Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎Horrek ekarri du leku askotan batuarekiko dagoen urruntasuna eta mesfidantza. Gauzak nola joan diren ikusita, Iparraldean batua ez da hemen bezala sartu; haiek beti gorde dute beren ukitua, beste ingurune bat egon delako, administrazio munduan ez delako egon euskara batua hizkuntza ofizialtzat hartu duen autonomia bat... Beste askatasun bat eduki dute gauza asko gordetzeko eta Iparraldeko batek modurik formalenean idazten duenean ere, beti ikusten da nongoa den.
2003
‎Gure ustez, obra honen destinatarioa, besteak beste, bere Institutuko ikasleak izan zitezkeen nahiz euskararik nekez irakasten zen irakaskuntza arautuan aldi hartan, edota irakurle gazte edo heldu zaletuak aldi berean. Hartarikoentzat irakurgai atsegin eta egoki bat atonduz batera, une horretan pil pil zegoen euskara batuaren auzian ere alternatiba bat eskaini nahi zuen, ordura arteko jokabideen aurrean tresna landu eta guztientzako bat eskain zezakeena. Obraren hitzaurre interesgarrian mintzo da gai honezaz, irudi oso ilustragarria erabiliz.
2004
‎Gogoaren meharrak bakarrik argi diezaguke noski horrelako jarrera zentzugabea; bestela esanda, hizkuntza zokoratuen egoeraz ezaguera eta jakite eskasekoa izan behar nahitaez euskararen zoria euskalkien arteko kontua dela uste izateko. Dena dela, horrek ez du aditzera eman nahi euskalkien giharrari dagokionez euskara batuaren hezurduran azaletik mamitik baino gehiago ez dagoenik. Ez, horratik.
2005
‎Euskaltzaindiaren barruan ere piztuta zegoen eztabaida hori eta egun bizi dugun estandarizazio prozesuaren oinarriak jarri ziren 1958 urtean Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen Euskaltzaleen biltzarrean'. Idazle gehienak etorri ziren bat euskara estandarizatzeko beharrarekin, baina behar hori onartzen zutenen artean ere, askotariko iritziak zeuden euskara batuaren oinarritzat hartu behar zen euskalkia erabakitzeko orduan2. Azkenik nagusitu zen iritzia erdialdeko euskalkietan (gipuzkera, goi nafarrera eta lapurtera) oinarrituriko hizkuntz ereduaren aldekoena izan zen,
2008
‎Orain hogeita hamahiru urte, 1968an, abiatu zen Euskara Batua, eta bada, dago eneko, ondorioak aztertu ahal izateko garaia. Zeharo aldekoa da nik neuk egiten dudan ondorioa, agerian eta daudelako Euskara Batuak ekarri dituen onurak. Hona hemen, nire iritziz, denetan esanguratsuenak direnak:
‎erabiltzen dela. Progresio bat dago euskara batuarekin, Zuberoan arazo handirik sortzen ez duena, zeren eta herriko euskararekin ez baita moztu, zeren eta oraindikan, batzuetan gurasoak, beste ba tzuetan amamak eta aitatak mintzatzen baitira zubereraz. Nik diot lokarri hori ez dela moztu behar.
‎Zer egin Santurtzin, Gasteizen, Tafallan eta Baionan? Garbi dago Euskara Batutik abiatu behar dugula eremu erdaldunetan, baina garbi dago, era berean, Portugaleteko euskaldun berriak bizkaitarrekin izango duela harremanik gehien, eta hala Gasteizkoak bizkaitarrekin eta gipuzkoarrekin, nafarrekin Tafallakoak, eta Lapurdi eta Nafar roa Beherekoekin Baionakoak. Horrela laburtuko zaie eta errazago egingo etxetik euskaraz ez dakien ikasle horiei inguruko euskaldunekin jardun ahal izateko bidea15 Hau da, inguru erdalduneko eskola baterako hemen proposatzen dugun ereduaren arabera, euskara batuak hartuko luke lehentasuna, nahiz eta eredu bateratzaile hori modu zabalean ulertzen dugun (tokian tokiko edo inguru hurbileko ezaugarriak biltzeko joera duena) eta ez eredu murritz, estu eta gogortu baten gisa.
‎Azkenik, argi eta garbi utzi nahi du Euskaltzaindiak, bere garaian harturiko erabakiak eta egindako gomendio jakinak salbu, oraindik urrats asko dagoela euskara batua burutzeko eta inork ez duela euskara batua omen delako baten monopoliorik. Beraz, idazleak eta irakasleak bere eskuko dira tradizio ongi ezagutu baten ildotik, pedagogiazko eta literatur adierazpeneko premien arabera, nork bere euskal sen hoberenaren argitan jokatzeko, euskararen funtsezko oinarri batu horrekiko leialtasunean.
2009
‎Agian bizkaiera light bat salbatuko da, eta ez dirudi horretaz jende asko kezkatzen denik Euskal Herrian. Beste euskalkiak ere galduko dira ziur aski, baina horiek ez daude euskara batutik hain urruti eta euskara batuaren bidez salbatuko dira nola edo hala.
‎Noski, badakit euskaldun batzuek uste duten baino urrunago daudela euskara batutik zenbait gipuzkera, nafarrera eta nafar lapurtera. Estatu Batuetan euskara batua ongi ikasi zuen euskaldun berri haren adibidea ekar genezake gogora, Goierrira etorrita bertako gipuzkera ia tutik ulertzen ez zuena.
2011
‎Eta bestalde, zergatik ikusten da Euskal Telebista gehien Gipuzkoan? Euskara batutik gertuen dagoena gipuzkera delako, eta gu behartuta gaude euskara batuan egitera.
‎638 Ohargarria da hasierako urteetan M. Lekuona euskaltzainburu ohiak argitaratutako euskarazko artikuluak ez zeudela Euskara Batuan idatzita.
‎Margo ederdun entziklopedia205, Timus Mas argitaletxeak Bartzelonan inprimatzen zuena, eta bestea, Gauza harrigarriak206, Valentzian kaleratzen zena. Lehena, ez zegoen Euskara Batuan, nahiz eta bildumaren arduraduna Manuel Lekuona euskaltzainburua izan (Aizpuru, 2005: 429); bigarrena, aldiz, bai (izenbururako aukeratutako hitza ikustea baino ez dago, «harrigarriak»).
2012
‎Bi fronteren aurrean aurkitu ziren. Batetik, gazteak ziren eta puri purian zegoen euskara batuaren aldeko hautua egin nahi zuten. Alabaina, zuzeneko ikuskizunak egin behar zituzten eta batuak horretarako akatsak zituela uste zuten.
2014
‎santutxun bertan ibiltzen ginenontzat, Karmelo elizaren gau eskolan, irakurgai preziatua zen hura eta sarri sarri gure eskola orduetan erabiltzen genuena, orduko hartan haurgintza> minetan> zegoen euskara batuaren lehen erakustaldi moduan.
‎Txillardegi euskal kulturan sartzen denean, hala dio berak, euskaltzaleen giroa ez dago euskara batuaren alde. Ikusia dugu jada bere jardunean.
2015
‎Adibide xume bat jarrita, oso arrunta da gure artean eztabaidatzea, adibidez, ea Xarrittonek lapurterari ematen dion pisua ematea ondo ote dagoen euskara batuaren bidean (hots, giputz zentrismoaren zama edota ezinbestekotasuna, noren ahoan zer), edo oraindik arruntago, canciller (es)/ chancelier (fr)/ chancellor (en)/ cancellarius (lat) hitza nola eman behar den euskaraz, edo antzeko kontuak, eta ez, adibidez, noiz eta zertarako behar dugun euskaldunok hitz hori erabili. Zeren batzuek halako kontuez hitz egin eta idatzi nahi izaten baitugu, ez soilik agindupeko itzulpen apaingarrietan.
‎Batetik, euskara lan tresna dutenen artean oso onartuta dago euskara batua, baina ez da gauza bera gertatzen hiztun arrunten artean. Ipar Euskal Herrian askok eta askok euskara batua Hegoaldekoa dela diote.
‎Gipuzkoan eta Nafarroako mendebalean, azkenik, ez du ematen literatura euskalkien premiarik dagoenik; tokiko batua izan daiteke horrako nahikoa. Jakina, Nafarroako ekialdean, Esteribar eta Erronkari bitartean, urrun dago euskara batua, baina ez da hori hango arazoa: euskara bera da bizilagunengandik urrun gelditu dena.
‎Jakina, euskarari hain esparru apalak utzita, ez zegoen euskara batu, landu eta arautu beharrik. Gai jasoetan erdarak erabilita, ez zegoen arazorik.
‎Zuberotarra eta batua biak direla beharrezkoak aitortu digute aho batez abertzale gehienek. Baina badago euskara batuaren inguruan arazo frango. Euskara batua erdi espainola dela eta abar.
2017
‎Nortzuk kritikatu zuten eta zergatik. Larzabalen testuak Ipar Euskal Herriko gizarteari lotuak ziren, bertako herritarrek ezagutzen zituzten egoerez hitz egiten zuten, bertako memoriarekin eta bertako euskararekin lotuta zegoen. Ondorioz, ez zegoen euskara baturik, eta, ondorioz, beste euskalkietako eledunek ez zuten beti testua ulertzen. Antzerkiak zentsura pasatu behar zuen Hegoaldean, Larzabalen testuek nahiko libertate erakusten zuten, pentsamolde idekia politikaren aldetik ere; muga pasatzeko ez zuten beti erraz.
‎Nik egindako lana ez dago euskara batuan idatziko litzatekeen eran idatzita, nire idazkerak gure hizkerarekin bat etorri behar lukeela iritzi bainion. Horrexegatik, analfabetotzat jo nau bakardadez eginiko bere idazmahai herrenaren bueltan orbitatuaz bizi den tonto harroren batek.
2018
‎Oro har, garaiko euskaltzale gehienak zeuden euskara batu baten beharra zegoenaren ideiarekin ados, EAJ eta ETA barne. Aldiz, eztabaida eta iskanbila gehien eragin zuena euskal hiztegiko hizkirik isilena izan zen, h a.
‎Gure euskara ez dago erabili ohi diren mapa dialektaletan azkenotan Zuazorenak batik bat, nahiz Bilbon, Iruñean eta Gasteizen gaur kolorez agertu ohi diren leku anitzetan baino euskaldun gehiago bildu. Alabaina, euskarak etorkizunik izango badu epe luzean, eta orain arte hori bilatzen gizarte honek egin duen esfortzua, jarri duen ilusioa, gainditu dituen arrisku eta galgarriak eta lortu dituen lorpen guztiak ezertarako izango badira, nago euskara batua euskalki bat ere badela onartu beharra dugula gaurgero, eta haren hiztunak ere batueradunak, edo nahi duzuen izena eman, gutxienekoa da horieuskaldun osoak direla. Bestela jai dugu.
‎Abertzaleen artean ere badago euskara batuaren gutxiesteko joera, euskara jatorra euskalkia delakoan. Nahasi ohi dituzte euskalkiak euskarari ematen dion aberastasuna —galtzera utzi behar ez dena— eta euskara batuaren ustezko" hoztasuna"?
2019
‎Euskara zaharrean hitz eginez gero, ez dakit zer garela iruditzen zaigu. Argi dago euskara batua dela Euskal Herrian denon artean komunikatzeko, baina nortasun eta aberastasun handia dauka tokian tokiko euskarak. Egitura indartsua dauka euskara batuak, erabiltzen da, eta hedabideetan presente dago.
‎Heriotza transzenditzeko goseak darama Maulera: Arantzazuko bilkura eta gero, oharturik aro berri bat datorrela euskararentzat, ikusirik bere obra ez dagoela euskara batuan, aurreikusirik batuan ez dagoena hautsek hartuko dutela belaunaldi berrien ganbaran, bere obra osoa nahi du batura ekarri. Etxaidek garbi dauka:
‎hizkuntza estu estu arautzeak jardunbide ortopedikoa fabrikatzen du askatasunaren kaltean. Euskara batuaren balizko antzutasuna gainditzeko ez dago euskara batu bizia egitea bezalakorik, araua bitartekoa izango duena eta ez kortsea; unean uneko eta tokian tokiko zirkunstantzietan euskalkiaren edo herriko hizkeraren bizitasuna zainduko duena. Irtenbidea ez da deskode baten disparatea, zeinean muturreraino eramaten diren desberdintasunak, ustezko bitxikeriak, zoko bazterreko erabilera askotan net traketsak, txiste txar bat egiteko ere nekez balio dutenak...
‎Zer aldea dago Euskara Batuaren, Baztango mintzoaren eta Leizarragak erabili zuenaren artean?
‎Euren hizkera den moduan zaindu behar lukete euskaldunek.74 Europako hizkuntza nagusien batasuna eta hedadura konkisten bidez lortu da, bertan lehenago erabiltzen ziren hizkuntzak akabatuz. Euskaldunen kasuan, ostera, ez dago euskara baturik ez delako euskara inposatu, ez kanpoan ez bertan. Etika kontua da azken batean, inposizio eza eta besteekiko errespetu hori euskara estimatzeko motibo garrantzitsua da.
‎Izan ere, bizkaiera euskera da, euskera jatorra, betiko euskera osoaren biotzean dagoan euskera. Eta euskera dan ezkero, euskera batua ere bada, euskeraren sustraian, oiñarrian (edozein euskalkitako euskeraren sustraian, oinarrian) dagoan euskera batua, betitik batua dagoan euskera. Eta euskeraren oinarrian dagoan euskera batu ori ezagutu bear dogu, leenengo ta bein, batutik batuago baterantz joateko, erdi baturik dagoana ere batzeko, batu barik dagoana ere, azkenez, batzeko.
‎Eta euskera dan ezkero, euskera batua ere bada, euskeraren sustraian, oiñarrian (edozein euskalkitako euskeraren sustraian, oinarrian) dagoan euskera batua, betitik batua dagoan euskera. Eta euskeraren oinarrian dagoan euskera batu ori ezagutu bear dogu, leenengo ta bein, batutik batuago baterantz joateko, erdi baturik dagoana ere batzeko, batu barik dagoana ere, azkenez, batzeko.
2021
‎– Ez du zertan egon eta zorionez ez dago euskara batuaren eta euskalkien arteko inolako lehiarik, elkarrekin lortu dugu euskara batzea eta elkarrekin lortuko dugu euskara zabaltzea ere. Ez nuke nahi euskararen inguruan gehiegi luzatu –hau literaturari buruzko testua da, ez euskararen ingurukoa–, baina ondo esplikatu nahiko nuke parte hau.
‎Eurak ez, eta, gainera, normalean erdaraz bizi ziren. Gu ez, guk euskaraz bizi eta lan egin nahi genuen, eta oztopoak bizi genituelako geunden euskara batuaren alde. Pena ematen zidan herri moduan egoerak, tontakeriatan horrela ibiltzeak.
‎Etxepare medikuak prosa supradialektal baten beharra du bere idatziei nolabaiteko proiekzio kulturalik txertatzekotan, eta jakina, euskara aglomeratiboa hobetsi zuen, euskara ekumenikoa. Ordutik hona baina, ez dakit norainokoa izan den egoeraren aldaketa, eta, dagoenekoz euskara batuaren berrogeita hamar urteak arrandiaz ospatu diren arren, nire ustez egungo egunean ere hain justu Etxeparek aipatu aldaxkatze eta sasitze demaseko horrexek presagiatzen digu etorkizun nahikoa beltza, euskararen proiekzio kulturalari doakionez.
2022
‎Behin baino gehiagotan esan diot berari ea noiz animatzen den bigarren liburuarekin... —Badakit Jean Baptiste Orpustanek hiruzpalau jada euskaratu dituela, baina ez daude euskara batuan jarriak, bere zonaldeko hizkeran baizik. Norbaitek egin luke liburu horiek euskara batura pasatzeko saioa, hainbesteko lan eskerga ahalik eta gehien zabaldu dadin sikiera denon ulermenerako— Aurten dira ehun urte Marcel Proust jaio zela, eta idazten ari naizen liburu baterako, eta ezin gusturago, berrirakurri ditut Denbora galduaren bila obraren zazpi tomoak, baina zoritxarrez soilik lehena irakurri izan dut euskaraz, beste seiak gozatzeko salto egin behar izan dut gaztelerara.
‎6 Ez du zertan egon eta zorionez ez dago euskara batuaren eta euskalkien arteko inolako lehiarik, elkarrekin lortu dugu euskara batzea eta elkarrekin lortuko dugu euskara zabaltzea ere.
‎Iparraldeko batua eta Hegoaldeko batua deiturikoak hizkuntza barietate supralokalak dira: lehendabizikoa XIX. mendetik goiti garatzen dabilen nafar lapurtera literarioaren ondorengoa da, eta bigarrena, berriz, erdialdeko euskalkira begira dagoen euskara batua.
‎Euskara batuan biak daude onarturik, baina Gipuzkoan (e) tatik erabiltzen denez, eta probintzia hau denez Euskal Herriko populatuenetako eta euskaldunenetako bat, (e) tatik da gaur egun euskara batuan ia erabat nagusitu dena. Hain zuzen ere, erdialdeko euskalkiari (Gipuzkoa eta ingurukoari) so dagoen euskara batu hori izendatu dugu Hegoaldeko batua. Auer eta Hinskensek (1996) deskribaturiko regional standard mailakoa litzateke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia