Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2000
‎egiari aurre egin nahi zion. Azken batean, Txema bezain hilda daudenek ez dute ezer galtzekorik.
‎Garbi zegoen ez zuela ni laguntzeko asmorik. Kazetaritzan hainbat urte eginda, ezezagunen baten gainera zatozenean informazio eske, haren mintzotik jakin dezakezu, hastapenetik, eskua luzatuko dizun ala ez, oker egiteko mentura handirik gabe.
‎Ez zidan zertarako galdegin, eta isilpean eskertu nion. Seguru nengoen ez zuela delako kazetari horren arrastorik inon aurkituko, baina gauzak iduri ez bezala izateko posibilitateak agortu nahi nituen.
2003
‎Badaudela beste aurpegiera batzuk, pentsatu nuen, gauza konplexuagoak adierazten dituztenak, destino jakin baten zama, iragan ezkutu baten misterioa edo nortasun kontrajarrien arteko oreka. Nireak, garbi dago ez duela zeregin zail horietarako balio, beharbada destino jakinik edo iraganaren zamarik ez dudalako. Ogia gero eta sarriago ahoratzen zuen gizasemeari begira, azkar ohartu nintzen ez zegoela bere onean.
‎Nik lehertzeko zorian zegoen odol mataza bat ematen zuela esan nuen, zeruko ebakuntza gelaren batetik eroritako gibel odoldua, errai zati bat, San Pedroren heste sobrea edo San Pankraziorena, Ataungo mondejua.... Garbi zegoen ez nuela nire egunik, ez nuela bat ere asmatzen. Monikak, ilargia agertu eta gorriturik ezkutatu den astro lotsatia deitu zion lehenik, eta bakardadea ezin eramanik Baigorriko ardoarekin penak itotzen saiatu den gizagaixoa, ondoren.
2004
‎Nola egin aurre itxuraz aterabiderik ez duen problematika sakon honi? Itxuraz diot, eta ongi diot, baina jokoan dagoenak ez du fitsik itxuratik: euskararen normalizazioak ataka gaiztorik, arras makurrik, inon baldin badu, hementxe baitu.
‎Argiaren Hiria oso toki arriskutsua bihurtu zitzaidan. Nolanahi ere, zegoeneko ez nuen inolako arrazoirik bertan gelditzeko.
2005
‎Nasetara jo aurretik komuna bilatu du. Geltokia ia hutsik dago baina argi dago ez duela itxura onik, dauden bakanetariko batek desatseginez begiratu dio eta.
‎etxeko atea ireki eta barnean sartu; korrika irten larre artetik, harrapatuko ez ninduen itxaropenarekin, edo bertan itxaron ea zer nahi zuen. Argi zegoen ez zuela pistola hura nire aurka erabili nahi, bestela hilda egongo nintzen ordurako.
2006
‎Nire besoek franko dakite haien zimikoez, eta nire aztalek haien ostikoez. Nolanahi ere, nago ez nindutela begi txarrean. Edo izatekotan, Gilen beren anaia bezain begi txarrean.
2008
‎Eliza Ama Santutik kanpo hil bada, orbetarren etxetik kanpo hil da? eta kanpoan dagoenak ez du barrukoek gogora dezaten merezi. Etxekoa zen, baina ez da jada etxekoa.
‎Zerbaitek gezi baten gisa ziztuka zeharkatu zuen airea; kolpe bat sentitu nuen eta gero oinaze bizia, eta hantxe geratu nintzen sorbalda mastari josita. Une hartako min latz eta harriduran, ezin esan neure borondatez izan zenik, eta ziur nago ez nuela kontzienteki apuntatu?, nire bi pistolek tiro egin eta erori egin zitzaizkidan eskuetatik. Ez ziren berak bakarrik erori; garrasi ito batez, kontramaisuari libratu egin zitzaizkion eskuak abenketatik, eta uretan murgildu zen buruz behera.
‎Dagoeneko adierazi dudan bezala, teoria modernistaren arabera, nazionalismoa da nazioa sortu duena, ezerezetik sortu ere. Izan ere, ortodoxia modernistaren ikuspegitik, nazionalismoa pizten den tokian hizkuntza, arraza edota ohitura berezirik egoteak edo ez egoteak ez du axola handirik. Nazioa asmakizun hutsa den aldetik, egon litezkeen aurretiko baldintzek nazionalistak argudioz (edo aitzakiaz) hornitzeko baizik ez dute balio.
‎Gainerakoan, badakizue: Eliza Ama Santutik kanpo hil bada, orbetarren etxetik kanpo hil da... eta kanpoan dagoenak ez du barrukoek gogora dezaten merezi. Etxekoa zen, baina ez da jada etxekoa.
2009
‎Mutikoa sofatik altxatu eta sukalderaino egin du, banana azala zaborretara botatzeko asmoz. Zorua hareaz estalirik balego ez luke aztarnarik utziko, hain mugitzen baita arinki, dantzari klasiko baten modura. Bueltatu denean, zutik eta eskuak aldaketan jarrita, bota dit:
‎Hortxe egon zen beti. Kristalezko kaiola egin nion, aurpegira ez begiratzearren, baina Manurekin egoteak ez ninduen adorez bete, ez zuen mamurik uxatu. Elkarrekin egon gintezkeen eta bakarrik aldi berean.
‎Miriam Izenbako Hankaluze Usaingoxo ez da horrekin konformatuko, dardara bat du begietan hitz egiten dionean eta Martinek sentitzen du, bai, taupada epel epel bat haren ondoan ibiliz eta haren perfumea usainduz, baina haren etxeko atarira iritsi eta Miriamek zerbait hartu nahi ote duen galdetzen dionean baietz esango balio, engainatu egingo luke. Nahi duelako bai, zerbait, baina Miriamek ezin dio eman eta hilzorian daudenek ez dute inor engainatzeko eskubiderik.
‎Etxeko ganbaran omen zegoen, lan batzuk amaitzen. Garbi zegoen ez zuela nirekin hitz egiteko gogo handirik. Horrek bost axola zidan ordea.
‎Ez Parisen ez Lyonen ere ez nuen jakiten non norekin egiten zituen Margaritak bere arratsaldeak. Afera batere ote zegokidan ez nuen hagitz garbi. Bertzalde, Charlotte de Beaunerekin emana nuen nik bazkalondoa, erran nahi baita, bertze baten emaztearekin.
2010
‎Aitona ez baitzen hartaz inoiz kexatu; aitzitik: bere berea egiten zuen zoritxar hura, gurekin zituèn solasetan zorion bihurtzen zuena, zuèn begiaz baino harroago baitzegoen ez zuenaz, azken batean, eta ez baitzegoen balentriaren ondorioz eman ziotèn domina, paparrean zintzilik zeramana, ezkutuan edo isil gordean eramateko?. Frantsesek zelata bat jarri, eta bertan erori ginen, baita aurrera egin ere borroka izugarri baten ondotik, kide askok eta askok gudu zelaian zerbait utzi behar izan bagenuen ere, honek eskua, horrek zangoa eta nik begia??
‎hegan egiten genuen eta bonbak askatzeari ekin, baina 4.000 metrotatik ez da erraza erratea: «Hau helburu militarra da eta ziur nago ez dudala bizilagun zibilik hilko». Baiezta dezaket Condor Legioak ez zuela inoiz izan herritarrak bonbardatzeko misiorik, baina egoera batzuetan gerta zitekeen.
‎Aitona ez baitzen hartaz inoiz kexatu; aitzitik: bere berea egiten zuen zoritxar hura, gurekin zituèn solasetan zorion bihurtzen zuena, zuèn begiaz baino harroago baitzegoen ez zuenaz, azken batean... eta ez baitzegoen balentriaren ondorioz eman ziotèn domina, paparrean zintzilik zeramana, ezkutuan edo isil gordean eramateko —‘Frantsesek zelata bat jarri, eta bertan erori ginen, baita aurrera egin ere borroka izugarri baten ondotik, kide askok eta askok gudu zelaian zerbait utzi behar izan bagenuen ere, honek eskua, horrek zangoa eta nik begia... ’ zi... Ohera ote zeraman, pijamatik zintzilik, horixe esaterik ez daukat, nahiz eta horrek ere ez nindukeen harrituko...
2011
‎Zaudete geldi pixka batean, errepikatzen dute behin eta berriz maisuak eta fotografoak, eta maisuaren makilak?, gaztetxoak errenkadaka eratzen diren bitartean. Fotografoak, Zaudete... esan du berriro, eta sinetsita dago ez duela honezkero atzera errepikatu, hantxe baitauzka ume guztiak lerro lerro, noiz plakaratuko zain. Neska mutilen eskuinetara, maisua tantai, makila herabe orain, gorputzaren albo batera eroria?, bata grisaren barrenek mutikoen galtzenekin lerroa eratzen dutela, zorutik metro batera ia.
‎Ez dago gauerdian esnatu eta bakardadean norbere bihotzaren taupadak entzuten egotea baino gauza etsigarriagorik. Horrela zaudenean ez duzu gutun bat idaztea beste irtenbiderik, eta hori da nik egin dudana. Askok esaten dute eleberri bakoitzean maitasun gutun bat ezkutatzen dela.
‎Garbi zegoen ez zuela nik esandakoa sinetsi, baina ez zitzaiola gehiegi axola ere. Autoaren atea itxi eta nigana etorri zen.
‎izenordaina saihesten saiatzen zen. Edorta Jimenezen Azken fusila n, berriz, ez da ia aurkaritzako juntagailurik ageri, dagoenak ez baitu bainarik. Izagirrek menderagailuak kendu eta alborakuntzaren eta koordinazioaren alde egingo du.
2012
‎Joaten zenean ez zen hobeto sentitzen. Argi zegoen ez zuela ezagutzen; hala ere, batzuetan, amak baietz esaten zion galdetzen zion guztiari, mesede egitearren edo edukazioagatik. Behin, erizainen begietatik ezkutatzea lortu zuen altxorra erakutsi zion amak.
‎Irribarre egin dun behintzat, ziur nagon ez dunala horrelakorik bota azken urteotan.
‎Egia duk aitzakia beti direla besteak. Nola utziko ditut haurrak bakarrik, munduan bakarrik banengo ez nuke problemarik lasai hiltzeko...
‎Ezagutzen duen horri heltzen dio. Horretan dagoenak ez du orainaren eta errealitatearen berririk. Bere atentzio guztia iraganari helduz xahutzen du.
‎Hik azkenean pentsatu duk umeak utzi egingo dituala, eta zergatik pentsatzen duk hori? Zer pasatzen da, hi ez bahago ez dituk. Beraiek arnasa hartzen jarraituko ditek eta hik ez duk arnasik hartuko.
‎Jonek ahoa zabaldu zuen, baina azkenean ez zuen ezer erran. Garbi zegoen ez zuela zer eginik bulego hartan. Jaiki egin zen.
‎Kontua da bere gauzen artean zeuden paper guztiak erretzeko agindu zidala, hiltzen bazen. Ziur baitzegoen ez nuela inolaz ere halakorik egingo». «Kafkaren testu argitaragabeak dauzkazula esan nahi duzu?».
‎Antza denez, elkarrizketa sakona egingo diote, bere ibilbide guztia aztertuz. Eta ziur nago ez nauela ezertarako aipatuko, ezta gaztetan elkarrekin aldizkari hura fundatu genuenekoa ere. Kabroi halakoa.
‎Hark egin zuen zaratak iratzarri egin ninduen, eta pixka bat asaldatuta eman zidala mezua ohartu nintzen; gero, ugazabarengana joan eta, biziki izututa, ikusitakoaren berri nahasia eman zion. Honetaz berehala jabetu nintzen, zeren eta, jantzi bezain laster, Jauna agurtzera joan nintzelarik, morroiak kontatua zionaren esanahiaz galdetu zidan, alegia, lo nengoenean ez nuela beste momentu batzuetako itxura bera; bere gelazainak baieztatu zionez, nire zati bat zuria omen zen, beste bat horia, edo behintzat ez hain zuria, eta beste bat iluna.
‎Kobin, elkarrengandik bereizi ginen Maxim Maximitx eta biok; nik postako zalgurdia hartu nuen, eta berak, aldean zeraman zama astuna zela kausa, ez zuen nire atzetik etortzerik izan. Sinetsita geunden ez genuela inoiz berriro topo egingo, baina egin genuen, eta, horren berri jakin nahi baduzue, kontatu egingo dizuet: istorio horrek ere badu mamirik...
2013
‎abestia kantatzen genuen bitartean, nerabe garaiko dramatismo puntu horrekin magnifikatzen genuen amaiera zirudielako. AMAIERA zen, hizki larriz idatzita, bukatzear zegoen hango egonaldia, eta triste geunden ez genituelako gehiago jango hango haragi bolazko ogitartekoak, oheratu aurretik suaren inguruan abestutako abestiak han geldituko zirelako, eta egindako adiskidetasun esporadikoek ere ziurrenik ez zutelako berdin jarraituko, nahiz eta une hartan gure bizitzako lagunik hoberenak egin genituela uste izan. Betiereko iraunkortasuna zuen adiskidetasuna oraindik gure hiztegietan existitzen zen egunak zirelako haiek.
‎–San Jose bera baino behargin finagoa haiz, eta bejondeiala! Egongo ez duk, bada, don Zeledonio hitaz harro!
‎–Ez nuke gura horrelakorik egitea. Lizzy ez da inondik ere besteak baino hobea; eta ziur nago ez duela Janeren edertasunaren erdia, eta ezta Lydiaren umore onaren erdia ere. Ordea, berari ematen diozu zuk beti lehentasuna.
‎Susana Lapitz estela aztertzen duen bigarren arkeologoa da, eta, atzo lortutako emaitzak prentsara zabaldu ez diren arren, gaur goizean urgentziazko prentsaurreko bat deitu eta estelaren faltsukeria plazaratu du Lapitz arkeologoak. Azterketa berriek zehaztuko dute zein garaitakoa den estela, baina argi dago ez duela 3.000 urteko antzinatasuna. Carthage Landeko obrak, beraz, berehala jarriko dira martxan berriro ere.?
‎–San Jose bera baino behargin finagoa haiz, eta bejondeiala! Egongo ez duk, bada, don Zeledonio hitaz harro!
2014
‎Mugitzen naizenean, ordea, dardarizo bat sentitzen dut. Ezin lurrikara bat izan, geldirik nagoenean ez baitut ezer sumatzen; malaria etorri zait burura une batez, baina berehala baztertu dut ideia absurdo hori. Inguru honetan hauts geruza nahiko trinkoa da, eta berriro hartu dit gogoa hura guztia garbitzeko aginduak, eta berriro ere eutsi egin behar izan diot neure buruari.
2015
‎Orduan konturatu zen bazegoela berriz ere usain bat, hor egon ez lukeena: –Erne:
‎–Magia arma bat izan daiteke, azaldu zidan Maisuak?. Eta boterean daudenek ez dute gustuko jendeak aurre egiterik. Beraiek izan behar dituzte arma guztiak, botere osoa.
‎– Egongo ez nauk ba! Bittori izena zian, eta halaxe deskribatzen dik gure aitonak ere:
‎Bihotza eta birikak oso justuan ditu. Amorpropioa da alde duen gauzarik onena; inor begira dagoenean ez du nekerik izaten eta ordubete egin lezake jotzen horrelakoetan, deskantsurik gabe; benetako plazagizona da, erromerietako soinu jotzaile peto petoa. Ondo moldatzen gara biok, berak irakatsitako piezak goitik eta behetik jotzeko aukera ematen digulako bi soinu edukitzeak:
‎Zerua lainotua zegoen arren ez zuen berorik egiten eta, afaldu ostean kanpora irten zenean, artilezko jertse lodia zeraman jantzita Ostaizkak. Ordubete inguru zeraman kanpoan isilean, hausnartzen, Albertok aurkitu zuenean.
‎Ez horratik naturak irainduena, ez da Asisko Frantziskoren leinukoa(, hobe du Jainko delako horrek, existitu gabe?, dio Metxak: , argibide latzak eman lizkidake!?), baizik emagaldu, jipoitu, gaizkile eta drogazaleena, psikopata bilakaturiko Pessoa txolinarena(, unibertso osoa da ziega bat, eta preso egoteak ez du zer ikusirik ziegaren tamainaz?), guardia zibilaren alargunarena: Carmen Lopez Lekunberrin alargundu zuten, baina abegi egiten dio Metxa halaber gazterik alargunduari (alargun guztiei kukuso mota berak ematen omen die azkura).
‎Edorta Jimenezen Azken fusila n ere ez da ia aurkaritzako juntagailurik ageri, dagoenak ez baitu bainarik.
‎Cioranek, berriz, honela dio: sasoian dagoenak ez duela ikaragarriaren esperientzia, zein baita hitzei nolabaiteko dentsitatea eman diezaiekeen bakarra, ezta zoritxarrak berekin dakarren irudimena ere, zein ezinbestekoa baita izaki bereizi horiekin, gaixoekin komunikatzeko.
‎Barruan dagoenak ez du argi ikuspegi teknikotik ideia ona ote den, ongi
2016
‎Madame de V**** ri esan nion bazitekeela hori haren printzipioa izatea; baina ziur nengoela ez zuela inolako interesik izango kanpoko harresiak botatzeko, zeren harresi horiek gabe ezin nuen ulertu nola defenda zitekeen harena bezalako zitadela bat, ezen dama eder batentzat ez baitago mundu honetan gauza arriskutsuagorik deista izatea baino; nire sinesmenarekiko zorra nuela arrisku hori berari ez ezkutatzea, ezen artean bost minutu ere ez neraman haren ondoan sofan eserita, eta jada bur...
‎Agian ez zuen beste inor topatu? Nire egoera berdinean egotea ez luke Tzortxokek sekula onartuko, eta hala izanda ere, niri berdin zitzaidan, berdin izan litzaidake... Pentsaera hauekin lau garagardo edan eta ez oso ondo sentitzen hasi nintzelarik, etxeratzeko ordua heldu zela erabaki nuen eta nigandik gertu bizi zen Petuxkirekin abiatu nintzen kale ilunetan barrena.
‎Gainerakoak, zertarako ditu? Burdina eta gailu eta matxarda eta guraize eta bihurkin eta aizto, sobera daude ez badute ezertarako balio. Orain, balio badute, zenbat eta osagarri gehiago, orduan eta hobeto, noski.
‎–Ez zuen buru eritasunen txostenik, baina horrek ez du ezer erran nahi. Garbi dago ez zuela biloba batere gogoko eta hilketaren errua Baakirri botatzeko asmoa zuela, baina ez dakit horiek ziren haren motibo bakarrak.
‎Vanessak, jakina, ez zuen handik joan nahi, eta Joseba borroka dialektiko batean hasi zen neskatxak obedi zezan, egoeraz nahiko aspertuta baitzegoen jadanik. Helenak begi ertzetik begiratzen ziola ikusi zuen Josebak, baina garbi zegoen ez zuela berari laguntzeko batere asmorik, neskarekin oso ondo moldatzen zela bazekielako eta oso gustura zegoelako han Iratirekin hizketan.
2017
‎– Bueno, zera, seguru nago ez zenukeela, zera, horrelako zerarik egingo...
‎Berehalakoan erreparatzen du batek isiltasuna, baita elurra atergabe ari duen Vienna bezalako hiri isil batean ere. Martins bigarren bizitzara iritsi gabea zen eta ordurako etsita zegoen ez zuela Lime han aurkituko; isiltasuna, ordea, ausentzia bera baino sakonagoa zen: iduri zitzaion Lime ez zuela.
‎Jatordu arteko tarte luzeetan, liburutegian joaten zen nire denbora gehiena, Micaela eta beraren arbasoei egokitu zitzaizkien liburuetan murgildurik. Eta norbait dezepzionatua uzteko arriskutan ere, esan beharra dago ez nuela batere aurkitu Micaelaren sorginkeriaz ezer suposarazi zidanik. Horren kutsu txikienik zuen zerbait aipatzekotan, bi hauek apika:
‎Ezezkoan nauzu. Ezkutuak ezkutu, argi dago ez dudala beste aukerarik, jatena irenstea baizik, abereek bezala. Egun batean batak eta hurrengoan besteak emango dit afaria, horretan ere txintxo betetzen dute txanda, nonbait.
‎Aita, gure lehengusuaz finki mintzo zen baina nago ez zituenetz, ororen buruan, hitz horiek eni pentsatuz erraten, nik, niretzat har nitzan. Zeren, aitaren arabera, gure baserria, hemendik goiti, ene esku baitzegoen.
‎Triste nago, bai, baina agian baita aurreko igandean ere, eta hor ez zenidan deus galdetu, ekin egin zenion txortaldi tristeari. Agian triste nago zuk erabakitzen duzulako dena, agian triste nago ez duzulako ezer erabakitzen eta nik egiten dudalako zuk nahi duzun horretara bidea, errazten dizudalako zure betiereko dudarako joera, benetan nahi duzuna argitara ekarriz bide batez, inoiz gutxitan egiten duena bat nik nahi dudanarekin. Nik erabakitzen dut zuk nahi zenukeena, eta beraz zuk nahi duzunak erabakitzen du nik nahi dudana.
‎Ezertarako balio ez, baina hala ere zakarretara bota nahi ez diren gauzez beteriko leku ilun bat. Han dagoenak ez luke zergatik han egon behar eta, hala ere, ez du ematen beste inon kabitzen denik.
‎Interfonoaren botoia sakatu du eta, soinu bat entzutean, Asun dela esan dio. Espektroaren beste aldean dagoenak ez du ezer esan, atea ireki du besterik gabe.
‎hirurogei urteen bueltan, krema koloreko trajea, ile urdin luzexka atzeraka orraztua. Marfilezko makila bat zeraman, baina garbi zegoen ez zuela ibiltzeko zailtasunik batere. Julio Orzaiz doktorea zela erran zion gizonak.
2018
‎Adierazpen estonagarri xamar horrek erakusten du ez bakarrik zelako gaitasuna duen Lévi Straussek ukaziorako (intzestu ekintzak «ez dira inoiz gertatu»!), baina baita ere debekuaren eraginkortasuna ziurtzat jotzearen arazo larria. Debekua egoteak ez du inolaz ere esan gura debekuak funtzionatzen duenik. Hobeto esanda, debekua egoteak adieraz lezake intzestuzko desirak eta ekintzak, gizarte osoan zabalduta dauden intzestu jardunak?
‎Amodio trama mediebal bat, baldin bertako izarrak kaka eta txiza ere egin behar ez balitu, nire kasuan abentura gaitza beti, eta ia ezinezkoa Darmiren prakekin. Denekin batera egoterik ez baitut (oraindik ez naiz guztiz jabetu hainbeste prekauzioren beharraz), banan edo binan atenditzen naute. Horrek asko oprimitzen nau, banakoari dagokion arreta neketsuago gertatzen baita taldekoa baino.
‎Hark esan bezala, denbora da, hil bi baino gehiago ere bai, beharbada, hilketa honen muineraino iristeko, eta argi dago arriskutsua dela pertsona hori aske uztea, zaintzapean balitz ere, gizarte arriskua ez ezik, bere seme alaba errukarrientzako arrisku handia baita batez ere, haietako bi alabak direla kontuan izanda. Ikerketa gehiagoren zain gaudelarik ez dugu, hortaz, besterik eransteko.
‎– Egongo ez dituk, ba. Jakina!
2019
‎–Egia esan, bera hemen ez dagoenean ez nuke zurekin hitz egin behar, aitortu zion beste aitak?. Baina lasai:
‎Hala ere, indartsu itxura zuenez, Santosek mailukari jarri zuen, etxera joandakoaren lekuan, eta, besterik gabe, ontziaren altzairuzko hezurdura errematxez josten segitu zuten. Argi zegoen ez zutela pruduktibitate saririk lortuko, baina egun hartako lana, behintzat, beste ezustekorik gabe bukatu zen.
‎Lo zegoen bitartean ez zuen ametsik egin, baina sofako eszena duela bi segundo gertatu zela iruditzen zitzaion. Gauza asko zeuzkan asimilatzeko.
‎bere esperientzia zein beste norbaitena, behar bezain sendo berretsia bada. Bera kasu singular bat dela pentsatzen du berez, etxean bakarturik egonda ez baitu bere burua aktiboki konparatzen beste emakumeekin; beti espero du destinoak eta gizonek salbuespen bat egingo dutela bere mesederako; gehiago sinesten du barrena zeharkatzen dioten argialdietan, guztientzat balio duten arrazoibideetan baino; erraz baino errazago onartzen du Jainkoak edo munduko espiritu ilunen batek bidali dizkiola argialdi horiek; zenbait zorigaitzi, zenbait ezbeharri b... –Niri ez zait gertatuko?; iruntzitara, imajinatzen du, nirekin salbuespen bat egingo dute?:
‎txit konponbide abstraktua da hori; jakina da Sobietar Batasunak zenbateraino aldatu behar izan duen familia politika, maiz eta sakon aldatu ere, produkzio eta birpopulatze beharrik premiazkoenak desorekatu direnean; gainera, familia ezeztatzea ez da ezinbestean emakumea askatzea: Espartak eta erregimen naziak argiro frogatu dute Estatuari lotua egoteak ez duela nahitaez esan nahi gizonek gutxiago zapalduko dutela emakumea. Etika egiaz sozialista bat, hau da, askatasuna ezeztatu gabe justizia lortu nahi duen etika bat, banakotasuna indargabetu gabe banakoei kargak ezartzen dizkien etika bat biziki deseroso ibiliko da emakumearen kondizioaren arazoen inguruan.
‎–Argi dago ez duzuela jauna lagun, baina iparrerantz zoazte, hala ere. Ataka oso gaiztoan egon behar dute hiru emakumek mundu honetan bakarrik bidaiatzeko, zuetako batek gerlari zaildua izateko itxura osoa badauka ere, eta bereziki basamortuko bidea aukeratzeko.
‎Maria Sara, itxuraz, konforme gelditu zen erantzunarekin, nahikoa irakurle esperientzia biltzen zuen bere baitan jakiteko egileak ez dakiela, bere pertsonaiei buruz, izan direna baizik, eta ez guzti guztia, hala ere, eta oso gutxi izango direnari buruz. Raimundo Silvak, ozen esandako zerbaiti erantzungo bailion, esan zuen, Ez dut uste pertsonaia dei genitzakeenik, Liburu bateko pertsonak pertsonaiak dira, erantzun zuen Maria Sarak, Kategoria ertainekoak edo ikusten ditut, gehiago, askatasun maila diferentekoak, honi dagokionez ez du zentzurik pertsonaiaren logikaz edo pertsonaren behar kontingenteaz mintzatzea, Nortzuk diren ez badidazu esaten ahal, esadazu gutxienez zer egiten duten, Gizona soldadua da, Santarem hartu zutenean han egon zen, emakumea Galizian bahitu zuten gurutzatu baten ohaide izateko, Beraz, badago maitasun historia bat, Hala deitzerik badago, Duda egiten duzu, Ez baitakit garai haietan nola maitatze... Maria Sarak eskua paratu zuen orri metatxoaren gainean, Irakurtzen ahal dut, galdetu zuen, Ez duzu orain hori guztia irakurtzen hasteko asmorik izango, gainera asko falta dut bukatzeko, historia osatu gabe dago, Ez dut gehiago itxaroteko pazientziarik, eta ez dira hainbeste orri, Mesedez, gaur ez, Jakin minez nago jakiteko nola konpondu duzun gurutzatuen ezetzaren arazoa, Bihar fotokopia bat egingo dut eta argitaletxera eramango dizut, Orduan, ezin zaitudala konbentzitu ikusirik, konforme.
‎On Afonso diruzaintza arazoak ez ezkutatzeko bezain zintzoa izan zen, eta honek bere alde hitz egiten zuen, lañotasuna eta argitasuna ez baitira munduko agintari guztiak, gureak alde batera utzi gabe, apaindu ohi dituzten kualitateak. Baina politikan modu honetan egoteak ez du inoiz merezi duen ordaina erdiesten, eta orain hemen daukaguna da ezin eskuratu duen Lisboa hiri desiratua begi aurrean duen errege bat, gainera diru kutxaren hondoa harraskatu behar duena berantentsia eta marmarka dabilen armadari zor zaiona ordaindu ahal izateko. Egia da hau ez dela koroa bere ordainketetan atzeratzen den lehen aldia, are eta gehiago gerra egoeran egonik, pentsa ditzagun honelako gatazka batek dakartzan gorabeherak, diru bilketa, garraioa, trukeen arazoa, hauen guztien batuketak ekartzen duena da kutxa deitzen dugun hori beti berandu egitea, desorduan, eta ez da hain arraroa gehienezko zoritxarraren kasua gertatzea, zeinean soldadua soldata jaso baino lehen hiltzen baita, batzuetan minutu gutxiko tartearengatik.
‎–Entzuten duzun moduan. Seguru nago ez zuela denbora nahikorik izan Mendiolara iristeko nik ikusi gabe, errepikatu zuen Leirek, ontziralekuko kirrinken gainetik ahotsa goratuz.
2020
‎Behin esan nizun ez egiteko jende horren aurka baina zuk kasurik ez eta ozta ozta salbatu zenuen burua. Begi bistan dago ez zenuela eskarmenturik hartu, baina bost axola, nik ez dut harrapatua izan nahi!
‎Ezetz, argi zagon ez duela gustuko!
2021
‎Eta egia zen, zoriontsua izan naiz eta zoriontsuago izaten ikasi dut. Neure buruari esan diot literaturatik urrunago egoteak ez zuela nire beldurrekin zerikurisik. Eta... hori gezurra zen.
‎Ni neu, hasteko. Nola ez naiz egongo ikaratuta, benetan ikaratuta, kontuan izanda Euskadi Irratian lanean nengoenean ez nuela irratirako oposaketa gainditu euskara maila nahikorik ez nuelako. Esan beharrik ez dago ordurako ikasketa guztiak, baita unibertsitate mailakoak ere, euskaraz eginak nituela, karrera bukatu nuenetik urteak neramatzala euskarazko irratian eta telebistan lanean eta ezagutzen ditudan hiru hizkuntzetatik euskara dela ikasi nuen lehena.
‎Ezin zen hilik egon. Hilik balego ez zuen arnasarik hartuko, edo ez zuen ikusiko, ez zitzaion ezer bururatuko hari bururatzen zitzaion moduan, ez zuen beldurrik izango, ez antsiarik.
‎Ciutadella ere erdi lo dagoela ematen du. Jatetxe gehienak itxita, eta zabalik daudenek ez dute paella publizitatzen. Asteburuetan apur bat esnatzen da hiria; lagun taldeak biltzen dira terrazetan, ahalik eta luzeen eusten diote freskotasunari jertserik jantzi gabe.
2022
‎Zer pentsatua eman dio gogoeta hari horrek, ohartu baita hilkutxan dagoenak ez duela zerikusirik errituaren mekanismoarekin. Apaingarria baino ez da, aitzakia, gaitz erdia ospatzeko abagunea.
‎Kontsolamenduak gorabehera, triste eta dezepzionaturik nengoen. Itxaropen ahula nuen Geltokiko auzorako espedizio hark Isabelengana hurbilduko ninduela, baina garbi zegoen ez nuela zereginik.
‎Deanen erantzuna atzera eta aurrera dabil antzekotasunaren eta diferentziaren eremuen artean. Argi dago ez duela sexuen arteko diferentzia kategorikorik sumatzen haien ezaugarri erotikoei dagokienez, eta ez du praktika desberdinik egiten horietako bakoitzarekin. Bere erantzunak bat datoz Sydneyko gizon gay eta bisexualei sexu errepertorioaren inguruan egindako inkesta batek aurkitutakoarekin160 Kultura horretan, gizonen arteko sexuari dagozkion praktikarik ohikoenak (musukatzea, besarkada erotikoak, etab.) arruntak dira emakume eta gizonen arteko sexuan ere.
‎–bota zuen Paulek, baina Eiderrek begiratu ere ez zuen egin. Garbi zegoen galdera ulertu zuela; garbi zegoen ez zuela gustuko galdera– Seguru hago emaitza lortuko dugula. Ez dela gure eldarnio eroa izango?
‎Brunok isilik entzun zizkidan atxiloketa egunei buruzko zertzeladak eta, esan zidanez, lasai egon nintekeen, Alderdiko abokatuek oso zorrotz begiratu zituztelako nire espediente polizialak eta seguru zeudelako ez nuela inolako tatxarik, ez bazen egun horien buruan muga pasatzea erabaki izana, baina gertakari hori zuritzeko aski genuela, gogorarazi zidan, bertsio berri bat prestatu eta kazetarien aurrean lauzpabost aldiz errepikatzea.
‎hasieran osagai batzuk nahasten zituen, benetako ametsetan topatutakoak eta asmatuen uzta propiotik ateratakoak, baina jada ez zuen halakorik egiten. Iritsi zen une bat zeinetan ziur baitzegoen ez zuela jadanik ametsik egiten, esnatu eta ez zela ezertaz gogoratzen, askotan gaua galtzen zuelako lo egin gabe eta, ondorioz, batere amestu gabe, eta horrek asmatzen jarraitzera derrigortzen zuen, eta oroitzapenetatik edo filmetatik edo nobeletatik edo bideo-jokoetatik tiratzera, ziur egon arren Arantxak noizbait harrapatuko zuela.
‎Nik ezin nizun lagundu, ordea, nik ez. Nirekin erabat maiteminduta zeunden ez nuela gurearekin jarraitu nahi esan nizunean. Ezin nintzen zugana hurbildu, hurbiltzeak berriz urrundu beharra ekarriko zuelako; eta zure bihotzak zuen hori jasan, berriz ez.
‎Bai, bueno, denetarik dago. Orain oso modan jarri denez zure adinekoak ere kontuak egiten hasi dira eta esan beharra dago ez duzuela filtrorik; dena igotzen duzue.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia