko beste gauza horiek baino gehiago?; izan ere, espirituari dagokionez gauzetatik guztiz askaturik daudenez gero, hemen badirudi gorputzak berak egitez betetzea nahi duela Jaunak, eta lurreko gauzekiko desadostasun berri bat gertatzen da, eta bizitza oso nekagarria da.
‎Egin beza Jaunak, neurriren bat hartzea ongi izango bailitzateke hain jende amorratuarekin, berorren aitatasunak bideraturik uzten duenez gero. Oi Jesus, zer den, gero, urrun egotea gauza hauetarako guztietarako! Nik diotsot nahiko gurutze zaidala.
‎Bada, Jainkoaren laguntzaz eta ahal dutena eginez, ia eskubidedunek bezala eska diezaiokete. Salmogileak gizakiaren oinpean jarririk daudela gauza guztiak dioelako, uste duzue guztien oinpean daudela? –Ez izan horren beldurrik, alderantziz baizik:
2016
‎Pastillaren bila nenbilela, beste zerbait ere haztatu nuen, ordea, mesanotxearen azpiko aldean. Harrituta, kendu egin nituen mesanotxean zeuden gauza guztiak; ondoren, buruz behera jarri nuen, ohe gainean.
2017
‎Bertha gora eta behera ibili zen eta oso ondo pasatu zuen, eta honela esan zion bere buruari: " Hain zintzoa izan ez banintz, ez zidaketen baimena emango parke eder honetan sartzeko eta dauden gauza guztiez gozatzeko," eta hiru dominek talka egin zuten elkarren aurka, eta oso zintzoa zela gogorarazten lagundu zioten. Hain zuzen, orduan, otso itzel bat sartu zen parkean, isilpean, ea txerritxo lodi bat harrapatzen zuen afaltzeko.
‎Kapitalak ez zuen, gizonak esan zuenez, ez kontzientziarik ez aberririk. Gainera, juduak zeuden gauza guztien atzean, eta juduek Errusia infernua baino gehiago gorroto zuten.
‎–Baina hemen al daude gauza guztiak?
‎Nik ez dakit ama nahiz alaba ohartzen ote ziren nire jokaera hartaz, baina, emakumeen burubideak Jaungoikoak sortutako misterio eta ezkutuki ilunena baldin bazaizkit ere, baietz esango nuke, gutxien gutxienik gau ilunean haien gela parean bietakoren batekin ia ia estropozo egin nuen gau harez geroztik batak zein besteak antzeman didatela bitxi eta parte txarreko irrikaren bat darabildala. Ez dute hori sala lezakeen lekuz kanpoko ezer esaten, inongo keinu arrarorik egiten, baina batak zein besteak horrenbesteko xera eta jaiera jartzen dute niri dagozkidan gauza guztietan, halako maitasun eta are mainak ere egiten dizkidate, non nik ez baitakit dagoeneko zer pentsatu behar dudan ere, esaneko, langile, maratz eta zerbitzala izateak ere izan behar baitu, han edo hemen, muga bat, mugarri eta zedarri izango duen gehienezko maila, baina nork esango dit niri non den neurria, non den asea eta gainez egitea erakutsiko dituen ontzia?... ni, neure burua lanpetzen saiatzen naiz; herritar guztien etxeetan izana naiz, elkar ikusteko, elkar ezagutzeko eta ezertarako behar izanez gero lasai dei egin diezadatela esateko.
‎Kontratuak hutsaltzeaBaliozkotasunez egindako kontra tuak hutsal daitezke (ondoriorik gabe geratu) legeak ezarritako kasuetan.Objektu zehatza, kontratuaren gai dena. Kontratuaren objektu izan daitezke gizakien merkataritzatik kanpo ez dauden gauza guztiak, baita etorkizunekoak ere. Era berean, kontratuaren objektu izan daitezke legeen edo ohitura onen aurkakoak ez diren zerbitzu guztiak.
‎Azken yahiak museo batean bukatu zuen, ongi zaindua diotenez, baina ez al da hori museoen eginkizuna bertan dauden gauza guztiekin?
2018
‎Galileok ez zuen arrazoirik. Munduak eta munduan dauden gauza guztiak Jainkoa dute bere ardatz.
‎[Evaren mendekotasuna] ezin da izan emazte orok senarrari zor dion mendekotasun hori besterik[?] [Adamen] boterea, berriz, ezkonboterea baino ezin da izan, ez botere politikoa, baizik senar orok bere familiako kontu pribatuen gainean daukan aginpidea (familia horren ondasunen eta lurren jabea den heinean), bai eta emazteari eta biei dagozkien gauza guztietan bere borondatea emaztearenaren gainetik jartzeko daukan boterea ere; ez dauka, ordea, botere politikorik emaztearen bizitzaren eta heriotzaren gainean, eta are gutxiago beste edonoren bizitzaren eta heriotzaren gainean.
‎Gizon ona zitzaidan, gizon arraroa, baina ona?, asko maite nuen, eta berak ere asko maite ninduela uste dut. Harreman pertsonala zegoen gauza guztien gainetik. Zeruko Argian buru belarri sartuta zenbiltzan zu, Ramon, gazte gazte.
‎–Asko dira bekatuak. Guztietan lehena, panteismoa, izan ere unibertsoa eta Jaungoikoa bat eta bera direla aldarrikatuz, aditzera ematen du gure Jauna ez dagoela gauza guztien gainetik, berak ez dituela zuzentzen mundua eta mundutarrak. Naturalismoa daukagu gero, defendatzen baitu gauza guztien atzetik arrazoi naturalak daudela.
2019
‎Ezin gara gelditu! Bihar etorriko gara goizago, eta hor barruan dauden gauza guztiak ikusiko ditugu! Den denak!
‎Adostasunak ere badaudenez, nik uste dut mugimendu aldetik lantzen jarraitu beharra dagoela. Bestetik, oso inportantea da saretzea trans pertsona eta mugimenduekin, nahiz eta ados ez egon gauza guztietan?.
‎—Hemen dauden gauza guztiak ederrak dira esan zuen. Baina gehiegi daude!
2020
‎Nik entzuten dudanean Osakidetzaz gaizki esaka norbait, ziur naiz presazkoa ez delako esan diotela esan diotena. Minbiziaren hitza dago gauza guztien gainetik; ez koronabirusarekin eta ez koronabirusik gabe, nire kontsultak inoiz ez dira bertan behera gelditu. Grebak daudenean ere, grebak daude, baina onkologia sailak ez du grebarik egiten.
2021
‎Zer esanik ez dago gauza horiez guztiez ez dietela inori azalpenik zor, ezta guk emakumeok ere. Baina hain da arraroa emakumeoi egiten zaiguna, nola gizonei egiten zaiena.
‎Konbentzituta nago liburu honetan falta diren hainbat konturekin amorratuko naizela etorkizunean, baina ez dakit zeintzuk izango diren. Eta desiratzen nago gauza horiek guztiak ikasteko. Ennorantziaren kontrako gerla ohorezkoa bada, arerio makur eta arriskutsu baten kontra egiten delako da, baina errenditzen ez den arerio baten kontra ematen dugula, hori da gerla hori handi egiten duena.
‎Hamabost belaunaldiz itsu egon zen jende hura, ikusten zen mundutik erabat bereizia: ikusmenari zegozkion gauza guztien izenak ilaundu eta aldatu egin ziren; kanpoko munduaren istorioa ere ilaundu egin zen, eta umeei kontatzeko ipuin bihurtu. Utzi egin zioten inguratzen zituen harresitik gora, malda harritsuez harago zegoen ezertaz arduratzeari.
‎Antzeko esanahia ematen dio Canok, 2010ean irakurritako Tigre batekin bizi poeman, gurekin bizi den tigreari: gurekin bizi den indarkeria da, beti hor dagoena gauza guztien azpian, astun eta temati (Cano 2017).
‎Erabat ados egon gauza guztietan. Pertsonei egokitzen zaie oso ongi konpontzen direla esateko, bai iritzietan, bai harremanetan.
2022
‎Eta emozionatu egin dira, pitta bat, esan du Vicençek, bi bengala bailiran. Orduan mutilak, erotismo edo sedukzio asmo izpirik gabe esan dio hain dagoela gauza guztiekin nazkaturik, eta hain triste inolako arrazoirik gabe, eta orduan hain jakin ezazu zergatik eroso haren ondoan, non putzura botako bailuke bere burua kareletik beheiti. Eta hona hemen neska mutilari begira, bota dezala esaten.
2023
‎Ez gara inoren jabetza pribatu. Orain arte goi klase mailen mirabe izan gara, eta hori tamalgarria da, Kristok denok askatu eta berrerosi gintuelako; hautatutako agintariei obeditzeko prest gaude, kristautasunari dagozkion gauza guztietan, baina ez mirabetzan.
‎Bere kotxera sartu nintzenean, kotxe beltz bat, ez nion modeloari erreparatu, bere bizitzan sartzen ari nintzela sentitu nuen, bere intimitatearen arrastoak ziren han zeuden gauza guztiak: aurreko panelean zituen postit ak, bisita txartelak, boligrafoa, tutu batean biribildutako planoa, metro bat...
‎Ez da kasualitatea, kausalitatea baizik. Aplikazio horietan dauden gauza guztiak bezalaxe. Gure garuna estimulatu, arreta erakarri eta begi aurretik kendu beharra eragiten du kolore horrek erabiltzailearengan.28 Eta, noski, zer egin behar dugu hori kentzeko?
‎Lapurreta bat ekidin. Zentroan debekatuta dauden gauza guztiak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia