Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2003
‎Bakar bakarrik zegoan etxe hartan.
‎Horregatik eraman ninduen beharbada zuzenean bere gelara lehen gauean eta agindu zidan biluzten hasteko. Maitasuna egin eta lo egiteko pentsatua zegokeen etxe hura beharbada. Ez genuen besterik egin aldi batez.
2004
‎Ukuilutik atariko belazeetara eta atariko belazeetatik ukuilura, horixe zen nire ibilbide guztia. Erantsita nengoen etxe hartako hormetara: eulia ezti potearen kristalari erantsita egoten den bezalaxe, berdin berdin.
‎" Pedro Mari, arazoak ez dira horrela konpontzen" esatean, isiltasuna lehortea bezala hedatu zen gauzak argi ez azaltzera ohiturik zegoen etxe hartan.
2006
‎Ez ote zen tranpa bat, diruak kentzeko? Ez, tranparik ez zegoen etxe hartan; bai negozio zatar bat.
2007
‎Neska berri-emaile batek hondakinei bizkarra erakutsiz hitz egiten zuen, eta, datu nagusiak emandakoan, ordua, tokia, leherketak eragindako kalteak, gorpu lehertu baten aurkikuntza hondakinen azpian...?, ustez bideozale batek kasik gertaeraren unean hartutako beste irudi batzuk jarri zituzten. Bertan suhiltzaileak ikusi zituen, aztoratuta, artean sugarretan zegoen etxe hartara ur mahukaz ura bota eta bota. Polizia autoen gaineko argiek eta sirena hotsek irudien berehalakotasunaren froga ematen zuten.
2008
‎Dena den,. Amity House? entzun zuenean portu aldera joateko aholkatu zigun, hantxe zegoela etxe hura eta bertan galdetzeko.
2009
‎Baina zalaparta handia zegoen etxe hartan, Nazario Orbe, egongelan periodikoa irakurtzen ari zena, hartaz ez ohartzeko, eta halaxe heldu zitzaien haren oihu ozena atondoan zeudenei:
‎Baina zalaparta handia zegoen etxe hartan, Nazario Orbe –egongelan periodikoa irakurtzen ari zena– hartaz ez ohartzeko, eta halaxe heldu zitzaien haren oihu ozena atondoan zeudenei:
2011
‎Orduz geroztik, Busturiako Axpen zegoen Altamirako jauregian, gauez zein egunez, demonio itsusien irudiak agertzen ziren, sufrearen kiratsa hartzen zen eta sugarrak ateratzen ziren. Hori zela eta, ez zegoen etxe hartan eta apurka apurka etxea erori eta lurrarekin berdindu zen.
‎M letra buruz ikasten ari omen zen. Azkueren hiztegiaren lehen argitalpena zegoen etxe hartan, bi tomo lodi, eman ere egin nahi izan zizkidan. Mirabe, horregatik “festetako erreginak”, tituluaren ironia, egun bateko transgresio sinbolikoa matxismoa sendoagotzeko.
2012
‎Bada irudi bat, gerora finkatuko ziren obsesio eta jarrera zanpatzaileen isla egokia izan daitekeena. Xabier Lizardi poeta zarauztar handiari plaka bat jarria zioten bere jaiotetxean –egungo Cleri taberna inguruan zegoen etxe hura, alkate karlista bat buru zuen Udalbatzaren erabakiz jarri zuten altxamendua gertatu baino denbora gutxi lehenago. Frankistak herrira sartu orduko, plaka hura mailuaz txiki txiki egin, eta txalo artean ezabatu zuten.
2014
‎Bidankozeko Calderero etxean jaio zen 1859an arestian aurkeztutako Severina Fuertesen senarra, Fidel Santiago Sanz, Amerika aldera joan eta aberats bueltatu zen hura (§ 3.2.3). Ez dago ziurtatzerik gizon hura emaztea bezala euskaraz aritzeko gai zen ala ez, baina garbi dago etxe hartan Fidel baino beranduago sortutako emakume bat behintzat euskaldun hazi zela: Josefa Alejandra Calderero Sanz().
‎Gauzaren bat begiz jotzen bazuten, esate baterako alde banatan arraunak sartzeko euskarriak zituen ontzi puzgarria, ama laguntzen zuten Annie Clauderen etxera, hark paga emango ziela jakitun. Alkanfor usaina zegoen etxe hartan, korridore luze eta ilun bat, paper loredunez estalitako hormez inguratua. Amak biradera batekin zutitzen zuen emakumearen ohea, eta erretilua aurrean jartzen zion bazkal zezan; gero berriz itzultzen zuen bere ohiko postura etzanera, eta hantxe uzten zuen emakumea sabaira begira.
2015
‎Beckwith andre jatorrak zentzuzko zerbait esan zuen. Baina loturarik gabeko pasioz betea zegoen etxe hura, iluntze osoan antzeman zuen. Eta kaosa areagotzeko, Ramsay jauna zutitu, berari eskua estutu, eta «Oso aldatuak aurkituko gaituzu» esan zuen, eta inork ez zuen hitzik edo zirkinik egin; bertan jarraitu zuten eserita, hark hura esatea onartu beharra balute bezala.
‎Afalorduan, sukaldetik ikusi du etorri berria jangelara sartzen, eta puntuko heldu da Julio, geratzen den azken bezeroa, Sabaiazalea, hobeto esanda, bezero hitza galarazia baitago etxe hartan, nahiz eta Julio honek ez duen merezimendurik egin trataera honetarako. Eskua emanez agurtu dute elkar, Joseba dela esaten entzun dio.
‎8 Berorren aitatasunak barre pixka bat egin dezan, kopla horiek bidaltzen dizkiot, Gizakundeko monasteriotik bidali zizkidatenak, gehiago baita negar egiteko nola dagoen etxe hura; moja gaixoak horrela entretenitzen dira. Ni hemendik joaten ikustea biziki sentituko dute, oraindik esperantza baitute, eta nik ere badut, erremedioa izango duela etxe hark.
‎Valladoliden ez zen premia handirik, baina Maria andereak eta gotzainak eskatu diote. Salamancan bai premia handia dute, oso gaizki dagoen etxe hartan daudelako eta buruhauste handiak dituztelako saldu diotenarekin; hark neke handiak sortzen dizkie eta egunero tratuak desegiten eta harekin igaro dituztenak eta egunero igarotzen dituztenak latzak dira. Eska biezaiote gure Jaunari etxe ona eta merkea eros dadila.
2018
‎Hori arazo larria da etxejabe elkarteetarako, zeren, maizterrak txandatuz ibiltzen direnez, Jabetza Horizontalaren Legeak jarduera trabagarrientzat duen artikulua (7.2a) ez da batere eraginkorra, sekula ezin baita joan traba egiten duen maizterraren aurka (zigorra iristen denerako, hura ez baitago etxe hartan).
‎Auskalo zergatik dagoen etxe hura hutsa. Oporretara joango ziren seguruena, pentsatu du Karlosek.
‎–Behin, hamaseiren bat urterekin, Irabiako urtegira joan ginen hiru lagun, Patxi guardaren etxean egun batzuk pasatzera; argindarrik ere ez zegoen etxe hartan. Gogoan daukat Ezkarozeko gizon bat etortzen zela, Eliseo Rodas, dena euskaraz hitz egiten zuena.
‎–Bai, Belokiren gurasoen etxea zen, eta telefono publiko bat zegoen etxe hartan, bertako beste solairu batean. Belokiri aproposa iruditu zitzaion toki hura; izan ere, nire telefonoak zulatuta zeuden.
‎Bidali egin zituzten Altunatik, zortzi umerekin, eta orduan etorri ziren Azpeitira eta erosi zuten Prakaundineko etxea". Badira urte batzuk Madalenako sarreran eta Soreasu auzorako errepidearen kantoian zegoen etxe hura bota zutela. Jatorrian bi solairukoa zela kontatu dute, eta beste bi gehitu zizkiotela prakaunditarrek.
2019
‎guziek ezikusiarena egiten zuten. Udaletxeak ez zidan jaramonik egin, arartekoak bere laguntza ukatu zidan, bere balioaz azpitik zegoen etxe hura herritarrei bakarrik sal niezaiekeen eta eurek erabakitako salneurrian gainera. Eskuak lotuta.
‎Azpian, andretxo zahar bat, erdi itsua, nire umeak mugitzen ziren unean telefonoz deitzen zidana, esateko ez zegoela seguru goian gertatzen ari zenaz, baina iruditzen zitzaiola elefanteak zebiltzala atzera eta aurrera. Sekula ez nuen argi jakin zenbat apartamentu zeuden etxe hartan, ez eta horietako zenbat zeuden okupatuta ere.
2020
‎Horietako bat Arteagako gazte multzo alternatibo batek okupatu du, eta bertan bizi dira. On Sekundino izuturik zegoen etxe haren atarian eserita zeuden gazteen piura ikusita. Haien oilar gandorrak eta haien pirata janzkerak!
‎Hasperen egin zuen, urte asko ziren banatu zirenetik eta bazekien, alabek kontatuta, azken bi urteetan gehiegi ari zela edaten. Berak, emazteak, ez zukeen inoiz onartuko baina sukalde hura ikustea besterik ez zegoen etxe hartan gauzak ez zihoazela ondoegi ondorioztatzeko.
‎Soldaduaren bizitzak, eta are gehiago gerran dagoen soldadu batenak, ez du zerikusi handirik higienearekin. Han, behiala jauretxe alai eta distiratsua izan zen leku hartan, festak, loreak, ikuskizun ederrak noiznahi?, orain gerrak birrinduta dagoen etxe hartan, gizon usaina dago, ukuilu kirats jasanezina. Presoek ez dute zerekin garbitu, ur askorik ez dutelako uda betean eta ematen dieten gutxia edateko delako.
‎" Ongi egina", Olcozek. Ez telebistarik ez sarerik, bi biak debekatuta baitzeuden etxe hartan. Lasaitasuna nagusi.
2021
‎Zeren premiazko atseginak, erran nahi da, ezkontza sainduaren xedera eta intentzionera behatzen dutenak segitu behar direlarik, badarik bihotza eta gogoa ez dira inoiz ere haietan amarratu behar. Gainerakoan, nornahik bertute onen behar handia du (Pouvreau); On da aitari dagokion bihotz baten egitekoa,[...] Gainerakoan, ene irakurle maitea, egia da eskiribatzen dudala bizitze debotaz, debot ez naizelarik (Pouvreau); Orduan denok pentsatu genuen lapurrek, gainerakoan hain isilik zegoen etxe hartan pauso hotsak entzutean, alde egingo zutela (J. Zabaleta); Gainerakoan, esan bezala, jatorra zen (J.
‎Bekobenta izenez ezagutzen den tokian zegoen etxe hartan gordetzen zuten diskrezioaren eta klandestinitatearen ondorioz, informazioak jarraitzen du oso urria izaten, baina gaia azalera atera denetik berriz itzuli dira iraganeko alemanen kontu zaharrak Markina Xemeingo kaleetara. Horrek, duela urte batzuk jaso genuen beste testigantza harrigarri baten berri ematera garamatza orain.
‎" Azkenean eginbehar harengatik pozez alde egin nuen handik, Gaspar Ruiz ikusteko ere eskatu gabe, nahiz eta ia seguru egon etxe hartan zegoela.
‎Arnasa. Non zeuden etxe hartako aire kanalak. Airea behar zuen, nahiz eta ordurako inor ez zen berataz gogoratzen, Oihana euskaldunaz, kiskalita ageri zen autoaren hezurduraz eta lurrean zetzan zinegotziaz.
‎Inoiz ez zinen esku hutsik iritsi, eta ogia eta opilez gain, egunkariak eramaten zenizkien. Alabari beti iruditu zitzaion, egunkariak poltsatik ateratzeak ematen zizun plazeragatik, harro zeundela etxe hartan zuen egunkariak ez bezalakoak irakurtzen zirelako.
2022
‎Zazpi seme alaba zituzten, zaharrena bederatzi urtekoa eta txikiena hiru hilabetekoa. Haurren ardura bertzerik ez nuen, dontzeila eta sukaldaria ere bazegoen etxe hartan. Ongi ordaintzen zidaten, eta ordurako gizongaia nuenez, ezkontza prestatzeko sariak ematen zizkidaten.
‎" Zureak al dira?, galdetu nion, koadroak esan nahi dut." Berak baietz esan zidan beste gela batetik eta nik esan nion gehien gustatzen zitzaidana zumezko saski batean limak zeudena zela. " A zer kasualitatea, gehitu nuen, gure amak horrexen usaina du." Samin pixka bat sentitzen hasi nintzen, jauna, zeren konturatu nintzen, une hartantxe, ni ez nintzela sekula egon etxe hartan Jimena bizi zelarik. Nik ez dakit nola dekoratzen zuen amonak bere etxea, ezta zer koadro eseki zituen ere pareta haietan.
2023
‎Argi epela, ederra zegoen etxe hartako egongelan. Mando batez doitzen zituen foku ezberdinak zeuzkan Mr O´Brienek.
‎Ez dago ezer. Jada ez dago zapirik, jada ez nago etxe hartan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia