Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2023
‎Konstituzioaren 156 artikuluaren ariora, autonomia erkidegoek finantza autonomia izan behar dute Estatuari begira, eurei dagozkien eskumenak garatu eta egikaritzeko. Finantza autonomiaren ondorioz, autonomia erkidegoek euren aurrekontu araubidea eratu, baliabideak egotzi, finantza plana betearazi eta kontrolatu eta tributuak sor ditzakete.
‎EKak, alabaina, ez du bere testuan toki administrazioei dagozkien eskumenen banaketa egiten eta hori legegile arruntari dagokio, KAren 4/ 1981 Epaian argi adierazi denez. Baina, nork dauka legea egiteko ahalmena?
‎Horri erantzuteko Konstituzio Auzitegiak 32/ 1981 Epaia oinarri hartzen du eta errepikatzen du EKren 148.1.18 artikuluaren inguruko doktrina guztia, hurrengoa ondorioztatzeko: Estatuari dagokio oinarriak ezartzeko eskumena ez bakarrik antolaketaren edota erakundearen alderditik, baizik eta toki erakundeei dagokien eskumenen alderditik ere83 Doktrina hori 1989eko Epaia eman zuenerako finkaturik zeukan Konstituzio Auzitegiak, besteak beste, abuztuaren 5eko 76/ 1983, apirilaren 7ko 25/ 1983 edota otsailaren 27ko 27/ 1987 Epaien84 bitartez. Ildo horretatik, Auzitegiak horrela adierazi zuen:
‎Eskema horren arabera: Estatuari dagokio eskumenen banaketarako neurri zuzentzaileak jartzea administrazio publikoen oinarriak ezartzeko eskumena duen aldetik. Zuzentarau horiek jarrita, Estatuko legegileari eta autonomia erkidegoko legegileari dagokio, bakoitzaren sektoreko legeria jorratzean, toki erakundeen esparrukoak izan daitezkeen eskumenak zehaztea.
‎Legearen 143 artikuluak zera esaten du: " Administrazioek interes orokorraren zerbitzuan kooperatuko dute eta euren borondatez printzipio hau betetzeko dagozkien eskumenak egikaritzeko modurik onena aukeratuko dute". Beste modu batera esateko, Administrazioek interes orokorra lortu behar dute eta hori lortzeko kooperatzeko aukera izango dute.
‎ETELren eskumen banaketaren eskema edo sistema TAOLak 7 eta 25 artikuluetan egindakoaren oso antzekoa izan da: alde batetik, toki erakundeek euren eskumen propioak dituzte, 17 artikuluan zerrendatutakoak; bestetik, eskuordetutako edota transferitutako eskumenak daude; eta azkenik, toki erakundeei berez ez dagozkien eskumenak topatzen ditugu. Eskema, beraz, ez du Estatuaren oinarrizko arauketaren kontra egiten, eskema berdina da.
‎Bultzada horretan lan egiten du ETELren 16 artikuluak, bertan adierazten delako herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta komunitatearen interesak edo beharrizanak asetzeko udalek bestelako zerbitzu edo eskumen ere garatu ahal dituztela. Hori gauzatu daiteke nahiz eta eskumen, zerbitzu edo jarduera horiek ez egon eskumen propioen, eskuordetuen edota transferitutakoen jarduera esparruan. Egia da, eskumen horien egikaritzeko bikoiztasunak sahieztu behar dela eta finantza jasangarritasuna bermatu behar direla, baina printzipioz ez dago inolako arazorik eskumen mota horiek eman ahal izateko.
‎Foru Aldundiek gutxieneko eta nahitaezko tokiko zerbitzuen kostu eragingarriari dagokion eskumenaren egikaritzan beharrezko arau euskarria onetsi zuten: Araban 59/ 2015 Foru Dekretua, abenduaren 9ko Diputatuen Kontseiluarena, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeek emandako zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko epeak eta irizpideak ezartzen dituena; Bizkaian Bizkaiko Foru Aldundiaren 45/ 2015 Foru Dekretua, martxoaren 24koa.
‎Estatua bera, autonomia erkidegoak eta toki erakundeak (probintziak, irlak eta udalak) 178 Autonomia erkidegoei eta toki erakundeei EKren 137 artikuluan berezkoak dituzten interesak kudeatzeko autonomia aitortzen zaie. Baina EKak autonomia erkidegoei dagozkien eskumen eta funtzioak zehazten duen bitartean; toki erakundeei ez zaie horrelakorik egiten eta legegile arruntari zehazteko ardura uzten zaio (EKren 148 eta 149 artikuluak). Esangura horretan autonomia erkidegoei finantza autonomia aitortzen zaien bitartean, toki erakundeei finantza nahikotasuna aitortzen zaie.
‎Bide horretan ETELk xedapen baten baino gehiagotan Foru Aldundiei finantza zaintzako ahalmenak aitortzen dizkie. Esangura horretan, ETELren 16 artikuluak propioak ez diren eta eskuordeturik ez dauden eskumenen inguruan hitz egitean finantza esparruan lurralde historikoak izan ahal duten papera indartzeaz gain finantza zaintzako ahalmena Foru Aldundien eskuetan uzten du. Artikuluaren arabera, toki erakundeek propioak ez dituzten eta eskuordeturik edo transferiturik ez dituzten jarduera, zerbitzu edo eskumenak bultzatzeko asmoa dutenean, lehenengo eta behin bikoiztasunei buruzko eta finantza jasangarritasunari buruzko txotenak dituzte.
‎Finantza jarduera bada eta kontrol neurria erabiltzeak aurrekontu irizpide bati loturik badago, ez litzateke finantza zaintzako organo eskudunak honen kargu egin behar? Ondareari dagokion eskumena autonomia erkidegoari dagokio eta horregatik kontrolak berak egin behar du?
‎Eskumen hauek eskuordetze hitzarmenaren bitartez ezarriko dira eta hitzarmen horietan zehaztuko da eskumenen egikaritza ikuskatzeko eta kontrolatzeko teknikak (TAOLren 27 artikulua). c) Berezkoak edo eskuordetuak ez diren eskumenak: Esan bezala, horiek izango dira berezkoak ez diren eta eskuordeturik ez dauden eskumenak. Hauek honako baldintza hauetan egikaritu ahal izango dira: Toki ogasunaren finantza jasangarritasuna ez denean arriskuan jartzen Aurrekontu egonkortasunerako eta finantza jasangarritasunerako arauketak ezartzen dituzten baldintzak eta betekizunak betetzen direnean Eskumenetik eratorritako zerbitzu publikoa ez duenean beste Administrazio publiko batek ematen, hau da, zerbitzuen bikoiztasunik ez egotea
‎• Sortutako udal berriek (sortzeko bidea edozein dela) finantzen ikuspuntu batetatik jasangarriak izan behar dira eta baliabide nahiko izan dituzte, legez dagozkien eskumenak garatzeko eta zerbitzuak emateko. Ondorioz, udalerri berriko biztanleek ez dituzte ordutik aurrera zerbitzu gutxiago izan behar.
‎Bestetik, TOLk 1988an horrela zihoen: ...ren araubide berezia izaten jarraituko dute udal gaietan, Ekonomia Itunari buruzko Legearen arabera ekonomiaeta finantza araubideari dagokionez, baina horrek ez du esan nahi EAEko toki korporazioen autonomia maila txikiagoa denik gainerako toki korporazioena baino, hargatik eragotzi gabe Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/ 1985 Legean xedatutakoa eta Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak aplikatzea". Bi xedapenek toki araubidearen finantza izaeradun harremanak Ekonomia Itunaren esparruan garatuko direla adierazi zuten.
‎lurralde historikoek duten izaera bikoitza. Alde batetik, lurralde historikoak probintziak dira eta probintziari dagozkion eskumen eta ahalmenak izango ditu; baina beste alde batetik, berezko eskumenak dituen heinean autonomia politikoa dutela uler daiteke. KAk argi adierazi zuen 76/ 1988 Epaian ideia hori eta goi auzitegi horren ekainaren 23ko 118/ 2016 Epaian ere horrela laburtu zuen:
‎Titulu horien guztien babespean TAOLn eta TOLn jorratu ziren toki ogasunei buruzko xedapenak. EAEren kasuan, EKren 1 xedapen gehigarriari esker, autonomia estatutuan EKren 148 eta 149 artikuluen eskumen banaketaren sistema gainditu egiten da eta eskubide historikoei dagozkien eskumenak ere jasotzen dira. Egoera honetan jaio ziren toki ogasunen finantza jarduerari buruz lurralde historikoetan TAOLren 2 xedapen gehigarriak eta TOLren 8 xedapen gehigarriak egiten dituzten salbuespenak.
‎Xedapen honetan eta guri dagokigun toki erakundeen finantza araubidearen gaian, xedapen gehigarriak horrela adierazten du: ...o lurralde historikoek beren araubide berezia izaten jarraituko dute udal gaietan, ekonomiaeta finantza araubideari dagokionez, Ekonomia Itunari buruzko Legearen arabera, baina horrek ez du esan nahi EAEko toki korporazioek gainerako toki korporazioek dutena baino autonomia maila txikiagoa dutenik, hargatik eragotzi gabe lege honen 115 artikuluan xedatutakoa eta Autonomia Erkidegoari arlo horretan dagozkion eskumenak aplikatzea". Xedapen hori garrantzi handikoa da269 eta, horren arabera, lurralde historikoek udal gaietan dituzten eskumenak garatzen jarraituko dute Ekonomia Itunari buruzko Legean zehaztutakoarekin batera.
‎Ildo horretatik, 1988an TOLk (gaur egun TOLTBn eta horri TAAJLk egindako erreforma eta gero gauza berdina esaten jarraitzen du) 8 xedapen gehigarrian antzeko forma duen edo ia berdin ezartzen duen esamoldea garatu du: ...en araubide berezia izaten jarraituko dute udal gaietan, ekonomiaeta finantza araubideari dagokionez, Ekonomia Itunari buruzko Legearen arabera, baina horrek ez du esan nahi EAEko toki korporazioen autonomia maila txikiagoa denik gainerako toki korporazioena baino, hargatik eragotzi gabe Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/ 1985 Legean xedatutakoa eta Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak aplikatzea. Euskal instituzioek, bakoitzak bere eskumen eremuan, eskumenak esleitu ahal izango dizkiete beren lurraldeetako udalerriei, betiere Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/ 1985 Legearen 25 artikuluko 3, 4 eta 5 paragrafoetan adierazitako irizpideen arabera".
‎Beraz, EAEko lurralde historikoetako toki erakundeen finantza jardueraren arauketa, TAOL eta TOL oinarri harturik, EAEko Autonomia Estatuatuaren, LHLren, ETELren eta, bereziki, Ekonomia Itunaren baitan lurralde historikoei dagokie. Ideia horretan, lurralde historiko bakoitzak arlo ekonomikoan eta administratiboan dagozkien eskumenen egikaritzan foru arau propioak eman ditu. Baina ez dugu inolaz ere ahaztu behar toki araubidea autonomia erkidegoaren eskumena dela eta hor ETELri aipamena egitea ezinbestekoa dela.
‎" Bestalde, Ekonomia Itunaren hirugarren xedapen gehigarria 1906ko abenduaren 13ko Errege Dekretuaren 15 artikuluak foru aldundiei ekonomiaeta administrazio arloan aitortu zizkien ahalmenetara bidaltzeak ez ditu lurralde historikoen eskumenak zabaltzen, toki erakundeen errekurtsoen araubidearen erregulazio osoa ulertu arte, toki ogasunak arautzen dituzten foru arauetan jasotako baldintzetan. Autonomia erkidegoko legegileak esku hartu luke, Autonomia Estatutuaren 10.4 artikuluaren arabera dagozkion eskumenak egikaritzeko legeak eginez, eta, 37.3.f) eta 37.4 artikuluen babesean, lurralde historikoei toki ogasunen baliabideen zerrenda eta araubide juridikoa osatzeko eskumena emanez, bai eta kreditua eskuratzearen arloko finantza zaintza gauzatzeko eskumena ere, Estatuko oinarrizko legerian ezarritako moduan" 292 Arazoari argia emateko ETEL etorri zen eta toki ogasunei buruzko arauketa or... " Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeen ogasuna lurralde historikoetako foru organoek onartutako arau xedapenek eta, hala badagokio, lege honetan jasotako xedapenek arautzen dute, bai eta tokiko araugintza ahalaren adierazpenek ere" (109 art).
‎Arbitraje Batzordearen 1/ 2016 Erabakiak 2012ko erabakia bertan behera uzten du eta berriro ere aurrekontu araubidea lurralde historikoen eskuetan uzten du. Erabakiaren hirugarren oinarri juridikoaren hirugarren puntuaren laugarren paragrafoan Ekonomia Itunaren 48.5 artikuluaren finantza zaintza lurralde historikoen mende uzten du, toki erakundeen araubideari dagokion eskumena lurralde historikoarena delako: " Adierazi behar da organo eskudunaren adierazpenik ez dagoela 48 bosgarrenak ez ditu indargabetzen lurralde historikoek toki ogasunen gainean dituzten finantza tutoretzako ahalmenak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia