|
Eskubideen formaltasunetik harago, kontuan hartu behar da elebidunen artean euskal elebidun direnen proportziorik altuenak (euskaraz gaztelaniaz baino hobeto moldatzen direnak, alegia) hain zuzen ere haurren eta zaharren artean kontzentratzen direla. Euskal elebakarrik inon izatekotan, pediatria zerbitzuez baliatzen diren haurren artean
|
daude
euskal elebakarrak. Zaila ote da ulertzea ahaleginak eta bi egin behar direla zerbitzu horietan, eta era horretako beste zenbait zerbitzu publikotan, gerorako utzi gabe herritarrarekiko oinarrizko komunikazioa euskaraz ere berma dadin?
|
|
Elebiduntze prozesuak, hala esaterik badago, euskal elebakartasunean izan zuen eragina; ez, ordea, erdaldunen artean, giro soziala oso euskalduna zuten herri txikietara heldu ziren etorkinen kasuan izan ezik. Euskal hiztunen artean gaur den egunean, zorionez, ez
|
dago
euskal elebakarrik; zoritxarrez, ordea, ezin gauza bera esan erdaldunei dagokienez, oraindik ere gutxi gorabehera biztanleriaren erdia erdaldun elebakarra baita. Kontua da, beraz, prozesu hura elebiduntze prozesua ez baizik eta elebakartzekoa izan zela, argi eta garbi.
|
|
belaunaldi zaharrenak ziren euskaldunenak joan zen mendeko 70ko hamarkadan, eta belaunaldi gazteenak dira euskaldunenak gaur egun. baina aldaketa argitsu horrek baditu itzalguneak ere, eta berekin dakarzkigu beste erronka batzuk ere, besteak beste gaur egungo gazte elebidun gehienek, atzokoek ez bezala, bigarren hizkuntza baitute euskara (ondorioz, askok euskaraz gaztelaniaz baino gaitasun murritzagoa dute) eta, beste zenbait arrazoi ere tarteko, euskararen erabilera mugatuagoa baitute. uste izatekoa da, etorkizunean ibilbide bertsua urratuz gero, beste hogeita hamar urte barru, erdaldun elebakarrak gutxiengoa izango direla gure artean, eta salbuespen bitxia baino ez gazteen artean. horrek sekulako garrantzia izango du euskararen etorkizunerako. izan ere, elebidunak, 1981ean biztanleriaren gutxiengoa izatetik, 2031n gehiengo zabala izatera pasatuko baita gizartea. esandakoaren argitan uste izatekoa da, euskal gizarteko eliteak elebidunak izango direla. egoera berri hori gizarte berdinkideagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko lagungarri izango da, nahiz eta ikuskizun geratzen den horrek guztiorrek zenbaterainoko eragina izango duen euskararen erabileran. eta hau ez da bigarren mailako kontua, lehen muturreko kezka baizik, euskararen biziindarrak arduratzen gaituenontzat. elebakartasunak gero eta toki gutxiago du euskal gizartean. elebitasuna zabaltzeko joera gorantz doa etengabe. baina elebitasuna ez da homogeneoa —euskal gizarteak dituen ezaugarriak izanda, eginahalak eginda ere, ezin bestela izan—: elebidun guztiak ez dira neurri berean elebidun. elebitasunaren hazkundea fenomeno urbanoa da, batez ere. garai bateko elebidun gehienak herri txikietan bizi ziren (baita orduan oraindik
|
bazeuden
euskal elebakarrak ere), euskal hiztunak nagusi ziren guneetan, eta adin guztietako elebidun gehienek euskara zuten lehen hizkuntza. errotik aldatu da hori urte gutxian. egungo elebidun gehienak hamar mila biztanletik gorako hiriguneetan eta hiriburuetan bizi dira, euskara erabiltzeko aukera gutxiago dituzten herrietan, eta, arestian esan bezala, hogeita hamabost urtez behetiko elebidun gehienek ... hazkundea behar du euskarak, masa kritikoa handitu beharrean da, baina hazkunde sozial orok saihetsezina du hazkunde krisia. euskararik gabe bizitzea nagusiki euskaraz bizitzea baino askoz errazagoa den gizarte batean, ezinezkoa da elebidun guztiak —euskaldun zaharrak bezala euskaldun berriak— neurri berean izatea elebidun eta denek euskara gaztelania bezainbeste edo gehiago menderatzea eta, gainera, naturaltasunez erabiltzea. zirkunstantzia hauetan —ez dago besterik— urtea joan eta urtea etorri, hazi eta hazi, deskantsurik gabe hazten jardun, eta, gainera, primeran eta inolako urradurarik eta ahuleziarik gabe haztea, aukera irreala da, ezinezkoa erabat. aurrerago jorratuko dugun euskararen erabileraren gakoetariko bat da hau, ez txikiena. bestalde, jakina da familia bidezko transmisio hutsaz ezin dela hizkuntza baten bizi indarra gizartean areagotu, baina neurri berean da jakina, halaber, familian transmititzen ez den hizkuntza galbidean jarritako hizkuntza dela.
|